Nik ondoren egingo dudan ekarpena ipurdikoaren edo masailondokoaren debekuari buruzkoa da, aditu askok tratu txar moduan kontsideratzen dutelako orain debekatuta dagoena.
Masailekoa?belarrondokoa?kaskarrekoa?hezitzaile kutsurik al du horrelako hitzen batek?
2007an lege bat onartu zen, zeinetan semeari jotzea debekatu zen. Artikulua irakurrita, eta bere garaian eta baita gaur egun ere, zalantzan jartzen dut zein puntutaraino den egokia lege hau.

Esan beharra dago haurra jotzea oso gaizki dagoela, eta hau saihestu ahal bada hobe, baina masaileko edo ipurdiko bat momentu egoki batean uste dut ez datorrela bat ere gaizki. Orain galdera: ze momentu da egokia masaileko bat emateko? Haurrari limite batzuk jarri behar zaizkio, eta limite horietatik irtetzen bada, berarekin hitz egin behar da arazoa konpontzeko, baina behin eta berriz arazo bera gertatzen bada soluzioa masailekoa izan daiteke. Masailekoaren helburua ez da min ematea, bestela buruan palu batekin eman eta nahikoa izango zen. Masailekoaren helburua, haurra konturaraztea da, jokabide batzuk desegokiak direla eta behin eta berriz abisatuta berdin jarraitzen badu, modu bat da haurra konturatzeko bere gurasoak oso haserre daudela eta “jo” egiten diotela ikusteko.
Nik ez dut tratu txar bezala ikusten zaplastekoarena, soilik, eta seguruenik familia asko zaplastekoekin neurri gabe ibiltzeak eraman du neurri hauek hartzera, ez baita bidezkoa egunero eta behin eta berriz zaplastekoak emoten ibiltzea, orduan tratu txar modura kontsidera dezakegu.
Gu, hezitzaile izango garenez, kontutan eduki behar dugu beraz, masailekoak edo ipurdikoak ematea ilegala dela, beraz, beste teknika edo erremedio batzuk bilatu beharko ditugu masailekorik ez emateko.
Esan beharra dago gurasoak asko aldatu direla lehendik hona. Lehenago gurasoek ahal zuten neurrian prest zeuden eskolan edozertan laguntzeko (janaria eramateko, antzerkiak prestatzeko, mozorroak prestatzeko). Gaur egun aldiz, denbora ezak eta gurasoen gogo faltak parte hartzea gutxitu egin du.
en ari da. Kontuan hartu behar dugu ordea, ze informazio jasotzen ari den. Liburuak bezala, telebistak ere baloreak transmititzeko balio du. Baina arazoa telebistako programa desegoki bat jartzerakoan hasten da. Eguerdietan teleberri edo gaur egun bezalako informatiboetan, munduko beste aldean dauden gerrei buruz ari dira hitz egiten behin eta berriz, eta hildakoak egunero agertzen dira. Hori hezigarria da? Jakina da, haurrak errealitatea nolakoa den jakin behar duela, baina hain gaztetatik hildakoak ikustea telebistan onuragarria da?
Tratu txar hitzak entzuten ditugunean, beti erlazionatzen dugu “batak besteari jo dio”. Telebista, egunkari eta aldizkarietan agertzen diren kasu gehienak horrelakoak izaten dira, baina gehienetan ez dira azaltzen tratu txar psikikoak. Badaude familiak nahiz eta haurra jo ez, afektiboki eta emozionalki oso txarto hezten dutenak, behar den denbora ez emanez, gaizki erantzunez, haurra mexpretxatuz, arreta gabe zaindu…





Gaur egungo haurrek urte guztian zehar eskolan baino denbora gehiago ematen dute telebistaren aurrean. Telebista oso informazio iturri garrantzitsua da, baina ez gaude tresna honek igortzen dizkigun mazuak interpretatzeko prestaturik.
Beharrezko arreta eta zainketa jasotzen ez duten haurren kopurua ahalik eta gehien murrizteko, herrialde garatuetako babes sozialeko sistemak martxan jarri dira azken urteotan. Gurasoek umeengan ustez daukaten “jabetza eskubidearen” aurretik haurren ongizatea jartzeko betebeharra hartu du bere gain gizarteak. Hala ere, haur bakoitzaren segurtasuna eta garapena babesten hasteko irizpideak eta mugak ezartzea oso zaila da.







interesgarriak ikusi ezkero.
Egin dudan ekarpena gaur egun telebistak haur eta gazteengan duen eraginaren inguruan datza; bertan niretzako zer-nolako eragina duen telebistak, gehienok zer egiten duten telebistan arreta deitzen dieten iragarki bat ikustean, hau da, zein ondori ekar ditzake iragarki batek,…