Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘familia’

TRATU TXARRAK HAURTZAROAN

Posted by matxalen87 en mayo 22, 2008

Consumer aldizkaritik hartutako arikulu bat da. Artikulu hau aukeratu dut, ikasgai honetan familiari buruz hitz egiten gabiltzalako eta gai hau horrekin bat datorrelako.

Gurasoen edo haurra zaintzeaz arduratzen diren pertsonen ekintzen ondorioz haurraren osasun fisikoa eta segurtasuna edo ongizate psikologikoa arriskuan denean gertatzen dira tratu txarrak.

Zigor desegoki edo larregikoek eragindako kalteak ere izaten dira.

Gehienetan haurren tratu txarrak, gune baztertuetan, familia txiroetan… kokatzen ditugu, baina haurrekiko tratu txarrak edozein lekutan eta edozein momentutan gertatzen dira.

Tratu txarrak eragiten dituen pertsona ez da ezinbestean sentsibilitaterik gabeko deabrua, desorekatua, erreferentzia sozialik gabeko marjinatua, edo umetan arazo hori jasan zuen aita edo ama. Edozein pertsona irits liteke tratu txarrak eragitera.

Aitzaki bezala, laneko porrota, estresa, bere bizitzarekin guztura z daudela… jartzen dituzte, baina nire ustez ez dago, haur bat edo persona bat txarto tratatzeko aitzkiarik. Haurrek ez daukate bere zaintzailearen arazoekin zer ikusirik.

Anuncios

Posted in Matxalen Idarraga | Etiquetado: | Leave a Comment »

KOMUNIKAZIO FAMILIARRA

Posted by matxalen87 en mayo 22, 2008

Artikulu hau www.Bilbao.net –etik hartutakoa da eta familiari buruz hitz egiten duenez eta ematen ari garen gaia familia denez, gai interesgarria iruditu zait.

Komunikazio denon bizitzako parte garrantzitsu bat da.Komunikazioaren bidez pertsonekin harremanak ezartzen ditugu, gure pentsamenduak eta sentimenduak igortzen ditugu. Horri dagokionez, nahiz eta desberdinak izan, denek entzun, ulertu eta kontuan har gaitzaten nahi dugu.

Familia ondo hezteko komunikazioa egon behar da familiako kide guztien artean.

Haurrek, jaiotzen direnetik, komunikatu nahi dute eta eskura dituzten baliabideen bidez egiten dute, hau da, batez ere, negarraren bidez. Horregaitik nteresgarria da haurrekin hitz egitea, komunikazioa lantzea jaiotzen diren momentutik.

Seme-alabekiko harremana komunikazio eta konfiantzazkoa izaten bada, euren premietara adiago egongo dira eta heziketa lanean lagungarria izango da.

Esan beharra dago, komunikazioa ez dela hitzen bidez bakarrik trasmititzen, keinuen bidez, oinuak, laztanak… -en bidez ere.

Seme-alabei garrantzitsutzat eta baliozkotzat jotakoa komunikatzeko, elkarrizketa egoerak egon behar dira. Eta elkarrizketa hitz egitea den arren, ez da hori bakarrik, entzutea ere bada.

Posted in Matxalen Idarraga | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTA:

Posted by matxalen87 en mayo 22, 2008

WWW.Bilbao.net etikhartutako artikulu hau aukeratu dut gaiarekin bat datorrelako eta telebistak garrantzi handia hartu duelako gure bizitzan

Gaur egun ume asko ikus-entzunezko bitartkoen bidez ari dira hezitzen, gurasoek ezin dezakete hori inolaz ere utzi, haiek izan behar dira haurraren sozializazio agenteak.

Esan daiteke telebistak gurasoen papera egiten duela, familiako beste bat balitz bezala da. Lehen, etxe bakoitzean telebista bat baino ez zen aurkitze, orain, etxeko gela garrantzitsuenetan aurkitzen da bat, egon gelan, sukaldean, eta logeletan.

Telebista da haurrek gehien erabiltzen duten aparatua, baina ezin dira ahaztu kontzolak, internet…

Gaur egungo bizimodu honek, haurrengan eragina dute, kasu hauetan batez ere:

  • Adimen sisteman, prozesu mota honetan ikusmeneko alderdia ahozkoa baino nagusiagoa baita.
  • Gizarte ezagutzaren sisteman, izan ere, umeek gizarte egoera asko telebistaren bidez ikus dezakete eta ez benetako gizarte bizitzaren bidez.
  • Euren emozioetan, baliabideak emozio eskola ere direlako; gizakiak bata-bestearekin emozionatzeko modua ikasten da.
  • Ohitura zehatzetan, besteak beste, elikadura jardueretan, osasunean, jolasean edo aisialdian.

Haurrek hainbeste denbora pasatzen dute telebistaren aurrean, ez dutelaa beste haurrekin ia harremnik izaten, gainera hainbat bideokontsola modan jarri dira eta etxean geratzen dira lagunkin jolastera irten beharrean.

Gomendioak famlientzat:

  1. Kontrolatu umeek telebistaren aurrean ematen duten denbora.
  2. Aukeratu ikusi nahi dena eta programen edukiari buruzko informazioa aurretik lortu.
  3. Umearen garapenerako programa egokiak aukeratu.
  4. Publizitatea, bere asmoa eta konbentzitzeko estrategiak analizatzen lagundu.
  5. Seme-alabei distraitzeko aukerak eman, telebista aisialdiko baliabide bakarra bihurtzea ekidin.
  6. Telebista itzali familiako otorduetan eta ikasteko denboran.
  7. Ikusten diren programetako edukiak eztabaidatu eta interpretatu (elkarrekin ikustea).
  8. Ez erabili telebista umeak geldirik edukitzeko tresna gisa, ez molestatzeko helburuarekin.

Posted in Matxalen Idarraga | Etiquetado: | Leave a Comment »

FAMILIA ESTILO EZBERDINAK

Posted by matxalen87 en mayo 22, 2008

Familia gaiarekin bat datorrelako aukeratu dut artikulu hau. WWW.Bilbao.net etik hartua da.

Familia mota bakoitzean, hezkuntz eredu ezberdina dago, ume guztiak ezberdinak direlako, familiak ere ezberdinak direlako…

Koherentzia izatea garrantzitsua da (norberak, irakatsi nahi duen hori sinistu behar du). Esaten eta egiten dugunaren artean kontraesana badago, araua baliogabetzen da, eta ondorioz, ez da betetzen edo gezurretara jotzen da.

Hori dela eta familia mote edo estilo ezberdinak ezagutzen dira:

-Autoritarioa: Seme-alaben bizitzaren alderdi guztietan exijentzia maila altua erabiltzen dute. Ez dute haurraren premiak kontuan hartzen eta ez dituzte diziplina teknikak aldatzen testuinguruaren, adinaren edo bestelako aldagaien arabera.

-Permisiboa: Oso gutxi exijitzen dute eta saiatzen dira seme-alabek bizitzako zailtasunei aurre ez egiten, eta oztopoak kentzen doaz. Uste dute seme-alabak zintzoak direla eta badakitela zer egin behar den eta eskatzen duten guztia eman behar zaiela

-Demokratikoa: Heziketa estilo honetan, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan elkarrenganako errespetua eta kooperazioa dira nagusi. Gurasoek badakite okerreko erabakia har dezaketela beste edozein gizakik bezala.

-Epelak: Guraso hauek ez dituzte umeen premiak jasotzen eta, gainera, axolagabeak dira afektu ikuspuntuari dagokionez. Ez dute modu koherentean diziplina motarik praktikatzen.

Posted in Matxalen Idarraga | Etiquetado: | Leave a Comment »