Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Ainhoa Odriozola’ Category

ENURESIA

Posted by ainho85 en mayo 19, 2008

Artikulu hau interneten bilatutakoa da eta bertan azaldutakoaren hausnarketa bat egingo dut.

Enuresia, kontrolatua egon behar zen adin batean, nahi gabe pixa egitea da eta arazo oso ohikoa da haurren artean. Enuresiak, adinekiko eboluzio bat izaten du, gauekoa 2urtetik 6urtera desagertzera jotzen du eta egunekoa 2urtetik 3urtetara. Enuresia izatearen arrazoiak hainbat izan daitezke adibidez, uretraren disfuntzioa, gernubidean infekzioa, puxika kontrolatzeko zailtasunak, aldaketa ezberdinen eraginez sortutakoa… Enuresia izatearen arrazoiak anitzak direnez, enuresia mota ezberdinak ere aurki ditzakegu:

-Enuresi primario ez konplikatua:Pixa galtzea baina ez dago arazo fisikorik.

-Enuresi primario konplikatua:Umea gauetan pixa eginarazten duten arazo fisikoak.

-Enuresi secundario ez konplikatua:Esfinterra kontrolatuta, berriro pixa egiten hasten denean.

-Eguneko enuresisa: Egunaldia nahi gabe pixa egitearen ekintza da.

Garrantzitsua da egoera honen aurrean, jokaera lasai eta ez kezkagarria izatea zeren eta enuresia kasu gehienak konpontzen direla kontutan izan behar da, beti ere duena  baino garrantzi gehiago ematen ez zaion bitartean.

Beraz, bukatzeko, artikuluaren hausnarketa hau izango litzateke eta azpimagarria dela deritzot, haur batek arazo hau izanez gero, lasai hartu behar dela eta inoiz ez dugula haurra lotsarazi behar eta duena baino garrantzia gehiago eman.

Anuncios

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

INSOMNIOA: Gaueko borroka latz hori

Posted by ainho85 en mayo 19, 2008

Artikulu hau, zientzia.net-en bilatutakoa da eta insomnioari buruz hitzegiten digu. Artikuluaren hasieran honako hau azaltzen digu:

“Gau bat lo hartu ezinik, erdi-esna edo erdi- ametsetan, pasatzea ez da inoren gustuko kontua, hurrengo goizean behar bezala atseden hartu gabe jaikitzen baikara ohetik. Baina loezina edo insomnioa eguneroko, hobe esanda, gaueroko kontua bihurtzen denean, arazo larria izatera irits daiteke”. Uste dut, hemen aipatutakoarekin argi azaltzen duela, insomnioa zer den eta zertan eragiten digun.

Jarraian, insomnioaren beste argibide batzuk ere azaltzen ditu. Insomnioa, lokartzeko zailtasunari deitzen dio eta egun bakar batean edo egun askotan gertatu daitekeela dio, eta arazo kroniko ere bihur daitekela.

Insomnioaren sintomak hainbat izan daitezkela dio artikuluan baina nagusienak, antsietatea, urduritasuna, apatia, suminkortasuna, nekea, ahulezia, logurea egun osoan zehar eta depresiorako aldartea izan ohi dira.

Horregaitik, insomnioari aurre egiteko gomendio batzuk azaltzen dizkigu.

-Ohera sartu aurretik bainu bero bat hartzea komenigarria da, musika lasaiarekin…

-Edari estimulagarriak saihesteko gomendioa ere ematen du, ez hartzeko terik, kaferik edota kolarik eta horien ordez infusioak hartzea egokia litzateke.

-Afaria goiz egitea komeni da eta afari arina, digestio erraz eta garaiz egin ahal izateko.

-Ariketa egin, baina neurrian, 20minutu inguru.

-Kanporatu zure barruko kezka eta emozioak

-Oheratzerakoan leku, esperientzia, eta egoera atseginetan pentsatzea komeni da.

Gomendio hauez gain, zergaitik gertatzen den insomnioaren arrazoi ezberdinak ere azaltzen dizkigu. Hona hemen arrazoi horietako batzuk:

-Arrazoi pertsonalak: Tentsio emozionalen ondorioz, laneko arazoak, familiakoak…

-Arrazoi psiko- patologikoak: Depresioa, estresa, antsietatea…

-Adina, botika batzuk…

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

ZER EGIN UME AUTISTEKIN?

Posted by ainho85 en mayo 19, 2008

Artikulu hau ere, interneten bilatutakoa da  eta Jabier Agirrek idatzitakoa da, eta ume autistekin egin beharrekoa azaltzen digu.

Haur autistak, erreabilitazio programa bat izaten dute eta programa honen helburua honakoa da: Gaitzak jota dagoen ume bakoitzak bere gaitasun edo ahalmen potentzialik handiena lortzea. Helburu hori lortzeko, programa horiek ahalik eta ingurugiro normalizatuenean aplikatu behar dira. Horrez gain esan beharra dago, haur bakoitzak programa indibidualizatua behar duela, bakoitzaren ahalmenetara egokituta.

Teknikariak, gurasoekin harremanetan egongo dira eta elkarrekin prestatutako programa aldizka aldizka berrikusten joango dira aldaketaren bat egin behar bada ikusteko.

Azkenik aipatzeko, programa hauetan normalean landu beharreko arlorik funtsezkoenak honako hauek dira:

-Eguneroko bizimoduarekin lotutako iharduerak( jaztea, jatea, higienea…)

-Pedagogia espezializatua

-Komunikatzeko gaitasuna lantzea edo ikastea.

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

AUTISMOA

Posted by ainho85 en mayo 19, 2008

Artikulu hau internetetan bilatu dut eta Jabier Agirrek idatzitako artikulua da.

Jabier Agirrek artikulu honetan dioenez, autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da, beste pertsonekiko harreman eskasia nabarmenak dituena. Autismoaren sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira. Haur autistak, onegiak direla dio, inoiz ez dute negarrik egiten edo ez dira urduritzen. Lasai- lasai egoten dira eta gurasoen maitasun- ekintzei ez diete erantzuten.

Sarritan entzun dugun bezala, ume autistak mintzaira arazoak dituzte, nahiz eta gutxi izaten diren grabeak. Batzuetan mintzaira ez da batere garatzen, beste batzuetan umea hitzegiten hasten da , baina bi urte beteta hortxe geratzen da ez aurrera ez atzera.

Ume autisten ezaugarri bat, gauza eta tresnenganako interesa da, Jabierrek dioenez, baina hala ere, estutasun handia sortzen dio, edozein aldaketak. Adibidez, eguneroko paseoko bidea aldatzea, gauzak aldatzea…

Gaur egun, oraindik ez dira ezagutzen autismoaren sustraiak eta arrazoiak. Hauda, lehen pentsatzen zen, haurrarekiko maitasun faltagatik gertatzen zela, eta azkenaldian aldiz, genetikaren eraginez dela uste da. Gaixotasun honentzat, ez dago tratamendu espezifikorik, baina frogatuta dago ume autistek heziketa berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen dutela.

Aipatutako guztiaz gain, Jabierrek dioenez, ume autistak, giza harremanerako ezintasuna duten umeak izan ohi dira. Adibidez, gurasoak etxean hara eta hona ibili arren, beraiek ez die jarraitzen, ezta begiradarekin ere. Ume autistei ere, ez zaie kontaktu edo ukipen fisikorik gustatzen eta mintzaira garapenean atzerapenak eta trastornoak eduki ohi dituzte. Lehen aipatu bezala, mintzaira, polikiegi garatu, batere ez garatu edota ongi hasi baina bapatean eten eta geratu daiteke.

Azkenengoz aipatzeko, ume autistak ez dute ikasten beren jostailuak erabiltzen. Ezta ez dute fantasia batere lantzen eta beren jolasak suntsikorrak dira, hau da, errepikakorrak.

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

ELKARRIZKETA; FELIX

Posted by ainho85 en mayo 8, 2008

Artikulu hau, hik hasi aldizkaritik hartu dut, eta bertan elkarrizketa batean jasotako hainbat datu garrantzitsuren hausnarketa bat egitea erabaki dut.

Baloreak direla eta ez direla, hauetaz hitzegiten hasi baino, zer diren baloreak jakin behar genukeela dio Felixek. Bere ustetan, oso zaila dela definizio bat aurkitzea dio, baina balorea, arau, erreferentzia, edo kriterio bat dela dio, nola jokatu eta portatu jakiteko bide bezala. Hau da, nola bizi behar dugun jakiteko erreferentzia bat. Horrez gain, gizartea aldatzen doan heinean, baloreak ere aldatzen direla dio, nahiz eta teorikoki beti bedinak izan. Balorren aldaketa, gizarteak eragiten duela dio eta baita aldaketak eskatzen dituenak ere. Beste arrazoietako bat dio, gaur egun, ez dagoela pakerik, tolerantziarik, errespeturik…eta horrek eskatzen duela aldaketa bat. Heziketa formalarik dagokionez esaten du, balorretan aldaketa ematen dela, baina baita heziketa informalean eta ez formalean ere.

Beraz, laburpen giza, bere ustetan, ikastetxeetan, balorren eginkizuna metodologian dagoela dio. Gizarteak eragin izugarria duela eta behin eta berriz baloreak aldatzea beharrezkoa dela gaur egun bizi garen gizartearen eraginez.

Posted in Ainhoa Odriozola, Uncategorized | Leave a Comment »

MAITASUNA EZ DA HERENTZIA

Posted by ainho85 en mayo 8, 2008

MAITASUNA EZ DA HERENTZIA artikulua aukeratu dut, hausnarketa bat egiteko asmoz.

Artikulu honetan, gurasoak eta seme alaben arteko harremanetan maitasuna eredua dela, baina ez ordea nahitaez bete beharreko araua dio. Horregaitik, bere ustetan, gurasoenganako maitasuna, guztietatik zentzugabeena dela esaten digu. Bere ustetan, obligazio bezala aurkezten du gurasoenganako maitasuna. Alde batetik, arrazoia duela esango nuke, zeren eta jaiotzen garen unetik horrela pentsarazten digute, baina beste alde batetik, ez dut uste inolako obligazioa denik, baizik eta izaki bakoitzak bere barnean duen sentimendua. Bere ustetan, obligazio horrek bultzatzen du jendea frustatuta egotera, maitasun sanoa izan ezean, jarrera hori sentiaraztera bultzatzen duelako.Jaiotzen garen unetik, guztiok izaten dugun harreman oso estua gure gurasoekin, beren afektua, emozio…ekin hezitzen baikara. Beraz, ez dut uste obligazio baten etekina denik maitasuna, baizik eta hainbat une bereizi, pertsonal eta afektuzkoak bizitzearen ondorioa baizik.

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

MAITASUNA

Posted by ainho85 en mayo 7, 2008

Guk aukeratu dugun balorea maitasuna da eta jarraian, guk egokitutako definizioa emngo dut:

Izaki bizidunek, beste izaki bizidun, ideia edo gauza batekiko afektibitate eta jarrera emozional eta sozialen garapen bati esker, sortzen den sentimendua.

Horrez gain, familia motak ezberdinak daudela ere esan daiteke, hona hemen batzuk:

-Gurasoenganako maitasuna

-Neba. arrebenganako maitasuna

-Lagunarteko maitasuna

-Maitasun sexuala

-Hurkoarenganako maitasuna

-Animalienganako maitasuna

-Ideia edo gauza batekiko maitasuna

-Printzipioenganako maitasuna

-Jainko batenganako maitasuna

-Norberarenganako maitasuna

-Maitasun platonikoa

-Maitasun unibertsala

Hauen izango lirateke guk aurkitutako familia mota guztiak eta jarraian, maitasuna adierazten duten jarrera baikor eta ezkor batzuk azalduko ditut:

Baikorrak: Adibidez -Etxetik irten aurretik gurasoei muxu ematean, maitasun adierazpen bat dago.

-Animaliarik jaten ez duten pertsonek, animalienganako maitasuna adierazten dute

Ezkorrak:Adibidez -Haurrak beldur adierazpen bat egiten dioenean bere gurasoari, aitak umea jotzearen ondorioz.

-Animalien arteko borrokak antolatzen dituztenak.

Beraz, bukatzeko, hau izango litzateke, guk egindako ekarpena, maitasunaren balorea azaltzeko.

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

KOHLBERG, Lauwrence

Posted by ainho85 en abril 30, 2008

Artikulu hau, Hik Hasi aldizkaritik atera dut, bertan azaltzen diren artikuluak oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako. 57.lalea da eta 2001-eko apirilean argitaratua.

http://www.hikhasi.com/artikulua/650

Lauwrence Kohlbergek, garapen moralaren teoria psikologikoa aztertu zuen eta bertan, garapen horren gaiak eta etapak ikertu eta hezkuntzan aplikatu ditu. Jarraian, Laurence Kohlbergerek defendatutako ideia nagusiak aipatzera joko dut.

Kohlbergen teoria, printzipio moral unibertsaletik abiatzen da eta esaldi baten laburbiltzen duen bezala zera dio: “Joka ezazu beste edonork egoera horretan jokatzea nahiko zenukeen bezala”. Esaldi bakar batekin, oso argi adierazten digu, berak bultzatzen duen jarrera, egunerokotasun batean milaka aldiz pentsa dezakegun edo bizi dezakegun egoera arrunt batek islada dela. Egoera moral egoki horrez gain, gatazka uneak izaten direla ere aipatzen digu. Hau da, gatazka egoera batean, erabaki bat hartu behar denean, garrantzitsua dela pertsona gehienak, beren kultura, posizio soziala,ideologia eta erlijio sinesmenak alde batera utzita ados egongo liratekeen argudioetan oinarritzea.

Garapen moralaren hiru maila handi sailkatu ditu eta sei fase bereizten ditu:

-Maila aurrekonbentzionalak: 1.fasea (moraltasun heteronomoa) eta 2.fasea (harremanen moraltasuna).Maila honetan, arau sozialen ulermenik ez dago. Ekintzak, beraiengandik lortzen duten onuraren arabera baloratzen dira. Arauen arabera lortzen dute ongia eta horien arabera jasoko da saria edo zigorra.

-Maila konbentzionalak:3.fasea(pertsonen arteko araudiaren moraltasuna) eta 4.fasea (gizarte sistemaren moraltasuna) biltzen ditu. Maila honetan, ongia, besteek guregandik espero dituzten espektatibak betetzearekin definitzen da, oso garrantzia handia ematen zaio, besteek pentsatzen dutenari buruz.

-Maila postkonbentzionala: 5.fasea(giza eskubideen moraltasuna) eta 6.fasea biltzen ditu. Maila honetan, printzipioak arauen gainetik daude. Horrez gain, arauak gizakiaren eskubideen aurka doazenean, gizarteak edo indibiduoak mantendu behar dituzten balioen arabera definitzen da ongia.

Artikulu honen bitartez, maila bakoitzean definitzen eta defendatzen diren ezaugarriak argiago ikusten direla deritzot, teoria irakurri ostean, hausnarketa egiteko aukera ere ematen dizularik.

Artikulu hau aukeratzearen arrazoia, gaiari buruzko azalpen ezberdinak entzunaz, edukia hobeto barneratzeko asmoarekin egin dut.

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

AMAIA. VAZQUEZ-i ELKARRIZKETA

Posted by ainho85 en abril 20, 2008

Amaia Vazquez sexologoa eta psikologoak, urte asko daramatza ikastetxeetan ikasle, irakasle eta gurasoekin lana egiten berak jarduten duen gaia, sexualitatea edo sexu heziketa da.

artikulua

Elkarrizketari dagokionez, Amaia Vazquez-ek dio, sexu hezkuntza ez dela soilik informazio sexuala ematea eta orain arte horrela egin izan dela. Bere ustetan, sexu hezkuntzak, afektibitatea eta sexu hezkuntzaren lanketan bizipenak landu behar ditu. Adibide bezala aipatzen digunez, ez dela hain garrantzitsua haurrak masturbatzen direla jakitea, baizik eta masturbazio horrek, zer nolako bizipenak sortzen dituen jakitea baizik. Sexu hezkuntzaren arloan, kontutan izan behar dugu, egiten den ekintza edo egoerak, ez duela barne sentimenduak besteko garrantzia haurraren garapenean. Sexualitatea nola landu behar den galdetu diotenean, Amaiak ematen duen aholkua, guraso eta hezitzaileok, sexualitatea haurtzarotik hasten dela jabetu behar dugula dio eta hazitzaileak, haurtzaroari garrantzia ematen hasi behar dutela. Hau da, orain arte, nerabezaroan lantzen zen sexu hezkuntzaren arloa, haurtzaroari inolako garrantziarik eman gabe.

Haurtzaroari dagokionez, Amaiak dio, haurtzaroa, arorik erotikoena dla, hau da, erotismoz betetako aroa eta erotismo hori errespetatzea eta bultzatzea ezinbestekoa zaigula, ondorioz, sexualitatea modu natural batez bizi dezaten.

Amaia Vazquez, sexologo eta psikologoak dioenarekin guztiz ados nagoela esan beharra dut eta sexu hezkuntza haurtzarotik landu behar dugula esaten duenean, oso puntu garrantzitsua dela deritot. Haurrak, txikitatik hasten gara pertsonak ziaten, garatzen…hainbat eta hainbat gauza eta horiekin batera sexu hezkuntza ere lantzea beharrezkoa dela uste dut.

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

AFEKTIBITATEA ETA SEXU HEZKUNTZA GELA BARRUAN

Posted by ainho85 en abril 20, 2008

Hik Hasi aldizkaritik ateratako artikulu baten hausnarketa bat egingo dut, gai honekin loturik, hezitzaileok izan ditzakegun kezka…eri buruz hitzegiten duelako.

Aipatutako artikulu horretan, esaten duenez, hainbat espezialistei esker jakiten dugu haur baten hazkuntza psikologikoan sexualitateak duen garrantzia. Urte asko behar izan ditugu, haurtzaroko behar afektibo sexualak onartuak izan daitezen, hau da, lehen esaten zenez, helduek ez zituztela ikusten horrelako adierazpenak eta ikusten bazituzten ere ez zietela garrantzirik ematen. Esan beharra dago baita, gaur egun gizartea ere aurreratuago dagoenez, egoerak ezberdinak direla eta gaur egun gehiago jorratzen dira honen inguruko gaiak, materialak, jokoak… kontutan hartzen baditugu. Haur Hezkuntzako geletan, irakasleak behatzen ditu haurren arteko joko eta adierazpen sexualak, baina ez du jakiten zer egin egoera horien aurrean. Inseguritate, kezka sentsazio bat bizitzen du eta zailtasun horiek, irakasleen emozioetan aurkitzen dira, beraiek jasotako hezkuntza sexualaren eraginez. Hau da, hezitzaileak, beraien bizipen pertsonalen arabera epaitzen du, bere ikasleen sexualitatea.

Lehen esan bezala, gaur egun, nahiko baliabide pedagogiko eta material ditugu gela barruan sexualitatea lantzeko, eta horrek, asko errazten dizkigu gauzak. Haurrei, gauzak ulertzeko metodo ezberdinak erabiltzea beharrezkoa da, informazioa errazago barneratuko baitute.

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

Aniztasunean sexu eta afektibitate hezkuntza:Zehar lerro ala eduki gisa?

Posted by ainho85 en abril 14, 2008

Nik aurkitu dudan artikulua, hik hasi aldizkarikoa da eta interneten bidez bilatu dut.

Sarritan hezitzaileek edukiak lantzen ditu batez ere eta hain oinarrizkoak diren gaiak alde batera uzten ditu. Haur Hezkunztan, adibidez, hezitzailearentzat errazagoa da jarrerak lantzea egiturak berak malgutasun gehiago daukalako, baina goragoko etapetan zailagoa da. Gainera, zehar lerroak askotan hezitzaileen borondatearen esku gelditzen dira. Hortan datza “Herritartasunerako Hezkuntza” delako ikasgaiaren garrantzia. Ikasgai horretan lortu dugu sexu aniztasunaren gaia lantzea, nahiz eta eliza katolikoa atal horiek kentzeko prest agertu den. Ikasgai honek aukera ematen du gai hauek curriculum barruan jorratzeko: desberdintasunaren balioa, homofobiaren lanketa, familia homoparentalak eta sexu eta afektibitate aniztasuna. Ez dut uste hori irtenbidea denik, aproposena ikasgelatik bertatik egitea izango litzateke, edozein gaitan. Baina hori konplexuagoa denez, aukera ona da. Ikasgelak aniztasun gelak izan behar dira eta iaksle anitz bakoitzarik daukagun onena eskaini behar diogu. Eta ikasle gay, lesbiana edo transexuaen beharrei erantzuten jakin behar dugu.

Hauxe izan da artikulua, eta jarraian, nire iritzia emango dut, aldeko eta kontrako ideiak azalduz.

Artikuluan esaten denaren arabera, hezitzaileak edukiak lantzen ditu gehien bat, oinarrizkoak izan ahal diren gaiak alde batera utziz. Horrez gain, zehar lerroak, askotan, hezitzailearen borondatearen esku gelditzen dira, eta kasu honetan esan dezaket, ez nagoela bat ere ados. Nire iritziz, sexu eta afektibitate hezkunzta, zehar lerro modura lantzeko gai garrantzitsu bat da eta beharrezkoa duen garrantzia eta denbora eman behar zaizkiola uste dut. Gainera, gai hone barruan aurki ditzakegun beste hainbat azpi atal ezberdin daude. adibidez, desberdintasunen balioa, amilia eredu ezberdinak, homofobiaren lanketa…

Hezitaileok gai izan behar dugu, ikasle gay, lesbiana eta transexualen beharrei erantzuteko, eta lanketa hau burutzeko metodorik onena, zehar lerro bezala planteatzea izango litzatekeelakoan nago. Horrez gain, kontutan hartu beharko lirateke, ikasgeletan gero eta anitzagoak diren familia ereduak ere, guraso bakarrekoak, banandutakoak eta beste hainabt eredu ezberdin. Beraz, ikasgelan ez bada txikitatik sexu eta afektibitate aniztasuna lantzen, haurrei zailla egingo zaie beren familia ulertzea.

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

Zer deritzozue haurrak eskolara joan beharrean etxean hezitzea?

Posted by ainho85 en marzo 12, 2008

Gaur egun,baten baino gehiagotan telebistan entzun izan dugu, haur batzuek eskolara joan beharrean, beren gurasoek hezitzen dituztela etxean. Orain urte batzuk, nire kasuan hitzegiten ari naizelarik, albistea entzun eta kasurik ere ez nion egingo. Hala ere, zorionez edo zoritxarrez, gauzak aldatu egiten dira eta gaur egun, interesatzen zaidan gai bat dela aipatu beharra dut.

Albistea entzun bezain laster, buruari bueltaka hasi nitzaion…Argi dago, pertsona, familia edo inguru bakoitzak nahi duena egiteko eskubidea duela baina egoera honen aurrean, nere iritzia eman beharrean sentitzen naiz.

Azpimarratu nahi nuke, eskolak haurren garapenean duen garrantzia. Ez dut uste, eskolan ikasten den gauza garrantzitsuena barneratzen diren kontzeptuak direnik. Eguneroko bizitzan, haur batek bizitzen dituen egoera berriak, lagunekin bisitako esperientziak, hainbat eta hainbat jolas ezberdin kontzeptu ezberdinak barneratzeko, bere gelakideekin harremanak egin, nola egin……..Ikusten duzuenez, behin hasiz gero, inoiz gelditu ez besteko arrazoiak eman ahalko nituzke.Aipatu ditudan ezaugarri guzti horiek beharrezkoak direla deritzot haur baten garapenean eta egoera guzti horiek eskolan ematen dira. Etxean hezitzen diren haurrak, ez dute aukerarik izango esperientzia berri horiek bizitzeko.

Azkenik laburbilduz, argi ikusiko zenutenez, ez nago batere ados haurrak eskolan hezitzeko ideia horrekin, baina bakoitza nahi duena egiteko eskubidean dago!

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

IKASLEEN HEZKUNTZA HOBETZEKO PROIEKTUA…

Posted by ainho85 en marzo 10, 2008

ARTIKULUE

Eusko Jaurlaritza eta hezkuntzaren munduan lan egiten dutenak, Gasteiz-en bildu dira ikastoletako arrakasta eskolarra handiagoa izan dadin, konbibentzi eta ikaslegoaren artean. Hezkuntza aldaketa bideratzeko proiektu bat da, non 19 ikastoletan jada planteatu duten. Estrategia eta praktika ezberdinez osatua dago eta haurrek heziketa hobeagoa jaso dezaten pentsatua dago. Proiektu hau lanean jartzerako orduan hainbat ezaugarri garatuko edo aplikatuko dira, ahal den heinean gizakiarentzako positiboki. Esan daiteke, pertsonok garapen bat daukagula eta garapen hori eboluzionatzen joango dela, hau da, ezagutzak eta trebetasunak lortzeko prozesu mentalak, emozioak eta pertsonaren izaera ere garapenaren parte direla. Garapen hau, ikaskuntzan gertatzen da, hau da, ikasketa prozesu bat gertatzen doan heinean. Dena dela, hazkuntza eta heltzea ere prozesuak dira eta hauek ere haurrek, ikastolara joaten diren denboran bizi izaten dituzte. Heltzea, pertsonak izaten dituen aldaketa biologikoak dira eta hazkuntza, gizakiak bizitza osoan izaten dituen aldaketak dira. Beraz, ikasleen hezkuntza hobetzeko proiektua oso interesgarria iruditzen zait, baina proiektu horren barruan, familia, gizarteratzea, marjinazioa, integrazioa…eko kontzeptuak aipatzea edo lantzea oso egokia deritzot. Oso garrantzitsua da, haurrek familia kontzeptuaren garrantziaz jabetzea, haurrak jaiotzen diren unetik beraiekin harremanetan dauden lehen pertsonak baitira. Beraientzako, oso beharrezkoak diren gauzak lantzen laguntzen baitiete, adibidez, haurra gizarteratzen. Jaiotzen den unetik gizarteratua dagoen arren, gizarteratze prozesu hori aurrera eramaten lagunduko die. Gainera, gizakia gizartera ohitzeko, atxikimenduaren bidez, bere espezieko kide jakin batzuenganako lotura afektiboak ezarriko ditu. Oso interesgarria irudituko litzaidake, haurrak konturatu daitezen gauza horietaz. Heziketa hobeagoa emateko esperantzan bildu ziren Eusko Jaurlaritzako eta hezkuntzaren munduan lan egiten duten pertsonak. Eta nik, neure buruari galdetzen diodana zera da; Baina zein da beraien helburua, arrakasta eskolarra izatea edo arrakasta eskolarra eta aldi berean pertsona bere baitan eta arazoetan lantzeko interesa? Oso ondo dago, heziketa hobeagoa lortzeko interesa izatea, baina benetan konturatzen al dira gaur egun haur batzuek izaten dituzten azazoetaz?

Integrazioa eta marjinazioa hitzak, milaka aldiz entzuten ditugun edozein eskinetan. Normalean, haurrak, gazteak zein helduak, ondo integratuta egoten dira gizartean, baina badira beste batzuk, arazoak izaten dituztenak, hau da, gizartean bete- betean parte hartzen ez dutenak. Beste alde batetik, marjinazioa dugu. Pertsona, borondatez zein inposatuta, dagokion gizartean baztertzea da. Hezkuntza arloan, kontu handiz landu beharko litzatekeen gaia dela deritzot, marjinatuta daudenak, asko sufritzen baitute.

Beste alde batetik, minusbaliotasuna dugu. Gaur egungo gizarte honetan, minusbaliotasuna duten haurrentzat, baliabide egokiak jartzea komenigarria baizik derrigorra izan beharko litzateke. Beraientzako gauzak, direnak baino erosoagoak egiteko. Honen barruan, urritasuna, ezintasuna edo hezkuntza premia bereziak aipatuko ditut. Ezintasuna edo urritasuna duten haurrek, hezkuntza premia berezia behar dutela jakinekoa da, beraz haur hauek laguntza berezia behar izaten dute. Laguntza hori ematea beharrezkoa da, baina uste dut ahalik eta metodo diskretuenean, honek marjinazoaren gora- beheran eraginik eduki ez dezan.

Azken ondorio bezala, esan beharra, artikulu honek esaten duenaz erabat ados nagoela. Baina, ez dela helburu bakar bat izan behar, nik aipatu ditudan kontzeptuak ere kontutan izan behar dituztela.

2007-ko Urriaren 8a.

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

PSIKOMOTRIZITATEA HAURTZAROAN

Posted by ainho85 en marzo 10, 2008

Hik Hasi aldizkariko artikulu batetan irakurri dudanez, haurtzaroa eta jolasa loturik daudela esan daiteke bai bizitzan, baita irakaskuntzan ere. Eskolan jarduera bakoitzak dagokion lekua eta denbora dauka. Jarduera fisikoak, mugimendu ariketak, jauzika ibiltzea…hauek guztiak, psikomotrizitate gelan egiten dira. Giza garapena, hazieraren, heltzearen eta ikastearen emaitza bateratua da.

Psikomotrizitatea, giza garapeneko esku- hartze modura uler daiteke. Gai honi dagokionez, autore bat aipa dezakegu, jarraian beren iritzia azalduko dugu:

Henri Wallon:

Autore honek dioenez, psikomotrizitatearen helburua, haurraren garapena da, eta eskuhartzearen helburua aldiz, garatzen laguntzea. Psikomotrizitatea irakasleak, beharrezkoa dutela saioak dinamizatzeko, momentuko errealitate fisikora eta sinbolikora egokitzeko gaitasuna.

Wallon-en iritziz, lehen haurtzaroaren funtzioa, bizitza osoan zehar garatuko ditugun gaitasunen eta bizipenen mamia edo lehen eredua gauzatzean datza.

Artikulu honi dagokionez, erabat ados nago esaten digunarekin, hau da haurtzaroa eta jolasa elkar lotuta daudela irakaskuntzan. Haurtzaroan zehar haurrek, jolasa erabiltzen dute hainbat arlo ezberdin lantzeko. Ondo pasatzeaz gain, helburu batzuk barneratzeko teknika bezala ere erabiltzen baita, kontezptuak barneratu ahala.

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

NOLA JOKATU ESKOLAN HAUR ZELIAKOEKIN?

Posted by ainho85 en marzo 10, 2008

Artikulu honek eskaintzen dizkigun atal ezberdinak, oso garrantzitsuak dira, haur zeliakoekin izan beharreko jarrerak argi izateko. Baliteke, haur hezitzaileak garenean, gure ikasgelan, haur zeliakoren bat izatea eta horretarako, horri buruzko informazioa izatea beharrezkoa izango zaigu.

Kontutan hartu beharreko puntu horiek, hainbat dira:

-Lehenengo eta behin, haurra informatu beharko dugu

-Jarraian, irakaslea ere informatu

-Ikaskideak informatu

-Sukaldeko arduradunak informatu.

Gaixotasun zeliakoa, glutenaren intolerantzia iraunkorra da eta beraz, gaixotasun hau duten haurrak, glutenik gabeko elikagaiak ez jatea besterik ez du egin behar. Horretarako, lehen aipatutako puntuak ongi eta egunerokotasun batekin jarraituz, haur horrek normaltasun batekin jokatu dezake, beste haur guztiak bezala.

Nire iritzi bezala, esango nuke, esperientzia aldetik, haur zeliako bat izan nuela, orain bi urte udako kanpamentuetan. Hasiera batean, estutasun bat sentitzea normala da, zure esku dagoen erresponsabilitatea baita, haur horren ardura, baina kontrol zehatz bat izan ezkero, haurra beste ikaskideekin arazorik gabe sentituko litzateke, inolako ezberdintasunik gabe. Guztiok ulertzen badugu gaixotasuna normaltasun bezala, ez da inolako arazorik izango.

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »

Ikaskide baten esperientzia ostiralean

Posted by ainho85 en febrero 25, 2008

gabeko hamarrak eta kontzertua ikusten zegoen. Bertatik irten eta beste toki baterantz zioala mutiko errumaniar batek  sorpresa happy bat……Que sera!!!!

Posted in Ainhoa Odriozola | Leave a Comment »