Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘familiaren hezkuntza-eginkizuna’

TELEBISTAREN ERAGINA HAURRENGAN

Posted by zoriontsu en mayo 28, 2008

Gaur egungo haurrek urte guztian zehar eskolan baino denbora gehiago ematen dute telebistaren aurrean. Telebista oso informazio iturri garrantzitsua da, baina ez gaude tresna honek igortzen dizkigun mazuak interpretatzeko prestaturik.

Irakurtzen eta idazten ikasten ordu asko ematen ditugu eskolan, baina eskolaratze formalean ikusentzunezko alfabetakuntzari ez zaio ordu bat ere eskaintzen. Gure ikasleen heziketa osoa izatea nahi badugu behar horri erantzun beharra daukagu.

Azkeneko urteotan haurtzaroak dituen gaitz guztien errua telebistari botatzen zaio, eta hori ez da horrela, medio indartsu hau nola erabili jakin behar dugu. Jarrera pasiboarekin esertzen bagara telebistaren aurrean eta mandoa momenturo erabiltzen badugu, edozer gauza sinisteko gauza izango gara. Baina telebista piztu baino lehenago bertan zer dugun aztertu eta eskaintza hortatik aukera bat egiten badugu, kritikoak izateko lehenengo pausua eman dugu.

Gurasoei gomendioa: ez erabili telebista umeen aparkaleku bezala, ez utzi haurra telebista bakarrik ikusten. Elkarrizketa bultzatu nahi baduzue, haurrekin ikusi telebista eta mintzagairik ez zaizue faltako.

Irakasleei gomendioa: gelan ere telebista erabili, “irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio du”. Aldi berean telebistaren aurrean izan beharreko jarrera kritikoa bultzatu.

Telebista tresna hezitzailea da, baina behar bezala erabiltzen ez badugu, panpin bat baino ez gara izango bere esku.

Ekarpen hau egiteko interneteko http://www.hikhasi.com/artikulua/1022 orrialdean oinarritu naiz, oso interesgarria iruditu zait eta gaiarekin zer ikusi handikoa.

Posted in Uncategorized, Zorion Usabel | Etiquetado: , | Leave a Comment »

HAURRAK

Posted by zoriontsu en mayo 28, 2008

Beharrezko arreta eta zainketa jasotzen ez duten haurren kopurua ahalik eta gehien murrizteko, herrialde garatuetako babes sozialeko sistemak martxan jarri dira azken urteotan. Gurasoek umeengan ustez daukaten “jabetza eskubidearen” aurretik haurren ongizatea jartzeko betebeharra hartu du bere gain gizarteak. Hala ere, haur bakoitzaren segurtasuna eta garapena babesten hasteko irizpideak eta mugak ezartzea oso zaila da.

Gizarteak balio berriak garatu izanari esker aldatu egin da haurtzaroa ikusteko modua. XIX.mendearen azken erdian hasi zen haurrak babesteko nolabaiteko ardura. 1960ko hamarkadan gauzatu zen umeenganako arretaren inguruan sektore profesional batzuek zeukaten ardura. “Haurraren interes gorenaren” hastapena proposatu zuen Nazio Batuen adin txikikoen Eskubideen Bilerak. Euskal autonomia Erkidegoari dagokionez, bertako Autonomia Estatutuaren 13.23. artikuluak eskumen esklusiboak ematen dizkio haurren babesaren arloan.

Ekarpen hau egiteko interneteko www.bizkaia.net/Home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=236 orrialdean oinarritu naiz.

 

Posted in Uncategorized, Zorion Usabel | Etiquetado: , | Leave a Comment »

FAMILIAKO ATXIKIMENDUA MOTAK

Posted by iraibar en mayo 27, 2008

Ekarpen hau idazteko lehen ebaluaketan eman genuen atxikimendu motak gogoratu ditut. Haurrak lotura izango du bere familiarekin eta lotura horren araberakoa izango da emango den segurtasun emozionala. Haurrak garapen “normala” lortzeko harreman afektiboa ezinbestekoa izango da eta familiaren garrantzia azpimarratu nahi dut.

Haur batek bere familiarekin izan ditzakeen atxikimenduak 4 motatakoak izan daitezkeela ikasi genuen:

1)     Atxikimendu segurua: familiko irudia eta haurraren artean estua denean ematen da. Irudiak haurrari ziurtasuna ematen dio eta haurrak esploratzeko gaitasun eta kuriositate handiagoa du. Beraz atxikimendu seguru batek haurrari bere esplorazioa eta kuriositatea asetzeko baliagarria da. Adib: Haurra amarekin parkera badoa haurrak ama ikusten duen tokian badago alde batetik bestera mugituko da, esploratuko du eta beste h aur eta pertsonekin harremaneratzen ahaleginduko da.

2)     Atxikimendu anbibalentea: Atxikimendu irudia ondo garatu gabe dagoenean gertatzen da. Adib: haurrak parkean beste haur batzuekin esploratu beharrean amaren gona azpian geldituko da eta horrela gauza asko esploratu gabe eta harremaneratu gabe geratuko da.

3)     Saiheste-atxikimendua: Kasu honetan guraso arduragabeak izaten dira, haurrek segurtasun falta handia dute eta beraien sentimenduak gordetzen dituztenak dira. Haurrari berdin zaio atxikimendu irudia bertan izatea edo ez, ez dago afektibitaterik-eta. Haurrak abandonaturik daude; bai afektiboki eta animikoki.

4)     Atxikimendu-nahasia: Haurra desorientaturik dagoenean gertatzen den atxikimendu mota da. Desoreka hau egunerokotasun bat ez jarraitzeagatik gertatzen zaio haurrei; ordu ezberdinetan jateak, lotarako ordurik ez izateak… Haurrek erritmo eta ordu mantentze bat  jarraitzea ezinbestekoa dute. Horrek segurtasuna ematen baitiote.

Honekin atxikimendu motekin esan nahi dudana zera da: txikitan haurrei familiak eta eskolak baita ematen dion atxikimenduaren araberakoa izango dela haurra etorkizunean.  Haurrak ziurtasuna dutenean gizarte trebetasun gehiago dituzte, enpatia ere handiagoa dute, autonomoagoak dira, autoestimua ere handiago dute …. horrek guztiak hezitzailearekin eta beste haurrekin eskolan harremaneratzeko onura bakarrik ekarriko diote. Beraz, familiaren garrantzia behin eta berriz azpimarratu nahiko nuke.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »

Telebista eredu?

Posted by janigo en mayo 21, 2008

Ejarpen hau egiteko telebistaren inguruan egindako hausnarketa txikitxo bat egin dut, informazioa nire iritzitik eta apunteetatik gidatua da.

Haurrak, helduak bezala, telebista ikustean hainbat elementu bereganatzen ditu. Telebista ikusteak, haurrarengan ezinbesteko eragina egiten du. Izan ere, haurrak bertan agertzen den guztia sinesten eta barneratzen du, eta horren ondorioz, telebista ere eguneroko eredu lez ikusten dute. Helduok ez bezala,haurrak ezin dute erreala eta telebista bereiztu.

Horregaitik, ez dut uste haurrentzat telebista ordu askotan ikustea ez dela egokia; baina bai gurasoekin batera ikustea eta komentatzea, izan ere gurasoak gidatuko baitu momentu horretan haurrak ikusi dezakeena.

Azkenik, nire ustez, telebistak haurrari errelaitatea den modukoa ezagutzeko aukerarik ez dio ematen eta horren ondorioz, haurra bere fantasian murgilduta egongo da. Izan ere, telebistan, programez gain, publizitateak ere, erraztasuna du  bere baitan aldaketak egiteko, gauza errealak modu erakargarriagoan moldatuz.

Posted in Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »