Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for 2 junio 2008

Masailekoa

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Nik ondoren egingo dudan ekarpena ipurdikoaren edo masailondokoaren debekuari buruzkoa da, aditu askok tratu txar moduan kontsideratzen dutelako orain debekatuta dagoena.

http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Prohibido/cachete/corregir/hijos/elpepusoc/20071101elpepisoc_3/Tes

Masailekoa?belarrondokoa?kaskarrekoa?hezitzaile kutsurik al du horrelako hitzen batek?

2007an lege bat onartu zen, zeinetan semeari jotzea debekatu zen. Artikulua irakurrita, eta bere garaian eta baita gaur egun ere, zalantzan jartzen dut zein puntutaraino den egokia lege hau.

Esan beharra dago haurra jotzea oso gaizki dagoela, eta hau saihestu ahal bada hobe, baina masaileko edo ipurdiko bat momentu egoki batean uste dut ez datorrela bat ere gaizki. Orain galdera: ze momentu da egokia masaileko bat emateko? Haurrari limite batzuk jarri behar zaizkio, eta limite horietatik irtetzen bada, berarekin hitz egin behar da arazoa konpontzeko, baina behin eta berriz arazo bera gertatzen bada soluzioa masailekoa izan daiteke. Masailekoaren helburua ez da min ematea, bestela buruan palu batekin eman eta nahikoa izango zen. Masailekoaren helburua, haurra konturaraztea da, jokabide batzuk desegokiak direla eta behin eta berriz abisatuta berdin jarraitzen badu, modu bat da haurra konturatzeko bere gurasoak oso haserre daudela eta “jo” egiten diotela ikusteko.

Nik ez dut tratu txar bezala ikusten zaplastekoarena, soilik, eta seguruenik familia asko zaplastekoekin neurri gabe ibiltzeak eraman du neurri hauek hartzera, ez baita bidezkoa egunero eta behin eta berriz zaplastekoak emoten ibiltzea, orduan tratu txar modura kontsidera dezakegu.

Gu, hezitzaile izango garenez, kontutan eduki behar dugu beraz, masailekoak edo ipurdikoak ematea ilegala dela, beraz, beste teknika edo erremedio batzuk bilatu beharko ditugu masailekorik ez emateko.

Anuncios

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Eskola eta gurasoak

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Ekarpen hau eskola eta gurasoen arteko harremanei buruz doa, nik egindako hausnarketa da eta jorratzen ari garen gaiarekin lotura zuzena dauka.

Betidanik esan da eskola eta gurasoen arteko harremana estua izan behar dela, eta elkarlanean arituz hezi behar dela haurra. Ni guztiz ados nago esaldi honekin. Zenbat eta estuagoa izan harremana haurra hobeto heziko da.

Haurraren sartu irtenetan, bakarkako elkarrizketetan, taldeko bileretan eta abr, gurasoen prezentzia ezinbestekoa da. Proposamen eta planak azaldu eta bide batez gurasoen iritzi eta proposamenak jasotzeko eta kontuan hartzeko.

Esan beharra dago gurasoak asko aldatu direla lehendik hona. Lehenago gurasoek ahal zuten neurrian prest zeuden eskolan edozertan laguntzeko (janaria eramateko, antzerkiak prestatzeko, mozorroak prestatzeko). Gaur egun aldiz, denbora ezak eta gurasoen gogo faltak parte hartzea gutxitu egin du.

Lehen, hezitzaileak edo irakasleak esaten zuena benetan sinisten zen. Kasu hauen gehienbat lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan gertatzen ziren, non, ikasleak akademikoki formatzen hasten diren. Tutoreak edo irakasleak esaten bazuen gurasoen seme alabak ez zuela lanik egiten edo alferra zela, gurasoek berehala egiten zioten kasu eta semeari bronka zetorkion etxean. Gaur egun aldiz zalantzan jartzen da irakaslearen hitza. Gurasoren bati jakinarazten badiote bere seme alabak trastokiren bat egin duela gelan, gurasoek ez diote kasurik egiten, zalantzan jartzen dute esandakoa eta ez dute sinisten, irakaslearekin haserretzen dira.

Argi dago denborak aldatuz doazela, eta gurasoen pentsatzeko erak, baina ez dugu alde batera utzi behar guraso-ikastolaren harremana funtsezkoa dela, eta elkarlanean aritu behar direla haurraren onerako.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Telebistaren abantailak eta desabantailak

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Ekarpen hau, nire hausnarketa pertsonala da, telebistari buruz dijoana eta azken gaiarekin lotura zuzena duelako aukeratu dut.

Guraso eta hezitzaile askok zalantzan jartzen dute telebistaren garrantzia haurrengan. Munduko beste gauza askok bezala, telebistak bere alde positibo eta negatiboak ditu, baina azkenean garrantzitsuena, dena bezela neurrian erabiltzea da.

Hasteko abantailekin hasiko gara. Telebistan zentzu hezitzaile bat eduki ahal du. Telebista piztuta haurrak informazio ugari jasotzen du, eta horren ondorioz heziketa bat jasotzen ari da. Kontuan hartu behar dugu ordea, ze informazio jasotzen ari den. Liburuak bezala, telebistak ere baloreak transmititzeko balio du. Baina arazoa telebistako programa desegoki bat jartzerakoan hasten da. Eguerdietan teleberri edo gaur egun bezalako informatiboetan, munduko beste aldean dauden gerrei buruz ari dira hitz egiten behin eta berriz, eta hildakoak egunero agertzen dira. Hori hezigarria da? Jakina da, haurrak errealitatea nolakoa den jakin behar duela, baina hain gaztetatik hildakoak ikustea telebistan onuragarria da?

Desabantaila hori alde batera utzita, zer esanik ez dago arratsaldero prentsa arroseko programek ematen duten hezkuntza mota. Behin eta berriz hitz desegokiak esanez, elkarri buila egiten…Hori ez da eredu egokia haurrarentzat.

Tamalez, guraso askok telebistaren erabilera desegoki bat egiten dute haurrekin daudenean. Askotan afaria prestatu behar delako, plantxatu behar delako edo beste edozer egin behar delako, telebista piztu eta haurra bere aurrean jartzen dugu, guri bakean uzteko asmoz, baina ez gara konturatzen telebistaren bidez jaso ahal duten informazio kaltegarria izugarria dela.

Hasieran esan dudan bezala, ongi aukeratuta telebista saioa eta neurrian kontsumituta, liburuak bezala ez dio inori kalterik egiten.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Tratu txarrak

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Egingo dudan ekarpena nire hausnarketa da, apunteak irakurrita eta beste ikasgai baztuekin lotuta lortu dudana, eta gure gaiarekin zerikusia duena, hau da, tratu txarrak.

Norbere autonomia eta osasuna ikasgaian ikasi dugu osasuna ez dela bakarrik fisikoki ondo egotea. Osasunak arlo fisikoa psikikoa eta soziala hartzen ditu.

Tratu txar hitzak entzuten ditugunean, beti erlazionatzen dugu “batak besteari jo dio”. Telebista, egunkari eta aldizkarietan agertzen diren kasu gehienak horrelakoak izaten dira, baina gehienetan ez dira azaltzen tratu txar psikikoak. Badaude familiak nahiz eta haurra jo ez, afektiboki eta emozionalki oso txarto hezten dutenak, behar den denbora ez emanez, gaizki erantzunez, haurra mexpretxatuz, arreta gabe zaindu…

Ez dakit ze puntutaraino izango den tratu txarra, baina gizartea jakinean egon behar da fisikoki ondo dagoen haur bat psikikoki suntsituta egon ahal dela, eta barrutik suntsituta egoteak tratu txar mota bat da.

Adibide garbia, bullyng-a da. Beste ikaskideek egiten dutena haurrarengan, txarto sentiaraztea, umillatzea eta sarri askotan fisikoki erasotzea.

Beraz, tratu txar fisikoak desagertarazi behar ditugu baina kontzientzia hartzen joan behar gara tratu txar psikologikoak ere hor daudela eta horiei ere aurre egin behar zaiela.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTAREKIN ZER

Posted by meguen en junio 2, 2008

  Ekarpen hau eigteko etxean ditudan apunte batzuk hartuta egon dut. Apunte hauek telebista ikustearen onurak eta ez onurak azaltzen ditu.

  Telebista gaur egungo gizartean, guztiz barneratuta daukagu, eguneroko bizitan  presente daukagu. etxe guztietan aurki dezakegu telebista bat eta gehienetan bat baino gehiago.

Gure aisiaren zati importante bat telebistak betetzen du. Honek loaldiaren denbora kentzen du, irakurketari eskaini ahal diogun denbora ere murrizten du, besteekin harremanak…..

Telebistak eragin handia du umearen hezkuntzan, umeak dena imitatzeko eta errepikatzeko joera du. haurrek telebistan ikusten dituzten jarrera eta portaerak, baikorrak zein negatiboak heuren ondorengo jarreretan eragina izango dute.

Telebista asko ikustearen ondorio batzuk hauek izan daitezke:

-. Lexikoaren probetzea.

-. Jarrera agresiboak eragin ditzake.

……..

Hau ikusita bi ondorioetara heltzen gara:

1.- Telebistak umearen eskaintzen dien hainbat balore, jarrera… babesteko beharra ikusten da.

2.- Telebista ez da ona edo txarra, bere erabilpenean dago kakoa.

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

Insomnioa

Posted by aitzi89 en junio 2, 2008

Ekarpen hau egiterako orduan, artikulua, zientzia.net etik hartutakoa izan da.

Insomnioa deitzen zaio, lokartzeko zailtasunari, eta, gauean zehar edota goizean iratzargailuak jo aurretik esnatzeari. Egun bakar batean gerta daiteke, baita hainbat egunean jarraian ere, arrazoi jakin batek eraginda askotan. Baina arazoa kroniko ere bihur daiteke.

Lo egin ezinda 15 egunetik gora eginez gero, komeni da espezialista batengana joatea, behar izanez gero Loaren Unitate batean aztertzeko. Unitate horretan, kasu bakoitza ikertu ondoren, diagnostikoa egin eta tratamendua agintzen dute; hau gertatzean eman behar zaio garrantzia insomnioari. Oso ongi ezagutzen ez diren arrazoiengatik, emakumeek bizitzaren erdialdetik aurrera (40 urtetik aurrera) joera handiagoa dute insomnioa edukitzeko.

Insomnioaren sintomak, hauek direla esan beharra dago:
nagusienak antsietatea, urduritasuna, apatia, suminkortasuna, nekea, ahulezia, logurea egun osoan zehar eta depresiorako aldartea izan ohi dira.

Hau, puntu hauengatik gertatu ahal da:

Arrazoi pertsonalak
Loak hartu ezina tentsio emozionalen ondorioa izan daiteke: laneko arazoren bat, edota familiarteko baten osasun-arazoren bat, adibidez. Insomnio hori iragankorra da, noski, arazoa desagertzen denean amaitzen dena. Kasu horretan bazaude, ez oheratu buruan arazoari bueltak ematen ari zarela. Egunero ohera joan aurretik 15-20 minutuz erlaxazio-saio bat egiteak ere asko lagunduko dizu.

Arrazoi psiko-patologikoak
Depresioa, estresa, herstura edo antsietatea, arazo psikologikoak azken finean, sarritan izaten dira insomnio-eragileak. Kasu horietan psikoterapia egitea gomendatzen da.

Botika jakin batzuk
Tiroide guruinaren asaldurak sendatzeko erabiltzen diren botikek, bronkio zabaltzaileek (arnas arazoetan), tentsio arteriala igotzen duten farmakoek edo zenbait diuretikok insomnioa eragin dezakete. Beraz, horietako botikaren bat hartu eta loak hartzeko zailtasunak badituzu, esaiozu zure medikuari, botika alda diezazun.

Patologia batzuk
Mina eragiten duten gaixotasunak (erreumatismoak, adibidez) eta arnasteko zailtasunak sortzen dituztenak ere izan daitezke insomnioaren arrazoia.

Adina
Ez dakigu oso ongi zergatik, baina, zahartuz goazen neurrian, gero eta lo-ordu gutxiago behar izaten ditugu.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Amesgaiztoak

Posted by aitzi89 en junio 2, 2008

Atikulu hau, interneten, izen hau jarriz idatzitakoa izan da, zehazki, bilbao.net-etik ateratako artikulu bat. Gai honekin zerikusi handia duela ikusi dut, eta horregatik aukeratu dut.

  1. Beldur-esperientzia batekin lotuak dauden ametsei deitzen zaie, normalean umea esnatzen dutenak.
  2. Amets luze bat izaten da generalean.
  3. Gauaren azkeneko herenean gertatzen da.
  4. Nahiko arruntak dira.
  5. Adinarekin gutxitzeko joera izaten dute.
  6. Badaude haur batzuk nerabezaroa pasatzean, amesgaiztoak izaten segitzen dutenak; eta hauek, psikoterapia behar izateraino irits daitezke.

hau gerta eskero, haurra lasaitu behar da, besarkatu, eta ez dela ezer gertatu,… esan eta adierazi behar zaio.

Amesgaiztoa badago, ez egin amesgaiztoaren inguruan berba haurrari momentu horretan!!!!, ez galdetu zein amets izan duen, zer gertatzen zitzaion edo zer gertatzen zen ametsaren barruan,…
hurrengo egunean egongo da denbora horren inguruan hitz egiteko eta.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »