Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Estibaliz Sagastizabal’ Category

HAURTZAROAN DENA EZ DA ZORIONA

Posted by sagasti en mayo 24, 2008

Ekarpena egiteko http://revista.consumer.es/web/eu/20010401/interiormente/33542.php, horrialdean sartu eta gauza garrantzitsu asko bilatu ditut.

Tratu txarrak haurren gan eta gizakiengan orokorrean gizartean dugun arazo larrienetariko bat da.  Nor da tratu txarrak eragiten dituena? Ez dugu pentsatu behar pertsona desorekatua denik, ezta ere sentzibilitate gabekoa. Lanean edo eta inguruan egun txar bat izanez gero, eta egoki metabolizatzen ez badaki, edozein izan ahal da tratu txarren eragilea.

Haurraren osasun fisikoa, eta segurtasuna edo ongizate fisikoa arriskuan dagoenean tratu txarrak daudela esaten dugu.Tratu txar motak daude, eta bat fisikoa da, hau nahita egindakoa da (uleetatik tira, jo,…)

Bigarren tratu txar mota utzikeria edo zabarkeria da (oinarrizko beharretan akatsak izatea). Honen zeinuak, eskolara ez joatea, hortz eta begietako arazoak, etxean bakarrik utzi…

Zelan jakin haur batek tratu txarrak dituela? Urduri edo keskati badago haurra, bere betiko portaeran aldaketa bortitzak, gurasoek arazo fisikoei jaramonik ez badiete egiten, Gurasoek behin eta berriz izeka egiten badiote…

Eta ekarpena amaitzeko horrialdeak berak dakarren esaldi bategaz amaituko dot, eta hurrengo hau da,

Haurren arretarako zerbitzu publikoei dagokie haurren tratu txar kasuei erantzutea, baina guztion erantzukizuna da haurren eskubideak errespeta daitezen gizarte-baldintzak bultzatzeaz.

Anuncios

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

HEZIKETA ESTILOAK

Posted by sagasti en mayo 24, 2008

Ekarpen hau egiteko bilbao.net en sartu naiz, zehatzago esanez http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/pwegb010.jsp?idioma=e&color=rojo&padre=*E1&tema=2E1&subtema=10&padresub=2EG&ancla=N&textarea=2EG, web horrialdean.

Hasiera emateko pertsona berdin bi ez daudela esan behar dut, nahiz eta kanpotik antzekoak izan, barrutik bakoitzak era desberdinean garatu du bere nortasuna. Heziketari buruz hitz egiterakoan, mota desberdin asko daudela esan behar dugu (familia autoritarioak, permisiboak, demokratikoak eta epelak)

Autoritarioei buruz exigentzi lar dutela esan dezakegu, ez dituzte haurraren premiak kontutan hartzen, eta uste dute arrazoia beti gurasoena dela, hau da, umeak ezin du eritzirik eman.

Familia permisiboetaz hitz egiterakoan, honek oso gutxi exigitzen dute, uste dute seme alabak zintzoak direla, eta guztia eman behar zaiela (eurek eduki izan ez zuten guztia).

Familia demokratikoe buruz hitz egiterakoan, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan elkarrenganako errespetua eta kooperazioa dira nagusi. Seme-alabek autonomiaz ikastea nahi dute, norberaren alde hoberena ateratzeko.

Familia epelak, ez dakite zeintzuk diren seme alaben premiak, afekturik ez dute ematen. Giro honetan hasitako haurrek bihurriak dira, jarrera oldartsua dute…

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

GAUR EGUNGO TELEBISTA

Posted by sagasti en mayo 21, 2008

Ekarpen hau egiteko http://www.bebesenlaweb.com.ar/elniniopasoapaso/todoninio/televisionyninos.html  horrialdean sartu naiz, bertan honako honetan garatzen gabizen gaiari buruz zerbait bilatu dot.

Hasiera emateko galdera bat egingo dut, zertan datza gaur egungo telebistaren potere erakargarriak?

Telebistak ikusle mota desberdinak ditu, bai helduak, zein haurrak. Haurrak egunero orokorrean 4 ordu telebista ikusten ditu, honek urtean 1400 ordu suposatzen du, eta haurrek eskolan urtean 1000 ordu egiten dituzte.

Haurraren hazkundea eta garapena era egokian eman daiten, besteekin harremana behar du, kirola behar du, baita irakurtzea komenigarria litzateke, eta telebista ikusten irauten dituen ordu kopurua kontutan izanik, beharrizan honek ez ditu asetzen.

7 urtetik beherako aurrek, errealitatea eta fantasia ez dute desbardintzen, hau da, beraientzat biak planu berdinean daude.

Guzti hau telebistak sortzen du. Telebistak komunikazioa sortzen du, hau da, irakatsi egiten du, hori bai, gero ez dago azterketarik jakinduria neurtzeko.

Beti esan da sinisteko ikusi egin behar dela, baina sinistu behar du haur batek supermanek hegan egiten duela? Helduak errealitatea zein den jakiteko gaitasuna dauka, baina haurrak ordea dena sinistu ahal du.

Telebistak ekar dezakeen beste arazo haundi bat bortizkeria litzateke, gaur egungo telebistan edukiak ez dituzte kontutan hartzen ordutegiarekin, eta edozein momentutan jartzen dituzte bai programak, zein pelikulak bortizkeri maila altua dutela haurrentzat.

Guzti hau gertatu ez daiten egokiena gurasoak ordu kopurua neurtzea eta programazioa kontutan hartzea izango litzateke.

Posted in Estibaliz Sagastizabal, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

HIPERAKTIBITATEA

Posted by sagasti en mayo 14, 2008

Ekarpena egiteko http://www.psikologoa.com/eu/deficit-atencion.html web horrialdean begiratu dot, oraingoan garatu dogun gaia arazo psikopatologikoak dira, eta haurren hiperaktibitatea arazo bat da.

Noiz esan ahal da haurra hiperaktiboa dela?

Betebeharrei ez diotenean arreta jartzen, hau da, gauzak edozein modutan egiten dituenean.

Eginkizun luze batean arreta mantentzeko zailtasuna.

Mugitze aktibitate desegokia.

Lan bat hasitakoan, amaitzen kostaten jakonean.

Ezin dauanean, edo zailtasunak dituenean geldirik jezarrita egoteko aulki baten.

Gauzak pentsatu barik esaten dituenean, hau da, ez denean erriprimetzen.

Egin behar dituen lanak, ez dituenean egiten, adibidez eskolako lanak.

Haur bat hiperaktiboa dela esateko eskuak eta oinak asko mobiduten ditu, momentu desegokietan salto edo korrika egiten du, lasai jolasteko arazoak izaten ditu, eta askotan larregi hitz egiten du.

Arazo hau agertzen danean gurasoak profesional batengana jo beharko dute, eta jarraibideak jarraitu behar dituzte,eta gurasoek ere badituzte betebeharrak, gurasoak jokatzeko era aldatzen badute, haurraren jokaera desberdina eta egokiagoa izango da.

Gurasoek haurraren jokaerak (ondo egiten dituenean) saritu behar dituzte,positiboki jokatu behar dute. Eta hobe zeregin laburrak proposatzen badituzte.

Lanak egiterako orduan, komenigarria da haurrarekin badaude lana amaitu arte.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

SONANBULISMOA

Posted by sagasti en mayo 10, 2008

Ekarpena egiteko http://familydoctor.org/online/famdoces/home/children/parents/special/common/160.html web horrialdean begiratu dot. Lehengo eta behin zer dan sonanbulismoa azalduko dut. Sonanbulismoa gabaz itzartzea da baina ez osotasunean, partzialki baizik. Argiago esanda, haurrak esnaturik balego bezala jokatzen dau, baina egia esan lo dago, eta hurrengo egunean gabari buruz zerbait galdetu ezkero, ez da ezertaz oroitzen.

Sonanbuluen ezaugarrien artean, haurrak normaltasunez jokatzen dauela aipatu genezake, hau da, ohean eseri daiteke, jostailuekin jolastu, gelatik ibili… eta haurrarekin hitz egiten saiatu ezkero, normalean honek ez dau erantzuten.

Arazo honen aurrean era egokienean jokatzeko, haurra ez da esnatu behar eta laguntzarekin astiro astiro barriro ere bere ohera eramango dogu, ez da lotsarazi behar egin dauanagaitik, berak ez bait daki zer gertatu dan. Lehen esan dudan bezala nahiz eta begiak zabalik eduki, honek ez du ezer gogoratzen.

Etxean ezbehar bat gertatu ez daiten neurriak hartu behar ditugu, adibidez minik hartu ez dezan. erdian dauden objetuak batuko ditugu.

Normalean sonanbulismoaren arazoa desagertu egiten da denporarekin, baina luzatu ezkero medikuarengana joan gaitezke daukagun arazoa azaltzeko, eta honek lagunduko digu.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

zer egin umea erasokorra denean?

Posted by sagasti en mayo 10, 2008

 Haurtzaroan, eskolan zein parkean umea beste haur batzuekin erlazionatzen denean, sarri jostailu bategaitik erasoak egoten dira. Haur biek jostailu berdina nahi dute, eta portaera honen aurrean kontuz jokatu behar dugu.

Borrokak sarri ematen badira, haurra behatu behar da, agian beste arazo baten eragina dago. Kontutan eduki behar dogu, haurra erasokorra denean, heldua egiten denean portaera honek jarraitzen dutela.

Telebistako programazioak garrantzi handia du ere. Ordu asko telebista aurrean jartzen den haurra, eta programazioa kontrolatu gabea denean, hau da, indarkeri asko ikusten duenean, berak ere horrela jokatuko du.

Honelako haur baten aurrean aurkitzen garenean, gurasoak espezialistarengana joan behar dute, zenbat eta arinago joan hobe haurrarentzat. Gurasoek haurren ekintzak hurbiletik ikuskatu behar dituzte.

Helduek haurrak jo  duen kideari kontsolatu behar diote, eta irakatsi behar diote holan ez dela egin behar. 

Oraingo honetan portaera erasokorrari buruz hitz egin dot. Ekarpena eghttp://www.guiainfantil.com/educacion/comportamiento/peleon.htmiteko horrian begiratu dot. 

 

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

LO EGITERAKOAN ARAZOAK DITUZTEN HAURRAK

Posted by sagasti en mayo 10, 2008

Ekarpen hau egitekoa oso garrantsitzua iruditu zait http://www.educacioninicial.com/ei/contenidos/00/0300/300.ASP orrialdea. Bertan gabaz agertzen diren arazoei buruz hitz egiten digu. Hurrengo hauek aipatu ahal ditugu:

Gabaz itzartzen diren haurrak, lo dagozenean berba egiten duten haurrak, lo hartzeko zailtasuna duten haurrak, negarrez itzartzen direnak, egunez loa dutenak, amets gaiztoak dituztenak, ohean gernua egiten dutenak…

Arazo gehienak beldurrarekin loturik doaz, hau da loak hartzeko beldurrarekin. Gehienak momentuari beldurra diote, gurasoetaz banaturik sentitzen dira, eta arazo hau saihesteko loarekin arazoak dituzte.

Gurasoak ohitura batzuk jarri behar dituzte eta jokabideekin iraunkorrak izan behar dira, hau da, malgutasuna ez da bat ere onuragarria haurrarentzat. Ordutegi bat mantenduko dute, eta jarritako araua mantendu, adibidez, haurrak beti bere ohean lo egingo du, eta ez gurasoenean. Onuragarria da haurrarentzat ohera orduko erlaxatzea, hau bainuarekin lortzen da. Eta loak hartu orduko ipuin bat kontutuez gero lasaiago lo egingo du

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

Elkarbizitza

Posted by sagasti en mayo 1, 2008

Ekarpen hau egiteko http://thales.cica.es/rd/Recursos/rd98/Historia/03/la_convivencia.html, web orrialdean sartu naiz, eta oso garrantzitsua iruditu zait eskuartean dogun gaia, hau da garapen morala hobeto ulertzeko.

Garapen moralaren barnean, balore asko daude eta nik azalduko dudana elkarbizitza da.Orrialdeak esaten duen bezala, elkarbizitza era egokian eman daiten gure eskubideak ezagutu eta baloratu egin behar ditugu, baita besteen eskubideak ere, eta gure beharrak bete behar ditugu. Betebehar eta eskubideak kostituzioan baturik daude eta batzuk azaltzera noa.

ESKUBIDEAK:

Ikasteko eskubidea, diskriminaziorik ez(erligio, sexu edo arrazagaitik),lan baterako eskubidea, berba egiteko eskubidea,

BETEBEHARRAK:

Legeak betearazi, zerga ordainketa, eta lan egin beharra.

Elkarbizitza era egokian hasteko, pausu batzuk jarraitu behar ditugu:

Lagun taldean parte hartu besteen eritsiak kontutan hartuz; ulerkorra izatea besteen arazoekin; betebeharrak era egokian egin;besteen eskubideak errespetatu;Guztiok bakean bizitzeko eskubidea dugu, begiratu gabe sexua, kolorea…

Balore hau txikitatik landu behar dana da, pertsonei besteenganako errespetua erakutsi behar zaie, eta era egokian eman ezkero, elkarbizitza ere era egokian emango da. Lee el resto de esta entrada »

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: , | Leave a Comment »

Besteekiko errespetua

Posted by sagasti en abril 30, 2008

Honako honetan garapen moralari buruz hitz egingo dot, beste pertsonekiko errespetuaz hain zuzen ere, eta ekarpena egiteko http://www.educacioninicial.com/ei/contenidos/00/2550/2558.asp orrialdean sartu naiz informazioa biltzeko.

Lehenik esaldi bat azpimarratu nahi dot,” ez egin besteei zuratzat nahi ez dozuna”, eta esaldi honek argi erakusten du zein dan balore honen garrantzia.

Pertsonak elkarrekin bizi dira, elkarrekin berba egiten dute… Egunero besteekin harremana dugu eta behar dugu ere. Baina gure inguruan dauden pertsonak ez dira gu bezalakoak, batzuk ideia batzuk dituzte, beste kultura bat, agian kolore desberdina ere izan dezakete, eta balore honek bultzatu nahi duena hau da, elkarrekiko errespetua.

Haurrak besteenganako errespetua erakusten du, berarekin ere errespetuz jokatzen denean. Errespetu faltak, ez zoriontzea behar duenean, edo eta berenganako kritika desegokiak beste pertsonenganako errespetu falta sortzen du.Haurrari txikitatik errespetuz tratatzen erakutsi behar zaio. Familian errespetua egon behar da, era honetan helduei ere errespetua edukiko die, eta munduko kultura desberdinak ere jakinarazi behar diegu, era honetan beste koloretako pertsonak ere errespetuz tratatuko ditu. Naturak eta animaliak ere garrantzi haundia dute balore honetan.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: , | Leave a Comment »

Naturarekiko errespetua

Posted by sagasti en abril 30, 2008

Hurrengo ekarpena egiteko http://www.bebesymas.com/2006/06/27-fomentar-en-el-nino-el-respeto-por-plantas-y-animales , orrialdean begiratu dut.

Hemen haurrek naturarekiko errespetuaz hitz egiten dau, umeak txikitatik naturarekin eta animaliekin kontaktua dute.Helduek errespetu hau sustatu behar dogu. Egunero kutsaduraz, munduaren beroketaz, eta espezien desagertzeaz entzuten dogu, eta gure lana haurrei errespetua erakustea da.

Haurrek ikasi egingo dute, eta eurak ere naturaren opariaz gozatuko dute. Helduak lotura begiekin bakarrik egiten dau, haurrak ordea zentzumenekin, hau da, ikusmena, usaimena, entzumena, ukimena, eta dastamenarekin. Haurrak ukimena erabili behar dau, hau da, esploratu egin behar du, eta intsektu bat badu esku artean utzi egin behar diogu, era horretan kolorea, kili-kilia, forma…ezagutuko ditu.

Txikitatik erakutsi beharrekoa balorea da, gaur egun birziklapenak garrantzi haundia du gure gizartean, eta guztiok errespetuz jokatu ezkero, naturak eskertuko digu, baita guk ere erakusten dizkigun gauza harrigarriak.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

errespetua, zer da??

Posted by irgomes en abril 23, 2008

Hurrengo lerroetan garatuko dogun balorea errespetua da, nahiz eta asko kosta bilatzea erderaz topatu dogu, eta ia zertxobait gehiago jakiteko balio duen.

Errespetua, norbere buruarengan eta besteengan aintzat hartzea guztien eskubideak eta bertuteak

duintasunez. Berdintasun honek besteekiko tratu atsegin eta errespetuzkoa exigitzen du.

Norbere burua ezagutzea, aintzat hartzea eta baloratzea da, baita besteak eta ingurunea kontutan hartzea da errespetua.

Kontuan hartzea zer egin edo zer ez egin elkarbizitza egoki bat izateko.

Definizio honekin bat gatoz, gure ustez errespetua besteenganako laguntasuna, portaera egoki bat izatea, eta besteek gugan berdin itxarotea da.

Errespetua balore garrantzitsua da besteekin elkarbizitzeko gure egunerokotasunean. Inguruan pertsonak behar ditugu eta haiekin errespetu osos jokatu behar dugu. Besteek geure burua errespetuz tratatzea nahi badugu, guk ere besteek holan tratatu behar ditugu, eta holan izanez gero giro atsegin bat sortuko da.

Balore hau txikitatik landu behar da, bestela gizarte honetan guztiok portaera desegoki bat izango genuke, adibidez, gazte batek txikitatik etxean tratu desegoki bat izan badu ( konpartitzen ez diote erakutsi)nagusiago denean besteenganako errespetua ez du adieraziko (dena berarentzat hartuko du).

 

 

Posted in Estibaliz Sagastizabal, Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Bortizkeria

Posted by sagasti en abril 14, 2008

Hurrengo lerroetan munduko emakume eta haurrek jasaten duten bortizkeriari buruz hitz egingo dut. Datuak http://www.un.org/spanish/events/women/iwd/2007/factsfigures.shtml, orrian begitu ditut eta datu oso beldurgarriak dira.

113 -200 Milloa emakumek haur hilketa edo eta elikagaien banaketa txarra jasan dute, hau da gizonezkoei elikagai gehiago ematen zaie eta nahiago da gizartean gizonezkoen irudia. Hau gaur egun argi ikusten dugu Txinan kasuan, gure kulturara ekarritako haurren gehiengoa emakumezkoa da.

Urtero munduan 700.000 tik 4.000.0000  emakume dira salduak prostituziorako. Nahiz eta eurak nahi ez izan behartuak dira, eta hau ere argi ikusten dogu gure inguruan, mendebaldeko neska asko ekarri dutez engainaturik.

Kultura , erligioa… kontutan izan barik, hiru emakumetik, batek bortizkeria, tratu txarrak, biolentzia… jasan du bere bizitzako una baten.

Urtero 2 milloa haurrek(neskek), sexu  mutilazioa jasaten du. Hau denpora kontutan hartzean 15 segundora bat izango litzateke. Datu beldurgarriak benetan.

Rwandan 1994  ko genozidioan, 250.000- 500.000 emakume bortzatu zituzten.

Sida kontutan harturik emakume asko gaixotasun honegaitik kutsatuta dago.

Datu guzti hauek kontutan harturik, gaur egungo egoera larria dela ikusi dezakegu, eta kontutan eduki behar dogu “violencia domestica” gero eta entzunagoa dela gure gizartean, urtero emakume askok bizia galtzen dute bikotekideen edo eta gizonen esku.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

Nerabezaroa

Posted by sagasti en abril 10, 2008

Garrantzitsua iruditu zait gai honetaz hitz egitea, nerabezaroan aurkitzen bait dira gorputzaren aldaketa asko. Hau de haurtzarotik heldutasunera igaroten da. Ekarpena egiteko http://www.kidshealth.org/kid/en_espanol/cuerpo/puberty_esp.html web orrian begiratu dot.

Garrantzitsua da gorputzaren aldaketak zeintzuk izango diran jakitea sortu baino lehen, eta kontutan eduki behar dogu aldaketa hauek guztiok ditugula, berdin da neska zein mutila izan, euskal herrian zein Txinan bizi, laburbilduz aldaketak denok sentituko ditugu.

Nesketan 10- 13 urte bitartean ematen da eta mutiletan 10 -15 urte tartean.

Nerabezaroaren zeinale, ilearen hazkundea da, lehenago ez zegoen lekuan hau da besape, sabelpe eta mutilen kasuan aurpegi.

Garai honetan gorputz atalak ere arinago hazten dira, eta gorputzaren proportzioak aldatu egiten dira, hau da emakume edo gizon izatera pasatzen da.

Mutilen kasuan sorbalda haunditu egiten da , ahotsa aldatu, eta zakila haunditu, eta nesken kasuan, titiak hazi egiten dira, aldaka zabaldu eta hilekoa etorten zaie.

Barnean ere aldaketak sortu daitekez, hau da emozioak jokatzen dute, eta galdera berri asko sortzen dira. Laburbilduz guztiok igaro ditugun aldaketak dira, ta nagusiak egin garen seinale da.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

UMEEN ABUSUA

Posted by sagasti en abril 10, 2008

Nik gai hau hartu dot uste dodalako gaur egun garrantzi handia duela, haurrak pertsona babesgabeak dira helduen aurrean, helduek indarra erabiltzen dute sexua lortzeko. Ekarpen hau egiteko http://www.psicologoescolar.com/ORIENTACIONES_GRATIS/EDUCACION_SEXUAL/que_es_el_abuso_sexual.htm

web orrian sartu naiz, eta bertan hurrengo informazioa bilatu dut.

Pertsona heldu batek umeenganako portaera bortitzak dituenean holan deitzen diogu, hau da umeen abusua. Helduak plazer sexuala lortzeko, xantaia, manipulatze emozionala edo iruzurra erabiltzen dau.

Normalean gizonezkoa izaten da, eta nagusitasun honek gazteari edo umeari txarto sentitzea eragiten dio, umeak ez du aukerarik berak nahi duena egiteko, hau da indarkeriaz baliatuz umea helduaren menpe dago.

Indarkeri hau umetan izan ahal da, eta haurrak argi eduki behar du muxurik eman nahi ez duenean edo eta laztanik jaso nahi ez duenean, ez duela hori jasan behar.

Aske da gertatzen zaiona kontzeko, haurrak bere gorputzean sentitzen dituen emozioak azaldu behar ditu, eta entzuleak sinistu behar dio, normalean haurrek ez dute gezurrik esaten gai honeri buruz, eta gai honetaz hitz ez egiteak etorkizunean arazo larriak sortu ahal dizkio.

Gaur egun portaera hauek zigortuak daude gure gizartean.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

HAURRAREN SEXU GARAPENA

Posted by sagasti en abril 7, 2008

Konturatu gabe haurrek hazi egiten dira, berba egiten ikasten dute, haginak hazten zaizkio, ibilten hazten dira… Gurasoek badakite zelakoa dan garapen hau, ez ez badakite pediatrari galdetzen diote, baña zer gertatzen da garapen sexualarekin?

Beldurra, lotsa edo “tema tabu” izateagatik ez da zabalean hitz egiten gai honeri buruz, eta artikulu honen bidez, garapen hau landuko dogu.

Urte bi betetzen dituenean, haurrak gaitasun kognitiboak lortzen ditu, hau da pentsatzeko gai da,dana jakin nahi du, baita sexuarekin lotutako galderak ditu, edipo edo electra konplexua ere sortzen da. Gertatzen dena, haurrak erlazioak ulertzen ikasten du, eta gurasoekiko zeloak ere agertzen dira. Gurasoak onartu behar dute, baita jakin ere hau momentu batekoa dela, umeari triangeluan parte hartzailea dela erakutsi behar diote, hau da aita-ama-semea edo alaba.

Urte birekin haurrak gorputzarekiko jakingura handia du, hau da ukitu egiten da, eta konturatzen da ukipenarekin plazerra lortzen duela, gurasoak hau onartu behar dute, normala bait da edade horretan gorputza esploratzea.

Hiru eta bost urte bitartean, konturatzen da sexu desberdinak dagozala, eta jakingura handia du kontrako sexuarekiko. Haurren artean gorputza erakutsiko dute, haientzat ez bait da tabua. Gizarteak sortuko du sexua tabu bezala.

Laburbilduz, esan genezake urte bi eta sei artean, portaera arruntak ematen dirala haurraren garapenean(sozial, sexual eta afektiboan), gurasoak normaltzat jo behar dute egoera hau,ez zigortu eta haurren galderei naturaltasun osos erantzun behar diote.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Leave a Comment »

HIPOAKUSIA

Posted by sagasti en marzo 8, 2008

Pertsonentzat entzumena zentzumen oso garrantzitsua da,batez ere bizitzako lehen urteetan, hau da haurtzaroan.

Ez entzuteak edo eta txarto entzuteak, bai belarri batetik zein bietatik, haurrari eragozpen asko ekarri diezaioke, oso zaila da haientzat soinuz beterik dagoen mundu hau ulertzea. Haien esfortzua oso handia izango da bai ikasketetan eta bai egunerokotasunean.

Hipoakusia mota asko daude, adibidez hipoakusia igortzailea (soinuak bolumen baxuan entzungo dituzte), hipoakusia neurosensoriala (ez dituzte soinuak desberdintzen), hipoakusia zentrala (burmuinera hektzen denean soinua, burmuinak ez du interpretatzen) eta akufenoak( soinu garrantzitsu batzuk ez ditu entzungo eta komunikazioan zailtasuna sortuko da)

Sintomak ere desberdiñak dira, hau da; telebista altuegi jartzea, pertsonak sarri errepikatzeko eskatzen dizunean, edo eta frekuentzia altuek ez dituztenean entzuten. Guzto honek pertsonan estres eta ondoeza sortzen dau, hau da, pertsona txarto sentitzen da, eta arazo larri bat sortu ahal da.

Ekarpen hau egiteko www.ulertuz.org  sartu naiz, eta ulermen urritasunaz zerbait gehiago ikasi dut. Oso interesgarria iruditu zait , bertan nola egin behaketa, zeinuen hizkuntza, audifonoak… buruz, zerbait gehiago ikasi dut

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Leave a Comment »

EMOZIOAK

Posted by sagasti en marzo 7, 2008

Oraingo honetan emozioetaz hitz egingo dot, lehenik hitz barri bat (niretzat) azpimarratu nahi dot, alexitimia.

Alexitimia emozioak identifikatzeko eta adierazteko ezintasuna da.

Emozioak eta sentimentuak guztion parte dira, eguneroko bizitzan beharrezkoak dira eta gure egunerokotasunean asko laguntzen digute.Frogatuta dago,pertsonak emozionalki aberatsak diranean hau da emozioak ulertu eta ezagutu) ongizate afektibo eta sozial handiagoa dutela, pertsona osasuntsuagoak direla arlo guztietan, bai sozialki, fisikoki ta psikikoki. Aldi emozio horrek ez baldin badira kaleratzen arazoak eduki ahal ditugu.

Emozioekiko beldurra desagertu behar da, haurrei erakutsi beharko zaio sentitzen dituen emozioak aurpegiko espresioarekin eta hitz aproposarekin lotzen, horrela aurre egiteko prest egongo da.

Eskolan haurrei konfidantza ematen dien giroa eskaini behar zaie, arreta eskainiz, ulertu…holan prest egongo dira kontzientzia hartzeko, besteen emoziez jabetzeko eta empatia edukitzeko ere.

Irakaslea eta familia eredu izango dira, hortaz oso komenigarria izango litzateke  emozioak zuzen adieraztea, holan haurrak ikasiko du nola adierazi emozioak.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

jolasa

Posted by sagasti en febrero 28, 2008

Bilboko udalak argitaratutako artikulu honetan, jolasari buruz hurrengo hau esan genezake:

Jolasa haurtzaroko jarduera nagusia da, ezin bestekoa eta funtzeskoa giza garapenerako.Haurraren garapen psikomotorrean, intelektualean, afektibo-emozionalean eta sozialean laguntzen du.Jolasa ezinbesteko beharrizana da, haurrak ekintza behar du, objetuak erabili eta harremanak izan eta hori da lortzen duena jolasten duenean.

Haur batek ez badu jolasten gaixorik dagoela esan genezake.Jolas egitea oso eragin positiboa du hezkuntzarako eta giza garapenerako.

Ikuspuntu biologikotik: Nerbio sistemaren garapena bizkortzen du

Ikuspuntu psikomotorretik: Gorputzaren eta zentzumenen garapena

Ikuspuntu intelektualetik: Ikasi egiten du

Soziabilitatearen ikuspuntutik: Bere parekoekin harremanatzen da

Afektibo ikuspegitik:Jolasa atsegiña, denpora pasa eta bizitzeko poztasuna ematen duen jarduera dela esan genezake.

Jolasekin haurrak bere burua aurkitzen du, ikertzen du, eta sentipenekin, mugimenduarekin, harremanekin….esperimentatzeko aukera du.

Gaur egun, jolasa haurtzaroan nortasuna eratzen denean, adierazpeneko eta kontrol emozionalerako funtzesko tresna dela esan dezakegu.Jolasak eginkizun garrantzitsua du haurraren oreka psikikoan, afektibo emozionalean….Jolas jarduerak garapen eginkizun garrantzitsua du, baita eginkizun terapeutikoa.

Laburbilduz esan genezake jolasa oso garrantzitsua dela haurraren garapenerako.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | 1 Comment »

Atxikimentua

Posted by sagasti en febrero 27, 2008

“Iñoren beharrik ez duela esaten duenak gezurra dio, denok dugu besteen beharra”

Sagrario Yanoz, psikologa eta EHU ko irakasleagaz bat nator, izakia izaki soziala da, denen beharra duena.

Artikuluan atxikimenduari buruz hitz egiten du, mota desberdiñak daudela ta zelako garrantzia duen honek umearen etorkizunean.Atxikimendu irudiak sortzen dituen loturak etorkizuneko harremanak baldintza ditzake. Normalean ama izaten da lehen atxikimendu irudia eta heltzen doan neurrian lagunak, bikotekidea, eta zahartzaroan atxikimendu irudia seme alabak bilakatzen dira.

Askok atxikimendua txartxat jotzen dute, menpekotasunaz ari garala uste dute, baina atxikimendu segurua duten haurrak autonomoagoak dira. Batzuk autosufizienteak direla uste dute, ez dutela besteen laguntzarik behar, baina hori ezineskoa da, gizakia soziala bait da, besteen beharra dugu bizitzeko.

Atxikimendu mota asko daude, ta beste bat ere komentatu dezakegu, honek kezkatuak izango litzatekez.Honek harremanei garrantzi lar ematen diete, oso dependienteak dira, eta beste pertsona nekatzera iritsi ahal dira.

Haurraren beharrak asetzeko, amak naturalki jokatu behar du, eta holan seme alaben garapena modu egokian emango litzateke.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | 1 Comment »