Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘SENDIAK’

HAURRENGANAKO TRATU TXARRAK

Posted by maiderjaio en mayo 21, 2008

http://bideaerraztuz.blogspot.com/2007/11/tratu-txar-motak.html

Oso zaila da tratu txarren definiketa bat egitea eta askotan tratu txarren muga jartzea oso zaila da, hau da noiz esan daitekeen tratu txarra jazaten dituela edo ez.

 

Tratu txar mota ezberdinak daude:

 

-tratu txar fisikoa:haurraren kalte fisikorako egiten den edozein ekintza da.

-Tratu txar axolagabea:Beharrezkoak diren premia fisikoak asetzen ez direnean

-Sexu abusua:18urte  baino gutxiago duen haur batekin harreman sexualak edukitzea.

-Tratu txar emozionala:berbaz kalte egitea,haurrari beste pertsonekin harreman normalak izaten ez uzte.

-Utzikeria emozionala:Beharrezkoak diren premia emozionalak asetzen ez direnean.

 

Tratu txar hauek indartzen dituzten eragile batzuk daude,historikoak, psikologikoak, ingurunekoak…

Haurreri tratu txarrak ematen dieten pertsonei buruz hitzegitean lehenbiziko gauza zoratuta daudela esaten da

 

Haur eskolan hezitzaileak ezer arraroa ikusten badu ondo behartu behar du eta ondo zihurtatuta eduki arte ez da etiketarik jarri behar.

Nola jokatu behar den jakitea ez da erraza, baia eskola bakoitzean protokolo bat eta hor jarraitu beharreko irizpide batzuk agertuko dira.

 

Haurrenganako tratu txarrak prebenitzeko ere irizpide batzuk daude eta 3mailatan bana daitezke.

 

1.-Arazoaren sorrerarekin eta mantentzearekin lotutako egitura eta egoera social zabalak aldatzea da helburua.

2.-Prebentzio jardueraren helburua arrisku faltoreak dituzten taldeak reagiten dietenak baizik.

3.-3.mailakoan helburua tratu txarrak berriz ez agertzea, iraupena murriztea eta ondorio kaltegarriak murriztea da.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTAK DUEN ERAGINA HEZKUNTZAN

Posted by maiderjaio en mayo 21, 2008

Orain dela urte batzuk telebista oso etxe gutxitan egoten zen eta horrek etxeetako txikienak beste jarduera batzuetan aritzea ekartzen zuen.

 

Gaur egun telebista edozein etxetako txokoren batean aurki dezakegu. Ez dut ikusten arazorik neurrian ikusten bada baina ez da horrela izaten eta hori gurasoen esku dago.

 Haurrak telebista ikusten ari diren bitartean gurasoak beti egon behar dira beraiekin, eta ikusitako gauzei etekina ateratzea egokia izango litzateke, haurrarekin hitz eginez…Nagusietan eragin handia du izaten du eta haur txikietan oraindik gehiago.Telebista  ikusten ari diren bitartean, emozioen adierazpena, harremanetarako,balioak, arazoak konpontzeko erak…telebistatik ikasten dituzte eta askotan ez dira egokiak izaten.

 

Estereotipoekin ere kontu handia izan behar da, etxean eta eskolan hezkuntza-eginkizuna oztopa dezaketen genero-estereotipoak ere telebistan momenturo ikusten direlako.

 

Telebistak, garapen sozioafektiboari dagozkionez etxean, eskolan ematen zaion garrantzia ahuldu dezake.

 

http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/pwegb010.jsp?idioma=E&color=rojo&padre=*E1&tema=2E1&subtema=10&ficha=7330753727334&padresub=2EI&textarea=2EI

 

 

 

 

Posted in Maider Jaio, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

ESKOLA ETA FAMILIAREN ARTEKO HARREMANA

Posted by maiderjaio en mayo 21, 2008

Bideo honetan eskolara juan gabe etxean hezitzen diren haurrei buruz hitz egiten da.

Haur eskolaren eta haurren familiaren harremanaren garrantziari buruzko ekarpena egingo dut.

 

Orain dela urte batzuk familiak ez zuen eskolan gertatzen zenaz zerikusirik.

Erantzunkizun ezberdinak zituzten, familiaren helburuetako bat hezkuntza egoki bat ematea zen eta eskolarena berriz irakurrurtzen , idazte …erakustea zen.

 

Gaur egun beharrezkotzat hartzen da komunikazio hori, eta hainbat motatan eman daiteke komunikazioa (eguneroko sarrera eta irteeran, kuadernotxo batekin, txostenak, galdera sortak eginez, banakako elkarrizketakin, gurasoen bilerak…).

Alde batetik elkarlana beharrezkoa haurraren garapena oso sustatzeko eta beste alde batetik ardurak partekatu behar dituzte, nahiz eta guraso eta hezitzaileak ere ezberdindu behar diren.Haur hezitzaileak, familiaren seme-alaben hezkuntza-prozesuan inplikaraztea eta parte hartzera bultzatzea da.

 

Haurra heztearen lanak eskola eta familia era koordinatuan jardun behar dute.Nahiz eta, familiaren eta eskolaren arteko harremanetan, batzuetan, zailtasunak eta arazoak sor daitezke.

                                                          

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

HEZKUNTZA ESTILOAK

Posted by maiderjaio en mayo 21, 2008

 

Heziketa estilo ezberdinei buruz hitz egiten dauen artikulu bateri buruzko ekarpena egingo dut.

 

Hezkieta estilo ezberdinak daudela esan daiteke baita ez dagoela heziketa estilo perfekturik.Estiloen artean famili autoritarioak, militanteak,axolagabeak eta epelak daude.

 

AUTORITAROA:Afektu eta komunikazio eskasa, oso kontrolatua,autonomiarik ez, arau ugari eta seme alaben iritzia kontuan hartu gabe…

PERMISIBOA:Afektu eta komunikazioa gehiegizkoa, gutxi kontrolatua, ez dago araurik,iritzia hartu eta onartu…

DEMOKRATIKOA:Afektu eta komunikazio egokia, kontrola egokia, heldutasun eskakizunak egokiak, erabakietan parte hartu…

AXOLAGABEA:Afektua eta komunikazioa ez dira adierazten, ez dago kontrolik, arau gehiegi…

 

Nik autoritario eta demokratikoen arteko nahasketa bat egokia izango lotzatekeela uste dut, familia bakoitzak estilo bat jarraitzen du eta beharrezkoa da koherentzia bat egotea, hau da, erakutsi nahi dena norberak oso garbi eduki behar du.

 

Askotan guraso batzuek kontraesanaietan jarduten dute eta honek arauak baliotsi egiten dituzte. Haurrak oso azkarrak dira eta ikusten dutena ikasten dute. Horregaitik kontraesanik gabe eta segurtasunean jardín behar da.

 

Badaude beste guraso mota batzuk beraien haurren nortasuna, egin behar dutena, nolakoak izan behar diren…beraiek erabakitzen dutela eta esan beharra dut haurren gaitasun , nortasun ,gustuak…aske utziz.

 

www.bilbao.net/    

Posted in Maider Jaio, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »