Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Joseba Seoane’ Category

TeLeBiStArEn “ONURAK ETA DESABANTAILAK”

Posted by josebaseo en mayo 28, 2008

telebista danok ezagutzen dogun kutxa magikoa da, non bertan tipo askotako irudi , eta serieak ikusi daikeguz. telebistak nire ustez onura batzuk eta desabaintaila batzuk ditu haurraren garapen baten zein nagusi batenean.

hona hemen ikusiko ditugutelebistan onurak eta desabantaila:

ONURAK: – INFORMAZIOA ESKURAGARRI DUTE.                 

                 -ENTRETENIGARRIA DA

                  – MUNDUA EZGUTZEN DAU

                  – IMAGINAZIOA LANTZEN DAU.

                           

 DESABANTAILAK: – HAURRAK ENGATZATZEN DAU.

                                 – EZ DAU BESTE HAURREKIN KOMUNIKATZEN UZTEN.

                                 – EZ DA BESTE HAURREKIN HARREMANATZEN

                                 – GORPUTZA EZ DAU MUGITZEN

                                – HAURAREN GARAPENA GELDOTU EGITEN DAU

EKARPEN HAU OSO INTERESGARRIA IRUDITU JATA ZEREN ETA IMPORTANTEA IRUDITZEN JATA GURASOAK KONTURATZEA BERE HAURRAK TELEBISTA IKUSTEN DUENEAN ZELAKO ONURAK ETA DESABANTAILAK DITUEN.

Anuncios

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

HAURREN TRATU TXARRAK

Posted by josebaseo en mayo 26, 2008

 

BIDEO HAU AUKERATU DOT OSO INTERESGARRIA IRUDITZEN JATALAKO, BESTE PERTSONA BATZUK KONTURATZEA MUNDUA ZELAN FUNTZIONATZEN DUEN ETA ZELAKO SUFRIMENDUA JASOTZEN DUTEN HAIN EDADE GUTXIKO PERTSONA SENSIBLEAK ETA IKASTEKO GOGOTZU

Posted in Joseba Seoane | 1 Comment »

Bere paper hezitzailea betetzen ez duten gurasoak

Posted by josebaseo en mayo 26, 2008

http://eskola-arazoak.blogspot.com/2008_01_01_archive.html

Heme ikusiko ahal dozun moduan guraso eta hezitzaile motari eta horren eraginariz buruz doa. hementxe dozuez guraso mota batzuk:

1. Ordezkaritza beste baten esku usten duten guraso ausenteak. Hirugarren pertsonengan, hala nola, osaba, aitxitxa, anai nagusia edo eskola propioan. Ia-ia ez dute beraien eskolako etxeko lanak ezagutzen edota zer gertatu zaien egunean zehar. Honen erruz, ezin dute beraien seme-alaba merituengatik zoriondu. Hauek ez dute disziplina arazorik izaten eskolan baina ikasketak gehienetan alde batera usten dituzte inporta ez zaien gauza bat dela adierazi nahian. Askotan kurtsoa errepikatzeko beharrean aurkitzen dira.

2. Ausente partzialak. Aldakorrak dira disziplina ezartzeko orduan baina baita ere seme-alabei dedikatu beharreko orduari buruz hitz egiten dugunean. Batzuetan ausente egoten dira eta beste batzuetal aldiz, beraietaz arduratzen dira. Kontraesan garai hauek, eragina izango dute nerabezaroaren nortasunean pertsona zirikatzailea, ideia garbirik gabekoa, zaratatsua.. bihurtuko baitute gela barruan kurtsoa errepikatzeko arriskuarekin.

3. Seme-alaben lagunak diren gurasoak. Kasu hauetan, ez dute heziketa on batek eskatzen duen disziplina ezartzen, hau da, ez dute aholkuak, aginduak… ematen. Oso jarrera normala izaten da bananduta dauden gurasoen artean.  Haur hauek, beraien buruarekiko eta gurasoekiko oso exijenteak bilakatzen dira gurasoak beraien lagunen artean kontrola mantentzen dutela dirudielako indartsuak, autoestima altukoak, harroak.. azaltzen baitira baina eskolako lanetan ez dituzte beraien seme-alabak laguntzen.

 

4. Babesle eta erosleak. Beraien seme-alabek beraien kabuz erabakiak har dezaten usten die “yo, a su edad hacia lo mismo” esaldiarekin justifikatuz. Ez dute disziplina jasotzen eta ez diete mugak ipintzen.  Beraien seme-alaben lagunak dira eta beraien garapenean zerbait gaizki badoa, eskolari botatzen diote errua. Denborarekin haur hauek harroak, lotsagabeak, diktatzaileak.. bilakatzen dira eta nagusien aginduetaz paso egiten dute. Nahiz eta beraien lana kurtsoa zehar nahiko aldakorra eta eskasa izaten, ez dute errepikatzen.

Gai hau aukeratu dot dot konturatu deitezan gurasoak non kokatuta dauden eta bere aktitudea ea hobetu ahal daurien. 

 

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

AUTISMOA

Posted by josebaseo en mayo 19, 2008

Bideo hau interesgarria iruditzen jata

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

Zer da haurren babesgabetasuna eta zergaitik emoten da?

Posted by josebaseo en mayo 19, 2008

Haurra babesik gabe (haurtzat 18 urtetik beherako guztiak hartuz) gertatzen da,oinarrizko beharren bat faltan edo bete barik badu , kalte fisiko edo emozional larria jasaten badu, edo kalte hori jasateko arriskuan badago, bere guraso edo zaintzaileen jokabidearen ondorioz.Haurrak babesik gabe egotea gizarte talde guztietan gertatzen da, edozein direlarik haien maila ekonomiko edo kulturala, erlijio sinesmena edo ezaugarri etnikoak.

                                                  

Haurren babesgabetasun egoera gehienak haurraren beharren gaineko (behar fisiko, kognitibo, emozional eta gainbegiratzekoak) ardura falta luzeagatik ematen da.

Gai hau aukeratu dot, oso importantea iruditzen jatalako jakitea ondo zer den haur bat( 18 urte beherako denok) babesik gabe, horrela jendea konturatzeko alboan dagoena zelan dagoan. ondorioz esan ahal dot ez dela haurra babestu gabe itzi behar, zerent eta zeozergaitik ekartzen ditugi haurrak mundura,,,,, HEZITZEKO…

 http://www.navarra.es/NR/rdonlyres/142EC48D-1566-4354-9CB2-B8E9F1EDD4C0/91990/DesproteccionEscuelaEUSK1.pdf

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

“ENURESIA”

Posted by josebaseo en mayo 12, 2008

Enuresia, nahi gabe pixa egitea da (gauekoa, loaldian denean edo egunekoa, egunaldian denean).

-Arazo oso ohikoa da haurren artean

                                 .

Arrazoi posibleka anitzak izan daitezke :


– Uretraren disfuntzioa.
– Gernubidean infekzioa.
– Puxika kontrolatzeko zailtasunak.
– Pertsona garrantzitsu baten heriotzaren, eskola aldaketaren edo gurasoen dibortzioaren… ondorioz sortutako arazo emozionalak.

Zer egin?

Lehenik eta behin, jokaera lasai eta ez kezkagarria euki behar da. Arazoak umearekin argi eta garbi hitzegin behar da, haurraren adina kontuan hartuz.Horrela enuresia denborarekin gainditzen den arazo bezala ikusiko du.

Ez da inoiz errieta egin edo zigortu behar, honek umearen autestimua mindu ahal dau eta baita berak naita egiten ez duen zerbaitengatik errudun sentitu ere.

 

Posted in Joseba Seoane, Uncategorized | Leave a Comment »

ZEINTZUK DIRA GURASOEK HAURREN GARAPEN SOZIALA EGOKIA IZATEKO KONTUAN HARTU BEHARREKO ASPEKTUAK?

Posted by josebaseo en mayo 7, 2008

Gure seme-alaben garapen soziala ona izan daiten hezi egin beharko ditugu, heziketa lana amitzen ez den prozesua dela ulertuz. Horretarako kontuan hartu behar ditugu, honako alderdiak:    

  • Seme-alabei etapa bakoitzean duten premiei erantzuteko beharrezko laguntza eskainiko diegu, mugak non dauden garbi markatuta.
  • Diplomaziaz tratatuko ditugu beste haurrak eta haien gurasoak.
  • Elkarrekin asko hitz egin beharko dugu.
  • Errespetua; nork bere burua onartzea eta seme-alabak diren moduan onartzea, eta seme-alabei beren izaera garatzen laguntzea.

                                            

  •  Ezin da akats horiengatik errudun sentitu, aurrerantzean berriro horrelakorik ez egiteko edo behintzat gutxiagotan egiteko erabiliko ditugu akatsok. Errudun ez sentitzearen aholkua gurasoentzat zein seme-alabentzat da, bientzat.
  • Senez jokatu beharko da.
  • Jarraibide hauek ez dira panazea, orientatzeko baino ez dute balio; beraz, haur bakoitzaren, eta aitaren edo amaren ezaugarriak eta egoera bakoitza kontuan hartuta aplikatuko ditugu.

ekarpen hau egin dot, ama eta aitekaholku bat moduan euki daurien. oso interesgarria iruditzen jata nahiz eta gauza logikoak gehienak izan.

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

“BERDINTASUNA” (HAUR MUNDUAN)

Posted by josebaseo en mayo 7, 2008

bideo hau aukeratu dot, zeren eta berdintasuna zer den edo honen azalpen txiki bat ematen duelako, haurrei egokitutakoazalpen batekin. bideo honetan ikusten dogu zelan kolore desberdina izan arren ba denok batera ondo pasatu ahal dogula.

Nire ustez bideo hau egokia dela haurrei berdintasuna zer den irakasteko, sikeran zerbait ulertu ahal dabe.

Posted in Joseba Seoane, Uncategorized | Leave a Comment »

ZELAN BIDERATU BEHAR DU IKASTETXEAK BALOREEN EGINKIZUNA?

Posted by josebaseo en mayo 6, 2008

 Globalki bi metodo daude: metodo irakatsia eta kognitiboa. Lehenengoa nahiko metodo autoritarioa da; bakoitzak bere baloreak dauzkaz eta gure albko haurrengan inkulkatzen ditugu.  Metodo baliagarria da baina autoritarioa ere bai.

Metodo kognitiboa hobea da . Apurka- apurka haurrek balore desberdinak ezagutu behar dabez, bai positiboak eta bai negatiboak ere. Eta ondo ezagutu ostean eurak aukeratu behar dabe zein den egokienak beraientzat.

ZER DIRA BALOREAK?
Baloreak ez dira ikasgaiak matematika, historia, natur zientziak… bezala. Baloreak zehar lerroak dira eta matematika, geografia… ikasten doguzan momentuan ikasi behar dira. Irakaskuntzako jarrera bat da eta ez asignatura bat. Ez da nahikoa “denok parte hartu behar dugu”, “elkarrizketa beharrezkoa da”, “oso garrantzitsua da tolerantzia” eta horrelakoak esatea, gero irakasleok ez badugu errespeturik eta gure irakaskuntza eta jarrera inposatuak badira. Horregatik, baloreak zehar lerroko curriculumean sartu behar dira eta ondoren edozein gaitan landu.
                          

Ekarpen eta gai hau aukeratu dot zeren eta interesgarri iruditzen jata balorei buruz hitz egiteak. bakoitzak txikitatik ikasten dabezan eta pertsona izateko beharrezko direla uste dot, eta hauek gutxika-gutxika ikasi beharko dira. 

Posted in Joseba Seoane | Etiquetado: | 1 Comment »

Arrazoiketa eta portaera morala.

Posted by josebaseo en mayo 5, 2008

Haurrek egiten dabezn judizio moralek garapen handia izaten dabe Garapenak nerabezaroan jarraituko du. Oraingoan borroka judizio moralen aurrerapena eta portaera morala igualak diren jakitean datza.

 Arrazoiketa moralaren aurrerapenarekin lasaituko egingo da egoera zailetan moralki jokatzeko gaitasuna, hau da, judizio moral aurreratua indar motibatzaile izango da. Arrazoiketa moral sendoei, norberaren balio eta printzipioetan oinarritutakoei nerabezaroan aurkitzen direnak esker, seguruago edukiko dira jokabide moralak burutu behar dituenarentzat bereziki arazoak dauden egoeretan.

 Ez da harremanik aurkitu arrazoiketa moralaren mailaren eta sakrifizio gutxiko jokabide prosozialak egiteko errazak diren artean. Harreman horiek agertzea harrigarria izan daiteke eguneroko egoeretan moralki jokatzeko garaian martxan jartzen diren egoeraren eta pertsonaren inguruko faktoreak kontuan hartzen baditugu.

Gai hau aukeratu dot ikasgaiarakin bat datorrelako eta morala pertsona baten eta bereziki haurretan oso importantea da,.

                                     

Posted in Joseba Seoane | Etiquetado: , | 1 Comment »

ELKARLANA

Posted by josebaseo en abril 23, 2008

Def: Talde baten barruan pertsona bat baino gehigoren arteko lan-antolakuntza, prozedura, dinamika eta emaitza da.

Kontrako adierazpenak:

Indibidualismoa. ( taldean lan in behar danean bera bakarrik egitea)

Bakardadea ( beti bakarrik ibiltzen dena)

Egoismoa ( bere buruan bakarrik pentsatzen duena)

Komunikazio eza ( Ez da iñorekin komunikatzen)

Harreman eza ( ez da jende barriekin harremanatzen)

Laguntasun eza ( pentsatzen dau ez duela laguntzarik behar)

Idei bakarra ( ez ditu ideak, bizipenak, esperientziak konpartitzen)

Aldeko adierazpenak:

Adiskidetasuna ( lagunen-lagun)

Harremanatzea ( besteekin harremanetan jartzen dena)

laguntasuna ( beti laguntzeko prest eta laguntza jasotzeko prest)

ideia ugari ( ideiak konpartitzeko aukera)

esperientziak elkarbanatzea ( esperientziak konpartitzea besteekin)

komunikazioa ( komunikazioa ematen da euren artean,baita barriekin ere)

Adibideak: KONTRAKOAK

Esku pilota partidu baten aurrelariak atzelariari pelota guztiak kentzen deutsonean

Beti bakarrik ibiltzen den pertsona, familiarik, ezta lagunik ez duena

Ume batek danontzat den jostailu bat beratzako bakarrik hartzen duenean eta ez deutse besteei uzten.

Lagun talde batean arazo bat egon danean eta iñork ez duenean nai ezer esatea, eta isilik gelditzen direnean.

Klase barri batera hasten garenean kostazten jakunean besteekin komunikatzea, -…..

Proiektu bat egiten ari diren talde baten pertsona batek ez aportatzea ez ideiarik ezta esperientziak ere.

ALDEKOAK:

zuri kotxea bateri barik gelditzen jatzunean eta zure lagun bat datorrenean zuri laguntzen.

Kaletik zoazenean eta ikusten dozunean obra baten lankideak euren artean berba eiten, barreak….

Ikasle batek gauza bat ez dakinean laguntza eskeintzen dauenean edota laguntza eskatzen duenean.

Posted in Joseba Seoane, Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

Posted by josebaseo en abril 21, 2008

Hezkuntza sexualaren helburuak

·                      Norberaren sexuaren ondorioz munduan emakume edo gizon bezala egoteko modua garatzea.

o                                  Ikasleari bere gorputza eta gorputz irudia onartzen laguntzea nortasun sexualaren oinarri bezala

o    Ikasleari munduan gizon edo emakume bezala egoteko modu pertsonalaren garapenean erantzule eta protagonista izan dadin laguntzea.

o                                  Ikasleari bere jarrera eta balio positiboak indartzen laguntzea, kulturak sexu biologikoei ematen dizkien ezaugarriekiko independente izanez.

o                                  Desio sexualaren jatorria eta erregulatzeko moduak ulertzea.

·                      Desio sexuala ezagutzea eta auto-errealizazio gaitasuna garatzea.

o                                  Desioaren orientazioaren hainbat forma ezagutzea nortasun sexualaren orokortasunean integratzen laguntzeko, batez ere sexu bereko pertsonenganako lehentasuna agertzen dutenei.

o                                  Desioaren asebetetzeari dagokionez, norbera eta besteak errespetatuko dituen etika sexuala garatzea.

o                                  Bestearen behar sexualak egoki interpretatzea

o                                  Portaera sexualak neurtzeko gaitasuna garatzea

o          Esperientzia sexualarekin lotutako afektibitatearen espazioak eratzea.

o                                  o         Beste pertsonak behar ditugula eta beraien menpe gaudela onartzea.

o                                  Behar afektibo pertsonalak argi eta garbi banatzea eta asebetetzeko behar diren gaitasun sozialak garatzea.

 

                                                                                                                                                       

) Landu beharreko edukiak

·                      Giza sexualitatea

·                      Nortasun sexuala, desio sexuala eta afektibitatea

·                      Sexualitatearen aspektu ezberdinak eta hau bizitzeko era ezberdinak

·                      Gorputzaren aldaketa anatomiko-fisiologikoak (nortasun sexualaren berdefinizioan horrek duen inplikazioaren ezagutzari dagokio)

·         ·                      Munduaren, gizakiaren, sexualitatearen eta lotura afektiboen ikusmolde positiboa

·                      Enpatia

·                      Gaitasun sozialak eta pertsonartekoak

 

ekarpen hau egin dot eta gai hau aukeratu dot interesantea iruditzen jatalako hezkuntza zentro baten emoten direan pausoak ezaugarriak, ………

 

 

 

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

SEXU HEZKUNTZA

Posted by josebaseo en abril 21, 2008

Sexualitateaz ari garenean, ez gara soilik haurdunaldien prebentzioen, sexu bidez kutsatu daitezkeen gaixotasunen edo “egiten den sexuaren” inguruan ari. Ez dugu sexua bakarrik heterosexualen aukera bat bezala ikusi behar, neska eta mutilen arteko homosexualitateari buruz ere hitz egin behar dugu.

Sexua ez da bakarrik gaixotasunak ekiditzeko planteamendua, baizik eta pertsonarteko harreman intimoen gaineko ikuspegi positiboa lortzeko planteamendua ere. Errealitate sexuala jakin-minaren mundua da, azalpen eta galdera askoren erantzun.

                                                             

) Sexu-hezkuntza integralaren ezaugarriak:

 ·    Prozesu bat finkatu non pertsonak jakingo duen bera gizaki sexuduna eta sexuala dela, bizitza osoan zehar.

·   Sexu-hezkuntzak pertsonei beren gorputz sexuatuak era egokian integratzen lagundu behar die, gizon edo emakume izateko era pertsonala kritikoki garatzen lagunduz.

·                      Sexu-hezkuntzak pertsonen eskubideen artean, izaki bizidunen errespetua landu beharko luke genero rolen garapenari esker.

·   Jarrera sexual askea lantzera bideratu behar gaitu era arduratsu, kontziente batean ,bai norberarekiko eta baita besteekiko ere

 

 

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

Tratamendu programak

Posted by josebaseo en abril 17, 2008

http://www4.gipuzkoa.net/catalogoservicios/CATIF102.asp?seleccionados=81,&idioma=e

zer dira?

Sexu abusuak eta tratu txarrak jasandako haurrei ebaluazioa egin eta laguntza terapeutikoa eskaintzen dauan gipuzkoako foru aldundiko zerbitzu bat da.

Azalpena

Seme-alaba adingabeei tratu txarrak edo abusuak eman deutsien familiek bere egoera zuzentzeko aukerarik duten baloratzen da eta olantxik bada , esku hartze psikoterapeutikoa egiten da, adingabeen bizi kalitate ona lortzea oinarritzen. 

 

Helburuak

Alde batetik, ebaluatzea harrera familian edo egoitza harreran dauden adingabeen familien diagnostikoa eta, bestetik, pronostikoa egin bere onerako dela ziurtatzeko; horrez gain, bizi izandako desanparo egoeraren ondorioak nolabait lasaitzeko behar den tratamendu terapeutikoa ematea eta, ahal den neurrian, familiarekin berriz elkartzen.

Zerbitzuak familia barruko sexu abusu egoerak aztertzen ditu bereziki.

 

Gai hau aukeratu dot uste dodalako importantea dela jakite honelako laguntzak dagozala eta sexu bortzaketak murriztea komeni jakulkako.

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

Posted by josebaseo en abril 4, 2008

Irtenbidea haurraren sexua aukeratzea denean
Hainbat arazo larri zuzenean sexuarekin lotuta daude, sexu-kromosomekin, hobeto esanda. Seme-alabak gaitz edo arazo horrekin jaioz gero, haurraren sexua aukera ahal da; hobeto esanda, arazoa garatuko ez duen sexuko haurra izatea aukeratu daiteke.
Haurraren sexua aukeratzeko teknika in vitro ernalkuntza da. In vitro ernalkuntza 70eko hamarkadaren amaieran eman zen. Horri esker, haurdunaldia gertatu aurretik enbrioia eskuetan izateko aukera zuten. Beraz, gaixotasun genetikoak bilatzeko teknikak garatxen joan ziran, haurdunaldiaren aurretik diagnostiko fidagarri bat izateko.
                                                  
Gaixotasun larriren bat transmititzeko arriskua dagoenean bakarrik uzten du enbrioiaren sexua aukeratzen.
Ekarpen edo gai honeri buruz egin dot, ondo dagoelako jakitea gure haurraren sexua jaio aurretik gauzak prestatzeko, adibidez izena, erropa…. Honetaz aparte ondo dagoelako jakitea zelan lengo denbora batean egiten zuena .

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

Posted by josebaseo en marzo 12, 2008

               Zer oparitzen dut?, Zergatik oparitzen dut?, Zertarako oparitzen dut?

                                        
Eguberria gero eta gertuago dago; haurrak dituzten guraso eta lagunek, eta festa hau ospatzen dutelarik eta opariak egiten dituztelarik, opariak erosteko momentuan beraien zalantzak azaltzen dituzte (halako zalantzak urtebetetzetan ere izaten dituzte baina egun hauetako eskaintzaren “booma” dela eta handiagotzen dira), halako galderak egiten dira: Zer da egokia erostea?, Oparia jolasteko edo hezteko tresna bat da?

Lehenengo erosi edo ez erosi erabaki behar dugu, ohituta ez bagaude ere, jostailuak birziklatzea edo partekatzea ere posible baita.

Erosi haurretik pentsatu.

Oso garrantzitsua da haurraren adina kontuan hartzea, horren arabera garatzen baitira gaitasun batzuk .

Oparia erosi edo egitearen momentuan, haurraren izaera ere kontuan izan behar da.

Haurrek sortzeko gaitasuna landu behar dute, daukatena baloratzen ikasteko. Jostailuak, etorkizunean erabilgarri izango diren baloreak ezagutzen lagundu behar dio haurrari: partekatzea, taldean jolastea, erlazionatzea…


Beste alde batetik, proposatzen dizuet, oparien bitartez gauza positiboak transmititzen saiatzea.


Niretzako oso garrantzitsua den zerbait aipatu nahi nuke, hau da, umeak jolasten ari direnean helduok bertan izatea, jokaera bat indartzeko edo sendotzeko aukera ematen baitu horrek, hezi, erakutsi, harremanetarako trebetasunak irakatsi, erregulazio emozionaleko adibideak eman…

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

Posted by josebaseo en marzo 12, 2008

JOLASAK, HAURRAREN GARAPENERAKO TRESNA

Helduen ikuspegitik, jolasa garrantzi handiko elementua da haurraren garapenaren hainbat alderdi lantzeko. Jolasa garrantzizkoa da haurraren gorputzaren hazieran. Haurrak bere giharrak dantzan jartzen ditu jolasean egiten dituen mugimenduekin.
                                         
Jolasak gauzak aurkitzen eta esperimentatzen ere laguntzen du. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, gauzak eta jostailuak manipulatuz; eta euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da. Pentsamendua ordenatzeko ere lagungarri da Haurra denboran kokatzen da, espazioaren nozioak barneratzen ditu, bere hipotesi propioak egiaztatzen ditu, eta ezagutzak lantzen ditu. Azkenik, balio terapeutikoa ere izan dezake.
Egunerokotasunetik ihes egiteko aukera ematen du, eraberritzea eragiten du, eta gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du.

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

Posted by josebaseo en marzo 12, 2008

Haur bat tratu txarrak jasaten egon daiteke, jokaera hauek baditu:

  • Bere ohiko portaeran aldaketa bortitzak.
  • Gurasoen arretarik jasotzen ez duten arazo fisikoak.
  • Urduri eta kezkati agertzen bada.
  • Arrazoirik gabe eskolara huts egitea.
  • Familiak interes gutxi agertzen du haurrak eskolan egiten duenaz eta deitutakoan ez da eskolara joaten.
  • Gurasoek ukatu egiten dute haurrak arazorik duenik eta aldi berean, mespretxatu egiten dute.
  • Familiak haurraren gaitasunentzat eskuraezinak diren helburuak ezartzen dizkio.
  • Guraso edo helduek behin eta berriz iseka egiten diote.
  • Haurrek ez diote jendeari aurpegira begiratzen edo gaizki esaka aritzen dira jende guztiaz.

Zer egin haurren tratu txarren aurrean?

Guztioi eragiten digu arazo honek; gizarteak bilatu behar ditu konponbideak. Norbaitek neska edo mutil batek tratu txarrak jasaten ditueneko susmoa badu, egin beharreko lehenengo gauza Gizarte Zerbitzuetara jotzea izan behar da. Hauek eskaerari erantzuten ez badiote, normalean Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jotzen da. Hauen erantzunik ere ez badago, agintarien aurrean salaketa egin beharko da, batez ere haurrak jasaten duen indarkeria agerikoa eta errepikakorra bada.

Dena den, esan beharra dago denon erantzukizuna dela haurren eskubideak errespetatzen dituzten giza-baldintzak bultzatzea.

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

Jolasa

Posted by josebaseo en marzo 12, 2008

jolasak lotura sistematikoak ditu jolasa ez denarekin, eta giza garapenerako funtsezko eginkizuna du. Jolasa haurrarentzat ez da norbere burua adierazteko aukera soilik, bere burua aurkitzeko, ikertzeko eta sentipenekin, mugimenduekin, harremanekin esperimentatzeko aukera ere bada. Horiei guztiei esker, bere burua ezagutzen du eta munduari buruzko kontzeptuak eratzen ditu. Haurrek haurtzaroan egiten dituzten jolas-jardueren bidez, euren pentsamendua garatu, beharrizanak ase, esperientzia traumatikoak egin, tentsioak arindu, ikertu eta aurkitu, sortzea bizi, fantasia ase, eskuratutakoa barneratu, gainerakoekin harremanak izan, norberaren mugak zabaldu… egiten dute.Nire ustez gaur egun, jolasa haurtzaroan, nortasuna eratzen denean, adierazpenerako eta kontrol emozionalerako funtsezko tresna dela esan daiteke. Jarduera horrek haurraren nortasuna sortzen laguntzen du, haurrek atsegina lortzeko jolasten dutelako, oldarkortasuna adierazteko, antsietatea menperatzeko, esperientziak handitzeko eta gizarte-harremanak ezartzeko, eta horrek guztiak nortasunaren garapena bultzatzen du. Jolasak eginkizun garrantzitsua du haurraren oreka psikikoan, oreka afektibo-emozionalean, haurren tenkadurak adierazten eta askatzen laguntzen baitu. Haurren jolas-jarduerak prebentzio- eta garapen-eginkizun garrantzitsua du, baita eginkizun terapeutikoa ere.

Jolasak haurren garapenari egindako ekarpenen inguruko ikerketan lortutako emaitzak direla bide, gaur egun, psikologiako eta hezkuntzako profesional askok taldeko jolas-jarduerak nabarmentzen dituzte prebentzio-tresna moduan eta arlo batzuen garapen-tresna moduan, besteak beste, esparru klinikoetan, ludoteketan eta hezkuntza inguruetan.

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »