Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Maider Jaio’ Category

HAURRENGANAKO TRATU TXARRAK

Posted by maiderjaio en mayo 21, 2008

http://bideaerraztuz.blogspot.com/2007/11/tratu-txar-motak.html

Oso zaila da tratu txarren definiketa bat egitea eta askotan tratu txarren muga jartzea oso zaila da, hau da noiz esan daitekeen tratu txarra jazaten dituela edo ez.

 

Tratu txar mota ezberdinak daude:

 

-tratu txar fisikoa:haurraren kalte fisikorako egiten den edozein ekintza da.

-Tratu txar axolagabea:Beharrezkoak diren premia fisikoak asetzen ez direnean

-Sexu abusua:18urte  baino gutxiago duen haur batekin harreman sexualak edukitzea.

-Tratu txar emozionala:berbaz kalte egitea,haurrari beste pertsonekin harreman normalak izaten ez uzte.

-Utzikeria emozionala:Beharrezkoak diren premia emozionalak asetzen ez direnean.

 

Tratu txar hauek indartzen dituzten eragile batzuk daude,historikoak, psikologikoak, ingurunekoak…

Haurreri tratu txarrak ematen dieten pertsonei buruz hitzegitean lehenbiziko gauza zoratuta daudela esaten da

 

Haur eskolan hezitzaileak ezer arraroa ikusten badu ondo behartu behar du eta ondo zihurtatuta eduki arte ez da etiketarik jarri behar.

Nola jokatu behar den jakitea ez da erraza, baia eskola bakoitzean protokolo bat eta hor jarraitu beharreko irizpide batzuk agertuko dira.

 

Haurrenganako tratu txarrak prebenitzeko ere irizpide batzuk daude eta 3mailatan bana daitezke.

 

1.-Arazoaren sorrerarekin eta mantentzearekin lotutako egitura eta egoera social zabalak aldatzea da helburua.

2.-Prebentzio jardueraren helburua arrisku faltoreak dituzten taldeak reagiten dietenak baizik.

3.-3.mailakoan helburua tratu txarrak berriz ez agertzea, iraupena murriztea eta ondorio kaltegarriak murriztea da.

Anuncios

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTAK DUEN ERAGINA HEZKUNTZAN

Posted by maiderjaio en mayo 21, 2008

Orain dela urte batzuk telebista oso etxe gutxitan egoten zen eta horrek etxeetako txikienak beste jarduera batzuetan aritzea ekartzen zuen.

 

Gaur egun telebista edozein etxetako txokoren batean aurki dezakegu. Ez dut ikusten arazorik neurrian ikusten bada baina ez da horrela izaten eta hori gurasoen esku dago.

 Haurrak telebista ikusten ari diren bitartean gurasoak beti egon behar dira beraiekin, eta ikusitako gauzei etekina ateratzea egokia izango litzateke, haurrarekin hitz eginez…Nagusietan eragin handia du izaten du eta haur txikietan oraindik gehiago.Telebista  ikusten ari diren bitartean, emozioen adierazpena, harremanetarako,balioak, arazoak konpontzeko erak…telebistatik ikasten dituzte eta askotan ez dira egokiak izaten.

 

Estereotipoekin ere kontu handia izan behar da, etxean eta eskolan hezkuntza-eginkizuna oztopa dezaketen genero-estereotipoak ere telebistan momenturo ikusten direlako.

 

Telebistak, garapen sozioafektiboari dagozkionez etxean, eskolan ematen zaion garrantzia ahuldu dezake.

 

http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/pwegb010.jsp?idioma=E&color=rojo&padre=*E1&tema=2E1&subtema=10&ficha=7330753727334&padresub=2EI&textarea=2EI

 

 

 

 

Posted in Maider Jaio, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

ESKOLA ETA FAMILIAREN ARTEKO HARREMANA

Posted by maiderjaio en mayo 21, 2008

Bideo honetan eskolara juan gabe etxean hezitzen diren haurrei buruz hitz egiten da.

Haur eskolaren eta haurren familiaren harremanaren garrantziari buruzko ekarpena egingo dut.

 

Orain dela urte batzuk familiak ez zuen eskolan gertatzen zenaz zerikusirik.

Erantzunkizun ezberdinak zituzten, familiaren helburuetako bat hezkuntza egoki bat ematea zen eta eskolarena berriz irakurrurtzen , idazte …erakustea zen.

 

Gaur egun beharrezkotzat hartzen da komunikazio hori, eta hainbat motatan eman daiteke komunikazioa (eguneroko sarrera eta irteeran, kuadernotxo batekin, txostenak, galdera sortak eginez, banakako elkarrizketakin, gurasoen bilerak…).

Alde batetik elkarlana beharrezkoa haurraren garapena oso sustatzeko eta beste alde batetik ardurak partekatu behar dituzte, nahiz eta guraso eta hezitzaileak ere ezberdindu behar diren.Haur hezitzaileak, familiaren seme-alaben hezkuntza-prozesuan inplikaraztea eta parte hartzera bultzatzea da.

 

Haurra heztearen lanak eskola eta familia era koordinatuan jardun behar dute.Nahiz eta, familiaren eta eskolaren arteko harremanetan, batzuetan, zailtasunak eta arazoak sor daitezke.

                                                          

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

HEZKUNTZA ESTILOAK

Posted by maiderjaio en mayo 21, 2008

 

Heziketa estilo ezberdinei buruz hitz egiten dauen artikulu bateri buruzko ekarpena egingo dut.

 

Hezkieta estilo ezberdinak daudela esan daiteke baita ez dagoela heziketa estilo perfekturik.Estiloen artean famili autoritarioak, militanteak,axolagabeak eta epelak daude.

 

AUTORITAROA:Afektu eta komunikazio eskasa, oso kontrolatua,autonomiarik ez, arau ugari eta seme alaben iritzia kontuan hartu gabe…

PERMISIBOA:Afektu eta komunikazioa gehiegizkoa, gutxi kontrolatua, ez dago araurik,iritzia hartu eta onartu…

DEMOKRATIKOA:Afektu eta komunikazio egokia, kontrola egokia, heldutasun eskakizunak egokiak, erabakietan parte hartu…

AXOLAGABEA:Afektua eta komunikazioa ez dira adierazten, ez dago kontrolik, arau gehiegi…

 

Nik autoritario eta demokratikoen arteko nahasketa bat egokia izango lotzatekeela uste dut, familia bakoitzak estilo bat jarraitzen du eta beharrezkoa da koherentzia bat egotea, hau da, erakutsi nahi dena norberak oso garbi eduki behar du.

 

Askotan guraso batzuek kontraesanaietan jarduten dute eta honek arauak baliotsi egiten dituzte. Haurrak oso azkarrak dira eta ikusten dutena ikasten dute. Horregaitik kontraesanik gabe eta segurtasunean jardín behar da.

 

Badaude beste guraso mota batzuk beraien haurren nortasuna, egin behar dutena, nolakoak izan behar diren…beraiek erabakitzen dutela eta esan beharra dut haurren gaitasun , nortasun ,gustuak…aske utziz.

 

www.bilbao.net/    

Posted in Maider Jaio, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

HAURREN HIPERAKTIBOTASUNA

Posted by maiderjaio en mayo 12, 2008

Talde harremanetako portaera arazo bat hiperaktibotasuna da.Hiperaktibotasuna deritzon nahastean bizitzako lehenbiziko urteetan agertzen da.Haurraren portaeraren desoreka bat da eta helburu zehatz gabe denbora guztian mugumenduan izatea.

Hiperaktibotasun hau jende aurrean daudenean gehitu edota areagotu egiten da eta alderantziz,bakarrik daudenean gutxitu edota murriztu.

kontuan hartzeko datu bat 7urtetetik berakoen haurretan %3ak nahaste hau du.(mutiletan ohikoagoa da).

Haur hauek,erraz distraitzen dira,eginkizun luze batean denbora batez egoteko zailtasuna,aulki batean eserita denbora luzez egoteko zailtasuna…

Guzti honek ondorioak ekartzen ditu bai gurasoengan eta baitan haurrarengan ere.Askotan gurasoan beraien sme alabal heldugabeak.. direlakoan daude eta haurrak egiten duen guztia kritikazten dute.Arazoa haurraren autestimua bajatzea izango lityzateke eta horregaitik kontrolatu egin behar dira hitzak eta errespetatu.

Haur eskolak haur hipektiboekin nire ustetan jarduera oso migikorrak egingo nituzke, haurrak nekatu arte.Baita denbora laburrean egon bada geldi ere hori baloratu egingo nuke, ondo egiten dituen jarduerak goraipatuz,autestimua ondo goian mantentzeko.

Tratamenduan kasu bakoitzaren araberako izaten da.Tratamendu farmakologikoak eta lasaigarrietan oinarritzen dena.

http://www.gazteweb.org/hezkuntza/eskola_bizitza.html

Posted in Maider Jaio, Uncategorized | Etiquetado: | 1 Comment »

ESFINTERREN KONTROLAREN NAHASTEAK

Posted by maiderjaio en mayo 11, 2008

Enuresia eta Enkopresia gure gaiarekin bat datozen esfinterren kontrolaren nahasteak dira eta horri buruzko ekarpena egingo dut.

24 hilabete ingururekin hasten dira haurrak esfinterrak kontrolatzen,baina kontuan hartu behar da haur bakoitzaren erritmoa.Esfinterren kontrola edukitzeko, alde batetik, heldutasun neurologiko eta emozionala garatua izan behar dute.Beste alde batetik, guraso eta hezitzaileen pasientzia eta laguntza ezinbestekoa izan behar dute.

Esfinterren kontrolaren nahasteak enkopresia eta enuresia dira.

Enkopresia haur batzuek erakutsi ohi duten uzki-enfinterraren kontrol ezan da (kaka soinean egitea).2urtetik aurrera agertzen da arazo hau, eta bi mailatan banatu daiteke nahaste hau, batetik kakaren kontrola izan ez dutenak eta bigarren mailakoa, lehendik esfinterren kontrola eduki eta gero galtzea.

Garrantzitsua da enkopresiaren jatorria zein den jakitea kontrola berrezkuratzeko (askotan kausa emozionalak izaten dira).

Enuresiari dagokionez, txisaren jaulkipena da.Kasu honetan ere maila biak daude.Hau da,kontrola eduki baino arinago eta bestea kontrola eduki eta gero gertatzen denekoa.

Kasu bietan (enuresia eta ekopresia) denborarekin berez zuzendu ohi bada ere, haurrak inguruneko harremanetan eragina izan dezake.

 

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

UMEAK ONDO LO EGIN DEZAN

Posted by maiderjaio en mayo 10, 2008

Loaren nahasketari buruzko ekarpena egingo dot gure gaiarekin bat datorrelako.

Umeak lo ondo egin dezan oso garrantzitsua da, bere atsedenerako, gero egin behar dituen ekintzetan energia askorekin egoteko, bere osasunerako…

 

Umeak lo egiteko errutina bat ezarri behar zaie txikitatik:

 

-Bainua,afaria edo gaueko hartunaldiaren ondoren elkartruke  bat logelatik kanpo jolaseren bat egiten ,ipuinaren bat kontatuz…eta azkenik oheratuz.

 

Askotan ahurra lo dagoenean oheratzen dute eta ez da egokiena edota amaren ileari helduz…umeak lotura hauek eskatuko ditu.

 

Behin umea sehaskan edota ohean egonda agur esa neta normaltasun osoz alde egin behar da.

 

-Beste puntu garrantzitsu bat loa ondo eramateko, umearen gelako temperatura egokia eduki behar da (17-20 C)

-Ez da gomendagarria umeak gurasoekin ohe berean lo egitea.

-3-4 hilabeterekin komeni da haurrak bere gelatxora eramatea.

 

Guzti hau jarraituz, humearen loaren nahasteak ekiditzeko balio dezake.

-Ohitura txaharren ondorioz insimnioa: Gauetan esnatzen dira eta berriro lotaratzeko beraien gurasoen agerpena behar dute.
– Sonambulismoa: Umea ohetik lo altxatzen da eta ohiko jarduerak egiten ditu. 4 eta 8 urte artean agertzen da eta nerabean desagertu.
– Bruxismoa: Umeak, lo dagoen bitartean, aginak kirrinkatzen ditu.
– Somnilokioa: Lo dagoen bitartean hitzegitea.
– Gaueko baldurrak: Negar egin, garrasi egin, izerditu, ohean eserita gelditzen da esna balego bezala, baina lo dago. Hurrengo egunean ez dauka zertan gogoratu behar.
– Ametsgaiztoak: Verdura sortzen duten ametsak eta umea esnatu ahal dute. Gogoratu egiten dira.
– Apnea obstruktiboaren sindromea: Loaldian gertatzen diren arnastearen etenaldi luzeak dira, ahoa irekia duela arnastea, zurrungak, etc.
– Loaren krisia: Umea bat-batean lo gelditzen da.

 

http://www.svnp.es/DormirEz.htm

 

 

Posted in Maider Jaio, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

AMORRALDIAK

Posted by maiderjaio en mayo 10, 2008

Bilbo.net-en aurkitutako artikulu baten amorraldiei buruz hitz egin dute eta nik ere amorraldiei buruzko ekarpen bat egingo dut.Haurrek garapenean, askotan, aldaketa askotara moldatu beahr izaten da eta horrek gatazken bidez konpontzen dira.Horrekin bere adinari dagozkio jarrera ,portaera eta harremanak sortzen ditu.

 

Bizitzako lehen urteetan ematen dia amorraldiak.Denbora pasa ahala ikuspuntu desberdinak ikusten eta ikasten hasten dira beraien amorraldiak hobetzen hasiko dira.

 

Eguneroko jokabode-arazo hau, normalean haurrak zerbait nahi duenean eta ez duenean lortzen hasten da.Jokabide suminkorrak izaten dira, hau da, bere burua lurrera botatzea, negar egitea, Ohiu…

 

Helduak haurren aamorraldietan tenperamentua kontrolatu behar dugu (garrasiak ekidin), ez dalotsatu behar jende aurrean haurraren amorraldiekin eta azkenik ahal denean ekidin behar dira.Beti ezin da sahiestu baina zenbait gauza kontuan hartzen garrantzitsua da; aidibez, ahal izan ezgero haurrari hainbat aukeraren aletean hautatzeko bidea eman behar zaie.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

JOLAS SINBOLIKOA BALORE EGOKIETAN OINARRITUZ

Posted by maiderjaio en mayo 3, 2008

 

 

Jolas sinbolikoa agertzen hasten da 2urte inguruan.Garai honetan hasten baitira hizkuntza eta irudikapena garatzen.Jolas honekin haurrek askoz ere gehiago hitz egiten dute euren egoera afektiboez beste edonoiz baino.Jolas librea garrantzitsua da beraien ezagutzen duten errealitatea islatzen dutelako eta hor beraiek dauzkaten baloreak agertzen dira.Haurrak beste pertsona batzuk izatera jolasten dute.Jolas hau oso interesgarria da zeren nagusiek egiten dutena ulertzen laguntzen dietelako.

 

–Haurrak sarritan disfrazatzen dira eta mozorroak nagusien itxura hartzeko jartzen dituzte.

–Askoz hobeto pasatzen dute etxean edo eskolan eginiko disfrazekin erositakoekin baino.

–Ez dio axola bakoitzari zer papel tokatzen zaion.Askotan komeni da neska eta mutilek alderantzizkoa egin dezaten.

 

  Hezitzaileak, eskolan, jolas sinboliko edo beste jolas librean dabiltzanetan haurrak, zertara, nola dabiltzan jolasten behatzea beharrezkoa da.Nahiz eta jolas librea izan hezitzaileak muturra sartu dezake materiala,toki egokia …jartzen.

 Adibidez mediku eta erizainetara sarritan jolasten dute eta lehenbailen ikasi behar dute laguntza bilatzen ezbehar bat gertatzen denerako.Material eta egoera bat jarriz ,balore egokiak irakatsiz, lortzen baldin badugu haurrek ulertzea zer egiten duten bestearena egiten ari direnean zertan ari diren askoz hobeto pasatuko dute jolas hauekin eta balore egokiak ikasiko dituzte ondo pasatuz.

  ttp://idoido4.blogspot.com/2007/04/jolas-sinbolikoa.html aurkitutako blog baten ekarpena

 

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

Adiskidetasuna etxean eta eskolan

Posted by maiderjaio en mayo 3, 2008

 

  Adiskidetasuna ikasi beharreko balore bat da eta berari buruzko hausnarketa bat egingo dut.Adiskidetasuna,gizakiak duten harremanik eta ederrena da.Bizitzako edozein etapatan sor daitekeena.

  Bi pertsonak elkarri dioten begikotasun edo atxikimendua, odolean edo sexuan oinarritzen ez dena.

  Guraso eta haurraren artean sortzen da lehenengo aldiz adiskidetasun-lotura,hau da, benetako atxikimendu harreman bihurtzen da horregaitik esan daiteke haurra jaiotzen denetik gizarteratzen dela.Haur bakoitzaren baloreen oinarria etxean ikasten da eta eskolak lagundu egiten dio heziketa hortan.

  Eskolara hastean adiskideak egiteko eremua zabaltzen da,adiskidetasuna eskolan lantzea oso garrantzitsua da.Jolasean,jolas kooperatiboetan,jolas sinbolikoarekin,konflikto jolasaren bitartez adiskideen arteko arazoak konpontzeko…

  Ikastola elkarteak baditu salgai haurrek baloreak ondo barneratzeko hainbat material didaktiko eta urtetik urtera eskaitza berritzen doa.Eskaintza honek ondo aprobetzatu beharra daudela uste dut ,ondo pasatzeaz aparte,indarkeria,sexismoa…bezalako baloreak aldera batera utzi eta beste hainbat gauza ikasiko dituztelako,gorputz alatak,kultura ezberdinak (berdintasuna)…

 ikastolen elkarteko web gunean IKUSI DEZAKEZUE KATALOGOA

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

BALOREEN TRASMISIOA

Posted by maiderjaio en abril 30, 2008

  Gure gaiarekin bat datorrela ikusiz, educaweb.com-en aurkitutako artikuluaren ekarpena egingo dut,baloreak trasmititzearen  garrantziaz hitz egiten du.

  Ez dago dudarik baloreak bizitza osoan zehar ikasten ditugula, arlo sozial eta kulturalean aldaketak egoten direlako.

  Jaiotzen garenetik familia baten bizitzen gara eta oso txikitatik adiskide batzuk egiten ditugu (jolasean adibidez),hazten goazela, mundua ikusteko modua eta baloreak sartzen zaizkigu.

Baloreak ikasten dira:  -Etxean.lagunak,hezitzaileak….

                                    -Bizitako  esperientzietatik

                                    -Norberaren pentsamenduekin

   Baloreak trasmititzeko ( maitasuna,errespetua,elkarlana,adiskidetasuna…) ezinbestekoa da familiaren lana, beraiek izan behar baitira eredu.Nahiz eta orain hezkuntza morala familiarekin batera eskolaren esku ere dagoen eta askotan eskolak familia ordezkatzen duen.Baita esan beharra dago haurraren hazkuntza moralean haurraren inguruan dauden heldu guztien zeregina dela.

   Gaur egun,eskoletan badaude material didaktiko asko baloreak trasmititzeko laguntzen dutenak.Baina dena den ezinbestekoa da hezitzaileak beharrezko informazioa edukitzea eta eredu izatea.Eskolan haurraren garapen morala bultzatzen duten esperientzia ugari egon ohi da.

 

EZ GALDETU INORI ZURE BIZITZAZ ZER EGIN BEHAR DUZUN;GALDETU ZEURE BURUARI.(Fernando Savater)

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

INGURUMENA ZAINDU

Posted by iraibar en abril 23, 2008

Epe laburrean edo epe luzean pertsonengan eta jardueretan zuzeneko edo zeharkako efektuak eragiteko gai diren osagai fisikoen, kimikoen, biologikoen eta sozialen multzoa da ingurumena. Ingurumenarekiko errespetua Ikasi beharreko kontua da.

 

Ingurumena zaintzeko egin beharreko puntu batzuk adieraziko ditugu:

 

– Autoaren erabilerarekin airea kutsatzen dugun kontzientzia izatea,(autobusa hartzea kotxea hartu beharrean, gutxiago kontaminatzeko atmosfera).

 

– Zarama lurrera botatzerakoan kutsatzen dugun kontzientzia izatea. Adibidez, gozoki paperak lurrera botatzean nahiz eta papelontzia ondoan izan edo ez izan, mendian lata bat lurrera botatzerakoan…

 

-Fabrikak beraien ekoizpenerako ateratzen duten kearen kutsaduraren kontzientzia izatea. Adibidez; “Inama” enpresak botatzen duen kea ikusten dugu ondoan pasatzerakoan baina badaude kasu batzuk sortzen duten kutsadura ikusten ez dela, adib: kimikoak.

 

-Etxean erakutsitako balorea izan beharko litzateke berziklatzeko ohitura ezartzea. Adibidez, ontzi horian: plastikoa botatzea,ontzi berdean: beira botatzea, ontzi urdinean: papera eta kartoia botatzea, pilak bere ontzira botatzea…

 

Honako hauek ingurumena zaintzeko ekintza batzuk izango lirateke baina zaintzen ez bada honako ondorio txarrak  agertuko lirateke:

 

-Euri azidoa

-Ozono-geruza zuloa handitzea

-Gaixotasun berriak agertzea

-Sortzen den zabor kopurua gehiegizkoarekin zer egin ez  jakitea…

 

Azken finean haurrei natura zaintzeko eta mantentzeko transmititu beharrezko balorea da, beraiek barneratu dezaten. Horretarako bizipenen bidez egitea ondo legoke; papera egiteko zuhaitzak hiltzen direla eta mendietan zuahitzak dezagertuz gero txoriek ez dutela bizitzeko etxerik egiteko tokirik izango…  

 

Posted in Iratxe Ibarra, Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

SOZIALIZAZIO PROZESU EZBERDINAK, SEXUAREN ARABERA

Posted by maiderjaio en abril 17, 2008

http://jolasensexismoa.blogspot.com/2007/06/sozializazio-prozesu-desberdinak.html

Ekarpena beste blog batetan aurkitutako testuarekin oinarrituz egin dut.Sexualitate gaiarekin zer ikusia duelako sozializazio prozesu ezberdinak.

Sozializazio prozesu ezberdinak daude sexuaren arabera,esteriotipatzea sozializazioaren ondoriozkoa dela aldarrikatzen dutenak ere badaude.Emakumeak eta gizonezkoak sozializazio ezberdina bizi izan dugu.

Gizarte sexista honetan emakumeei jarri zaizkien rol,funtzio,balore ,lanak…eta genero femeninoak definituko dutenak,gizonezkoetan ostera,beste rol,funtzio,balore,lan…dituzte eta genero maskulinoa definituko dutenak.

Sozializaioaren barrun laneratzea oso ezberdina da emakumearentzat oraindik ,gizonezkoen aldean.Gaur egun oraindik emakumeak eta gizonezkoen arteko soldatan ere desberdintasun handia dago,nahiz eta lan berdina egiten duten.

Haurtzaroan haurreri irakatsi behar zaie,berdintasun batean bizitzen.3urte inguruan generoen araberako rolak antzeztean dituzte eta beren sexuko lagunekin eta ikaskideekin harremanak izaten joera edukitzen.Horregaitik txikiagotik hitz eta jardueren bidez (jolasean,jostailu motak) berdintasunean bizitzen irakatsi behar zaie,bere identitatea indartuz.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

ESTEREOTIPOAK ETA ESKOLAREN PRESENTZIA

Posted by maiderjaio en abril 16, 2008

Begoña Martinmez EHUko pedagogia Fakultateko irakasleari egindako estereotipoei buruzko elkarrizketaren gainerako ekarpena egingo dut,gure gaiaren zer ikusi duelako.

Bizitzako lehemnbiziko urteetan mutikoek eta neskatxoek gizoneskoei  eta emakumeei dagozkion jardueei,jokabideei eta zereginei buruzko estereotipo ugariz jabetzen baitira.

Jakin da eskolak estereotipo eta baloreak trasmititzen dituela.Estereotipiak Begoña Martinezek dioenen bezala giza talde batzuei buruz egiten ditugun irudiak dira,eta horrela da.

Estereotipo eta baloren arteko ezberdintasunak badaude,adibidez baloreak estereotipoen edukiaren zati bat dela.Pertsona bakoitzak berari dagozkion genero estereotipoa ikasten joaten da bere bere garapenean zehar.Estereotipo hoiekimitazio eta identifikazio prozesu bat jarraitzen du.Prozesu horetan, pertsonaren sexia identifikatzen ikasten dogu,gero norbere sexu eta azkenik generoaren rola identifikatzen du.Prozezu guztia ondo ematea garratntzitsua da ,eta nik esango nuke rola identifikatzearen garrantzitsuenetarikoa dela esango nuke,hor sartzen baita bakoitzaren identitatea.

Ikasketa prozesu horretan eskolak zer ikusi handia du,kontu handia eduki behar dute hezitzailek beraien hizkuntzarekin,askotan sexista izaten baita,erabiltzen dituzte jolas eta jostailuekin…

Eskolaren funtzioa Begoña Martinezen iritziarekin bat nator,eskolak konpromezua hartu beharko luke gizon eta emakumeen arteko desberdintasunamantentzen duen estereotipoak baztertzeko,ez badago konpromezu hori eskolaren partetik berdin jarraituko du denak.Baita familiak ere inplikatu beharko dira haurren lehen ereduak etxekoak baitira.

Ez luke asko balioko eskolan estereotipoak ezabatzeko esfortzua egitea,familian ez bada ezer egiten.Beraz eskola eta familien arteko harremana beharrezkoa da.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

NESKATO ETA MUTIKOEN BERDINTASUNA

Posted by maiderjaio en abril 16, 2008

Planeta entziklopediako gaurko gaiak liburuko generoei buruzko testutxoari buruz egingo dut ekarpena,aukeratu dut generoei buzu hitz egiten duelako.

Emakumearen eta gizonen artean diferentzia biologikoak daude,eta erditze momentutik ikus daitezke.

Estatistikak dioenez,neskatoek,jaiotzerakoan,mutikoak baino taila eta pisu txikiagoak dituztela konturatzea.Jaio eta lehenengo urteetan,mutikoek nekatoek baino gaixotasun gehiago hartzen dituzte.

Hezkuntza eta agente sozializatzaileek (familia,estola,gizartea,kideen taldeak…),hauek dira gizonen eta emakumearen desberdintasunak jartzen dituztenak.

Haurtzaroan dira inplikatzen diogunean eginkizun zehatzak .<hau ez da mutikoen jolasa>bezalako esaldiak asko entzuten dira.Nahiz eta aldaketa daude gaur egunalde honetatik askotan neskak futbolean jokatzen ikusten baitituguz adibidez.

Baina zoritxarrez badaude hainbat gauza oraindik aldatu behar direnak,eboluzioak aurrera jarraitu behar du,mutikoen eta neskatoen arteko berdintasun osorantz ,eskolan zein gizartean,etxetik hasita.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: , | 2 Comments »

PUBLIZITATEA ETA ESTEREOTIPOAK

Posted by maiderjaio en abril 16, 2008

 

  Planeta entziklopediatik hartutako testu bat aukeratu dut ekarpen hau egiteko.Gure gaiarekin,sexualitatearekin zer ikusi ikusten diodalako,estereotipoen aldetik.

   Batetik esan beharra dago publizitateak oso eginkizun handia duela kontsumoko gizarte honetan.Produktuaren sustepena ez ezik ,jarrera eta baloreen hor agertzen direlarik.Iragarkietan gizon eta emakume izateari lotutako estereotipoak  oso argi ikusten dira.Esate baterako iragarki gehienetan garbiketa produktueta emakumeari zuzenduak izaten dira,baita izugarrizko aldaketa egoten da haurrei zuzentzen zaizkien jostailuen artean.Beste sarri akotan emakumearen irudia itxura sexual azaltzen da.

  Hori guztia esanda gure gizartean berdintasun batera heltzeko publizitateetan agertzen diten estereotipo hoiek aldatu beharko dira,bi generoen berdintasuna lortzeko.

  Publizitateak egiterako Orduan  kontua gehiago izan behar dute gaur egun,publizitatearen sexistei sarritan salaketak egon direlako eta publizitateak egteko era apurbat aldatu dituzte,nahiz eta oraindik ikusten diren iragarki sexistak. 

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

haurra besoetan

Posted by maiderjaio en marzo 10, 2008

Urte bat , bi urte inguruko haurrek askotan besoetan egotea eskatzen dute.Haur batek arreta eskatzea normaltzat hartzen dugu eta urte honetako haurrekin oso zaila izaten da limiteak nun jarri behar diren jakitea. Haur batzuk oso urduriak dira eta honek atxikimendu irudia gehiagotan eskatzen dute,bere negarra da modu bakarra igurukoekin harremantzeko.Helduok bere oinarrizko beharrizanak ondo daudela ikustean ,hau da,gozea ,garbi dagoen eta geixorik ez dagoela ikustean, ez du helduen beharrizan beharrezkorik eta negar egiten du besoetan hartzeko bakarrik .Horrekin, parte batetik negar egiten duenean besoetan hartzen dugula ikasten du,eta beste alde batetik helduok gara irakatsi behar diogunak lasai egoten.Horretarako batzuetan bakarrik egon behar haurra ,negar egiten utzi behar zaio kunan bera lasaitu arte ,erlaxatzen inoren beharrik gabe. Bere hezkuntza ondo bideraturik egon behar da,haurrek ulertu behar dute ez dutela beti eskatzen dutena edukiko,ez zaio arreta segituan eman behar,horrela itxaroten ikasi behako du.

Familia inguruan aitaren figura oso garrantzitsua da,etxeko lanak,zaintza eta haurraren hezkuntza banatuta egon behar da.Horrela, gainera haurrak zaintzaile bat baino gehiago edukiko du eta ama hurruntzen denean ez du beraren beharrizana edukiko edota eskolaratzean egokitzaldia ere hobeto eramago du.

Helduek jarrera hoiek eredutzat hartzen baditugu , haurrak bere atxikimendu figuratik hurrun egoten ikas dezake.

Posted in Maider Jaio | Leave a Comment »

Posted by maiderjaio en marzo 8, 2008

Haurren lehendabiziko gizarteratze-agentea familia da,hau da nik esango nuke izaki soziala dala jaiotzen den momentutik.Sozializazioa ez da inoiz  guztiz garatzen baina txikitan atxikimiendu etapa garatu beharra dago hobeto sozializatzeko.Atxikimendua famili edo helduren batekin izaten den lotura afektiboa da ,normalean ama edo aita izaten da.

Sozializazioa, gizakia dagokion gizarteko kide aktibo eskubide osoko bihurtzen duen prozesua da,hau da,batetik lotura estua eskaitzen dio pertsonaren aldentzea eta bestetik harentzat ia eduki afektiborik ez duen gainerako “objetuak”aldamenean ez egoteak ekartzen du.

Gure ikasgai honetako apunteetan jartzen du atxikimendua 8-12 hilabete inguruan sortzen dela,nik arinago hasten dela esango nuke.Hau da 5-6hilabete inguruan familienganako duen lehentasun hori atxikimendua dela esango nuke,bere aldentzean igertzen baitu.

Haur eskolara 3-6 urte bitartean sartzen diren haurrek beste haurrekin alderatuz,ezberdintasuna dago,harreman gehizago dituztelako.Eskolaratzeko arrazoietako bat sozializaioa da nahiz eta beste askotan eskolaratzea beste arrazio batzuengaitik izan,laneratzea adibidez.

Garapen egokia sustatzeko,umeak inguruko pertsona garrantzitsuenenganako kalitatezko harremanak izan ditzaten bultzatu behar dugu.

http://www.hikhasi.com/artikulua/834

Posted in Maider Jaio | Leave a Comment »

AUTISMOA HAURTZAROAN

Posted by maiderjaio en marzo 7, 2008

Garapenaren nahaste orokortuak (GNO) programako profesionalek egin duten gogoeta, haurtzaroko autismoaren komunikazioko arazoei begirada bat eman diet.Autismoa defizit biologikoa dela esan genezake(garapen-nahastera daraman defizita,hain zuzen)eta haurra hazten doan heinean eta besteekin harremanetan hastean begibistan gerattzen da garapen-nahasketa hori. Haur autista bat pasiboa da,besteekin harremanak ez ditu garatzen,inguruko eta gauzetarako sentiberatasun txikia agertzen dute.

Hiru urte inguruan ager daitezke lehen autismo-agerpenak. Autista bat gelan eukitzeak klaseko erritmo ezberdina izatea ekarri ahal dezake nahiz eta haur eskola ez espezialisatuetan ere beraientzako hezitzaile edo laguntzaile bat eduki beste batzuk aldiz ikastetxe espezialisatuetan egoten dira. .Currikulum egokitzapen batzuk egon beharko dira haur autista ahalik eta gehien integratzeko, gaur egun berdintasuna eskatzen delako,horregaitik estatuak ere laguntzak ematen ditu eskola publikoei etab.

Gainontzeko haur txiki guztien oinarrizko premia berbetrak dituzte baina baita beste premia ezberdinak ere.Estrategia ezberdinak daude hezkuntza-interbentzioa bideratzeko eta behaketa edo behatzeko aldeak ezberdinak izango lirateke beste haurrekin konparatuz:pertsonekiko harremanak behatu,imitazioak,gorputzaren erabilera,aldaketetara egokitzeak,ikusmen erantzuna,entzumen erantzuna…

  • Haur autistei “adimen-teoria” falta zaie: ezin dizkiete besteei uste faltsuak esleitu, adibidez, eta ondorioz panpin-joko honetan Lorek kanika kaxan ote dagoen begiratuko duenik .ezin dute asmatu.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | 1 Comment »

JOLAS SINBOLIKOA

Posted by maiderjaio en febrero 28, 2008

jolas sinbolikoajolas sinbolikoa ARGIA astekarian agertzen den asteko gaia haur bakoitzari berea da, haur bakoitzak bere erritmoa du eta errespetatu beharra dagoela beste hainbat geuzaren artean baina jolasari emango diot garrantzia kasu honetan.

Bertan jartzen duen bezala jolastea ikastea da,naturak eman digun tresna ikertzeko,esperimentatzeko,aurkitzeko,ingurura moldatzeko.Jolas ekintza honekin pertsonaren area kognitiboa,soziala eta emozionala garatu daitekeelarik.Hortaz ikaskuntza emozioetatik baizik ezin daiteke abiatu.Jolas sinbolikotik habiatuz ,azpimarratu beharra dago holako motako jokoekin haurrek errealitatea ezagutu,norbere burua ezagutu,autoestimuaren garapena,adiskidetasuna,jokabide asertiboak edukitzen…hainbat eta hainbat gauza ikasten dituztela.Horregaitik 0-6 urte bitarteko haurren eskoletan jolas libreari garrantzia eman behar zaio,eskolak jolasa tresnalez erabiltzen du,jolasa bera da hezitzailea,eskolaren zer eginetako bat jolasteko material egokia ematea da,eta bestetik jolasten uztea.Frogatua dago jolasteko grina erreprimitzeak kalte egiten diola garunari, izan baitira jolasaren bidez aktibatzen diren sinapsiak –nerbio sistemako zelulen arteko lotuneak–, gerora galdu egiten direnak”.

  • Garrantzizkoa da zein rol mota imitatzen dituzten lantzea, sexismoa eta lehiakortasuna bezalako balore negatiboak ez sustatzeko.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | 1 Comment »