Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘telebistak hezkuntzan eragina’

HAURREK TELEBISTA IKUSI BEHARREAN, ZER EGIN?

Posted by iraibar en mayo 27, 2008

MIRIAM TXINTXURRETA, IRAKASLEA, PEDAGOGIA IKASLEA ETA AMA da eta nik aukeratu dudan artikulua berak idatzi du.

Artikuluaren arabera Euskal Herrian pertsona bakoitzak (helduok) batez beste hiru ordu eta erdi inguru ikusten dugu. Helburua da, etorkizun batean haurrek kopuru horretara ez heltzea.

Dakigunez haurrek beraien inguruan ikusten dutena barneratzen dute eta barneratutako hori eredu da beraientzat. Kontu handia izan behar dugu haurren aurrean egiten eta esaten dugun gauza guztiekin.

Miriam Txintxurretarentzat telebista bera oso kaltegarria dela uste du nahiz eta edukia oso ona izan eta haurrak telebistarik ikusi behar ez dutela pentsatzen du nahiz eta programaketa haurrari egokitua egon. Ni ez nahiz inolako aditua honelako gauzetan baina telebista ez nuke etsai moduan ikusiko eta ezta ikusi nahi ere. Telebistak gauza on asko “kendu” digun heinean onak ere eman dizkigu. Telebista dela eta Afrikako abere eta animaliekin egon naiz, baita ilargian ere eta kultura ezberdinak ikusiarazi dizkit besteak beste.

 0-7 bitarteko haurrentzat beste alternatiba batzuk egon beharko lirateke imaginazioa landu dezaten eta egon badaude; beraien artean: naturarekin kontaktua izatea, ipuin egokiak kontatzea edo interpretatzea, musika, dantza, antzerkia…

Honekin guztiarekin bat nator, 0-7 urteko haurrak mundua esploratzen dabiltza uneoro, ondokoak imitatzen, ikus-entzuten dutena egiten, gauza berriak probatzen… normala den moduan eta beraien garapenerako telebista bakarrik ez da alternatiba ona inundik inora baina beste ikuspegi batekin begiratuz baliagarria dela ere iruditzen zait.

Telebistaren asuntua tema delikatua dela iruditzen zait, bakoitzak bere iritzia du eta denena errespetagarria den heinean, telebista galeraztearekin erabateko onura ez diola ekarriko uste dut, batez ere gizarte honetan. Egin beharko litzatekeena gauza guztiei bezala dagokion neurria bilatzea da: bai denbora aldetik, edukin aldetik, alternatiba aldetik…

Adibidez 2 urteko haur batek telebistako marrazki bizidunekin emozioak lantzen ditu, badakit ipuin batekin ere lantzen dituela eta jolas batekin ere egingo zuela  baina haurraren garapenerako beste tresna baten moduan hartzen dut nik telebista.

Anuncios

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »

HAURREK TELEBISTA IKUSTEKO GURASOEN JARRERA, ZEIN DA?

Posted by iraibar en mayo 27, 2008

Badakigu haurra gurea dela baina haur baten erritmoa eta gurea ez da bera izaten. Haurrek jolasteko beti prest egoten dira eta burua entreteniturik izatea atsegin dute, horretarako hainbat gauza egin dezakete eta etxean daudenean egin dezaketen gauzen artean telebista ikustea izaten da.

 

Hona hemen haurrek telebista ikusten daudenean gurasoek kontutan hartzeko puntu batzuk:

 

1.- Haurrak ikusiko dituen programak aukeratu: kalitate, eduki eta interesaren araberakoak izan daitezela.

 

2.- Haurraren adinaren arabera utzi aukeratzen programaketaren bat (negoziatzea gurasoekin; zergatik bai, zergatik ez……).

 

3.- Haurrek telebista bakarrik beti ez ikustea komeni da.(Gertatzen dena zergatik gertatzen den azaltzeko norbaiten ardurapean egotea, beti zalantzaren bat izaten baitute, oraindik haurrak dira eta gure mundu hau deskubritzen dabiltza).

 

4.- Haurraren logelan eta gurasoenean ere ez da telebistarik egon behar. (Eredu izan nahi baldin badugu behintzat).

 

5.- Telebista ez erabili zigorrak jartzeko edo sarilez erabiltzeko.

 

6.- Ez piztu telebista goizean altzatu eta segituan, ezta jateko momentuetan, ezta etxek lanak egiten dabiltzanean…. Telebista piztu behar da ikusi nahi dugunean eta ez etxeko beste kide bat balego bezala pizturik eduki kasurik egiten ez zaiola, (gauza bakoitzak bere unea dauka eta jatorduetako solasaldiak bultzatu behar dira egunerokotasuna kontatzeko, elikatzeaz gain komunikazioa garatzeko erabiliz).

 

7.- Telebista aurrean igarotzen duten denbora kontrolatu behar da, ez daitezela egon denbora larregi nahiz eta haurrei eskainitako programaketa hezitzailea izan. Haurrek etxean dauden denbora beste ekintza batzuk egitera bultzatu behar diete gurasoek, ipuin irakurketa, marrazketa, puzzleak, musika entzutea…..bultzatuz, horrela haurrek beraien egunerokotasunean ekintza desberdinak sartuz gero ohiturak bihurtuko dituelako.

 

Beste hainbat puntu gehiago ere idatziko nituzke baina hemen aipaturiko hauek beteko bagenitu, haurrek telebista ikusteko jarrera hainbat arlotan aldatuko litzatekeela pentsatzen dut.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »