Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Aitziber Marcoida’ Category

Insomnioa

Posted by aitzi89 en junio 2, 2008

Ekarpen hau egiterako orduan, artikulua, zientzia.net etik hartutakoa izan da.

Insomnioa deitzen zaio, lokartzeko zailtasunari, eta, gauean zehar edota goizean iratzargailuak jo aurretik esnatzeari. Egun bakar batean gerta daiteke, baita hainbat egunean jarraian ere, arrazoi jakin batek eraginda askotan. Baina arazoa kroniko ere bihur daiteke.

Lo egin ezinda 15 egunetik gora eginez gero, komeni da espezialista batengana joatea, behar izanez gero Loaren Unitate batean aztertzeko. Unitate horretan, kasu bakoitza ikertu ondoren, diagnostikoa egin eta tratamendua agintzen dute; hau gertatzean eman behar zaio garrantzia insomnioari. Oso ongi ezagutzen ez diren arrazoiengatik, emakumeek bizitzaren erdialdetik aurrera (40 urtetik aurrera) joera handiagoa dute insomnioa edukitzeko.

Insomnioaren sintomak, hauek direla esan beharra dago:
nagusienak antsietatea, urduritasuna, apatia, suminkortasuna, nekea, ahulezia, logurea egun osoan zehar eta depresiorako aldartea izan ohi dira.

Hau, puntu hauengatik gertatu ahal da:

Arrazoi pertsonalak
Loak hartu ezina tentsio emozionalen ondorioa izan daiteke: laneko arazoren bat, edota familiarteko baten osasun-arazoren bat, adibidez. Insomnio hori iragankorra da, noski, arazoa desagertzen denean amaitzen dena. Kasu horretan bazaude, ez oheratu buruan arazoari bueltak ematen ari zarela. Egunero ohera joan aurretik 15-20 minutuz erlaxazio-saio bat egiteak ere asko lagunduko dizu.

Arrazoi psiko-patologikoak
Depresioa, estresa, herstura edo antsietatea, arazo psikologikoak azken finean, sarritan izaten dira insomnio-eragileak. Kasu horietan psikoterapia egitea gomendatzen da.

Botika jakin batzuk
Tiroide guruinaren asaldurak sendatzeko erabiltzen diren botikek, bronkio zabaltzaileek (arnas arazoetan), tentsio arteriala igotzen duten farmakoek edo zenbait diuretikok insomnioa eragin dezakete. Beraz, horietako botikaren bat hartu eta loak hartzeko zailtasunak badituzu, esaiozu zure medikuari, botika alda diezazun.

Patologia batzuk
Mina eragiten duten gaixotasunak (erreumatismoak, adibidez) eta arnasteko zailtasunak sortzen dituztenak ere izan daitezke insomnioaren arrazoia.

Adina
Ez dakigu oso ongi zergatik, baina, zahartuz goazen neurrian, gero eta lo-ordu gutxiago behar izaten ditugu.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Insomnioa

Posted by aitzi89 en junio 2, 2008

Ekarpen hau egiterako orduan, artikulua, zientzia.net etik hartutakoa izan da.

Insomnioa deitzen zaio, lokartzeko zailtasunari, eta, gauean zehar edota goizean iratzargailuak jo aurretik esnatzeari. Egun bakar batean gerta daiteke, baita hainbat egunean jarraian ere, arrazoi jakin batek eraginda askotan. Baina arazoa kroniko ere bihur daiteke.

Lo egin ezinda 15 egunetik gora eginez gero, komeni da espezialista batengana joatea, behar izanez gero Loaren Unitate batean aztertzeko. Unitate horretan, kasu bakoitza ikertu ondoren, diagnostikoa egin eta tratamendua agintzen dute; hau gertatzean eman behar zaio garrantzia insomnioari. Oso ongi ezagutzen ez diren arrazoiengatik, emakumeek bizitzaren erdialdetik aurrera (40 urtetik aurrera) joera handiagoa dute insomnioa edukitzeko.

Insomnioaren sintomak, hauek direla esan beharra dago:
nagusienak antsietatea, urduritasuna, apatia, suminkortasuna, nekea, ahulezia, logurea egun osoan zehar eta depresiorako aldartea izan ohi dira.

Hau, puntu hauengatik gertatu ahal da:

Arrazoi pertsonalak
Loak hartu ezina tentsio emozionalen ondorioa izan daiteke: laneko arazoren bat, edota familiarteko baten osasun-arazoren bat, adibidez. Insomnio hori iragankorra da, noski, arazoa desagertzen denean amaitzen dena. Kasu horretan bazaude, ez oheratu buruan arazoari bueltak ematen ari zarela. Egunero ohera joan aurretik 15-20 minutuz erlaxazio-saio bat egiteak ere asko lagunduko dizu.

Arrazoi psiko-patologikoak
Depresioa, estresa, herstura edo antsietatea, arazo psikologikoak azken finean, sarritan izaten dira insomnio-eragileak. Kasu horietan psikoterapia egitea gomendatzen da.

Botika jakin batzuk
Tiroide guruinaren asaldurak sendatzeko erabiltzen diren botikek, bronkio zabaltzaileek (arnas arazoetan), tentsio arteriala igotzen duten farmakoek edo zenbait diuretikok insomnioa eragin dezakete. Beraz, horietako botikaren bat hartu eta loak hartzeko zailtasunak badituzu, esaiozu zure medikuari, botika alda diezazun.

Patologia batzuk
Mina eragiten duten gaixotasunak (erreumatismoak, adibidez) eta arnasteko zailtasunak sortzen dituztenak ere izan daitezke insomnioaren arrazoia.

Adina
Ez dakigu oso ongi zergatik, baina, zahartuz goazen neurrian, gero eta lo-ordu gutxiago behar izaten ditugu.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Amesgaiztoak

Posted by aitzi89 en junio 2, 2008

Atikulu hau, interneten, izen hau jarriz idatzitakoa izan da, zehazki, bilbao.net-etik ateratako artikulu bat. Gai honekin zerikusi handia duela ikusi dut, eta horregatik aukeratu dut.

  1. Beldur-esperientzia batekin lotuak dauden ametsei deitzen zaie, normalean umea esnatzen dutenak.
  2. Amets luze bat izaten da generalean.
  3. Gauaren azkeneko herenean gertatzen da.
  4. Nahiko arruntak dira.
  5. Adinarekin gutxitzeko joera izaten dute.
  6. Badaude haur batzuk nerabezaroa pasatzean, amesgaiztoak izaten segitzen dutenak; eta hauek, psikoterapia behar izateraino irits daitezke.

hau gerta eskero, haurra lasaitu behar da, besarkatu, eta ez dela ezer gertatu,… esan eta adierazi behar zaio.

Amesgaiztoa badago, ez egin amesgaiztoaren inguruan berba haurrari momentu horretan!!!!, ez galdetu zein amets izan duen, zer gertatzen zitzaion edo zer gertatzen zen ametsaren barruan,…
hurrengo egunean egongo da denbora horren inguruan hitz egiteko eta.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Errespetua

Posted by aitzi89 en mayo 6, 2008

Bideo hau aukeratu dut, errespetuari buruz hitz egiten duelako, eta era berean, balore garrantzitsu bati buruz.

Youtubeko bideo bat da.
Dena berdin jarraituko du, ala aldatu ahal genuke zerbait?

 

Posted in Aitziber Marcoida | 1 Comment »

Hamar balore kontutan izatekoak

Posted by aitzi89 en mayo 6, 2008

Ekarpen hau egitea aukeratu dut, 10 balore puntuz puntu sailkatzen dituelako, eta garapen moralarekin zerikusia duela uste dudalako.

Psikologia aldizkaritik aukeratutako puntuak dira.

1) Pertsona nagusiak errespetatu: ia inposaketa gisa bizi izan dugu “aita edo ama, aitona edo amona delako”; esanekotasun itsu horren lekuan, neke handiko bizitzaren bidez gure gizarte aberats hau eman digutenekiko zinezko errespetua jarri behar dugu. (Nahiz eta pertsona nagusiak aipatu, gizarte guztiak errespetua edo errespetu puntu bat behar duela aipatu behar dut).

2) Hezitzaileei prestigioa eman: lanbide horri berriro merezi duen duintasuna eman eta autoritatea onartu. Eta haur, gazte eta helduei hala ulertarazi. Ezinbestekoa da. (Hezitzaile edota gizarte guztiari prestigioa ematea komenigarria dela uste dut, nahiz eta hezitzaile titulua ez izan, gizarteko pertsona guztiak gara azken finean hezitzaile).

3) Inguruan ditugun ahulekiko elkartasuna (eta ez bazterturikoekikoa bakarrik). (Denekin elkartasuna izan beharko genuke).

4) Ondasun eta zerbitzu publikoekiko errespetua: “hau guztiona da eta egoera onean egon dadin zaindu behar dugu” maximarekin eta denon ondarea geurea balitz bezala zaintzeko ardurarekin hezi.

5) Ez gaitzala kontsumismoak eraman. Ongizate materiala ez da txarra, baina saia gaitezen kontsumitzaile zentzudun eta informatuak izaten eta eroste hutsagatik erostera eramaten gaituen antsietatea kontrolatzen. Frustrazioa, hondamen ekologikoa eta beste atsekabe prosaikoago batzuk besterik ez dizkigu eragingo. (Gauzak beharrezko ditugunean erosi eta eduki behar ditugu, ez bakarrik nahi ditugunean).

6) Entzuten ikasi: baldintzarik gabe (epairik eta aurreiritzirik gabe), era aktiboan eta enpatiaz, solaskidearekin egiazko komunikazioa lortuz eta bere lekuan jartzeko ahalegina eginez. (Nahi edo ez, gustuko izan edo ez, entzuten ikasi behar dugu; horrela, guri ere entzun eta kasu egingo digute=errespetua funtsezkoa da gizartean).

7) Itxoiten, norbere txandaren zain egoten ikasi. Lehena izateko eta gauza guztiak lehen kolpean eta azkar lortzeko antsietatea gainditu. Besteak ere zain daude.

8) Galtzen eta huts egiten ikasi eta porrota garapen pertsonalean ikasteko oinarrizko prozesu gisa onartzen ikasi. Ezezkoa dramarik gabe onartzen jakin behar da. Asko entzun beharko ditugu bizitzan zehar.

9) Erantzukizunaren zentzua garatu, esfortzuaren kultura indartu. Antolakuntza, puntualtasuna, gauzak ongi egiteko gogoa& oso planteamendu positiboak dira.

10) Autoestima indartu, geure burua zaindu. Nork bere buruarekiko onarpena, estimazioa eta arreta zaindu.
Honekin esan nezake, ERRESPETUA indartu behar genukela puntu guzti hauetan, ERRESPETUA da funtsezko balorerik garrantzitsuenetarikoa ondo edo gustura bizi ahal izateko, zuk eta zure ingurukoak, noski.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Baloreak, libreago egiten gaituzte

Posted by aitzi89 en mayo 6, 2008

Ekarpen hau egitea aukeratu dut, baloreei buruz hitz egiten gaitulako, eta horrekin batera, garapen moralaren barruan sailkatzen dudalako.

Artikulu hau, Psikologia aldizkaritik aukeratu dut.

Lehendabizi esan nezake, argi izan behar dugula pertsona bakoitzaren balore eskalak eta sinesmenek erabakitzen dutela bere pentsaera eta portaera. Balore sistema finkatua eta gizartearen gehiengoak onartua ez izateak definizio eta defentsarik gabe uzten du gizakia, heldutasun gutxien duena batez ere, eta hutsune esistentzialean murgiltzen da, besteen mende eta jokaera-irizpide eta modarik xelebreenen esku uzten du. Baloreak kultura gisa onartuta, inguruko pertsonekin eta gizarte osoarekin elkarrekin banatzen dugun aberastasun gisa hartuta, nor garen jakiten laguntzen digute, nora goazen, zer nahi dugun eta zein bitarteko edo tresnak eramango gaituzten gure bizitzako lorpen nagusira: ongizate emozional bat lortzera, hauek, pertsonen arteko harremana bultzatzen dute, eta horregatik, denboraz kanpokoak dira, eta besteen iritzi eta beharrizanekiko errespetua aldarrikatzen dute. Honek, lotura handia du guztiok gizakiak garela ulertzeko dugun erantzukizunarekin, eta bakoitzak bere duintasuna, beharrizanak, zaletasunak eta geure emotibitatea ditugula ulertzearekin.

Hau guztiarekin batera, esan nezake, bakoitzak duen baloreak errespetatu behar ditugula nahi edo ez.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Homosexualitatea gazterian

Posted by aitzi89 en abril 30, 2008

Ekarpen hau argitalatxea aukeratu dut, garapen sexualarekin zerikusia duela ikusi dudalako.

Informazioa, berria.info-tik ateratako izan da, eta gazteriaren kontuan sartunda.

Nahiz eta estatu batzuetan homosexualitatearen agerpena egiten den publizitatean, ez da estatu guzietan ber egoeran, bereziki gazteriari begira.
Nerabezaroan homosexualitatearen deskubritzea, onartu eta baieztatzea etapa zaila da gainditzeko. Gainera, kasu gehienetan, gaztearen gurasoak heterosexualak dira, horren ondorioz ez du identifikatzeko modelo sexualik. Bestalde, gizartearen ikuspuntu sozial eta negatiboek, bazterketaren eta bakardadearen efektua azkartzen dute. Une honetan da ziklo izugarria hasten. Gaztea geroz eta gehiago baztertzen hasten bada, bere estimu pertsonala gero eta ttipiagoa izanen da.
Gazte baten bazterketa arazo handienetariko bat da. Beraz, gazte horiek irekitzen lagundu behar dira, edo guraso batengandik ala erakasle edo profesional batengandik. Garrantzitsuena da “sekretu” hori partekatzea konfiantzazko pertsona batekin. Baita inportantea izango litzateke homosexualitateari buruzko irudia aldatzea, eta egia dena zabaltzea. Gizartearen nahia bada gazteek beren joera sexuala onartzea, mezu baikor eta errealak pasarazi behar dira. Horretarako, gurasoek edo garrantzia duten pertsonek, pentsaketak egin beharko dituzte aipatzen ez diren gai hauei buruz. Hala ere erran behar da onartzea ez dela bide erraza, beti beldur denbora bat badelako, nahiz eta inguruan homosexualitatearen aurkako ideiarik ez izan, badaki bere haurrak momentu zailak pasatu beharko dituela.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Homosexualitatea gizartean

Posted by aitzi89 en abril 30, 2008

Garapen sexualarekin (homosexualitatea) kasu honetan, zerikusia duenez aukeratutako ekarpena izan da.
Berria.infon aukeratutako artikulu bat izan da.

Homosexualitateak azken urteetan bilakaera handiak ezagutu ditu. Hain zuzen ere, homosexualekiko errespetua hein batean irabazi da, besteak beste ezkontza estatu batzuetan onartuz. Hortik, munduko eskualde ugaritan homosexualekiko bazterketa oraindik handia da, eta gazteek besteen begiradaren beldurra dute.
Jakin beharrekoa da ikertzaile batzuek diotela inkesta desberdinen bidez atzemandako homosexual kopuruei buruzko emaitzak faltsuak direla. Hain zuzen ere, azken hauek azpimarratzen dute galdetuek gezurra erran dezaketela, edo erantzunik ematen ez dutela. Bestalde, dudak sortzen dira pertsonen sailkapenak egiterakoan. Adibidez, kontutan hartu behar da, aspalditik ezaguna den bezala, nerabe batzuek ber sexuarekiko erakargarritasun sentimendua jasaten dutela heldutasun sexualaren garaian. Ber ildotik doa presondegi edota barnetegi ez mistoetan, gertatzen dira ber sexukoen arteko harreman sexualak, agian sexu harrema

Norma soziologikorik ez izan arren, bikote homosexualak komertzioa bultzatzeko geroz eta gehiago baliatuak diren irudiak dira. Bereziki mendebaldeko herrietan, homosexualak publikoki erakusteak publizitatean agertaraztea gaur egunekoa eta arrakastatsua bilakatu da. Adibide gisa har daiteke jantzi marken publizitateetan bikote homosexualak agertaraziak direla.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Posted by aitzi89 en abril 30, 2008

Ekarpen hau argitaratzea aukeratu dut, homosexualitateari buruz hitz egiten duelako, eta garapen sexualarekin zerikusia duela ikusi dudalako.

Berria.infon ikusitako ekarpen bati buruz hitz egingo dut.

Osasunaren Munduko Erakundeak homosexualitatea gaixotasun gisa hartzeari utzi ziola, mediku aditu edo politikari bakar batek ere homosexualitatea gaixotasuna edo desbideratzea ez denik zalantzan jarriko ez duela pentsatzeko tentazioa izan dezakegu.

Zoritxarrez, urtero, gaurkotasunak gogorarazten digu errealitatea lehen begiradan irudi zezakeenetik oso desberdina dela. Horren adibide garbia da Polonian berriki gertatutakoa, orientazio homosexuala edo identitate transexuala oraindik ere milioika pertsona bigarren mailako gisa ikusteko arrazoi nahikoa dela konturatzeko ez baitugu Europako Batasunetik atera beharrik.

Poloniaren kasuak ohiz kanpoko interesa piztu du, jendarteko iritzian gutxiengo sexualek herrialde askotan jasaten duten errealitate gordinarekiko, Polonia Europako Batasuneko kide delako eta, horrez gain, hurbileko herrialdea delako. Izan ere, asko hitz egin da Poloniako Gobernuko zenbait kideren adierazpenez, «homosexualitatea edo beste edozein sexu desbideratze eskolan sustatzearen» aurkako legea onartzeko asmoa iragarri baitzuten. Lege horren arabera, beren homosexualitatea ezkutatzen ez zuten hezitzaileak kaleratzearekin edo isunekin zigortu ahal izango ziren, bai eta espetxe-zigorrekin ere.

Orain, badirudi Poloniako Gobernuak ez duela lege hori aurrera eramango, agian horregatik da une egokia gogorarazteko Poloniako kasua hedabide handiek arreta txikia eskaintzen dioten izozmendiaren erpina besterik ez dela.

Izan ere, Poloniako Gobernuak «propaganda homosexuala» deitzen duena eskolan gertatzea saihesteko asmoa ez da inola ere berria EBn. Horrela bada, ez dira 4 urte pasa Erresuma Batuan Section 28 ezaguna indargabetu zenetik. Zuzenketa hori Margaret Thatcherren agintaldian onartu zen 1988an, eta legez debekatu zuen eskola publikoetan homosexualitateaz «familiarteko harreman onargarri» gisa hitz egitea; eta irakasleak eta ikasleak halako autozentsurara eraman zituen, ezen aniztasun sexuala defendatzen zuten eskola-elkarteak ixtea eragin baitzuen.

Ez dago gogoratu beharrik homosexualitatea, oraindik ere, heriotzarekin zigortzen dela Mauritania, Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Yemen edo Iran bezalako herrialdeetan, non, Amnesty Internationalen arabera, 4.000 homosexual, lesbiana, bisexual eta transexual hilarazi dituzten 1979az geroztik.

 

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Homosexualitateari gizarteak sortzen dizkion oztopoak

Posted by aitzi89 en abril 30, 2008

Garapen sexualarekin ekarpen honek zerikusia duela ikusi dut Homosexualitatea lantzen duelako, eta sexu garapen bat dela uste dudalako.
Internet-en aurkitu dudan artikulu bat izan da, zehaztuz, www.euskonews.com-en. Eta garapen sexualarekin zerikusia duen zerbait hautatuta.

Norbere homosexualitatea deskubritzea, bereganatzea eta baieztatzea zaila da. Inguruan ikusten duten homosexualitatearen pertzepzio sozial negatiboak gaztea marjinatzera bultzatzen ditu.
Gazte homosexualek sexualitate anonimoa dute gehienetan eta, topaketak interneten bidez egiten dituzte.
Homosexualitateari buruz denetarik entzuten da eta usu mezuak negatiboak dira. Gazteek beraien orientazio sexuala onartzea nahi badugu, homosexualitateari buruz mezu positibo eta zuzenagoak zabaldu behar genituzke. Gurasoek eta besteek haien tabuak hautsi behar ditizte, laguntzea lehenik eta behin onartzea baita. Homosexualitatea onesten duen edozeneintzat ere zaila da bere haurra homosexuala dela onartzea, baita zer zailtasuni aurre egin beharko dion.
Norbere orientazio sexuala bereganatzea ezinbestekoa da geroari begira, nahiz eta bidea zaila izan. Norbere baitan hobeto sentituko da, barne oreka izango du, norbere burua hobeto ezagutuko du, eta, heldu izatea karakterizatzen duen askatasun eta botere pertsonala bultzatuko du. ONARTUA ETA SUSTENGATUA IZATEA EZINBESTEKOA DA!!!

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

BERDINTASUNA

Posted by matxalen87 en abril 23, 2008

  

Desberdintasunen gainetik, pertsona oro da erabateko eskubideen jabe.

Berdintasunaz hitz egiten dugunean, aukera berdintasunari buruz ari garela argitu behar da. Emakumeak eta gizonak berdinak izatea. Hori ia  lortuta dago. Baina berdintasuna lortzeko irteera puntu berean ez gaude emakumeak eta gizonak. Maila bera lortu behar dugu, handik aurrera egiteko. Hori da aukera berdintasuna: maila berean, benetan, arlo guztietan izatea. 

Legeak dio lan arloan berdinak garela. Ezin dela diskriminaziorik egin. Baina emakume batek ez badu bere familia zaintzeko zerbitzurik, edo emakumea izateagatik ez bada kontratatua, edo kulturagatik prestakuntza ez badu… Badaude arlo zehatzagoak lantzeko.

Gizonezkoak emakumeak baino hobeak direla pentsatzen dute askok baina legeak dioenez denak gara berdinak, baina, badaude gauza batzuk kontrakoak diruditela.

Sexu desberdinak izateagatik emakumeak ez dira desberdinak izan behar. Desberdinak gara, baina ez zaie hobeto tratatu behar gizonezkoei. Jendeak esaten dutenaren arabera, emakumezkoak gizonezkoak baino ahulagoak dira. Hori egia izan ezkero, ez zaie okerrago tratatu behar.

Ume jaio berriari, lehenengo abizena gizonezkoena da;

Gainera lanpostu garrantzitsuetan gizonezkoak emakumezkoak baino gehiago daude, eta askotan lan berdina egiteagaitik, gizonezkoak gehiago kobratzen dute. Ez dugu  uste gizonezkoak emakumeak baino hobeto defendatzen direnik. Denetarik egongo da, batzuk bai, beste batzuk, aldiz, ez.

Gizonezkoak ez dira emakumezkoak baino hobeak. Baina, jendeak ez du hori ulertzen, emakumeak gizarte mailan gizonezkoak baino egoera maila buxuagoan daudela uste dugu. Emakumeak,oraindik ere,asko borrokatu behar dutela gizarte mailan gizonezkoen maila berdinean jartzeko, baita ere, gizonezko askok hori ikusi beharko lukete. Beraiek ez direla emakumeak baino hobeak azaltzeko…

Beste alde batetik, gaur egun imigrazioaren kontua ugaritu denez, esan beharra dago, kultura arrazakeria nabarmena dela, eta berdintasunaren alde jokatu behar dugula, kolorea, gorputzaren tamaina, … kontutan hartu gabe. Azken finean danak gara berdinak!!

 

Posted in Aitziber Marcoida, Asel Ocerinjauregui, Matxalen Idarraga | Leave a Comment »

Haurrak eta sukarra

Posted by aitzi89 en marzo 12, 2008

Gaur egun eskoletan hainbat gaixotasun ezberdin ikus ditzakegu eta irakasleok ume hauen beharrizanak asetzen ahalegindu behar gara.

Haurrarekin, sukarra duenean, egin beharreko pausuak adieraziko ditut.
Denok dakigunez, umeei, helduei baino errazago igotzen zaie sukarra; beren ‘termostato naturala’ ez dagoelako oraindik erabat erregulatuta. Eta, sintoma bat besterik ez den arren, sukarra bereziki zaindu behar da umeetan, arriskuak baztertzeko.
Hezitzaileek kasu hau agertzean egin beharreko pausuak hauek izango lirateke:
* Ez jantzi arropa gehiegi.
* Ez erabili mantarik, eta kontuz berogailuarekin.
* Gela ondo aireztatu.
* Gelako leihoa egunean bizpahiru aldiz ireki, umea ez hozteko neurriak hartuta, noski.
* Edaten eman umeari, erraz deshidratatzen dira eta.
* Ur epeletan bainatu.
* Antitermikoak erabili.
* Freskatu umea.
* Medikuari abisatu.
Hauek izango lirateke pausuak.
Ez ahaztu inoiz, haur bat sukarrarekin badago, eta eskolara eramateko beharra baduzu, familiako kide batekin ustea edota hurbileko pertsona heldu batekin. Ez inoiz eskolara “epiretal” delakoarekin ekarri.
Haurrengan, ume batetik bestera gaixotasunak kontajiatzea oso normala da eta, oso arin kontajiatzen dira.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Jolastu!!!

Posted by aitzi89 en marzo 11, 2008

Jolasaren garrantzia gizarte-garapenean oso garrantzitsua dela esan dezaket. Orain, haur gehienak oso txikitatik joan ohi dira eskolara. Honek, gizarte-garapena errezten du, zeren gizarte-trebetasunak errazago lortzen dituzte.
Jolasean antzekoekin sortzen diren harremanak, jakina, garrantzitsuak dira gizarte-garapenari dagokionez.
Haurra bakarrik dagoenean, ez du zertan borrokatu jostailuak lortzeko, zeren jostailu guztiak berarentzat baitira. Baina, parkean edo eskolan beste haur batzuekin jolas egiten duenean, jostailu batzuk konpartitzen ikasi behar du. Batzuetan, horrek gatazkak eragiten ditu, zeren haurrak ezin izaten baitu nahi duen jostailuak eduki, besteren batek hartu duelako.

Jolasa, haurraren berezko bide naturala da giza garapena ahalbidetzen duten hainbat prozesu kognitibo, gorputzarenak, afektuzkoak eta sozialak abian jartzeko. Umeek jolasa behar dute ikasteko.
Helduen ikuspegitik, jolasa garrantzi handiko elementua da haurraren garapenaren hainbat alderdi lantzeko. Jolasa garrantzizkoa da haurraren gorputzaren hazieran. Haurrak bere giharrak dantzan jartzen ditu jolasean egiten dituen mugimenduekin.
Jolasak gauzak aurkitzen eta esperimentatzen ere laguntzen du. Haurrak distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, gauzak eta jostailuak manipulatuz; eta euren forma, neurri, tenperatura eta bestelako elementuez ohartzen da. Pentsamendua ordenatzeko ere lagungarri da Haurra denboran kokatzen da, espazioaren nozioak barneratzen ditu, bere hipotesi propioak egiaztatzen ditu, eta ezagutzak lantzen ditu. Azkenik, balio terapeutikoa ere izan dezake.
Egunerokotasunetik ihes egiteko aukera ematen du, eraberritzea eragiten du, eta gordeta dagoen energia guztia askatzen laguntzen du.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Bullying-a haurrengan

Posted by aitzi89 en marzo 11, 2008

Gertaera zaharra da.

Bullying-a gertatzen denean, ez da behin bakarrik gertatzen, eta ez da istilu bakar bat bakarrik,alderantziz baizik; errepikatu izaten dira eraso motak, protagonistak, momentuak eta lekuak. Erasotzailea biktima baino indartsuagoa da ez fisikoki bakarrik, biktima nahiko baztertua egoten da ikasle taldean ere.

Gehienetan, erasoa egoten denean, ez da pertsona heldurik egoten, eta hau arazo larrienetako bat izaten da.

Nahita egindako erasoak dira. Ez dira bromak ezta ume kontuak izaten.

Milaka zergaiti daude honen inguruan, baina ez erasotzailearen familiaren maila ekonomiko jakin bat, ez gurasoen ikasketa maila, ezta auzo jakin batean bizitzearen ondorioa. Arrazakeria eta desberdina denarekiko tolerantzia eza ere kaltegarriak dira. Gai honen inguruan, guztiok daukagu erantzunkizuna, baina gurasoek heziketa eta baloreak lantzea ezinbestekoa da eta zeregin hau ezin dute eskolaren eskuan utzi.
Gurasoek maitasun nahikoa ematea, portaera ezegokiei mugak argi jartzea eta tratu txarrak edo adibide txarrak ez ematea garrantzitsua da. Baina etxean dena ondo eginda ere, norberaren ezaugarri psikologikoek eragin handia izan dezakete.
Biktimak diren haurrak, gehienetan honen ostean antzematen da:

· Beldurrak agertzea.

· Arropa zein eskolako materiala apurtuta ekartzea.

· Ohi baino diru gehiago eskatzea.

· Portaera edo ohitura aldaketak.

· Lo egiteko arazoak.

· Lagunei buruz hitz egin nahi ez izatea.

· Eta beste zenbait gehiago.

 Biktima saiatu behar da sentitzen duen mina erasotzaileen aurrean ez azaleratzen, horixe baita beraiek nahi dutena, bera sufritzen ikustea. Biktimak jakin behar du bera ez dela erruduna eta esaten diotena haien inbidiaren adierazlea baino ez dela.
Lekukoen familiek ere badute zereginik. Portaera bidegabe horiek onartezinak direla esan behar diete, eta horien aurrean ezin dela ezikusiarena egin. Ikasi egin behar dute heldu bati gertatzen denaren berri ematea ez dela “txibatoa” izatea baizik eta sufritzen ari den pertsona bati laguntzen ari direla eta erasotzaileari bere portaera aldatzeko aukera eman behar zaio.

Ekarpen hau egiteko, Google-n “haurrengan tratu txarrak” jarriz sartu naiz.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Down sindromearen eragina

Posted by aitzi89 en marzo 11, 2008

Asindown fundazioko zazpi pertsonek, Valentziako Pub batetara joateko ekintza proposatu zuten, eta ekintza hori bete zen.

Artikulu honetan, Asindown Fundazioak, pub batetara sartzeko izan dituen arazoak kontatzen dizkigu.

Fundazio honetako pertsonak, bere bizitzan, mentalki edota fisikoki beste pertsona batzuk moduan garatu ez arren, arazoak izan dituzte Valentziako pub batetara sartzerakoan.

Lehenengotan, pub horretako arduradun edo nagusiak, hezkuntza-premia bereziko pertsonak zirelako ez zieten sartzeko baimenik eman, nahiz eta, polizia etorri ostean, beste irtenbide bat jarri eta pub-a beteta zegoela esan zuen.

Nire eritsiz, pertsona hauek ez dute gizartearekin eskubide berberak, beste pertsona batzuek bezala, ez daukate gizarteratze normalik. Pertsona hauek, nahiz eta, familian, atxikimendua landu haurra izan denetik, eta bere moduko pertsonekin erlazionatu, honako gauza hauek gertatzen direnean, ez diete beste pertsonekin erlazionatzen uzten eta marjinazioa sortzen da kasu hauetan; hauek, nire ustez, gizartean integratzea dute helburu nagusi, baina egoera hauek, marjinaziora, eta txarto sentitzera eramaten diete, beste personekin “baztertuta” sentitzen dira.

Azkenik, esan nezake, minusbaliotasuna izan arren, denok gizakiak garela eta ez dagoela inon idatzita zailtasun hauek dituzten pertsonek ezin dutela taberna edota kasu honetan pub batetara sartu.

Nire galdera hau izango litzateke: Zergatik marjinazio hau ezgaitasuna duten pertsonengan, azken finean nahi ala ez, denok badaukagu gure barruan, ikusi edo ez, arazoren bat?

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »