Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Ane Miren Arrizabalaga’ Category

bideojokoen abantailak eta arriskuak

Posted by anearri en mayo 27, 2008

http://alweb.ehu.es/iktmagisteritza/bideotel

Gai hau aukeratu dut telebistarekin oso erlazio zuzena duelako, biak pantaila baten ematen dira…

Bideojokoak programa batzuk dira, ordenagailukoak eta pantaila bati konektatuta daudenak, honen bitartez errealitatean egin ezin diren gauzez gozatzen dute.

Ondorio positiboak eta negatiboak ekarri ahal dituzte joku hauek, alde positibioa:

-gizarte-harremanak laguntzen dauz.

-helburu bat lortzeko ahalegina bultzatu eta konstantzia landu.

-koordinazioa landu

Alde negatiboa:

-ez kontrolatzea jokatzeari utzi behar zaion unea.

-jokabide moldagaitza eta konpultsiboa izatea.

-bakardadea pairatzea.

Nire ustez, joku hauek gauza guztiak bezala neurrian erabiliz ondo daude, baina joku hauek beti engantzatzen dute, eta oso ziur egon behar zara zaudenaz egiten  eta zure burua oso ondo kontrolatzeko gai izan behar duzu, bestela erraza da dependentzia  bat sortzea joku hauengan.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: | Leave a Comment »

tratu txarrak

Posted by anearri en mayo 27, 2008

http://botikazar.net/sarrera.cfm?atala=albisteak&albisteid=61

Gai hau gure gaiarekin bat dator eta honi buruz hitz egingo dut.

Tratu txarrak gaur eguneko gai bat dugu, emakumeek, haurrek, gazteek, eta gizonek jasaten duten egoera larria da.

Egoera hau azaltzeko oso zaila da kontutan izan behar da, ez dagoelako argudiorik; gainera ez dakigu nola jokatu egoera hauen aurrean.

Tratu txarrak gehienetan helduen artean ematen dela uste dugu, baina indarkeriak ez dauka adinik.

Gure seme-alabei irakatsi ahla diegu eraso-adierazpenak antzematen eta horrekin batera berdintasun-balioak transmititu.

Gaur egungo bai bat dugu, oso latsa eta uste dut oso-oso larria denez, guztiek parte hartu beharko genukeela , haurrei berdintasun- balio horiek transmititzen eta tratu txarrak prebenitu beharko  genitzazkegula haurrei nagusitan ez egiteko edota beraien artean ez emateko.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTA HAURREN BIZITZAN

Posted by anearri en mayo 27, 2008

http://www.berria.info/agenda/telebista.php?gaurkodata=2008-01-17

Telebista gure gaiaren gaia da  horregaitik jarri dut.

Inkesta bat egin ostean behatu dute Britaniar haurrek hirutik bik  telebista ikusten dutela ohean, child care agentziak egin ditu ikerketa hauek, baita, argitaratu dute, Erresuma Batuko 7-16 urteko haurrek afaltzen dauden bitartean % 58-ak telebista ikusten dutela eta gauean loak hartzen dutela bere kuartoan tele eukita % 63-ak.

Nire ustez, telebista bat neurrian ikusiz gero oso egokia da, programazioaren arabera ere, baina uste dut adin batetik aurrera egokia dela, baina 7-16 urte bitartean telebista logelan izatea ez dut uste egokia denik, haurrentzat ez dagoelako programaziorik ordu horietan eta gainera bere loan eragin dezake, amesgaiztoak, izuak…, lo ez egitea gauez, eta gero goizez klasean lo harzea…

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTA ETA EMOZIOAK

Posted by anearri en mayo 27, 2008

http://blog.eitb24.com/adimenemozionala/2007/12/

Gai hau gurearekin bat datorrenez honi buruzko ekarpena egingo dut.

Haurrek  dauzkaten gauzak baloratzeko, daukaten sortzeko gaitasuna landu behar dute.

Oso garrantzitsua da ere, haurrak jolasten ari diren bitartean, helduaren bat bertan izatea, jokaera indartzeko, harremanetarako trebetasunak irakasteko…

Haurrei jostailuen bidez hainbat balio transmititzen dizkiogu.

Alderdi emozionalaren  barruan, alderdi nagusi bat konpetentzia sozio- emozionalak dira, hauek, giza garapenaren eta bizitzarako prestakuntzaren oinarrizko alderdiak dira.

Jokuak erabili ditzazkegu helduok hau garatzeko, eta emozio ezberdinak landuko ditugu.

Nire ustez, jokuak oso egokiak izango dira emozioak lantzeko baina telebista eta ordenagailuko joku batzuk ere onak izan daitezke neurrian eta egiko erabili ezkero.Telebistak eta ordenagailuak entzumenaren bitartez eta ikusmenaren bitartez uste dut emozioak hobeto ahal direla garatu.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: | Leave a Comment »

JELOSIA

Posted by anearri en mayo 14, 2008

http://es.wikipedia.org/wiki/Celos

Jelosia gure gaiaren parte bat da eta horregaitik sartu dut.

Jelosia emozio bat da, pertsona batek sentitzen duen beste batek hirugarrengo batenganako afektu edota atentzio edo maitasunezko ekintzaren bat adierazten duenean.

Jelosia haurretan oso ugaria da, beraien artean hainbat jelosia ematen da, eta gehiago beraien guraso edo senide batek beste haur bati kasu edo zerbait polita esaten badio eta zer esanik ez bere jostailurenbat usten badiote beste haur bati.

Pertsona helduetan, trastorno delirante bat dela esaten da, non pertsona batek modu ilogiko batetan interpretatzen dituen  ekintzak, eta hori askotan bikoteen artean ematen da, nahiz eta amodiozko froga bat dela esaten duten.

Nire ustez, hori horrela ez da, bikotea ondo joateko konfidantza izan beharda eta ez badago ez dago zer eginik.

Haurretan, aldiz, badaude haur batzuk zeloen ondorioz, hainbat eratara atentzioa deitzen dutela eta bere bizitzagaz jolaten dutela.Adibidez( arnasik gabe geratzea, edota, burua barrote tarteetatik sartu…) oso azkarrak dira haurrak eta nagusiak engainatzen dituzte.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: | Leave a Comment »

GAUEKO IZUAK

Posted by anearri en mayo 14, 2008

http://galene.es/terrores_nocturnos.html

Gaueko izuak  gure gaiaren parte dira horregaitik sartu ditut.

Gaueko izuak anesgaiztoekin eta sonanbulismoarekin lotzen da.Gaueko izuak gauaren lehengo zatian agertzen dira, (ez REM ean  3-4 fasetan) eta horrekin batera antsietate`puntu bat ematen da, izerdiaz esnatzen dira haurrak.Berriro ere haurra lokartzen bada hurrengo egunean zegurazki ez du ezer gogoratuko.

Gehienetan pasatu egiten da berez, baina adina aurrera joan ahala eta haurrak honela jarraituz gero, hobe litzateke psikologo batera  eramateaa, “estudio neurofisiologiko” bat egiteko.

Ados nago artikuluan esaten denarekin zeren gauero hau ematen bada, haurrak psikologikoki arazoak izan daitezke; eta buruko arazoekin hobe da ez eukitea zeren gero oso gatzak dira sendatzeko, ez da beste edozein gaixo bezalakoa.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: | Leave a Comment »

ARAZO PSIKOPATOLOGIKOAK

Posted by anearri en mayo 14, 2008

http://www.hikhasi.com/artikulua/628

Arazo psikopatologikoak, gure gaia denez honi buruz hitz egingo dut.

Hezkuntza gaur egun preparatua dago behar bereziak dituzten haurrentzat, baina talentua dutenetzat ba al dago pretaturik?

Hezkuntza itsu, gor, mutu, autista… hauentzat abantail eta ikerketa asko egina ditu, programa bereziak ditu eginak, baina talentua duten haurrentzako programak ez dira hain ezagunak.

Ez dugu hitz askorik egiten talentua duten haurrei buruz, edota beldurrez hitz egiten dugu; aldz, ezintasunenbat duten haurrekin ez dugu beldurrik hitz egiteko edota jokatzeko, gela aparte baten jartzen dituzte…

Nire ustez, pertsona hauei denek errespetatuz tratatu beharko genituzke, bai talentu handikoak eta baita behar bereziak dituztenei baina nola errespetatuko ditugu gu gure artean ezta adin desberdineako pertsonak ere ez baditugu errespetatzen?

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: | Leave a Comment »

AUTISMOA

Posted by anearri en mayo 14, 2008

http://eu.wikipedia.org/wiki/Autismo

Autismoa aukeratu dut arazo psikopatologiko bat delako eta gure gaiarekin bat datorrelako.

Autismoaren definizioa hurrengo hau izango litzateke.Bakoitza bere baitan biltzen denean eta munduaz desinteresatuta ikusten dugunean, besteekin harremanak izan gabe,  bizitzatzo lehenengo 3 urteetan hasten den fenomeno patologikoa da eta bizitza osoan zehar irauten du.

Autismoa senda ezina en fenomenoa da 10000 pertsonako 4 pertsonatan ematen da autismoa eta gizonezkoak emakumeak baino 4 bider gehiago jasatzen dutela azaltzen du.

Haur autistak, oso pasiboak izaten dira, eta inguruan duten pertsona eta objetuengan oso sentiberatasun txikia dute.

Haur hauek ez dute harremanik izaten eta gurasoak beraien haurra gorra dela uste dte lehenengo aldietan , hitz egiterakoan  ez baitu ez keinu ezta kasurik egiten. 

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: | Leave a Comment »

ADISKIDETASUNA

Posted by anearri en mayo 3, 2008

Adiskidetasunaren artikulu hau aukeratu dut balore bat delako eta oso garrantzitsua nire ustez.Gure gaiarekin zerikusi handia duena.

http://es.wikipedia.org/wiki/Amistad

Adiskidetasuna beste batekiko sentimendu bat da;non konfidantza,laguntasuna, maitasuna eta errespetua bilatzen da.

Adiskidetasuna desberdina da bizitzaren aro desberdinetan, eta balore hau ematen da bi pertsonen artean zerbait bardin aurkitzen  dutenean.

Adiskidetasuna lortzeko,  pertsonen araberakoa da, batzutan minutu batzuetan lortzen den balorea da eta beste batzuetan pilabat denbora eramaten duen balorea da.

Adiskidetasun mota desberdinak daude, izan daitezke, “romantikoa”, “alamas gemelas”, “fraternidad”, “amor platoniko”…mota daude.

Ados nago adiskidetasunari buruz esaten duena, niretzat adiskidetasuna oso garratzitsua da, lagun on bat beti duzu or behar duzunerako,beti apoilatuko zaitu eta ondo edo txarto ari bagara  erabakiak hartzen, edota bizitzen… berak laguntza eta aholkuak eskainiko dizkigu.Nire ustez, garrantzitsua da balore hau eukitea eta ez galtzea. 

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: , | Leave a Comment »

ELKAR LANA

Posted by anearri en abril 30, 2008

http://es.wikipedia.org/wiki/Trabajo_en_equipo

Lana taldean egitea beste balore bat dela uste dut eta gure gaiarekin zerikusi handia duela.

Langileentzat arlo psikologikoan positiboena dena lana taldean egitea da,taldeko lanak oso emaitza onak ematen baititu, eta lanerako gogo gehiago ematen du.

Lan hobeagoa irtetzen da, laguntasuna eta adiskidetasuna badago lan horretan.

Taldeko denek hartu beharko dute parte lan talde horretan,eragin positiboa izateko, eta emaitzak hobeak izango dira lanari dagokionez.

Baina gauza guztiak bezala bere ale onak eta alde txarrak ditu, alde onak gehiago dira nire ustez, seguruago sentituko zara lana banatzean eta jakinda laguntasuna izango duzula, eta horrek oreka eta ondo sentitzea ekartzen du psikologikoki.

Bestalde, alde negatiboa, erabakiak arin hartu ahal dituzula edo ez egokiak hartu, iñork ezer ez dizulako esango ondo ala txarto dauden.

Orduan, nire iritziz hobe da lana taldean egitea, lankideak langileak badira , bestela, lana taldean egin eta zuk bakarrik guztiaren pisua baduzu, ez da lan taldea izango eta gogaitu egingo zara.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: | Leave a Comment »

ERRESPETUAREN BALOREA

Posted by anearri en abril 30, 2008

erespetuari buruz idazten dut garapen moralaren gaiarekin zerikusi handia duelako.Ezinbesteko balore bat da gure gizartean bizitzeko bakean.

 

Lehen guraso-seme-alaba eta irakasle-ikasle esparruak oso zehaztuta zeuden,baita mugak nun hasi eta bukatzen ziren.

Adituek diotenez,garai honetan egokitzeko,pedagogia oso garrantzitsua dala.Eskola bateko psikologa batek dioenez, irakasleak baztertuta geratu direla gaur egun; irakasle batek ez du lehen zuen boterea,gaur egungo umeek ez dute errespeturik ez guraso ez inoregan.

Txikitatik errespetua zer den irakatsi behar zaie haurrei, eta etxean ,zein kalean, jendea errespetatu behar iznago dutela.

Txikia denean umea ez zaio barkatu behar , zeren gero handitan egoera hori gelditu nahi izango dugunean ezin izango dugu.

Ume horrek iada ezta guraso ezta irakaslegoario ez diete errespeturik izango.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: | Leave a Comment »

ADISKIDETASUNA

Posted by meguen en abril 23, 2008

Hiztegi entziklopedikoan aurkitu dugun definizioak hauxe dio:”2 pertsonak elkarri dioten begikotasun edo atxikimendua, odolean edo sexuan oinarritzen ez dena”.

Gure ustez,definizio hau agia eta oso zehatza da, baina kontzeptu hau askoz ere zabalagoa da.Adiskidetasuna ez da mugatzen 2 pertsonen arteko begikotasun edo atxikimenduan , modu global baten ulertzen dugu,hau da,elkarbizitzan jorratzen den balio bat da,denen artean eta denen eskura dagoena.

Kontzeptu hau beste balio askorekin guztiz lotuta dago,adib laguntzarekin,konfidantza… guzti hauek besteak errespetatuz eta denen ongi izatearekin lotuta dago.Adiskidetasuna ez du esanahi “amigos del alma” baizik eta bestea zu bezala ikusi eta errespetatu.

Kontzeptu hau azaldu ondoren aldeko adierazpenak eta kontrakoak aipatuko ditugu.

-Aldekoa:beste pertsona bat triste edo buru makur ikusten dugunean, urbildu eta laguntza eskaini, beti kontutan edukita bestearen egoera eta erantzuna errespetatu behar dugula.

-Kontrakoa:adiskide bati laguntza eskaintzea geroko etekina kontutan bakarrik hartuta.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga, Marta Eguen | Leave a Comment »

sexualitatea helduaroan

Posted by anearri en abril 16, 2008

http://www.sidalava.org/WEB%20euskera/4.sexualidad.htm

sexualitatearen etapak dira, garapen bat daramate gure gaia bezala garapen sexualaz hizt egiten du.

helduaroan nolabaiteko egonkortasuna gertatzen zela zioten eta zahartzaroan atzeranzko aldaketa ematen zela.
Gizakia osatzen dabe bere gizarte arloak eta arlo psikologikoak, eta lehen bakarrik arlo biologikoa hartzen zen kontutan.
Gauzak aldatzen joan dira, lehen derrigorrezkoa zen ezkontzea, aldiz, orain ez, seme-alaben kopurua jaitzi egin da lehendik- gaur egunera, horregaitik esan dezakegu sexualitatea ere aldatu egin dela.
Emakumeendan aldaketa izugarria ematen da menopausia deiturikoa, eta horrek aldaketa dakar 3 arlotan;arlo psikologikoan, bioologikoan, eta fisikoan.Gizonezkoetan prozesua eta erantzunak geldoagoak izaten dira.
Baina aldaketa ez da hain azkarra eta ez dago hain estereotipatuta gizartean.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Leave a Comment »

sexualitatea pubertaroan eta nerabezaroan

Posted by anearri en abril 16, 2008

http://www.sidalava.org/WEB%20euskera/4.sexualidad.htm

Artikulu honek sexu garapen gaiarekin zerikusi handia du sexualitaeaz hitz egiten dute biek, garapenaz eta artikuluan ere pubertaro eta nerabearen garapenean ematen den eboluzioa.

Etapa hauetan gorputzak aldaketa izugarriak bizitzen ditu, sexu hormonen jariaketarekin hazten da pubertaroan.
Hormona hauek barne zein kanpoko sexu-organoen heltzea eragiten dabe eta obuluak edo espermak sortzen hasten dira.
Erakarpenak sexu-izaera argi duela erakusten du, horregaitik sentimenduak indar handiz bizi izaten dira etapa honetan (maitasuna,erakarpena…) pubertaroan.
Aldiz, nerabezaroan gehien ematen den sexu portaera masturbazioa da.
Beste arlo garrantzitsu bat, gorputzak bizitzen dituen aldaketak, bai neska, zein mutiletan eta horren ondorioz, rol berri batzuetara amoldatu behar izaten gara.
Etapa hauek ez dira berdin ematen pertsona guztiengan batzuek betean zentzuna hartzen dute baia beste batzuei aldiz, etapa honetan oraindik ume izaten jarraitzen dute.
Neskak mutilak baino arinau zentzua hartzen dute baia ez denek eta alderantziz gerta daiteke, baita batzuek nagusitan oraindik zentzua hartu gabe eukitea ere.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga, Uncategorized | Leave a Comment »

zer dira jolas sexistak?

Posted by anearri en abril 16, 2008

http://www.blogari.net/apalategi/2006/08/23/title_1076

Jolas sexistak zer diren azalduko ditut gure gaiarekin, garapen sexualaren gaiarekin bat datorrelako.

Jolasek abileziak garatzeko aukera ematen dituzte, neskak gauza batzuetara eta mutilak beste gauza batetara jolasteak,emakume eta gizonen arteko abilezia eta portaeren arteko desberdintasuna ematen da.

Hauen arteko desberdintasuna gurasoek,jostailuak eskaintzerakoan ematen da.Neskato bati panpin bat ematen badiogu, jolas lasai batera jolastuko du, aldiz, mutiko bati pilota emanez gero jolasak fisikoagoak izango dira.

Neska eta mutilen artean,jostailuen arteko desberdintasina 3.urtetik aurrera ematen da eta nerabezaroan amaitzen da, beste sexukoarekin erakargarritasuna eukiz, honek beraien arteko desberdintasunak argi usten ditu.

Haurtzaroan, gure genero berdineko pertsonekaz asko egon izanak, jolas zehatzetara eta material zehatzarekin jolastea bultzatzen du.

Horregatik logikoa da neskak jolas lasaietara jolastea eta mutilak fisikoagoetara.

Haurrak ematen diogunarekin jolastuko dute, eta gurasoek neskei (panpina,sukaldea…) ematen diete eta mutilei (pilota,autoa….) tradizioz horrela izan delako.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga, Uncategorized | Leave a Comment »

homosexualitatea

Posted by anearri en abril 14, 2008

http://noticiasdenavarra.com/ediciones/2006/05/11/sociedad/navarra/d11nav12.596094.php

homosexualitatearen gaia garapen sexualarekin estu loturik dago, sexuaren hautaketarekin.

Homosexualitatea gaur egun asko ikusten da, batzuk uste dute antinaturala dela, sexu bereko pertsona bi maitatzea, aldiz, badago jendea uste duena guzitiz naturala dela.

Psikologo batzuen ustez, homosexual batek benetako sentimenduak bere bikotearekiko ez dituela uste dute eta heterosexual batek maitatu dezakeen moduan ezin dutela maitatu.

Badagoz pertsona batzuk gaixotasun bat moduan ikusten dutela homosexualitatea.Eta larriena diskriminatu egiten dituztela pertsona homosexualak, ez dira konturatzen pertsona batzuk direla beraiek bezala eta sentimenduak berdn-berdin dituztela edota beraiek baino sentiberagoak direla eta min handia eman dezaketeela.Asko sufritzen dute pertsona hauek bere kideek, familiak… inguruko jendeak onartu harte eta gainera ugariak dira dituzten oztopoak.

Pertsonen artean errespetatu behar gara eta ez dugu juzgatu behar iñor bere sentimenduak neska edo mutil batengana zuzenduak badira.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Leave a Comment »

haurra eta familia

Posted by anearri en marzo 10, 2008

Herrilade garatuetan, laguntza, babes gabe… egoeratan dauden haurrei laguntzen ahalegindu dira.
Gizarteak bere gaiin hartu du gurasoek umeengan ustez duten “jabetza” erabiltzeko “eskubidearen” aurretik ongizatea jartzeko betebeharra.
Baina zaila da haur bakoitzaren segurtasun eta neurriak jartzea;familiaren bizitza pribatuan sartu behar zara eta.
XIX.mendean hasi zen haurtxaroa ikusteko modua aldatzen, desberdin, babes gabe geratzen ziren haurren egoerak arduratu zuen gizartea.
Umeenganako arretaren inguruan sektore profesional eta sozial batzuek zeukaten ardura.
Abenduaren 31ko 152/1985 an foru dekretuaren bidez egindako eskumenen tranferentziazko ondoriz, bizkaiko foru aldundiaren gizartekintza sailak betetzen ditu haurraren babesaren inguruko funtzioak bere lurraldean.
Haurrentzako plana atal hauetan egiturako da:
1- harrera, balorazioa eta orientazio atala.
2- familiako harrera eta adopzio atala.
3- egoitzako harrerako atala.
nire ustez ondo dago lege batek haurra babestea, mundu hontan haur batek babes gabe ezingo baitzuen bizi.
Haurra gizaki bat da, babes bakoa, eta ez da animali bat 3 astetara iada independentzia lortzen duela bere familiataz.Haur batek babesa, maitasuna, elikadura,zainketa batzuk behar ditu gizarte hontan aurrera ateratzeko eta bizi ahal izateko.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Leave a Comment »

autoestimua

Posted by anearri en marzo 10, 2008

autoestimua seme alabengan, gurasoek ahalbidetzen dute, eta autoestimu handia izan dezaten, baldintza hauek bete beharko lituzkete gurasoek:
–seme-alaba gizaki bat dala kontutan izatea.
–koherentzia duzula eta segurtasuna eskaintzea.
–gizaki bakar eta ordezka ezina dela sentiaraztea.
 –ahozko adierazpenez ere maitatzea, baita maitatua sentitzeko funtsezkoa da ukimena.
–den bezala onartzea
–den bezala errespetatzea.
–muga zuzen, arrazoizkoak eta negoziatzekoak jartzea.
–arau eta itxaropen handia erakustea.
–hizkera zaindu,ez mintzeko.
–akatsak egiteko aukerak ez kendu, erabakiak hartzeko.
Ados nago artikuluan jarritako baldintzekin autoestimu ona izaten lagundu ahal dutelako, baina beste hainbat gauza dagoz autoestimua ondo izateko eta ez daudenak hemen jarrita adibidez nire ustez, orekaa baten bizitzea, hau da, psikologikoki orekatua egotea, osasuntzu sentitzea, horretarako elikadura ona eta kirola egitea oso garrantzitsua da.
Haurrarekin kontaktuan dauden pertsonak izan behar dira hauek betetzen dituztenak beraiek irudi baitira.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Leave a Comment »

jolasaren bitartez garatzea

Posted by anearri en marzo 10, 2008

Oso garrantzitsua da jolasa garapena lantzeko, hainbat alderdi lantzen baitira.Haurraren lehhen urtean oso garrantzitsua da mugimenduen bidez bere giharrak garatzen eta sendotzen joaten baitira.

Jolasaren bitartez haurrak esperimentatu, distantzia eta espazioa kalkulatzen ikasten du, formak, neurriak….

Haurrak bere hipotesiak egiaztatzen ditu baita independentzi puntu bat lortzen du.

Balio terapeutiikoa duela ere esaten dute ikertzaileak.

Egunerokotasunetik irtetzen laguntzen dio haurrari, bere tentsioak askatzen ere laguntzen dio.

Ni ere oso ados nago jolasak duen garrantzia haurrarengan.Esandakoaz gain,jolasten dagoen bitartean haurrak harremanak lantzen ditu beste haurrekin, denek batera jolastu behar dutela ikasten du eta horrekin batera konpartitzen ere ikasi behar dute.

Haurrak jendearekin erlazionatzen ikasi behar du, gelan edota parkean hainbat jende dago eta.

Bestalde, jolasaren bitartez, lehen esan bezala, haurra sendotzen da, muskuluak sendotzen joaten zaizkio esfortzuak eta indarrak egiten dituelako gogoz jolasteko, ez dira behartuak, orduan ez da konturatzen eta errepikapen ugari egiten ditu, 

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Leave a Comment »

jolasaren bitartez kultura ezagutzea

Posted by anearri en marzo 10, 2008

Haurren artean jolasteko eraren arabera, herri bateko kultura ezagutu daiteke.Euskal jolasen bitartez gure ohiturak, kultura… ezagutzeko aukera ematen digu.Garai bakoitzean zelan jolasten zen, zein material erabiltzen zen…

Baita, Euskal Herriko esamolde, abesti, dantza, ipuin… ezagutu eta barneratu ahal da jolasaren bitartez.                                                                       

Beraz, esan dezakegu, euskal jolasen bitartez, Euskal Herriko historia ezagutzeko aukera ematen digutela.

Nahiko ados nago artikulu hontan esaten dutenarekin, jolasaren bitartez herri bateko identitatea eaguu dezakegulako, adibidez baserri aldeko haurrek len beratko produktuekin jolastuko zuten (adibidez:artoak batzera) eta itxas aldeko herrietan ba itxasoarekin loturik dauen jolasetara jolastuko zuten, gaur egun, iada ez dago desberdintasunik, denek dituzte “modan” dagoen jostailua eta jostailu gabe ez dakite jolasten.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Leave a Comment »