Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Garazi Gomez’ Category

TRATU TXARRAK

Posted by garazitxu en mayo 27, 2008

  • Artikuluaren jatorria: http://tratutxarrak.blogspot.com/ eta nire hausnarketa.
  • Gai honi buruz ekarpen bat egitea erabaki dut, benetan larria eta adi egoteko gaia baita. Zerikusi zuzena du ikasten ari garenarekin, biharko egunean hezitzaile izango bagara hauek detektatzea beharrezkoa baita haurrak aurrera egin eta bere eskubudeak urra ez ditzaten.

Gezurra dirudien arren haurrenganako tratu txarrak guk uste baino sarriago ematen dira. Ez dugu beste gizarte edo herrialdeetara joan beharrik halakorik topatzeko. Gaine esan beharra dago hau etxean, eskolan edota kalean gerta daitekeela; hau da, guraso, senide, irakasle nahiz beste edonork eragindakoak izan daitezkeelako.

 

Larriena hau detektatu beharra dagoela da, zeren haurrak guztiz babesgabe daude edozein motatako tratu txarrak jasaten dituztenean; eta normalean isiltasunean mantentzen dute egoera. Gainera, batzuetan zerbait txarto egiten ari direnaren erruduntasun sentimendua garatzen dute.

 

Honek nahastu eta gizartea ulertzeko zailtasunak izaten dituzte. Ez dira ondo integratzen, eta normaltzat hartuz gero, guraso direnean gauza bera egiteko tendentzia izan ohi dute.

Askok hau onartu eta haurrak beste familia batean hezitzeko aukera ematen diete haurrei, benetan egoera gogorra eta emozioz beterikoa. Hala era haur hauek behintzat pertsona bezala dagozkien eskubideak goza ditzakete momentu horretatik aurrera.

Hala ere beste askok ez dute zorte berbera izaten eta guri hezitzaile moduan hauek detektatu eta irtenbidea topatzen gogor saiatu beehar gara.

Orain dela urte askotatin edo betidanik egon den arazoa den arren, egungo gizarteak hau onartu eta konponbidea topatzen saiatu beharrean; ez du halakorik onartzen, eta horrela egia ezkutatu eta gauzak okertzea edo berdin jarraitzea besterik ez dugu lortzen.

Tratu txarren haurren garapen osoan zehar oztopatu dezakete, eta haurtzaroa bezalako garai garrantzitsu bat behar den moduan gainditzen ez bada, hurrengo etapetan era gabezia etaarazo larriK sor daitezke.

Azpimarratu nahiko nuke arazo hau gizarte osoaren parte dela, eta guztiok eragotzi beharko genituzkeela. Guraso, familia, eskola zein gizarte osoak.

Tratu txar hauen ondorioa haurrek edo jasaten dituzten pertsonek ez ezik, gizarte osoak pairatzen ditu.

Tratu txarrak ematearen kausak ugariak ira, adibidez, arazo psikologiko edo psikiatrikoak, norbera tratu txarren biktima izan izana… Horregatik ez da biktima soilik tratamendua behar duena, gehienbat ematen dituztenak dira.

 

Anuncios

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

Heziketa-estiloak familian

Posted by garazitxu en mayo 26, 2008

Lau heziketa-estilo bereizten ditugu gaur egun. Zeintzuk haurraren garapen sozioafektiboan zein honen nortasunaren alderdi askotan eragin zuzena duten.

Egunerokotasunean arituz espontaneoak eta koherenteak izateak du garrantzi gehien. Intuiziaren bidez seme.alabei enpatia sentimendua lortzeko bidean legundu behar zaie, baina beti esaten eta egiten dugunarekin bat etorriz. Esaten dugunean sinestu behar dugu, eta ez guraso perfektuak izatn saiatu. Akatsak onartu, hauetaz hitz egin eta ikasi behar dugu guztiok. Bestela ezin diogu halakorik inori eskatu.

 

Ez dira arauak nahi bezala erabili behar, ezta elkarren artean kontrajarri behar ere. Gainela ezin ditu haurrak guk nahi dugun aspektuetan trebeak izatera bultzatu behar. Baizik eta eurak gogoko dituzten gaitasunak eta nortasuneko aspektuak onartu eta hauek garatzen lagundu baizik. Bestela ez baitugu inoiz arrakastarik izango. Honekin norbere aspektuak onartu, garatu eta pozik egon behar garela esan nahi dut, eta ez arrakastarekin obsesionatu. Haurraen ahaleginak lorpenen gainetik saritu behar baitira.

Familia AUTORITARIOAK: -Afektu eta komunikazio eskasa.

                                        -Haurra gehiegi kontrolatu.

                                        -Adinari ez dagozkion erantzukizunak eskatu.

                                        -Autonomiarik ez.

                                        -Arau larregi.

                                        -Seme-alaben iritzia kontutan izan gabe.

Ondorioz: -Haurren autoestimu baxua.

                   -Gizarte-gaitasun eskasa.

                   -Erasokorrak eta oldarkorrak.

Familia PERMISIBOAK: –Gehiegizko afektu eta komunikazioa.

                                       -Kontrol eskasia.

                                       -Heldutasun-eskakizun urriak.

                                       -Arau gabezia.

                                       -Seme-alaben iritzia kontutan hartu eta onartu.

Ondorioz: -Haurren autoestimu altua.

                   -Gizarte-gaitasun eskasa.

                   -Bulkadak nekez kontrolatu.

                   -Eraginerrazak.

Familia DEMOKRATIKOAK: -Afektu eta komunikazio egokiak.

                                               -Kontrol egokia.

                                               -Heldutasun eskakizunak gaitasunen arabera.

                                               -Seme-alaben iritzia entzun.

Ondorioz: –Haurren autoestimu altua.

                   -Gizarte-gaitasu eta trebetasun egokiak.

                   -Norbere burua kontrolatzeko gai.

                   -Autonimia.

Familia EPELAK edo AXOLAGABEAK: –Afektu eta komunikaziorik ez.

                                                   –Kontrolik ez.

                                                                -Heldutasun-eskakizunik ez.

                                                                -Arau larregi edo bat ere ez.

                                                                -Gurasoek erantzukizunak bete gabe.

Ondorioz: -Haurren autoestimu baxua.

                   -Gizarte-gaitasun eskasak.

                   -Bulkadak kontrolatzeko arazoak.

                   -Ez dituzte arauak betetzen.

Beraz, guzti honen ondorio gisa, argi geratu da haurrei gauzak lortzeko bidea erakutsi eta eskubide eta saiakerak errespetatu behar direla, beti ere haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Edozein arlo eta gairekin aritu arren. Esan beharra dago ez direla inoiz bi haur berdin izango, ezta familia berean egonda ere.

Bestalde, koherentia, ideia eta ekintzen artean, serioki mantendu beharreko gauza da. Hezkuntza eginkizunak familia eta eskolaren artean konpartitu behar direlarik. Haurrak, normala den moduan, ez baitu ulertuko zergatik ageri diren desberdintasunak batean eta bestean, eta ez dago arrazoirik hau gerta dadin.

Azkenik, norberak duen estiloa, pentsamendua, ideiak eta baloreak… kontuan eduki behar dira eta hauek aurrera eraman, horrela soilik lortuko baitugu koherentzia. Beraz, ez dago eredu egokirik edo formula magikorik, bakoitzak ahal duenik eta ondoen egitea eta benetan saiatzea baino. Beti ere informazioa eskuatzeko prest eta gai egon behar dugu bizi garen gizarte aldakor honetan.

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

Familia-eskola harremana

Posted by garazitxu en mayo 26, 2008

Haurraren lehendabiziko sozializazio agentea familia den arren, gero eskolak ere paper garrantzitsua hartzen du. Hauek helburu berberekin lanean arituko dira, umeen garapen emozionala, intelektuala eta sozioala bultzatzen. Horregatik ezinbestekoa da hauek elkarrekin lanean aritzea, konfiantzazko harraman bat beharrezkoa delarik, hau kalitatezkoa izan dadin eta haurrak bere nortasuna eta gaitasunak sustatzeko. Horregatik hezitzaileek familien inplikazioa bultzatu beharko dute haurren-hezkuntza prozesuan parte har dezaten.

Guzti honek dirudien baino garrantzi handiagoa du, bereziki egokitze-aldian. Argi ikusten den moduan ikastetxe eta familiek elkarrekin lan eginez gero, balioak egokiro garatzen direla, haurraren gaitasunak gehiago lantzen direla, azkarrago garatu ohi direla… azken finean komunikazioan oinarritutako harremanetatik etekinak irteten direla.

Balio, arau zein ohiturak partekatzeak ondorio onak dakartza haurrarentzako, Bestela nahastu egiten baita eta narmala gainerea, ez baitu ulertzen eskolan edo etxearen arteko desberdintasuna balio edo arau bat ezartzerako orduan. Horregaitik trebezien arabera, egoeren arabera, adina kontutan izanikzarriko dizkiogu haurrari; haur bakoitzari.

Hau horrela izateko ez dago komunikazioa ez den beste biderik. Horregatik oso garrantzitsua da eskola eta familiaren artean ondo komunikatzea eta gauza, arazo, ohitura, jarrera… ezberdinak konpartitzea.

Eguneko sarrera edo irteeretan, koaderno edo agenda batean, txostenetan, eskolara hasi baino lehenaogko elkarrizketan, batzarretan… milaka eratan elkartrukatu daiteke informazioa. Tokia eta egoera kontuan izanik, beharrezko eta egokia dena azalduz. Zeren gaixotasun, janaria, arazoak… konpartitzea beharrezkoa den bezala; gustuak, loa, aurreko eguneko festa, ibilaldia, egun bereziak… ere konpartitu behar dira. Gurasu zein hezitzaileak haurrarekin bere bizitzako momentuak gozatu ahal izateko.

Aspaldian guraso-eskola zein guraso-elkarteak sortu dira; egun gauzak aldatzen ari diren seinale moduan, eta gizarteko familien arreta eta interesaren ondorioz.

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTA

Posted by garazitxu en mayo 26, 2008

Gaur egur haurrek txiki-txikitatik ikusten dute telebista, eta hitz egiten jakin ez arren bertan agertzen diren ahots-tonua, gorputz-jarrerak, aurpegi-espresioak… bereizteko gai dira.

Telebistari begira gauden bitartean beste gauza askotarako denbora mugatzen da, haurren hezkuntzan eragin handiak dituelarik. Onak zein txarrak. Horregatik asko zaindu behar da haur batek telebistaren aurrean igarotzen duen denbora, bain abaita ikusten ari dena ere.

 

Egia esateko, gauza ororen bezala, erabiltzen jakin behar da telebista; eta neurrian ikusi. Honela tresna egokia izan daiteke arlo kognitibo, sozial zein afektiborako. Honen inguruan iritzi ezberdin asko daude. Baina nik uste dut batzuetan aberasgarri izan daitekeen moduan bestetan kaltegarri surte daitekeela. Zeren bertan jokabide-eredu, bizimodu, balio, arau… asko eta asko agertzen dira eta errealitate ezberdinak ezagut ditzakegu; baina askotan estereotipoak sortu  eta errealitataearekin bat ez datozen eszenak ageri dira. Honek haurraren asimilazio-prozesuan eragin dezake errealitatea eta fikzioa bereizten, hezkuntza-jardueran… ondorio ezkorrak dituelarik.

Gogoratu behar dugu haur txikiak esponjak nezlakoak direla, eta guzti-guztia xurgatzen dutela, Hau da, telebistan ikusitakoa sinetsiko dute eta bertako jarrera, esaerak… imitatuko dituzte. Horregatik garrantzitsua da helduren bat ondoan izatean haurrak telebista ikusten duen bitartean, iraupena eta programazioa kontrolatzeaz gain, nahasteak azaldu, alde positiboak garatu eta enpatia bezalako sentimenduak landu daitezkeelako.

Hezitzaile zein familian kontziente izan behar dugu telebista ezin dela umeak entreteniturik eta helduok beste zeregin betan gauden bitartean erabili. Ondorio negatibo asko izan baititzake, obesitatea, harremanak izateko zailtasunak, informazio desegokia barneratzea…

Beharrezkoa da haurtzaroan telebistaren erabilera okerra eta gehiegizkoa saiestea. Bide batez ariketa fisikoa, sozioalizazioa, imaginazioa eta horrelakoak bultzazten ditugularik.

 

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

ADAPTAMEN-NAHASTEA

Posted by garazitxu en mayo 21, 2008

 

Nahaste hau edozein adinetan aurkitu daiteke, eta pertsonaren bizitzan aldaketan batzuk eragiten duten estresaren ondorio dira. Aldaketa horietara ez dira egokitzen, baina hauek eman eta pare bat hilabetera agertzen da. 6 hilabete inguru iraun ohi duelarik.

Adaptatzeko ezintasun honek eragina du jokaera eta sentimenduetan. Haur batengan esaterako, gurasoen dibortioa, eskola aldaketa, pertsona maite baten galera… ondorio izan daitezke.

Adaptamen-nahasteak 3 motatakoak izan daitezke, antsietatearekin, estresarekin eta jokaera arazoekin. Hauek sintoma ezberdinak dakartzatelarik:

 

Mota

Sintoma

 

Adaptamen nahastea antsietatearekin

Kezka eta egonezina.
Jendearengandik banatzeko beldurra.
Urduritasuna.

 

Adaptamen nahastea depresioarekin

Negar egiteko joera.
Ikuskera negatibo eta ezkorra.

 

Adaptamen nahastea jokaera arazoekin

Bere zereginak ez betetzea.
Etengabe borrokatzen egotea.
Edozer gauza apurtu, naiz eta beste pertsona batena izan.

Hauek bakarka batera ager daitezke.

Hau arazo garrantzitsu bat bilakatu daiteke haurrarentzat, eta askotan oso lagungarri da kontatzea, behin eta berriz buruan bueltaka izan arren beste ideia edo ikuspuntuak ezegutzeak lagundu baitezake. Horretarako profesionalen beharra izan ohi da, zeren haurrak sentitzen du ingurukoek ez dutela ulertzen, eta isiltasunean babestu ohi da; arazoaren aurrean segurtasuna galtzen duelarik. Egoera honetan ez dute trebetasun bera garatzen irtenbideren bat bilatzeko, jokaera arazoak sor daitezkeelarik.

Askotan haurrak kontsultan daudenean beraien arazoa gurasoei ezin diela kontatu esaten dute. Hau sarri gertatzen da guraso ulergarri eta entzuteko prest daudenak izan arren, huarraren sentimendua oso bortitza baita eta uste dute kontatuz gero berarekin gaizki sentituko direla.

Hau profesionalen esku uzten den arre, (ebaluaketa, tratamendua…) ezin dugu inoiz ahaztu famaliak ere parte hartzea ezinbestekoa dela, beti bezala haurraren munduan arlo afektiboa oso presente dagoelako.

 

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

BELDURRAK ETA FOBIAK

Posted by garazitxu en mayo 21, 2008

  • Gaiarekin zerikusia duela uste dut, zeren belburra eta fobiak sarritan gehiegizkoak dira eta arazo bat bilakatzen dira haurtzaroko garaian.

Helduok uste dugu haurren beldurrak ebolutiboak direla, hau da, adinarekin desagertzen direla; eta askotan halakoak dira. Baina batzuetan larriagoak dira eta umearen ongizatea mehatxatzen dute.

Beldurra izatea normala da eta askotan ona eta beharrezkoa; arrisku egoera baten aurrean alerta bezala jokatzen du, eta egoera hau bizitzenko beharrezkoa da.

Baina beste askotan beldurra arriskurik ez dagoenean azaltzen da eta egoera baten ez dakan gehiegizko arriskua ikusten da. Honek haur askoren erantzuna larregizkoa izatera eraman dezake. Beldurra sortu duen egoera hori estimuli kaltebako edo haurrak kontrolpean duen estimulu batetik badator, beldurraren ordez fobia deitzen diogu. 

Esan dudanez haurtzaroan zehar fobiak agertzen dira, hauei aurre egitea garapen osasuntsu baten parte da,  eta ez diegu gehiegizko garrantziarik eman behar. Adinaren arabera, hemen dituzue ager daitezkeen batzuk:

*0-2: zarata bortitzak, animaliak, iluntasunak.

*3-5: min fisikoak, animaliak, pertsona mozorrotuak, zarata bortitzak, iluntasunak.

*6-8: irudimenezko izakiak, bakardadeak, fenomeno meteorologikoak, banaketak, iluntasunak.

*8-12: eskolak, itxurak, heriotzak.

Honelakoren bat pairatzen dutene umeak ez dira ulertuak sentitzen inguruan dituztenengatik. Bestelako ondorioak ere paira ditzaketelarik. Askotan ez dira kapaz beraien mundua eta errealitatea argi bereizteko; hau isiltasunean eramateak ez die beste ikuspuntu bat ulertzeko aukerarik ematen. Horregatik garrantzitsua da behar dituen baliabideak eskuratzen laguntzea, segurtasuna emanez eta haurrari beldurra ematen dioten egoerei buruz mintzatuz beste era batean ikustea.

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

ENEURESIA

Posted by garazitxu en mayo 19, 2008

  • Artikuluaren jatorria:

    http://www.psikologoa.com/eu/enuresis.html

  • Eneuresiari buruz hitz egite interesgarria irutzen zait, haur askok apiratzen baitute eta hezitzaile garenean haurren batek arazo hau izanez gero zer egin jakitea garrantzitsua delako.

 

Eneuresiak esfinterren kontrola eduki eta gero aldean txisa egitean datza. Gauez (ohean) zein egunez (egunaen zehar, haurra esna dagoela). Oso ohiko den arazoa da umeengan.

Normalean, adinaren araberako eboluzioa kontutanizanik, 2-3 urte inguruan desagertzen da egunean zehar txisa aldean egitearena. Gauekoa ordea, 2-6 urte bitartean desagertu ohi da.

Arazo honen zergaitia bilatzerako orduan, gauza ezberdin askorekin topatuko gara, hala nola, pertsona garrantzitsu baten heriotza, eskola aldaketa, gurasoen dibortzioa…bezalakoen ondorioz agertzen dena. Edota uretraren disfuntzioa, gernubidean infekzioa, puxika kontrolatzeko zailtasunak… eta horrelako arazo fisikoen ondorioz sortzen den eneuresia. Arrazoi anitz hauen ondorioz, enuresi motak ere desberdinak izango direlarik.

Arazo hau duen haurren batekin gaudenean benetan garrantzitsua da jokaera lasai eta kezkagarria ez dena edukitzea. Haurrarekin zuzenean hitz egin eta honek geuregan segurtasuna nabaritu behar du, bera ere seguru senti dadin. Eta batez ere, denborarekin konpontzen den arazo bat duela ulertu behar du.

Ez zaio errietarik egin behar, berak ez baitu nahita egiten eta ezin dugu horregatik errudun sentitu dadila onartu. Gainera errietak umearen autoestimua minduko du ziur.

Gainere eneuresi kasu gehienak konpontzen direla jakinik, ez zaio duene baino garrantzi gehiago eman behar, bestela huarrak nekez gaindituko baitu.

Ez da inoiz umea beste edonoren aurrean lotsarazi behar, ikaskideekin arazoak sor baititzakegu, eta baita harraren beraren pertsonalitatean ere.

Eneuresia eragiten duten arazo fisikoak baztertu ondoren, gurasoekin hitz egin eta hauek psikologoaren kontsultara joateak ez du eragin negatiborik izango. Beraz, hau probatzea komeni da. Baina kontuan edukita gurasoak soilik joan behar dutela kontsultara, askotan haurra bera zuzenean ez joatea gomendatzen baita. Beraz onena psikologoaren gomendioei jarraitu eta kasu bakoitzaren araberako soluzioak bilatzea da.

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

ZIGORRA

Posted by garazitxu en mayo 3, 2008

  • Ekarpen hau egiteko ditugun apunteetan (garapen morala) eta nire hausnarketan oinarrituko nahiz.

Garrantzitsua iruditzen zait zigorrari buruz hitz egitea. Orain arte konturatu ez banaiz ere, zigorrak eragina izan dezake haurraren garapn moralean, egia esan gehienetan eragina izango du. Helduok haurraren jokabide morala hobetzeko tresnalez erabiltzen dugu, baina ez dugu inoiz ahaztu behar haurraren onurarako erabili behar dela; eta inoiz ez gure onurarako.

Zigorra noizbehinka eta adinaren eta egindako ekintzaren arabera egokituta erabili behar da. Gutxitan erabiltzen bada eragin gogorragoa du, umeak nabarmenago sentituko du ohiko afektu gabezia, eta berehala lehenagoko egoerara itzuli nahiko du. Horregatik epe-luzera ez du jokabide aldaketarik sortzen.

Gainera zigorretan oso sozialak ez diren portaerak ezartzeak edota seme-alabak askotan zigortzeak haurren erasokortasuna bultzatzen dute. Zigorrak beti egindakoaren larritasunaren araberakoa, eta ekintzarekun lotura zuzena duena izan behar du.

Hala ere benetan garrantzitsua dena, haurrak zigorra ulertu eta bere ekintza negatiboen ondorio negatiboei buruzko hausnarketa egitea da.

Hezitzaileak haurrarenga hausnarketa bultzatzeko lehendik bien artean harreman egoki bat agon behar da, hau da, konfidantza, libreki adierazteko aukera, lotura afektiboa… aurretik garatuak izan behar dira. Honetaz gain ere, haurraren garapen ekilibratua eman dadin, ikastetxe eta familiaren artean lotura bat egongo da. Bien arteko koherentzia. Eta bietan nagusien jarrerak,  eta batez ere haurrarentzat atxikimendu irudia osatzen dutenen artean, umearentzat eredu izan beharko dute.

Azkenik esan beharra dago, xantaia emozionala edo erabateko autoritatea guztiz baztertu behar direla, baita haurra jotzea ere. Ez da egokia izango haurra hurrengo egunean bere jostailu kuttunena kenduz edo telebista ikusi gabe zigortzea, hau umeari oso hurrun geratzen bait zaio. Hitzez zigortzeak edo bete baino lehen zigorrak kentzeak kontrako eragina izan dezake.

 

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

MORALA ETA EMOZIOAK

Posted by garazitxu en mayo 3, 2008

  • Oso interesgarria iruditu zait orain komentatzera noan artikulua. Bertan morala eta emozioen arteko harremana agertzen da, eta haurraren garapen moralean eragin dezaketen zenbait jarrera aztertzen dira.
  • Artikuluaren jatorria: http://www.hikhasi.com/artikulua/1254

Morala eta emozioen artean ikaragarrizko lotura dago. Emozio moralak arauak betetzean edo ez betetzean sortzen dira (urguilua, kulpa, lotsa…), norbaitek ikusten gaituela sentitzen dugunean.

Gozamenarekin lotutako emozioek, arauren bat betetzen dugunean, arauak errespetatzen jarraitzera motibatzen gaitu. Arauen kontra egiten dugunean ordea, kulpa eta sufritzen ari den pertsonarenganako enpatia sortzen dira, honek oso deserosoak izateaz gain peper prebentibo bat betzen dute, halakorik berriz ez sentitzeko ez baitugu arau moralik hautsiko. Beraz, jokabide moralak, ezagutzak baino gehiago emozioek erregulatzen dituzte.

Agresibitatea prebenitzeok ezinbestekoa da kulpa eta enpatia bezalako emozioak lantzea, zeren erasotzaileak biktimaren sufrimendua sentitzen ez badu ez du kulparik sentituko, ondorioz ez du berriz ere ekintza ez errepikatzeko arrazoirik ikusten.

Haur bat erasokorra egiten dutek kausak asko daira, biana oso garrantzistua da hauek ezagutzea lehen bait lehen eskuartzeko. Hiperaktiboek, behar adina arreta eta maitasun jasotzen ez duten haur triste eta mingotsuek, guraso oso autoritarioak dituztenek edota gehiegi uzten dituztenak haur erasokorrak izateko arrisku nabaria dute. Bestalde haurra zoriontsua bada eta emozionalki seguru sentitzen bada oso zaila edo ia ezinezkoa da agresiboa izatea.

Eskolan eraso jokabideak ikusita onena gurasoekin hitz egin eta elkarrekin esku hartzea da. Mutilen kasuan argiago ikusten da agresibitatea, normalean fisikoa delako. Neskek ordea agresibitate psikologikoa erabiltzen dute gehiago, eta ez gaude ohituta hau konpontzera, baina talde osoaren bazterketa pairatzen dutenek (hau lortzeko gai baitira) oso gaizki pasatzen dute, etorkizunean oinazeak izateko arriskuaz. Enpatia faltaren aurrean, besteak sufritzen ikusteko gozamena sortzen de, inolaz ere ez delarik kulpa sentimendua garatzen.

Biktimei askotan trebetasun sozialen falta sortrzen zaie, erasoen ondorioz nahiko dependiente bihurtzen direlarik. Haur hauek defendatu eta beraien autoestimua suspertzen lan egin behar dugu. Gainontzeko taldeari ere erakutsi behar zaio zintzoa izatearen garrantzia eta honek dituen ondorio positiboak, Horrela, erasotzaileak askotan ez du erasoko, taldearen onespena behar baitu horretarako, eta bakarrik galduta dagoela sentitzen baitu. Hala ere, garrantzitsua da enpatia eta erruduntasun sentimenduak landu eta bazterkeria, beldurra, lidergoa… denek rol ezberdinak bizi eta baloratzea.

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

Bullying-a

Posted by garazitxu en mayo 1, 2008

  • Eskolan gero eta gehiago ematen ari den akosoa, bullying izenez ezaguna, tamalez landu beharko dugun gaia da. Eta garapen moralarekin zerikusi zuzena duelako aukeratu du.

Bullying-a erasoa da, denboran zehar mantentzen dena eta nahita eta askotan aurretik planifikatuta egiten dena. Ikasketa zentroetan gero eta gehiago gertatzen ari da eta normalan haur bakarrari talde handi batek egiten diona. Erasoa fisikoa baino gehiagotan psikologikoa izan ohi da.

Argi azaldu behar da gizarte osoarez arazoa eta ondorioa dela, eta ez hau pairetzen eta eragiten duten pertsonena soilik. Zeren moralki egoera injustuak ikusi eta beste alde batera begiratzen dutenek kaltea baimentzen dute, baita hau ezkutatu ere. Ezinbestekoa da denon partehartzea, bestela okerrera besterik az batu egiten egoerak. Gaur egungo gizartea oso agresiboa da, eta azalean ikus daitazke ondorioak.

Beste askotan bezala, ezinbestekoa da guraso eta hezitzaillen arteko harremena eta elkarrekintza, baita haurrekin gaia lantzea ere. Gainera arazo honek duen irtenbiderik onena prebentzioa da, horretarako egunero aipatzen ditugun baliak praktikan jarriz (errespetua, berdintasuna, tolerantzia…). Hau gerta ez dadin atxikimendu segurua izatea beharrzkoa du haurrak, bestela agresiboa izateko aukerak areagotzen ditu. Baina zerbait ikusi edo detektatzerakoan garrantzistua da epairik ez egitea, eta are gutxiago biktima eta erasotzaileen aurrean, honek gauzak txartu baititzake.

Bestalde, hezitzaileen formazioa eta gaia zeharka lantzea haintzakotzat jotzen dira. Zentroak seguruagoak izateko osasuntsuak izatea ezinbestekoa da, hau da, afektibitatea, alderdi emozionala… garatu behar dira txikitatik. Etorkizubean haurrek euren kabuz arauak ulertu eta printzipio arraziodunak sor ditzaten.

Beste puntu garrantzitsu bat gurasoen eskolari uzten dioten gehiegizko ardura da, eskola eta familia baturik egon behar dira, haurraren inguru hurbilekoa eta egunerokoa baitira; baina horretarako denek errespetatu eta interpretatu behar dituzte rol egokiak, umearen aurrean antzeztu gabe. Biek transmititzen diote oro haurrari, eta hau positiboa izan dadin saiatu behar dugu, etorkizunean gaurkoa ez bestelako gizartea lortzeko.

Beraz egunerokotasuen landu eta sustatu behar dira benetan garrantzitsuak iruditzen zaizkigun baloreak, eta haurrek apurka-apurka ikasi, barneratu eta balioztatuko dituztelarik. Bizi duten egoera eta inguruaren arabera ongia eta gaizkia egin eta biktimen lekuan jartzeko abilezia ere garatuko dute, enpatia honek eragina izangu du bakoitzaren bizipenetan ikusi eta ikasitakoarekin, eta haurrak gordetako informazio hori erabili eta baliagarria izateko beharrezkoa da ona eta osasuntsua izan dadila.

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

ERRESILIENTZIA

Posted by garazitxu en mayo 1, 2008

  • Artikuluaren jatorria: http://revista.consumer.es/web/eu/20070101/interiormente/71099.php
  • Honako artikulu ahu aukeratu dut uste dudalako garapen moralarekin zerikusia duela. Zeren bizitzako lehen urteak gainontzekoen euskarri dira, eta badira haur batzuk miserian edota muturreko egoeretan bizi arren ikaragarrizko kemenaz aurrera ateratzen direnak; ederki susperturik gainera.

Erresilientzia birtute bat dela esan daiteke, zoritxar edo ezbeharrean jaio edo bizi arren, psikologikoki osasuntsu garatu eta zailtasunak gainditzeaz gain, horietatik indarberriturik irtetearena hain zuzen ere.

Suntsipen edo presiopean norberaren burua babesteko ahalmena erakutsiz agertzen da erresilientzia. Ezbehar edo zailtasunen aurrean jarrera positiboa izanez.

Eguneroko bizitzan era askotako gertakari latzak jasotzen dira, eta egoera hauen aurrean pertsonek erreakzio ezberdinak ditugu; erresilientzia graduaren arabera.

Trebezia hau indartzeko zenbait ezaugarri honako huaek dira:

Introspekzioa: Nork bere buruarekin gogoeta egin ostean galderei erantzun zintzoak ematea.

Independentzia: distantzia fisiko zein emozionala ezartzen laguntzen du, beti ere guztiz isolatu gabe.

Ekimena: Arazoei aurre egiteaz gain hauengan kontrola ezartzea.

Umorea: gauza txarren alderdi positiboa ikustea.

Sormena: kaos eta desordenetik, ordena eta edertasuna sortzea.

Moraltasuna: norberarekiko bizitzaren asepen eta oroitzapen aberatsak izatea.

Harremanetan trebezia: norbera gainerakoei eskaitzea eta besteak onartzea. Maitasun eta esker onez.

Gainera, erresilientzia sustazen duten faktoreak hauek izan daitezke:

Gurasoenganako lotura, atxikimendu honek gurasoetako batekin gutxienez harreman emozional iraunkorra izatea eskatzen du. Bestela beste pertsona  adierazgarri bat ere izan daiteke. Honek haurra inguratzen duen egoera txarretatik babesten du eta efektu kaltegarriak arindu.

Lokarri afektiboen garapena. Norberaren familian ezbeharra bizi denean, beste pertsona adierazgarri batzuk erresilientzia jokabideak erraztu eta lagundu ditzakete.

Hezkuntza-giro egiatia, jokabide muga egokiak ezartzen direna.

Autoestimua, norberarenganako irudi positiboa izatea, auto-konfiantza…

-Aukera estresa sortzen duten gauza, jarrera edo egoerei era aktiboan erantzuteko. Honetarako adierazle subjektibo eta positiboak erabiliz eta krisiak arazoei konponbidea ezartzeko aukeratzet erabiliz.

Nire ustez kontuan artu beharreko gauzak dira orain arte aipatu ditudanak, jakin behar dugulako askotan huarrek jarrera ezberdinak pairatzen ari diren zerbaiten ondorio direla. Hau da, beraiek gertatzen ari zaiena adierazteko dituzten moduak dira, eta era askotarikoak izan daitezke. Horregatik garrantzitsua deritzot arazoak onartu eta hauei aurre egiten jakieari, baita hauen benetako arrazioa zein den jakiteari ere.

Azkenik esan nahiko nuke, inoiz ez dela berandu norberaren jarrera aldatu eta erresilientzia sustatzeko. Hori bai, norberak nahi eta ahal duela pentsatu behar du, duen adina aitzakitzat jarri gabe.

Bizitzari aurre egin eta amildegitik adorez irteteko inoiz ez da beranduegi, jokaeraz aldatu daiteke beti ere zintzoak izanik. Zintzoak pentsamendua aldatzen, ikuspuntu desberdinak ulertzen, norbere buruaz gogoeta egiten, positiboa izaten, asertibitatea lantzen… Inor engainatu gabe, norbait engainatzekotan geure burua engainatzen arituko ginatekeelako.

Posted in Garazi Gomez, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

Masturbazioa 0tik 5 urtera

Posted by garazitxu en abril 21, 2008

Jatorria: http://www.bergara.net/Udala/Antolaketa/Ongizatea/aldizkari/ale14EU.pdf

Uste dut argi dagoela zergatik aukeratu dudan gai hau, 0tik 5urtera arteko haurren masturbazioa hezitzaile moduan lanean arituko garenean zuzenean ikutuko dugun gai bat izango delako. Garapen sexualarekin zerikusi zuzena duelakoan nago, masturbazioa norberaren gorputzaren esplorazioaren ondorioa bait da.

Ba al dute haur txikiek sexualitaterik?

Sigmound Freud (1856-1939) izan zen haurrek sexualitatea zutela aldarrikatu zuen lehenengoetarikoa. Baieztapen horriek garai haietan eskandalu hutsa ziren arren, beranduago hainbat zientifiko eta adituk egiaztatu zuten. Hala ere, gaur egun haurren masturbazioak tabu sozial bat izaten jarraitzen du.

Garapen osasutsu baterako beharrezkoa da txikienek berain gorputzak ukitze, horrela zenbait sentsazio ezberdin esploratzen bait dituzte. Ohituak gaude haurrak beraien gorputz atalak arakatzen ikusten, baina genitalak ukitzen ikusten baditugu harritu, lotsatu eta beldurtu egiten gara gure erreakzioa guztiz ezbedina delarik. Telebistan, kalean… ematen du haurren sexualitatea ez dela existitzen, baina hau guztiz ideia okerra da, haurrak pertsona sexudunak dira eta sexua baitute. Gainera beharrezkoa da norberaren gorputzaren funtzionamendua ezagutzea inguruaren ezagutza areagotzeko. Honetarako gorputzak sortzen dizkien sentsazioak esperimentatuz.

Gende asko harritzen da haurrak masturbatzen aurkitzean, baita geure sexualitatearekin parekatu eta gero ondorioak ateratzen ere. Baina haurrarentzat masturbazio hori ez da helduon sexualitatea bezalakoa. Egia da plazerra etan diola, baina berak kaka egite, jatea, lo egitea… bezalakoa da. Plazer hutsagatik egiten dute eta ez alderdi morboso batekin. Horregatik behin probatuz gero gustatu bazaio normala da berriro ere errepikatzea.

Askorentzat benetan zaila izaten da seme edo alaba masturbatzen dela onartzea eta harridura, beldurra edo ezustea sortzen dizkie. Guraso asko daude egoera honetan eta sekretu bat bezala gordetzen bada haurren sexualitatea izkutatzen ariko lirateke, horregatik garrantzitsua da hori onartu eta azaleratzea, egoera antzekoetan dauden haur eta gurasoentzat lagungarri izan daitekeelako arraroa ez dela eta kasu bakarra ez dela jakitea. Baita etorriko diren generazio berrientzat eta haien familientzat ere, etorkizunean gai tabu bat izan ez daiten.

Esan beharra dago haurrek genitalak zuzenean ukitu edo zerbaitekin igurtzi arren, gehienetan kasualitatez aurkitutako fenomenoa izaten dela (mantarekin, panpin batekin…). Behin sortutako sentsazio honek ongi sentiarazten du eta hau luzatzen edo errepikatzen saiatzea guztiz normala da. Momentu hauetan exzutatuta eta izerditan egon ohi dira eta baliteke klimax bat ere izatea, gero lasaituko delarik. Batzuek errepikatu egingo dute eta beste batzuek ez.

Helduok sexu jolasak leku intimoekin lotzen ditugu eta gure kulturako idatzi gabeko arauak barneraturik ditugu. Baina haurrek oraindik ez dituzte arau hauek barneratu eta gustagarri dutena edonon egin dezaketela uste dute, beraz lasai asko masturba daitezke parkean, eskolan… Umea berehala ohartuko da  nagusien erreakzioa desberdina dela eta ez oso ona eta naturala, ondorioz konturatzen doa egiten dabilena ez dela ekintza arrunta (merienda jan, hortzak garbitu…) eta gurasoen jarrera urduriagatik eta antzeman dien deserosotasunagatik arau inplizituak barneratzen joango da. Halako egoeretan lagungarri da intimitate kontzenptua haurrarekin lantzea.

Masturbazioak orokorrean ez du ondorio kaltegarririk, eta ez du zerta arazoren baten ondorio izan beharrik. Masturbatzeak bere gorputzarengan duen jakintza zabaltzen du, gainontzeko arloetan lagunduko duelarik. Gorputzak sortu ditzakeen sentsazioak eta izan ditzakeek erreakzioak ezagutzeak ingurua segurtasun gehiagoz esploratzen lagundu dezake. Gainera gorputza erlaxatu, oxigeno gehiago hartu, odolaren zirkulazioa hobetu, momentu estresanteetan lasaitu…egiten du. Beraz, esan daiteke ez dgoela masturbazioa txarra dela esateko arrazoi zientifiko ezta errazoi fisiologikorik ere ez. Are gehiago, masturbazioa haurran bizipen bat gehiago da eta aurkikuntza garrantzitsu bat izatean gain, ondorio onak izaten ditu.

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

Hizkera ez-sexista

Posted by garazitxu en abril 20, 2008

Zentzuduna eta etorkizunean gure lanerako erabilgarria izan daitekeelako aukeratu dut ekarpena egiteko gai hau. Gaiarekin luturik doa, hizkera sexista zein hizkera ez-sexista batek haurraren garapen sexualean ondorio ezberdinak eragin ditzakeelako.

Testuaren jatorria: http://www.hikhasi.com/artikulua/1396

Munduan ez dago berdina den pertsonarik, eta ezin da ukatu gizonak eta emakumeak desberdinak garenik ere. Baina honek ez du esan nahi aldaketa fisikoez gain jarrera, pentsaera tea abarretan ere desberdinak garenik. Hori pertsonaren araberakoa baita eta ez sexuaren araberakoa.

Argi dago berdintasunaren aldeko borrokan gizartea aldatzeko hizkuntza ez-sexista erabiltzeaz gain beste gauza asko egin behar direla, txikienei ordea era egokian hitz egiteak etorkizunean berdintasuna garatzeko pausu bat da.

Hizkuntza ezderdinen artean desberdintasun handiak daude, hala ere guretzako alderdei garrantzitsua da euskarak oso zama sexista txikia izatea (%5ekoa). Honi sexismo linguistikoa deituko genioke, baina bizi garen gizarteko itzala besterik ez da. Beraz, sexismo soziala ere pairatzen dugu eta hau da aldatzeko benetan zaila dena. Bertan arau, ohitura, jarrera, pentsaera… asko barneraturik daude. Eta nahiz eta kultura eta gizarte desberdinetan bizi, guztietan emakumea gizonezkoaren atzetik agertzen da. Ikasitako sinbolo eta irudikapenak okertzat jotzea eta balio eta jarrera berriak sortzea zaila den arren, hutsetik hasita horretan saiatu behar dugu, batik bat haur taldearekin ikasgela batean gaudenean.

Azken hamarkadetan hizkera ez-sexista bat erabiltzeko gomendio asko argitaratu diren arren, ia gehienetan katsak eta porrotak agertu dira. Hala ere ez dugu etsi behar eta plngitza eta asmo horiek praktikara eramatea beharrezkoa da.

Honek itzelezko pisua izango luke heziketan, eta leku askotan ikasmaterialean, ikasleetan, irakasleeta eta geletan aldaketa handiak ekarriko litzuzke. Errazena ikasmateriala eta gelak egokitzea da, baina ikasle zein hezitzaileen jarreran, hizkeran eta pentsaeran aldaketak eragitea nahiko zailagoa da.

Honetarako kontzienteki hitz egin eta entzun behar dugu. era bakarra sahiestuz eta interpretazio desberdinak ikusiz. geln neska zein mutilak elkarren ondoan jarri, berdin tratatu bronka botatzerakoan edota txalotzerakoan, guztion parte-hartze berdina sustatu, hitz berdinak erabili neska zein mutikoekin…

Guztion esku dago berdintasunaren aldeko bidean aurrerapausuak ematea.  

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

Sexu aniztasuna

Posted by garazitxu en abril 20, 2008

Jatorria: http://www.hikhasi.com/artikulua/1408

Interneten denbora luzen bila egon ondoen, honako artikulu hau aukeratu dut, haurraren sexu aukera eta hau giro aberats eta oztoporik gabekoan heztez mintzatzen delako.

Uste dut gaiarekiz zerikusu zuzena duela, hezitzaile gisa haurrek sexu garapen egokia izateko zenbait aholku eta balorazio egiten baititu.

Sexu aniztasunean hezitzeko ados egon arren, asko dira hori nola egin ez dakitenak. Hau normalean momentu konkretuetan eta haurrak nerabezaroan daudenean egiten da, eta gizon eta emakumearen aparatu genitalak erakutsaiz eta koitoaz hitz eginea. Honek aukera asko mugatzen ditu eta etorkizunean heterosexualitatea bultzatzen du. Horregatik txiki txikitatik hitz egin behar da sexualitateaz, adin guztietak praktika honekin jarraituz. Ez da soilik heterosezual kontzeptua erabili behar, gainera geru eta ugariagoak dira familia mota ezberdinak eta guztiak isladatuak sentitu behar dira, ez soilik familia heteroparentaletan bizi diren umeak.

Helduok haurraren jaiotzatik hasten gara baldintzak jartzen, mutila edo neska bada desberdin haurtzen dugu umea, eta heterosexuala dela pentsatzen da.

Txikienengan lotura afektiboak arlo guztietan du eragina, eta haurrak plazerra eta lotura afektiboak izateko beharra sentitzen du. Lotura afektibo hauek bizi osoan zehar izango dira sexuaren bitartekari, batez ere haurtzeroan. Sexu heziketa atxikimendua duen pertsonekin hasten da (laztamnak, musuak, besarkadak, kontaktu fisikoa…), eta garrantzitsua da bere burua ezagutu eta onartzen ikastea eta bere erotika modu zoriontsu batean adierazten ikastea (homosexual, heterosexual nahiz bisexuala).

Urte t´erditik aurrera asko aldatzen da umearen bizitza, ibiltzen eta hitz egiten hasteak autonomia izugarria ematan baitio. Momentu honetatik aurrera sexuaz duen jakinmina zuzenago adieraziko digu, eta egiten dizkigun galderak erantzuteaz gain informazioa ahalik eta era egokienean ematen saiatuko gara. Haurrak etorkizunean bere sexualitatea era naturalean bizi, homosexualitatea onartu eta bere beharrak modu zoriontsuan asetze nahi baldun badugu hasieratik azaldu behar dizkiogu dakizkigun kondizio sexual, faimilia tipo, maitatzeko era… guztiak.

Informazioa hitzez transmititzen diogula uste dugun arren, ez dugu ahaztu behar bere eredu garela; eta naturaltasunez eta gardentasunaz aritu behar garela. Hala ere, gizakiak garenez, ditugun dudak, lotsak eta beldurrak ikustarazi behar dizkiogu. Berak ere dudaren bat duenean lasai asko galde dezan.

Umeak bere inguruan aukera anitzak ikusi eta bizitzen baditu zaila izango da nagusia denean baztertua sentitzea.

Azkenik, esfinterrak kontrolatzen hasten denean normala da bere kuriositatea zentzumenen bidez asetzea, eta bere gorputza zein ingurukoena esploratzea. Hemendik aurrera lehen agerian ez zuen gorputzeko atal bat begi bistan izango du, eta bere parte da. Horregatik ikusmen eta ukimenaz baliatuko da informazio berria eskuratzeko. Hezitzaileok lan handia egin behar dugu identitate sexuala, desira orientazioa eta generoa ez nahaste. Baita haurrei beraien aukera ez mugatzen ere. Honetarako harren masturbazio edota biren arteko jolasen aurrean dugun jarrera erabakigarria izango delarik.

 

Posted in Garazi Gomez, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

sexua

Posted by garazitxu en abril 19, 2008

Lehenik eta behin esan beharra dut aukeratu dudan testu zatiak sexuari buruzko ohiko zenbait galdera biltzen dituela. Uste dut nahiko interesgarria dela, zenbait egore lehen eta orain nolakoak diren azaltzen bait ditu.

Gainera ikusten ari garen gaiarekin zerikusia duelakoan nago, zeren helduen jarrera, hizkera eta pestsaerak haurrak asko baldintzatzen baitituzte. Eta ez dugu ahaztu behar haurren ereduak helduak direla.

testuaren jatorrizko iturria: http://revista.consumer.es/web/eu/20030601/entrevista/

nagusiei zaila egiten zaigu sexuaz jardutea, eta haurrei gai normalatzat har dezaten eskatzen diegu gure jarrera eta hitz egiteko modu askok hori errespetatzen ez badute ere. helduek sexuaren alderdi morbosoa ikusten dugu nabernen eta nahita edo nahi gabe bada ere gu geu gara haurrekin sexuari buruz hitz egitean desberdin jikatzen dugunak. Baina ez dugu ahaztu behar sexua gure parte dela eta txikienei alderdi kulturala, soziala, fisiologikoa… ere erakutsi behar diegula.

Mendeetan zehar sexua debakaturiko gauza izan da et ezkutuko irizur hortatik atera ordez arinkeriak tratatu eta kontrako aldera jo du gaur egungo gizarteak.

Sexualitatea normalizatzeko prozesuak hau ondo ez ezagutzeak sortzen dituen angustia eta frustrazioa gainditzea ekarri badu ere, okerreko ideia eta mito asko sortu ditu.

Zinema eta telebistako eszena esplizituek seualitatea genitalizatzen dute, gorputz perfektuak, sekulako orgasmoak, gizona eta emakumea… okerreko ezagutza tranmititu dezakete. Honek gure autoestimua apaltzeaz gain, sexuaz gozatzeko unean ikaragarri inhibitzen du. Gainera mitoak iraunarazten dituzte.

Asko entzun den mitoetariko bat sexualitateaz txikitatik aritzeak sexu jarduera biziagoa eragiten duela da, edota masturbazioak alopezia ondorioztatzen duela. Honekin esan nahi dudana informazio hobea duten haurrek konpontzeko duda gutxiago dituztela da, hobeto prestatuak daudela eta sexualitate hobea bizi dutela. Zalantzak konpondu eta aurreiritziei kasurik egi ez dieten gazteaksexualitatera beranduago iristen diren arren, hobeto prestaturik eta gaitasun hobearekin iristen dira. Honetarako garrantzitsua da gurasoek seme-alaben aurrean sexuari buruzko jarrera positiboa izatea. Informazioak baino gehiago jarrerak baldintzatzen bait dute haurren heziketa sexuala.

Sexua jaiotzatik heriotzarainoko ikasketa da eta normalena afektibitateari loturik egotea den arren, beti ez da horrela gertatzen. Hala ere, umeei sexualitatea zeharkako gai baten moduan eguneroko bitzan irakatsi behar zaie. Eskoletan oraindik ez da sexua askorik lantzen (sexu-harremana zer den, sexu-aparatuak eta izenak besterik ez), eta askotan familian ere ez. Hezitzaile, guraso, ezugunen jarrerak hautematen dutuzte haurrek eta eragin handiagoa dute hauek esaten zaizkien gauzek baino.

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

Gogoeta pertsonala

Posted by garazitxu en marzo 12, 2008

3. gaiari buruzko txostena irakurri ondoren, nire gogoeta argitaratzea erabaki dut. Hemen doakizue:

Haurtxoek ikasten dituzten lehendabiziko jarrera nagusien artean ezetz esatea dago, gurasoen aurrean errebelatzea. Aurka egitea da umeak bere burua berresteko duen modurik onena. Bere buruaren eta kanpokoaren arten dagoen diferentzia nabarmentzeko modu bat da, defentsa moduko bat ingurutik atzematen duten eskakizun etengabearen ondorioz bizitzen duten inbasio sentsazioaren aurrean. Urteak igaro ahala ezetzaren estrategia murriztuz doa, baina adoleszentzian berriro ere indartzen da, ia-ia portaeraren ardatz bihurtzeraino.

Horregatik da hain garrantzitsua haurtzarotik haurrarentzat hain erabakigarriak diren familia eta eskolan esperientzia eta eredu egokiak jaso ahal izatea.

Zeren arazo ezberdinen ebazpenerako ezinbestekoak dira pertsonen arteko harreman positibo eta eraginkorrak. Beraz komunikazioa bizitzako arlo guztietan, eta bereziki haurtzaroan garatu eta landu beharreko kontua da. Bertan gertatzen diren elkarrekintzak erabakigarriak izango baitira haurraren bizitzan.

Ezin dugu inoiz ahaztu haurrak dena ikasteko beharra duen arren, gauzak errealitatean diren modukoak azaldu behar dizkiogula; nahiz eta askotan bere errealitatea ulertzeko era desberdina izango den arren apurka-apurka ikuspuntu ezberdinak ikusi eta hauek defendatzen dituzten pertsonen arteko erlazioak modu lasai eta beste arloetan eragozpenik ez sortzeko modukoak izan behar dutela.

Posted in Garazi Gomez | Leave a Comment »

Posted by garazitxu en marzo 11, 2008

Emozioen eta gizarte-trebetasunen hezkuntza familian Normala den moduan haurrak familian ikasten, sentitzen eta adierazten ditu lehenbiziko emozioak. Eta bere garapen sozioafektiboa oso estuki loturik dago etxekoek emozio horiei ematen dieten garrantizarekin. Arlo emozionalean beharrezkoa da emozioak bereizten, adierazten eta kontrolatzen ikastea; baita hauek onartzea ere. Gurasoek baldintza hauek bete beharko dituzte haurrei eredu egokia eman ahal izateko, izan ere seme-alaben, gainontzeko pertsonen eta euren emozio propioak onartzea ezinbestekoa da. Inoiz ahaztu gabe hauek positibo edo negatiboak izan arren errespetatu behar ditugula. Gainera garrantzitsua da emozioak hitzen bidez adieraztea, geureak zein haienak, horrela haurrak antzeko zerbait sentitzen duenean hobetu ulertuko du eta lasaiago egongo da. Honek bere buruarenganako segurtasuna emango dio, baita emozioak erregukatzeko gaitasuna ere. Guzti honek gizarte-trebetasunekin lotura zuzena du, gizakiak etengabe harramanatzeko beharra dugu eta harreman horiek era egokian suerta daitezen, beharrezkoa da eredu argi eta positiboa izatea. Gainontzekoekin harramanetan jartzeko jokabide hauek ikasi egiten baititugu eta ez dute gure nortasunarekin zerikusirik. Honegatik gurasolez emozio ezberdinak onartu eta haiei buruz hitz egin behar da umeekin, edonolakoak izanda ere zentsuratu gabe. Ahaztu ezin den beste kontu bat egiten dugunaren eta esaten dugunaren arteko erlazioa da. Haurrak ez badu koherentziarik ikusten azkar gailenduko dira gure ekintzen ereduak nahiz eta kontrakoa mila aldiz errepikatu. Hau gauza logikoa da, umeak dena Isasi behar du, beretzat dena berria delako, eta norbaitek (heldua izan arren) kontraesanen bat garatze duenean haurra berréala ohartuko da, eta ez du helduak esaten duena kontuan hartuko. Ez zaio egiazkoa iruditzen bere ekintzek saltasen baitute.

nire ekarpena klaseko apunteetatik, hau da 3.gaitik (gizarte garapena) egin dut

Posted in Garazi Gomez | Leave a Comment »

Posted by garazitxu en marzo 11, 2008

ASERTIBITATEA

Azken aldian asko entzundako hitza den arren, asertibitateari buruz ari nahiz, uste dut gai sakona eta interesgarria dela guretzat, biharko egunean hezitzaile izango garenontzat. Txikienen bizitzan garrantzizkoak diren helduekin dituzten harremanen arabera garatzen da besteenganako errespetua eta autoerrespetua. Haiexek, batez ere gurasoak, izango dira neska-mutilen konfiantzaren zaindari, eta ematen dieten ereduaren arabera ikasiko dute euren burua maitatzen eta ingurukoak maitatzen. Horretarako geure eskubide eta sentimenduak era eta une egokian azaleratzen jakin behar dugu, besteen eskubideak urratu gabe. Inori ez zaio gustatzen errespetatua ez izatea, modu gogorrean hitz egitea, biolentzia erabiltzea… Horregatik haurrei txiki-txikitatik gainontzekoak errespetatzen eta euren burua errespetatzen erakutsi behar zaie. Honek ez du esan nahi bere sentimenduak azaltzeko gai izango ez denik. Hala ere gogoratu beharra dago badirela pertsona batzuk haurtzarotik, kapaz izan arren ez dutela euren barneko mundu afektiboa erakusteko horrenbesteko beharrik; eta inolako arazorik gabe garatzen dira bizitzako arlo guztietan.

Umearentzat eredu egoki bat izateko ematen eta hartzen jakin behar dugu, bidezkoa ez denaz kexatu baina era eta momentu egokian, ezetz esaten jakin, eta baita mesedeak eskatzen ere, entzuten eta hitz egiten jakin, erabakiak hartu eta arazoak konpondu. Gainera bestearen lekuan jartzen eta ikuspuntu desberdinak aztertzen saiatu behar gara.

Beste aspektua askotan bezala umea bizi den ingurunea nahiko baldintzagarria da etorkizunerako, eta komunikatzen, harremanatzen eta errekurtsoak ezagutu zein erabiltzen egokiro jakin dezaten maitatua, babestua eta kontuan hartzen dutena dela sentitu behar da.

Gainera arazo ezberdinen irtenbidea bere kabuz biltzea sustatzen badugu, bere errekurtsoak gehiago baloratuko ditu, emaitzarekin gusturago sentituk oda eta autoestimu positibo bat garatzen lagunduko diogu.

Helbide honetan aurkitu dut asertibitatea laburki azaltzen duen jatorrizko testua:

http://www.axular.net/antBuspre.asp?Cod=611&Nombre=611&prt=1

Posted in Garazi Gomez | 1 Comment »

Jolas librearen garrantzia

Posted by garazitxu en marzo 10, 2008

Erlazio-Psikomotrizitatearen metodoa jolas librean oinarriturik dagoenez, biziki azpimarratu nahi dut, jolas-mota horrek heziketan leku eta denbora berezi bat izateak duen garrantzia, jolas-ordutik kanpora.Jolas libreak haurraren barneko eta kanpoko mundua adierazten du sinbolikoki eta horrela bere fantasia, beldurra, zailtasuna, baliabidea, sormena eta abar azaldu eta lantzeko bidea da. Gainera, aprendizaia intelektualaren oinarria da, buru-prozesuak eragiten baititu.

Schiller, poeta alemaniar ezagunak zioenez, “gizakia jolas egiten duenean bakarrik da benetako gizaki”. Zalantzarik ez dago libreki jolas egiteko aukerarik izan ez duten haurrek bere ahalmen intelektualak murrizturik edukitzen dituztela. Horrez gain, jolasak ongi funtzionatzearen atsegina ematen dio haurrari: Paulovek “poztasun muskularra” edo Harveyk “gorputzaren musika ixila” deitzen duten hori.

Beraz, jolasaren eragina zabala dela aitortu behar dugu.

Baina oraindik, gaur eguneko gizarte zalapartatsu honetan bazterturik gelditzen den pedagogia-klabe bat berreskuratu nahiko nuke: saiamena.

Jolas librearen bitartez, haurra entseiu-errorea lantzen eta bere porrot-sentsazioak gainditzen saiatzen da. Telebistaren aurrean pasiboki dagoen haurrak ez du hori garatzeko aukerarik izaten. Eta esan beharra dago, saiamena sendotu duen haurrak bere garapen psikoafektiboan oinarri bikain bat duela.

JATORRIA: http://www.hikhasi.com/artikulua/1045

Nire ekarpena:

Orain arte behin baino gehiagotan ikusi dugunez, haurrek beharrezkoa eta ezinbestekoa dute jolasa euren garapen psikologiko, fisiko nahiz sozialerako. Bertan milaka aspektu garatzen eta lantzen dituzte, hala nola, herramanatzea, gizarteratzea, enpatia, arauen barnerapena…

Baina nahiz eta jolas arautua eta jolas librearen arteko aldea argi ikusten dugun, askotan ez zaio jolas libreari behar beste garrantzia eta denbora eskaintzen. Eta hau oso garrantzitsua da, batez ere bizitzako lehenengo urteetan, nerebezarora bitartean pixkanaka-pixkanaka gutxituz doalarik.

Jolas librean dabilen haurra den bezalakoa agertzen da, bere kezka, beldur eta desirak agertzen ditu eta libre eta espontaneoki azaltzen da egoera desberdinen aurrean.

Jolas sinbolikoak haurrari plazerra emateaz gain, nahi duelako eta nahi duen erara jolasten baita, bere barneko eta kanpoko mundua islatzen laguntzen dio. Horrela gainontzeko kideei bere bizipenak agertuz eta bere lagunenak ikusi etra ulertuz. Honekin batera mundu errealean dagoen aniztasuna, egoera ezberdinak, familia tipo desberdinak, jarrerak, baloreak… orain arte ez zekizkienak ikusi ahal izango ditu, eta bere aburuz ezagupen berri horiek antolatzen eta balotatzen joango delarik.

Gainera etorkizunean baliagarrai izango ditu, aurreti bizi izan dituen egorak (jolasean) bizitza errealean erabiltzeko. Honekin batera moldaketetara eta egoera desbesdinei aurre egiten ikasiko du, hauek (jolasean bizitako egoerak) erabili arren, egoere erreal bakoitzera moldatu behar dituelako.

Hau oso garrantzitsua delakoan nago, zeren jolasean gabiltzan bitartean huts egiteak onartzen dira eta gure ekintzek ez dute ondorio negatiborik. Are gehiago, huts egite eta errakuntza hauek ikasteko eta bizitzan aurrera egiteko baloi digute. Berriro saiatzeak eta motibazioa lantzeak helduak garenean arazoei aurre egiteko eta hauen aurrean ez etsitzeko balio digute, etorkizunean pertsona moldakor eta positiboak izateko.

Jolasten ez duen haurrak ordea ez du hau ulertzen, jolasean frogarik egin gabe egoera errealetan huts egingo baitu, eta honek frustrazioa eta arazoa konpondu beharrean alde batera uzteko gogoa sorraraziko baitio.

Posted in Garazi Gomez | 1 Comment »