Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Janire Gorroño’ Category

Telbista ona al da?

Posted by janigo en mayo 28, 2008

Ekarpen hau egiteko, www.consejoaudiovisualdenavarra.com –etik atera dut informazioa eta telebista ikusteak ekartzen dituen ondorio batzuk laburbilduko ditut. Izan ere, gure gaur egungo gizarteko haur askok denbora luzca ematen baitu telebistaren aurrean, nahiz eta eurentzat serierik ez egon.

 

 

 

Gehiegikeria:

 

-Telebistaren erabilera anitza haurrengan, ondorio fisikoak ekar ditzake: senderismoak sortutako obesitatea, jarrerazko arazoak, ikusmeneko arazoak,…

 

-Haurren garapenerako garrantzitsuak diren jarduera batzuk sahiesten dira: familiako komunikazioa, irakurketa, aire zabaleko jarduerak, kirola,…

 

Haurrak gizartetik baztertzea:

 

-Haurrak telebistaren gehiegizko kontsumoaren ondorioz, gizarteko harremanak gutxitu egiten dira.

 

-Beste batzuetan, harremanetarako zailtasunak aurretikoak dira eta telebistaren, bideo jokoen edo interneten kontsumoa babes bihurtzen da harremanetarako edo beste zerbaitetarako zailtasunen aurrean.

 

 

 

Aipatutako ondorio hauek aztertuta, desabantaila gehiago ditu, abantailak baino. Gainera, gaur egun harremanetarako hainbat bide berri erabiltzen direnez, arazo asko izkutatu baita handitu egiten direla esan dezakegu.

Anuncios

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

familia-eskola

Posted by janigo en mayo 27, 2008

Ekarpen hau egiteko consumer.es-etik hartutako artikulu baten ondoriozko nire hausnarketa bat egingo dut. Izan ere, gaur egungo gizartean, aldaketa anitz pasatu dira, eta horren ondorioz, familia mota ugari sortu dira.

 Horrez gain, eskola eta familiaren arteko harremana areagotzen joan da urteak pasa ahala.

 

 

Oso garrantzitsua da eskola eta haurraren familiaren arteko harremana ezartzea. Bi elementu hauek baitira, haurrari lehengo urteetan heziko dituena.Alde batetik, familia da haurraren lehenengo lotura eta ezinbestekoa duena;hala nola, zaindu, jaten eman, arauak jarri, balioak transmititu….egiten dizkiotena. Beste alde batetik, eskola da haurra, bera bezalako beste haur batzuekin sozializatzeko, ezagutzak gehitzeko, balio horiek indartzeko  eta bere nortasuna garatzeko aukera ona.

 Horregatik familia eta eskolaren arteko adostasuna egon daitekeela esan dezakegu.

Artilukuak dioenaren arabera, eskolak, erantzukizun larriagoa du ezagutza akademikoen transmisioan baina ahaztu gabe haurrak balio batzuetan heztea eta heldutasun maila batera iristea.

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

Tratu txarrak haurretan

Posted by janigo en mayo 26, 2008

Ekarpen hau egiteko, revista.consumer.es –etik hartu dudan artikulu bateri buruz hitz egingo dut.

 

Gurasoen edo haurraren zaintzailearen ekintza batzuen ondorioz haurraren osasun fisikoa eta segurtasuna edo ongizate psikologikoa arriskuan denean esan ohi da tratu txarrak edo gehiegikeriak gertatzen direla. Beraz, onako hau izan daiteke tratu txarren esanahia; izan ere, pertsona batzuk agian ekintza bat tratu txar lez ikusten dutena, beste pertsona batzuentzat ez da.

 

 

Haur batek tratu txarrak jasaten dituenean, ondoko  jokaera hauek izan ditzake:

 

▪ Haurraren portaeraren aldaketak ematen dira.

▪ Eskolara huts egitea.

▪ Haurraren aldaketa fisikoa.

▪ Gurasoak eskolaren eginkizunaz ardurarik adierazten ez duenean.

▪ Gurasoak ukatu egiten dute haurrak arazorik duenik.

▪ Gurasoak haurraren jokaera mespresatzen dute.

▪ Familiak haurraren gaitasunentzat eskuraezinak diren helburuak jartzen dizkio.

 

 Hainbat jokaera geihago daude baina, oso garrantzitsua da gurasoak bai hezitzaileak erne egotea, egoera hauek detektatzea zaila egiten baizaigu. Artikuluan agertzen den bezala, haurrak tratu txarrak jasaten dituela esatea eta konfirmatzea oso gogorra da, askotan arazoak sahiestu nahian, edota egoera hori hurbileko pertsona bateri leporatu behar zaiolako. Horregatik eta hainbat arrazoi askogatik, tratu txarrak jasaten dituzten haurren kasuak askotan ez dira detektatzen edota azalerazten.

 

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

haurrek loa hartzeko gomendioak

Posted by janigo en mayo 14, 2008

Nik ekarpen hau egiteko umeek loa ondo hartzeko gomendio batzuk aipatuko ditut. Klasean jada komentatu ditugun arren, garrantzizkoa iruditzen zaizkit. Informazioa, klasean komentatu dugunarekin nire hausnarketa baten ondorioa da.

 

Askotan komentatu dugunez, haurrak bera bakarrik lo hartzeko, ezinbestekoa da errutina bat ezartzea: bainua, afaria, jolasteko une bat, eta azkenik haurra oheratu behar da. Nahiz eta haur asko lo hartzeko arazorik ez izan, komenigarriak dira, sehaskan jartzen diren ojektu mugikorrak ezartzea, edota arriskurik sortuko ez duen objektu bat. Izan ere, haurra bakarrik sentitzen da ama logelatik ateratzean.

 

Umeak lo egiten duen logelaren tenperatura ere kontutan hartu behar dugu, baita argitasuna. Tenperatura 17ºC – 20ºC bitartean egotea komeni da, eta argitasunari dagokionez, egokiena, beste logeletan dagoen argia baino argi gutxiago egotea da, horrela haurra ez dugu izutuko, logela batzuen eta besteen arteko argi intentsitate aldaketekin.

Azkenik, ez da batere gomendagarria haurrek gurasoekin lo egitea, hauek euren espazioa behar baitute, eta haurrak bakarrik loa hartzen ikasi behar baitu. Hala ere, oso ohikoa da umea loa hartu arte gurasoa ondoan egotea, belarria eusten, atzamarra ematen,..

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

Amorraldiak haurtzaroan

Posted by janigo en mayo 12, 2008

 Ekarpen hau egiteko, haurrak sarritan dituzten amorraldiei buruz hitz egingo dut eta horretarako, informazioa internetetik atera dut: bilbao.net-etik hain zuzen ere.

 

Interneten jartzen duen bezala, amorraldiak, normalean 1 eta 6 urte bitarteko haurretan sarritan agertzen dira, euren portaera aldatu egiten da, (ostikoka ibiltzen, arropa eranzten, oihuka egiten, negar egiten) eta hurrengo urteetan jada, ondo tratatuz gero, hobetzen hasiko da. Oso maiz ematen dira. Haurrak, helduok ez bezala, ez dakite itxarotan, eta gauza bat nahi dutenean, orduntxe nahi dute. Hala ere, amorraldiak beste arrrazoi batzuegatik ager daiteke: ondo ez jateagatik edo lo egiteagatik, gaixork egoteagatik, etab.

Hona hemen labur azalduta orientazio batzuk amorraldietarako:

 

  1. Temperatura kontrolatu. Amorraldietan haurrak garrasi egiteak ez dakar ondoriorik, soilik gurasoak eta neba arrebak urduri jartzea.

Ez erabili irainik, aura ikaratu egingo baita.

Hitz laburrak erabili behar dira luzeak baino eraginkorragoak baitiira. Adibidez: “aski da”, edo “nahikoa da”.

Haurra negarrez edota ohiuka badago, argi utzi behar zaio portaera horrekin ez duela ezer lortuko.

Amorraldietan oso garrantzitsua da barrerik ez egitea, kontrako mezua hartuko du eta haurrak.

  1. Ez lotsatu. Amorraldiak askotan jende aurrean ematen dira baina egoerak ez du haurraren kapritxoa onartarazi behar, ez zaio beti nahi duena eman behar eta.
  2.  Ahal denean sahiesten saiatu. Haurren amorraldiak batzuetan egoera jakin batzuetan ematen dira eta horrek sahiesten ahalegindu behar gara. Haurraregan abisu seinaleak bilatu behar dira, baina ez dute zertan denek izan behar, ohikoak dira arnasa azkarrago  hartzea, kopeta iluntzea eta konponbidea haurra lasaitzea da, eta bere arreta jostailu edota beste objektu eedo ekintzarekin distraitzen saiatu.

 

 

 

 

 

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

autismoa definitzen:

Posted by janigo en mayo 9, 2008

Ekarpen hau egiteko autismoa laburki azaltzea aukeratu dut, eta informazioa www.zientzia.net -etik hartutakoa da.

 

 

 

Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Ume autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten edo ez dira urduritzen. Sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira.

 

Autismoa duten haurretan mintzaira ez da batere garatzen; beste batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina 2 urte beteta, hortxe geratzen da ez atzera eta ez aurrera. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen. Ume autisten beste ezaugarri bat, gauza eta tresnenganako interesa da. Izan ere, edozein aldaketak, larritasuna sortzen dio haurrari. Horren ondorioz, haur autistak egiten dituzten jarduerak oso monotonoak eta errepikakorrak dira.

Ume hauen garapena gorabehera asko dituzte eta ume batzuk, garapen mailak berari dagokion adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten dira.

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

Autoestimua sustatzeko baldintzak…

Posted by janigo en mayo 2, 2008

Internetetik hartu dudan albiste bati buruz hitz egingo dut. Albistea, revista.consumer.es. etik hartu dut eta nire hausnarketa bat ere egin dut.

Badakigunez, haurrei baloreak transmititzean euren nortasuna eratzen gaudela eta jokabide guztiak kontutan hartu behar ditugu.Haurrei baloreak transmititzen lehena, gurasoak izango dira eta ondoren, hurbileko familia baita guk ere, hezitzaileok haur bakoitzak dituen baloreak adierazten saiatu behar garelako, horiek indartuz, beti ere, haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Bestalde, autoestimua oso garrantsitzua da, zeren eta horren arabera ikusiko dugu haurren animoa. Horregatik laburbildu ditut autoestimua sustatzeko hainbat baldintza.

1. Haurrak pentsatzen eta sentitzen duena erabat onartzen zaiola ikusten badu, bere izaerari ematen zaion balioa hautemango du. Haur bakoitza den modukoa errespetatu behar da, nahiz eta gurasoei bere ezaugarriak gustatu ez. Haurra den bezalakoa izaten uztean, segurtasuna eta autoestimua finkatuko ditu.

2. Hark zehazki eta finko mugaturiko inguruan badihardu, axola digula hautemango du. Oso garrantzia handia dute mugek. Haurrak eta gurasoak erabakitako mugan egotean, segurtasuna sentitzen baitu, eta orduan da libre nortasuna adierazteko.

3.Bere duintasuna errespetaturik hautematen badu, bere konfiantza finkatu egingo da. Badakigu oso zaila dela errespetu balorea haurrei transmititzea, baina etorkizunean, gizartean beharrezkoa duen balorea da.

4.Gurasoen autoestimuaren maila garaia baldin bada, oso litekeena da seme-alabekin beste horrenbeste gertatzea, baina beti-beti ez da gauza bera jazotzen.Gurasoek beren burua zenbat eta gehiago baloratu haurrei beren burua maitatzeko garrantzia hainbat eta errazkiago transmiti diezaiekete.

 

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

Baloreak beharrezkoak bizitzan

Posted by janigo en abril 30, 2008

Aukeratu dudan artikulua www.hikhasi.com- etik hartutakoa da eta honi buruz laburpentxo bat egin dut guk, hezitzaileok baitgara haurrei baloreak lantzea eta garatzea bultzatu behar diogunak.

 

Balore bat definitzea ez da erraza eta gizakion bizitzarako beharrezkoak ditugu eta hauek  ondo irakastea, funtsean, nire ustez, familiari dagokio baina ezin dugu haurra eskolan hastean da balore horien adierazten direnean. Beraz, familia eta eskola arteko eragina zuzena izan behar da. 

 

 

 

 Balorea nola jokatu, portatu, esan eta izan jakiteko kriterio bat da. Bizitzeko behar ditugun erreferentziak dira baloreak eta haur, gazte, nagusi zein agurek dituzte.

Artiuluan, aipatzen den bezala, baloreak ez dira finkoak, gizartearen aldaketen arabera, balore hauek lortzeko modua desberdina da. Gaur egungo gizartean ez baitago errespeturik,ez lotsarik, ezin litekeelako elkarrizketarik eduki eta horregatik baloreak ez dira berdinak. Gainera, testuan zera baieztatzen du: hezkuntza informala dela eragin handiena duena baloreen aldaketan. Orain, familiak gero eta garrantzia gehiago dute baloreen aldaketetan, hezkuntzarekin batera.Esate baterako, hezkuntza informalean, telebista eta bideo jokoak eta hezkuntza ez formalak ere, familia adibidez.

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

Laguntasuna: denon beharrizana

Posted by andoniuribe en abril 23, 2008

Pertsonen artean dagoen lotura harremana eta jarrera adierazten du, eta harreman honen kalitatea nolakoa den. Laguntasuna norbaitekin ematea beharrezkoa da, momentu jakin batean pertsona batek beste baten beharrizana duelako bizitzako, arazo, traba, oztopo eta abr-ei aurre egiteko.

Nahiz eta pertsona batek momentu jakin batean beharrizanik ez eduki, laguntasuna beti bertan dago. Pertsona batek jakitea, noizbait arazoren bat izango balu, hor edukiko duela norbait bere alboan.

                                          

Laguntza, besteekiko borondatezko jarrera bat da, barrutik irteten dena momentu jakin batean norbaitek gure beharrizana duenean.

 

Kontutan hartu behar dugu laguntasuna gizaki-animali eta animali-gizakien artean ematen dela ere bai. Adibidez itsuei laguntzen dieten txakurrak.

 

Esan behar dugu, laguntasunak bizitzako beste gauza askoren moduan, alde positibo eta negatiboak aurkezten dituela.

 

Alde negatibo modura ikus dezakegu, laguntasuna bakoitzaren interesen arabera eman ahal dela. Esate baterako, gure gertueneko pertsonei laguntasuna modu errazago batean ematean, ezagutzen ez duzun bati baino. Adibidez, kaleko ezezagun bati autoa izorratzen zaio, baita zure anaiari ere, errazagoa da, autoa anaiari ustea, kaleko ezezagun bati ustea baino.

 

Beste adibide bat, lagun artean gertatzen da. Batek arazo bat edukitzea eta bere lagunak atentziorik ez prestatzea arazoa kontatzen dion bitartean.

 

Gurpil bat zulatzen zaio pertsona bati, kale ondoan dago gurpila aldatzen eta mutil bat pasatzen da ondotik. Errazagoa da, kaletik datorren pertsona hori gurpila aldatzen gelditzea, laguntza behar duena, neska ikaragarri polit eta ederra bada, eta ez mutil bat.

 

Alde positibo bezala ikusten dugu, kalean bertan adineko pertsona bat erortzen denean, zuzenean dugu tendentzia laguntzera joateko, ikusten dugulako sufritzen ari dela lurrean.

 

Laguntasunak, norbait lanez itota dagoela ikustean, azaltzen den joera da. Adibidez, amak erosketa mordoa egin behar ditu, baina lanera joan behar da, orduan, amari laguntzen diogu erosketak egiten eta horrela lasaiago ibili dateke.

 

Benetan ezaugarri positiboa da, jakitea, txarto pasatzen ari zarenean, zure ondoan egongo dela beti norbait laguntzeko prest, eta horrek animikoki asko laguntzen digu.

 

Posted in Andoni Uribe, Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

Haurtzaroa eta sexualitatea

Posted by janigo en abril 15, 2008

Nik haurtzaroari eta sexualitateari buruz hitz egingo dut. Informazioa nire iritzitik eta http://www.hikhasi.com -etik hartu dut.Bertan sexologa batek galdera batzuei erantzuna ematen die eta gure gaiarekin zerikusia dutenez oso interesgarria iruditu zait hau komentatzea..Haurtzaroa gure bizitzako arorik erotikoena dela dio elkarrizketan eta horrekin bat nator. Haurrei askotan berdin zaie, bere sexu bereko edo ezberdin batekin biluzik jolasten ibiltzea, edota etxean eta ikastetxean bat batean biluzik jartzea…

Eta sarritan helduek ezin ditugu ulertu jokaera hauek, zergatik egiten duten,… baina hori haurren sexualitate adierazpena da. Horrela bizi dute haurrek plazerra, eta kontutan izan behar dugu,gurasoek bai hezitzaileok, haurrak jaiotzen diren unetik, horrela onartua izan behar dela, den modukoa. Sexologa honek dioenez, masturbazioak bi helburu ditu. Alde batetik, plazerra aurkitzea modu autonomo batez. 2urtera arte helduok ematen diegu plazerra, garai hortan guk estimulatzen baititugu eta 3urtetik aurrera eurek hasten dira euren gorputzak esploratzen. Bestetik, gorputzak ematen dien plazerrari esker, euren autoestima era baikor batez lantzen dute, gorputza maitatuz, autoestimoa indartzeko. Garai honetan, besteen gorputzarekiko interesa guztiz pizten da eta oso normala da haurren artean, organo sexualak ikutzea, ipurdian jotzea,.. Hala ere, badago jende asko, euren semea beste mutiltxo batekin jolasten ibiltzean,”ai, nere semea ez da homosexuala izango?” hau pentsatzen dutenak. Eta horrekin, bai ez natorrela bat. Txikitan naturaltasunez ibili eta jokatu behar dugu, eta jokabide asko normaltzat hartu.

Posted in Janire Gorroño, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

Freuden sexualitatearen teoria

Posted by janigo en abril 10, 2008

Ekarpen hau egiteko, klaseko apunteak eta nire hausnarketak erabili ditut. Batez ere, oso interesgarria iruditzen zaidalako Freud-ek egindako sailkapena eta aztertu dituen jokabideak, haurraren sexualitatearekin zerikusia baitu.

Lehenengo eta behin, Sigmund Freud-ek, hiru fase sailkatzen ditu pertsonaren garapenean. Hiru alde erogeno dira eta hauek plazerra eragin dezaketen parteak dira. Hauek dira hiru faseak:

Aho fasea: fase hau jaioberritik 2urtera gertatzen da. Plazerr edota atseginaren zentzua batez ere, ahoan eta ezpainetan dago. Izan ere, haurrak lehendabiziko urtean, bere ekintza nagusia dena ahora eramatea da. Gainera, haurrak amaren titia hartuz, kontaktu horretan jada lotura afektiboak ezartzen hasten da.

Uzki fasea: 2-3urte bitartean gertatzen da. Garai honetan haurrari atsegin diona edoo plazerra kaka egitean da eta esfinterrak kontrolatuz. Hala ere, adin honetan beharrezkoa da haurrari higiene ohitura egokiak trasmititzea, infekziorik har ez dezan eta etorkizunerako hobe izango delako. Horregaitik, kontuan hartu behar dugu gure ohiturak haurraren aurrean nola adierazi.

Fase falikoa: 3-5urte bitartean gertatzen da. Haurrak, neska zein mutila izan, zakilean edo aluan zentratzen da etapa honetan. Neska zein mutila, euren gorputza esploratzen dute, jakin-mina baitute eta plazerra ematen duten sexu organoak direla konturatzen dira.

Azkenik, Freud-ekaldarrikatutako hiru jokabide azalduko ditut, nire ustez, haurraren garapenarekin lotura du eta.

Ediporen konplexua: mutilak amaren maitasuna lortzeko, aitarekin identifikatzen saiatzen dira.

Elektraren konplexua: aitarenganako desioaren ondorioz, neskak bere maitasuna lortzeko, amarekin identifikatzen saiatzen dira.

 Kastrazio konplexua: honetan, mutilak neskak zakila ez duela ikustean, berari moztu egin diotela pentsatzen du eta beldur da berari horrelakorik gertatuko zaion. Nesken kasuan ordez, gabezia sentitzen dute eta hutsunea betetzeko aitarengana hurbiltzen da.

Hiru etapa hauen ondoren, haurrek jada kontzienteki jotzen dute euren burua emakumezkotzat edo gizonezkotzat.

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

MAGALA:sexu aniztasuna bultzatzen

Posted by janigo en abril 10, 2008

Aukeratu dudan testua zuzenean lotuta dago lantzen ari garen gaiarekin, sexualitatearen eta familia ezberdinen adierazpena islatzen baita. Dokumentua galdeketa moduan agertzen denez,laburpentxoa egin dut.

MAGALA izena duen elkartean, umeak izateko erabakia hartu zuten gay eta lesbianak daude. Honek eskoletan sexu aniztasuna bultzatzeko helburuak dituzte. Izan ere, haur eskoletan familiaren kontzeptua, familia tradizionalarekin lotzen da, eta gaur egun, zenbat familia tradizional daude?Hona hemen erantzuna: EHU-ko ikerketen arabera, estatuko %52-ak ez du familia tradizionalaren profila. Gaur egun, homosexualak, alragunak (emakumezkoak zein gizonezkoak), bananduak, aiton-amonak,…daude eta badakigunez, haur bakoitzak etxean duen eredua harzen duela erreferentzi lez. Elkarrizketaren beste puntu interesgarri bat, haur eskoletan sexu aniztasunari buruz hitz egiten denean da. Elkarte honetako gay eta lesbianak, seme-alabak dituzte, eta haur eskolan, familiari buruz hitzegitean, aita eta ama hartzen dituzte erreferentzi lez. Momentu horretan, euren seme-alabei euren familia existitzen ez dela esaten ari zaie, normala ez dela. Haur horiek irainduak sentitzen dira eta eurek familiari buruz egindako eskemak zuzenak ez direla pentsatzea bultzatuko die, nire ustez.

Nire ustez, gaur egun dugun gizartearekin, haur eskoletan eta familietan, familia mota ugari daudela azaldu behar da. Desberdintasunak azalduz baina era positibo batean, esate baterako, haur eskoletan familia moten fitxak eginez, ipuinen bidez,….

Gainera, zera aipatu behar dut:oso garrantzitsua dela haur bakoitza, mutila zein neska izan, bere izaera ez mugatzea eta bere nahien arabera bakarrik bere izaera sortzea.

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | 1 Comment »

BESTEEKIN HARREMANA

Posted by janigo en marzo 10, 2008

Haurtxoak (hilabete gutxiko haurrak) lehendabizi, bere kabuz ezin dituzte harremanak ezarri, ez dute eta autonomiarik. Danok dakigunez, familia da haurtxoak duen harremana eta bertan, familian, etorkizunerako beharrezkoak diren oinarrizko baloreak eta ereduak jasotzen ditu.

Bestalde, haurra familia inguruan ibiliz, denbra aurrera joan ahala, pertsona gehiago ezagutzen ditu: gurasoen lagunak, aiton-amonak,…eta ondoren eskolara hasten da. Eskola, beste mundu bat da. Bertan haurrak beste haur asko ezagutzen dituelako. Horregaitik, pasa daiteke, haurrak eskolara hasi orduko, berak etxean duen jarrera aldatzea. Baina ez da oso garrantzitsua, umeak eskolan, jolasen eta ekintzen bidez, rol ezberdinak barneratzen baitituzte.  7 urterekin elkar laguntzeko prest daude eta 11 urtekoarentzat lehialtasuna eta intimitatea oso garrantzitsua da.

Hala ere, guk ikasten dugunaren  gainean oinarrituz, 0-6 urte bitarteko haurrak izango ditugu. Beraz, batzuetan eskolara lehendabiziz etortzen direnak egongo dira, edota aurretik jada egondakoak,… Baina, ia ume guztiak besteekin harremanak ezartzeko erreztasuna dute. Ume guztiak berdin tratatzen saiatu behar gara. Horrela, eurek ere erlazioak izatean berdintasunarekin jokatuko dute.

Posted in Janire Gorroño | Leave a Comment »

giza garapena: asertiboa

Posted by janigo en febrero 29, 2008

ASERTIBITATEA

asertiboa izatea da gainontzekoei jakinaraztea zer sentitzen duzun eta zer pentsatzen duzun, gainontzekoak mindu gabe, baina aldi berean, esateko duzuna adieraziz, da. Hau da, beste pertsonak duten eritzia errespetatu behar da baina ez dituzte gure sentimenak mindu behar,horrela izanez gero, gurea defendatu behar dugu, beste pertsonak mindu barik.

Sarritan, egoera askotan, pertsonak erantzun bat eman behar du, baina kanpoko zein barneko eragileak baldintzatzen dute. Txostenean jarritakoarekin batera, egoera ezberdinetan pertsonak izan ditzakeen erantzunak hiru eratakoak dira: agresiboa, pasiboa eta asertiboa. Eta azken hau da justua dena. Jarrera agresiboa, amorruaren edo haserrearen bidez adierazten dugu; jarrera desegokia da. Umeen kasuan, uneoro bizipen ezberdinak barneratzen dituzte, errepikapen bat balitz bezala. Orduan, bere egunerokoan aldaketak edo arazoak azaltzean, bere jarrera agresiboa agertzen bada, jotzeko joera izango du. Oso zaila da hori ez egiten irakastea eta haur eskoletan ere, jarrera agresiboa duten haurren gurasoen aurrean izan behar dugun jarrera garrantzitsua da. Jarrera pasiboan, umeak arazoaren edo aldaketaren aurrean, ez du ezer egiten. Hala ere, horrek ez du esan nahi minik egin ez dionik. Ez du ezer egiten baina badaki egin ahal dezakeela. Jarrera hau izateko arrazoiak ugari dira, adibidez: beldurra, lotsa edota beste faktorengatik. Pasibo jarrera, askotan ikusten dugu eta nire ustez, lotsatiak diren ume gehienetan jarrera hau nabari da.

Umeak estimulu asko jasotzen dituzte, eta dena ikasteko, ikusteko eta ukitzeko nahi dute. Gainera, hizkuntza pixka bat menperatzen dutenean gauza ugari esan ohi dituzte.Izan ere, kasu asko esan ez beharrekoak esaten dituzte. Horregaitik, nahiz eta lan gogorra izan, umeen etorkizunerako oso garrantzuitsua da jarrera egoki baten eredu ematea.

Posted in Janire Gorroño | Leave a Comment »