Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘Arazo psikopatologikoak’

haurrek loa hartzeko gomendioak

Posted by janigo en mayo 14, 2008

Nik ekarpen hau egiteko umeek loa ondo hartzeko gomendio batzuk aipatuko ditut. Klasean jada komentatu ditugun arren, garrantzizkoa iruditzen zaizkit. Informazioa, klasean komentatu dugunarekin nire hausnarketa baten ondorioa da.

 

Askotan komentatu dugunez, haurrak bera bakarrik lo hartzeko, ezinbestekoa da errutina bat ezartzea: bainua, afaria, jolasteko une bat, eta azkenik haurra oheratu behar da. Nahiz eta haur asko lo hartzeko arazorik ez izan, komenigarriak dira, sehaskan jartzen diren ojektu mugikorrak ezartzea, edota arriskurik sortuko ez duen objektu bat. Izan ere, haurra bakarrik sentitzen da ama logelatik ateratzean.

 

Umeak lo egiten duen logelaren tenperatura ere kontutan hartu behar dugu, baita argitasuna. Tenperatura 17ºC – 20ºC bitartean egotea komeni da, eta argitasunari dagokionez, egokiena, beste logeletan dagoen argia baino argi gutxiago egotea da, horrela haurra ez dugu izutuko, logela batzuen eta besteen arteko argi intentsitate aldaketekin.

Azkenik, ez da batere gomendagarria haurrek gurasoekin lo egitea, hauek euren espazioa behar baitute, eta haurrak bakarrik loa hartzen ikasi behar baitu. Hala ere, oso ohikoa da umea loa hartu arte gurasoa ondoan egotea, belarria eusten, atzamarra ematen,..

Anuncios

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

ARAZO PSIKOPATOLOGIKOAK

Posted by anearri en mayo 14, 2008

http://www.hikhasi.com/artikulua/628

Arazo psikopatologikoak, gure gaia denez honi buruz hitz egingo dut.

Hezkuntza gaur egun preparatua dago behar bereziak dituzten haurrentzat, baina talentua dutenetzat ba al dago pretaturik?

Hezkuntza itsu, gor, mutu, autista… hauentzat abantail eta ikerketa asko egina ditu, programa bereziak ditu eginak, baina talentua duten haurrentzako programak ez dira hain ezagunak.

Ez dugu hitz askorik egiten talentua duten haurrei buruz, edota beldurrez hitz egiten dugu; aldz, ezintasunenbat duten haurrekin ez dugu beldurrik hitz egiteko edota jokatzeko, gela aparte baten jartzen dituzte…

Nire ustez, pertsona hauei denek errespetatuz tratatu beharko genituzke, bai talentu handikoak eta baita behar bereziak dituztenei baina nola errespetatuko ditugu gu gure artean ezta adin desberdineako pertsonak ere ez baditugu errespetatzen?

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: | Leave a Comment »

HIPERAKTIBITATEA

Posted by sagasti en mayo 14, 2008

Ekarpena egiteko http://www.psikologoa.com/eu/deficit-atencion.html web horrialdean begiratu dot, oraingoan garatu dogun gaia arazo psikopatologikoak dira, eta haurren hiperaktibitatea arazo bat da.

Noiz esan ahal da haurra hiperaktiboa dela?

Betebeharrei ez diotenean arreta jartzen, hau da, gauzak edozein modutan egiten dituenean.

Eginkizun luze batean arreta mantentzeko zailtasuna.

Mugitze aktibitate desegokia.

Lan bat hasitakoan, amaitzen kostaten jakonean.

Ezin dauanean, edo zailtasunak dituenean geldirik jezarrita egoteko aulki baten.

Gauzak pentsatu barik esaten dituenean, hau da, ez denean erriprimetzen.

Egin behar dituen lanak, ez dituenean egiten, adibidez eskolako lanak.

Haur bat hiperaktiboa dela esateko eskuak eta oinak asko mobiduten ditu, momentu desegokietan salto edo korrika egiten du, lasai jolasteko arazoak izaten ditu, eta askotan larregi hitz egiten du.

Arazo hau agertzen danean gurasoak profesional batengana jo beharko dute, eta jarraibideak jarraitu behar dituzte,eta gurasoek ere badituzte betebeharrak, gurasoak jokatzeko era aldatzen badute, haurraren jokaera desberdina eta egokiagoa izango da.

Gurasoek haurraren jokaerak (ondo egiten dituenean) saritu behar dituzte,positiboki jokatu behar dute. Eta hobe zeregin laburrak proposatzen badituzte.

Lanak egiterako orduan, komenigarria da haurrarekin badaude lana amaitu arte.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

Haurrak eta enuresia

Posted by irgomes en mayo 12, 2008

Ekarpen hau egiteko informazioa orri honetatik atera dut: http://apirila.blogspot.com/2007/06/haurrak-eta-enuresia.html

Gai hau aukeratu dut ekarpen hau egiteko zeren umeekin egingo dugu lan eta honelako arazoak ikusiko ditugu behin eta berriz.

Enuresia arazo baten moduan hartzen dugu, hau esan nahi du: gaueko enuresia, ohean pixa egitea da, hau da ez kontrolatzea txiselarria eta gainean egiten dutenean. 0-5 urte dituenean ematen da gehienbat baina gertatzen da 5 urte eta gero ere pixa egiten jarraitzea ohean.

Ez da arazo larritzat hartu behar, hau da, umeak ez du kontrolatzen oraindik txisa eta ez da bere errua. Horregaitik, gurasoek ere portaera egoki bat izan behar dute umearen aurrean, ez da ezer gertatzen umeak txisa egin duelako ohean, hurrengo baten lortu duelako adierazi behar zaio, Helduko da momentu bat non lortuko duen kontrolatzea eta horrela sari bat ematea egokia izan ahal daiteke, baina saria ahaleginetan ere eman ahal zaio.

Hau gertatzen bada, ondorio batzuk izan ahal ditu umearengan batez ere, psikologikoak eta afektibo larriak izan daitezke. Oso garrantzitsua da beraz umeari ez despresiatzea eta arazo honi era egoki baten aurre egitea.

 

 

Behin eta berriz errepikatzen bada eta umeak adin egokia heltzerakoan oraindik ez badu kontrolatzen, hobe da medikuarekin kontsultatzea, berak jakingo baitu zer egin. Baina ez da larritu behar ez dira arazo larritzat hartzen.

Bi eratako enuresiak dagoz. Alde batetik, primarioa( betidanik dagoena) eta sekundarioa(6 hilabete pasa eta gero umea berriz txisa egiten hasten denean ohean, izan daiteke arazoengatik…).

Gu ere ez gara zertan larritu behar, arazoa luzatzen doala ikusten badugu, hobe da gurasoekin hitz egin eta egoera azaldu.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Sonambulismoa umeengan

Posted by irgomes en mayo 12, 2008

Ekarpen hau egiteko informazioa ondorengo orri honetatik atera dut: http://familydoctor.org/online/famdoces/home/children/parents/special/common/160.html

Gai aukeratu dut zeren arazo ohikoenetako bat dugu hau, hainbat entzuten den arazoa da eta emoten ari garenarekin zerikusia du.

Sonambulismoa, gauean itzartzea da lo zauden bitartean, hau da, lo dagozala itzartu egiten dira eta ohikoak diren gauzak egiten hasten da. Umeak ibili ahal du baina gero ez du gogoratuko zer egin duen.

Umearentzat hau oso nekagarria izan daiteke, zeren gauean itzartzen bada eta gauzak egiten hasten badan, gero berriro bueltatuko da ohera baina hurrengo egunean nekatuta jaitsiko da zeren ez du ondo deskantzatu. Hau asko nabaritzen da gero klasean, jolasean aritzerakoan ume hau nekatuta ikusiko dugu eta ez du ezertarako gogorik izango. Horregaitik, hau ekiditeko, gurasoen berarekin egotea tarte batean ohera joan baino lehen ondo dago, eta ohera sartzean ipuin bat kontatzea eta ikusten badute umea lo gelditu dela, apur bat itxaron jakiteko oraindik berarekin gaudela.

Ez da erraza sonambulismoa kontrolatzea, zeren gurasoek lo dauden bitartean umea altxatu ahal da ohetik eta normaltasunez ari etxean eta gusoak bitartean lo.

Sintomarik ohikoneak honako hauek dira: Umea ohean eseri ahal da eta bere pijamarekin jolasten hasi edo eta begiak igurtzi ere egin ahal ditu, ohetik irten ahal da eta kuartoan ibiltzen hasi, hitz egiten hasten bada ez ditu hitzak koordinatuko eta egoera honetan dagoen bitartean hitz egiten bazaio berak ez du entzungo.

 

 

 

Azkenik, beti entzun izan da haurra lo dagoen bitartean, hau da, sonambulo itzartu bada ez dela umea itzartu behar zeren hil egin daiteke. Hau esan duten moduan, ez da egia, baina komeni da ume lasaitzea eta berriz ohera bideratzea eta ziurtatu ateak eta lehioak ondo zarratuta dagozala, umeak baitira eta holako arriskuak saihestu behar ditugu.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Insomnioa haurrengan

Posted by irgomes en mayo 11, 2008

Ekarpen hau egiteko insomnio gairari buruz aukeratu dut zeren umeek askotan jasaten dute arazo hau eta askotan entzun izan da. Informazioa honako web orri honetatik hartun dot: http://revista.consumer.es/web/eu/20030901/interiormente/63626.php

Consumer aldizkariko artikulu bat da. Honetaz aparte, nire iritzi edo hausnarketa bat egingo dut.

Insomnioa, lo egiteko zailtasuna da, hau eman ahal da umeak jasan dituen egoera batzuengatik, etxeko egoera ez dalako bat ere egokia, estresagatik…

Artikuluak esaten duen moduan, haurrarentzako bere lehen urteetan, eskola bigarren etxebizitza bihurtzen da beraientzat eta egoera hoenk, jende berria ezagutzea, amarengandik urrun egotea, hau da, lehen bera zen atxikimendu irudia eta beragaz pasatzen zituen ordu gehienak, orain hori kompartidu egin behar du hezitzailearekin eta gainerako haurrekin. Haur gehienentzat, oso gogorra izaten da eskolara hastea eta honek insominoa izatea ekarri ahal du, ez dute ondo lo egiten, negarrez itzartzen dira gauez, asko kostaten zaie lo gelditzen…

Orain babes ezberdina bilatu behar du eskolako jendearekin baina ez da gauza bera amak ematen dizun babesa eukitea eta zu hastea bilatzen beste norbaiten babesa. Arazo hau izateak, eragin batzuk ekartzen ditu, esaterako, gero klasean, gauean lorik ez badu egin, ez da egongo “adi” eta ez du izango gogorik ezertarako, jolasean ez du bere imaginazioa ondo landuko…

 

 

Arazo hau dutenen gurasoek ere asko kezkatzen dira zeren gauez bat-batean itzartzen dira negarrez edo lo egiterako orduan ipuin bat kontatu eta gero ez dira lo gelditzen…gurasoentzat ere honek asko suposatzen dau.

Horregatik hobe da umearekin egotea denbora batez ohean, laztanak egiten, berbetan, segurtasuna emateko eta sentitzeko berarekin gaudela. Eta lo gelditzen den momentuan, gitxi gitxika umeari bakarrik utzi.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Haur autistak eskolan

Posted by irgomes en mayo 11, 2008

Ondorengo ekarpena egiteko gai hau aukereatu dut zeren arazo ohikoena dugu haur autistak eta eskoletan ere ikusten dira arazo hau duten haurrak.

Informazioa ondorengo web orritik hartu dot: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5552/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/dif7/es_2082/adjuntos/libros/(6)%20Autismo/EUSKERA/2EUSK.pdf

Baina nire hausnarketa txiki bat ere egingo dut.

Hemen azaltzen duen moduan, haur autistak, hiru urte baino lehenagotik agertzen zaizkie arazo hau eta ezaugarri nagusienetakoak honako hauek dira; ez dute interesin jendearekin harremanak lantzeko, oso pasiboak dira, nik ikusi izan ahal dudadez, beti “euren munduan” ibiltzen dira… Esaten duen moduan artikuluak, gurasoak askotan kexkatu egiten dira zeren pentsatzen dute haurrak gorrak direla, zerbait esaten diotenean ez baitute erantzuten, baina ez dira zertan gorrak izan behar dira.

Ume hauek, eskolan ere, lan berezia suposatzen du, hau da, gainontzeko haurrak komunikatzeo gai izango dira baina autistak ez dute interesik jartzen eta ume bat berarengana hurbiltzean eta besteak kasurik egiten ez dionean, zer? Ume honek ez dut ulertuko zergatik ez dion kasurik egiten, oso zaila izaten da azaltzea ume horrek arazoa duela, horregatik hezitzaile bat egoten da ume horrekin eta ahalegintzen da besteekin komunika daiten.

Adibidez, ni ikastola baten ibili naiz eta beti ikusi izan dut ume autista bat hezitzaile bakar batekin, jolasorduetan ere beti bera bakarrik egoten zen eta hezitzailea albotik behatzen, klasean egoten zenean ez zuen inolako ardurarik jartzen ezertarako eta pedagogarengana joaten zen ariketa berezi batzuk lantzera, garapenerako.

Oso zaila izaten da ume hauen garapena lantzea, gainera gainontzeko umeek ez dutenean honelako arazorik. Ume autisteti oso zaila egiten zaie besteen mundua ulertzea.

 

 

 

Azkenik, esan beharra dago ume haueri ezin zaizkiela baztertuta utzi edo honela sentiarazi zeren beraiek ere pertsonak dira eta sentimenduak dituzte, nahiz eta arazoak izan komunkatzeko orduan eta ondo ez ulertu besteen mundua, tratu bardina emon behar zaizkie, gainontzeko moduan, egia da hauek tratu bereziagoa behar dutela.

 

 

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »