Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘Giza garapena’

Teknologia berriak, ¿bai,ez?

Posted by andoniuribe en marzo 12, 2008

Duela pare bat aste ikusi nuen telebistan nola teknologia berriak parte hartuko zuten hezkuntza zentroetan, haur eskoletan batipat. Bertan ikusten eta azaltzen zuten, nola zentru bakoitzak edukiko dituen ordenagailu batzuk haurrak erabilgarri izateko, helburu didaktikoak edukiz. Ordenagailuak, portatil antzerakoak, txikiagoz tamainaz, konektatuta egongo ziren WiFi internet sistemaren bitatez hezitzailearen ordenagailura, eta hezitzaileak bere ordenagailutik ikusi ahal zuen ze jarduera egiten ari zen ume bakoitza eta zer nolako emaitzak ateratzen zituen. Oraindik frogetzen ari dira nola funtzionatzen duten aparailuek, baina laster zentruetan inplantatuko da. Guzti honek zalantzatzera eramaten dit, ze puntutaraino izan daitekeen egokia ume batentzat ordenagailu baten aurrean jartzea, eta gainera adin txikikoak izanik, gainera ikusita gaur egungo gazteek, 13 urtetik aurrerakoek, daramatzaten aurrerapen teknologikoak ikusita (ordenagailua, bideojokuak, mp3, internet…). Garrantzitsua izango litzateke, kuestionatu aurretik egokiak ala desegokiak diren aparailu berri hauek eskoletan, lehenik eta behin bere alde positibo eta negatiboak ateratzea. Azterketa sakon baten ondoren zihurrenik zerrenda luze bat aterako zen. Baina nik alde negatibo garrantzitsu modura ikusiko nuen, teknologiak giza harremanak guztiz apurtzen dituelako. Non geratuko dira hezitzaileak korroan jarrita kontatzen dituen ipuinak? Non geratuko dira egiten diren txangoak mendi eta zelaietara animali eta landare desberdinak ikustera? Mahai jolasak, ariketa fisikoa eskatzen duten jolasak, ordenagailu jolas soil batean bihurtuko al dira? Ordenagailuak hitzegiten ahal du? Argi dagoena da, giza harremanak hotzitu egingo dituela, bai beste gelakideekin, ikasleekin eta abr eta arazo larria izango litzateke. Giza harremana deitu beharrean, beharbada ordenagailu harremana deitu beharko zaio oraindik aurrera. Gazteleraz esaten den bezala: “Cualquier tiempo pasado fue mejor.”

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | 1 Comment »

Ezintasun fisikoak arazo.

Posted by andoniuribe en marzo 12, 2008

Haur eskola batetara joaterakoan, ezaugarri desberdinak dituzten haurrekin aurkitzen gara. Batzuk argaltxoak, beste batzuk loditxoak, batzuk ilehoriak, beste batzuk kiskurrekin, begi urdinekoak, begi marroietakoak….jolas eta ekintza desberdinak burutzeko arazorik ez duen jendea, beraien artean ederki asko moldatzen direnak, inongo arazorik gabe. Baina ez dugu ahaztu behar, gure gizartean ilehori eta begi urdinez aparte, arazo fisiko eta psikologiko desberdinak dituzten umeak ere existitzen direla, eta beraiek ere eskubide osoa dutela besteak bezala, giza garapen normal bat aurrera eramateko. Teorian polito eta ederregi geratzen da zoritxarrez errealitatean leku guztietan praktikan emateko. Begi urdinak normaltasun osoz bizitza soziala aurrera eramateko gai bada, zergatik ez minusbaliotasun bat duena? Adibide bat jartzerako orduan, haur eskolako talde batean, hanka bat falta zaion pertsona bat sartzerakoan, umeen aurpegia harridurazkoa izango da. Ez dutelako egoera ezagutzen, zeren eta berak eta beste gelakide guztiek bi hankak osorik dituztelako. Haur talde guztiari azaldu behar zaio, zer gertatzen zaion ume horri, munduko beste pertsonen bezalakoa dela, gabezia batekin, baina berdina. Curriculum egokitzapenen bidez, saiatuko gara denon artean, ume horrek besteek egiten dituzten ariketa berdinak prestatzen, kontutan hartuta bere posibilidadeak, zailtasun handirik gabekoak, bestela, haurrak bere helburuak lortzen ez baditu behin eta berriz, frustraziora doan bidea egiten ari gatzaizkio. Haurrek hori ulertu behar dute, eta bere arazoa ongi eramaten jakin, normaltasunez, beste pertsona bat baita, eta bere sentimendu, pentsaera, eta jarrera desberdinak dituelako, denen moduan. Haurrak egoera ulertzea eta normaltasunez aurrera eramatea izango da hezitzaileon lana. Kontutan hartu behar dugu ere hezitzaileak, ez duela bere gainean behin eta berriz egon behar, bestela, haurra besteekiko desberdin sentitzea lortuko du, eta horrela, giza garpena ez da normaltasunez eramango.

Azken finean, erren, itsu, gor, mutu eta abr-ek eskubide guztiak dituzte giza garapen egoki bat aurrera eramateko.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Txinatarrak, euskaldunak….

Posted by andoniuribe en marzo 12, 2008

Giza garapena ez da zergaitik eman behar arraza berdineko haurrekin. Gaur egun inmigrazioa dela eta, gure ikasgelan, munduko edozein lekutako haurrak aurkitu ahal ditugu, eta denen artean harremanak aurrera atera beharko dituzte. Garrantzitsua da, txiki txikitatik, desberdintasunik ez agertzea, hau da, Euskadin bizi den pertsona bat eta Txinatik etorri den pertsona, berdin berdinak dira, denen modukoak, jaioterri desberdin bat dutenak, ezaugarri fisiko desberdinak dutenak, baina bestela beste denon modukoa. Garrantzitsua da, arraza desberdineko pertsonak normaltasun osoz tratazea, izan ere, hori da gizarte honetako kide guztiek egin beharko luketena, gizartean denok berdinak garelako. Herri eta kultura desberdinetako pertsonak batzea eta harremanatzea, nire ustez, guztiz aberasgarria izan daiteke, bakoitzak bere ohitura eta edozein ekintza egiteko forma desberdinak dituelako, eta horren bidez denok ikasi ahal dugulako. Ohituta gaude, bertara etorri eta bertako hizkuntza inplantatzea haurrari, hau da, dena euskaraz. Ez litzateke aberasgarriagoa izango, esaldi laburrak, hitzen bat noizean behin, bere herriko hizkuntzan esatea? Haur hori zihurrenik poztasunez beteko zen bere herriko hizkuntza entzutean, eta ikustea ez dela bakarrik euskara, bere hizkuntza ere entzuten dela, eta azken finean horrek berezi egiten dio bai haurrari eta bai gela osoari orokorrean.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | 1 Comment »

AUTISMOA HAURTZAROAN

Posted by maiderjaio en marzo 7, 2008

Garapenaren nahaste orokortuak (GNO) programako profesionalek egin duten gogoeta, haurtzaroko autismoaren komunikazioko arazoei begirada bat eman diet.Autismoa defizit biologikoa dela esan genezake(garapen-nahastera daraman defizita,hain zuzen)eta haurra hazten doan heinean eta besteekin harremanetan hastean begibistan gerattzen da garapen-nahasketa hori. Haur autista bat pasiboa da,besteekin harremanak ez ditu garatzen,inguruko eta gauzetarako sentiberatasun txikia agertzen dute.

Hiru urte inguruan ager daitezke lehen autismo-agerpenak. Autista bat gelan eukitzeak klaseko erritmo ezberdina izatea ekarri ahal dezake nahiz eta haur eskola ez espezialisatuetan ere beraientzako hezitzaile edo laguntzaile bat eduki beste batzuk aldiz ikastetxe espezialisatuetan egoten dira. .Currikulum egokitzapen batzuk egon beharko dira haur autista ahalik eta gehien integratzeko, gaur egun berdintasuna eskatzen delako,horregaitik estatuak ere laguntzak ematen ditu eskola publikoei etab.

Gainontzeko haur txiki guztien oinarrizko premia berbetrak dituzte baina baita beste premia ezberdinak ere.Estrategia ezberdinak daude hezkuntza-interbentzioa bideratzeko eta behaketa edo behatzeko aldeak ezberdinak izango lirateke beste haurrekin konparatuz:pertsonekiko harremanak behatu,imitazioak,gorputzaren erabilera,aldaketetara egokitzeak,ikusmen erantzuna,entzumen erantzuna…

  • Haur autistei “adimen-teoria” falta zaie: ezin dizkiete besteei uste faltsuak esleitu, adibidez, eta ondorioz panpin-joko honetan Lorek kanika kaxan ote dagoen begiratuko duenik .ezin dute asmatu.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | 1 Comment »

ADISKIDETASUNA

Posted by saioatxu en marzo 7, 2008

Apunteetan oinarrituz,adiskidetasuna oso garrantsitzua delaren ondoriora iritsi daiteke. adiskidetasuna behar dugupertsona guztiak bestela bakardadean biziko ginateke. umeak 4 urterekin ez dakite zer den lagun bat, beraientzat jolaskidea da. 7 urterekin elkar laguntzeko prest daude eta 11 urtekoarentzat lehialtasuna eta intimitatea ere badira. lehen haurtzaroan ume batentzat jolasten duen ume guztien laguna izango da denekin jolasten duelako. bigarren haurtzaroan batez ere neskak bi lagun min izaten dituzte eta horiekin besteekin baino konfiantza gehiago izaten dute, nahiz eta besteen laguna ere izan. beraz esandakoan oinarrituz 4-7 urte bitartean laguna jolaskidea eta jostailuak konpartitzen dioenari esaten zaio. 8-10 urterekin umearentzat lagun min bat izatea suposatzen du, arazoen aurrean laguntza izaten duelako.

Harremanetan ere gatazkak gertatzen dira. Maiz pertsonen arteko desberdintasunaren ondorioa izan daiteke; 2 kasutan izaten dira ohikoenak:1.- bikoteetan ados jartzen ez direnean2.- eskolan batzuk besteek dituzten jostailuak nahi izaten dituzte Laburbilduz, adiskidetasuna garrantsitzua da umeen garapenerako. Ume bat bakardadean hezitzen bada bere garapenean ondorioak izan ditzakelako.

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

GIZAKIA IZAKI SOZIALA

Posted by saioatxu en marzo 7, 2008

Gizakia izaki soziala da; zeren eta gizakia gizarteko kide da. Horren ondorioz gizarte baldintza zehatzetan eta kultura, ekonomia eta familia ingurune jakin batean garatzea da. Sozializazio prozesua haurtzaroan hasten da, eta ez da adin konkretu batean amaitzen. Hau da bizitza osoan zehar ematen dena baizik gizakiok egunero ikasten dugu zerbait berria, inguruko pertsonetatik edota ingurunetik.Gizakiarentzat garapen afektiboa izatea oso beharrezkoa da, zeren afektibitaterik ez duen ume edo edozein pertsona hazkundean edota bere garapenean arazoak izan ditzake. Adibidez, gerta daiteke hitzegiten ez jakitea edo ezin izatea horrek gizakia soziala dena gizartean marginatua izatera eraman daiteke. Komunikazio tresna nagusiena pertsona guztientzako mintzaira da, horren bitartez geuk komunikatu gaitezke besteekin geure gustuak azaldu triste edota pozik gauden etab.

Laburbilduz, izakia sozialki garatzeko beste gizakiak beharrezkoak ditu bere bizitzan eta ez bakardadean bizitzea.

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

EMOZIOAK

Posted by sagasti en marzo 7, 2008

Oraingo honetan emozioetaz hitz egingo dot, lehenik hitz barri bat (niretzat) azpimarratu nahi dot, alexitimia.

Alexitimia emozioak identifikatzeko eta adierazteko ezintasuna da.

Emozioak eta sentimentuak guztion parte dira, eguneroko bizitzan beharrezkoak dira eta gure egunerokotasunean asko laguntzen digute.Frogatuta dago,pertsonak emozionalki aberatsak diranean hau da emozioak ulertu eta ezagutu) ongizate afektibo eta sozial handiagoa dutela, pertsona osasuntsuagoak direla arlo guztietan, bai sozialki, fisikoki ta psikikoki. Aldi emozio horrek ez baldin badira kaleratzen arazoak eduki ahal ditugu.

Emozioekiko beldurra desagertu behar da, haurrei erakutsi beharko zaio sentitzen dituen emozioak aurpegiko espresioarekin eta hitz aproposarekin lotzen, horrela aurre egiteko prest egongo da.

Eskolan haurrei konfidantza ematen dien giroa eskaini behar zaie, arreta eskainiz, ulertu…holan prest egongo dira kontzientzia hartzeko, besteen emoziez jabetzeko eta empatia edukitzeko ere.

Irakaslea eta familia eredu izango dira, hortaz oso komenigarria izango litzateke  emozioak zuzen adieraztea, holan haurrak ikasiko du nola adierazi emozioak.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

Haurrak interneten.

Posted by irgomes en marzo 7, 2008

Interneten aurkitu dudan moduan, haurrak gero eta goizago hasten dira interneten sartzen, alde batetik etxerako lanak egiteko izan daiteke baina beste alde batetik “txateatzeko” erabiltzen dute gehienek. Haur askok jolasteko ere erabiltzen dituzte eta ados nago horretarako erabiltzea zeren inguruko guztiarekin ikasten da eta beste zenbait gauza ezagutzen doaz.

Ez zait ongi iruditzen ain txikitarik internet mundua erabiltzea zeren hainbat gauza agertzen dira nagusientzat zuzenduta dagozanak eta umeentzako ez da aproposa holako gauzak ikustea. Horregaitik, artikuluak dioen moduan, hobe da gurasoak edo hezitzailea egotea haurraren alboan internet erabiltzen dagoen bitartean. Pertsona hauen alboan askoz gehiago ikasiko dute. Harremanak egitea hobe da betidanik egin den moduan egitea, hau da, parkera irten eta gainontzeko umeekin erlazionatu, jolastu… eta ez orain gertatzen ari dena, internet bidez lagunak egitea. Umeek beraien autonomia lortu behar dute kalean eta ez etxean, pantaila baten aurrean “txateatzen”.

Arazo larriena gainera, ezezagunekiko kontaktua da, hau da beste pertsona ez dute ezagutzen eta batek daki zer gertatu ahal den baina umeak ez dira konsziente horretaz. Horregatik nire iritziz, umeak interneten ain ume izanda hasten badira hobe da nagusi bat egotea bere alboan.

Artikulu hau “Consumer Eroski” aldizkarian irakurri dut eta hortik atera dut ekarpena egiteko. Ezdaitz argazkiak zelan urtengo dauen…

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

JOLAS SINBOLIKOA

Posted by maiderjaio en febrero 28, 2008

jolas sinbolikoajolas sinbolikoa ARGIA astekarian agertzen den asteko gaia haur bakoitzari berea da, haur bakoitzak bere erritmoa du eta errespetatu beharra dagoela beste hainbat geuzaren artean baina jolasari emango diot garrantzia kasu honetan.

Bertan jartzen duen bezala jolastea ikastea da,naturak eman digun tresna ikertzeko,esperimentatzeko,aurkitzeko,ingurura moldatzeko.Jolas ekintza honekin pertsonaren area kognitiboa,soziala eta emozionala garatu daitekeelarik.Hortaz ikaskuntza emozioetatik baizik ezin daiteke abiatu.Jolas sinbolikotik habiatuz ,azpimarratu beharra dago holako motako jokoekin haurrek errealitatea ezagutu,norbere burua ezagutu,autoestimuaren garapena,adiskidetasuna,jokabide asertiboak edukitzen…hainbat eta hainbat gauza ikasten dituztela.Horregaitik 0-6 urte bitarteko haurren eskoletan jolas libreari garrantzia eman behar zaio,eskolak jolasa tresnalez erabiltzen du,jolasa bera da hezitzailea,eskolaren zer eginetako bat jolasteko material egokia ematea da,eta bestetik jolasten uztea.Frogatua dago jolasteko grina erreprimitzeak kalte egiten diola garunari, izan baitira jolasaren bidez aktibatzen diren sinapsiak –nerbio sistemako zelulen arteko lotuneak–, gerora galdu egiten direnak”.

  • Garrantzizkoa da zein rol mota imitatzen dituzten lantzea, sexismoa eta lehiakortasuna bezalako balore negatiboak ez sustatzeko.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | 1 Comment »

GIZARTE GARAPENA

Posted by meguen en febrero 25, 2008

Irakasleak aurkeztutako Eric Eriksonen azalpenean oinarritutako ausnarketan datza nire lehenengo blog hau. Bat nator aurkeztutako artikulu honekin, gehien bat planteamendu orokorrarekin, hau da, gizakia gizaki soziala del aeta garapen soziala jaio bezain laster jorratzen dela eta hau guztiz lotuta dago umearen garapen afektiboarekin. Garapen soziala eta garapen afektiboa uneoro harremanetan daude. Umea jaiotzen denetik eta amaren zabelean dagoenetik bere afektibitatea lantzen ari da, bere emozioak,… hau gizartearekin elkarreragin bati esker ematen da. Prozesu hau bizitza osoan ematen da, baina oinarriak haurtzaroan ematen dira.

Nire ustez, azkeneko ideia hau oso garrantzitsua da. Beti pentsatu izan da haurtzaroa ez daukala garrantzi askorik eta hau ez da horrela. 0-7 urteko etapan umearen zer nolako hezkuntza, zer nolako garapen afektiboa, sexuala, soziala…. Eskaintzen zaion eragin izugarria izando du gerorako umearengan eta bizi behar dituen egoeretan. Etapa hau oso garrantzitsua dela argi aduki behar dugu denok eta garrantzi hau momentuero kontutan eduki. Argi dago umearen garapenean etapa bakoitzak bere ezaugarriak eta pintzeladak edukiko dituztela Ericksonek aipatzen duen bezala baina horrek ez gaitu itzutu behar eta umea modu global batean ausnartu eta zaindu behar dugu, hori bai haur bakoitzaren berezitasunak kontutan izanik.

Posted in Marta Eguen | Etiquetado: | 2 Comments »

Haurren giza garapena

Posted by Jon en febrero 20, 2008

Hemen Eric Eriksonek garatutako azalpena aurkezten dizuet. Oso modu arin batean jarrita dago eta nire ustez nahiko argi azaltzen dira agertzen diren etapak.

Posted in Jon Bustillo | Etiquetado: | Leave a Comment »