Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Andoni Uribe’ Category

Masailekoa

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Nik ondoren egingo dudan ekarpena ipurdikoaren edo masailondokoaren debekuari buruzkoa da, aditu askok tratu txar moduan kontsideratzen dutelako orain debekatuta dagoena.

 

http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Prohibido/cachete/corregir/hijos/elpepusoc/20071101elpepisoc_3/Tes

 

 

Masailekoa?belarrondokoa?kaskarrekoa?hezitzaile kutsurik al du horrelako hitzen batek?

 

2007an lege bat onartu zen, zeinetan semeari jotzea debekatu zen. Artikulua irakurrita, eta bere garaian eta baita gaur egun ere, zalantzan jartzen dut zein puntutaraino den egokia lege hau.

 

Esan beharra dago haurra jotzea oso gaizki dagoela, eta hau saihestu ahal bada hobe, baina masaileko edo ipurdiko bat momentu egoki batean uste dut ez datorrela bat ere gaizki. Orain galdera: ze momentu da egokia masaileko bat emateko? Haurrari limite batzuk jarri behar zaizkio, eta limite horietatik irtetzen bada, berarekin hitz egin behar da arazoa konpontzeko, baina behin eta berriz arazo bera gertatzen bada soluzioa masailekoa izan daiteke. Masailekoaren helburua ez da min ematea, bestela buruan palu batekin eman eta nahikoa izango zen. Masailekoaren helburua, haurra konturaraztea da, jokabide batzuk desegokiak direla eta behin eta berriz abisatuta berdin jarraitzen badu, modu bat da haurra konturatzeko bere gurasoak oso haserre daudela eta “jo” egiten diotela ikusteko.

 

Nik ez dut tratu txar bezala ikusten zaplastekoarena, soilik, eta seguruenik familia asko zaplastekoekin neurri gabe ibiltzeak eraman du neurri hauek hartzera, ez baita bidezkoa egunero eta behin eta berriz zaplastekoak emoten ibiltzea, orduan tratu txar modura kontsidera dezakegu.

 

Gu, hezitzaile izango garenez, kontutan eduki behar dugu beraz, masailekoak edo ipurdikoak ematea ilegala dela, beraz, beste teknika edo erremedio batzuk bilatu beharko ditugu masailekorik ez emateko.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Eskola eta gurasoak

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Ekarpen hau eskola eta gurasoen arteko harremanei buruz doa, nik egindako hausnarketa da eta jorratzen ari garen gaiarekin lotura zuzena dauka.

 

Betidanik esan da eskola eta gurasoen arteko harremana estua izan behar dela, eta elkarlanean arituz hezi behar dela haurra. Ni guztiz ados nago esaldi honekin. Zenbat eta estuagoa izan harremana haurra hobeto heziko da.

 

Haurraren sartu irtenetan, bakarkako elkarrizketetan, taldeko bileretan eta abr, gurasoen prezentzia ezinbestekoa da. Proposamen eta planak azaldu eta bide batez gurasoen iritzi eta proposamenak jasotzeko eta kontuan hartzeko.

 

Esan beharra dago gurasoak asko aldatu direla lehendik hona. Lehenago gurasoek ahal zuten neurrian prest zeuden eskolan edozertan laguntzeko (janaria eramateko, antzerkiak prestatzeko, mozorroak prestatzeko). Gaur egun aldiz, denbora ezak eta gurasoen gogo faltak parte hartzea gutxitu egin du.

 

Lehen, hezitzaileak edo irakasleak esaten zuena benetan sinisten zen. Kasu hauen gehienbat lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan gertatzen ziren, non, ikasleak akademikoki formatzen hasten diren. Tutoreak edo irakasleak esaten bazuen gurasoen seme alabak ez zuela lanik egiten edo alferra zela, gurasoek berehala egiten zioten kasu eta semeari bronka zetorkion etxean. Gaur egun aldiz zalantzan jartzen da irakaslearen hitza. Gurasoren bati jakinarazten badiote bere seme alabak trastokiren bat egin duela gelan, gurasoek ez diote kasurik egiten, zalantzan jartzen dute esandakoa eta ez dute sinisten, irakaslearekin haserretzen dira.

 

Argi dago denborak aldatuz doazela, eta gurasoen pentsatzeko erak, baina ez dugu alde batera utzi behar guraso-ikastolaren harremana funtsezkoa dela, eta elkarlanean aritu behar direla haurraren onerako.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Telebistaren abantailak eta desabantailak

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Ekarpen hau, nire hausnarketa pertsonala da, telebistari buruz dijoana eta azken gaiarekin lotura zuzena duelako aukeratu dut.

 

Guraso eta hezitzaile askok zalantzan jartzen dute telebistaren garrantzia haurrengan. Munduko beste gauza askok bezala, telebistak bere alde positibo eta negatiboak ditu, baina azkenean garrantzitsuena, dena bezela neurrian erabiltzea da.

 

Hasteko abantailekin hasiko gara. Telebistan zentzu hezitzaile bat eduki ahal du. Telebista piztuta haurrak informazio ugari jasotzen du, eta horren ondorioz heziketa bat jasotzen ari da. Kontuan hartu behar dugu ordea, ze informazio jasotzen ari den. Liburuak bezala, telebistak ere baloreak transmititzeko balio du. Baina arazoa telebistako programa desegoki bat jartzerakoan hasten da. Eguerdietan teleberri edo gaur egun bezalako informatiboetan, munduko beste aldean dauden gerrei buruz ari dira hitz egiten behin eta berriz, eta hildakoak egunero agertzen dira. Hori hezigarria da? Jakina da, haurrak errealitatea nolakoa den jakin behar duela, baina hain gaztetatik hildakoak ikustea telebistan onuragarria da?

 

Desabantaila hori alde batera utzita, zer esanik ez dago arratsaldero prentsa arroseko programek ematen duten hezkuntza mota. Behin eta berriz hitz desegokiak esanez, elkarri buila egiten…Hori ez da eredu egokia haurrarentzat.

 

Tamalez, guraso askok telebistaren erabilera desegoki bat egiten dute haurrekin daudenean. Askotan afaria prestatu behar delako, plantxatu behar delako edo beste edozer egin behar delako, telebista piztu eta haurra bere aurrean jartzen dugu, guri bakean uzteko asmoz, baina ez gara konturatzen telebistaren bidez jaso ahal duten informazio kaltegarria izugarria dela.

 

Hasieran esan dudan bezala, ongi aukeratuta telebista saioa eta neurrian kontsumituta, liburuak bezala ez dio inori kalterik egiten.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Tratu txarrak

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Egingo dudan ekarpena nire hausnarketa da, apunteak irakurrita eta beste ikasgai baztuekin lotuta lortu dudana, eta gure gaiarekin zerikusia duena, hau da, tratu txarrak.

 

Norbere autonomia eta osasuna ikasgaian ikasi dugu osasuna ez dela bakarrik fisikoki ondo egotea. Osasunak arlo fisikoa psikikoa eta soziala hartzen ditu.

 

Tratu txar hitzak entzuten ditugunean, beti erlazionatzen dugu “batak besteari jo dio”. Telebista, egunkari eta aldizkarietan agertzen diren kasu gehienak horrelakoak izaten dira, baina gehienetan ez dira azaltzen tratu txar psikikoak. Badaude familiak nahiz eta haurra jo ez, afektiboki eta emozionalki oso txarto hezten dutenak, behar den denbora ez emanez, gaizki erantzunez, haurra mexpretxatuz, arreta gabe zaindu…

 

Ez dakit ze puntutaraino izango den tratu txarra, baina gizartea jakinean egon behar da fisikoki ondo dagoen haur bat psikikoki suntsituta egon ahal dela, eta barrutik suntsituta egoteak tratu txar mota bat da.

 

Adibide garbia, bullyng-a da. Beste ikaskideek egiten dutena haurrarengan, txarto sentiaraztea, umillatzea eta sarri askotan fisikoki erasotzea.

 

Beraz, tratu txar fisikoak desagertarazi behar ditugu baina kontzientzia hartzen joan behar gara tratu txar psikologikoak ere hor daudela eta horiei ere aurre egin behar zaiela.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Ume hiperaktiboak

Posted by andoniuribe en mayo 14, 2008

Ondoren egingo dudan ekarpena hiperaktibitateari buruz doa, arazo psikopatologikoekin erlazio zuzena duelako. Informazioa hartzerako orduan ondorengo web-gunea erabili dut:

 

http://www.guiainfantil.com/salud/cuidadosespeciales/la_hiperactividad.htm

 

4 urtetik 7 urtera arte ematen da gehienbat arazo mota hau. Adituek esan zuten burmuineko disfuntsio minimo batek sortu aizan dela.

 

Ume hiperaktibo batek dituen sintomak ondorengoak dira:

  • Distraitzeko erraztasuna.
  • Zailtasunak jarduera luze baten atentzioa mantentzeko.
  • Jarduera motor gehiegizkoa eta ez dena beharrezkoa.
  • Zailtasunak hasitako jarduera bat bukatzeko.
  • Zailtasunak jesarleku baten jesarrita eta geldi egoteko.
  • Pentsatzen dutena esaten dute, izan dezakeen ondorioa kontutan hartu gabe.
  • Ez dituzte ekintzak aurreikusten eta berehala aktuatzen du.

 

 

Ume hiperaktibo baten zainketa eta tratamendua kasu desberdinen araberakoa da. Tratamendu farmakologikoak estimulatzen laguntzen du umea gehiago kontzentra daiten. Tratamendu psikoterapeutikoa familia giroa eta eskolakoa hobetzeko asmotan ematen da, haurraren integrazio hobe baterako.

 

Esan behar dugu ere, haurraren hiperaktibotasuna beste modu batean hartzeko, haurra gehiegizko jarduerekin nekatzea izango litzateke. Ariketak eginez haurra nekatuko litzateke eta bere gehiegizko mugimendua ekidin egingo genituzke.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Ez haserretu haurrarekin

Posted by andoniuribe en mayo 14, 2008

Nik ekarpen hau egiterako orduan, nire hausnarketa erabili dut. Nik jorratuko dudan gaia, kontestu konkretu batean jarrita dago. Umeak pixoihalak eramateari uzten dion momentuan ematen da.

 

Esan behar dugu, haurrak pixoihala eramateari uzten dion momentua, oso garrantzitsua dela haurrarentzat eta bere garapenean. Pixoihala eramateari uzten duenean pausu bat aurrera ematen dugu. Haurrak esfinterrak kontrolatzeko asmoa erakusten du. Kaka eta txiza egin nahi duenean bere gurasoei eskatzen hasteko unea heltzen da.

 

Arazoa haurra pixoihal gabe dagoenean eta egun batean kaka egiten duenean aldean dator. Guraso asko eta askoren erreakzioa errieta egitea da haurrari, eta behin eta berriz galdetu zergatik egiten duen hori orain, pixoihal gabe dagoenean. Gurasoek hartzen duten jarrera hau oso desegokia da eta ez da inoiz egin behar.

 

Jarraitu beharreko pausuak ondorengoak dira: lasaitu, umeari lasaituarazi, ez dela ezer gertatzen azaldu, eta berriz aldatuko dugula arropaz. Eta lasaitasun baten barruan jarraitu, aztoratu gabe, normala da haurrak fraketan txiza edo kaka egitea, ez dugu espero behar pixoihala kendu eta berehala ikasiko duenik dena eskatzen eta komunera joaten. Pausuz pausu joanez eta ez haserretuz, lortuko dugu behar den bezala haurrak bere esfinterrak kontrolatzea eta behar den tokian egitea. Bestela, haurra frustraziora eraman dezakegu, hau da, berak nahi du behar den bezala egin baina ez zaio behar bezala irteten, beraz umea frustratu ahal da.

 

Beraz, ez haserretu haurrarekin.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Autismoa, nola antzeman ume bati

Posted by andoniuribe en mayo 14, 2008

Nik ekarpen honetan autismoari buruz hitz egingo dut. Gaur egunean pil pilean dagoen trastorno mota delako, eta asko hitz egiten ari delako berari buruz. Artikulu honetan, autismoan ola antzeman, sintomak, tratamendua, eta abr azaltzen dira. Informazio iturria ondorengoa da:

 

http://www.guiainfantil.com/salud/cuidadosespeciales/autista.htm

 

Autismoa mutiletan ematen da gehiago, nesketan baino.

Autismoa ez dakigu nondik datorren baina teoria batzuk badaude:

1-Umea autista dela esaten da, ez duelako beharrizan afektibo nahikorik hartu txikiagoa zenean.

2-Defizientzia eta anomalia kognitiboak.

3-Biokimikari dagozkion prozesu batzuk.

 

Autista batek izan ditzakeen sintomak garrantzitsu batzuk:

 

  • Ezintasuna imitazioa lantzerakoan.
  • Ezintasuna joko sozialak burutzerakoan.
  • Ondo komunikatzeko eta sentimenduak adierazteko ezintasuna.
  • Imajinazioa lantzeko arazoak.
  • Gauza gutxirengan erakusten du interesa, eta kontzentrazioa gauza batengan bakarrik jartzen du.
  • Estereotipatutako gorputz mugimenduak.

Orokorrean beste ezaugarri asko daude baina, batzuk aipatzerako orduan horiek izango litzatekez. Esan beharra dago ere, autista guztiek ez dutela zertan sintoma guzti horiek eduki behar, batzuk bai et abeste batzuk ez.

 

Tratamendua autismoari dagokionez, eskola berezietan edo atentzio pertsonalizatuko zentroetan eman daiteke. Psikoterapia ere hor dago, baina deficit kognitiboa eta hizkuntza kontutan hartzen badugu terapia zaila egiten da. Gurasoek laguntza ezinbestekoa da. Kontaktua bilatzea asoziazio desberdinekin, eta tratamendu farmakologikoa ere badago, baina beti ere mediku espezialista batek gomendatua.

 

Guraso eta hezitzaileen lana, autismoa duten umeekin, berak garatzen dituen abilitateak burutzen dituenean umea ondo sentiaraztea izango litzateke.

 

Bukatzeko, artikuluan esaten du autismoa ezin senda daitekeela. Gaur egun oraindik ez da ezagutzen sindrome honen jatorria.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Arazo psikopatologikoak autoestimarekin lotuta

Posted by andoniuribe en mayo 14, 2008

Autoestimarekin lotutako gai hau aukeratu dut, gure gaiarekin lotura zuzena duelako. Artikulu honetan esaten du autoestima duten pertsonek arazo psikopatologiko gutxiago sufrituko dituztela.

Artikulu hau hemendik atera dut:

 

http://blogs.periodistadigital.com/vidasaludable.php/2008/04/08/las-personas-con-alto-concepto-de-si-mis

 

Hiru ebaluaketa mota desberdin burutu dira autoestimak duen garrantzia arazo psikopatologikoetan ziurtatzeko. Lagin kopuru bat hartu da, neska eta mutilak, adin desberdinetakoak.

 

Artikulu honetan prebentzio hitza hartzen dut garrantzitsutzat. Adituek gaixotasun psikopatologikoak ekiditeko edo prebenitzeko, aurreikusten dute auto-estima maila altuak edukitzeak eragin izugarria duela.

 

Sexuaren aldetik ez dago desberdintasun handirik neska eta mutilen artean autokontzeptuan eta auto-estiman, baina bai sintoma psikopatologikoen artean, emakumezkoek puntuazio altuenak lortuz, trastornoak, depresioak…

 

Hezitzaile eta guraso modura lortu behar dugu, gure eskuetan ditugun haurrak auto-estima edukitzea, haurra bere buruarekin ongi sentitzea. Hau lortzeko, haurrak txarto egiten dituen ekintzak ez dira zigortu behar, adibidez egun baten kaka egiten badu fraketan, ez da zigortu behar, frustraziora eraman ahal dezakegulako umea. Aldiz, zerbait lortzen duenean, edo gure gustuko zerbait egiten duenean edo autonomia puntu batzuk lortzen hasten denean sariak ematea eta zoriontzea ezin bestekoa da haurraren auto-estima igotzeko eta bera bere buruarekin ondo sentitzeko.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | 1 Comment »

Emozioek duten garrantzia moraltasunean

Posted by andoniuribe en mayo 7, 2008

Emozioek moraltasunean duten garrantziari buruz hitz egingo dut, eta horretarako emetik hartu dut informazioa, nire hausnarketarekin bateratuz:

 

http://es.shvoong.com/books/230195-el-desarrollo-moral/

 

Artikulu honen hasieran esaten den bezala, garapen moralean, alde kognitibo eta emozionalen aurrerakuntzak parte hartzen dute. Nik batez ere alde emozionalari buruz hitz egingo dut.

 

Alde emozionala pertsona batentzat oso garrantzitsua da. Ezin dezakegu esan pertsona batek emoziorik ez duenik. Denok ditugu emozioak eta horien bidez modu batera edo bestera erlazionatzen gara pertsonekin.

 

Emozioa txiki-txikitatik lantzen da, nik esango nuke, jaio aurretik, gurasoak beti laztandu egiten dutelako amaren tripa eta hitz egiten dio umeari. Jaiotzen denean, segun zer nolako afektibitate maila jaso duen, heldua denean, modu batera edo bestera jardungo du.

 

Umetatik, ume horrek bere etxean ikusi badu aitak amari jo egiten diola, beti dabiltzala errietan eta etxean jarduteko formak desegokiak direla, umearen tendentzia heldutasunean berdin jardutearena izango da. Eta honek garrantzi handia du moraltasunarekin. Esan dezakegu “Nolako emozioak, halako moraltasuna” bezalako esaldiak.

 

Haurrak ikusi badu txiki txikitatik bere gurasoek jendeari edozertan laguntzen diotela, ziur asko, heldu denean, ez du arazorik izango edonori laguntzeko.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Balore motak

Posted by andoniuribe en mayo 7, 2008

Ekarpen hau egiteko, bilatu dudan argazkia erabili dut, hausnarketa bat egiteko ze balore mota existitzen diren eta zeintzuk diren garrantzitsuenak.

 

Esan beharra dugu, balore mota ugari daudela gizarteak, eta balore mota bakoitzak interpretazio bat izango du kultura eta herrialde desberdinetan. Balore motak aztertzerakoan, zerrenda hau bilatu dut, bertan aipatzen diren baloreak ondorengoak direlarik: kalitatea, errespontsabilitatea, motibazioa, zintzotasuna, batasuna, sormena, zuzentasuna, gainditze, errespetu, justizia, tolerantzia eta adeitasuna.

 

Benetan ez du garrantzirik baloreak agertzen diren ordenak, baina nire ustetan hauek dira gizarte batean ondo egokituta egoteko bete behar ditugun balore motak, edo gutxienez gerturatzen saiatu eta ahalegindu.

 

Lehen esan dudan bezala, balore bakoitzak interpretazio bat dauka kultura eta herriaren arabera. Adibidez, gure herrialdean emazte bat baino gehiagorekin ibiltzeak errespetu falta ikaragarria suposatzen du. Aldiz, beste herrialde batzuetan, emazte bat baino gehiagorekin aldi berean ibiltzea ongi ikusita dago eta ez da ezer gertatzen.

 

Aipatutako baloreetaz aparte, badaude beste asko, kontutan hartu beharrekoak, adibidez berdintasuna. Berdintasunarekin batera etorriko litzateke errespetua. Berdin tratatu behar dugu Afrikatik datorren jendea. Hemengoekin dugun harreman bera eduki behar dugu. Ez diogu etiketa bat jarri behar eta besteengandik desberdindu. Bera ere pertsona bat da, eta balore desberdinak landu eta garatu behar ditu, bai berak, eta bai guk, beste herrialde batekoa izateagatik ez dugu marjinatuta eta desberdintasunez tratatu behar.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Baloreen garrantzia

Posted by andoniuribe en mayo 7, 2008

Egingo dudan ekarpena, baloreek hezkuntzan duten garrantziari buruz hitz egiten du, garrantzizkoa delako baloreen transmisioan garatzen diren ezaugarriak. Ekarpen hau egiteko informazioa ondorengo web gunetik atera dut:

 

http://www.educaweb.com/EducaNews/interface/asp/web/NoticiesMostrar.asp?NoticiaID=592&SeccioID=901

 

Rafael Yuste Moyan-k dio, momentu guztietan gaudela baloreei buruz hitz egiten, bai galdetegiak direla, krisiak direla, gazteak direla…

 

Baloreak transmititzeko moduak daude. Bai hezkuntza eta hezkuntza ez den bide bat erabiliz. Irakasle bat ez da klasera sartzen eta esaten du: Gaur laguntasuna ikasiko dugu. Eta laguntasunari buruzko azterketa egin. Baloreak, gizarteak ere ematen dira. Gizartea familiak, eskolak, komunikabideak, hau da, inguratzen gaituzten izaki guztiek osatzen dute, eta hauen bidez baloreak transmititzen dira.

 

Aditu honen ustetan, garatu beharreko balore bat gure gizartean, elkarrizketa da. Elkarrizketaren bidez edonora hel daitekeelako, eta gizarteak gu ulertzeko eta guk gizartea ulertzeko balio digu.

 

Baloreen garapena eta batez ere elkarrizketa, urte askoren ondorioz garatzen joan da. Baloreak garatzen edo modu desberdin batera ikusten doaz egunetik egunera. Baloreak ez baziren aldatuko gaur egun matxismoan, esklabutzan, heriotz zigorra eta abr edukiko genituzke gizartean.

 

Beraz, esan genezake, baloreak denborak aurrera egin ahala aldatzen doazela.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Laguntasuna: denon beharrizana

Posted by andoniuribe en abril 23, 2008

Pertsonen artean dagoen lotura harremana eta jarrera adierazten du, eta harreman honen kalitatea nolakoa den. Laguntasuna norbaitekin ematea beharrezkoa da, momentu jakin batean pertsona batek beste baten beharrizana duelako bizitzako, arazo, traba, oztopo eta abr-ei aurre egiteko.

Nahiz eta pertsona batek momentu jakin batean beharrizanik ez eduki, laguntasuna beti bertan dago. Pertsona batek jakitea, noizbait arazoren bat izango balu, hor edukiko duela norbait bere alboan.

                                          

Laguntza, besteekiko borondatezko jarrera bat da, barrutik irteten dena momentu jakin batean norbaitek gure beharrizana duenean.

 

Kontutan hartu behar dugu laguntasuna gizaki-animali eta animali-gizakien artean ematen dela ere bai. Adibidez itsuei laguntzen dieten txakurrak.

 

Esan behar dugu, laguntasunak bizitzako beste gauza askoren moduan, alde positibo eta negatiboak aurkezten dituela.

 

Alde negatibo modura ikus dezakegu, laguntasuna bakoitzaren interesen arabera eman ahal dela. Esate baterako, gure gertueneko pertsonei laguntasuna modu errazago batean ematean, ezagutzen ez duzun bati baino. Adibidez, kaleko ezezagun bati autoa izorratzen zaio, baita zure anaiari ere, errazagoa da, autoa anaiari ustea, kaleko ezezagun bati ustea baino.

 

Beste adibide bat, lagun artean gertatzen da. Batek arazo bat edukitzea eta bere lagunak atentziorik ez prestatzea arazoa kontatzen dion bitartean.

 

Gurpil bat zulatzen zaio pertsona bati, kale ondoan dago gurpila aldatzen eta mutil bat pasatzen da ondotik. Errazagoa da, kaletik datorren pertsona hori gurpila aldatzen gelditzea, laguntza behar duena, neska ikaragarri polit eta ederra bada, eta ez mutil bat.

 

Alde positibo bezala ikusten dugu, kalean bertan adineko pertsona bat erortzen denean, zuzenean dugu tendentzia laguntzera joateko, ikusten dugulako sufritzen ari dela lurrean.

 

Laguntasunak, norbait lanez itota dagoela ikustean, azaltzen den joera da. Adibidez, amak erosketa mordoa egin behar ditu, baina lanera joan behar da, orduan, amari laguntzen diogu erosketak egiten eta horrela lasaiago ibili dateke.

 

Benetan ezaugarri positiboa da, jakitea, txarto pasatzen ari zarenean, zure ondoan egongo dela beti norbait laguntzeko prest, eta horrek animikoki asko laguntzen digu.

 

Posted in Andoni Uribe, Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

Mutilak panpinekin eta neskak autoekin.

Posted by andoniuribe en abril 13, 2008

Nik gai hau aukeratu dut, uste dudalako, gaur egun, guraso eta hezitzaile ugari saiatzen ari direla neskatxoak kotxetxoekin jolastu dezaten eta mutilak panpintxoekin, eta hau horrela planteatzea adin konkretu batetik aurrera kezkagarria izango litzateke.

 

Nire informazio iturriak:

 

http://mujer.orange.es/mujer/familia/de_1_a_3_anos/2114_print_1.html

 

http://www.forumlibertas.com/frontend/forumlibertas/noticia.php?id_noticia=9782&id_seccion=8

 

Urte batzuk atzera, arraro bezala ikusten zen panpinekin jolasten zuen mutiltxoa eta kotxeekin jolasten zuen neskatxoa. Iritsi da eguna, zeinetan guraso eta hezitzaileak saiatzen ari diren rolak aldatzea, hau da, mutilak panpintxoekin eta neskatoak kotxeekin.

 

Adituen arabera ez da gomendagarria 2 urtetatik aurrera jarrera hau mantentzea. Umeak preferentzia batzuk ditu bere sexuaren arabera. Mutilek kutuntasun (predileccion) bat dute gurpilak dituzten objetuekiko, neskek ordea, panpinak mozorrotzen eta orraztera. Biak bat datoz, manipulaziorako jolasetan, kuboak, palak, hau da, aire librean egiteko jolasekin. Garapen normal bat dela diote adituek, eta ez dela inondik inora ere umea behartu behar nahi ez dituen ekintzak burutzera.

 

Ziur aski, adituek ez dute gomendatzen umeei 2 urtetatik aurrera jostailu motez aldatzen, bi urteraino, gizartean, haur horrek rol bat hartu duelako, eta gizartearen eraginez (telebista, guraso, eskola, kalea…) erabaki duelako jostailu mota batzuekin jolastea, eta ez besteekin. Hau horrela garatu izanak, eramaten gaitu, adituek esatera ez behartzera haurraren jokabide naturala, eragin negatiboak eduki ahal dituelako bere garapenean.

 

Beste alde batekin, jostailuei buruz hitz egiterakoan, Kataluniako Generalitat-ak, pasa den gabonetan erabaki zuen, jostailuen asexualitatea defendatzeko, panpinak banatzea mutiltxoei eta autoak neskei, estereotipo sexistak apurtzeko asmoarekin.

 

Lehen komentatu dudan artikulua eta hau batzen baditugu, ez dakit ze puntutaraino izango litzatekeen egokia Generalitat-ak eduki duen jarrera jostailuak banatzerako orduan, ez dakit, zein urtetako umeei banatu dizkien jostailuak, baina adituek esaten dutena kontutan hartuta, ez litzateke guztiz egokia izango bat-batean 3 urteko haur bati, beti egon dena autoekin jolasten, panpin bat ematea.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Nola hitz egin sexualitateari buruz.

Posted by andoniuribe en abril 9, 2008

Nik aukeratu dudan gaia ekarpena egiteko, haurrekin sexualitateari buruz nola hitz egin behar zaien azalduko dut, bai guraso eta bai hezitzaileek argi eduki beharreko ezaugarri batzuk bete behar direlako, haurrak garapen sexual egoki bat edukitzeko, eta ez duda eta kezkaz betetakoa.

 

Informazio iturria:

 

http://www.pediatraldia.cl/pb/tvnsex.htm

 

 

Haurrei sexualitateari buruz normaltasunez hitz egin behar zaie, beste gai batzuk azalduko bagenitu bezala. Guraso askok oraindik arazo larriak dituzte umeekin sexualitateari buruz hitz egiteko, uste dutelako oraindik gazteegiak direla sexuaz hitz egiteko, eta umeak egiten dituen hainbat ekintza, besteen gorputza ukitu adibidez, ez dituzte normaltzat ikusten eta askotan oihu egiten die horrelako gauzen bat egiten ari direnean.

 

Ez dugu ahaztu behar, haurrak ukimenaren bidez gauza asko aztertzen dituela, eta orduan hasten dela konturatzen mutil eta nesken artean desberdintasunak daudela, mutilek duten gauza batzuk neskek ez dutela eta alderantziz.

 

Guraso asko larritu egiten dira adibidez dutxatzen ari direla beraien seme-alaba bainu gelara sartzea. Ekintza hauek ez baditugu normaltasunez aurrera eramaten, haurrak garapen sexualari dagokionez gai asko edukiko ditu garatzeke. Giza gorputzak ezaugarri batzuk ditu, eta ezaugarri horiek pertsona guztiek dituzte, beraz, ez gara beldurtu behar haurra bainu gelara sartzen denean biluzik ikusten bagaitu, normal-normala da.

 

Haurrek duda asko planteatzen dituzte, adibidez, nondik datozen haurrak, zergatik mutilak eta neskak desberdinak diren…

 

Normaltasunez galderei erantzuteko eta hitz egiteko ondoko puntuak kontutan hartu behar ditugu:

 

·        Ez lotsatu.

·        Naturaltasunez jokatu.

·        Ez atzeratu erantzuna.

·        Ez asmatu ezta gezurrik esan.

·        Erantzun argiak eman.

·        Hizkera aproposa erabili.

·        Ez eman xehetasun gehiegirik.

·        Adibidearekin erantzun.

·        Ez hitz egin sexualitateari buruz berak bakarrik galdetzen dizunean.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Homosexualitateari buruzko materiala.

Posted by andoniuribe en abril 9, 2008

Nik aukeratu dudan gaia, haurrekin homosexualitatea lantzeko materialari buruzkoa da, bai gaur egun dagoena eta fabrikatzen ari direna, gu lanera joango garen tokian, bikote homosexualak aurkitu ahal ditugulako, eta haurrei azaldu behar zaielako hori, munduko beste gauza guztiak bezala, normaltasunez eramaten.

 

Erabili dudan iturria:

 

http://www.larioja.com/prensa/20070312/sociedad/homosexualidad-cuentos-para-ninos_20070312.html

 

 

Denok dakigun bezala, gure gizartea aldatzen doa, eta honen ondorioz familia tipo desberdinak aurkitzea normaltzat jotzen dugu, baina ala eta guztiz ere familia nuklearrak dira gehiengoa gure gizartean.

 

Adibide erreal bat jarriko dugu. Haur eskola batean ume bat dago, zeinen gurasoak emakume bikote bat diren. Gelakideen artean zalantza sortzen da, galderak sortzen dira eta arrarotzat jotzen dute sexu bereko bikote bat ikustea. Nola eraman normaltasun batera?

 

Ohituta gaude umeentzat prestatzen diren materialetan, beti neska eta mutila elkarrekiko maitatzea. Printzea printzesarekin ezkontzea. Ez al da posible bi printze ezkontzea? Umeak nagusitzen hasten direnean eta bikote homosexualak ikusten hasten denean, arrarotzat joko dute bikotea, ez dute normaltasun batekin eramango, eta hau ekiditeko txiki txikitatik azaldu behar zaie, familia tipo desberdinak daudela eta ez dela ezer ere gertatzen, etorkinekin egiten dugun bezala, hau da, haur bat Afrikatik datorrena ez da besteak baino gutxiago, hau da, denok gara berdinak, bakoitzak dituen ezaugarriekin, ez gehiago ez gutxiago.

 

Haurrek bikote homosexualak uler ditzaten berri bat aurkitu dut, zeinetan erresuma batuan, material berria ateratzen hasi diren. Material berri horren artean ikus dezakegu nola printze bat mutil batekin ezkontzen den edota neska astronauta bat bi ama guraso dituelarik.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Gaur egungo familia tipoak.

Posted by andoniuribe en abril 8, 2008

Nik aukeratu dudan gaia familia tipo desberdinei buruz dijoa, gaur egun familia tipo desberdinak daudelako, eta asko esaten delako “halako gurasoak, halako seme-alabak” garapen sexualari dagokionez.

 

Ekarpena egiteko erabili ditudan iturriak:

 

Apunteak

 

http://www.yomujer.com/encuestas/desaparecera_la_familia_nuclear_padre__madre__hijo-21.html

 

 

Garaiak aldatuz doaz eta penstatzeko erak ere bai. Lehen arraroa zena gaur egun normaltzat jotzen dugu. Hori da gertatu dena familia tipo desberdinekin. Lehen normalena familia nuklearrak egotea zen, hau da, aita, ama eta seme-alabak. Gaur egun ez da arraroa familia monoparentalak ikusteak, edota seme-alabak aitite-amomekin bizi direnak, edo familia homosexualak, edo kustodia banatuak. Ohitzen hasi behar gara familia tipo desberdinei, haurrak giza garapen eta garapen sexual egoki bat eduki dezan.

 

Esan ohi da, guraso homosexualen eta guraso heterosexualen seme-alaben artean desberdintasunak existitzen direla, baina hori gezurra dela zihurtatu da azterketa desberdinak egin ondoren (ikus. Madrilgo Psikologoen Elkargo Ofizialean aurkeztutako ikerketa) .

 

Esanguratzua da baita ere, jendeak pentsatzen duena familia tipo desberdinei buruz. Inkesta bat burutu da web orri batean non galdetzen den ea familia nuklearrak ze etorkizun duten. Bertan erantzundakoen arabera familia nukleo desberdinak egongo dira, gauza ona dena, baina gehiengoa beti izango da nuklearra. Honek esan nahi du, gure gizartean gero eta gehiago direla familia nuklearretik kanpo dauden familiak eta etorkizunari begira are gehiago izango direla.

 

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Teknologia berriak, ¿bai,ez?

Posted by andoniuribe en marzo 12, 2008

Duela pare bat aste ikusi nuen telebistan nola teknologia berriak parte hartuko zuten hezkuntza zentroetan, haur eskoletan batipat. Bertan ikusten eta azaltzen zuten, nola zentru bakoitzak edukiko dituen ordenagailu batzuk haurrak erabilgarri izateko, helburu didaktikoak edukiz. Ordenagailuak, portatil antzerakoak, txikiagoz tamainaz, konektatuta egongo ziren WiFi internet sistemaren bitatez hezitzailearen ordenagailura, eta hezitzaileak bere ordenagailutik ikusi ahal zuen ze jarduera egiten ari zen ume bakoitza eta zer nolako emaitzak ateratzen zituen. Oraindik frogetzen ari dira nola funtzionatzen duten aparailuek, baina laster zentruetan inplantatuko da. Guzti honek zalantzatzera eramaten dit, ze puntutaraino izan daitekeen egokia ume batentzat ordenagailu baten aurrean jartzea, eta gainera adin txikikoak izanik, gainera ikusita gaur egungo gazteek, 13 urtetik aurrerakoek, daramatzaten aurrerapen teknologikoak ikusita (ordenagailua, bideojokuak, mp3, internet…). Garrantzitsua izango litzateke, kuestionatu aurretik egokiak ala desegokiak diren aparailu berri hauek eskoletan, lehenik eta behin bere alde positibo eta negatiboak ateratzea. Azterketa sakon baten ondoren zihurrenik zerrenda luze bat aterako zen. Baina nik alde negatibo garrantzitsu modura ikusiko nuen, teknologiak giza harremanak guztiz apurtzen dituelako. Non geratuko dira hezitzaileak korroan jarrita kontatzen dituen ipuinak? Non geratuko dira egiten diren txangoak mendi eta zelaietara animali eta landare desberdinak ikustera? Mahai jolasak, ariketa fisikoa eskatzen duten jolasak, ordenagailu jolas soil batean bihurtuko al dira? Ordenagailuak hitzegiten ahal du? Argi dagoena da, giza harremanak hotzitu egingo dituela, bai beste gelakideekin, ikasleekin eta abr eta arazo larria izango litzateke. Giza harremana deitu beharrean, beharbada ordenagailu harremana deitu beharko zaio oraindik aurrera. Gazteleraz esaten den bezala: “Cualquier tiempo pasado fue mejor.”

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | 1 Comment »

Eskola, liskar eta haserreen zentroa.

Posted by andoniuribe en marzo 12, 2008

Guk lan egingo dugun esparrruan, haur desberdinak etorriko zaizkigu, bai fisiko eta psikologikoki. Haur guztiak deberdinak dira, eta denak errespetagarriak. Baina askotan, etxean haurra hezitzen den modua, ez da egokia, eta ikasgelara datorrenean, guztiz kontrako errealitate bat ikusten du. Etxean bizi duten errealitatea eta eskolan ematen den errealitatea guztiz desberdinak badira, arazoa dator. Arazoa horrela defini dezakegu: besteekin haserreak, liskarrak, burrukak….

Edozein kasu delarik, bai ikasgelan, bai beste giro batzuetan, haurra giza garapen bat sufritzen ari da. Mentalki garatzen ari da. Ikusten du dena ezin dela izan berak nahi duen bezalakoa, eta badirela munduan, beste pertsona batzuk ere, eta beraiekin harremanatu behar dela, arazoak konpondu beharko dituela, jolastu behar duela, konpartitu behar duela, azken finean haurrak bizitzan dauden limiteekin aurkitzen da eta aurrera egiten ikasten du, horregatik esaten dugu, giza garapena edozein lekutan eta edozein pertsonekin ematen dela bizitzan.

Lehen aipatutako bizitzako muga horiek, etxean bertan ere jarri ahal zaizkio, eta ez bakarrik besteekin harremanatzerakoan, adibidez, bazkalorduan haurrak ez badu nahi dagoena jan, hori ezin da negoziatu, jan egin behar da, jan behar delako. Ez da egon behar saririk negoziatzeko, bestela hortik aurrera umeak badaki, zerbait oparitzen ez badiote gurasoek ez duela jango, eta beti horrela ibiliko zen. Beraz limiteak ere edozein esparru eta girotan ematen dira.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | 1 Comment »

Ezintasun fisikoak arazo.

Posted by andoniuribe en marzo 12, 2008

Haur eskola batetara joaterakoan, ezaugarri desberdinak dituzten haurrekin aurkitzen gara. Batzuk argaltxoak, beste batzuk loditxoak, batzuk ilehoriak, beste batzuk kiskurrekin, begi urdinekoak, begi marroietakoak….jolas eta ekintza desberdinak burutzeko arazorik ez duen jendea, beraien artean ederki asko moldatzen direnak, inongo arazorik gabe. Baina ez dugu ahaztu behar, gure gizartean ilehori eta begi urdinez aparte, arazo fisiko eta psikologiko desberdinak dituzten umeak ere existitzen direla, eta beraiek ere eskubide osoa dutela besteak bezala, giza garapen normal bat aurrera eramateko. Teorian polito eta ederregi geratzen da zoritxarrez errealitatean leku guztietan praktikan emateko. Begi urdinak normaltasun osoz bizitza soziala aurrera eramateko gai bada, zergatik ez minusbaliotasun bat duena? Adibide bat jartzerako orduan, haur eskolako talde batean, hanka bat falta zaion pertsona bat sartzerakoan, umeen aurpegia harridurazkoa izango da. Ez dutelako egoera ezagutzen, zeren eta berak eta beste gelakide guztiek bi hankak osorik dituztelako. Haur talde guztiari azaldu behar zaio, zer gertatzen zaion ume horri, munduko beste pertsonen bezalakoa dela, gabezia batekin, baina berdina. Curriculum egokitzapenen bidez, saiatuko gara denon artean, ume horrek besteek egiten dituzten ariketa berdinak prestatzen, kontutan hartuta bere posibilidadeak, zailtasun handirik gabekoak, bestela, haurrak bere helburuak lortzen ez baditu behin eta berriz, frustraziora doan bidea egiten ari gatzaizkio. Haurrek hori ulertu behar dute, eta bere arazoa ongi eramaten jakin, normaltasunez, beste pertsona bat baita, eta bere sentimendu, pentsaera, eta jarrera desberdinak dituelako, denen moduan. Haurrak egoera ulertzea eta normaltasunez aurrera eramatea izango da hezitzaileon lana. Kontutan hartu behar dugu ere hezitzaileak, ez duela bere gainean behin eta berriz egon behar, bestela, haurra besteekiko desberdin sentitzea lortuko du, eta horrela, giza garpena ez da normaltasunez eramango.

Azken finean, erren, itsu, gor, mutu eta abr-ek eskubide guztiak dituzte giza garapen egoki bat aurrera eramateko.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Txinatarrak, euskaldunak….

Posted by andoniuribe en marzo 12, 2008

Giza garapena ez da zergaitik eman behar arraza berdineko haurrekin. Gaur egun inmigrazioa dela eta, gure ikasgelan, munduko edozein lekutako haurrak aurkitu ahal ditugu, eta denen artean harremanak aurrera atera beharko dituzte. Garrantzitsua da, txiki txikitatik, desberdintasunik ez agertzea, hau da, Euskadin bizi den pertsona bat eta Txinatik etorri den pertsona, berdin berdinak dira, denen modukoak, jaioterri desberdin bat dutenak, ezaugarri fisiko desberdinak dutenak, baina bestela beste denon modukoa. Garrantzitsua da, arraza desberdineko pertsonak normaltasun osoz tratazea, izan ere, hori da gizarte honetako kide guztiek egin beharko luketena, gizartean denok berdinak garelako. Herri eta kultura desberdinetako pertsonak batzea eta harremanatzea, nire ustez, guztiz aberasgarria izan daiteke, bakoitzak bere ohitura eta edozein ekintza egiteko forma desberdinak dituelako, eta horren bidez denok ikasi ahal dugulako. Ohituta gaude, bertara etorri eta bertako hizkuntza inplantatzea haurrari, hau da, dena euskaraz. Ez litzateke aberasgarriagoa izango, esaldi laburrak, hitzen bat noizean behin, bere herriko hizkuntzan esatea? Haur hori zihurrenik poztasunez beteko zen bere herriko hizkuntza entzutean, eta ikustea ez dela bakarrik euskara, bere hizkuntza ere entzuten dela, eta azken finean horrek berezi egiten dio bai haurrari eta bai gela osoari orokorrean.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | 1 Comment »