Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘Add new tag’

FAMILIA ETA ESKOLAREN ARTEKO GARRANTZIA.

Posted by iraibar en mayo 27, 2008

Kasu honetan idatziko dudan ekarpena nire hausnarketa bat izango da. Ematen ari garen gai honetan familia eta eskolaren arteko elkarlanari buruz hitz egin dugu eta niretzat horrek daukan garrantzia azpimarratu nahiko nuke.

Irakasleekin hitzegitean edo beraien elkarrizketak entzuten ditudanean haurren gurasoen gaia askotan errepikatzen denetako bat izaten da. Haurrak eskolara doazen heinean gurasoen inplikazioa ezinbestekoa dela pentsatzen dut. Gurasoek erabakitzen dute haurra zein eskolara joango den. Horretarako eskoleei buruzko informazioa aurkituko dute eta ondoren haurra matrikulatu egiten da. Orduan, gurasoak izaten dute lehen eta biziko harremana eskolarekin eta beraiekin bat egiten duten eskola aukeratzen dute gurasoek (beste batzuk ordutegiagatik, ekonomikoagoa delako, bizi diren lekutik hurbil dagoelako… hartuko dute erabaki hori). Nire ustez haurra non izten duzun jakitea oso garrantzitsua izango da gurasoentzat horrek emango baitio ziurtasuna familiari edo deskonfiantza.

Batez ere horri buruz hitz batzuk idatzi nahi nituzke; lehen aldiz haurra eskolan uzten duten gurasoen beldurrak eta kezkak normalak iruditzen zaizkit:

         Zelan egongo da haurra?. Jan ote du?. Lorikin egingo ote du ni gabe?. Abandonatu dudala pentsatuko ote du?. Beste haurrekin nola konponduko da?. Hezitzaileak emango al dio krema pixohiala aldatzerakoan? ….

Galderak, dudak, zalantzak, beldurrak, deskonfiantza…….. guzti horiek apalagotzeko oso gararntzitsua iruditzen zait hezitzaile eta gurasoen arteko harremana ona, zintzoa eta zabala izatea. Badakit hau oso zaila dela, gure intimitatea eta batzutan arazoak ere kontatu behar ditugulako baina guzti hau gure haurraren onurarako dela pentsatzerakoan beldurrak eta zalantzak baztertu beharko genituzke.

 Azken finean hezitzaileak profezionalak dira eta gurasoei horrek lasaitasun puntu bat eman beharko lieteke, haurra ez baitute edozeinekin uzten. Beraz hezitzaile eta  gurasoen arteko harremanak zenbat eta sendoagoak izan orduan eta onura handiagoa ekarriko dio haurrari, hori da behintzat nik pentsatzen dudana.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »

FAMILIAKO ATXIKIMENDUA MOTAK

Posted by iraibar en mayo 27, 2008

Ekarpen hau idazteko lehen ebaluaketan eman genuen atxikimendu motak gogoratu ditut. Haurrak lotura izango du bere familiarekin eta lotura horren araberakoa izango da emango den segurtasun emozionala. Haurrak garapen “normala” lortzeko harreman afektiboa ezinbestekoa izango da eta familiaren garrantzia azpimarratu nahi dut.

Haur batek bere familiarekin izan ditzakeen atxikimenduak 4 motatakoak izan daitezkeela ikasi genuen:

1)     Atxikimendu segurua: familiko irudia eta haurraren artean estua denean ematen da. Irudiak haurrari ziurtasuna ematen dio eta haurrak esploratzeko gaitasun eta kuriositate handiagoa du. Beraz atxikimendu seguru batek haurrari bere esplorazioa eta kuriositatea asetzeko baliagarria da. Adib: Haurra amarekin parkera badoa haurrak ama ikusten duen tokian badago alde batetik bestera mugituko da, esploratuko du eta beste h aur eta pertsonekin harremaneratzen ahaleginduko da.

2)     Atxikimendu anbibalentea: Atxikimendu irudia ondo garatu gabe dagoenean gertatzen da. Adib: haurrak parkean beste haur batzuekin esploratu beharrean amaren gona azpian geldituko da eta horrela gauza asko esploratu gabe eta harremaneratu gabe geratuko da.

3)     Saiheste-atxikimendua: Kasu honetan guraso arduragabeak izaten dira, haurrek segurtasun falta handia dute eta beraien sentimenduak gordetzen dituztenak dira. Haurrari berdin zaio atxikimendu irudia bertan izatea edo ez, ez dago afektibitaterik-eta. Haurrak abandonaturik daude; bai afektiboki eta animikoki.

4)     Atxikimendu-nahasia: Haurra desorientaturik dagoenean gertatzen den atxikimendu mota da. Desoreka hau egunerokotasun bat ez jarraitzeagatik gertatzen zaio haurrei; ordu ezberdinetan jateak, lotarako ordurik ez izateak… Haurrek erritmo eta ordu mantentze bat  jarraitzea ezinbestekoa dute. Horrek segurtasuna ematen baitiote.

Honekin atxikimendu motekin esan nahi dudana zera da: txikitan haurrei familiak eta eskolak baita ematen dion atxikimenduaren araberakoa izango dela haurra etorkizunean.  Haurrak ziurtasuna dutenean gizarte trebetasun gehiago dituzte, enpatia ere handiagoa dute, autonomoagoak dira, autoestimua ere handiago dute …. horrek guztiak hezitzailearekin eta beste haurrekin eskolan harremaneratzeko onura bakarrik ekarriko diote. Beraz, familiaren garrantzia behin eta berriz azpimarratu nahiko nuke.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »

HAURREK TELEBISTA IKUSI BEHARREAN, ZER EGIN?

Posted by iraibar en mayo 27, 2008

MIRIAM TXINTXURRETA, IRAKASLEA, PEDAGOGIA IKASLEA ETA AMA da eta nik aukeratu dudan artikulua berak idatzi du.

Artikuluaren arabera Euskal Herrian pertsona bakoitzak (helduok) batez beste hiru ordu eta erdi inguru ikusten dugu. Helburua da, etorkizun batean haurrek kopuru horretara ez heltzea.

Dakigunez haurrek beraien inguruan ikusten dutena barneratzen dute eta barneratutako hori eredu da beraientzat. Kontu handia izan behar dugu haurren aurrean egiten eta esaten dugun gauza guztiekin.

Miriam Txintxurretarentzat telebista bera oso kaltegarria dela uste du nahiz eta edukia oso ona izan eta haurrak telebistarik ikusi behar ez dutela pentsatzen du nahiz eta programaketa haurrari egokitua egon. Ni ez nahiz inolako aditua honelako gauzetan baina telebista ez nuke etsai moduan ikusiko eta ezta ikusi nahi ere. Telebistak gauza on asko “kendu” digun heinean onak ere eman dizkigu. Telebista dela eta Afrikako abere eta animaliekin egon naiz, baita ilargian ere eta kultura ezberdinak ikusiarazi dizkit besteak beste.

 0-7 bitarteko haurrentzat beste alternatiba batzuk egon beharko lirateke imaginazioa landu dezaten eta egon badaude; beraien artean: naturarekin kontaktua izatea, ipuin egokiak kontatzea edo interpretatzea, musika, dantza, antzerkia…

Honekin guztiarekin bat nator, 0-7 urteko haurrak mundua esploratzen dabiltza uneoro, ondokoak imitatzen, ikus-entzuten dutena egiten, gauza berriak probatzen… normala den moduan eta beraien garapenerako telebista bakarrik ez da alternatiba ona inundik inora baina beste ikuspegi batekin begiratuz baliagarria dela ere iruditzen zait.

Telebistaren asuntua tema delikatua dela iruditzen zait, bakoitzak bere iritzia du eta denena errespetagarria den heinean, telebista galeraztearekin erabateko onura ez diola ekarriko uste dut, batez ere gizarte honetan. Egin beharko litzatekeena gauza guztiei bezala dagokion neurria bilatzea da: bai denbora aldetik, edukin aldetik, alternatiba aldetik…

Adibidez 2 urteko haur batek telebistako marrazki bizidunekin emozioak lantzen ditu, badakit ipuin batekin ere lantzen dituela eta jolas batekin ere egingo zuela  baina haurraren garapenerako beste tresna baten moduan hartzen dut nik telebista.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »

HAURREK TELEBISTA IKUSTEKO GURASOEN JARRERA, ZEIN DA?

Posted by iraibar en mayo 27, 2008

Badakigu haurra gurea dela baina haur baten erritmoa eta gurea ez da bera izaten. Haurrek jolasteko beti prest egoten dira eta burua entreteniturik izatea atsegin dute, horretarako hainbat gauza egin dezakete eta etxean daudenean egin dezaketen gauzen artean telebista ikustea izaten da.

 

Hona hemen haurrek telebista ikusten daudenean gurasoek kontutan hartzeko puntu batzuk:

 

1.- Haurrak ikusiko dituen programak aukeratu: kalitate, eduki eta interesaren araberakoak izan daitezela.

 

2.- Haurraren adinaren arabera utzi aukeratzen programaketaren bat (negoziatzea gurasoekin; zergatik bai, zergatik ez……).

 

3.- Haurrek telebista bakarrik beti ez ikustea komeni da.(Gertatzen dena zergatik gertatzen den azaltzeko norbaiten ardurapean egotea, beti zalantzaren bat izaten baitute, oraindik haurrak dira eta gure mundu hau deskubritzen dabiltza).

 

4.- Haurraren logelan eta gurasoenean ere ez da telebistarik egon behar. (Eredu izan nahi baldin badugu behintzat).

 

5.- Telebista ez erabili zigorrak jartzeko edo sarilez erabiltzeko.

 

6.- Ez piztu telebista goizean altzatu eta segituan, ezta jateko momentuetan, ezta etxek lanak egiten dabiltzanean…. Telebista piztu behar da ikusi nahi dugunean eta ez etxeko beste kide bat balego bezala pizturik eduki kasurik egiten ez zaiola, (gauza bakoitzak bere unea dauka eta jatorduetako solasaldiak bultzatu behar dira egunerokotasuna kontatzeko, elikatzeaz gain komunikazioa garatzeko erabiliz).

 

7.- Telebista aurrean igarotzen duten denbora kontrolatu behar da, ez daitezela egon denbora larregi nahiz eta haurrei eskainitako programaketa hezitzailea izan. Haurrek etxean dauden denbora beste ekintza batzuk egitera bultzatu behar diete gurasoek, ipuin irakurketa, marrazketa, puzzleak, musika entzutea…..bultzatuz, horrela haurrek beraien egunerokotasunean ekintza desberdinak sartuz gero ohiturak bihurtuko dituelako.

 

Beste hainbat puntu gehiago ere idatziko nituzke baina hemen aipaturiko hauek beteko bagenitu, haurrek telebista ikusteko jarrera hainbat arlotan aldatuko litzatekeela pentsatzen dut.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »

AMORRALDIAK

Posted by meguen en mayo 21, 2008

Interneten aurkitutako artikulu honetan oso era simple eta klaruan amorraldiak zer diren eta egoera honen aurrean zelan jokatu behar den azaltzen du.

http://www.puntodepartida.org/article42.html

 Amorraldia ” es una forma inmadura de expresar ira o enojo” hau dela esaten du. Helduak gai izan behar gara iraksten amorraldiak ez direla erantzun zuen bat. Umeak ezintazuna sentitzen duenean edo zerbait nahit nahiez nahi duenean, amorraldia ez dela bidea. Aserre egotea normala da, baina aserre hori nola bideratu behar den irakatzi behar diogu.

 Normalean amorraldiak baten bat aurrean dagoenean ematen dira. Umeak amorraldirik ez dituzte bakarka edukitzen, haurrak “publikoa behar dute jarrera hau bideratzeko. komenigarria da helduak argi izatea gauza batzuk;

 .- Umea lurrera bota eta negar baten hasten denean eta jakiña bubugogorkeria bat dela, ez zio kasurik egin behar eta denbora bat utzi behar zaio lasaitzeko. Beti adi egon beharko gara degoen lekua segurua eta arrisku gabekoa dela zirutattu.

.- Umea lasaitzen denean berarengana hurbildu eta egoeraren eta bere erantzunarne azalpena eta zwergaitiak arguiatu.

Amorraldi baten aurrean eduki behar dugun jarrera lasaia izan behar da, autokontrol handia izan behar dugu, kontutan edukita umearen eraduak garela.

Posted in Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

AUTISMOA

Posted by zoriontsu en mayo 14, 2008

     Hurtzaroko gaixotasun bat da autismoa; beste pertsonekiko harreman eskasia nabarmenak dituena. 2-5 urte bitartean agertzen dira bere sintomak, ume “normalak” beren gizarte-mailako portaera erabat finkatzen hasten direnean, alegia.

     Ume autistak onegiak izan ohi dira, ez dute ia inoiz negarrik egiten, eta beren sehaskan lasai-lasai egon daitezke denbora luzez bakarrik egon arren.

     Mintzaira-arazoak edukitzen dituzte ume autistek, eta batzuetan mintzaira ez da batere garatzen. Pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki errepikatzea ere oso tipikoa da autismoan, eta hizkera monotonoa izan ohi da.

     Garapenaren nahaste orokortu honen beste ezaugarri bat, tresnenganako interesa da. Beren ingurugiroa konstante mantentzea guztatzen zaie, beti berdin mantentzea. Edozein aldaketak estutasun handia sorrarazten die. Portaera honek asko mugatzen ditu zeren behin eta berriz egiten dituzten jokabide konkretu batzuk bakarrik bereganatzen dituzte.

     Gaur-egun ez da autismoaren jatorria ezagutzen. Hasiera batean haurrarekiko maitasun faltagatik sortzen zela uste zen, baina egun genetikaren arloko sustrai organikoren bat badela onartzen da.

     Gaixotasun honentzat ez dago tratamendu espezifikorik, baina heziketa berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen dute autismoa duten haurrak.

     Ekarpen hau egiteko http://www.zientzia.net/artikonts.asp?Artik_kod=6897 – 76k horrialdean oinarritu naiz.

 

Posted in Zorion Usabel | Etiquetado: , | Leave a Comment »

HIPERAKTIBITATEA

Posted by meguen en mayo 14, 2008

http://ceril.cl/hiperactividad.htm

Hiperaktibitateari buruzko aritkulu hau aukeratu dut, argia eta oso ondo azaltzen duelako hiperaktibitatearen ezuagarriak eta egin beharreko aktuazioak. Gai hau aukeratu dut, gaur egun denon ahoan dagoen hitz bat delako eta kasu askotan zer den jakin barik eta zer suposatzen duen jakin barik ume bat arin batean etiketatu egiten dugulako.

 Hiperaktibitatearen definizioa aritikulu honen ustez, aktibitate maila handia, pertsona kontrolatu ezin duen jarrera dauka edo kontrolatzeko zailtasunak. Askotan gorputzeko atal bat beti mugimenduan dago; esku bat, hanka bat…..

Gaixo hau duten pertsonak gehiengoak mutilak dira eta gaixoaren jatorria genetikoa, haurdunaldian arazoak, istripuak…. izan ahal dira. ·urterekin diagnostikatu ahal daiteke eta 5-6 urterekin klaruago ikusten da. Sintoma guztiak jarrerarekin zerikusia daukate. Gaixotasunaren diagnostiko arina umearen integrazio soziala eta hezkuntza egoki bat errazten du.

 Arazo hau duten umeak 2 arlotan mugitzen dira:

.- Familian: Ez dira momentu baten bez geldirik egoten, ez dute etxeko lanak egiten, neba arrebekin burruketan, ez dute kasurik egiten…..

.- Eskolan: Txarto integratzen dira. Irakasleak ez diete ulertzen. Kopuru handia dago klasean eta ezinezkoa zaie umea geldirik edukitzea, eta ezin izaten dute beste gelakide bezala isilik, geldik eta kasu egiten mantentzea.

 Eta zer egin behar da, nolako jarrera eduki behar dugu???????????????……. artikuluak esaten duenez oso garrantzitsua da egente guztien inplikzaioa eta denen arteko komunikazioa. Tratamendua jarrerazkoa eta farmakologikoa izan beharko da.

Posted in Marta Eguen | Etiquetado: | Leave a Comment »

AUTISMOA, MUSIKOTARAPIA ETA DELFINOTERAPIA.

Posted by iraibar en mayo 14, 2008

Garatzen ari garen gai honetarako autismoari buruzko ekarpena aproposa dela iruditu zait. Horretarako egin klik hemen.

 Haur autista dugula 2-5 urte dituenean konturatzen gara batez ere sintomak agertzen direnean. Autismo maila desberdinak daude baina orokorrean duten arazoa besteekin komunikatzeko urritasuna nabarituko genuke. 

 Oraindik ez dago argi haur autisten zergatia. Askok haurdunaldian edo jaiotzean gertakari desberdinen eraginez burmuinean ematen den aldaketa baten ondorioa dela diote baina horren gainean hainbat teoria daude; “triple virika” txertoaren eraginez ere izan zitekeela zabaldu zen, genetikarekin zerikusia zuela ere uste da…

 

 Haur autistak izaten dituzten zailtasun batzuk: interekintzarako zailtasunak, sinbolizatzeko, komunikatzeko, jolasteko, hitzegiteko…

Beste haurrekin gertatzen den moduan bere inguruak eskaintzen dizkion egoera, motibazioa, autoestimu eta abarren araberakoa izango da bere garapen intelektuala. Beraz autistak motibatzea beharrezkoa da.

Haur autistekin erabiltzen diren terapia batzuk aipatu nahi nituzke, batez ere izaten duten emaitza onagatik, adibidez:

  

 musikoterapia:  musikaren bidez, erlaxatzen dira, sentimenduak espresatzeko eta zentzumenak lantzeko tresna oso aproposa da.

 delfinoterapia: haur autisten eta beste urritasun psikikoak dituztenen integrazio soziala lortu gura da. Bertan animalia, psikologo eta entrenatzaile talde batek osatzen dute.

 igerilekuetara eramatea: izaten dituzten muskulazio arazoak murrizten baitira, baliteke haurrei igerilekura joatea asko gustatzen zaielako izatea eta motibazio horrek eragin handia izatea.

 Guztioi gertatzen zaigun moduan, zerbait gustuko dugunean gure motibazioa handiagoa izaten da eta emaitzak hobeak izatea ez da harritzekoa.

 

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | 1 Comment »

Arrazoiketa eta portaera morala.

Posted by josebaseo en mayo 5, 2008

Haurrek egiten dabezn judizio moralek garapen handia izaten dabe Garapenak nerabezaroan jarraituko du. Oraingoan borroka judizio moralen aurrerapena eta portaera morala igualak diren jakitean datza.

 Arrazoiketa moralaren aurrerapenarekin lasaituko egingo da egoera zailetan moralki jokatzeko gaitasuna, hau da, judizio moral aurreratua indar motibatzaile izango da. Arrazoiketa moral sendoei, norberaren balio eta printzipioetan oinarritutakoei nerabezaroan aurkitzen direnak esker, seguruago edukiko dira jokabide moralak burutu behar dituenarentzat bereziki arazoak dauden egoeretan.

 Ez da harremanik aurkitu arrazoiketa moralaren mailaren eta sakrifizio gutxiko jokabide prosozialak egiteko errazak diren artean. Harreman horiek agertzea harrigarria izan daiteke eguneroko egoeretan moralki jokatzeko garaian martxan jartzen diren egoeraren eta pertsonaren inguruko faktoreak kontuan hartzen baditugu.

Gai hau aukeratu dot ikasgaiarakin bat datorrelako eta morala pertsona baten eta bereziki haurretan oso importantea da,.

                                     

Posted in Joseba Seoane | Etiquetado: , | 1 Comment »

ADISKIDETASUNA

Posted by anearri en mayo 3, 2008

Adiskidetasunaren artikulu hau aukeratu dut balore bat delako eta oso garrantzitsua nire ustez.Gure gaiarekin zerikusi handia duena.

http://es.wikipedia.org/wiki/Amistad

Adiskidetasuna beste batekiko sentimendu bat da;non konfidantza,laguntasuna, maitasuna eta errespetua bilatzen da.

Adiskidetasuna desberdina da bizitzaren aro desberdinetan, eta balore hau ematen da bi pertsonen artean zerbait bardin aurkitzen  dutenean.

Adiskidetasuna lortzeko,  pertsonen araberakoa da, batzutan minutu batzuetan lortzen den balorea da eta beste batzuetan pilabat denbora eramaten duen balorea da.

Adiskidetasun mota desberdinak daude, izan daitezke, “romantikoa”, “alamas gemelas”, “fraternidad”, “amor platoniko”…mota daude.

Ados nago adiskidetasunari buruz esaten duena, niretzat adiskidetasuna oso garratzitsua da, lagun on bat beti duzu or behar duzunerako,beti apoilatuko zaitu eta ondo edo txarto ari bagara  erabakiak hartzen, edota bizitzen… berak laguntza eta aholkuak eskainiko dizkigu.Nire ustez, garrantzitsua da balore hau eukitea eta ez galtzea. 

Posted in Ane Miren Arrizabalaga | Etiquetado: , | Leave a Comment »

Elkarbizitza

Posted by sagasti en mayo 1, 2008

Ekarpen hau egiteko http://thales.cica.es/rd/Recursos/rd98/Historia/03/la_convivencia.html, web orrialdean sartu naiz, eta oso garrantzitsua iruditu zait eskuartean dogun gaia, hau da garapen morala hobeto ulertzeko.

Garapen moralaren barnean, balore asko daude eta nik azalduko dudana elkarbizitza da.Orrialdeak esaten duen bezala, elkarbizitza era egokian eman daiten gure eskubideak ezagutu eta baloratu egin behar ditugu, baita besteen eskubideak ere, eta gure beharrak bete behar ditugu. Betebehar eta eskubideak kostituzioan baturik daude eta batzuk azaltzera noa.

ESKUBIDEAK:

Ikasteko eskubidea, diskriminaziorik ez(erligio, sexu edo arrazagaitik),lan baterako eskubidea, berba egiteko eskubidea,

BETEBEHARRAK:

Legeak betearazi, zerga ordainketa, eta lan egin beharra.

Elkarbizitza era egokian hasteko, pausu batzuk jarraitu behar ditugu:

Lagun taldean parte hartu besteen eritsiak kontutan hartuz; ulerkorra izatea besteen arazoekin; betebeharrak era egokian egin;besteen eskubideak errespetatu;Guztiok bakean bizitzeko eskubidea dugu, begiratu gabe sexua, kolorea…

Balore hau txikitatik landu behar dana da, pertsonei besteenganako errespetua erakutsi behar zaie, eta era egokian eman ezkero, elkarbizitza ere era egokian emango da. Lee el resto de esta entrada »

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: , | Leave a Comment »

Besteekiko errespetua

Posted by sagasti en abril 30, 2008

Honako honetan garapen moralari buruz hitz egingo dot, beste pertsonekiko errespetuaz hain zuzen ere, eta ekarpena egiteko http://www.educacioninicial.com/ei/contenidos/00/2550/2558.asp orrialdean sartu naiz informazioa biltzeko.

Lehenik esaldi bat azpimarratu nahi dot,” ez egin besteei zuratzat nahi ez dozuna”, eta esaldi honek argi erakusten du zein dan balore honen garrantzia.

Pertsonak elkarrekin bizi dira, elkarrekin berba egiten dute… Egunero besteekin harremana dugu eta behar dugu ere. Baina gure inguruan dauden pertsonak ez dira gu bezalakoak, batzuk ideia batzuk dituzte, beste kultura bat, agian kolore desberdina ere izan dezakete, eta balore honek bultzatu nahi duena hau da, elkarrekiko errespetua.

Haurrak besteenganako errespetua erakusten du, berarekin ere errespetuz jokatzen denean. Errespetu faltak, ez zoriontzea behar duenean, edo eta berenganako kritika desegokiak beste pertsonenganako errespetu falta sortzen du.Haurrari txikitatik errespetuz tratatzen erakutsi behar zaio. Familian errespetua egon behar da, era honetan helduei ere errespetua edukiko die, eta munduko kultura desberdinak ere jakinarazi behar diegu, era honetan beste koloretako pertsonak ere errespetuz tratatuko ditu. Naturak eta animaliak ere garrantzi haundia dute balore honetan.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: , | Leave a Comment »

Haurrengan maitasuna

Posted by irgomes en abril 30, 2008

Ondorengo ekarpena egiteko ez dut inongo web orrian aurkitu informaziorik, nire hausnarketa bat izango da haurrenganako maitasunari buruz. Gai hau aukeratu dut ekarpen hau egiteko zeren oso balore garrantzitsu bat iruditzen zait trasmititu beharrekoa.

Pilo bat balore daude trasmititu behar direnak bizitza honetan, batez ere guk, hezitzaileak izango garenak, haurrekin lan egingo dugu eta hainbat balore landu beharko ditugu. Esaterako, errespetua, laguntasuna, maitasuna…eta beste zenbait balore.

Baina niri maitasuna ematea oso garrantzitsua iruditzen zait, zeren gu ume horreen eredu gara eta beraiek imitatzeko ohitura dute, beraz, gure ohiturak hartzen dabez. Gainera umeek maitasun asko behar dute, hau da, beraie, nagusi bat alboan egotea asko gustatzen zaie, beti aurkitzen dute “protektore” bat izango balitz bezala eta esan behar da, esaterako ama, atxikimendu irudia izan dela, edo aita edo familiako beste norbait eta bere bizitzako lehen egun edo urteetan pertsona horrek eman diola segurtasuna eta konfiantza.

Beraz gur ere bardin egin behar dugu, umeen aurrean ezin gara aurpegi txarrez egon, beti irribarre batekin egon behar gara, baina segun zein kasu, umeei ezin zaie guztia konsentidu. Haurrenganako maitasuna oso garrantzitsutzat hartzen dute eurek, eta guk ere bai, guztioi gustatzen zaigu besteen maitasuna hartzea, baina horretarako guk ere eman egin behar dugu.

 

 

 

 

Azkenik esan behar dut, maitasuna ematen saiatu behar garela eta umeei hori trasmititu behar diegula, oso garrantzitsua baita haurrentzako balore hau. Beste balore guztiak ere garrantzitsuak dira baina maitasuna begi bistaz ere trasmititu ahal da.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: , | Leave a Comment »

NESKATO ETA MUTIKOEN BERDINTASUNA

Posted by maiderjaio en abril 16, 2008

Planeta entziklopediako gaurko gaiak liburuko generoei buruzko testutxoari buruz egingo dut ekarpena,aukeratu dut generoei buzu hitz egiten duelako.

Emakumearen eta gizonen artean diferentzia biologikoak daude,eta erditze momentutik ikus daitezke.

Estatistikak dioenez,neskatoek,jaiotzerakoan,mutikoak baino taila eta pisu txikiagoak dituztela konturatzea.Jaio eta lehenengo urteetan,mutikoek nekatoek baino gaixotasun gehiago hartzen dituzte.

Hezkuntza eta agente sozializatzaileek (familia,estola,gizartea,kideen taldeak…),hauek dira gizonen eta emakumearen desberdintasunak jartzen dituztenak.

Haurtzaroan dira inplikatzen diogunean eginkizun zehatzak .<hau ez da mutikoen jolasa>bezalako esaldiak asko entzuten dira.Nahiz eta aldaketa daude gaur egunalde honetatik askotan neskak futbolean jokatzen ikusten baitituguz adibidez.

Baina zoritxarrez badaude hainbat gauza oraindik aldatu behar direnak,eboluzioak aurrera jarraitu behar du,mutikoen eta neskatoen arteko berdintasun osorantz ,eskolan zein gizartean,etxetik hasita.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: , | 2 Comments »

HAURTZAROAN SEXUALITATEA NOLA ULERTU?

Posted by iraibar en abril 14, 2008

Oraingo honetan idatziko dudan ekarpena egiteko ez dut inongo artikulu bat irakurri , kasu honetan klasean entzundakoa edo eta aldi berean beste hainbatentan irakurritakoaren ondorioz idaztea erabaki dut.

Nire ustez nagusiok naturaltasunez hartzen ez ditugun hainbat gauza askotan gure haurtzaroan erakutsi ez digutelako, nola adierazi jakin ez digutelako edo norarteko informazioa ematerik jakin ez digutelako izaten da.

Gaur egun, zorionez informazioa izan badaukagu, nahi dugun informazioa eta nahi ez dugun informazioa, denetarik aurkitu dezakegu ; interneten, propaganda liburuzketan, irratian, telebistan, egunkari, aldizkarietan… Baina aipatu dudan bezala, maiz gehiegizko informazioa nola erabili ez dakigula ibiltzen gara.

Ni ez nahiz jakintsua eta oraindik ere bizipen asko bizi behar ditudan horietakoa nahizela uste dut baina, jorratzen ari garen gai honetarako haurren garapen sexuala era natural eta egokian eman behar litzatekeela pentsatzen duten horietakoa nahiz.

Baina hori nola burutu?. Bakoitzak bere senari, kriterioari eta eritziei aurre eginez eta lotsa alde batera utziz egin beharreko lana dela uste dut, askotan konfundiduko gara edo ez, azken finean koherente izan behar gara bai egiten eta esaten ditugun gauzekin eta hortik hasita beste guztia apurka-apurka burutuko dugula uste dut. Ez legoke txarto informazio apurtxu bat topatzea edo horretarako egongo diren baliabide lagungarriekin ere burutzea.

Gu danok gizakiak gara eta gizakia izaki sexuduna da bizitza osoan zehar, irauten duen izaki sexuduna. Pertsonen izakera nolako den hezi den inguruak zehazten du, kulturak baita, afektuak ere zerikusi handia du horretan, ondoan izan ditugun ereduak eta izan ez ditugunak ere eragina daukate, bada, garapen sexualean ere eragin bera izaten du.

Sexualitatea normaltasunez, era naturalean, haurrak nola barneratzen duen garantzia ematen diot nik. Horren arabera haurraren kuriositatea eta bizipenak desberdinak izango direlako. Haurrak oraindik txikiak dira gure ahozko azalpen handi bat ulertzeko, denok egin dugun bezala norberak bizitako bizipenen bidez arinago eta ulerkorrago barneratzen du haurrak. Beraz, esate baterako haurra hondartza nudistara ere eramatea ez legoke gaizki, bertan eguna hondartzan pasatzeaz gain bi sexu desberdinetako pertsonen aldeak badaudela konturatuko da bere kabuz era oso natula batean.

Aipatutako hau, adibide bat baino ez da izan, hori egiteko beste modu desberdin asko daude eta guraso eta hezitzaileen lana ahalik eta naturaltasun handienarekin adieraztea izango da. 

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »

Zein dira pertsonaren oinarrizko premiak?:

Posted by asel19 en abril 14, 2008

Nik gai hau aukeratu dot. Sexu hezkuntzarekin lotura handia daukala uste dodalako. Sexua, beharrizan bat delako eta hemen aipatzen dodan lez; pertsonaren oinarrizko prekiak azalduko dodaz.

 

Zein dira pertsonaren oinarrizko premiak?:

 

Behar ugari daukaguz izakiok, hala eta guztiz ere hiru premia oinarrizko aipatuko dodaz:

Nork maitatu eta nor maitatu izatearen beharra: Maitatzen eta zaintzen gaituzten pertsonarenganako atxikimenduan datza. Behar hau asetuz gero, pertsona hazteko eta hezteko behar dogun oinarrizko segurtasuna lortzea laguntzen deusku.

Adibidez, guretzat segurtasun hau lortzen laguntzen deuskun pertsonak hauek dira; gurasoak, familiak, bikotekideak, lagunak,…Bizitzan zehar, pertsona hauen garantís maila aldatzen joaten da.

 

Gauza berdina gertatzen da hauerrekin, haurrak euren inguruan seguru sentitzeko ,igerri behar dau norbaitek maite dauela, adibidez; hezitzaileak, gurasoak,…..Hau del aeta, gu hezitzaile bezala, maitasuna trasmititu behar dogu eta atxikimendu irudi gara.

 

-Asetze erotikoaren beharra:Giza izaeraren zati nagusi bat, desira erotikoa da, hau da, nire ustez, innatoa den gauza bat da. Jaiotzen garen momentutik hiltzen garen momenturarte. Isasi ez dogun zerbait baina betidanik egin doguna. Bizitzan aurrera joan ahala egiteko modua aldatzen joan da..

Hau del aeta, harreman fisikoaren beharra, edonolakoa dela ere, onetsi, ulertu eta erregulatu egin behar dogu. Asabetetze hau lortzeko, pertsonak modu desberdinak daukaguz.

 

Haurren kasuan, jaiotzen den momentutik ematen da asetze hau, nahiz eta ez den helduen egoera eta modu berean ematen. Haurrek heziketa sexual-erotiko hau hartzea garrantsitsua da. (Nire ustetan)

 

-Bere barruan hartzen gaituen sare sozial bateko kide garela sentitzeko beharra: Gure inguruko kide garela sentitzea oinarrizko premia da.

Posted in Asel Ocerinjauregui | Etiquetado: | Leave a Comment »