Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Iratxe Ibarra’ Category

FAMILIA ETA ESKOLAREN ARTEKO GARRANTZIA.

Posted by iraibar en mayo 27, 2008

Kasu honetan idatziko dudan ekarpena nire hausnarketa bat izango da. Ematen ari garen gai honetan familia eta eskolaren arteko elkarlanari buruz hitz egin dugu eta niretzat horrek daukan garrantzia azpimarratu nahiko nuke.

Irakasleekin hitzegitean edo beraien elkarrizketak entzuten ditudanean haurren gurasoen gaia askotan errepikatzen denetako bat izaten da. Haurrak eskolara doazen heinean gurasoen inplikazioa ezinbestekoa dela pentsatzen dut. Gurasoek erabakitzen dute haurra zein eskolara joango den. Horretarako eskoleei buruzko informazioa aurkituko dute eta ondoren haurra matrikulatu egiten da. Orduan, gurasoak izaten dute lehen eta biziko harremana eskolarekin eta beraiekin bat egiten duten eskola aukeratzen dute gurasoek (beste batzuk ordutegiagatik, ekonomikoagoa delako, bizi diren lekutik hurbil dagoelako… hartuko dute erabaki hori). Nire ustez haurra non izten duzun jakitea oso garrantzitsua izango da gurasoentzat horrek emango baitio ziurtasuna familiari edo deskonfiantza.

Batez ere horri buruz hitz batzuk idatzi nahi nituzke; lehen aldiz haurra eskolan uzten duten gurasoen beldurrak eta kezkak normalak iruditzen zaizkit:

         Zelan egongo da haurra?. Jan ote du?. Lorikin egingo ote du ni gabe?. Abandonatu dudala pentsatuko ote du?. Beste haurrekin nola konponduko da?. Hezitzaileak emango al dio krema pixohiala aldatzerakoan? ….

Galderak, dudak, zalantzak, beldurrak, deskonfiantza…….. guzti horiek apalagotzeko oso gararntzitsua iruditzen zait hezitzaile eta gurasoen arteko harremana ona, zintzoa eta zabala izatea. Badakit hau oso zaila dela, gure intimitatea eta batzutan arazoak ere kontatu behar ditugulako baina guzti hau gure haurraren onurarako dela pentsatzerakoan beldurrak eta zalantzak baztertu beharko genituzke.

 Azken finean hezitzaileak profezionalak dira eta gurasoei horrek lasaitasun puntu bat eman beharko lieteke, haurra ez baitute edozeinekin uzten. Beraz hezitzaile eta  gurasoen arteko harremanak zenbat eta sendoagoak izan orduan eta onura handiagoa ekarriko dio haurrari, hori da behintzat nik pentsatzen dudana.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »

FAMILIAKO ATXIKIMENDUA MOTAK

Posted by iraibar en mayo 27, 2008

Ekarpen hau idazteko lehen ebaluaketan eman genuen atxikimendu motak gogoratu ditut. Haurrak lotura izango du bere familiarekin eta lotura horren araberakoa izango da emango den segurtasun emozionala. Haurrak garapen “normala” lortzeko harreman afektiboa ezinbestekoa izango da eta familiaren garrantzia azpimarratu nahi dut.

Haur batek bere familiarekin izan ditzakeen atxikimenduak 4 motatakoak izan daitezkeela ikasi genuen:

1)     Atxikimendu segurua: familiko irudia eta haurraren artean estua denean ematen da. Irudiak haurrari ziurtasuna ematen dio eta haurrak esploratzeko gaitasun eta kuriositate handiagoa du. Beraz atxikimendu seguru batek haurrari bere esplorazioa eta kuriositatea asetzeko baliagarria da. Adib: Haurra amarekin parkera badoa haurrak ama ikusten duen tokian badago alde batetik bestera mugituko da, esploratuko du eta beste h aur eta pertsonekin harremaneratzen ahaleginduko da.

2)     Atxikimendu anbibalentea: Atxikimendu irudia ondo garatu gabe dagoenean gertatzen da. Adib: haurrak parkean beste haur batzuekin esploratu beharrean amaren gona azpian geldituko da eta horrela gauza asko esploratu gabe eta harremaneratu gabe geratuko da.

3)     Saiheste-atxikimendua: Kasu honetan guraso arduragabeak izaten dira, haurrek segurtasun falta handia dute eta beraien sentimenduak gordetzen dituztenak dira. Haurrari berdin zaio atxikimendu irudia bertan izatea edo ez, ez dago afektibitaterik-eta. Haurrak abandonaturik daude; bai afektiboki eta animikoki.

4)     Atxikimendu-nahasia: Haurra desorientaturik dagoenean gertatzen den atxikimendu mota da. Desoreka hau egunerokotasun bat ez jarraitzeagatik gertatzen zaio haurrei; ordu ezberdinetan jateak, lotarako ordurik ez izateak… Haurrek erritmo eta ordu mantentze bat  jarraitzea ezinbestekoa dute. Horrek segurtasuna ematen baitiote.

Honekin atxikimendu motekin esan nahi dudana zera da: txikitan haurrei familiak eta eskolak baita ematen dion atxikimenduaren araberakoa izango dela haurra etorkizunean.  Haurrak ziurtasuna dutenean gizarte trebetasun gehiago dituzte, enpatia ere handiagoa dute, autonomoagoak dira, autoestimua ere handiago dute …. horrek guztiak hezitzailearekin eta beste haurrekin eskolan harremaneratzeko onura bakarrik ekarriko diote. Beraz, familiaren garrantzia behin eta berriz azpimarratu nahiko nuke.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »

HAURREK TELEBISTA IKUSI BEHARREAN, ZER EGIN?

Posted by iraibar en mayo 27, 2008

MIRIAM TXINTXURRETA, IRAKASLEA, PEDAGOGIA IKASLEA ETA AMA da eta nik aukeratu dudan artikulua berak idatzi du.

Artikuluaren arabera Euskal Herrian pertsona bakoitzak (helduok) batez beste hiru ordu eta erdi inguru ikusten dugu. Helburua da, etorkizun batean haurrek kopuru horretara ez heltzea.

Dakigunez haurrek beraien inguruan ikusten dutena barneratzen dute eta barneratutako hori eredu da beraientzat. Kontu handia izan behar dugu haurren aurrean egiten eta esaten dugun gauza guztiekin.

Miriam Txintxurretarentzat telebista bera oso kaltegarria dela uste du nahiz eta edukia oso ona izan eta haurrak telebistarik ikusi behar ez dutela pentsatzen du nahiz eta programaketa haurrari egokitua egon. Ni ez nahiz inolako aditua honelako gauzetan baina telebista ez nuke etsai moduan ikusiko eta ezta ikusi nahi ere. Telebistak gauza on asko “kendu” digun heinean onak ere eman dizkigu. Telebista dela eta Afrikako abere eta animaliekin egon naiz, baita ilargian ere eta kultura ezberdinak ikusiarazi dizkit besteak beste.

 0-7 bitarteko haurrentzat beste alternatiba batzuk egon beharko lirateke imaginazioa landu dezaten eta egon badaude; beraien artean: naturarekin kontaktua izatea, ipuin egokiak kontatzea edo interpretatzea, musika, dantza, antzerkia…

Honekin guztiarekin bat nator, 0-7 urteko haurrak mundua esploratzen dabiltza uneoro, ondokoak imitatzen, ikus-entzuten dutena egiten, gauza berriak probatzen… normala den moduan eta beraien garapenerako telebista bakarrik ez da alternatiba ona inundik inora baina beste ikuspegi batekin begiratuz baliagarria dela ere iruditzen zait.

Telebistaren asuntua tema delikatua dela iruditzen zait, bakoitzak bere iritzia du eta denena errespetagarria den heinean, telebista galeraztearekin erabateko onura ez diola ekarriko uste dut, batez ere gizarte honetan. Egin beharko litzatekeena gauza guztiei bezala dagokion neurria bilatzea da: bai denbora aldetik, edukin aldetik, alternatiba aldetik…

Adibidez 2 urteko haur batek telebistako marrazki bizidunekin emozioak lantzen ditu, badakit ipuin batekin ere lantzen dituela eta jolas batekin ere egingo zuela  baina haurraren garapenerako beste tresna baten moduan hartzen dut nik telebista.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »

HAURREK TELEBISTA IKUSTEKO GURASOEN JARRERA, ZEIN DA?

Posted by iraibar en mayo 27, 2008

Badakigu haurra gurea dela baina haur baten erritmoa eta gurea ez da bera izaten. Haurrek jolasteko beti prest egoten dira eta burua entreteniturik izatea atsegin dute, horretarako hainbat gauza egin dezakete eta etxean daudenean egin dezaketen gauzen artean telebista ikustea izaten da.

 

Hona hemen haurrek telebista ikusten daudenean gurasoek kontutan hartzeko puntu batzuk:

 

1.- Haurrak ikusiko dituen programak aukeratu: kalitate, eduki eta interesaren araberakoak izan daitezela.

 

2.- Haurraren adinaren arabera utzi aukeratzen programaketaren bat (negoziatzea gurasoekin; zergatik bai, zergatik ez……).

 

3.- Haurrek telebista bakarrik beti ez ikustea komeni da.(Gertatzen dena zergatik gertatzen den azaltzeko norbaiten ardurapean egotea, beti zalantzaren bat izaten baitute, oraindik haurrak dira eta gure mundu hau deskubritzen dabiltza).

 

4.- Haurraren logelan eta gurasoenean ere ez da telebistarik egon behar. (Eredu izan nahi baldin badugu behintzat).

 

5.- Telebista ez erabili zigorrak jartzeko edo sarilez erabiltzeko.

 

6.- Ez piztu telebista goizean altzatu eta segituan, ezta jateko momentuetan, ezta etxek lanak egiten dabiltzanean…. Telebista piztu behar da ikusi nahi dugunean eta ez etxeko beste kide bat balego bezala pizturik eduki kasurik egiten ez zaiola, (gauza bakoitzak bere unea dauka eta jatorduetako solasaldiak bultzatu behar dira egunerokotasuna kontatzeko, elikatzeaz gain komunikazioa garatzeko erabiliz).

 

7.- Telebista aurrean igarotzen duten denbora kontrolatu behar da, ez daitezela egon denbora larregi nahiz eta haurrei eskainitako programaketa hezitzailea izan. Haurrek etxean dauden denbora beste ekintza batzuk egitera bultzatu behar diete gurasoek, ipuin irakurketa, marrazketa, puzzleak, musika entzutea…..bultzatuz, horrela haurrek beraien egunerokotasunean ekintza desberdinak sartuz gero ohiturak bihurtuko dituelako.

 

Beste hainbat puntu gehiago ere idatziko nituzke baina hemen aipaturiko hauek beteko bagenitu, haurrek telebista ikusteko jarrera hainbat arlotan aldatuko litzatekeela pentsatzen dut.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »

HAURTZAINDEGITIK GAIXTAGIN

Posted by iraibar en mayo 17, 2008

Haurraraen arazoari buruzko artikuluren bat interneten topatzen nabilela “haurtzaindegitik gaixtagin” irakurri dut.

Bertan, Frantzian haurrekin lanean diharduten psikiatra, psikologo, pediatra eta langile sozialek atera duten ondorio bati buruzkoa da.

Haur eta nerabeen portaera arazoak honela definitu zituzten: “besteen eskubideak eta arau sozialak astinduz behin eta berriro eta luzaz burutzen diren jokabideak direla”. Haserrealdietatik hasita kolpeak, zauriak dauden erasoetara iristen direnak.

Badirudi sindrome honi izena jarri diotela eta gaixtagin bihurtzeko arriskutzat hartu behar dela haurra eskolatik hasita. Adituen arabera honen eragina hezkuntzan dago. Urtean 500.00 arazoren jarraipena egin ondoren heldu idren emaitza honako hau da: ez dela posible aurrikustea haur bat gaztetan eta heldutakoan gaixtagina izango dela.

Ados nago, inoiz ezingo dugu %00 batean ziurtatu  baina haurtzaroan haurrak hartzen dituen ohitura, zzentzazio, balio, maitasun… eragin handia izango du eta bere ingurunean lan hori ongi burutuz gero haurra gaixtagina izateko aukera urria izango dela pentsatzen dut.

Normalean jokabideetan agertzen diren arazoak (haserraldiak, kontra egoteak, jokabide erasokorra izatea…) haurraren erreakzio bat izaten da bera jasatzen duen egoeraren sufrimendu bezala.

Askotan etxean bizi duten giroagatik izan daiteke: txirotasuna dela eta dibortsioa…

Asuntua haurraren egoera ezagutzean datza, haurra ez da gaiztoa jotzen, bere inguruaren arabera hezten doa haurra. Beraz, oso oso oso garrantzitsua da haurraren ingurua ahalik eta aberatsena (afektiboki, motibatzailea, segurua…) izatea.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: | 1 Comment »

ZURRUNGA EGITEN DUTEN HAURRAK.

Posted by iraibar en mayo 17, 2008

Gaixotasun patologikoa da Loaren Apnea Buxatzailearen Sindromea. Orain ez  dugu pentsatu behar zurrunga egiten duten haurrek SAOS sindromea dutenik. Askotan amigdalak oso handiak dituztelako bo ez da gertatzen eta gaur egun kirurgiarekin konponbidea dauka. 

Ala eta guztiz kontu handiz ibili beharra dago, zeren gaixotasun hau arriskutsua ez den arren ondorioak izaten ditu eta garrantzitsuena haurraren garapen maila eta intelektualean eragiten dutelako da haurraren arreta mailean eragina izanik.

 

Ikerketa batzuen emaitzen ondorioz, haur hauek hiperaktiboak izateko aukera 3 aldiz gehiagokoa izaten da. Horrela entzunez gero arduratzeko gauza dela esango nuke, izatez bere logika ere badu; haurrak gauez behar bezala lorik ez egiteak deskantsatu ez duela esan nahi duelako eta egunero-egunero hori gertatuz gero egunez urduri egoten gara eta arreta ere erraz galtzea erraza izaten da.

 

Loaren apneak zurrunga egiten duten haurrek izan ditzaketen beste ondorioetako batzuk hauek izango lirateke:

         Aurpegia aldatzea (adibidez; zaldi hortzak)

         Gaueko enuresia (gauen ohean txiza egitea)

         Egunean zehar oso nekaturik egotea

         Beharrezkoa dugun altuera eta pisu gutxiago izatea.

 

Helduaren kasua desberdina izaten da, kasu honetan burmuinera beharrezkoa den  baino odol gutxiago joatea gertatu daiteke eta hori oso arriskutsua izan daiteke buruko infartua gertatu daitekeelako. Horrelakorik ez gertatzeko tratamendu bat jarritu beharko da.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: | Leave a Comment »

HAURREN OREKA

Posted by iraibar en mayo 14, 2008

Artikulu hau garatzeko internetetik topatu dudan helbide  batean oinarritu naiz.

Haurrek haurtzaroan batez ere izaera eta pertsonalitatea eraikitzen dutela argi daukagu eta horretarako jarritu beharreko pausu batzuk honako hauek lirateke:

– norberaren nortasuna eta gorputza ezagutzea.

– ingurumenarekin kontaktua izatea

– komunikazioa lantzea.

Haurrak autonomia lortzea oso garrantzitsua da: bizitzako autonomia, bere gorputzarekiko autonomia, bere sentsazioak eta desioak ezagutzea… Haurrak hori guztia izaten dituen  bizipenekin barneratzen dute, bere ingurua aberatsa izaten bada orduan aukera eta esperientzia gehiago biziko dituelako.

Bestalde mugak argi ez dituen haurren kasua ere badago, oraindik definitu gabe dituzte egin ahal dituzten gauzak eta ezin dituztenak. Beraz, oso garrantzitsua da kasu hauetan haurrei mugak jartzea eta gauzak koherenteki egitea bestela haurra guztiz desorientaturik gelditzen dira eta ez dute ulertzen non dagoen muga.

Etxekoekin ikasi beharreko gauza da, eskolan asko igartzen da mugarik jarri ez dioten haurrak zeintzuk diren,batez ere arauak barneratzeko arazoak izaten dituztelako.

Muga gabeko haurrak; ez du atenditzeko errestasunik, intseguritatzea izaten du, harrremaneratzeko arazoak izaten dituzte…

Honelako kasuetan ere, guraso eta hezitzaileon aktitudea oso garrantzitsua da: -“hau ezegin” – “orain ez duzu jaso”… Horrelako esaldi ezkorrak bakarrik haurrari esatean kontuz ibili behar gara. Haurrei segurtasun falta eta batez ere autoestimu bajua izango dute esandako gehiena ezkorra bada..

-“Zeinen ondo egin duzun!”, -“Zeinen ondo bainatu zaren bakarrik!”…entzutean haurrari adorea emango zaio hurrengo baten ere egiteko.

Haurrak alde biak ezagutzean dago gakoa gaizki dauden gauzak eta ondo daudenak, bien arteko oreka lortzean dago gakoa (eta baikorrak ezkorrak baino gehiago izatea), gure nortasuna oreka horretan garatzen baita.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: | Leave a Comment »

AUTISMOA, MUSIKOTARAPIA ETA DELFINOTERAPIA.

Posted by iraibar en mayo 14, 2008

Garatzen ari garen gai honetarako autismoari buruzko ekarpena aproposa dela iruditu zait. Horretarako egin klik hemen.

 Haur autista dugula 2-5 urte dituenean konturatzen gara batez ere sintomak agertzen direnean. Autismo maila desberdinak daude baina orokorrean duten arazoa besteekin komunikatzeko urritasuna nabarituko genuke. 

 Oraindik ez dago argi haur autisten zergatia. Askok haurdunaldian edo jaiotzean gertakari desberdinen eraginez burmuinean ematen den aldaketa baten ondorioa dela diote baina horren gainean hainbat teoria daude; “triple virika” txertoaren eraginez ere izan zitekeela zabaldu zen, genetikarekin zerikusia zuela ere uste da…

 

 Haur autistak izaten dituzten zailtasun batzuk: interekintzarako zailtasunak, sinbolizatzeko, komunikatzeko, jolasteko, hitzegiteko…

Beste haurrekin gertatzen den moduan bere inguruak eskaintzen dizkion egoera, motibazioa, autoestimu eta abarren araberakoa izango da bere garapen intelektuala. Beraz autistak motibatzea beharrezkoa da.

Haur autistekin erabiltzen diren terapia batzuk aipatu nahi nituzke, batez ere izaten duten emaitza onagatik, adibidez:

  

 musikoterapia:  musikaren bidez, erlaxatzen dira, sentimenduak espresatzeko eta zentzumenak lantzeko tresna oso aproposa da.

 delfinoterapia: haur autisten eta beste urritasun psikikoak dituztenen integrazio soziala lortu gura da. Bertan animalia, psikologo eta entrenatzaile talde batek osatzen dute.

 igerilekuetara eramatea: izaten dituzten muskulazio arazoak murrizten baitira, baliteke haurrei igerilekura joatea asko gustatzen zaielako izatea eta motibazio horrek eragin handia izatea.

 Guztioi gertatzen zaigun moduan, zerbait gustuko dugunean gure motibazioa handiagoa izaten da eta emaitzak hobeak izatea ez da harritzekoa.

 

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | 1 Comment »

BALOREAK BERDINAK DIRA GAUR ETA BIHAR?

Posted by iraibar en abril 30, 2008

Garatzen gabiltzan gaiarekin bat datorren artikulu bat topatu dut interneten: www.hikhasi.com/artikulua/195

Artikulua izatez elkarrizketa bat da eta gehien gustatutako ideia aipatzea erabaki dut:Baloreak, arau, erreferentzia edo kriterioak direla komentatzen da bertan eta jokabidea eta portaera nolakoa izango den jakiteko direla.

Gure baloreak berdinak direnarren gizartearen aldaketa etengabekoa da eta baloreak lortzeko modua aldatuz doa. Azken finean baloreen aldaketak gizarteak berak eskatzen ditu, heziketa formalaz (eskola…) gain, ez formalak (familiak…) eta heziketa informalak (telebista, kale giroa…) izugarrizko eragina dute baloreen aldaketan.

Oso argi eta nabarmenki ikusten da baloreen aldaketa hauetan gaur egun telebistak duela influentziarik handiena, telebistak suladatzen duen guztia jaten baitugu eta telebista etxe askotan sukaldatzen pasatzen du eguneko ordu gehiena.

Elkarrizketatuaren ustez baloreak transmititzeko erarik egokiena haurrek balore desberdinak ezagutzean datza gakoa; bai positiboak eta baita negatiboak ezagutzean. Horrela beraiek kritikoki erabakiak aukeratuko dituztelako. Baloreak era eta modu askotan transmititzen dira eta uneoro. Adibidez eskolan matematikak, informatika…-ko klaseetan transbersalki egiten den edo egin beharko litzatekeen modua litzateke egokiena baina horretarako harremaneratzea beharrezkoa da.

Argi eta garbi dago horretarko eta batez ere haurren kasuan oso garrantzitsua dela irakasle eta familiaren arteko harremana izatea; gurasoek eskolan egiten dena jakiteko eta alderantziz ere baita.

Baloreen asuntu hau ez da haurrei inposatu beharreko gauza, baizik eta haurrek gizarteko egoerak eta arazoak aztertzean eta desberdintzean, kritikatzeko gaitasuna izatea  eta ikastea baizik. Hau egin ondoren haurrek baloreak hautatuko dituzte.

 

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: | Leave a Comment »

BALOREAK TRANSMITITU ANTZERKI BIDEZ.

Posted by iraibar en abril 30, 2008

Momentu honetan garatzen ari garen garapen moral honeri buruzko artikulu bat tipatzen nabilela berria.info-n aurkitutako artikulutxu honek atentzioa deitu nau.

 

 http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=KULTURA&data=2003-10-03&orria=038&kont=008

 

Baloreak transmititzeko bideak hainbat direla eseanez gabiltza ikasgai honetan; abestien bidez, ipuinen bidez, ogia erosterakoan, familikoekin gaudenean… baina kasu honetan haurrentzako antzerki baten bidez transmititu nahi izan dira baloreak.

Baina nola adierazten dira baloreak benetan?

 

Hori dela eta, adibide hau hartzea erabaki dut. Antzerkiaren izenburua “zapatak hondaturik” da. Bertan familia aberats baten alaba “Lide” izena duena izango da protagonista, horrela esanez gauza gutxi aipa ditzaket balorrei buruz baina istorioa alabak zoriontasunaren bila etxetik alde egiten duenean hasten da. Bizipenen bidez sentitu eta biziko ditu egoera ugari.

 

Bere aita alaba kuttunaren berri izateko magrebiar mutil bat kontratatuko du eta neskaren jokabide, bizipenak, joan etorrien…. berri emango dizkio aitari.

 

Antzerkia berez, oso dekorazio gutxirekin egina dago, horrela irudimena erabili behar izango dugu, egoerak irudikatuz eta antzezlarien papelean sartuz. Antzerkiak eta antzerkilariek erabilitako magia haurren barrenean sartzen omen da zeren eta ikustaldietan 200 ume isiltasunean egotea ez baita hain erreza.

 

Denoei gertatzen zaigu, gustuko dugun antzezlan, filme etabarrean murgiltzen garenean bizipen berriak biziko bagenitu bezala izaten dugula gorputza. Beraz, haurrek ere era honetan asko aberasten dira, beraien emozioak landuz; enpatia landuz…

 

Badakit aipatutako guztia, guztiok jakin izango duzuela baina nire hausnarketa baterako balio izan dit, antzerkiaren bidez gauza asko landu daitezkeela eta lantzen direla.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: | Leave a Comment »

HAURREN BALIOAK

Posted by iraibar en abril 30, 2008

Kasu honetan garatzen ari garen gaia haurren garapen morala (balioak da. Nik aukeratu dudan artikulua Olatz Elizondok idatzitakoa da eta EITB-ko blogetik atera dut: http:/blog.eitb24.com/adimenemozionala/2008

 

Bertan aipatzen duenarekin bat nator, haurren baloreak hartzeko haurraren garapen pertsonala indartuko duten ohiturak bultzatzea ezinbestekoa dela aditzera eramaten gaitu.

 

Hau egiteko oso garrantzitsua da haurrekin gauden denbora kantitate handia izan beharrean kalitateduna izatea. Baloreak transmititzeko eta adierazteko etengabe egiten ditugun egunerokotasunetan baitaude:

 

         Hurkoa errespetuz tratatzea.

         Erosketak egiterakoan edukazioz eskatzea gauzak

         Autoan goazela inor oihukatu gabe gidatzea.

         Norbaitek toki batean sartzeko dagoela atea eustea (haurren sillatxoekin doazen askok eskertzen dute)

         Egun on, on egin, gau on, eskerrik asko, mesedez… hitzak erabiltzea eta sentitzea.

         Sendiak adierazten duen maitasuna sentitzea.

         Gurasoek haurrak eskatutako zerbaiti uko egitea edo baietza esatea.

         Etxean eta kalean nagusiekin hitzegiten ditugun kontuetan haurrak dena xurgatzen dutela jakinda, erabiltzen dugun hizkera egokia izatea.

         Gauzak lortzeko etxekoek lan egin behar dutela eta gauzak ez direla berez agertzen transmititzea.

         Haurrekin jolastean gabiltzanean gure jokaera, hiztegia… bidezkoa izatea.

         Lagunak mantentzeko errespetuz jokatu behar dugula beraiekin eta guztiekin….

 

 

Horrela jarraitu ahal izango nuke etengabe, uste dut nagusiok batez ere kontzienteki jokatu behar dugula haurren eredu garenez gero, aurreiritzirik transmititu egin gabe, Haurreei kualitate positiboak motibatu behar zaizkie, hau da emozionalki garatzen dugun haurra gizarte egoereei erantzuteko gauza izateko.

 

Artikuluan bertan galdera bat planteatzen du: gaitasunetik e do hutsunetatik hezten ote den?. Argi dago hezi modu guztietan hezten dugula, bai gaitasunetik eta baita hutsuneetatik, haurrek dena xurgatzen dutelako.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: | Leave a Comment »

INGURUMENA ZAINDU

Posted by iraibar en abril 23, 2008

Epe laburrean edo epe luzean pertsonengan eta jardueretan zuzeneko edo zeharkako efektuak eragiteko gai diren osagai fisikoen, kimikoen, biologikoen eta sozialen multzoa da ingurumena. Ingurumenarekiko errespetua Ikasi beharreko kontua da.

 

Ingurumena zaintzeko egin beharreko puntu batzuk adieraziko ditugu:

 

– Autoaren erabilerarekin airea kutsatzen dugun kontzientzia izatea,(autobusa hartzea kotxea hartu beharrean, gutxiago kontaminatzeko atmosfera).

 

– Zarama lurrera botatzerakoan kutsatzen dugun kontzientzia izatea. Adibidez, gozoki paperak lurrera botatzean nahiz eta papelontzia ondoan izan edo ez izan, mendian lata bat lurrera botatzerakoan…

 

-Fabrikak beraien ekoizpenerako ateratzen duten kearen kutsaduraren kontzientzia izatea. Adibidez; “Inama” enpresak botatzen duen kea ikusten dugu ondoan pasatzerakoan baina badaude kasu batzuk sortzen duten kutsadura ikusten ez dela, adib: kimikoak.

 

-Etxean erakutsitako balorea izan beharko litzateke berziklatzeko ohitura ezartzea. Adibidez, ontzi horian: plastikoa botatzea,ontzi berdean: beira botatzea, ontzi urdinean: papera eta kartoia botatzea, pilak bere ontzira botatzea…

 

Honako hauek ingurumena zaintzeko ekintza batzuk izango lirateke baina zaintzen ez bada honako ondorio txarrak  agertuko lirateke:

 

-Euri azidoa

-Ozono-geruza zuloa handitzea

-Gaixotasun berriak agertzea

-Sortzen den zabor kopurua gehiegizkoarekin zer egin ez  jakitea…

 

Azken finean haurrei natura zaintzeko eta mantentzeko transmititu beharrezko balorea da, beraiek barneratu dezaten. Horretarako bizipenen bidez egitea ondo legoke; papera egiteko zuhaitzak hiltzen direla eta mendietan zuahitzak dezagertuz gero txoriek ez dutela bizitzeko etxerik egiteko tokirik izango…  

 

Posted in Iratxe Ibarra, Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

HAURTZAROAN SEXUALITATEA NOLA ULERTU?

Posted by iraibar en abril 14, 2008

Oraingo honetan idatziko dudan ekarpena egiteko ez dut inongo artikulu bat irakurri , kasu honetan klasean entzundakoa edo eta aldi berean beste hainbatentan irakurritakoaren ondorioz idaztea erabaki dut.

Nire ustez nagusiok naturaltasunez hartzen ez ditugun hainbat gauza askotan gure haurtzaroan erakutsi ez digutelako, nola adierazi jakin ez digutelako edo norarteko informazioa ematerik jakin ez digutelako izaten da.

Gaur egun, zorionez informazioa izan badaukagu, nahi dugun informazioa eta nahi ez dugun informazioa, denetarik aurkitu dezakegu ; interneten, propaganda liburuzketan, irratian, telebistan, egunkari, aldizkarietan… Baina aipatu dudan bezala, maiz gehiegizko informazioa nola erabili ez dakigula ibiltzen gara.

Ni ez nahiz jakintsua eta oraindik ere bizipen asko bizi behar ditudan horietakoa nahizela uste dut baina, jorratzen ari garen gai honetarako haurren garapen sexuala era natural eta egokian eman behar litzatekeela pentsatzen duten horietakoa nahiz.

Baina hori nola burutu?. Bakoitzak bere senari, kriterioari eta eritziei aurre eginez eta lotsa alde batera utziz egin beharreko lana dela uste dut, askotan konfundiduko gara edo ez, azken finean koherente izan behar gara bai egiten eta esaten ditugun gauzekin eta hortik hasita beste guztia apurka-apurka burutuko dugula uste dut. Ez legoke txarto informazio apurtxu bat topatzea edo horretarako egongo diren baliabide lagungarriekin ere burutzea.

Gu danok gizakiak gara eta gizakia izaki sexuduna da bizitza osoan zehar, irauten duen izaki sexuduna. Pertsonen izakera nolako den hezi den inguruak zehazten du, kulturak baita, afektuak ere zerikusi handia du horretan, ondoan izan ditugun ereduak eta izan ez ditugunak ere eragina daukate, bada, garapen sexualean ere eragin bera izaten du.

Sexualitatea normaltasunez, era naturalean, haurrak nola barneratzen duen garantzia ematen diot nik. Horren arabera haurraren kuriositatea eta bizipenak desberdinak izango direlako. Haurrak oraindik txikiak dira gure ahozko azalpen handi bat ulertzeko, denok egin dugun bezala norberak bizitako bizipenen bidez arinago eta ulerkorrago barneratzen du haurrak. Beraz, esate baterako haurra hondartza nudistara ere eramatea ez legoke gaizki, bertan eguna hondartzan pasatzeaz gain bi sexu desberdinetako pertsonen aldeak badaudela konturatuko da bere kabuz era oso natula batean.

Aipatutako hau, adibide bat baino ez da izan, hori egiteko beste modu desberdin asko daude eta guraso eta hezitzaileen lana ahalik eta naturaltasun handienarekin adieraztea izango da. 

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: , | Leave a Comment »

HIZKUNTZA EZ-SEXITA, SEXISTA…

Posted by iraibar en abril 14, 2008

Kasu honetan aukeratutako artikulua www.ikasbit.net -etik hartutakoa da. Interneten haurren garapen sexualari buruzko informazio bilatzen nenbilela aurkitu dut eta euskarak genero gramatikarik bereiztu ez arren euskaraz hitzegiten sexistak izan gaitezkeela aipatzen da.

Artikuluan Barañaingo udalaren ekimen bati buruz aipaketa sakona egiten da. Gaur egun euskararen erabilera ez sexista egiteko proposamena eta zenbait aholku ematen ditu. Udalek gai honek ekarten dituen arazoa larriak sahestu nahi dituelako, hizkuntza sexistaren erabilerak kezkatzen dietelako, hainbat dokumentu argitaratu dituzte.

Hizkuntzaren erabilera modu batekoa edo bestekoa izan garrantzi handia izaten du. Adibidez; udaleko agirietan, web orrian etabar gizonezkoen aipamena egiten zen lehen nagusiki eta egoera hau batez ere gaztelerazko testuetan gertatzen zen. Ziurrenik jende askok pentsatuko du hau tontokeria bat dela, idazteko era baino ez dela eta azken finean denok dakigula gizon eta emakumezkoei buruzko testua dela nahiz eta idazkera gizonezkoei bakarrik zuzendua egon. Hau horrela pentsatzen duten asko dago oraindik eta oso oker handia da. Horrelako egunerokotasunean dauden milaka dataiek hizkuntza sexista sortzen dutenez, askotan rolak ere sexistak izaten baitira.

Eukarak generorik ez izatea oso lagungarria da baina askotan euskararen erabilera okerrak (erderakak esate baterako), hizkuntza sexista bihurtzen dute, adib: “gurasoak” hitzak gaztelariazko “padres” esan gura du baina azpaldian entzuten da kaletik gurasoak erabili beharrean “aitak” botatzea eta erderakada itzela izateaz aparte sexista hitza da.

Argi dagoena da, hizkuntza bat ez dela berez sexista, baizik eta hizkuntza horren erabilera da sexista, zuzenketa gramatikal batzuk egitea baino garrantzitsuagoa da eta aldi berean zailagoa da rolak eta topikoak saihestea.

Adibidez testuan jarritako adibidearekin hobeto ulertko dela uste dut:

– “Alkate andrea bilerara agertzen denean zein dotore agertu den aipatzea eta alkate jaunak bileran bota duen proposamena zeinen interesgarria den esatea, da arazoa.”

Beraz, generorik erabili barik ere euskaraz esamolde sexistak ugari daude eta askotan erabilzen ditugu. Beti edo sarritan aipatzen dugun bezala gizartea etengabe aldatzen doa eta gu aldatzen garen bezala hizkuntz ohiturak ere aldatu egin behar dira, hau betidanik esaten delakoaren aitzakia erabili beharrean.

Hau guztia aurrera eramateko beharrezkoa da hezkuntza mundura jotzea, hezkuntza oinarria da eta haur txikienekin hastea ere bai, beraiek naturaltasunez barneratu dezaten hizkuntza ez-sexista erabiltzen.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: | Leave a Comment »

HAURREEI FAMILIA EREDUAK ADIERAZTEA

Posted by iraibar en abril 14, 2008

Ekarpen hau egiteko internetetik irakurri dudan artikulu batetan oinarritu naiz. ehgam-euskaraz.blogstop.com-ean hain zuzen ere. Gure gaia haurraren garapen sexuala den heinean, beharrezkoa iruditzen zait haurrak familia eredu desberdinak dauden jakinaren gainean egotea.

Hau egiteko bidea askotan ez dugu jakiten nola egin edo nola adierazi, generalean gertatzen den bezala eta egin beharko genukeen bezala naturaltasunez eta erarik sinpleenean egitea izango litzateke.

Ohikoa da ikasgelan dauden haurtxoen artean banandutako gurasoak, adopzioan hartutako haurrak, amarekin bakarrik bizi den haurra, bi ama edo eta bi aita dituen haurra, aita eta ama dituen haurra… guztiak ikastetxe berean dabiltzan haurrekin zerikusia izango lukete.

Nola adierazi hau guztia haurrei? “familia milakolore” proiektu baten bidez familia eredu desberdinak daudela transmititzeko biderik eranginkorrena jolasaren bidez izango litzateke, beste hainbat gauza barneratzen dituzten bezala.

Proiektu hau aurrera eramateko elkarlan sakon eta handi bat burutu da, beraien artean sortzaileetako batzuk hauek lirateke: Pirritx eta Porrotx pailazoak (milaka haur maitemindutik dituztenak); Ume Alai (adaptatutako haurren gurasoen elkartea); Gehitu (homosexual eta lesbianen elkartea)…

Proiektu honetan ipuinak, karta-jokoak, CD-ROM-ak (Bideo pedagogikoak barne) izango dituzte.

Aipaturiko familia eredu desberdinak haurrei adierazteko moduak aipatzen ditu blogean, oraindik oso txikiak diren haurrek gure azalpenekin ez baitute arrazonatzen eta ipuinen bidez, bideo, bizipenen bidez errazago barneratuko dute hau guztia. Oso garrantzitsua da ahalik eta naturaltasun handienagoarekin burutzea hau guztia.

Familia eredu asko daudela eta guk etxean dugun ereduarekin bakarrik haurrak geratu ezin direla, argibide zabalagoa haurtzarotik izatea egokia izango da beraientzat.

Posted in Iratxe Ibarra, Uncategorized | Leave a Comment »

HAURREN SEXU INDARKERIA KONGON

Posted by iraibar en abril 14, 2008

Hemen aurkitzen naiz berriz ere, ni eta nire “lagun-etsai” den ordenagaulua parez-pare dudala.

Oraingo honetan haurren garapen sexualarekin zerikusia duen hausnarketa bat egitekotan egon naiz eta internet eskuragarri dugunez berria.info-tik irakurritako artikulu baten hausnarketa egite okurritu zait. Bertan Kongoko haurren egoera larria aipatzen du, badakigu gudan dauden herrialdeetako egoera ez dela inorentzat ere erraza izaten baina are gutxiago haurrentzat. Haurrek sexu indarkeria sarritan jasatzen dutelako tamalez.

Borrokak eta segurtasun faltak jarraitzen duen egoera batean sexu indarkeria maiz jasaten dute emakume eta haurrek, iazko datu bat aipatzean 3.300 biktima bortxatuak izan ziren Unicefek dituen datuen arabera, ziur benetan gertatutakoaren datu txiki bat baino ez dela hau.

Horrekin adierazi nahi dudana hau da, sexualitatea plazerra sentiarazteko, maitasuna adierazteko… eta haurren kasuan batez ere beraien gorputza esperimentatzeko erabiltzen dutela orokorrean baina beti egon behar da bainaren bat eta kasu honetan tamalez ere horrela izango da, “BAINA” indarkeria eta bortizkeriaren bidez sexua lortzera saiatzen diren tipo batzuk ere badaude.

Ez dut ezkorra izan gura baina horren guztiaren aurrean begiak zabalik izan behar ditugula irauditzen zait. Berri hau Kongoko haurrei buruzkoa izan da baina ez gara horren urrin joan behar edo guda dagoen tokira joan behar horrelakoak gertatzen direla konprobatzeko.

Posted in Iratxe Ibarra | Etiquetado: | Leave a Comment »

HAURRA JAIO ETA…

Posted by iraibar en marzo 6, 2008

Non dauka haurrak “off” botoia gu lanera goazenerako edo afaritxo bat egin gura dogunerako edo gaixorik jartzen garenerako edo butakan etzunda egon gura dogunerako!?

 

Esaldi horren erantzuna anitza izan daiteke, hau da: orokorrean emakumea izaten da haurrarekin denborarik gehien pasatzen duena, beraiek dute eskolara eta haur eskoletara eramateko ardura, haurren jatorduak kontroltzeko ardura, haurra medikutara eramateko ardura,  beraien lanera berandu heltzearen erresponsabilitatea, beraien senarra edo bikotearekin haserretzeko eskubidea, eta bar eta abar eta abar…

 

Zapatuan emakumearen eguna izanik nire errebindikazio puntutxoa jartzea okurritu zait, azken finean emakume askok beraien gainean eramaten dute familiaren pisurik handiena gizonezkoarekin alderatuz. Ez dut esan gura gizonezkoek “potro joka” dabiltzanik egun guztian, beraien lan ardurak denok bezala betetzen dituztelako (tamalez emakumezkoek baino gehiago) baina etxeko ardurari buruz hitzegiterakoan gauza bera esatera ez nahiz ausartzen. Ezagutzen ditut egoera desberdin asko; gizonezkoa etxeko ardurak dituena eta emakumeak etxetik kanpo lan egiten duena (gutxi batzuk) edo eta biek etxetik kanpo lan egin arren gizonezkoak famili eta batez ere haurren ardura handiago daramana edo eta bien arteko elkarlan parekatua daramatzatenak….

 

Denetarik dago mundu honetan, bien arteko adostasun baten ondorioz izaten  den bitartean ondo iruditzen zaizkit egoera desberdinak, baina tamalez kasurik sarrienetan inolako paktu, akordio edo naturaltasunik  gabe emakumeari jaiotzen den unetik loteriatxo bat tokatzen zaio: etxeko arduraren paketea.

 

Honekin ez dut inor beldurtu gura, telebistan ikusi nuen dokumentu baten ondoriozko hausnarketa bat izan da. Bertan askotan aipatzen zen emakumeak oso garrantzitsua den zerbaitengatik (haurrarengatik) bere lana utzi, edo jornada erdia eskatu, edo lana bertan behera utzi…. zuenik. Gizonezko bakan batzuk ere agertu ziren hori egin zutela eta egiteko gogoa izan zutela baina, lan orduak murriztu zituzten gizonezkoen gehienak beraien bikotearen lana alderatuz berari erraztasun gehiago ematen zizkielako izan zen.

 

Beraz, emakumezkoa ez dago behar bezain baloratua gizartean, egon bagaude baina oraindik erakunde asko eta pertsona askok horretaz konturatu gabe dago. Ez dut pesimista jarri nahi, gauzak asko aldatu direlako lehengo egoerekin alderatuz. Horrek bere alde onak eta txarrak izango dituen arren: “ama, ama da” esaldia sarritan entzuten da.

Posted in Iratxe Ibarra | 1 Comment »

Nanclaresko emakume presoen egoera.

Posted by iraibar en marzo 6, 2008

 

www.mugak.eu gunera sartu nahiz nahi gabe. Interneten espetxeetan bizi diren haurrei buruzko informazioa bilatzea nahi izan nahi dudan arren orrialde honetara sartu nahiz eta Nanclareseko emakume presoen egoerari  buruzko ekarpen bat egitea erabaki dut.

 

Emakumeak E.A.Eko presoen %6.3 dira, 3tik 1ek atzerritarrak direlarik. Gera E.A.Eko preso gehienak E.A.E.tik kanpoko presondegietan betetzen dituzte kondenak. Emakume gazteen haur txikiak dituztenen edo-ta lehen graduko edo terrorismo delituengatik espetxeratutakoen kasua da hori.

 

Hiru urte baino gutxiagoko haurrak dituztenak beste presondegietara eramaten dituzte, Madrilera batez ere, Nanclaresko emakumeen departamentuan ez dagoelako amentzako unitaterik.

 

4tik 1ek ez dauka ikasketarik, gehienak familia egoera prekarioan bizi dira. Bete dituzten deliturik ohikoenak droga trafikoa eta legez kanpoko drogen kontsumoari loturik dago, presoen erdiek esaten du zigorra beste kartzela batean betetzea gustatuko litzaiekela, familiarengandik edo haurrengandik gertuago, familiarengdiko urruntzea 2.zigor moduan hartzen baitute.

 

Osasun arazoak ere anitzak dira; trastorno psikikoak, droga mendekotasuna, hiesa… behar bezalako higiene faltagatik izaten da askotan. Espetxetik ateratzean gauzak ez dira askoz hobeak izaten:

 

  • asko langabezian geldituko dira.
  • beste askok lan marginalak burutuko dituzte.
  • beste batzuk legez kanpoko lanak egingo dituzte

 Preso gehienek prestakuntza behar beharrezkoa izaten dute, kaleratzerakoan bergizarteratu behar direlako (behin gizarteratuak egon baldin badira), beraz oso garrantzitsua da integrazioa ahalik eta naturalen emango balitz, espetzean izan duten afektu falta berrezkuratzea eta batez ere norberak autoestimua ez galtzea.  Mundu berean denok bizi garen arren, batzuen munduak ez dauka bestearenarekin zerikusirik. Bakoitzak ditugun arazoak bakarrik izaten ditugu kontutan eta gure inguruan gertatzen diren hainbat gauzengatik begiak itxiten ditugu, beraiek konpon ditzatela beraien arazoak, nik nirearekin nahikoa eta lar daukat eta…

Posted in Iratxe Ibarra | Leave a Comment »

HAURRA NOLA KOMUNIKATZEN DA?

Posted by iraibar en marzo 6, 2008

Haurtxoak garenean ez dugu hitza erabiltzen komunikatzeko. Ahoa ez den hizkera erabiltzen dugu:

         kontaktu fisikoa

         hurbiltasuna edo distantzia

         espresioak

         negarrak

         barreak…

Denbora aurrera pasatu ahala hitzen bidez adieraztengara batez ere, baina hizkerak ez lituzkete aurreko erak ordezkatu behar.

Ukimena komunikazioan ia ezinbestekoa da, ukimenaren bidez erlazioa sakonagoa izaten da, konfidantza gehiago emten dizun pertsona ukitzen dalako edo ukimenaren bidez konfidantza hori lortzen delako. Aurpegiko esprezioek ere eragin handia izaten dute pertsonengan –tipo hau oso jatorra dirudi- askotan ezagutu berri dugun pertsona bati buruz egiten dugu komentario hori, eta bere gorputz keinuek zerbait adierazi digutelako izaten da askotan.

Txikitan, gurasoengandik laztanik jasotzen ez dutenek afektua emateko eta jasotzeko zailtasuna handiagoa izaten dutela egiaztatu dute, hau da: beraien sentimenduak barneraturik eta ezin kanporaturik dabiltza.

Beraz, behin eta berriz esaten gabiltzan bezala, jaiotzen den momentutik haur bat eraikitzeko piezarik garrantzitsuenak eta aproposenak erabili behar dira, eta maitasuna beti egon behar da pieza horien guztien artean, ezin besteko pieza delako komunikazio egoki bat jorratzeko.

Posted in Iratxe Ibarra | Leave a Comment »

“ANAIA BEREZIA” ANTZEZLAN

Posted by iraibar en febrero 28, 2008

“Gara” aldizkaritik atara dudan artikulu hau oso aproposa dela iruditzen zait jorratzen ari garen gizarteratze gai honetarako.

Dakigunez, edo eta jakin beharko genukenez, mundu honetan pertsona asko bizi gara eta askotan ez gara ondokoaz ere jabetzen, denon artean desberdintasun eta berdintasun asko ditugun arren: · batzuk oso lotsatiak gara· batzuk gaelikoa, edo alemana, edo japonesa, edo euskara dugu ama hizkuntza· batzuk soinurik atera gabe komunikatzen gara (mutuen kasua esate baterako)· batzuk gorputzeko atalen bat edo beste gabe bizi gara· batzuk amarekin bakarrik bizi gara· batzuk maitasun gabeko ingurunean bizi gara· batzuk hotzgailua beterik dugu egunero· batzuk bakarrik sentitzen gara… Kasu gehiago aipatzen jarraituko banu ordenagailuko “tinta” gabe geratuko nintzateke. Azken finean, desberdinak gara eta era berean berdinak, nor ez da identifikatu goian aipatuko esaldiren batekin?. Gai honetan, “Dudu” izeneko untxi bati emango diot protagonismoa, bera baita animalia mundu honetan Down sindromea duena. Anaia-arrebak ditu eta beraiek amarekin haserre daude, beraien anaia eskolara joan ezin delako. Ama horren guztiaren jabe da eta gure untxiak ikasketa bidaia batean amaitzen du. Frantzia estatuan sortutako antzezlan bat da eta 3 urtetik gorakoentzat zuzendua dago, bertan integrazioa aldarrikatzen da modu umoretxu batean, adimen urritasuna eta bestelako arazoak dituzten haurrak eskola “normaletan” aritzearen alde dabiltza lanean.. Antzezlana txotxongiloz egiten da eta “gara egunkaritik” lapurtutako esaldi bat aipatu nahiko nuke “hasieran beste animaliek barre egiten zioten untxiari eta bukaeran bera da barre egiten duena”. Elkarrekin bizitzen ikasteko istorio bat da; desberdintasunak eta berdintasunak onartuz.

Posted in Iratxe Ibarra | 1 Comment »