Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Matxalen Idarraga’ Category

TRATU TXARRAK HAURTZAROAN

Posted by matxalen87 en mayo 22, 2008

Consumer aldizkaritik hartutako arikulu bat da. Artikulu hau aukeratu dut, ikasgai honetan familiari buruz hitz egiten gabiltzalako eta gai hau horrekin bat datorrelako.

Gurasoen edo haurra zaintzeaz arduratzen diren pertsonen ekintzen ondorioz haurraren osasun fisikoa eta segurtasuna edo ongizate psikologikoa arriskuan denean gertatzen dira tratu txarrak.

Zigor desegoki edo larregikoek eragindako kalteak ere izaten dira.

Gehienetan haurren tratu txarrak, gune baztertuetan, familia txiroetan… kokatzen ditugu, baina haurrekiko tratu txarrak edozein lekutan eta edozein momentutan gertatzen dira.

Tratu txarrak eragiten dituen pertsona ez da ezinbestean sentsibilitaterik gabeko deabrua, desorekatua, erreferentzia sozialik gabeko marjinatua, edo umetan arazo hori jasan zuen aita edo ama. Edozein pertsona irits liteke tratu txarrak eragitera.

Aitzaki bezala, laneko porrota, estresa, bere bizitzarekin guztura z daudela… jartzen dituzte, baina nire ustez ez dago, haur bat edo persona bat txarto tratatzeko aitzkiarik. Haurrek ez daukate bere zaintzailearen arazoekin zer ikusirik.

Posted in Matxalen Idarraga | Etiquetado: | Leave a Comment »

KOMUNIKAZIO FAMILIARRA

Posted by matxalen87 en mayo 22, 2008

Artikulu hau www.Bilbao.net –etik hartutakoa da eta familiari buruz hitz egiten duenez eta ematen ari garen gaia familia denez, gai interesgarria iruditu zait.

Komunikazio denon bizitzako parte garrantzitsu bat da.Komunikazioaren bidez pertsonekin harremanak ezartzen ditugu, gure pentsamenduak eta sentimenduak igortzen ditugu. Horri dagokionez, nahiz eta desberdinak izan, denek entzun, ulertu eta kontuan har gaitzaten nahi dugu.

Familia ondo hezteko komunikazioa egon behar da familiako kide guztien artean.

Haurrek, jaiotzen direnetik, komunikatu nahi dute eta eskura dituzten baliabideen bidez egiten dute, hau da, batez ere, negarraren bidez. Horregaitik nteresgarria da haurrekin hitz egitea, komunikazioa lantzea jaiotzen diren momentutik.

Seme-alabekiko harremana komunikazio eta konfiantzazkoa izaten bada, euren premietara adiago egongo dira eta heziketa lanean lagungarria izango da.

Esan beharra dago, komunikazioa ez dela hitzen bidez bakarrik trasmititzen, keinuen bidez, oinuak, laztanak… -en bidez ere.

Seme-alabei garrantzitsutzat eta baliozkotzat jotakoa komunikatzeko, elkarrizketa egoerak egon behar dira. Eta elkarrizketa hitz egitea den arren, ez da hori bakarrik, entzutea ere bada.

Posted in Matxalen Idarraga | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTA:

Posted by matxalen87 en mayo 22, 2008

WWW.Bilbao.net etikhartutako artikulu hau aukeratu dut gaiarekin bat datorrelako eta telebistak garrantzi handia hartu duelako gure bizitzan

Gaur egun ume asko ikus-entzunezko bitartkoen bidez ari dira hezitzen, gurasoek ezin dezakete hori inolaz ere utzi, haiek izan behar dira haurraren sozializazio agenteak.

Esan daiteke telebistak gurasoen papera egiten duela, familiako beste bat balitz bezala da. Lehen, etxe bakoitzean telebista bat baino ez zen aurkitze, orain, etxeko gela garrantzitsuenetan aurkitzen da bat, egon gelan, sukaldean, eta logeletan.

Telebista da haurrek gehien erabiltzen duten aparatua, baina ezin dira ahaztu kontzolak, internet…

Gaur egungo bizimodu honek, haurrengan eragina dute, kasu hauetan batez ere:

  • Adimen sisteman, prozesu mota honetan ikusmeneko alderdia ahozkoa baino nagusiagoa baita.
  • Gizarte ezagutzaren sisteman, izan ere, umeek gizarte egoera asko telebistaren bidez ikus dezakete eta ez benetako gizarte bizitzaren bidez.
  • Euren emozioetan, baliabideak emozio eskola ere direlako; gizakiak bata-bestearekin emozionatzeko modua ikasten da.
  • Ohitura zehatzetan, besteak beste, elikadura jardueretan, osasunean, jolasean edo aisialdian.

Haurrek hainbeste denbora pasatzen dute telebistaren aurrean, ez dutelaa beste haurrekin ia harremnik izaten, gainera hainbat bideokontsola modan jarri dira eta etxean geratzen dira lagunkin jolastera irten beharrean.

Gomendioak famlientzat:

  1. Kontrolatu umeek telebistaren aurrean ematen duten denbora.
  2. Aukeratu ikusi nahi dena eta programen edukiari buruzko informazioa aurretik lortu.
  3. Umearen garapenerako programa egokiak aukeratu.
  4. Publizitatea, bere asmoa eta konbentzitzeko estrategiak analizatzen lagundu.
  5. Seme-alabei distraitzeko aukerak eman, telebista aisialdiko baliabide bakarra bihurtzea ekidin.
  6. Telebista itzali familiako otorduetan eta ikasteko denboran.
  7. Ikusten diren programetako edukiak eztabaidatu eta interpretatu (elkarrekin ikustea).
  8. Ez erabili telebista umeak geldirik edukitzeko tresna gisa, ez molestatzeko helburuarekin.

Posted in Matxalen Idarraga | Etiquetado: | Leave a Comment »

FAMILIA ESTILO EZBERDINAK

Posted by matxalen87 en mayo 22, 2008

Familia gaiarekin bat datorrelako aukeratu dut artikulu hau. WWW.Bilbao.net etik hartua da.

Familia mota bakoitzean, hezkuntz eredu ezberdina dago, ume guztiak ezberdinak direlako, familiak ere ezberdinak direlako…

Koherentzia izatea garrantzitsua da (norberak, irakatsi nahi duen hori sinistu behar du). Esaten eta egiten dugunaren artean kontraesana badago, araua baliogabetzen da, eta ondorioz, ez da betetzen edo gezurretara jotzen da.

Hori dela eta familia mote edo estilo ezberdinak ezagutzen dira:

-Autoritarioa: Seme-alaben bizitzaren alderdi guztietan exijentzia maila altua erabiltzen dute. Ez dute haurraren premiak kontuan hartzen eta ez dituzte diziplina teknikak aldatzen testuinguruaren, adinaren edo bestelako aldagaien arabera.

-Permisiboa: Oso gutxi exijitzen dute eta saiatzen dira seme-alabek bizitzako zailtasunei aurre ez egiten, eta oztopoak kentzen doaz. Uste dute seme-alabak zintzoak direla eta badakitela zer egin behar den eta eskatzen duten guztia eman behar zaiela

-Demokratikoa: Heziketa estilo honetan, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan elkarrenganako errespetua eta kooperazioa dira nagusi. Gurasoek badakite okerreko erabakia har dezaketela beste edozein gizakik bezala.

-Epelak: Guraso hauek ez dituzte umeen premiak jasotzen eta, gainera, axolagabeak dira afektu ikuspuntuari dagokionez. Ez dute modu koherentean diziplina motarik praktikatzen.

Posted in Matxalen Idarraga | Etiquetado: | Leave a Comment »

ENURESIA

Posted by matxalen87 en mayo 8, 2008

Gai hau aukeratu dut interesgarria iruditu zaidalako eta Eusakl Herrian dauden Enuresi kasuak arritu egin nauelako.

Elhuyar entziklopedia eta http://www.psikologoa.com/eu/enuresis.html erabili ditut informazioa lortzeko.

Enuresia, gernu- inkontinentzia da, bereziki gauez eta arrazoi organikorik eta borondaterik gabekoa.

Esfinterraren kontrolak normalean funtzionatu behar lukeen adin batetik aurrera gertatzen da.

Euskal Herrian, 5 urtetik 15era bitarteko 28.000 ume inguru afektatzen ditu.

Arrazoiak ezberdinak izan daitezke:

– Uretraren disfuntzioa.

– Gernubidean infekzioa.
– Puxika kontrolatzeko zailtasunak.
– Pertsona garrantzitsu baten heriotzaren, eskola aldaketaren edo gurasoen dibortzioaren… ondorioz sortutako arazo emozionalak.

Enuresia gainditzeko, jokaera lasai eta ez kexkagarriak izan behar dira, haurra lasai egon dadin eta txisa egiterakoan ez dela ezer gertatzen ikusi dezan.

Geienetan arazo hau konpondu egiten da.

Arazoa medikuaren eskuetan jarri behar da lehenbailehen, soluzioak badaudelako, eta ez delako etsipenean erori behar.
Dena den, bi eratako enuresiak bereizi behar dira: primarioa batetik, betidanik hor egon dena; eta sekundarioa bestetik, umeak sei hilabete baino denboraldi luzeagoan gauez pixarik egin gabe egon ondoren

Posted in Matxalen Idarraga | 1 Comment »

Autismoa

Posted by matxalen87 en mayo 8, 2008

Arazo psikopatologiko gaiarekin datorren arazo bat autismoa da et horregaitik aukeratu dut gai hau.

Ekarpen hau idazteko, haizeahh.blogspot.com/2007/05/autismoa.html hemen dagoen informazio apur bat erabili dut.

Norberaren baitara bilduz eta itxuraz behintzat kanpoko munduaz desinteresatuz, errealitatearekin harremanak haustearen fenomeno patologikoa da autismoa.

Haurtzaroko gaixotasuna da, sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira.

Autismoa, bizitzaren lehen urteetan azaltzen da. Haurraren inguruarekiko erabateko desinteresa, espazioarekin identifikatzeko arazoak, keinu estereotipatuak, hizkuntz arazoak , mintzaira arazoak dituzte eta sarritan hitzak errepikatzen dituzte.eta komunikazio moldagabezia dira autismoaren ezaugarri nabarmenenak.

Autistek, normalean ez dute pertsona begietara begiratzen, josateko modu berezi bat dute, asko errepikatzen dituzte ekintza berdinak…

Orokorrean, haurra ibiltzen hasten denean identifikatzen da fenomeno patologiko hau.

Heziketa berezia oso baliogarria da autistentzat, hobekuntza nabarmenak ikusten baitira.

Eta oso garrantzitsua den beste gauza bat, Ingurugiroa berdin mantentzea da, aldaketak ez baitituzte ondo barneratzen.

Ez da autismoaren arrazoi zehatzik ezagutzen, horregatik ez dago tratamendu zehatzik.

Posted in Matxalen Idarraga, Uncategorized | Leave a Comment »

Insomnioa

Posted by matxalen87 en mayo 8, 2008

Insomnioaren gaia aukeratu dut, oso esaguna delako eta arazo hau duen jendea esagutzen dudalako

artikuloa: eroski, aldizkaritik hartutakoa da

Insomnioa, hainbat gauzarengaitik gerta daiteke. Estresa, ardurak, egoera angustiatsuen pilaketa edo alkohol, kafeina, botika edo bestelako estimulagarri gehiegi hartzea edo baita eguneroko bizitzako ohituretan desordena bizi izateagaitik ere.

Insonmioa jasaten duen pertsonak, eragin negatiboa izatn du bere bizitzan, nahiz eta batzuk egoera horretara ohitu.

Gaua heltzeko beldur izaten dira, lo egiteko ordua heltzerakoan beraien lo egin beharra izaten dute buruan eta orduak eta orduak pasatzen dituzte gora begira, esnatzeko faltatzen zaien orduei begira, eta azkenean lokartzeko daudenerako altzatu egin behar dira.

oaren gorabeheren artean, insomnioa izango da seguruenik arruntena.

Behar den beste lo ez egitean, pertsonaren buruak arazoak izaten ditu eta funtzionatzen jarraitu arren, gero eta gehiago kostako zaio loak hartzea eta ondorioak ere garrantzitsuagoak izango dira.

Arazo hau dutenen, medikuarengana joatea da aukera egokiena, medikuak, farmako batzuk ematen ditu. Beste aukera bat psikologoarengana joatea da. Hainbat ariketa mentak daude arazoa konpontzeko, oso esaguna den bat arditxoak kontatzea da.

Posted in Matxalen Idarraga, Uncategorized | 1 Comment »

sonanbulismoa

Posted by matxalen87 en mayo 8, 2008

Gai hau aukeratu dut gaiarekin bat datorrelako, eta jede askok duen arazo bat delako, interesgarria iruditu zaiadalako.

Artikulua:

http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2008-01-22&orria=053&kont=005 hartutakoa da.

Pertsona bat, lotan dagoela, jarduera ezberinak egiteko edo ibiltzeko gai denean gertatzen da sonanbulimoa.

Pertsonak, sonanbulo dagoenean hainabat gauza egin ditzake, eser daiteke eta esna egongo balitz, begiratu lo egon arren. Jaiki daiteke eta ibili, edo ekintza konplexuagoak egin, altzariak mugitu, komunera joan, arropak jantzi edo kendu… Gainera, batzuk begiak zabalikizaten dituzte lotan daudela, edo hitz egiten dute, zentzurik ez duten gauzak esanez.

Batzuk esaten dute pertsona sonanbulo dagoenean ez dela esatu behar, hil egin daitekeelako, baina hori ez da egia, Gertatzen dena da esnatzen denean pixka bat galduta egotea, baina momentu bateko gauza da.

Edozein adinetan gerta daiteke, Baina gehienetan 4-8 urte bitartean gertatzen da.

Arazoa gutxitzeko, lotarako orduan errutina bat izateak eta loaren higiene on bat izatea komengigarria da.

Posted in Matxalen Idarraga | Leave a Comment »

adimen emozionala

Posted by matxalen87 en mayo 6, 2008

Artikulu hau aukeratu dut, gaiarekin bat datorrelako eta oso interesgarria iruditu zaidalako.

Artikulua hikhasi aldizkaritik hartu dut

Adimen emozionala zera da:emozioek duten energia eta egoerara egokitzeko gaitasuna erabiltzea, baina inteligenteki, emozioak gainezka ez egiteko modu neurtu batean, eraginkorra izan dadin eta pertsonalki zein sozialki ondo senti gaitezen.

Emozioen kontziente izatea oso garrantzitsua da bizitzan. Jaiotzean emozioa sentitzen dugu, baina ez dakigu zer den sentitzen duguna, ez dakigu esaten beldur naiz…; kontzientea garatzeko daukagu oraindik. Denbora pasatu ahala sentitzen duguna badakigu zer dan eta kontzientea garatzen dugu.

Haurraren kontzientea garatzeko, sentitzen duena aurpegi expresioen bidez erakutzi behar zaio eta dagokion hitza erabiliz eta gero egoerari aurre egiten lagundu behar zaio. Beti ez gara kontzienteak, ezta helduok ere, baina gaitasun hori indartzea oso osasuntsua da.

Posted in Matxalen Idarraga, Uncategorized | Leave a Comment »

elkar bizitzen ikasi

Posted by matxalen87 en mayo 6, 2008

GAi hau aukeratu dut, garapen morala gaiarekin bat datorrelako beharrezkoa den balore bat delako elkarbizitzen ikastea.

Artikulu hau http://www.itziaronaindia.blogspot.com/2007_05_01_archive.html -tik hartutakoa da.

Gero eta etorkin gehiago datoz Europara, beraien herrialdea utzita, bizitza hobeago bat bilatzeko asmoarekin. Nahiz eta beste kultura batean integratu, honek ez du esan nahi beste nortasun bat asimilatu behar denik, bakoitzaren jatorria eta nortasuna bat da eta ez da ahaztu behar, errespetua izan behar dugu.

Euskal Herriko haur eskoletara, haimbat eta hainbat haur etorkin etortzen ari dira, eta erreza ez bada ere integratzen lagundu behar zaie.

Askotan, gehienetan haur hauek baztertuta egoten dira, eta ahaztu behar gu bezalakoak direla, eta bizi garen garaian, beraiek elkarbizitzen ikasi behar dugula.

Gainera etorkinak direla eta haurrek, balore ezberdinak ikasten dituzte, arraza ezberdinak…,Kultura anistasunhorrek era batera edo bestera aberastu egiten gaitu.

Posted in Matxalen Idarraga | Leave a Comment »

adiskidetasunaren garrantzia

Posted by matxalen87 en mayo 5, 2008

Artikulu hau aukeratu dut, gure bizitzan dagoen balorretariko bat adiskidetasuna delako eta gaiarekin bat datorrelako.

Artikulu hau Eroski aldizkaritik hartu dut.

Adiskidetasuna elkarrekikotasun harremana da. Adiskideek, gure zalantzei erantzun bat ematen die, tarto sentitzen garenean lagundu egiten digute. Adiskideei esker geure burua ezagutuz joaten gara, aurrera egiten dugu eta beldurrik gabe bizitzan zehar ibiltzeko beharrezko lagunartea dugu, adiskideak aurrera jarraitzen laguntzen digute. Lagun guztiekin ez dugu hurbiltasun emozional berbera. Denok igarotzen ditugun egoera zailek gure adiskideen kalitatea bereizten dute. Normala da betiko adiskideek duten harremana azalekoa izanik, beraiekin dugun harremana oso berezia da, aisialdirako esaterako. Bestalde, adiskideekiko harremana bikotekidearekikoaren desberdina da, papel ezberdinak jokatzen dituzte gure bizitzan eta azken hauek. Geure bikotekidearekin zenbait adiskide parteka ditzakegu, baina aberasgarriagoa da gureak baino ez diren zenbait mantentzea.

Lagunak izatea, nire ustez, bizitza osasungarri bat eta pertsona garatzeko beharrezkoa da. Zerbait gertatzen zaigunean, norbaitekin desaogatu behar garenean… beti daude gure ondoan

Posted in Matxalen Idarraga | Leave a Comment »

BERDINTASUNA

Posted by matxalen87 en abril 23, 2008

  

Desberdintasunen gainetik, pertsona oro da erabateko eskubideen jabe.

Berdintasunaz hitz egiten dugunean, aukera berdintasunari buruz ari garela argitu behar da. Emakumeak eta gizonak berdinak izatea. Hori ia  lortuta dago. Baina berdintasuna lortzeko irteera puntu berean ez gaude emakumeak eta gizonak. Maila bera lortu behar dugu, handik aurrera egiteko. Hori da aukera berdintasuna: maila berean, benetan, arlo guztietan izatea. 

Legeak dio lan arloan berdinak garela. Ezin dela diskriminaziorik egin. Baina emakume batek ez badu bere familia zaintzeko zerbitzurik, edo emakumea izateagatik ez bada kontratatua, edo kulturagatik prestakuntza ez badu… Badaude arlo zehatzagoak lantzeko.

Gizonezkoak emakumeak baino hobeak direla pentsatzen dute askok baina legeak dioenez denak gara berdinak, baina, badaude gauza batzuk kontrakoak diruditela.

Sexu desberdinak izateagatik emakumeak ez dira desberdinak izan behar. Desberdinak gara, baina ez zaie hobeto tratatu behar gizonezkoei. Jendeak esaten dutenaren arabera, emakumezkoak gizonezkoak baino ahulagoak dira. Hori egia izan ezkero, ez zaie okerrago tratatu behar.

Ume jaio berriari, lehenengo abizena gizonezkoena da;

Gainera lanpostu garrantzitsuetan gizonezkoak emakumezkoak baino gehiago daude, eta askotan lan berdina egiteagaitik, gizonezkoak gehiago kobratzen dute. Ez dugu  uste gizonezkoak emakumeak baino hobeto defendatzen direnik. Denetarik egongo da, batzuk bai, beste batzuk, aldiz, ez.

Gizonezkoak ez dira emakumezkoak baino hobeak. Baina, jendeak ez du hori ulertzen, emakumeak gizarte mailan gizonezkoak baino egoera maila buxuagoan daudela uste dugu. Emakumeak,oraindik ere,asko borrokatu behar dutela gizarte mailan gizonezkoen maila berdinean jartzeko, baita ere, gizonezko askok hori ikusi beharko lukete. Beraiek ez direla emakumeak baino hobeak azaltzeko…

Beste alde batetik, gaur egun imigrazioaren kontua ugaritu denez, esan beharra dago, kultura arrazakeria nabarmena dela, eta berdintasunaren alde jokatu behar dugula, kolorea, gorputzaren tamaina, … kontutan hartu gabe. Azken finean danak gara berdinak!!

 

Posted in Aitziber Marcoida, Asel Ocerinjauregui, Matxalen Idarraga | Leave a Comment »

zergaitik egiten zaigu zaila sexualitateari buruz hitz egitea??

Posted by matxalen87 en abril 18, 2008

www.educacionenvalores.org/IMG/pdf/sexualitatea_eta_afektibitatea.pdf tik hartutako artikulua da. Sexualitateari buruz hitz egiteko ditugun zailasunei buruz hitz egiten du eta garapen sexuala gaiarekin bat egiten duelako hartu dut.

Sexualitatearen gaia oso gai konprometitua dela esanten da, nahiz eta gaur egun errezago hitz egin horri buruz.

Lehen sexualitaterako erabiltzen zen metodoa, sexuari buruzko erruduntasun- sentimenduak berneratzea zen, ixilean mantentzea, sexualitatea ezkutatzea… Barruan gordetzen zituzten sentimendu guztiak.

Gaur egun orde, gazteek libre erakuzten dute sexualitatea, ez dabiltza ixilpean eta ezkutatuta.

Hori dela eta, helduen txarto ikusten dute gazteen portaera, horregaitik zailtasunak izaten dituzte bere seme-alabei sexuari buruz hitz egiteko.

Horren arrazoia, beraiek izan duten sexu hezkuntza negatiboa da.

Zaila da sexualitateari buruz hitz egitea, gure atal intimo eta sentiberenei eragiten diotelako. Baina apurka apurka, beldur hori edo estutasun hori desagertzen doala ikusten da.

Posted in Matxalen Idarraga | Leave a Comment »

FAMILIA HOMOPARENTALAK

Posted by matxalen87 en abril 18, 2008

Artikulu hau aukeratu dut sexu garapena gaiarekin bat datorrelako, bizi garen gizartean familia motal aldatzen hari direlako.

Textua: www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/country/null/user/anon/page/materialdidacticodetalle?gid=239177 hartutakoa da.

Orain arte nagusi izan den familia eredua, aita-ama eta seme-alabak, pixkanaka aldatzen hari da.

Gero eta gehiago ikusten dira, ama eta seme-alabak edo aita eta seme alabak, bi gizon, bi emakume…

Bi emakumeko familiek, intseminizazioa artifiziala, adopzioa, beste erlazio bat… erabiltzen dituzte seme alabak izateko.

Ikerketa ezberdinak egin dira, haurrak bikote homosexualetan jaiotzen badira ea eraginik duen ikusteko. Erantzuna, baietz da. Bi diferentzia daude, batetik haurrek homosexualitatea onartzeko erraztasuna izango dutela, eta bestetik rol malguagoak dituztela.

Hezkuntza arloan ere garrantzisua da homosexualitatea lantzea, onartzen ikastea. Haurrek familia eredu desberdinak daudela ikasi behar dute.

Testuarekin guztiz adoz nago, gizartea aldatzen hari da eta familia mota ugari daude momentu honetan.

Adoptatzeko kasuan, textuak esant ez badu ere, homosexualek, heterosexualek baino zailago dute, eta ni horrekin ez nago adoz,argi dago harrak era ezberdin batetara hezita egongo direla baia horrek ez du ezer txarrik.

Azkenik esan beharra dago orain dela urte batzuk, familia tradizionala ez bazen, aita-ama eta seme-alabak, gizarteak familia hori txaro ikusten zuen, baina apurka apurka onartzen hasi gara familia mota desberdinak daudela.

Posted in Matxalen Idarraga | Leave a Comment »

Jolas sexistak

Posted by matxalen87 en abril 14, 2008

Gai hau aukeratu dut ematen hari garen gaiarekin zer ikusia duelako eta gaur egun dagoen egoera aldatu daitekeela ikusten delako, nesken eta mutilen artean dagoen bereizeta honen arrazoi garrantzitsu bat txikitan ematen zaien tratua dela, gehienbat jolas eta jostailuekin.

www.jolasensexismoa.blogspot.com/2007_03_01_archive.html

Jolas ezberdinak, abilezia ezbirdinak lantzen laguntzen digute. Orduan, txikitatik neskek eta mutilek jolas ezberdinekin jolasten dutenez, neskak gauza batzuetarako prestatuko dira eta mutilak beste gauza baterako.

Orduan argi dago, jolasak eta jostailuak direla , nesken eta mutilenarteko bereizketaren garrantzizko parte bat.

Gurazoek jostailuak sexuaren arabera erosten dituzte, neskeie gehienetan jostailu lasaiak ematen edo erosten zaizkie, panpinak… mutilenak aldiz beti dira fisikoa lantzeko…baloiak…

Hiru urte ingururekin, nesken eta mutilen artean bereizketa nabaria ematen da, neskek neskekin jolastu nahi dute eta mutilek mutilekin, hau areagotu egiten de urteak pasatu ahahla eta nerabezarorarte irauten du orduan beste sexukoekiko erakargarritasuna agertzen da, Gertaera honek, neska eta mutilen arte desberdintasun asko argitzen ditu; haurtzaroan genero bereko lagunekin denbora asko egoteak, jolas zehatzetara eta jostailu zehatzekin jolastuz, eragina dauka, jasotzen ditugun abilezietan eta haurren garapenenean.

Orduan hor ikusten da, zergaitik neskak orokorrean paziaetzia handiagoa dugun eta mutilak aldiz, zakarragoak, aktiboagoak… direla.

Posted in Matxalen Idarraga | Leave a Comment »

Jolasen sexismoa:Maskulinoa eta femeninoa kontuan hartu beharreko kontzeptuak

Posted by matxalen87 en abril 14, 2008

Nik gai hau aukeratu dut, sexu garapena, gaiarekin bat datorrelako, sexuen arteko lehia agertzen delako, eta egun dagoen sexu diskriminazioaz hitz egien duelako.

Artikulu hau, interneten aurkitu dudan blog batetik hartua da.

www.jolasensexismoa.blogspot.com/2007/06/maskulinoafemeninoa-kontuan-hartu.html

Gure gizartean beti eman den mezu bat dago, gizona da garrantzia duena eta amakumea balio ez duena edo garrantzirik ez duena. Horrek haurren nortasuna edo bizimodua baldintzatzen du.

Haurtzaroan eta nerabezaroan nortasuna garatzen da, beraz, bakoitzaren genero jakinda badakigu etorkizunean izango duen egoera.

Estereotipo maskulinoak, haurtzarotik hasita, gizona arrakastatsu, independiente eta dominatzaile izatera bultzatzen du, eta femeninoak, kontrakoa, barnekoa, afektiboa eta pasiboa.

Beste alde batetik, neskek eta mutilek beraiek izaten dituzten arrakastak eta porrotak ere arrazoi ezberdin batzuen araberakoak izaten dira. Mutilek izaten duten arrakasta, barneko faktoreei egozten die, norberaren ahalmen eta eginhalari; Neskek berriz kanpoko faktoreei egozten die, suertea, irakasleen bihotz ona…

Motibazioa dela eta, neskak mutilak baino motibatuago egoten dira zenbat gaietan, gehienbat mutilen aruka lehiatu behar direnean.
Azkenik esan beharra dago nerabezaroa etapa gatz xamarra dela generoaren ezberdintasuna dela eta.
Nire ustez, gaur egun egoera apur bat aldatzen badago ere, oraindik, genero ezberdintasun handia dago. Gizonezkoak, kasu gehienetan emakumezkoak baino balio handiagoa du, gehiago kobratzen du…
Nik pentsatzen dut hau ez litzatekeela horrela izan, bakoitzaren lana eta gogoa da kontutan hartu behar dela, ez maskulinoa edo femeninoa

Posted in Matxalen Idarraga | Etiquetado: | Leave a Comment »

jolasaren garrantzia haur eta gurasoetan

Posted by matxalen87 en marzo 11, 2008

Jolasak hartu-emana eragiten du eta harremanik gabe ez dago jolasik. Gizarteratzeko bitarteko oso garrantzitsua da jolasa, bultzatu egiten ditu haurrak beste pertsonekin harremanak izatera; elkarreragin horren bitartez jarduera asko egiten dituzte, eta horrek gizarteratzea errazten du.Jolastu ahala, komunikatu egiten dira eta elkarreragintza dago haurren artean; euren modukoekin harremanak izateak mesede egiten dio  komunkazio ahalmenari, eta garatu egiten dute elkar laguntzeko ahalmena ere, gizartean jokatzeko arauak ikasten baitituzte eta beren burua ezagutzen ere bai. Jolasa oso garrantzitsua da komunikatzeko eta gizarteratzeko, jolasaren ildotik murgiltzen dira haurrak dagokien gizartera.jolasak eragin indartsu izan du komunikazio eta familiako harremana hobetzeko; eta ez da txikienekin bakarrik jolastu behar, baita adin nagusiekin eta nerabeekin ere. Nire iritziz jolasa beharrezko ekintza da haur batentzat, bere garapenaren parte garrantzitsua da, umea ondo garatu ahal izateko, josasa erabili behar du, bere lehen urteetan gehienbat.Umeak jaiotzen den unetik jolasa erabiltzen du plazer hutsagaitik bada ere, jolas sinbolikoak dira gehien erabiltzen dituzten jolasak eta horrekin helduak direnerako prestatzen dira, jolas sinbolikoetan, etxean, edo inguruan ikusten dutena imitatzen dute.  Jolas honen bidez, umeak tentsioak eta afektuzko nahiak bideratzen ditu; Piagetek  dionez, umeari barruko arazoak konpontzeko, beharrak betetzeko eta rolak aldatzeko balio dio jolas mota honek. Horretaz gain umeak jolasaren bidez ikasten du, matematikak, hizkuntza, harremanak, arauak…Argi dago jolastu egin behar dela eta ez bakarrik umetan, baita heldua zarenean ere, barruan duzun haurra atera behar da.

Posted in Matxalen Idarraga | Leave a Comment »

Dislexia haurretan

Posted by matxalen87 en marzo 10, 2008

Ume askok eskolan arazoak izaten dituzte, arrazoi ezberdinak egon daitezke, baina horietariko bat dislexia da.

Arazo hau duten umeek, normalean, hasieran, ume argiak izaten dira. Beraien portaera etxean, egokia izaten da. Baina klasea aurrera doan heinean pixkanaka atzeratutak geratzen diren umeak izaten dira.
Gainera, ume batzuek geldi egoteko zailtasunak dituzte. Honen arrazoia, nerbio sisteman zailatsun bat dutela da.

Denboran hartzen bada ez da oso arazo handia, eta bai gurasoek, bai hezitzaileak argi izan behar dituzte zeintzuk diren ume dislexiko baten ezaugarriak.

– Adi egoterakoan zailtasunak izatea.
– Momentuan esandakoa gogoratzeko zailtsasunak izatea.
– Eskolan beherakadak izatea, gehienetan irakurmen, idazmen eta matematika arloetan.
– Zailtasunak izatea ezkerra eta eskuma ezberdintzerakoan. Adibidez 25 eta 52 nahastea edo b eta d.
– Koordinatzerakoan, arazoak izatea (ibiltzerakoan,kiroletan…)
– Eskolako notak, liburuak, materiala…apropox galtzea.
– Denboraren kontzeptuak ezin ditu ikasi, gaur, atzo eta bihar nahasten ditu.

Oso garrantzitsua da edozen irakasle dislexiari buruzko oinarrizko kontzeptu batzuk edukitzea. Modu honetan eskolako arazo asko ekidituko genituzkelako.

Arazo hau duen ume bati, berarekiko interesa erakutzi behr zaio, inseguritatea sentitzen uelako irakaslearen erantzunean eta ez zaio beste umeekin konparatu behar bere hasierako emaitzak bakarrik hartu behar dira kontuan.

Ahalit eta arreta gehien eman behar zaio, baina aldi berean denbora ere eman behar zaio ariketak egiteko orduan.

Ezinbestekoa da lan ona goranztea umea motibatzeko.

Artikuluarekin adoz nago, gero eta ume dislexiko gehiago daude eta askotan gurasoek ez dute ikusten bere seme edo alabak arazo bat duela eta onartzen dutenerako berandu izaten da. Umearen izaeran , lanak egiteko orduan… arazoak ikusten direnean hezitzailearekin hitz egin behar da ahalik eta arinen.

Gainera ume hauek sarritan apartatuak izaten dira gelakideen artean eta hori hezitzaileak duen beate egin behar bat da, klasearen aurrean denak direla berdinak argi utzi behar du, inor ez daiten txaro sentitu.

Posted in Matxalen Idarraga | 1 Comment »

Hiperaktibitatea haurretan

Posted by matxalen87 en marzo 10, 2008

Umeak geldi egoteko, adi egoteko eta gauzei harreta jartzeko duen ezintasuna da eta bizkorregi erantzuten duen pertsona da. Hiru ezaugarri orokorrak dituzte:
Fetuan nabaritzen da portaera urduria duela, 9-10 hilabetekin ibiltzen da eta txikitatik amarenganako jarrera aurkakoa da. Sintoma nagusiak umea 7 urte bete baino lehen agertzen dira.

Ume hiperaktibo baten ezaugarriak adinaren arabera hurrengoak dira:
0-2 urte bitartean:  lo jarraia ez edukitzea, janorduan loaldiak edukitzea eta ikaratuta esnatzen dira.
Normalak izaten diren laztanetan edo umea zaintzerakoan erresistentzia adieraztea, soinuen aurrean haserretetu egiten dira

2-3 urte bitartean, hitz egiterakoan, atzerapenak izatea, gehiegizko ekintza  izatea, arriskuaren kontzientzia ez edukitzea eta istripuak izatea normala izaten da. 4-5 urte bitartean, gizartean moldatzerakoan zailtasunak edukitzea, desobedientzia eta arauak jarraitzeko zailtsunak izatea dira ohiko ezaugarriak. 

6 urtetik aurrera, erasokorra izatea, adintasuna galtzea, eskolako porrota izatea, izaera antisoziala edukitzea eta gizartean moldatzeko zailtsunak izatea dira ezaugarri nagusienak.

Haur hezkuntzako hiperaktibitatea nahiko normala izaten da % 3ari dagokio. Mutilen kopurua neskena baino handiagoa izaten da. Hiperaktibitatearen kausa burmuineko disfuntzio txiki batengatik izaten da. Horregatik, ikusitako ezaugarriak datozte.

Irakurri dudan artikuluan hiperaktibitatea sendatzeko, kontrolatzeko era batzuk jartzen ditu, baina ni enago batere ados horietariko batzuekin, adibidez jartzen du anfetaminak eragin ona egiten duela, anfetaminarekin umea adie eta geldi egon daitekeela, baina nire ustez ezta umea adi egoteko modu eraginkorra, gainera ez da ahaztu behar droga bat dela etz osasuna daneren gainetik dagoela, gehienbat umeetaz hitz egiten bagabiltza.Bestalde, beste  modu bat psikoterapeuta batekin tratzatzea dela esaten du, baina anfetaminarena deskartatu gabe, adoz nago psikoterapeutaren laguntza izatea, eta umeak dituen arazoetan laguntzea, banakako terapia bat egiten da eta honek umeak hezkuntzan eta hizkuntzan dituen zailtasunetan laguntzen dio.Azken gauza aipatzeko ume edo pertsona hauek duten arazoa burmuina pixkat txikiagoa dutela, konkretuki %3 a da, Honekin frogatzen da, ezgaitasun bat dela eta sendatu behar dena, ez urteekin pasatzen den gauza bat, askok petsatzen duten bezalaxe orduan argi ikusten da arazo bat dutela eta ereremedioak daudela tratatzeko ez drogen bitartez. Psikologia errebistatik artutako artikulu bat da.

Posted in Matxalen Idarraga | Leave a Comment »

EMOZIOAK ETA SENTIMENDUAK

Posted by matxalen87 en marzo 10, 2008

Mundu guztiak ditugu emozioak eta sentimenduak sentitzeko eta adierazteko gaitasuna, bai eskolan, bai kalean, eta baita ere familian. Bakoitzaren esparru emozionalean garapen baikorra eta osasungarria izanez gero, gainerako eremuetan ere ondorio nabarmenak eragingo ditu, baina hori horrela izateko norberak bere sentimenduak onartu behar ditu, sentimendu ezkorrak baikor bihurtuz eta esaten dena koherentziaz esanez.

Baina sentimendu edo emozioak kaleratzea ez da bat ere erraza, sexuaren arabera era batera edo bestera azaltzen dira estereotipoak daude, eta hori dela eta mutilei sentimendu positiboak adieraztea ez zaie batere erraz egiten, asko kostatzen zaie maitasuna, atxikimendua, xamurtasuna… adieraztea. Baia oso erraz adierazten dituzte sentimendu ezkorrak, agresibitatea, amorrua, indarkeria…

Neskak aldiz oso ezberdinak gara gehienetan, neskei sentimendu positiboak adieraztea ez zaie asko kostatzen mutilek baino errazago adierazten dituzte, baina aldi berean sentimendu negatiboak ere garatzen dituzte, hala nola, beldurra, gutxiespena…

Esan beharra dago sentimendua kanporatu edo barruan gorde daitezkeela, baina kasua da egon badaudela. Sentimenduak gure jokaeraren bultzatzailean dira.

Nire ustez sentimenduak adieraztea ez da bat ere erraza, horren arrazoiak agian lotsa sentitzea, besteek zer pentsatuko duten pentsatzea edo expresatzeko zailtasunak izatea izan daitezke. Baina gauza da sentimenduak kanporatu edo ez beti daudela.

Egia da sexuaren arabera era batera edo bestera adierazten direla emozio edo sentimendu ezberdinak, eta hori beti horrela ikusi izan delako dela esango nuke, mutil askok bere mutil itxura zaindu behar dutela pentsatzen dute ez dira sentitzen dutena adierazteko gai. Baina beste alde batetik pentsatzen dut mutilen izaera asko hari dela aldatzen eta gero eta sentiberagoak direla.

Posted in Matxalen Idarraga | Leave a Comment »