Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘Sendia’

Masailekoa

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Nik ondoren egingo dudan ekarpena ipurdikoaren edo masailondokoaren debekuari buruzkoa da, aditu askok tratu txar moduan kontsideratzen dutelako orain debekatuta dagoena.

 

http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Prohibido/cachete/corregir/hijos/elpepusoc/20071101elpepisoc_3/Tes

 

 

Masailekoa?belarrondokoa?kaskarrekoa?hezitzaile kutsurik al du horrelako hitzen batek?

 

2007an lege bat onartu zen, zeinetan semeari jotzea debekatu zen. Artikulua irakurrita, eta bere garaian eta baita gaur egun ere, zalantzan jartzen dut zein puntutaraino den egokia lege hau.

 

Esan beharra dago haurra jotzea oso gaizki dagoela, eta hau saihestu ahal bada hobe, baina masaileko edo ipurdiko bat momentu egoki batean uste dut ez datorrela bat ere gaizki. Orain galdera: ze momentu da egokia masaileko bat emateko? Haurrari limite batzuk jarri behar zaizkio, eta limite horietatik irtetzen bada, berarekin hitz egin behar da arazoa konpontzeko, baina behin eta berriz arazo bera gertatzen bada soluzioa masailekoa izan daiteke. Masailekoaren helburua ez da min ematea, bestela buruan palu batekin eman eta nahikoa izango zen. Masailekoaren helburua, haurra konturaraztea da, jokabide batzuk desegokiak direla eta behin eta berriz abisatuta berdin jarraitzen badu, modu bat da haurra konturatzeko bere gurasoak oso haserre daudela eta “jo” egiten diotela ikusteko.

 

Nik ez dut tratu txar bezala ikusten zaplastekoarena, soilik, eta seguruenik familia asko zaplastekoekin neurri gabe ibiltzeak eraman du neurri hauek hartzera, ez baita bidezkoa egunero eta behin eta berriz zaplastekoak emoten ibiltzea, orduan tratu txar modura kontsidera dezakegu.

 

Gu, hezitzaile izango garenez, kontutan eduki behar dugu beraz, masailekoak edo ipurdikoak ematea ilegala dela, beraz, beste teknika edo erremedio batzuk bilatu beharko ditugu masailekorik ez emateko.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Eskola eta gurasoak

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Ekarpen hau eskola eta gurasoen arteko harremanei buruz doa, nik egindako hausnarketa da eta jorratzen ari garen gaiarekin lotura zuzena dauka.

 

Betidanik esan da eskola eta gurasoen arteko harremana estua izan behar dela, eta elkarlanean arituz hezi behar dela haurra. Ni guztiz ados nago esaldi honekin. Zenbat eta estuagoa izan harremana haurra hobeto heziko da.

 

Haurraren sartu irtenetan, bakarkako elkarrizketetan, taldeko bileretan eta abr, gurasoen prezentzia ezinbestekoa da. Proposamen eta planak azaldu eta bide batez gurasoen iritzi eta proposamenak jasotzeko eta kontuan hartzeko.

 

Esan beharra dago gurasoak asko aldatu direla lehendik hona. Lehenago gurasoek ahal zuten neurrian prest zeuden eskolan edozertan laguntzeko (janaria eramateko, antzerkiak prestatzeko, mozorroak prestatzeko). Gaur egun aldiz, denbora ezak eta gurasoen gogo faltak parte hartzea gutxitu egin du.

 

Lehen, hezitzaileak edo irakasleak esaten zuena benetan sinisten zen. Kasu hauen gehienbat lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan gertatzen ziren, non, ikasleak akademikoki formatzen hasten diren. Tutoreak edo irakasleak esaten bazuen gurasoen seme alabak ez zuela lanik egiten edo alferra zela, gurasoek berehala egiten zioten kasu eta semeari bronka zetorkion etxean. Gaur egun aldiz zalantzan jartzen da irakaslearen hitza. Gurasoren bati jakinarazten badiote bere seme alabak trastokiren bat egin duela gelan, gurasoek ez diote kasurik egiten, zalantzan jartzen dute esandakoa eta ez dute sinisten, irakaslearekin haserretzen dira.

 

Argi dago denborak aldatuz doazela, eta gurasoen pentsatzeko erak, baina ez dugu alde batera utzi behar guraso-ikastolaren harremana funtsezkoa dela, eta elkarlanean aritu behar direla haurraren onerako.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Telebistaren abantailak eta desabantailak

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Ekarpen hau, nire hausnarketa pertsonala da, telebistari buruz dijoana eta azken gaiarekin lotura zuzena duelako aukeratu dut.

 

Guraso eta hezitzaile askok zalantzan jartzen dute telebistaren garrantzia haurrengan. Munduko beste gauza askok bezala, telebistak bere alde positibo eta negatiboak ditu, baina azkenean garrantzitsuena, dena bezela neurrian erabiltzea da.

 

Hasteko abantailekin hasiko gara. Telebistan zentzu hezitzaile bat eduki ahal du. Telebista piztuta haurrak informazio ugari jasotzen du, eta horren ondorioz heziketa bat jasotzen ari da. Kontuan hartu behar dugu ordea, ze informazio jasotzen ari den. Liburuak bezala, telebistak ere baloreak transmititzeko balio du. Baina arazoa telebistako programa desegoki bat jartzerakoan hasten da. Eguerdietan teleberri edo gaur egun bezalako informatiboetan, munduko beste aldean dauden gerrei buruz ari dira hitz egiten behin eta berriz, eta hildakoak egunero agertzen dira. Hori hezigarria da? Jakina da, haurrak errealitatea nolakoa den jakin behar duela, baina hain gaztetatik hildakoak ikustea telebistan onuragarria da?

 

Desabantaila hori alde batera utzita, zer esanik ez dago arratsaldero prentsa arroseko programek ematen duten hezkuntza mota. Behin eta berriz hitz desegokiak esanez, elkarri buila egiten…Hori ez da eredu egokia haurrarentzat.

 

Tamalez, guraso askok telebistaren erabilera desegoki bat egiten dute haurrekin daudenean. Askotan afaria prestatu behar delako, plantxatu behar delako edo beste edozer egin behar delako, telebista piztu eta haurra bere aurrean jartzen dugu, guri bakean uzteko asmoz, baina ez gara konturatzen telebistaren bidez jaso ahal duten informazio kaltegarria izugarria dela.

 

Hasieran esan dudan bezala, ongi aukeratuta telebista saioa eta neurrian kontsumituta, liburuak bezala ez dio inori kalterik egiten.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Tratu txarrak

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Egingo dudan ekarpena nire hausnarketa da, apunteak irakurrita eta beste ikasgai baztuekin lotuta lortu dudana, eta gure gaiarekin zerikusia duena, hau da, tratu txarrak.

 

Norbere autonomia eta osasuna ikasgaian ikasi dugu osasuna ez dela bakarrik fisikoki ondo egotea. Osasunak arlo fisikoa psikikoa eta soziala hartzen ditu.

 

Tratu txar hitzak entzuten ditugunean, beti erlazionatzen dugu “batak besteari jo dio”. Telebista, egunkari eta aldizkarietan agertzen diren kasu gehienak horrelakoak izaten dira, baina gehienetan ez dira azaltzen tratu txar psikikoak. Badaude familiak nahiz eta haurra jo ez, afektiboki eta emozionalki oso txarto hezten dutenak, behar den denbora ez emanez, gaizki erantzunez, haurra mexpretxatuz, arreta gabe zaindu…

 

Ez dakit ze puntutaraino izango den tratu txarra, baina gizartea jakinean egon behar da fisikoki ondo dagoen haur bat psikikoki suntsituta egon ahal dela, eta barrutik suntsituta egoteak tratu txar mota bat da.

 

Adibide garbia, bullyng-a da. Beste ikaskideek egiten dutena haurrarengan, txarto sentiaraztea, umillatzea eta sarri askotan fisikoki erasotzea.

 

Beraz, tratu txar fisikoak desagertarazi behar ditugu baina kontzientzia hartzen joan behar gara tratu txar psikologikoak ere hor daudela eta horiei ere aurre egin behar zaiela.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTAREN ERAGINA HAURRENGAN

Posted by zoriontsu en mayo 28, 2008

Gaur egungo haurrek urte guztian zehar eskolan baino denbora gehiago ematen dute telebistaren aurrean. Telebista oso informazio iturri garrantzitsua da, baina ez gaude tresna honek igortzen dizkigun mazuak interpretatzeko prestaturik.

Irakurtzen eta idazten ikasten ordu asko ematen ditugu eskolan, baina eskolaratze formalean ikusentzunezko alfabetakuntzari ez zaio ordu bat ere eskaintzen. Gure ikasleen heziketa osoa izatea nahi badugu behar horri erantzun beharra daukagu.

Azkeneko urteotan haurtzaroak dituen gaitz guztien errua telebistari botatzen zaio, eta hori ez da horrela, medio indartsu hau nola erabili jakin behar dugu. Jarrera pasiboarekin esertzen bagara telebistaren aurrean eta mandoa momenturo erabiltzen badugu, edozer gauza sinisteko gauza izango gara. Baina telebista piztu baino lehenago bertan zer dugun aztertu eta eskaintza hortatik aukera bat egiten badugu, kritikoak izateko lehenengo pausua eman dugu.

Gurasoei gomendioa: ez erabili telebista umeen aparkaleku bezala, ez utzi haurra telebista bakarrik ikusten. Elkarrizketa bultzatu nahi baduzue, haurrekin ikusi telebista eta mintzagairik ez zaizue faltako.

Irakasleei gomendioa: gelan ere telebista erabili, “irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio du”. Aldi berean telebistaren aurrean izan beharreko jarrera kritikoa bultzatu.

Telebista tresna hezitzailea da, baina behar bezala erabiltzen ez badugu, panpin bat baino ez gara izango bere esku.

Ekarpen hau egiteko interneteko http://www.hikhasi.com/artikulua/1022 orrialdean oinarritu naiz, oso interesgarria iruditu zait eta gaiarekin zer ikusi handikoa.

Posted in Uncategorized, Zorion Usabel | Etiquetado: , | Leave a Comment »

HAURRAK

Posted by zoriontsu en mayo 28, 2008

Beharrezko arreta eta zainketa jasotzen ez duten haurren kopurua ahalik eta gehien murrizteko, herrialde garatuetako babes sozialeko sistemak martxan jarri dira azken urteotan. Gurasoek umeengan ustez daukaten “jabetza eskubidearen” aurretik haurren ongizatea jartzeko betebeharra hartu du bere gain gizarteak. Hala ere, haur bakoitzaren segurtasuna eta garapena babesten hasteko irizpideak eta mugak ezartzea oso zaila da.

Gizarteak balio berriak garatu izanari esker aldatu egin da haurtzaroa ikusteko modua. XIX.mendearen azken erdian hasi zen haurrak babesteko nolabaiteko ardura. 1960ko hamarkadan gauzatu zen umeenganako arretaren inguruan sektore profesional batzuek zeukaten ardura. “Haurraren interes gorenaren” hastapena proposatu zuen Nazio Batuen adin txikikoen Eskubideen Bilerak. Euskal autonomia Erkidegoari dagokionez, bertako Autonomia Estatutuaren 13.23. artikuluak eskumen esklusiboak ematen dizkio haurren babesaren arloan.

Ekarpen hau egiteko interneteko www.bizkaia.net/Home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=236 orrialdean oinarritu naiz.

 

Posted in Uncategorized, Zorion Usabel | Etiquetado: , | Leave a Comment »

Telbista ona al da?

Posted by janigo en mayo 28, 2008

Ekarpen hau egiteko, www.consejoaudiovisualdenavarra.com –etik atera dut informazioa eta telebista ikusteak ekartzen dituen ondorio batzuk laburbilduko ditut. Izan ere, gure gaur egungo gizarteko haur askok denbora luzca ematen baitu telebistaren aurrean, nahiz eta eurentzat serierik ez egon.

 

 

 

Gehiegikeria:

 

-Telebistaren erabilera anitza haurrengan, ondorio fisikoak ekar ditzake: senderismoak sortutako obesitatea, jarrerazko arazoak, ikusmeneko arazoak,…

 

-Haurren garapenerako garrantzitsuak diren jarduera batzuk sahiesten dira: familiako komunikazioa, irakurketa, aire zabaleko jarduerak, kirola,…

 

Haurrak gizartetik baztertzea:

 

-Haurrak telebistaren gehiegizko kontsumoaren ondorioz, gizarteko harremanak gutxitu egiten dira.

 

-Beste batzuetan, harremanetarako zailtasunak aurretikoak dira eta telebistaren, bideo jokoen edo interneten kontsumoa babes bihurtzen da harremanetarako edo beste zerbaitetarako zailtasunen aurrean.

 

 

 

Aipatutako ondorio hauek aztertuta, desabantaila gehiago ditu, abantailak baino. Gainera, gaur egun harremanetarako hainbat bide berri erabiltzen direnez, arazo asko izkutatu baita handitu egiten direla esan dezakegu.

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

familia-eskola

Posted by janigo en mayo 27, 2008

Ekarpen hau egiteko consumer.es-etik hartutako artikulu baten ondoriozko nire hausnarketa bat egingo dut. Izan ere, gaur egungo gizartean, aldaketa anitz pasatu dira, eta horren ondorioz, familia mota ugari sortu dira.

 Horrez gain, eskola eta familiaren arteko harremana areagotzen joan da urteak pasa ahala.

 

 

Oso garrantzitsua da eskola eta haurraren familiaren arteko harremana ezartzea. Bi elementu hauek baitira, haurrari lehengo urteetan heziko dituena.Alde batetik, familia da haurraren lehenengo lotura eta ezinbestekoa duena;hala nola, zaindu, jaten eman, arauak jarri, balioak transmititu….egiten dizkiotena. Beste alde batetik, eskola da haurra, bera bezalako beste haur batzuekin sozializatzeko, ezagutzak gehitzeko, balio horiek indartzeko  eta bere nortasuna garatzeko aukera ona.

 Horregatik familia eta eskolaren arteko adostasuna egon daitekeela esan dezakegu.

Artilukuak dioenaren arabera, eskolak, erantzukizun larriagoa du ezagutza akademikoen transmisioan baina ahaztu gabe haurrak balio batzuetan heztea eta heldutasun maila batera iristea.

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

TRATU TXARRAK

Posted by garazitxu en mayo 27, 2008

  • Artikuluaren jatorria: http://tratutxarrak.blogspot.com/ eta nire hausnarketa.
  • Gai honi buruz ekarpen bat egitea erabaki dut, benetan larria eta adi egoteko gaia baita. Zerikusi zuzena du ikasten ari garenarekin, biharko egunean hezitzaile izango bagara hauek detektatzea beharrezkoa baita haurrak aurrera egin eta bere eskubudeak urra ez ditzaten.

Gezurra dirudien arren haurrenganako tratu txarrak guk uste baino sarriago ematen dira. Ez dugu beste gizarte edo herrialdeetara joan beharrik halakorik topatzeko. Gaine esan beharra dago hau etxean, eskolan edota kalean gerta daitekeela; hau da, guraso, senide, irakasle nahiz beste edonork eragindakoak izan daitezkeelako.

 

Larriena hau detektatu beharra dagoela da, zeren haurrak guztiz babesgabe daude edozein motatako tratu txarrak jasaten dituztenean; eta normalean isiltasunean mantentzen dute egoera. Gainera, batzuetan zerbait txarto egiten ari direnaren erruduntasun sentimendua garatzen dute.

 

Honek nahastu eta gizartea ulertzeko zailtasunak izaten dituzte. Ez dira ondo integratzen, eta normaltzat hartuz gero, guraso direnean gauza bera egiteko tendentzia izan ohi dute.

Askok hau onartu eta haurrak beste familia batean hezitzeko aukera ematen diete haurrei, benetan egoera gogorra eta emozioz beterikoa. Hala era haur hauek behintzat pertsona bezala dagozkien eskubideak goza ditzakete momentu horretatik aurrera.

Hala ere beste askok ez dute zorte berbera izaten eta guri hezitzaile moduan hauek detektatu eta irtenbidea topatzen gogor saiatu beehar gara.

Orain dela urte askotatin edo betidanik egon den arazoa den arren, egungo gizarteak hau onartu eta konponbidea topatzen saiatu beharrean; ez du halakorik onartzen, eta horrela egia ezkutatu eta gauzak okertzea edo berdin jarraitzea besterik ez dugu lortzen.

Tratu txarren haurren garapen osoan zehar oztopatu dezakete, eta haurtzaroa bezalako garai garrantzitsu bat behar den moduan gainditzen ez bada, hurrengo etapetan era gabezia etaarazo larriK sor daitezke.

Azpimarratu nahiko nuke arazo hau gizarte osoaren parte dela, eta guztiok eragotzi beharko genituzkeela. Guraso, familia, eskola zein gizarte osoak.

Tratu txar hauen ondorioa haurrek edo jasaten dituzten pertsonek ez ezik, gizarte osoak pairatzen ditu.

Tratu txarrak ematearen kausak ugariak ira, adibidez, arazo psikologiko edo psikiatrikoak, norbera tratu txarren biktima izan izana… Horregatik ez da biktima soilik tratamendua behar duena, gehienbat ematen dituztenak dira.

 

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

Heziketa-estiloak familian

Posted by garazitxu en mayo 26, 2008

Lau heziketa-estilo bereizten ditugu gaur egun. Zeintzuk haurraren garapen sozioafektiboan zein honen nortasunaren alderdi askotan eragin zuzena duten.

Egunerokotasunean arituz espontaneoak eta koherenteak izateak du garrantzi gehien. Intuiziaren bidez seme.alabei enpatia sentimendua lortzeko bidean legundu behar zaie, baina beti esaten eta egiten dugunarekin bat etorriz. Esaten dugunean sinestu behar dugu, eta ez guraso perfektuak izatn saiatu. Akatsak onartu, hauetaz hitz egin eta ikasi behar dugu guztiok. Bestela ezin diogu halakorik inori eskatu.

 

Ez dira arauak nahi bezala erabili behar, ezta elkarren artean kontrajarri behar ere. Gainela ezin ditu haurrak guk nahi dugun aspektuetan trebeak izatera bultzatu behar. Baizik eta eurak gogoko dituzten gaitasunak eta nortasuneko aspektuak onartu eta hauek garatzen lagundu baizik. Bestela ez baitugu inoiz arrakastarik izango. Honekin norbere aspektuak onartu, garatu eta pozik egon behar garela esan nahi dut, eta ez arrakastarekin obsesionatu. Haurraen ahaleginak lorpenen gainetik saritu behar baitira.

Familia AUTORITARIOAK: -Afektu eta komunikazio eskasa.

                                        -Haurra gehiegi kontrolatu.

                                        -Adinari ez dagozkion erantzukizunak eskatu.

                                        -Autonomiarik ez.

                                        -Arau larregi.

                                        -Seme-alaben iritzia kontutan izan gabe.

Ondorioz: -Haurren autoestimu baxua.

                   -Gizarte-gaitasun eskasa.

                   -Erasokorrak eta oldarkorrak.

Familia PERMISIBOAK: –Gehiegizko afektu eta komunikazioa.

                                       -Kontrol eskasia.

                                       -Heldutasun-eskakizun urriak.

                                       -Arau gabezia.

                                       -Seme-alaben iritzia kontutan hartu eta onartu.

Ondorioz: -Haurren autoestimu altua.

                   -Gizarte-gaitasun eskasa.

                   -Bulkadak nekez kontrolatu.

                   -Eraginerrazak.

Familia DEMOKRATIKOAK: -Afektu eta komunikazio egokiak.

                                               -Kontrol egokia.

                                               -Heldutasun eskakizunak gaitasunen arabera.

                                               -Seme-alaben iritzia entzun.

Ondorioz: –Haurren autoestimu altua.

                   -Gizarte-gaitasu eta trebetasun egokiak.

                   -Norbere burua kontrolatzeko gai.

                   -Autonimia.

Familia EPELAK edo AXOLAGABEAK: –Afektu eta komunikaziorik ez.

                                                   –Kontrolik ez.

                                                                -Heldutasun-eskakizunik ez.

                                                                -Arau larregi edo bat ere ez.

                                                                -Gurasoek erantzukizunak bete gabe.

Ondorioz: -Haurren autoestimu baxua.

                   -Gizarte-gaitasun eskasak.

                   -Bulkadak kontrolatzeko arazoak.

                   -Ez dituzte arauak betetzen.

Beraz, guzti honen ondorio gisa, argi geratu da haurrei gauzak lortzeko bidea erakutsi eta eskubide eta saiakerak errespetatu behar direla, beti ere haur bakoitzaren erritmoa errespetatuz. Edozein arlo eta gairekin aritu arren. Esan beharra dago ez direla inoiz bi haur berdin izango, ezta familia berean egonda ere.

Bestalde, koherentia, ideia eta ekintzen artean, serioki mantendu beharreko gauza da. Hezkuntza eginkizunak familia eta eskolaren artean konpartitu behar direlarik. Haurrak, normala den moduan, ez baitu ulertuko zergatik ageri diren desberdintasunak batean eta bestean, eta ez dago arrazoirik hau gerta dadin.

Azkenik, norberak duen estiloa, pentsamendua, ideiak eta baloreak… kontuan eduki behar dira eta hauek aurrera eraman, horrela soilik lortuko baitugu koherentzia. Beraz, ez dago eredu egokirik edo formula magikorik, bakoitzak ahal duenik eta ondoen egitea eta benetan saiatzea baino. Beti ere informazioa eskuatzeko prest eta gai egon behar dugu bizi garen gizarte aldakor honetan.

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

Familia-eskola harremana

Posted by garazitxu en mayo 26, 2008

Haurraren lehendabiziko sozializazio agentea familia den arren, gero eskolak ere paper garrantzitsua hartzen du. Hauek helburu berberekin lanean arituko dira, umeen garapen emozionala, intelektuala eta sozioala bultzatzen. Horregatik ezinbestekoa da hauek elkarrekin lanean aritzea, konfiantzazko harraman bat beharrezkoa delarik, hau kalitatezkoa izan dadin eta haurrak bere nortasuna eta gaitasunak sustatzeko. Horregatik hezitzaileek familien inplikazioa bultzatu beharko dute haurren-hezkuntza prozesuan parte har dezaten.

Guzti honek dirudien baino garrantzi handiagoa du, bereziki egokitze-aldian. Argi ikusten den moduan ikastetxe eta familiek elkarrekin lan eginez gero, balioak egokiro garatzen direla, haurraren gaitasunak gehiago lantzen direla, azkarrago garatu ohi direla… azken finean komunikazioan oinarritutako harremanetatik etekinak irteten direla.

Balio, arau zein ohiturak partekatzeak ondorio onak dakartza haurrarentzako, Bestela nahastu egiten baita eta narmala gainerea, ez baitu ulertzen eskolan edo etxearen arteko desberdintasuna balio edo arau bat ezartzerako orduan. Horregaitik trebezien arabera, egoeren arabera, adina kontutan izanikzarriko dizkiogu haurrari; haur bakoitzari.

Hau horrela izateko ez dago komunikazioa ez den beste biderik. Horregatik oso garrantzitsua da eskola eta familiaren artean ondo komunikatzea eta gauza, arazo, ohitura, jarrera… ezberdinak konpartitzea.

Eguneko sarrera edo irteeretan, koaderno edo agenda batean, txostenetan, eskolara hasi baino lehenaogko elkarrizketan, batzarretan… milaka eratan elkartrukatu daiteke informazioa. Tokia eta egoera kontuan izanik, beharrezko eta egokia dena azalduz. Zeren gaixotasun, janaria, arazoak… konpartitzea beharrezkoa den bezala; gustuak, loa, aurreko eguneko festa, ibilaldia, egun bereziak… ere konpartitu behar dira. Gurasu zein hezitzaileak haurrarekin bere bizitzako momentuak gozatu ahal izateko.

Aspaldian guraso-eskola zein guraso-elkarteak sortu dira; egun gauzak aldatzen ari diren seinale moduan, eta gizarteko familien arreta eta interesaren ondorioz.

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTA

Posted by garazitxu en mayo 26, 2008

Gaur egur haurrek txiki-txikitatik ikusten dute telebista, eta hitz egiten jakin ez arren bertan agertzen diren ahots-tonua, gorputz-jarrerak, aurpegi-espresioak… bereizteko gai dira.

Telebistari begira gauden bitartean beste gauza askotarako denbora mugatzen da, haurren hezkuntzan eragin handiak dituelarik. Onak zein txarrak. Horregatik asko zaindu behar da haur batek telebistaren aurrean igarotzen duen denbora, bain abaita ikusten ari dena ere.

 

Egia esateko, gauza ororen bezala, erabiltzen jakin behar da telebista; eta neurrian ikusi. Honela tresna egokia izan daiteke arlo kognitibo, sozial zein afektiborako. Honen inguruan iritzi ezberdin asko daude. Baina nik uste dut batzuetan aberasgarri izan daitekeen moduan bestetan kaltegarri surte daitekeela. Zeren bertan jokabide-eredu, bizimodu, balio, arau… asko eta asko agertzen dira eta errealitate ezberdinak ezagut ditzakegu; baina askotan estereotipoak sortu  eta errealitataearekin bat ez datozen eszenak ageri dira. Honek haurraren asimilazio-prozesuan eragin dezake errealitatea eta fikzioa bereizten, hezkuntza-jardueran… ondorio ezkorrak dituelarik.

Gogoratu behar dugu haur txikiak esponjak nezlakoak direla, eta guzti-guztia xurgatzen dutela, Hau da, telebistan ikusitakoa sinetsiko dute eta bertako jarrera, esaerak… imitatuko dituzte. Horregatik garrantzitsua da helduren bat ondoan izatean haurrak telebista ikusten duen bitartean, iraupena eta programazioa kontrolatzeaz gain, nahasteak azaldu, alde positiboak garatu eta enpatia bezalako sentimenduak landu daitezkeelako.

Hezitzaile zein familian kontziente izan behar dugu telebista ezin dela umeak entreteniturik eta helduok beste zeregin betan gauden bitartean erabili. Ondorio negatibo asko izan baititzake, obesitatea, harremanak izateko zailtasunak, informazio desegokia barneratzea…

Beharrezkoa da haurtzaroan telebistaren erabilera okerra eta gehiegizkoa saiestea. Bide batez ariketa fisikoa, sozioalizazioa, imaginazioa eta horrelakoak bultzazten ditugularik.

 

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

Tratu txarrak haurretan

Posted by janigo en mayo 26, 2008

Ekarpen hau egiteko, revista.consumer.es –etik hartu dudan artikulu bateri buruz hitz egingo dut.

 

Gurasoen edo haurraren zaintzailearen ekintza batzuen ondorioz haurraren osasun fisikoa eta segurtasuna edo ongizate psikologikoa arriskuan denean esan ohi da tratu txarrak edo gehiegikeriak gertatzen direla. Beraz, onako hau izan daiteke tratu txarren esanahia; izan ere, pertsona batzuk agian ekintza bat tratu txar lez ikusten dutena, beste pertsona batzuentzat ez da.

 

 

Haur batek tratu txarrak jasaten dituenean, ondoko  jokaera hauek izan ditzake:

 

▪ Haurraren portaeraren aldaketak ematen dira.

▪ Eskolara huts egitea.

▪ Haurraren aldaketa fisikoa.

▪ Gurasoak eskolaren eginkizunaz ardurarik adierazten ez duenean.

▪ Gurasoak ukatu egiten dute haurrak arazorik duenik.

▪ Gurasoak haurraren jokaera mespresatzen dute.

▪ Familiak haurraren gaitasunentzat eskuraezinak diren helburuak jartzen dizkio.

 

 Hainbat jokaera geihago daude baina, oso garrantzitsua da gurasoak bai hezitzaileak erne egotea, egoera hauek detektatzea zaila egiten baizaigu. Artikuluan agertzen den bezala, haurrak tratu txarrak jasaten dituela esatea eta konfirmatzea oso gogorra da, askotan arazoak sahiestu nahian, edota egoera hori hurbileko pertsona bateri leporatu behar zaiolako. Horregatik eta hainbat arrazoi askogatik, tratu txarrak jasaten dituzten haurren kasuak askotan ez dira detektatzen edota azalerazten.

 

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

Telebista, familiako beste kide bat?

Posted by irgomes en mayo 26, 2008

Ekarpen hau egiteko informazioa, klaseko apunteetatik eta ondorengo web orri honetatik atera dut: http://www.hikhasi.com/artikulua/1022

Gai hau aukeratu dut zeren gaur egun ikusi dezakegu umeak gero eta ordu gehiago pasatzen dituztela telebista aurrean eta datu batzuk irakurtzerakoan harritu egin nau. Nire hausnarketa edo iritizia ematen saiatuko naiz.

Datu garrantzitsu bat iruditu zait artikuluan esaten dana, non haurrak ordu gehiago pasatzen dituztela telebista aurrean eskolan baino. Nire ustez, hau gurasoen esku dago, eta badaude batzuk beraien lanagatik ezin dutenak seme-alabak kontrolatu baina norbait bera jagoten badago, abisatu telebista aurrean ordu kopurua murriztea. Beste zeregin batzuk ere badaude, adibidez, eskolako lanak egin behar dira eta hau garrantzitsuagoa da telebista aurrean egotea baino. Gero izango du aukera jolasteko baina lehenago etxeko lanak egin behar dira.

Argi dago telebista iturri informazio bat dela baina umeak ulertzen dute notiziak? eta gainera gaur egun emoten dituzten marrazki bizidunak ere gehienak ez daude umeei zuzenduta nahiz eta ordutegi egoki batean eman, hau da, goizez edo arratsaldez. Umeak ez dira gai interpretatzeko zer gertatzen ari den edo zer esaten ari diren baina hala eta guztiz ere, telebista aurrean dagoz.

Gertatzen da, ume askol eta askok ez dutela irakurtzen egunkaria eta ez dute ikusten telebistan zer emango duten eta orduan jesartzen dira telebista aurrean eta mandua ez dute eskutik kentzen, aurrera eta atzera ibiltzen dira, eta badakite ez dagoela ezer interesgarria baina bertan egon behar dute.

 

 

Egia esan, hau ez da umeengan bakarrik gertatzen, helduengan ere gertatzen da eta guk argi izan behar dugu eredu garela, beraz, kontrolatu egin behar dugu eta telebista ahalik eta gitxien ikusten saiatu behar gara, eta ikusten badugu, hobe da informazioa ematen duten programak ikustea eta marrazki bizidun batzuk non matxismoa, irainak… lantzen diren.

Nik ez diot telebista ikustea txarra denik baina kontrolatu egin behar da zeren arazoak ere ekar ditzake, ikusmeraren arazoak adibidez.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

ESKOLA- GURASOAK KOMUNIKATZEKO SISTEMAK

Posted by saioatxu en mayo 26, 2008

Gaur egun nahiz eta komunikatzeko sistemak ugariak diren guraso askok ez dira, beraien seme- alaben hezitzaileekin kontaktua jartzen. Eta gai honi buruz hitzegingo dut, nire ustetan guraso- eskolaren arteko komunikazioa beharrezkoa delako  humearen garapena egokia izan dadin eta nire iritzia azalduko dut bertan.

Nire ustez, komunikazio sistema guztietatik garrantsitzuenak “ eguneroko sarrera- irteerak “ dira, eta banakako elkarrizketak dira.

Eguneroko sarrera- irteerak funtsezkoak dira haur eta gurasoentzat, horregaitik umeak taldetan irten beharko lirateke eta ez denak batera.  Horrela hezitzaileak umearekin egoteko momentua dauka eta aldi berean haurraren eguna zelan joan den azaltzeko gurasoei.

Baita ere guraso bakoitzarekin egiten den elkarrizketa funtsezkoa da, zeren bertan umeari buruzko datuak galdetzea komeni da. Gerta daitezkeen arazoei aurre egiteko.

Laburbilduz, gurasoak eta eskola kontaktuan mantendu behar dira momentu oro berdin dio zein sistema erabili. Baina kontaktuan egon behar dira.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

HEZITZAILE ETA GURASOEN ELKARLANA

Posted by saioatxu en mayo 26, 2008

Hezitzaile eta gurasoen arteko harremana oso garrantsitzua iruditzen zaidalako hitzegingo dut gai honi buruz. Hausnarketa pertsonal bat idatziko dut.

Esan dudanez, umeentzat beharrezkoa da guraso eta ikastetxearen arteko harremana. Batez ere harreman egokitzealdiari dagokionez.

Horregaitik kurtso hasieran beharrezkoa da guraso bakoitzarekin elkarrizketa bat egitea. Eta egokitzealdiari dagokionez, gurasoek beti naturaltasunez jokatu behar dute. Eta haurra askotan isterakoan ezin dira inoiz ere eskutatu eta joan. Nahiz eta haurra negarrez hasi, gurasoek joan baino lehen, beti beraien semeak apurtu behar dituzte.

Gurasoentzat ez da erraza beraien semeen klase lehenengo eguna. Izan ere oso zaila da banantzea eta kasu batzutan ikustea nola beraien semeak negarrez dauden.

Horregaitik hezitzailearen papera funtsezkoa da, zeren gurasoak aldentzen direnean hezitzaileak izango dira ume horien atxikimendu irudia. Hezitzaileak ere kontuan izan behar dute, ume guztiak ez direla berdinak eta bakoitzak bere erritmoa duela.

Laburbilduz, zenbat eta segurtasun handiagoa izan, gurasoen kasuan, umeentzat hobeagoa da. Zeren eta haurrak beraien gurasoak larritasunez ikusten badute beraiek ere urduri egongo dira.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

HAURRENGAN TRATU TXARREN PREBENTZIOA

Posted by saioatxu en mayo 26, 2008

Tratu txarren inguruan hitzegingo dut, zeren harrigarria da gaur egun tratu txarrak jarraitzea. Eta harrigarriagoa da oraindik guraso batzuk beraien seme- alabetan ordaintzea beraien arazoak. Beraz klaseko apunteak jartzen duenaren arabera hausnarketa pertsonal bat egingo dut.

Gaur egungo tratu txarrak ez dira soilik fisikoak emozionalak ere badira, eta azkenengoak nire ustetan askoz ere larriagoak dira. Zeren eta fisikoak denbora bat pasatu ondoren desagertzen dira, emozionalak aldiz bizitza osoan zehar iraun daitezke eta ez da erreza tratu txarrak sortzen duten beldurra kentzea.

Ume askok espezialisten beharra daukate. Guraso askok beraien semeak jotzen dituzte hainbat kasurengaitik adibidez, elikadura premiez ez asetzea, higiene pertsonalez ez arduratzea.

Guraso hauek ez dira beraien seme- alabetan arduratzen. Tratu txarrak jasaten dituzten guraso askok arazo psikologikoak dituzte. Eta askok alkoholikoak edota drogodependienteak dira.

Beraz, gurasoak ez badituzte beraien semeak maite hoberena da  zerbitzu sozialetara eraman eta ez helduen arazoak horretan ordaindu.

Ume hauek hobeto egongo dira, beste familia betakin sufritzen baino.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTA FAMILIAKO KIDE

Posted by saioatxu en mayo 26, 2008

Telebista pertsona guztietan dauka eragina, horregaitik hitzegingo dut honetas eta klaseko apunteetan oinarrituz hausnarketa pertsonala egingo dut. Beraz, iturria nire hausnarketa da.

Telebista txikitatik dago umeen bizitzan, eta telebistaren arabera jokatzen dute askotan; izan ere, telebistaren aurrean igarotzen dute denbora askoan. Telebistaren aurrean daudela beraien emozioak adierazten dituzte, nahiz eta beti ez duten ondo jokatzen.  Umeek marrazkiak ikusten badituzte, eta normalean beraiek ikusten dituzten marrazkiak ez dira izaten aproposenak. Adibidez, dragoi bola  marrazkiak, bertan indarkeria agertzen da eta umeak telebistan ikusten dutena imitatzen dute.

Zenbait publizitate iragarki ere arreta deitzen diete umeei, zenbaitetan kolore erakargarriez batera, baita ere beste estrategiak erabiltzen dituzte. Adibidez, animaliak hitzegiten.

Laburbilduz, telebista ikustea ondo dago, baina gurasoek beraien seme- alabek ikus ditzaketen marrazkiak jarri beharko lituzkete. Eta telebistaren aurrean irauten duten denbora ere, mugatua izan beharko litzateke.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

HAURTZAROAN DENA EZ DA ZORIONA

Posted by sagasti en mayo 24, 2008

Ekarpena egiteko http://revista.consumer.es/web/eu/20010401/interiormente/33542.php, horrialdean sartu eta gauza garrantzitsu asko bilatu ditut.

Tratu txarrak haurren gan eta gizakiengan orokorrean gizartean dugun arazo larrienetariko bat da.  Nor da tratu txarrak eragiten dituena? Ez dugu pentsatu behar pertsona desorekatua denik, ezta ere sentzibilitate gabekoa. Lanean edo eta inguruan egun txar bat izanez gero, eta egoki metabolizatzen ez badaki, edozein izan ahal da tratu txarren eragilea.

Haurraren osasun fisikoa, eta segurtasuna edo ongizate fisikoa arriskuan dagoenean tratu txarrak daudela esaten dugu.Tratu txar motak daude, eta bat fisikoa da, hau nahita egindakoa da (uleetatik tira, jo,…)

Bigarren tratu txar mota utzikeria edo zabarkeria da (oinarrizko beharretan akatsak izatea). Honen zeinuak, eskolara ez joatea, hortz eta begietako arazoak, etxean bakarrik utzi…

Zelan jakin haur batek tratu txarrak dituela? Urduri edo keskati badago haurra, bere betiko portaeran aldaketa bortitzak, gurasoek arazo fisikoei jaramonik ez badiete egiten, Gurasoek behin eta berriz izeka egiten badiote…

Eta ekarpena amaitzeko horrialdeak berak dakarren esaldi bategaz amaituko dot, eta hurrengo hau da,

Haurren arretarako zerbitzu publikoei dagokie haurren tratu txar kasuei erantzutea, baina guztion erantzukizuna da haurren eskubideak errespeta daitezen gizarte-baldintzak bultzatzeaz.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

HEZIKETA ESTILOAK

Posted by sagasti en mayo 24, 2008

Ekarpen hau egiteko bilbao.net en sartu naiz, zehatzago esanez http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/pwegb010.jsp?idioma=e&color=rojo&padre=*E1&tema=2E1&subtema=10&padresub=2EG&ancla=N&textarea=2EG, web horrialdean.

Hasiera emateko pertsona berdin bi ez daudela esan behar dut, nahiz eta kanpotik antzekoak izan, barrutik bakoitzak era desberdinean garatu du bere nortasuna. Heziketari buruz hitz egiterakoan, mota desberdin asko daudela esan behar dugu (familia autoritarioak, permisiboak, demokratikoak eta epelak)

Autoritarioei buruz exigentzi lar dutela esan dezakegu, ez dituzte haurraren premiak kontutan hartzen, eta uste dute arrazoia beti gurasoena dela, hau da, umeak ezin du eritzirik eman.

Familia permisiboetaz hitz egiterakoan, honek oso gutxi exigitzen dute, uste dute seme alabak zintzoak direla, eta guztia eman behar zaiela (eurek eduki izan ez zuten guztia).

Familia demokratikoe buruz hitz egiterakoan, gurasoen eta seme-alaben arteko harremanetan elkarrenganako errespetua eta kooperazioa dira nagusi. Seme-alabek autonomiaz ikastea nahi dute, norberaren alde hoberena ateratzeko.

Familia epelak, ez dakite zeintzuk diren seme alaben premiak, afekturik ez dute ematen. Giro honetan hasitako haurrek bihurriak dira, jarrera oldartsua dute…

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

Telebistaren eragina haurrengan

Posted by irgomes en mayo 23, 2008

Ekapen hau egiteko informazioa ondorengo web orritik atera dut: http://www.consejoaudiovisualdenavarra.es/menor/documents/Guia_euskera.pdf

Interesgarria iruditu zait honi buruz hitz egitea zeren hainbat umek ikusten dute telebista eta ordu askotan. Informazioaren laburpen txiki bat egingo dut eta nire hausnarketa txiki bat egiten saiatuko naiz.

Haurrek telebista hainbat ordu ikustea, oso txarra da zeren gizartetik aldentzen dira, hau da, ez dute inolako komunikazio edo harremanik gainerako umeekin edo helduekin ere ez dute harremanik. Eurek beraien munduan zentratzen dira eta gainerako munduarekin ahazten dira. Honek arazo asko ekar ditzake, esaterako, ikusmen arazoak, jarrera ezbardinak eukitea beste pertsonekin…

Gainera, komunikazioa ez dute lantzen, baina horretaz aparte, etxeko lanak edo ikastolan bidalitako lanak ere ez dituzte egiten, ez dute inolako interesik jartzen hauek egiteko.

 

 

Azkenik, esan beharra dago, ikerketa batzuen arabera, 4 eta 12 urte arteko gazteek ikusten dutelako telebista gehiegi, hau da, denbora gehien egoten dira telebista aurrean, hain zuzen ere, 990 ordu urtean.

Nire ustez saiestu egin beharko zan hau, hau da, gurasoen kontrola eukita eta umeei ordu kopuru hau murriztuz, ez baita osasuntsua hainbat ordu pasatzea telebista aurrean.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Tratu txarrak haurrengan

Posted by irgomes en mayo 22, 2008

Ekarpen hau egiteko informazioa ondorengo web orri honetatik atera dut: http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/country/null/user/anon/page/materialdidacticodetalle?gid=26737

Interesgarria iruditu zait gai honi buruz hitz egitea zeren zoritxarrez gaur egun honelako pilo bat kasu entzuten duguz umeak jasaten dabezanak, baita emakumeak ere.

Artikulu honetan ikusi daitekeenez, gure inguruetan tratu txarren kontrako kopurua oso handi da, ugalduz doa kopuru hau baian oraindik, ematen dira kasu hauek. Nik egia esateko, ez dut ulertzen nola egon daitekeen holako jendea umeei joteko prest egoteko. Umeak oso ahulak dira nagusi baten ondoan, beraiek babesa bilatzen dute eta ez jipoitzea inolako arrazoi barik, bakarrik beraienn gurasoek egun txarra izan dutelako lanean, edo besterik gabe, desaogatu egin behar direlako, beraien umeak harrapatu eta jo egiten dituzte.

Edo bebai esaten da, gurasoek jarritako arau batzuk bete ez dituztelako, arrazoi moduan ikusten dute eta jo egiten dituzte haurrak. Batzutan ez dago txarto “katxete” moduko bat ematea haurrari espabilatzen joateko, baina katxete hortatik ezin da pasatu. Gainera umeak katxete hori ulertzen du, hau da, badaki egoera baten aurrean txarto egin dudan gauzaren aurrean ezin duela berriz egin, baina hortik tratu txarrak jasatzera umea…

Esan beharra dago, tratu txarren barruan, abusu sexualak ere sartzen dirala. Nik ez dakit zer pasatzen den guraso horren burutik hori egiteko, ume ahul bat, ez duena ezen errurik, oraindik bere burua ezagutzen ari dena, eta txikitarik tratu txarrak jasatea, helduagoa danean, zer izango ume horretaz? zein izango da bere portaera besteen aurrean? Guztiari izango dio beldur eta hau ezin da gertatu, umeak beldur euki behar dau baina ez gauza guztie, umeari autonomoa izaten lagundu  behar zaio baina ez abusu sexualen eta tratu txarren bidez.

 

 

Artikuluak esaten duen bezala, umeak ezin du defendatu bere burua eta gainera nagusi baten aurrean dagoela, gutxiago. Beraz, hauek, helduek, errazago dute izaki txiki honi bere amorrua adierazteko, kasu hauetan, jipoituz. Ia beti gizonezkoa izaten da maltzurkeria hauek egiten dituena.

Nahiz eta tratu txar fisiko gutxi ikusi, badaude beste mota batzutako tratu txarrak; psikikoak, sexu erasoak..

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Hezkuntza estiloak familian

Posted by irgomes en mayo 21, 2008

Ekarpen hau egiteko ez dut inon informaziorik bilatu, klaseko apunteetatik hartu dut eta lagungarri moduan izan dut zeren interneten ez dut informazio askorik aurkitu eta nire hausnarketa bat egiten saiatuko naiz.

Hezkuntza estiloetaz hitz egiten denean, kontutan euki behar diren bi alde daude: Alde batetik, harremanaren tonu emozionala eta beste aldetik, arauak eta mugak jartzen jakitea. Nik lau hezkuntza estilo mota ezagutzen ditut:

– Estilo autoritarioa: Hemen, afektua eta komunikazioa oso eskasa izaten da guraso eta haurraren artean eta seme-alabei gehiegizko erantzukizuna ematen zaienean esaten da autoritarioa dela. Nire ustez, estilo hau ez da hainbeste iksten gure artean, baina gerta liteke, etorkinzun batean gu lanean hasterakoan, holako kasu batekin aurkitzea, eta hau gertatzen bada, hezitzaileok ere ardatu beharko gara afektu eta komunikazio hori emoten, eta gurasoekin hitz egiten noski. Beraien haurrak zerbait txarto egin duela edo beraien arauetatik kanpo zerbait egin duela uste badute oso zigor gogorrak ipintzen dizkiote haurrei.

– Estilo permisiboa: Kasu honetan, afektu eta komunikazio gehiegi ematen da. Hauen etxean, ez dago araurik eta dena egiteko baimena dute. Estilo hau ere ez da guztiz egokia zeren umeak ezin du egin beti berak nahi duena, bere erruak egiten saiatu behar da, erratzen jakin behar dau… hau guztia egiten ez badu, autonomia oso gutxi izango du eta hau ez da egokia haurraren garapenerako.

– Estilo demokratikoa: Estilo honetan, afektua eta komunikazioa..egokiak dira. Haurek iritzia ematen dute, eta gurasoak entzuteko prest egoten dira. Estilo hau aproposa dela iruditzen zait zeren guztiok dugu eskubidea entzunak izateko eta haurrak batez ere, afektua eta komunikazio bilatzen dute helduengan.

– Estilo axolagabea: Guztietatik desegokiena hau da, ez da inolako komunikazio eta afekturik ematen eta gurasoek oso arreta gutxi jartzen dute bere haurrengan. Kasu hau, tratu txar bihurtu daiteke. Egoera hau zoriotxarrez, gaur egun ikusi egiten da.

Horretarako, hezitzaileak oso demokratikoak izan behar gara baina limite batzuk egon behar dira, hau da, guztia ezin zaio onartu haurrari.

 

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

GAUR EGUNGO TELEBISTA

Posted by sagasti en mayo 21, 2008

Ekarpen hau egiteko http://www.bebesenlaweb.com.ar/elniniopasoapaso/todoninio/televisionyninos.html  horrialdean sartu naiz, bertan honako honetan garatzen gabizen gaiari buruz zerbait bilatu dot.

Hasiera emateko galdera bat egingo dut, zertan datza gaur egungo telebistaren potere erakargarriak?

Telebistak ikusle mota desberdinak ditu, bai helduak, zein haurrak. Haurrak egunero orokorrean 4 ordu telebista ikusten ditu, honek urtean 1400 ordu suposatzen du, eta haurrek eskolan urtean 1000 ordu egiten dituzte.

Haurraren hazkundea eta garapena era egokian eman daiten, besteekin harremana behar du, kirola behar du, baita irakurtzea komenigarria litzateke, eta telebista ikusten irauten dituen ordu kopurua kontutan izanik, beharrizan honek ez ditu asetzen.

7 urtetik beherako aurrek, errealitatea eta fantasia ez dute desbardintzen, hau da, beraientzat biak planu berdinean daude.

Guzti hau telebistak sortzen du. Telebistak komunikazioa sortzen du, hau da, irakatsi egiten du, hori bai, gero ez dago azterketarik jakinduria neurtzeko.

Beti esan da sinisteko ikusi egin behar dela, baina sinistu behar du haur batek supermanek hegan egiten duela? Helduak errealitatea zein den jakiteko gaitasuna dauka, baina haurrak ordea dena sinistu ahal du.

Telebistak ekar dezakeen beste arazo haundi bat bortizkeria litzateke, gaur egungo telebistan edukiak ez dituzte kontutan hartzen ordutegiarekin, eta edozein momentutan jartzen dituzte bai programak, zein pelikulak bortizkeri maila altua dutela haurrentzat.

Guzti hau gertatu ez daiten egokiena gurasoak ordu kopurua neurtzea eta programazioa kontutan hartzea izango litzateke.

Posted in Estibaliz Sagastizabal, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

Telebista, sendia eta publizitatea

Posted by Jon en mayo 20, 2008

Gaurko klasea hasteko….. Haur garapena:

Gurasoentzako telebista

Publizitatearen inguruan

Kontsumo eta Publizitatea

Posted in Jon Bustillo, Uncategorized | Etiquetado: , , | Leave a Comment »