Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘Garapen sexuala’

Masturbazioa 0tik 5 urtera

Posted by garazitxu en abril 21, 2008

Jatorria: http://www.bergara.net/Udala/Antolaketa/Ongizatea/aldizkari/ale14EU.pdf

Uste dut argi dagoela zergatik aukeratu dudan gai hau, 0tik 5urtera arteko haurren masturbazioa hezitzaile moduan lanean arituko garenean zuzenean ikutuko dugun gai bat izango delako. Garapen sexualarekin zerikusi zuzena duelakoan nago, masturbazioa norberaren gorputzaren esplorazioaren ondorioa bait da.

Ba al dute haur txikiek sexualitaterik?

Sigmound Freud (1856-1939) izan zen haurrek sexualitatea zutela aldarrikatu zuen lehenengoetarikoa. Baieztapen horriek garai haietan eskandalu hutsa ziren arren, beranduago hainbat zientifiko eta adituk egiaztatu zuten. Hala ere, gaur egun haurren masturbazioak tabu sozial bat izaten jarraitzen du.

Garapen osasutsu baterako beharrezkoa da txikienek berain gorputzak ukitze, horrela zenbait sentsazio ezberdin esploratzen bait dituzte. Ohituak gaude haurrak beraien gorputz atalak arakatzen ikusten, baina genitalak ukitzen ikusten baditugu harritu, lotsatu eta beldurtu egiten gara gure erreakzioa guztiz ezbedina delarik. Telebistan, kalean… ematen du haurren sexualitatea ez dela existitzen, baina hau guztiz ideia okerra da, haurrak pertsona sexudunak dira eta sexua baitute. Gainera beharrezkoa da norberaren gorputzaren funtzionamendua ezagutzea inguruaren ezagutza areagotzeko. Honetarako gorputzak sortzen dizkien sentsazioak esperimentatuz.

Gende asko harritzen da haurrak masturbatzen aurkitzean, baita geure sexualitatearekin parekatu eta gero ondorioak ateratzen ere. Baina haurrarentzat masturbazio hori ez da helduon sexualitatea bezalakoa. Egia da plazerra etan diola, baina berak kaka egite, jatea, lo egitea… bezalakoa da. Plazer hutsagatik egiten dute eta ez alderdi morboso batekin. Horregatik behin probatuz gero gustatu bazaio normala da berriro ere errepikatzea.

Askorentzat benetan zaila izaten da seme edo alaba masturbatzen dela onartzea eta harridura, beldurra edo ezustea sortzen dizkie. Guraso asko daude egoera honetan eta sekretu bat bezala gordetzen bada haurren sexualitatea izkutatzen ariko lirateke, horregatik garrantzitsua da hori onartu eta azaleratzea, egoera antzekoetan dauden haur eta gurasoentzat lagungarri izan daitekeelako arraroa ez dela eta kasu bakarra ez dela jakitea. Baita etorriko diren generazio berrientzat eta haien familientzat ere, etorkizunean gai tabu bat izan ez daiten.

Esan beharra dago haurrek genitalak zuzenean ukitu edo zerbaitekin igurtzi arren, gehienetan kasualitatez aurkitutako fenomenoa izaten dela (mantarekin, panpin batekin…). Behin sortutako sentsazio honek ongi sentiarazten du eta hau luzatzen edo errepikatzen saiatzea guztiz normala da. Momentu hauetan exzutatuta eta izerditan egon ohi dira eta baliteke klimax bat ere izatea, gero lasaituko delarik. Batzuek errepikatu egingo dute eta beste batzuek ez.

Helduok sexu jolasak leku intimoekin lotzen ditugu eta gure kulturako idatzi gabeko arauak barneraturik ditugu. Baina haurrek oraindik ez dituzte arau hauek barneratu eta gustagarri dutena edonon egin dezaketela uste dute, beraz lasai asko masturba daitezke parkean, eskolan… Umea berehala ohartuko da  nagusien erreakzioa desberdina dela eta ez oso ona eta naturala, ondorioz konturatzen doa egiten dabilena ez dela ekintza arrunta (merienda jan, hortzak garbitu…) eta gurasoen jarrera urduriagatik eta antzeman dien deserosotasunagatik arau inplizituak barneratzen joango da. Halako egoeretan lagungarri da intimitate kontzenptua haurrarekin lantzea.

Masturbazioak orokorrean ez du ondorio kaltegarririk, eta ez du zerta arazoren baten ondorio izan beharrik. Masturbatzeak bere gorputzarengan duen jakintza zabaltzen du, gainontzeko arloetan lagunduko duelarik. Gorputzak sortu ditzakeen sentsazioak eta izan ditzakeek erreakzioak ezagutzeak ingurua segurtasun gehiagoz esploratzen lagundu dezake. Gainera gorputza erlaxatu, oxigeno gehiago hartu, odolaren zirkulazioa hobetu, momentu estresanteetan lasaitu…egiten du. Beraz, esan daiteke ez dgoela masturbazioa txarra dela esateko arrazoi zientifiko ezta errazoi fisiologikorik ere ez. Are gehiago, masturbazioa haurran bizipen bat gehiago da eta aurkikuntza garrantzitsu bat izatean gain, ondorio onak izaten ditu.

Anuncios

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

Sexu aniztasuna helburu

Posted by zoriontsu en abril 21, 2008

Seme-alaben afektibitate eta sexu aniztasuaren heziketaren gaineko hausnarketa egiten badugu, ondorio garbi batera heltzen gara, ez direla haurtzarotik aukerak mugatu behar, sexu aniztasuna landu behar dela.

Gaur egun, oraindik, irudikapen heterosexualean hezten ari gara umeak, erabiltzen diren materiala, ipuinak, marrazkiak eta hizkuntza bera ere, heterosexistak dira. Beharrezkoa da haurrak sexu aniztasunean heztea, lehen eta bigarren mailako sexualitaterik ez dagoela erakutsiz.

Denbora luzez pentsatu izan da haurrek ez dutela sexualitaterik baina egun badakigu ez dela horrela, gure sexualitate prozesua jaiotzatik heriotzaraino doa. Haurrari jaio orduko sexua esleitzen zaio eta familiak ezberdin ikusiko du umea, neska edo mutila bada. Momentu horretatik aurrera heterosexualitate prozesuaren irudikapena martxan jartzen da.

Haurrak ez ditu horrenbeste ezberdintzen, sexuala eta ez sexuala. Beraien sexualitatea urrun dago sexualitatearen ikuspegi genitalizatutik eta ugalketarako sexualitatearen ikuspuntutik, umeentzat dimentsio sexuala, afektiboa eta soziala oso lotuak daude. Beraz, sekula ez epaitu helduen ikuspuntutik haurrek egiten dutena, une horretan erantzun bat ematen ari bagatzaizkio haurren sexu hezkuntzari.

Haurrak plazerra eta lotura afektiboa izateko behar handia sentitzen du eta ukimenak, giza-aurpegiak, ahotsak… erakartzen dute. Sexu heziketa, atxikimendu harremana duten pertsonekin hasten da. Gertuko pertsonekin ikasten da modu intimoan komunikatzen: laztanak, hitz goxoak, besarkadak… Hor ikasten du umeak maitatua izateko eskubidea duela.

Haurren sexualitate prozesua aurrera doan heinean, helduek transmititutakoa prozesu horretan islatzen da, eta bi urterako jada neska edo mutil sentitzen dira. Baina sentimendu hori ez dute beraien hormonek sortu bakarrik, euren itxurak eta bizi izan duten sozializazio prozesu labur horretan ikusitakoak eragin zuzena baitu.

 

Sexu aniztasunaren inguruko hausnarketa hau burutzeko, “Hik hasi” aldizkariko artikulu baten laguntza izan dut, hain zuzen, www.hikhasi.com/artikulua/1408 orrialdetik jasoa.

 

Posted in Zorion Usabel | Etiquetado: | Leave a Comment »

Hizkera ez-sexista

Posted by garazitxu en abril 20, 2008

Zentzuduna eta etorkizunean gure lanerako erabilgarria izan daitekeelako aukeratu dut ekarpena egiteko gai hau. Gaiarekin luturik doa, hizkera sexista zein hizkera ez-sexista batek haurraren garapen sexualean ondorio ezberdinak eragin ditzakeelako.

Testuaren jatorria: http://www.hikhasi.com/artikulua/1396

Munduan ez dago berdina den pertsonarik, eta ezin da ukatu gizonak eta emakumeak desberdinak garenik ere. Baina honek ez du esan nahi aldaketa fisikoez gain jarrera, pentsaera tea abarretan ere desberdinak garenik. Hori pertsonaren araberakoa baita eta ez sexuaren araberakoa.

Argi dago berdintasunaren aldeko borrokan gizartea aldatzeko hizkuntza ez-sexista erabiltzeaz gain beste gauza asko egin behar direla, txikienei ordea era egokian hitz egiteak etorkizunean berdintasuna garatzeko pausu bat da.

Hizkuntza ezderdinen artean desberdintasun handiak daude, hala ere guretzako alderdei garrantzitsua da euskarak oso zama sexista txikia izatea (%5ekoa). Honi sexismo linguistikoa deituko genioke, baina bizi garen gizarteko itzala besterik ez da. Beraz, sexismo soziala ere pairatzen dugu eta hau da aldatzeko benetan zaila dena. Bertan arau, ohitura, jarrera, pentsaera… asko barneraturik daude. Eta nahiz eta kultura eta gizarte desberdinetan bizi, guztietan emakumea gizonezkoaren atzetik agertzen da. Ikasitako sinbolo eta irudikapenak okertzat jotzea eta balio eta jarrera berriak sortzea zaila den arren, hutsetik hasita horretan saiatu behar dugu, batik bat haur taldearekin ikasgela batean gaudenean.

Azken hamarkadetan hizkera ez-sexista bat erabiltzeko gomendio asko argitaratu diren arren, ia gehienetan katsak eta porrotak agertu dira. Hala ere ez dugu etsi behar eta plngitza eta asmo horiek praktikara eramatea beharrezkoa da.

Honek itzelezko pisua izango luke heziketan, eta leku askotan ikasmaterialean, ikasleetan, irakasleeta eta geletan aldaketa handiak ekarriko litzuzke. Errazena ikasmateriala eta gelak egokitzea da, baina ikasle zein hezitzaileen jarreran, hizkeran eta pentsaeran aldaketak eragitea nahiko zailagoa da.

Honetarako kontzienteki hitz egin eta entzun behar dugu. era bakarra sahiestuz eta interpretazio desberdinak ikusiz. geln neska zein mutilak elkarren ondoan jarri, berdin tratatu bronka botatzerakoan edota txalotzerakoan, guztion parte-hartze berdina sustatu, hitz berdinak erabili neska zein mutikoekin…

Guztion esku dago berdintasunaren aldeko bidean aurrerapausuak ematea.  

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

Sexuaren inguruko teoriak

Posted by zoriontsu en abril 20, 2008

Haurrek txiki-txikitatik euren sexuaren araberako bereizketak egiten dituzte. Bereizketa horien jatorria modu ezberdinean ikusten dute hiru teoria psikologiko garrantzitsuenek:

Psikoanalisiaren sortzailea Sigmund Freud-en esanetan mutila aitarekin identifikatzen saiatzen da, amaren maitasuna lortzeo eta Edipo-ren konplexua deitzen dio jokabide honi. Nesken kasuan, aldiz, aitarenganako desioa sentitzen dute eta ama imitatzen dute aitaren maitasuna lortzeko.

Gizarte ikaskuntzaren teoriak dioenez neskek amaren jokabideak behatzen dituzte eta mutilek aitarenak, horrela euren generoari dagozkion erantzunak bereganatzen dituzte, hau da, genero rolak sortzen eta barneratzen dira. Teoria honetan gizarteak badu garrantzia umearen jokaeretan, haurrak txiki-txikitatik bere inguruan, gizartean, sortuta dauden rolak imitatzen baititu.

Azkenik, teoria kognitiboa aztertuko dugu. Honen arabera haurrak generoaren kontzeptua perfekzionatuz joaten dira, intelektualki aurrera egiten duten heinean. Ondorioz, sexu ezberdintasunak jokabideen araberakoak direla uste izaten dute berezitasun biologikoak baino. Egindako ikerketetan frogatu da, mutilek neska bihur daitezkeela gonak jantziz gero, eta neskek mutil bihur daitezkeela ilea oso labur moztuz, adibidez. Teoria honen arabera, sei urterekin ulertzen dute umeek sexua iraunkorra dela eta ez dela kanpoko itxuragatik edo jokabideengatik aldatzen.

 

Ekarpen hau egiteko informazio iturri izan dira klasean erabilitako apunteak.

Posted in Zorion Usabel | Etiquetado: | Leave a Comment »

Sexu aniztasuna

Posted by garazitxu en abril 20, 2008

Jatorria: http://www.hikhasi.com/artikulua/1408

Interneten denbora luzen bila egon ondoen, honako artikulu hau aukeratu dut, haurraren sexu aukera eta hau giro aberats eta oztoporik gabekoan heztez mintzatzen delako.

Uste dut gaiarekiz zerikusu zuzena duela, hezitzaile gisa haurrek sexu garapen egokia izateko zenbait aholku eta balorazio egiten baititu.

Sexu aniztasunean hezitzeko ados egon arren, asko dira hori nola egin ez dakitenak. Hau normalean momentu konkretuetan eta haurrak nerabezaroan daudenean egiten da, eta gizon eta emakumearen aparatu genitalak erakutsaiz eta koitoaz hitz eginea. Honek aukera asko mugatzen ditu eta etorkizunean heterosexualitatea bultzatzen du. Horregatik txiki txikitatik hitz egin behar da sexualitateaz, adin guztietak praktika honekin jarraituz. Ez da soilik heterosezual kontzeptua erabili behar, gainera geru eta ugariagoak dira familia mota ezberdinak eta guztiak isladatuak sentitu behar dira, ez soilik familia heteroparentaletan bizi diren umeak.

Helduok haurraren jaiotzatik hasten gara baldintzak jartzen, mutila edo neska bada desberdin haurtzen dugu umea, eta heterosexuala dela pentsatzen da.

Txikienengan lotura afektiboak arlo guztietan du eragina, eta haurrak plazerra eta lotura afektiboak izateko beharra sentitzen du. Lotura afektibo hauek bizi osoan zehar izango dira sexuaren bitartekari, batez ere haurtzeroan. Sexu heziketa atxikimendua duen pertsonekin hasten da (laztamnak, musuak, besarkadak, kontaktu fisikoa…), eta garrantzitsua da bere burua ezagutu eta onartzen ikastea eta bere erotika modu zoriontsu batean adierazten ikastea (homosexual, heterosexual nahiz bisexuala).

Urte t´erditik aurrera asko aldatzen da umearen bizitza, ibiltzen eta hitz egiten hasteak autonomia izugarria ematan baitio. Momentu honetatik aurrera sexuaz duen jakinmina zuzenago adieraziko digu, eta egiten dizkigun galderak erantzuteaz gain informazioa ahalik eta era egokienean ematen saiatuko gara. Haurrak etorkizunean bere sexualitatea era naturalean bizi, homosexualitatea onartu eta bere beharrak modu zoriontsuan asetze nahi baldun badugu hasieratik azaldu behar dizkiogu dakizkigun kondizio sexual, faimilia tipo, maitatzeko era… guztiak.

Informazioa hitzez transmititzen diogula uste dugun arren, ez dugu ahaztu behar bere eredu garela; eta naturaltasunez eta gardentasunaz aritu behar garela. Hala ere, gizakiak garenez, ditugun dudak, lotsak eta beldurrak ikustarazi behar dizkiogu. Berak ere dudaren bat duenean lasai asko galde dezan.

Umeak bere inguruan aukera anitzak ikusi eta bizitzen baditu zaila izango da nagusia denean baztertua sentitzea.

Azkenik, esfinterrak kontrolatzen hasten denean normala da bere kuriositatea zentzumenen bidez asetzea, eta bere gorputza zein ingurukoena esploratzea. Hemendik aurrera lehen agerian ez zuen gorputzeko atal bat begi bistan izango du, eta bere parte da. Horregatik ikusmen eta ukimenaz baliatuko da informazio berria eskuratzeko. Hezitzaileok lan handia egin behar dugu identitate sexuala, desira orientazioa eta generoa ez nahaste. Baita haurrei beraien aukera ez mugatzen ere. Honetarako harren masturbazio edota biren arteko jolasen aurrean dugun jarrera erabakigarria izango delarik.

 

Posted in Garazi Gomez, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

Sexualitatea atzerapena duten haurrengan

Posted by zoriontsu en abril 20, 2008

Ez da erraza seme-alabekin sexualitateari buruz hitz egitea, gurasoentzat zaila lehen pausu horiek ematea. Zailtasun honi, umeak atzerapenen bat duela gehitzen badiogu, orduan eta konplexuagoa da sexualitatearen inguruko hezkuntza nola bideratu jakitea.

Lehenengo eta behin, gurasoak onartu egin behar ditu umearen muga pertsonalak. Hurrengo pausua, seme-alabekin komunikatzea oztopatzen diguten beldun irrazionalen jatorria zein den identifikatzean datza. Umearen galderekin sentitzen dugun urduritasun eta zihurtasun falta hoiek nondik eta zergatik sentitzen ditugun zehaztu beharra dago. Akats bat litzateke, dena bertan behera uztea, ezin dugu pentsatu: zein zaila den sexualitateari buruz hitz egitea… Oztopoak zeintzuk diren jakin behar dugu eta informazio hori izanda, aurrera egin.

Gurasoak beraien seme-alaben etorkizuneko jarduera sexualak kezkatzen ditu. Atzerapenen bat duten umeengan kezka hori handiagoa da. Halere, atzerapena duten haurrengan ere aniztasuan da nagusi eta ume bakoitza bere ezaugarri propioen arabera hezi beharko da.

Bestalde, ume hauen gurasoak badute beste kezka handi bat, etorkizunean eramango duten bizitza afektiboa eta horren aurrean nola jokatu. Ezin genezake ahaztu, babes neurrien garrantzia eta honen inguruko informazioa helaraztea umeei.

Sexu-heziketa pertsonalizatu, egokitu eta konpentsaziozkoa behar dute. Baliteke laguntza eta aholkularitza profesionala behar izatea.

Informazio hau ATZEGI elkartearen txosten batetik jaso dut, hain zuzen, http://www.educacionenvalores.org/IMG/pdf/sexualitatea_eta_afektibitatea.pdf web orritik.

Posted in Uncategorized, Zorion Usabel | Etiquetado: | Leave a Comment »

sexua

Posted by garazitxu en abril 19, 2008

Lehenik eta behin esan beharra dut aukeratu dudan testu zatiak sexuari buruzko ohiko zenbait galdera biltzen dituela. Uste dut nahiko interesgarria dela, zenbait egore lehen eta orain nolakoak diren azaltzen bait ditu.

Gainera ikusten ari garen gaiarekin zerikusia duelakoan nago, zeren helduen jarrera, hizkera eta pestsaerak haurrak asko baldintzatzen baitituzte. Eta ez dugu ahaztu behar haurren ereduak helduak direla.

testuaren jatorrizko iturria: http://revista.consumer.es/web/eu/20030601/entrevista/

nagusiei zaila egiten zaigu sexuaz jardutea, eta haurrei gai normalatzat har dezaten eskatzen diegu gure jarrera eta hitz egiteko modu askok hori errespetatzen ez badute ere. helduek sexuaren alderdi morbosoa ikusten dugu nabernen eta nahita edo nahi gabe bada ere gu geu gara haurrekin sexuari buruz hitz egitean desberdin jikatzen dugunak. Baina ez dugu ahaztu behar sexua gure parte dela eta txikienei alderdi kulturala, soziala, fisiologikoa… ere erakutsi behar diegula.

Mendeetan zehar sexua debakaturiko gauza izan da et ezkutuko irizur hortatik atera ordez arinkeriak tratatu eta kontrako aldera jo du gaur egungo gizarteak.

Sexualitatea normalizatzeko prozesuak hau ondo ez ezagutzeak sortzen dituen angustia eta frustrazioa gainditzea ekarri badu ere, okerreko ideia eta mito asko sortu ditu.

Zinema eta telebistako eszena esplizituek seualitatea genitalizatzen dute, gorputz perfektuak, sekulako orgasmoak, gizona eta emakumea… okerreko ezagutza tranmititu dezakete. Honek gure autoestimua apaltzeaz gain, sexuaz gozatzeko unean ikaragarri inhibitzen du. Gainera mitoak iraunarazten dituzte.

Asko entzun den mitoetariko bat sexualitateaz txikitatik aritzeak sexu jarduera biziagoa eragiten duela da, edota masturbazioak alopezia ondorioztatzen duela. Honekin esan nahi dudana informazio hobea duten haurrek konpontzeko duda gutxiago dituztela da, hobeto prestatuak daudela eta sexualitate hobea bizi dutela. Zalantzak konpondu eta aurreiritziei kasurik egi ez dieten gazteaksexualitatera beranduago iristen diren arren, hobeto prestaturik eta gaitasun hobearekin iristen dira. Honetarako garrantzitsua da gurasoek seme-alaben aurrean sexuari buruzko jarrera positiboa izatea. Informazioak baino gehiago jarrerak baldintzatzen bait dute haurren heziketa sexuala.

Sexua jaiotzatik heriotzarainoko ikasketa da eta normalena afektibitateari loturik egotea den arren, beti ez da horrela gertatzen. Hala ere, umeei sexualitatea zeharkako gai baten moduan eguneroko bitzan irakatsi behar zaie. Eskoletan oraindik ez da sexua askorik lantzen (sexu-harremana zer den, sexu-aparatuak eta izenak besterik ez), eta askotan familian ere ez. Hezitzaile, guraso, ezugunen jarrerak hautematen dutuzte haurrek eta eragin handiagoa dute hauek esaten zaizkien gauzek baino.

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

SOZIALIZAZIO PROZESU EZBERDINAK, SEXUAREN ARABERA

Posted by maiderjaio en abril 17, 2008

http://jolasensexismoa.blogspot.com/2007/06/sozializazio-prozesu-desberdinak.html

Ekarpena beste blog batetan aurkitutako testuarekin oinarrituz egin dut.Sexualitate gaiarekin zer ikusia duelako sozializazio prozesu ezberdinak.

Sozializazio prozesu ezberdinak daude sexuaren arabera,esteriotipatzea sozializazioaren ondoriozkoa dela aldarrikatzen dutenak ere badaude.Emakumeak eta gizonezkoak sozializazio ezberdina bizi izan dugu.

Gizarte sexista honetan emakumeei jarri zaizkien rol,funtzio,balore ,lanak…eta genero femeninoak definituko dutenak,gizonezkoetan ostera,beste rol,funtzio,balore,lan…dituzte eta genero maskulinoa definituko dutenak.

Sozializaioaren barrun laneratzea oso ezberdina da emakumearentzat oraindik ,gizonezkoen aldean.Gaur egun oraindik emakumeak eta gizonezkoen arteko soldatan ere desberdintasun handia dago,nahiz eta lan berdina egiten duten.

Haurtzaroan haurreri irakatsi behar zaie,berdintasun batean bizitzen.3urte inguruan generoen araberako rolak antzeztean dituzte eta beren sexuko lagunekin eta ikaskideekin harremanak izaten joera edukitzen.Horregaitik txikiagotik hitz eta jardueren bidez (jolasean,jostailu motak) berdintasunean bizitzen irakatsi behar zaie,bere identitatea indartuz.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

ESTEREOTIPOAK ETA ESKOLAREN PRESENTZIA

Posted by maiderjaio en abril 16, 2008

Begoña Martinmez EHUko pedagogia Fakultateko irakasleari egindako estereotipoei buruzko elkarrizketaren gainerako ekarpena egingo dut,gure gaiaren zer ikusi duelako.

Bizitzako lehemnbiziko urteetan mutikoek eta neskatxoek gizoneskoei  eta emakumeei dagozkion jardueei,jokabideei eta zereginei buruzko estereotipo ugariz jabetzen baitira.

Jakin da eskolak estereotipo eta baloreak trasmititzen dituela.Estereotipiak Begoña Martinezek dioenen bezala giza talde batzuei buruz egiten ditugun irudiak dira,eta horrela da.

Estereotipo eta baloren arteko ezberdintasunak badaude,adibidez baloreak estereotipoen edukiaren zati bat dela.Pertsona bakoitzak berari dagozkion genero estereotipoa ikasten joaten da bere bere garapenean zehar.Estereotipo hoiekimitazio eta identifikazio prozesu bat jarraitzen du.Prozesu horetan, pertsonaren sexia identifikatzen ikasten dogu,gero norbere sexu eta azkenik generoaren rola identifikatzen du.Prozezu guztia ondo ematea garratntzitsua da ,eta nik esango nuke rola identifikatzearen garrantzitsuenetarikoa dela esango nuke,hor sartzen baita bakoitzaren identitatea.

Ikasketa prozesu horretan eskolak zer ikusi handia du,kontu handia eduki behar dute hezitzailek beraien hizkuntzarekin,askotan sexista izaten baita,erabiltzen dituzte jolas eta jostailuekin…

Eskolaren funtzioa Begoña Martinezen iritziarekin bat nator,eskolak konpromezua hartu beharko luke gizon eta emakumeen arteko desberdintasunamantentzen duen estereotipoak baztertzeko,ez badago konpromezu hori eskolaren partetik berdin jarraituko du denak.Baita familiak ere inplikatu beharko dira haurren lehen ereduak etxekoak baitira.

Ez luke asko balioko eskolan estereotipoak ezabatzeko esfortzua egitea,familian ez bada ezer egiten.Beraz eskola eta familien arteko harremana beharrezkoa da.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

NESKATO ETA MUTIKOEN BERDINTASUNA

Posted by maiderjaio en abril 16, 2008

Planeta entziklopediako gaurko gaiak liburuko generoei buruzko testutxoari buruz egingo dut ekarpena,aukeratu dut generoei buzu hitz egiten duelako.

Emakumearen eta gizonen artean diferentzia biologikoak daude,eta erditze momentutik ikus daitezke.

Estatistikak dioenez,neskatoek,jaiotzerakoan,mutikoak baino taila eta pisu txikiagoak dituztela konturatzea.Jaio eta lehenengo urteetan,mutikoek nekatoek baino gaixotasun gehiago hartzen dituzte.

Hezkuntza eta agente sozializatzaileek (familia,estola,gizartea,kideen taldeak…),hauek dira gizonen eta emakumearen desberdintasunak jartzen dituztenak.

Haurtzaroan dira inplikatzen diogunean eginkizun zehatzak .<hau ez da mutikoen jolasa>bezalako esaldiak asko entzuten dira.Nahiz eta aldaketa daude gaur egunalde honetatik askotan neskak futbolean jokatzen ikusten baitituguz adibidez.

Baina zoritxarrez badaude hainbat gauza oraindik aldatu behar direnak,eboluzioak aurrera jarraitu behar du,mutikoen eta neskatoen arteko berdintasun osorantz ,eskolan zein gizartean,etxetik hasita.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: , | 2 Comments »

PUBLIZITATEA ETA ESTEREOTIPOAK

Posted by maiderjaio en abril 16, 2008

 

  Planeta entziklopediatik hartutako testu bat aukeratu dut ekarpen hau egiteko.Gure gaiarekin,sexualitatearekin zer ikusi ikusten diodalako,estereotipoen aldetik.

   Batetik esan beharra dago publizitateak oso eginkizun handia duela kontsumoko gizarte honetan.Produktuaren sustepena ez ezik ,jarrera eta baloreen hor agertzen direlarik.Iragarkietan gizon eta emakume izateari lotutako estereotipoak  oso argi ikusten dira.Esate baterako iragarki gehienetan garbiketa produktueta emakumeari zuzenduak izaten dira,baita izugarrizko aldaketa egoten da haurrei zuzentzen zaizkien jostailuen artean.Beste sarri akotan emakumearen irudia itxura sexual azaltzen da.

  Hori guztia esanda gure gizartean berdintasun batera heltzeko publizitateetan agertzen diten estereotipo hoiek aldatu beharko dira,bi generoen berdintasuna lortzeko.

  Publizitateak egiterako Orduan  kontua gehiago izan behar dute gaur egun,publizitatearen sexistei sarritan salaketak egon direlako eta publizitateak egteko era apurbat aldatu dituzte,nahiz eta oraindik ikusten diren iragarki sexistak. 

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

Haurtzaroa eta sexualitatea

Posted by janigo en abril 15, 2008

Nik haurtzaroari eta sexualitateari buruz hitz egingo dut. Informazioa nire iritzitik eta http://www.hikhasi.com -etik hartu dut.Bertan sexologa batek galdera batzuei erantzuna ematen die eta gure gaiarekin zerikusia dutenez oso interesgarria iruditu zait hau komentatzea..Haurtzaroa gure bizitzako arorik erotikoena dela dio elkarrizketan eta horrekin bat nator. Haurrei askotan berdin zaie, bere sexu bereko edo ezberdin batekin biluzik jolasten ibiltzea, edota etxean eta ikastetxean bat batean biluzik jartzea…

Eta sarritan helduek ezin ditugu ulertu jokaera hauek, zergatik egiten duten,… baina hori haurren sexualitate adierazpena da. Horrela bizi dute haurrek plazerra, eta kontutan izan behar dugu,gurasoek bai hezitzaileok, haurrak jaiotzen diren unetik, horrela onartua izan behar dela, den modukoa. Sexologa honek dioenez, masturbazioak bi helburu ditu. Alde batetik, plazerra aurkitzea modu autonomo batez. 2urtera arte helduok ematen diegu plazerra, garai hortan guk estimulatzen baititugu eta 3urtetik aurrera eurek hasten dira euren gorputzak esploratzen. Bestetik, gorputzak ematen dien plazerrari esker, euren autoestima era baikor batez lantzen dute, gorputza maitatuz, autoestimoa indartzeko. Garai honetan, besteen gorputzarekiko interesa guztiz pizten da eta oso normala da haurren artean, organo sexualak ikutzea, ipurdian jotzea,.. Hala ere, badago jende asko, euren semea beste mutiltxo batekin jolasten ibiltzean,”ai, nere semea ez da homosexuala izango?” hau pentsatzen dutenak. Eta horrekin, bai ez natorrela bat. Txikitan naturaltasunez ibili eta jokatu behar dugu, eta jokabide asko normaltzat hartu.

Posted in Janire Gorroño, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

FAMILIA MOTA DESBERDINAK

Posted by saioatxu en abril 15, 2008

Gai honen inguruan hitzegin dugu klasean eta nire buruari erreflexio bat egiteko baliagarria iruditu zaidanez, honi buruz hitzegingo dut. Galdera hauek etorri zaizkit burura: zein da ume batentzat familia eredu egokiena ?

Beti izan behar ahal da familian ama eta aita bat ?

Galdera hauei erantzunez, normalean umeok ama eta aita betakin hezitu gara eta hori izango da geure eredua; horrek ez du esan nahi egokiena denik. Askoz hobeagoa da amarekin edo aitarekin soilik hezitzea eta maitasuna eta beharrezko guztia izatea, honekin esan nahi dut hoberena beti ez dela biekin hezitzea zeren posible da guraso horiek beraien semean ez arduratzea eta kasurik ez egitea. ume batentzat garrantsitzuena maitatua sentitzea da.

Zergaitik ez dizkiete homosexualei adoptatzen isten ? ez al dira pertsona normalak ?

Edozein pertsona adoptatzerako orduan ume hori sainduko duelakoan egiten du, beraz nahiz eta homosexualak izan adoptatzeko eskubidea izan beharko lukete, eta umeei familia mota desberdinak daudela azaldu ez soilik ama eta aita.

Laburbilduz, umeak maitasuna behar dute. Berdin dio familiak nortzuk osatzen duten. Askoz hobeagoa da ume bat 2 gizonek hezitzea aita eta ama ez arduratsu batzuk baino. Umearentzat beharrezkoa da giro egokian egotea.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

KULTURA DESBERDINETAN HEZIKETA DESBERDINA

Posted by saioatxu en abril 15, 2008

Klaseko apunteak irakurri ondoren; galdera bat etorri zait burura, horreagitik aukeratu dut honetaz hitzegitea.

Zergaitik kultura desberdinetan heziketa ez da berdina ?

Erantzun bezala esango nuke garapena eta hezkuntzarako irizpideak desberdinak direla. Beraz, normala da gurasoek beraien semeekin duten harremanean era desberdinetara jokatzea. Beste kulturetan bizi baldintzak ez dira berdinak, hezkuntza maila ere ez. Adibidez, Afrikan hezkuntza ez da Euskal herrikoa bezalakoa. Beraz, beharrezkoa da sistema orekatua egotea eta modu egokian funtziona daiten. Heziketa kulturarekin lotuta egon behar da. Horrek ez du esan nahi batzuk besteak baino heziketa maila hobeagoa dutenik eta sexuari buruz gehiago dakitenik. Nahiz eta hemen Afrikan baino hezkuntza maila hobeagoa izan posible da gehiago jakitea, ume askok ikusten ditena imitatzen bait dute.

Laburbilduz, garrantsitzua izango litzateke heziketa kulturarekin lotzea. Baina kultura desberdinetako pertsonak elkartzea hobeto egongo litzateke eta denok batera heziketa berdina emotea.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

UMEEKIN SEXUARI BURUZ HITZEGIN

Posted by saioatxu en abril 15, 2008

Klasean hitzegindakoaren inguruan harrigarria da, guraso askok ez bait dira ausartzen beraien semeekin sexuari buruz hitzegitera. Eta hitzegitea beharrezkoa iruditzen zaidanez aukeratu dut gai hau; zeren eta nagusitzen direnean ez daukate esperientziarik, ez dakite ezer ez.

Nire ustez, errua txikitatik umeari ematen zaion heziketarena da, txikitan sexuari buruzko galderak saihesteko ipuinak edota opariak egiten dizkiote umeei. Beraz, umeei haurtzarotik hitzegin behar zaie eta azaltzea nondik etortzen diren , beraien gorputzeko aldaketak etab. Aipatu ere nola badauden organo batzuk zeintzuk neskak eta mutilak bereizten diren.

Esan bezala errua umeei emandako hezkuntzarena da, horretan telebista erru handia dauka. Zergaitik ez dituzte egiten iragarkiak neskatila talde bat futbolean jolasten ?

Honi erantzuna emateko esango nukeneskak ez dutela saltzen mutilak bezala.

Beraz, umeek gurasoen azalpenak behar dituzte eta horrek autoestimua altuagoa izatera lagun diezaioke eta gurasoengan konfiantza gehiago izatera.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

Nola lagundu gure seme-alabeei?

Posted by asel19 en abril 14, 2008

Nola lagundu gure seme-alabeei?

Haurreei, txiki txikitatik eman behar zaie hezkuntza sexuala. Beti ere euren garapen eta heldutasun mailara egokituta. Txiki txikitatik heziketa hau ematen badeutsagu, nerabezaroan hainbat jarrera ekidituko dituguz; gai honi buruzko lotsa, errespetu falta,…

Ondoren, nire ustez, heziketa egoki bat emateko jarraitu beharreko pautak azalduko dodaz;

-Txiki txikitatik eman heziketa hau.

-Inoiz ez behartu heziketa hau hartzea, hau da, itzaron haurrak berak galderak egin arte.

-Beti erantzuna billatu galdera guztieei, eta ez badakigu erantzuna, haurrarekin ahalegindu billatzen.

-Inoiz ez egin alde haurrak galderak egiten badeuskuz.

-Berarekin eduki sexu jokoa (Eurekin dutxatu,karta jokoak,….)

-Inoiz ikusten badeusku haurrak biluzik ez ezkutatu, gauza normala izando balitz bezla jokatu. Ez jarri urduri.

-Sexuari buruz hitzdegiterakoan, gauza negatiboez hitzegin, baina baita ere positiboez eta beren onurez.

Posted in Asel Ocerinjauregui | Etiquetado: | Leave a Comment »

Zer da heziketa afektibo sexuala?

Posted by asel19 en abril 14, 2008

Nik gai hau aukeratu dot, uste dodalako oso garrantsitsua delako. Eta baita ere, haurrengan heziketa afektibo hau eman behar delako.

 

Zer da heziketa afektibo sexuala?

 

Heziketa afektibo sexuala, estrategia multzo bat da, honela pertsonak gizartean kokatu ahal izateko eta bakoitzak bere rolak bete ahal izateko. Nozki, norberak, emakumezko edo gizonezko izateko duen modu pertsonalaren arabera.

Heziketa afektibo sexualaren helburuak;

            Pertsoneei, gorputza sexuatutik abiatuta, beraien identitate sexual propioa ezagutzen eta ulertzen laguntza da. Hau da, pertsona bakoitzak emakumea zein gizona izateko bere era propioa bilatzea, prototipoetatik aldeginez.

            Pertsoneei beraien desira erotikoa ulertzen, aurkitzen eta erregulatzen laguntzea da. Hau da, modu naturalea, beldurrik eta mehatxurik gabe, hau da, norberak nahi daualako. Besteeak ere errespetatuz.

            Pertsoneei sentimenduak adierazten lagundu. Maitatuak izateko eta maitatzeko aukerak zabaltzea eta ulertaraztea.

            Oinarrizko premiak asebetetzeko beharko dituzten abilidadeak lortzen laguntzea da. Hau da, ezagupenak handitzea, norberen gaitasunen arabera eta bizitzaren etapa desberdinen arabera.

 

 

Posted in Asel Ocerinjauregui | Etiquetado: | Leave a Comment »

Zer da sexualitatea?

Posted by asel19 en abril 14, 2008

Nik gai hau aukeratu dot, uste dodalako, garrantsitsua dela jakitea zer den sexualitatea. Eta sexuari buró hitzegiteko, sexualitatearen esanahaia jakin behar dogu.

 

Zer da sexualitatea?

 

Emakumezko nahiz gizonezko izateko modu guztiarekin zerikusia daukan guztia da. Emakumezko zein gizonezko izateko modu asko dagoz, hau da, ez dago emakume edo gizon prototipo bat. Hau del aeta, sexualitatea identitatearekin zerikusia eta lotura handia dauka.

Identitatea, gorputz sexuatuan oiunarritzen da. Orduña zera esan dezakegu; sexualitatea, gorputzaren deskubritzea, ezagututea eta zaintzea da, zein besteen gorputza ezagutzea ere.

Sexualitatearen funtzesko premia, desira erotikoa da.Honek helburu batzuk daukaz; alde batetik plazerra lortzea eta bestetik gorputzen arteko kontaktua bilatzea eta indartzea.

Guztiz pertsonala eta modu askotan egin daiteke desira erotikoa, hau da, pertsonak desberdinak gara.

 

Garapen sexual egoki bat barneratu ulertu eta trasmititu ahal izateko txiki-txikitsatik eman behar deutsagu gure seme-alabari.Horretarako oso garrantsitsua da ulertzea zer den sexualitatea.

Posted in Asel Ocerinjauregui | Etiquetado: | Leave a Comment »

SEXUEN ARTEKO BEREZITASUNAK

Posted by saioatxu en abril 14, 2008

Klaseko apunteetan oinarrituz honeri buruzko ekarpena egingo dut. Zeren sexuen artean desberdintasunak egotea mende honetan harrigarria iruditzen zait. Beraz sexuari buruz hitzegingo dut. Garapen sexuala denbora jakin bat irauten du. Gaur egun aurrerakuntza teknologikoei esker emakume batek jakin dezake zein sexukoa izango den bere haurra. Eta sexuaren arabera, gurasoek gelaren kolorea, gustuak aurreikusten dituzte.

 

Umeak 0 tik 6 urte bitartean sexu organoei buruzko jakinmina izaten dute. Beraz, esploratzen hasten dira, informazioa lortzeko. Orduan hasten da beste sexuko gorputza eta genero bakoitzari dagokion rolak bereizten . neskak mugimendu lirainak egiten dituzte, makurtzeko belaunak okertzen dituzte, mutilek aldiz gerria.

Haurrak 2 urterekin aipatzen duten pertsonaren sexuaren araberako hitzak erabiltzen hasten dira. Haurrak gero eta gehiago identifikatzen dituen sexuarekin hau da mutilak mutilekin eta neskak neskekin eta bere generoko jostailuekin jolasten dute. Eta beti ez da horrela izaten, neskak baloiarekin ere jolas daitezke.

3 urterekin rolak antzesten dituzte, 4 urterekin jostailu eta jokoei buruzko iritsi sendoa dauka. Eskolaurrean mutilen jarduerak mugimenduzkoak, neskenak lasaiagoak dira.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

Bortizkeria

Posted by sagasti en abril 14, 2008

Hurrengo lerroetan munduko emakume eta haurrek jasaten duten bortizkeriari buruz hitz egingo dut. Datuak http://www.un.org/spanish/events/women/iwd/2007/factsfigures.shtml, orrian begitu ditut eta datu oso beldurgarriak dira.

113 -200 Milloa emakumek haur hilketa edo eta elikagaien banaketa txarra jasan dute, hau da gizonezkoei elikagai gehiago ematen zaie eta nahiago da gizartean gizonezkoen irudia. Hau gaur egun argi ikusten dugu Txinan kasuan, gure kulturara ekarritako haurren gehiengoa emakumezkoa da.

Urtero munduan 700.000 tik 4.000.0000  emakume dira salduak prostituziorako. Nahiz eta eurak nahi ez izan behartuak dira, eta hau ere argi ikusten dogu gure inguruan, mendebaldeko neska asko ekarri dutez engainaturik.

Kultura , erligioa… kontutan izan barik, hiru emakumetik, batek bortizkeria, tratu txarrak, biolentzia… jasan du bere bizitzako una baten.

Urtero 2 milloa haurrek(neskek), sexu  mutilazioa jasaten du. Hau denpora kontutan hartzean 15 segundora bat izango litzateke. Datu beldurgarriak benetan.

Rwandan 1994  ko genozidioan, 250.000- 500.000 emakume bortzatu zituzten.

Sida kontutan harturik emakume asko gaixotasun honegaitik kutsatuta dago.

Datu guzti hauek kontutan harturik, gaur egungo egoera larria dela ikusi dezakegu, eta kontutan eduki behar dogu “violencia domestica” gero eta entzunagoa dela gure gizartean, urtero emakume askok bizia galtzen dute bikotekideen edo eta gizonen esku.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

Jolasen sexismoa:Maskulinoa eta femeninoa kontuan hartu beharreko kontzeptuak

Posted by matxalen87 en abril 14, 2008

Nik gai hau aukeratu dut, sexu garapena, gaiarekin bat datorrelako, sexuen arteko lehia agertzen delako, eta egun dagoen sexu diskriminazioaz hitz egien duelako.

Artikulu hau, interneten aurkitu dudan blog batetik hartua da.

www.jolasensexismoa.blogspot.com/2007/06/maskulinoafemeninoa-kontuan-hartu.html

Gure gizartean beti eman den mezu bat dago, gizona da garrantzia duena eta amakumea balio ez duena edo garrantzirik ez duena. Horrek haurren nortasuna edo bizimodua baldintzatzen du.

Haurtzaroan eta nerabezaroan nortasuna garatzen da, beraz, bakoitzaren genero jakinda badakigu etorkizunean izango duen egoera.

Estereotipo maskulinoak, haurtzarotik hasita, gizona arrakastatsu, independiente eta dominatzaile izatera bultzatzen du, eta femeninoak, kontrakoa, barnekoa, afektiboa eta pasiboa.

Beste alde batetik, neskek eta mutilek beraiek izaten dituzten arrakastak eta porrotak ere arrazoi ezberdin batzuen araberakoak izaten dira. Mutilek izaten duten arrakasta, barneko faktoreei egozten die, norberaren ahalmen eta eginhalari; Neskek berriz kanpoko faktoreei egozten die, suertea, irakasleen bihotz ona…

Motibazioa dela eta, neskak mutilak baino motibatuago egoten dira zenbat gaietan, gehienbat mutilen aruka lehiatu behar direnean.
Azkenik esan beharra dago nerabezaroa etapa gatz xamarra dela generoaren ezberdintasuna dela eta.
Nire ustez, gaur egun egoera apur bat aldatzen badago ere, oraindik, genero ezberdintasun handia dago. Gizonezkoak, kasu gehienetan emakumezkoak baino balio handiagoa du, gehiago kobratzen du…
Nik pentsatzen dut hau ez litzatekeela horrela izan, bakoitzaren lana eta gogoa da kontutan hartu behar dela, ez maskulinoa edo femeninoa

Posted in Matxalen Idarraga | Etiquetado: | Leave a Comment »

SEXUALITATEA

Posted by meguen en abril 14, 2008

http://www.hiru.com/adinekoen_zainketa/adinekoen_zainketa_04_03_08.html

  Artikulu hau aukeratu dut guztiz bat datorrelako garatzen hari garen gaiarekin. Garapen sexualari buruz hitz egiten duguena, galdera hau askotan egiten gara, ea haurrek sexualitatea duten edo ez. Hemen argi esaten du haurrek bere sexualitatea dutela nahiz eta nagusien parametroekin ezin dugu baloratu edo neurtu.

 Masturbazioa umeek egiten duten praktika ohizko bat da. 2 urtetik aurrera bere gorputza exploratzen hasten dira eta bere gorputzaren atalak ezagutzen. Apurkanaka umea ondo senti arazten dion ikutuekin edo ritmoekin gustora sentitzen da eta palzerra sorrarazi egiten diona errepikatzeko joera izango du.

  Umeek ez dute lotsik pasatzen eta besteen aurrean biluzik egotea eta medikuetara jolastea zerbait normaltzat jotzen dute. Nagusien papela aurrei beraien gorputzaz ez lotsatzea eta neurri batean adin batekin denen aurrean biluzik eta medikuetara  jolastea zerbait normaltzat jotzen dute. Nagusien papela aurrei beraien gorputzaz ez lotsatzea eta neurri batean adin batekin dnen aurrean biluzik eta medikuetara era batera jolas ahal dela erakutzi behar zaie.

 Beste alde batetik artikulu honetan esaten duenez haurrak ez dira heterosexualak edo homosezualak hau tendentzia edo opzioa neraberatasunen planteatzen da. Ideia hau bat dator gelan askotan komentatu dugunarekin, haurrak aniztasunean heztu behar ditugula eta inoiz ere ez maarko itsi batean.

Posted in Marta Eguen | Etiquetado: | Leave a Comment »

Mutilak panpinekin eta neskak autoekin.

Posted by andoniuribe en abril 13, 2008

Nik gai hau aukeratu dut, uste dudalako, gaur egun, guraso eta hezitzaile ugari saiatzen ari direla neskatxoak kotxetxoekin jolastu dezaten eta mutilak panpintxoekin, eta hau horrela planteatzea adin konkretu batetik aurrera kezkagarria izango litzateke.

 

Nire informazio iturriak:

 

http://mujer.orange.es/mujer/familia/de_1_a_3_anos/2114_print_1.html

 

http://www.forumlibertas.com/frontend/forumlibertas/noticia.php?id_noticia=9782&id_seccion=8

 

Urte batzuk atzera, arraro bezala ikusten zen panpinekin jolasten zuen mutiltxoa eta kotxeekin jolasten zuen neskatxoa. Iritsi da eguna, zeinetan guraso eta hezitzaileak saiatzen ari diren rolak aldatzea, hau da, mutilak panpintxoekin eta neskatoak kotxeekin.

 

Adituen arabera ez da gomendagarria 2 urtetatik aurrera jarrera hau mantentzea. Umeak preferentzia batzuk ditu bere sexuaren arabera. Mutilek kutuntasun (predileccion) bat dute gurpilak dituzten objetuekiko, neskek ordea, panpinak mozorrotzen eta orraztera. Biak bat datoz, manipulaziorako jolasetan, kuboak, palak, hau da, aire librean egiteko jolasekin. Garapen normal bat dela diote adituek, eta ez dela inondik inora ere umea behartu behar nahi ez dituen ekintzak burutzera.

 

Ziur aski, adituek ez dute gomendatzen umeei 2 urtetatik aurrera jostailu motez aldatzen, bi urteraino, gizartean, haur horrek rol bat hartu duelako, eta gizartearen eraginez (telebista, guraso, eskola, kalea…) erabaki duelako jostailu mota batzuekin jolastea, eta ez besteekin. Hau horrela garatu izanak, eramaten gaitu, adituek esatera ez behartzera haurraren jokabide naturala, eragin negatiboak eduki ahal dituelako bere garapenean.

 

Beste alde batekin, jostailuei buruz hitz egiterakoan, Kataluniako Generalitat-ak, pasa den gabonetan erabaki zuen, jostailuen asexualitatea defendatzeko, panpinak banatzea mutiltxoei eta autoak neskei, estereotipo sexistak apurtzeko asmoarekin.

 

Lehen komentatu dudan artikulua eta hau batzen baditugu, ez dakit ze puntutaraino izango litzatekeen egokia Generalitat-ak eduki duen jarrera jostailuak banatzerako orduan, ez dakit, zein urtetako umeei banatu dizkien jostailuak, baina adituek esaten dutena kontutan hartuta, ez litzateke guztiz egokia izango bat-batean 3 urteko haur bati, beti egon dena autoekin jolasten, panpin bat ematea.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

“GARAPEN SEXUALA”

Posted by anatxu en abril 12, 2008

Idatzi dudan komentario hau interneten aurkitu dudan artikulu baten zati bat da; aukeratzearen arrazoia izan da nolabaiteko lotura ikusi dudala haurren garapen sexualarekin. Harremana ez da zuzen-zuzena baina nire ikuspuntutik, familien aldaketak, familia mota desberdinak,…badute eragina haurraren garapen sexualean zeren ohituta baitgaude familia “prototipo” bat ikustera; hori gaur gungo gizartean ez da horrela eta haurrek konturatzen dira kasu batzuetan bi aita edo bi ama daudela, guraso bakarra, aiton-amonak,… horrek nahi ta nahi ez eragina izango du bere garapen sexualean.

– TALDE SOZIALAK. FAMILIA

Ez da existizen famili mota bakarra. Bere konposaketa eta familiak duen paera desberdinak dira gizarte bakoitzean. Gizarte industrializatuetan pasatu da familia tradizionaletik (bertan generazioak seme-alaba ugari zituztenek) familia modernoago batera (non seme-alaben kopurua jeitsi da eta emakumea lan munduan sartu da).

– FAMILIA EREDUAK, EBOLUZIOA ETA FUNTZIOAK

Gizarte industrializatuetan, normalean familia mota nuklearrekoa da; auzoko kideengatik osatua, bertan gurasoak sartuz eta seme-alabak. Landaguneetan, ohikoagoa da familia handia, non familia hiru generazioengaitik osatuta dago. Beste mota bat da odolkideko familia; beran funtsezko erlazioa ez da bikotearena, baizik eta senidetasunarena.

Familiak izan daitezke: neolokalak, matrilokalak edo patrilokalak depende zein den euren bizikidetza edo ez, familiako beste kideekin.

  • Familia neolokala: bikotekideak etxebizitzatik doa norbere etxean bizitzeko. Gizarte industrializatuetan ohikoena da.
  • Familia matrilokala: bikotekideak emakumearen familiarekin bizitzera doa. Familia mota hau normalean gizarte matrilinealetan garatzen da.
  • Familia patrilokala: emakumeak familiaren etxetik doa senarraren familiaren etxera bizitzera. Familia mota hau ohikoagoa izan da landaguneetan, non semeak aitaren propietateak heredatzen zituen.

– FAMILIA TRADIZIONALA ET FAMILIA MODERNOAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK

  • FAMILIA TRADIZIONALA
  1. Patriarkala
  2. Deszendentzia asko
  3. Emakumea etxebizitzan
  4. Gizonaren eta emakumearen artean lan-banaketa
  5. Familia unitate ekonomiko lez
  • FAMILIA MODERNOA
  1. Demokratikoa
  2. Deszendentzia gutxi
  3. Emakumea etxetik kanpo lan egiten du
  4. Funtzioen malgutasuna
  5. Familia kontsumo unitate lez

EZKONTZA ETA BANAKETA

* Ezkontza: ezkontzaren bidez bikote bat elkartzen da eta honek eskubide eta betebehar batzuk ditu. Antzinarotik existitzen da eta publiko bilakatzen da ekintza sozial baten ondorioz, normalean jai bat. Ezkontzaren eskubideak eta betebeharrak Kode Zibilean batzen dira. Ezkontza, zibila (epaile, alkate edo delegatu baten eta bi testiguen aurrean egiten dena) zein erlijiosoa (konpromesua doktrina zehatz batetan oinarrituta dago) izan daiteke.

* Ezkontzaren baliogabetasuna, banantzea eta dibortzioa: ezkontzaren baliogabetasunak adierazten du bikotea ez dela existitu, hau da, ospatu zen momentutik zuen balioa galdu duela. Bikotearen edozein kidek eska lezake banantzea epaile baten aurrean. bikotearen desegitea da eta prozesu hau epaile batek egin behar du; ahalbidetzen du pertsona biek berriro ere ezkontzea horrela nahi izanez gero. Agertzen diren hiru era hauetan erabakiko da: seme-alaben kustodia, elikadura-pentsioa, bizitaren eskubidea, ongizateen banaketa,….

Iturria

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Etiquetado: | Leave a Comment »

Freuden sexualitatearen teoria

Posted by janigo en abril 10, 2008

Ekarpen hau egiteko, klaseko apunteak eta nire hausnarketak erabili ditut. Batez ere, oso interesgarria iruditzen zaidalako Freud-ek egindako sailkapena eta aztertu dituen jokabideak, haurraren sexualitatearekin zerikusia baitu.

Lehenengo eta behin, Sigmund Freud-ek, hiru fase sailkatzen ditu pertsonaren garapenean. Hiru alde erogeno dira eta hauek plazerra eragin dezaketen parteak dira. Hauek dira hiru faseak:

Aho fasea: fase hau jaioberritik 2urtera gertatzen da. Plazerr edota atseginaren zentzua batez ere, ahoan eta ezpainetan dago. Izan ere, haurrak lehendabiziko urtean, bere ekintza nagusia dena ahora eramatea da. Gainera, haurrak amaren titia hartuz, kontaktu horretan jada lotura afektiboak ezartzen hasten da.

Uzki fasea: 2-3urte bitartean gertatzen da. Garai honetan haurrari atsegin diona edoo plazerra kaka egitean da eta esfinterrak kontrolatuz. Hala ere, adin honetan beharrezkoa da haurrari higiene ohitura egokiak trasmititzea, infekziorik har ez dezan eta etorkizunerako hobe izango delako. Horregaitik, kontuan hartu behar dugu gure ohiturak haurraren aurrean nola adierazi.

Fase falikoa: 3-5urte bitartean gertatzen da. Haurrak, neska zein mutila izan, zakilean edo aluan zentratzen da etapa honetan. Neska zein mutila, euren gorputza esploratzen dute, jakin-mina baitute eta plazerra ematen duten sexu organoak direla konturatzen dira.

Azkenik, Freud-ekaldarrikatutako hiru jokabide azalduko ditut, nire ustez, haurraren garapenarekin lotura du eta.

Ediporen konplexua: mutilak amaren maitasuna lortzeko, aitarekin identifikatzen saiatzen dira.

Elektraren konplexua: aitarenganako desioaren ondorioz, neskak bere maitasuna lortzeko, amarekin identifikatzen saiatzen dira.

 Kastrazio konplexua: honetan, mutilak neskak zakila ez duela ikustean, berari moztu egin diotela pentsatzen du eta beldur da berari horrelakorik gertatuko zaion. Nesken kasuan ordez, gabezia sentitzen dute eta hutsunea betetzeko aitarengana hurbiltzen da.

Hiru etapa hauen ondoren, haurrek jada kontzienteki jotzen dute euren burua emakumezkotzat edo gizonezkotzat.

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »