Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Marta Eguen’ Category

HIPERAKTIBITATEA

Posted by meguen en mayo 14, 2008

http://ceril.cl/hiperactividad.htm

Hiperaktibitateari buruzko aritkulu hau aukeratu dut, argia eta oso ondo azaltzen duelako hiperaktibitatearen ezuagarriak eta egin beharreko aktuazioak. Gai hau aukeratu dut, gaur egun denon ahoan dagoen hitz bat delako eta kasu askotan zer den jakin barik eta zer suposatzen duen jakin barik ume bat arin batean etiketatu egiten dugulako.

 Hiperaktibitatearen definizioa aritikulu honen ustez, aktibitate maila handia, pertsona kontrolatu ezin duen jarrera dauka edo kontrolatzeko zailtasunak. Askotan gorputzeko atal bat beti mugimenduan dago; esku bat, hanka bat…..

Gaixo hau duten pertsonak gehiengoak mutilak dira eta gaixoaren jatorria genetikoa, haurdunaldian arazoak, istripuak…. izan ahal dira. ·urterekin diagnostikatu ahal daiteke eta 5-6 urterekin klaruago ikusten da. Sintoma guztiak jarrerarekin zerikusia daukate. Gaixotasunaren diagnostiko arina umearen integrazio soziala eta hezkuntza egoki bat errazten du.

 Arazo hau duten umeak 2 arlotan mugitzen dira:

.- Familian: Ez dira momentu baten bez geldirik egoten, ez dute etxeko lanak egiten, neba arrebekin burruketan, ez dute kasurik egiten…..

.- Eskolan: Txarto integratzen dira. Irakasleak ez diete ulertzen. Kopuru handia dago klasean eta ezinezkoa zaie umea geldirik edukitzea, eta ezin izaten dute beste gelakide bezala isilik, geldik eta kasu egiten mantentzea.

 Eta zer egin behar da, nolako jarrera eduki behar dugu???????????????……. artikuluak esaten duenez oso garrantzitsua da egente guztien inplikzaioa eta denen arteko komunikazioa. Tratamendua jarrerazkoa eta farmakologikoa izan beharko da.

Posted in Marta Eguen | Etiquetado: | Leave a Comment »

LOAREN GARRANTZIA

Posted by meguen en mayo 14, 2008

Umearen deskantzuaren garrantzia azpimarratzea nahiko nuke ekarpen honetan. Loaren garrantzia azpimarratzea garrantzitsua dirudit, horregaitik ausnarketa pertsonal hau egitea pentsatu dut. Klasean eta artiluluaren aurkezpenean hainbat aldiz aritu nahiz gai honekin eta ekarpen bat behintzat honi buruz egitea iondo deritzot.

Ausnarketa honetan nahi eta nahi ez “Duermete niño” iburuarekin ikasi dudan eta praktikan ipini dudanarekin zerikusi handia du. Lehenengo eta behin argi eduki behar da ume bakoitzak bere erritmoa daukala eta ume guztiak ez dutela behar ordu kopuru berdinak lo egitea deskantzu on bat edukitzeko, baina argi dagoena zera da; denak behar dugu kalitatezko deskantzu bat.

Umeak, txikiak direnetik ritmo batzuk ziklikoak direnak beraganatzen joaten dira: gozaldu egiten duten, lo kuluzka txiki bat, bazkaldu eta siesta, merienda, afladu eta lo egitera. Denborak eta ritmoak aldatzen joaten dira umearen adinarekin arabera, baina lehenengo momentutik pauta berdinak jarraitu behar ditugu eta beti era berean egin behar ditugu.

Gaueko loaren garrantzia azpimarratzea gustatuko litzaidake. Umeak berak bakarrik lo egin behar duela ikasi behar du, hau 5-6 hilabetekin umea prest egon ahal da ohitura hau beraganatzeko. Kasu askotan ez da beharrzkoa umeari ezer irakasttea berak bere kabuz ikasi edo bereganatu duelako ohitura hau. Baina kasu askotan hau ez da horrela eta horregaitik umeri apurkanaka erakutzi beharko diogu. Irakasteko ritual batzuk praktikan ipini beharko ditugu eta beti berberak martxan jarri:

.- Gaueko baiñua

.-Afaria

.-Giro lasai batean logelara joan ipuin bat kontatu eta gabon esanda bakoitza bere ogera.

Oso garrantzitsua da helduaren jarrera, hau da, heldua lasaitasuna trasmititu behar dio umeari eta beste alde batetik ordutegia beti berdina izan behar da gutxi gora behera. Eduardok liburuan esaten duenez, 8,30-9,00ak ordu egokiena dela umea oheratzeko. Umearen garuna tarte horretan prest dago lo egiteko.Ezin doguna egin da umea helduaren erritmora egokitu eta helduari ondo etortzen zaionean umea aheratu. Normalean oedu honetan oheratzen den ume bat hurrengo goizararte lo egiten du eta 11 ordu gutxi gora behera egingo ditu, ezda berdina pasatzen ume bat egun baten gebeko 11etan oheratu beste baten 10, 11,30 azakenan umeak loaren kantitatea eta kalitatea galtzen du.

Posted in Marta Eguen | 1 Comment »

BALORE INSTRUMENTALAK ETA FINALAK

Posted by meguen en mayo 9, 2008

Heztenaldizkaritik aukeratutako artikulu batetik atera dut, interesgarria iruditu zait eta gaiarekin lotuta dago.

Artikulu honetan esaten duenez baloreak 2 kategorietan bantzen dira instrumentalak eta finalak. Azken hauek askatasuna, solidaritatea, tolerantzia… oso politak eta garrantzitsuak dira gehien bat jarrera sozialak sortzeko. Baian instrumentalak beharrezkoak dira, hau da, puntualitatea, limiteak erantzukizuna… ezinebesteko da biek elkarlanean aritzea.

Balore finalistak dituzten umeak ez badituzte instrumentalak lantzen bidean galduko dira, hau da, kriston ideiak eudkiko dituzte baina beraien konportamentdu ez da egokia. Ume hauek bidean gelditzen dira, helburua badakite baina bidea zelan egin ez. Jarrera desegokiak dituzte balore final hoiek lortzeko. Balore egokiak barneratzeko oso garrantzitsua da gurasoen, hau da, familiaren heziketa mota, artikuluan esaten duenez familia estilo positiboak lortu dezake balore finalisten eta instrumentalen oreka.

Posted in Marta Eguen | Leave a Comment »

GARAPEN MORALA NOIZ

Posted by meguen en mayo 9, 2008

Gaiari buruz ausnarketa bat egitea pentsatu dut. Garapen morala noiz?, Zelan?, nork garatzen du?…..gai hau oso orokorra eta konplexua da. Garapen morala bizitza guztian garatzen den arlo bat da. Aditu batzuen ustez umea amaren tripan dagoenetik.

danok daukagu morala? nire ustez bai, baina bakoitzak irakurketa desberdin bat egiten du. Kultura bakoitzean, herri bakoitzean… arauak era desberdinetan arautuko dira eta batzuentzako guztiz ezinbestekoa dena besteentzat ez du garrantzirik.

Baina argi dagoena denentzako minimo batzuk finkatuta daudela gutxi-gorabehera; bizitzaren errespetua….. gaur egun bizi garen gizartean gauza bat moralki ondo dagoen edo ez , ez da gauza erreza asmatzea. Momentu askotan gure burua bakarrik ikusten egiten dugu eta horren arabera ekintza bat edo jarrera bat morala den edo ez esaten dugu.

Posted in Marta Eguen, Uncategorized | Leave a Comment »

ADISKIDETASUNA

Posted by meguen en abril 23, 2008

Hiztegi entziklopedikoan aurkitu dugun definizioak hauxe dio:”2 pertsonak elkarri dioten begikotasun edo atxikimendua, odolean edo sexuan oinarritzen ez dena”.

Gure ustez,definizio hau agia eta oso zehatza da, baina kontzeptu hau askoz ere zabalagoa da.Adiskidetasuna ez da mugatzen 2 pertsonen arteko begikotasun edo atxikimenduan , modu global baten ulertzen dugu,hau da,elkarbizitzan jorratzen den balio bat da,denen artean eta denen eskura dagoena.

Kontzeptu hau beste balio askorekin guztiz lotuta dago,adib laguntzarekin,konfidantza… guzti hauek besteak errespetatuz eta denen ongi izatearekin lotuta dago.Adiskidetasuna ez du esanahi “amigos del alma” baizik eta bestea zu bezala ikusi eta errespetatu.

Kontzeptu hau azaldu ondoren aldeko adierazpenak eta kontrakoak aipatuko ditugu.

-Aldekoa:beste pertsona bat triste edo buru makur ikusten dugunean, urbildu eta laguntza eskaini, beti kontutan edukita bestearen egoera eta erantzuna errespetatu behar dugula.

-Kontrakoa:adiskide bati laguntza eskaintzea geroko etekina kontutan bakarrik hartuta.

Posted in Ane Miren Arrizabalaga, Marta Eguen | Leave a Comment »

ERREFLEXIO PERTSONALA

Posted by meguen en abril 21, 2008

Ekarpen hau egiteko ez dut inolako arikulorik ez eta ezer interneten begiratuko. Gaiari buruzko ausnarketa bat egitea burururatu zait.

Garapen sexualari buruz hainbat eta hainbat gauza esan ditugu klasean eta ideia asko bota ditugu. Lerro hauetan puntu batzuk azpimarratzea gustatuko litzaidake.

Nik behintzat lehenengo eta behin gai hau naturaltasunez hartzea garrantzitsua ikusten dut. Gure ikasleei sexualitateari buruz era garbian eta lasaitasunez hitz egin behar diegu. Mundu honetan mutilak eta neskak bizi garela, bakoitzak fisikoari begiratuta ezaugarri batzuk ditugula, neskak alua eta mutilak zakila. Azaldu neskak nagusiak direnean titiak handitzen zaizkiela eta alua eta zakilean hileak hasten direla nagusitan. Azaltpen hauek normalak dira zeren eta galdera hauek sarritan egiten dituzte.

Beste alde batetik umeak biluzik egotea egoera konkretutan normaltzat hartu behar da eta momento hoietan naturaltasunez erantzun bururatzen zaizkien galderei. Ondo iruditzen zait momentua edo egoera aproposa denean nagusiak umearen aurrean biluzik agertzea, hórrela haurra behatu egin dezake eta baita ikusi bere gorputza besteen bezalakoa dela eta lasaitasunez barneratu.

Nire ustez ikastetxeetan argi eduki behar dugu, umeak galdera asko egingo digutela gai honi buruz eta guk erantzunak umearen egoerara eta adiñera egokitu beharko ditugu. Ez da berdiña urte bateko ume batekin berriketan ibiltzea edo 3 urteko batekin. Egia da irakasle bakoitzak zelan garatu duen sexualitatearen gaia, pertsonalki esan nahi dut, eragiña izango duela gero umearen aurrean jarrera ba edobeste bat izateko.

Posted in Marta Eguen | Leave a Comment »

ELKARRIZKETA ZABALA

Posted by meguen en abril 18, 2008

http://www.guiainfantil.com/educacion/sexualidad/hablasexualidad.htm

Artikulu hau aukertu dut garrantziskoa iruditzen bait zait gurasoak gure umeekin sexuari buruz hitz egiterakoan eduki behar ditugun hainbat puntu kontutan. Askok gai honi buruz esperientzia positiboak edki ahal izan ditugu, beste batzuk ordea tabus inguratutako giroa, hoenk eragina izango du argi eta garbi gure semenganako harremanetan sexu gaietan batez ere.

Artikulu honetan esandako punto askorekin bat nator eta baita desadostazuna ageri dut pintzelada sexistaren bat aurkitu dudalako. Lehenego punto honekin hasiko nahiz; gurasoen jarrera azaldu ondoren ,zeintzuk izan ahal diren galdera tipikoak komentatzen ditu, eta bat izan ahal da; zergaitik mutilak txisa zutunik eta neskak jarrita?.. bale galdera ondo dago baina artikuluan ematen duen erantzun bat hau da: “Que los niños y las niñas son distintos físicamente y que también se difieren en la forma de vestir. Las niñas llevan vestido, y los niños llevan más pantalones, entre otras cosas.” Egia esan ez dot uste erantzun aproposa denik. Egia da desberdinak garala baina janskerarekin ez dot uste aproposa denik desberdintzea edo konporatzea.

Beste puntuekin ados nago, hemen esaten du umeak bere gorputza ezagutzen hasten den einean galdera egiten hasten direla eta garrantzitsua dela erantzunak ematea. Erantzun hauek klaruak izan behar dira eta ez dela ezer asmatu behar. Ezin diegu gaiaz aldatu behar eta beti erantzun bat eduki behar dute. Galderari erantzutea ez du esan nahi izugarrizko klase bat eman behar diegula.

Umeekin elakrrizketa zabal hauek edukitzeak intimitatea sortzen da eta giro afektiboa aberastu egiten da. Etxean edozein gaiari buruz hitz egitea importantea da eta umea seguru senti erazten du. Askotan garrantzitsuagoa da erantzuterakoan daukagun jarrera zer erantzuten dugun baino.

Posted in Marta Eguen | Leave a Comment »

GARAPEN SEXUALA HAURTXAROAN

Posted by meguen en abril 15, 2008

http://www.craaltaribagorza.net/article.php3?id_article=322

Artikulu bat datorrela gaiarekin argi dago eta horregaitik aukeratu dut, baita esaten duenarekin gauza askotan bat natorrelako.

Danok dakigu eta ez badakigu galdetu egiten dugu, ume bat jaio eta gero pasatu behar dituen egoerak edo etapak, hau da, 4-8 hilabeterekin lehenengo agiña irteten zaio, urte batekin ibiltzen hasten da… baina zer dakigu garapen sexualari buruz? horri buruz galdetu egiten dugu? irakurri egiten dugu?… Garapen sexuala haurrengan ere etapa desberdinetatik igarotzen da, baina lotsagaitik, jasotako hezkuntzagatik edo danalakogaitik ez diogu garrantzia ematen eta hor gelditzen da. Baina argi dago garapen sexualak bere etapak dituela. Umeak 2 urte dituenean gutxi gora behera bere inguruan dagoen guztia ezagutu nahi du eta exploratu. beraien gorputza ezagutzen hasten dira eta besteen gorputza ere.

Normala da bere gorputza ezagutze horretan bere alde sensibleena edo plazerra sortzen dion aldeak behin eta berriz ikutzea eta esploratzea. Nagusien erantzuna askotan hori ez egitea da, baina hau ez da erantzun zuzena. Umeak plazerra sentitzen badu normala da behin eta berriro ekintza berdinña egitea. Nori ez zaio gustatzen plazer momentu bat???????????????…ba umei ere bai.

Posted in Marta Eguen | Leave a Comment »

SEXUALITATEA

Posted by meguen en abril 14, 2008

http://www.hiru.com/adinekoen_zainketa/adinekoen_zainketa_04_03_08.html

  Artikulu hau aukeratu dut guztiz bat datorrelako garatzen hari garen gaiarekin. Garapen sexualari buruz hitz egiten duguena, galdera hau askotan egiten gara, ea haurrek sexualitatea duten edo ez. Hemen argi esaten du haurrek bere sexualitatea dutela nahiz eta nagusien parametroekin ezin dugu baloratu edo neurtu.

 Masturbazioa umeek egiten duten praktika ohizko bat da. 2 urtetik aurrera bere gorputza exploratzen hasten dira eta bere gorputzaren atalak ezagutzen. Apurkanaka umea ondo senti arazten dion ikutuekin edo ritmoekin gustora sentitzen da eta palzerra sorrarazi egiten diona errepikatzeko joera izango du.

  Umeek ez dute lotsik pasatzen eta besteen aurrean biluzik egotea eta medikuetara jolastea zerbait normaltzat jotzen dute. Nagusien papela aurrei beraien gorputzaz ez lotsatzea eta neurri batean adin batekin denen aurrean biluzik eta medikuetara  jolastea zerbait normaltzat jotzen dute. Nagusien papela aurrei beraien gorputzaz ez lotsatzea eta neurri batean adin batekin dnen aurrean biluzik eta medikuetara era batera jolas ahal dela erakutzi behar zaie.

 Beste alde batetik artikulu honetan esaten duenez haurrak ez dira heterosexualak edo homosezualak hau tendentzia edo opzioa neraberatasunen planteatzen da. Ideia hau bat dator gelan askotan komentatu dugunarekin, haurrak aniztasunean heztu behar ditugula eta inoiz ere ez maarko itsi batean.

Posted in Marta Eguen | Etiquetado: | Leave a Comment »

Umea gizaki soziala

Posted by meguen en marzo 12, 2008

http://www.tuytubebe.com/contenido/ninos/ser_social.htm

Natalia Pascualen artikulu honetan argi usten du umea gizaki soziala dela eta besteekiko harreman konstanteak umeak aberastu egiten ditu.

Beste ume batzuekin egotea, harremanak sustatzea, beste pertsona batzuekin eta egoera desberdinetan moldatzea lagungarri izaten da umearen garapena familian bakarrik ez zentratzea.

Uneoro umea ikasten hari da bere inguruan dauden gauza eta egora desberdinekin. Eskolaratzean beste etapa bat hasten da umearentzat. Ordurarte haurra bere familiakoekin harremanetan egon da baina eskolara joaterakoan egoera, arau, bizitza berri baten sartzen da. Egoera berri hau umearen garapenerako garrantzi handia izango du. bertan hainbat abilezia bereganatuko ditu grora begira oso baliagarriak izango direlarik.

Posted in Marta Eguen | Leave a Comment »

Adimen emozioanala gizarte garapenean

Posted by meguen en marzo 12, 2008

Daniel Golenmanen artikulu baten ausnarketa egingo dut ekarpen honetan. Autore hau adimen emozionalren garantiza azpimarratzen du. Autore honen ustez gizakiaren garapenean eta egunerokotasunean garantís eta eragin nabarmena du. Beste alde batetik, emozioak nola landu behar ditugun umeekin ere azpimarratzen du.Haurraren garapenean arlo asko parte hartzen dute, hazkuntza, garapena, heltze eta ikaskuntza. Baina lau arlo hauekin gizakia ez da guztiz garatzen, hau da, beharrezko dauka eta ezinbestekoa da ezagutzak eta trebetasunak lortzeko prozesu mentalak, emozioak eta pertsonaren izaera garapenaren parte izatea. Garapen sozioafektiboaren barruan hainbat disziplina daude eta bata bestearekin estuki erlazionatuta; garapen afektiboa, soziala, sexuala eta morala. Gizakia izaki soziala eta beteekiko beharra dauka. Gizarteratzeko haurrak lehendabizi arlo afektiboa, hau da, emozionala Garate beharko du. Familia lehenbiziko gizarteratze maila izando da eta bertan umeak maitatuak, baloratuak eta onartuak sentitzea oso garrantzitsua da. Haurrak familian izando ditu emozioekin arlo afektiboarekin zerikusia duten esperientziak, eta hauek egokiak izatea garrantzitsua izando da gero gizarteratze egoki bat izateko. Garapen afectivo aberasgarri bat garatzeak umearengan eragin positiboak edukiko ditu eta gizarteratzeko garaian arazoak murriztuko ditu. Beste alde batetik, atxikimendua funtsezko alderdia da haurraren afektibitateari eta gizarteratzean dagokionez. Atxikimenduaren bidez, haurrak, bere espezieko kide jakin batzuenganako lotura afektiboa ezarriko du. Atxikimendu irudiak sortuko dira, haurrari segurtasun emozionala ematen dioten pertsonak izango dira. Haurrak irudi horrengana joko du arazo baten aurrean aurkitzen denean eta nola jokatu ez daukanean. Beraz, emozioen mundua funtsezko elementua da pertsonaren garapenean.

Posted in Marta Eguen | Leave a Comment »

Adimen emozionala gizarte garapenean

Umearen elikadura

Posted by meguen en marzo 12, 2008

Giza markatzailean “umearen elikaduraren garrantzia” izenburuarekin eskegitako artikulua aukeratu dut ekarpen hau egiteko. Artikulu oso interesgarria iruditu zait. Guztiz bat nator esaten duenarekin. Argi eta garbi dago 0-5 urte bitarteko etapan garapen físico eta intelektuala oso handia dela eta garapen hau era orekatu batetan emateko oso garrantzitsua da elikadura osasuntzu bat ematea.Elikadura osauntzu bat barneratzeko ikasketa bat egon behar da, hau da, umeak txikitatik pauta batzuk barneratu behar ditu eta oso argi eduki behar du zer, nola, noiz… jan behar duen. Lehenengo hilabetetan umeak esnea bakarrik hartzen du eta jakina da amaren esnea hoberena dela eta ez bakarrik esnearen osagarriegaitik baita ere ama eta umearen harremana sendotu eta garatzen delako. Baita aipatu behar da lehenengo 2 egunetako elikadura kalostroa. Kalostroa esnea igo baino lehenago ematen den likido orizka bat da eta izugarrizko propieta onak ditu umearentzat. Umeak apurkanaka janari berriak eskuratzen joaten da, fruitak, barazkiak… 1-3 urte bitartean zapore eta testura desberdinak ezagutzen hasten da. Garrantzitusa da etapa honetan janariarekin eta horrek suposatzen duenarekin harreman eta giro lasai eta apropos batetan ematea. Kontutan eduki behar da garrantzisueagoa dela janariaren kalitatea, hau da, zer jaten dan, kantitatea baino.

GIZARTE GARAPENA

Posted by meguen en febrero 25, 2008

Irakasleak aurkeztutako Eric Eriksonen azalpenean oinarritutako ausnarketan datza nire lehenengo blog hau. Bat nator aurkeztutako artikulu honekin, gehien bat planteamendu orokorrarekin, hau da, gizakia gizaki soziala del aeta garapen soziala jaio bezain laster jorratzen dela eta hau guztiz lotuta dago umearen garapen afektiboarekin. Garapen soziala eta garapen afektiboa uneoro harremanetan daude. Umea jaiotzen denetik eta amaren zabelean dagoenetik bere afektibitatea lantzen ari da, bere emozioak,… hau gizartearekin elkarreragin bati esker ematen da. Prozesu hau bizitza osoan ematen da, baina oinarriak haurtzaroan ematen dira.

Nire ustez, azkeneko ideia hau oso garrantzitsua da. Beti pentsatu izan da haurtzaroa ez daukala garrantzi askorik eta hau ez da horrela. 0-7 urteko etapan umearen zer nolako hezkuntza, zer nolako garapen afektiboa, sexuala, soziala…. Eskaintzen zaion eragin izugarria izando du gerorako umearengan eta bizi behar dituen egoeretan. Etapa hau oso garrantzitsua dela argi aduki behar dugu denok eta garrantzi hau momentuero kontutan eduki. Argi dago umearen garapenean etapa bakoitzak bere ezaugarriak eta pintzeladak edukiko dituztela Ericksonek aipatzen duen bezala baina horrek ez gaitu itzutu behar eta umea modu global batean ausnartu eta zaindu behar dugu, hori bai haur bakoitzaren berezitasunak kontutan izanik.

Posted in Marta Eguen | Etiquetado: | 2 Comments »