Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Iratxe Gomariz’ Category

Telebista, familiako beste kide bat?

Posted by irgomes en mayo 26, 2008

Ekarpen hau egiteko informazioa, klaseko apunteetatik eta ondorengo web orri honetatik atera dut: http://www.hikhasi.com/artikulua/1022

Gai hau aukeratu dut zeren gaur egun ikusi dezakegu umeak gero eta ordu gehiago pasatzen dituztela telebista aurrean eta datu batzuk irakurtzerakoan harritu egin nau. Nire hausnarketa edo iritizia ematen saiatuko naiz.

Datu garrantzitsu bat iruditu zait artikuluan esaten dana, non haurrak ordu gehiago pasatzen dituztela telebista aurrean eskolan baino. Nire ustez, hau gurasoen esku dago, eta badaude batzuk beraien lanagatik ezin dutenak seme-alabak kontrolatu baina norbait bera jagoten badago, abisatu telebista aurrean ordu kopurua murriztea. Beste zeregin batzuk ere badaude, adibidez, eskolako lanak egin behar dira eta hau garrantzitsuagoa da telebista aurrean egotea baino. Gero izango du aukera jolasteko baina lehenago etxeko lanak egin behar dira.

Argi dago telebista iturri informazio bat dela baina umeak ulertzen dute notiziak? eta gainera gaur egun emoten dituzten marrazki bizidunak ere gehienak ez daude umeei zuzenduta nahiz eta ordutegi egoki batean eman, hau da, goizez edo arratsaldez. Umeak ez dira gai interpretatzeko zer gertatzen ari den edo zer esaten ari diren baina hala eta guztiz ere, telebista aurrean dagoz.

Gertatzen da, ume askol eta askok ez dutela irakurtzen egunkaria eta ez dute ikusten telebistan zer emango duten eta orduan jesartzen dira telebista aurrean eta mandua ez dute eskutik kentzen, aurrera eta atzera ibiltzen dira, eta badakite ez dagoela ezer interesgarria baina bertan egon behar dute.

 

 

Egia esan, hau ez da umeengan bakarrik gertatzen, helduengan ere gertatzen da eta guk argi izan behar dugu eredu garela, beraz, kontrolatu egin behar dugu eta telebista ahalik eta gitxien ikusten saiatu behar gara, eta ikusten badugu, hobe da informazioa ematen duten programak ikustea eta marrazki bizidun batzuk non matxismoa, irainak… lantzen diren.

Nik ez diot telebista ikustea txarra denik baina kontrolatu egin behar da zeren arazoak ere ekar ditzake, ikusmeraren arazoak adibidez.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Telebistaren eragina haurrengan

Posted by irgomes en mayo 23, 2008

Ekapen hau egiteko informazioa ondorengo web orritik atera dut: http://www.consejoaudiovisualdenavarra.es/menor/documents/Guia_euskera.pdf

Interesgarria iruditu zait honi buruz hitz egitea zeren hainbat umek ikusten dute telebista eta ordu askotan. Informazioaren laburpen txiki bat egingo dut eta nire hausnarketa txiki bat egiten saiatuko naiz.

Haurrek telebista hainbat ordu ikustea, oso txarra da zeren gizartetik aldentzen dira, hau da, ez dute inolako komunikazio edo harremanik gainerako umeekin edo helduekin ere ez dute harremanik. Eurek beraien munduan zentratzen dira eta gainerako munduarekin ahazten dira. Honek arazo asko ekar ditzake, esaterako, ikusmen arazoak, jarrera ezbardinak eukitea beste pertsonekin…

Gainera, komunikazioa ez dute lantzen, baina horretaz aparte, etxeko lanak edo ikastolan bidalitako lanak ere ez dituzte egiten, ez dute inolako interesik jartzen hauek egiteko.

 

 

Azkenik, esan beharra dago, ikerketa batzuen arabera, 4 eta 12 urte arteko gazteek ikusten dutelako telebista gehiegi, hau da, denbora gehien egoten dira telebista aurrean, hain zuzen ere, 990 ordu urtean.

Nire ustez saiestu egin beharko zan hau, hau da, gurasoen kontrola eukita eta umeei ordu kopuru hau murriztuz, ez baita osasuntsua hainbat ordu pasatzea telebista aurrean.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Tratu txarrak haurrengan

Posted by irgomes en mayo 22, 2008

Ekarpen hau egiteko informazioa ondorengo web orri honetatik atera dut: http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/country/null/user/anon/page/materialdidacticodetalle?gid=26737

Interesgarria iruditu zait gai honi buruz hitz egitea zeren zoritxarrez gaur egun honelako pilo bat kasu entzuten duguz umeak jasaten dabezanak, baita emakumeak ere.

Artikulu honetan ikusi daitekeenez, gure inguruetan tratu txarren kontrako kopurua oso handi da, ugalduz doa kopuru hau baian oraindik, ematen dira kasu hauek. Nik egia esateko, ez dut ulertzen nola egon daitekeen holako jendea umeei joteko prest egoteko. Umeak oso ahulak dira nagusi baten ondoan, beraiek babesa bilatzen dute eta ez jipoitzea inolako arrazoi barik, bakarrik beraienn gurasoek egun txarra izan dutelako lanean, edo besterik gabe, desaogatu egin behar direlako, beraien umeak harrapatu eta jo egiten dituzte.

Edo bebai esaten da, gurasoek jarritako arau batzuk bete ez dituztelako, arrazoi moduan ikusten dute eta jo egiten dituzte haurrak. Batzutan ez dago txarto “katxete” moduko bat ematea haurrari espabilatzen joateko, baina katxete hortatik ezin da pasatu. Gainera umeak katxete hori ulertzen du, hau da, badaki egoera baten aurrean txarto egin dudan gauzaren aurrean ezin duela berriz egin, baina hortik tratu txarrak jasatzera umea…

Esan beharra dago, tratu txarren barruan, abusu sexualak ere sartzen dirala. Nik ez dakit zer pasatzen den guraso horren burutik hori egiteko, ume ahul bat, ez duena ezen errurik, oraindik bere burua ezagutzen ari dena, eta txikitarik tratu txarrak jasatea, helduagoa danean, zer izango ume horretaz? zein izango da bere portaera besteen aurrean? Guztiari izango dio beldur eta hau ezin da gertatu, umeak beldur euki behar dau baina ez gauza guztie, umeari autonomoa izaten lagundu  behar zaio baina ez abusu sexualen eta tratu txarren bidez.

 

 

Artikuluak esaten duen bezala, umeak ezin du defendatu bere burua eta gainera nagusi baten aurrean dagoela, gutxiago. Beraz, hauek, helduek, errazago dute izaki txiki honi bere amorrua adierazteko, kasu hauetan, jipoituz. Ia beti gizonezkoa izaten da maltzurkeria hauek egiten dituena.

Nahiz eta tratu txar fisiko gutxi ikusi, badaude beste mota batzutako tratu txarrak; psikikoak, sexu erasoak..

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Hezkuntza estiloak familian

Posted by irgomes en mayo 21, 2008

Ekarpen hau egiteko ez dut inon informaziorik bilatu, klaseko apunteetatik hartu dut eta lagungarri moduan izan dut zeren interneten ez dut informazio askorik aurkitu eta nire hausnarketa bat egiten saiatuko naiz.

Hezkuntza estiloetaz hitz egiten denean, kontutan euki behar diren bi alde daude: Alde batetik, harremanaren tonu emozionala eta beste aldetik, arauak eta mugak jartzen jakitea. Nik lau hezkuntza estilo mota ezagutzen ditut:

– Estilo autoritarioa: Hemen, afektua eta komunikazioa oso eskasa izaten da guraso eta haurraren artean eta seme-alabei gehiegizko erantzukizuna ematen zaienean esaten da autoritarioa dela. Nire ustez, estilo hau ez da hainbeste iksten gure artean, baina gerta liteke, etorkinzun batean gu lanean hasterakoan, holako kasu batekin aurkitzea, eta hau gertatzen bada, hezitzaileok ere ardatu beharko gara afektu eta komunikazio hori emoten, eta gurasoekin hitz egiten noski. Beraien haurrak zerbait txarto egin duela edo beraien arauetatik kanpo zerbait egin duela uste badute oso zigor gogorrak ipintzen dizkiote haurrei.

– Estilo permisiboa: Kasu honetan, afektu eta komunikazio gehiegi ematen da. Hauen etxean, ez dago araurik eta dena egiteko baimena dute. Estilo hau ere ez da guztiz egokia zeren umeak ezin du egin beti berak nahi duena, bere erruak egiten saiatu behar da, erratzen jakin behar dau… hau guztia egiten ez badu, autonomia oso gutxi izango du eta hau ez da egokia haurraren garapenerako.

– Estilo demokratikoa: Estilo honetan, afektua eta komunikazioa..egokiak dira. Haurek iritzia ematen dute, eta gurasoak entzuteko prest egoten dira. Estilo hau aproposa dela iruditzen zait zeren guztiok dugu eskubidea entzunak izateko eta haurrak batez ere, afektua eta komunikazio bilatzen dute helduengan.

– Estilo axolagabea: Guztietatik desegokiena hau da, ez da inolako komunikazio eta afekturik ematen eta gurasoek oso arreta gutxi jartzen dute bere haurrengan. Kasu hau, tratu txar bihurtu daiteke. Egoera hau zoriotxarrez, gaur egun ikusi egiten da.

Horretarako, hezitzaileak oso demokratikoak izan behar gara baina limite batzuk egon behar dira, hau da, guztia ezin zaio onartu haurrari.

 

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Haurrak eta enuresia

Posted by irgomes en mayo 12, 2008

Ekarpen hau egiteko informazioa orri honetatik atera dut: http://apirila.blogspot.com/2007/06/haurrak-eta-enuresia.html

Gai hau aukeratu dut ekarpen hau egiteko zeren umeekin egingo dugu lan eta honelako arazoak ikusiko ditugu behin eta berriz.

Enuresia arazo baten moduan hartzen dugu, hau esan nahi du: gaueko enuresia, ohean pixa egitea da, hau da ez kontrolatzea txiselarria eta gainean egiten dutenean. 0-5 urte dituenean ematen da gehienbat baina gertatzen da 5 urte eta gero ere pixa egiten jarraitzea ohean.

Ez da arazo larritzat hartu behar, hau da, umeak ez du kontrolatzen oraindik txisa eta ez da bere errua. Horregaitik, gurasoek ere portaera egoki bat izan behar dute umearen aurrean, ez da ezer gertatzen umeak txisa egin duelako ohean, hurrengo baten lortu duelako adierazi behar zaio, Helduko da momentu bat non lortuko duen kontrolatzea eta horrela sari bat ematea egokia izan ahal daiteke, baina saria ahaleginetan ere eman ahal zaio.

Hau gertatzen bada, ondorio batzuk izan ahal ditu umearengan batez ere, psikologikoak eta afektibo larriak izan daitezke. Oso garrantzitsua da beraz umeari ez despresiatzea eta arazo honi era egoki baten aurre egitea.

 

 

Behin eta berriz errepikatzen bada eta umeak adin egokia heltzerakoan oraindik ez badu kontrolatzen, hobe da medikuarekin kontsultatzea, berak jakingo baitu zer egin. Baina ez da larritu behar ez dira arazo larritzat hartzen.

Bi eratako enuresiak dagoz. Alde batetik, primarioa( betidanik dagoena) eta sekundarioa(6 hilabete pasa eta gero umea berriz txisa egiten hasten denean ohean, izan daiteke arazoengatik…).

Gu ere ez gara zertan larritu behar, arazoa luzatzen doala ikusten badugu, hobe da gurasoekin hitz egin eta egoera azaldu.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Sonambulismoa umeengan

Posted by irgomes en mayo 12, 2008

Ekarpen hau egiteko informazioa ondorengo orri honetatik atera dut: http://familydoctor.org/online/famdoces/home/children/parents/special/common/160.html

Gai aukeratu dut zeren arazo ohikoenetako bat dugu hau, hainbat entzuten den arazoa da eta emoten ari garenarekin zerikusia du.

Sonambulismoa, gauean itzartzea da lo zauden bitartean, hau da, lo dagozala itzartu egiten dira eta ohikoak diren gauzak egiten hasten da. Umeak ibili ahal du baina gero ez du gogoratuko zer egin duen.

Umearentzat hau oso nekagarria izan daiteke, zeren gauean itzartzen bada eta gauzak egiten hasten badan, gero berriro bueltatuko da ohera baina hurrengo egunean nekatuta jaitsiko da zeren ez du ondo deskantzatu. Hau asko nabaritzen da gero klasean, jolasean aritzerakoan ume hau nekatuta ikusiko dugu eta ez du ezertarako gogorik izango. Horregaitik, hau ekiditeko, gurasoen berarekin egotea tarte batean ohera joan baino lehen ondo dago, eta ohera sartzean ipuin bat kontatzea eta ikusten badute umea lo gelditu dela, apur bat itxaron jakiteko oraindik berarekin gaudela.

Ez da erraza sonambulismoa kontrolatzea, zeren gurasoek lo dauden bitartean umea altxatu ahal da ohetik eta normaltasunez ari etxean eta gusoak bitartean lo.

Sintomarik ohikoneak honako hauek dira: Umea ohean eseri ahal da eta bere pijamarekin jolasten hasi edo eta begiak igurtzi ere egin ahal ditu, ohetik irten ahal da eta kuartoan ibiltzen hasi, hitz egiten hasten bada ez ditu hitzak koordinatuko eta egoera honetan dagoen bitartean hitz egiten bazaio berak ez du entzungo.

 

 

 

Azkenik, beti entzun izan da haurra lo dagoen bitartean, hau da, sonambulo itzartu bada ez dela umea itzartu behar zeren hil egin daiteke. Hau esan duten moduan, ez da egia, baina komeni da ume lasaitzea eta berriz ohera bideratzea eta ziurtatu ateak eta lehioak ondo zarratuta dagozala, umeak baitira eta holako arriskuak saihestu behar ditugu.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Insomnioa haurrengan

Posted by irgomes en mayo 11, 2008

Ekarpen hau egiteko insomnio gairari buruz aukeratu dut zeren umeek askotan jasaten dute arazo hau eta askotan entzun izan da. Informazioa honako web orri honetatik hartun dot: http://revista.consumer.es/web/eu/20030901/interiormente/63626.php

Consumer aldizkariko artikulu bat da. Honetaz aparte, nire iritzi edo hausnarketa bat egingo dut.

Insomnioa, lo egiteko zailtasuna da, hau eman ahal da umeak jasan dituen egoera batzuengatik, etxeko egoera ez dalako bat ere egokia, estresagatik…

Artikuluak esaten duen moduan, haurrarentzako bere lehen urteetan, eskola bigarren etxebizitza bihurtzen da beraientzat eta egoera hoenk, jende berria ezagutzea, amarengandik urrun egotea, hau da, lehen bera zen atxikimendu irudia eta beragaz pasatzen zituen ordu gehienak, orain hori kompartidu egin behar du hezitzailearekin eta gainerako haurrekin. Haur gehienentzat, oso gogorra izaten da eskolara hastea eta honek insominoa izatea ekarri ahal du, ez dute ondo lo egiten, negarrez itzartzen dira gauez, asko kostaten zaie lo gelditzen…

Orain babes ezberdina bilatu behar du eskolako jendearekin baina ez da gauza bera amak ematen dizun babesa eukitea eta zu hastea bilatzen beste norbaiten babesa. Arazo hau izateak, eragin batzuk ekartzen ditu, esaterako, gero klasean, gauean lorik ez badu egin, ez da egongo “adi” eta ez du izango gogorik ezertarako, jolasean ez du bere imaginazioa ondo landuko…

 

 

Arazo hau dutenen gurasoek ere asko kezkatzen dira zeren gauez bat-batean itzartzen dira negarrez edo lo egiterako orduan ipuin bat kontatu eta gero ez dira lo gelditzen…gurasoentzat ere honek asko suposatzen dau.

Horregatik hobe da umearekin egotea denbora batez ohean, laztanak egiten, berbetan, segurtasuna emateko eta sentitzeko berarekin gaudela. Eta lo gelditzen den momentuan, gitxi gitxika umeari bakarrik utzi.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Haur autistak eskolan

Posted by irgomes en mayo 11, 2008

Ondorengo ekarpena egiteko gai hau aukereatu dut zeren arazo ohikoena dugu haur autistak eta eskoletan ere ikusten dira arazo hau duten haurrak.

Informazioa ondorengo web orritik hartu dot: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5552/eu/contenidos/informacion/dia6/eu_2027/r01hRedirectCont/contenidos/informacion/dif7/es_2082/adjuntos/libros/(6)%20Autismo/EUSKERA/2EUSK.pdf

Baina nire hausnarketa txiki bat ere egingo dut.

Hemen azaltzen duen moduan, haur autistak, hiru urte baino lehenagotik agertzen zaizkie arazo hau eta ezaugarri nagusienetakoak honako hauek dira; ez dute interesin jendearekin harremanak lantzeko, oso pasiboak dira, nik ikusi izan ahal dudadez, beti “euren munduan” ibiltzen dira… Esaten duen moduan artikuluak, gurasoak askotan kexkatu egiten dira zeren pentsatzen dute haurrak gorrak direla, zerbait esaten diotenean ez baitute erantzuten, baina ez dira zertan gorrak izan behar dira.

Ume hauek, eskolan ere, lan berezia suposatzen du, hau da, gainontzeko haurrak komunikatzeo gai izango dira baina autistak ez dute interesik jartzen eta ume bat berarengana hurbiltzean eta besteak kasurik egiten ez dionean, zer? Ume honek ez dut ulertuko zergatik ez dion kasurik egiten, oso zaila izaten da azaltzea ume horrek arazoa duela, horregatik hezitzaile bat egoten da ume horrekin eta ahalegintzen da besteekin komunika daiten.

Adibidez, ni ikastola baten ibili naiz eta beti ikusi izan dut ume autista bat hezitzaile bakar batekin, jolasorduetan ere beti bera bakarrik egoten zen eta hezitzailea albotik behatzen, klasean egoten zenean ez zuen inolako ardurarik jartzen ezertarako eta pedagogarengana joaten zen ariketa berezi batzuk lantzera, garapenerako.

Oso zaila izaten da ume hauen garapena lantzea, gainera gainontzeko umeek ez dutenean honelako arazorik. Ume autisteti oso zaila egiten zaie besteen mundua ulertzea.

 

 

 

Azkenik, esan beharra dago ume haueri ezin zaizkiela baztertuta utzi edo honela sentiarazi zeren beraiek ere pertsonak dira eta sentimenduak dituzte, nahiz eta arazoak izan komunkatzeko orduan eta ondo ez ulertu besteen mundua, tratu bardina emon behar zaizkie, gainontzeko moduan, egia da hauek tratu bereziagoa behar dutela.

 

 

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Berdintasuna landu

Posted by irgomes en abril 30, 2008

Ekarpen hau egiteko informazio pilo bat aurkitu dut, artikulu batetik aterata dago eta aurkitu dudan informazioa honako orri honetan bilatu dut: http://www.educastur.es/index.php?option=com_content&task=view&id=840&Itemid=202

Web orri honetan azaltzen du nola hezi umeak berdintasunean. Gai hau aukeratu dut ekarpena egiteko zeren uste dut berdintasuna lortzeko pausu bat dela hau, umeei txikitatik balore hau lantzea, hau da, gaur egun badaude batzuk beraien arraza bakarrik onartzen dutena eta gainontzeko guztiak ezin ditu ikusi ere ez, horregaitik, berdintasuna oso garrantzitsua da eta ez dago zertan desberdintasun batean bizi beharrik.

Umeak jaiotzen diten unetik, neska zein mutila izan, honegaitik bakarrik berezten duguz lehendabizi, sexuagaitik. Horregaitik, umea jaiotzen den momentuan, atxikimendu irudiek landu behar dute hau umeekin, rol ezbardinak dagozala mundu honetan eta estereotipo ezbardin bi, emakumezkoa eta gizonezkoa. Beraz familiaren inguruan landu behar da, adibidez, bikote batek seme bat izan du eta urte batzuk geroago neska bat izan dute, momento honetan ere berdintasuna lantzeko aukera bat dute. Neskek ez dute zertan beti muñekaka jolastu behar… zergatik ezin dute futbolean jolastu? Mutil batzuk, umeen kasuan, ez dute ongi ikusten eta ez die neskeei futbolean jolasten uzten eta neskak konformatu egin behar dira. Mutilak aldiz zergatik ez dute muñekekin jolasten? Nik adibidez, parkean ikusi dut mutil batzuk muñeka batekin jolasten beste ume batekin zegoen bitartean, neska batekin. Txarto al dago mutilek neskekin jolaste? zergatik? Egia esateko, ez dut ondo ulertzen zergatik gertatzen den hau.

Gainera, gurasoek ere, erru pixka bat badute gai honetan, zeren txikitatik neskei beti muñekak arropa arrosekin oparitzen diete eta mutilei aldiz, kotxek, baloiak, patinetea… Zergatik ez oparitu neska bati kotxeak?

 

 

Beste gauza garrantzitsu bat egin behar dena, diferentzia pertsonalez baloratu eta ez sexuagatik baloratu, eta askotan azken hau gertatzen da. Gainera telebistan ikusten dugu, jostailuak aurkezterako orduan, ia beti agertzen dela bardina, mutil bat kotxe bategaz jolasten eta neska bat “barbie” aurkezten.

Beraz, nik uste dut berdintasuna lantzeko familian hasi behar dela eta umeei aukera denak aurkeztu, bakoitzak nahi duen jostailuarekin jolastu ahal duela inork txarto begiratu barik eta umeak txarto sentitu barik.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Adiskidetasunaren garrantzia

Posted by irgomes en abril 30, 2008

Ekarpen hau egiteko informazioa ondorengo orri honetatik hartu dut: http://es.wikipedia.org/wiki/Amistad

Orri honetan lehenen adiskidetasunaren definizio bat ematen du eta gero azalpen txiki bat ematen du. Ekarpen honetan ere, nire hausnarketa txiki bat egingo dut. Gai hau aukeratu dut zeren umeak txikitatik erlazionatzen dira gainerako umeekin eta beti dagoz kontaktuan. Beti bilatzen dute lagun bat, beragaz jolasteko, beste batzuetan borrokan egiteko… gauza da beti dagozala lagunez inguratuta.

Adiskidetasuna, pertsona biren arteko erlazioa da non afektiboz ematen da edon afektibitatea lantzen da. Bizitzako ia pertsona guztiek dute lagunak, eta guztiok baloratzen ditugu lagunak eukitea, beraz adiskidetasuna ere beste balore oso garrantzitsu bat da bizitzan. Umeak gainera beti dute hainbat lagun, eskolan dagoz eta lagunak dituzte, parkera doaz eta lagunak dituzte, beraien auzoan irtetzen dira eta lagunak dituze…

Umeak gehienetan, haserretu egiten dira lagunekin baina ezin dute egon lagun barik eta beti bilatuko dute arazo hori konpontzeko bidea. Guztia kompartizeko ohitura dute, jolasean, batez ere neskak, euren artean jolasten dute, muñekakaz edo beste edozein jolasetara eta mutilak aldiz beti “gerrako jokoetara” eta nor den irabazlea eta nor galtzailea erabakitzen dute. Adiskidetasun barik ez goaz inora, umeei balore hau lantzea ez da zaila izango zeren txikitan komunikatzeko errastazuna dute, gehienak.

 

 

 

Azkenik, esan beharra dago, balore guztiak direla garrantzitsuak bizitza honetan eta umeei guztiak erakutsi behar zaizkiela, batez ere maitasuna eta adiskidetasuna, ez doa bat bestea baino lehenago, guztiak landu behar dira une berean, gu eredu izanez eta eredu egoki bat emanez.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Haurrengan maitasuna

Posted by irgomes en abril 30, 2008

Ondorengo ekarpena egiteko ez dut inongo web orrian aurkitu informaziorik, nire hausnarketa bat izango da haurrenganako maitasunari buruz. Gai hau aukeratu dut ekarpen hau egiteko zeren oso balore garrantzitsu bat iruditzen zait trasmititu beharrekoa.

Pilo bat balore daude trasmititu behar direnak bizitza honetan, batez ere guk, hezitzaileak izango garenak, haurrekin lan egingo dugu eta hainbat balore landu beharko ditugu. Esaterako, errespetua, laguntasuna, maitasuna…eta beste zenbait balore.

Baina niri maitasuna ematea oso garrantzitsua iruditzen zait, zeren gu ume horreen eredu gara eta beraiek imitatzeko ohitura dute, beraz, gure ohiturak hartzen dabez. Gainera umeek maitasun asko behar dute, hau da, beraie, nagusi bat alboan egotea asko gustatzen zaie, beti aurkitzen dute “protektore” bat izango balitz bezala eta esan behar da, esaterako ama, atxikimendu irudia izan dela, edo aita edo familiako beste norbait eta bere bizitzako lehen egun edo urteetan pertsona horrek eman diola segurtasuna eta konfiantza.

Beraz gur ere bardin egin behar dugu, umeen aurrean ezin gara aurpegi txarrez egon, beti irribarre batekin egon behar gara, baina segun zein kasu, umeei ezin zaie guztia konsentidu. Haurrenganako maitasuna oso garrantzitsutzat hartzen dute eurek, eta guk ere bai, guztioi gustatzen zaigu besteen maitasuna hartzea, baina horretarako guk ere eman egin behar dugu.

 

 

 

 

Azkenik esan behar dut, maitasuna ematen saiatu behar garela eta umeei hori trasmititu behar diegula, oso garrantzitsua baita haurrentzako balore hau. Beste balore guztiak ere garrantzitsuak dira baina maitasuna begi bistaz ere trasmititu ahal da.

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: , | Leave a Comment »

errespetua, zer da??

Posted by irgomes en abril 23, 2008

Hurrengo lerroetan garatuko dogun balorea errespetua da, nahiz eta asko kosta bilatzea erderaz topatu dogu, eta ia zertxobait gehiago jakiteko balio duen.

Errespetua, norbere buruarengan eta besteengan aintzat hartzea guztien eskubideak eta bertuteak

duintasunez. Berdintasun honek besteekiko tratu atsegin eta errespetuzkoa exigitzen du.

Norbere burua ezagutzea, aintzat hartzea eta baloratzea da, baita besteak eta ingurunea kontutan hartzea da errespetua.

Kontuan hartzea zer egin edo zer ez egin elkarbizitza egoki bat izateko.

Definizio honekin bat gatoz, gure ustez errespetua besteenganako laguntasuna, portaera egoki bat izatea, eta besteek gugan berdin itxarotea da.

Errespetua balore garrantzitsua da besteekin elkarbizitzeko gure egunerokotasunean. Inguruan pertsonak behar ditugu eta haiekin errespetu osos jokatu behar dugu. Besteek geure burua errespetuz tratatzea nahi badugu, guk ere besteek holan tratatu behar ditugu, eta holan izanez gero giro atsegin bat sortuko da.

Balore hau txikitatik landu behar da, bestela gizarte honetan guztiok portaera desegoki bat izango genuke, adibidez, gazte batek txikitatik etxean tratu desegoki bat izan badu ( konpartitzen ez diote erakutsi)nagusiago denean besteenganako errespetua ez du adieraziko (dena berarentzat hartuko du).

 

 

Posted in Estibaliz Sagastizabal, Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Umeen sexua aukeratzen

Posted by irgomes en abril 16, 2008

Gai hau aukeratu dut zeren interesgarria iruditu zait guraso batzuek hartzen duten papera.

Informazioa gehienbat nire iritzia izango da baina gero http://www.elmundo.es/elmundo/2007/02/19/sexo/1171877989.html sartuta, informazio gehiago bilatu dut.

 

Badadude guraso batzuek, beraien umeen sexua aukeratzen dutena, hau da, adibidez andra eta gizon batek alaba bat dute, hauek beti nahi izango dute beraien alabak mutil lagun bat izatea bere etorkizunean, baia zer gertatzen da alabak egun baten lesbiana dala esaten badie? Seguruenik hauek ez dute onartuko eta ahalegin guztiak egingo dituzte mutil bat aurkitzeko.

Zoritxarrez holako jende asko dago, eta nik askotan entzun izan dut baina bakoitzak bere eskubideak ditu, aukera du izateko gay, lesbiana edo nahi duena, libertade guztia izan behar du norbera zoriontsua izan nahi badu. Hau ukatzen badio seme alabari, seguru izango dute bere alaba ez dela pozik biziko, engainu batean biziko da, Horrregatik niri ez zait ongi iruditzaten horrelako gauza bat egitea, gurasoek aukeratzea bere seme alaben sexua.

Nor esan du bizitza honetan pareja bat emakume batez eta gizonezko batez osatuta egon behar dela? Betidanik izan da holan eta hori dugu guztiok eredutzat baina konturatzen goaz beste zenbait aukera daudela, eta bakoitzak jakingo du zer egin bere gorputzagaz eta zer gustatezen zaion. Horregaitik, umeei txikitatik eredu desberdinak erakutsi behar zaie, mutil eta mutil ere pareja izan ahal direla, edota neska eta neska…

 

Posted in Iratxe Gomariz | Leave a Comment »

Tratu txarrak umeengan

Posted by irgomes en abril 16, 2008

Nik aukeratutako gaia tratu txarrei eta abusu sexualei burzkoa da, haurrek jasaten dituztenak

Informazioa interneten bilatu dut, http://www.bizkaia.net/Home2/Archivos/DPTO3/Temas/Pdf/Maltrato%20y%20desprotecci%C3%B3n%20en%20la%20adolescencia%20-%20Eusk.pdf.

Testuak dioen bezala, gaur egun umeek ere tratu txarrak eta abusu sexualak jasaten dituzte eta gero eta gehiago entzuten dira horrealko albiste motak. Adin txikiko umeengan emoten dira batez ere. Urtero, 25-30 ume ingresaten dituzte ospitaletan arazo honengatik. Nik ez dakit zergaitik jende nagusiak egiten dituen holako gauzak baina beraiek zertan ez dira jartzen pentsatzen ume horrengan? Umeak txikitatik gauza asko jasaten dauz eta guztiaz konturatzen da, beraz beti fijatuko da hurbileko pertsona batengan, baina inguruan tratu txarrak jasaten baditu, etorkizunean nolako izango da?

Umeak normaltasunean hazten utzi behar duguz, beraien baloreak ezagutu behar dabez, gure laguntzagaz eta errealitatera amoldatu behar dira pixkanaka-pixkana.  Horrelako jendeak holako gauzak egiten ditu zeren ume bat “indefenso” bezala ikusten dute eta badakite haur batek ez duela indar nahikoa beraie aurre egiteko. Umeek ere gu bezala, eskubideak dituzte, espresatzeko aukera izan behar dute eta guk horri erantzun behar diegu. Badaude guraso asko beraien seme-alabei jotzen dietenak, nire galdera da: zertarako euki duzu orduan umea? bere bizitza ez dalako berak espero zuena ez du bere seme edo alabarekin emon behar… Maitasuna adierazi behar du guraso horrek haurrarengan bestela ume horrek ez du jakingo zer dan babes hori ematea norbaitek,

Ekarpen hau egite asko kostatu zait informazio pilo bat aurkitu dudalako eta ez dot jakin nola banandu baina hor dago.

 

Posted in Iratxe Gomariz | Leave a Comment »

Haurrekin sexuari buruz hitz egiten

Posted by irgomes en abril 14, 2008

Gai hau aukeratu dut ekarpena egiteko zeren 24-36 hileko haur bati sexuari buruz nola hitz egin diezaiokegun azaltzen du eta zerikusia duela uste dut.

Informazioa interneten bilatu dut, “ABC del bebé” orrian eta guztia azaltzen du, espezialki, 24-36 hile bitarteko haurrekin nola hitz egin sexuari buruz.

Umeak betidanik guztia obserbatzen dute, guztia nahi dute jakin eta horregaitik galdetzeko ohitura izaten dute eta ume batzuek euren gurasoei galdera bat egitean, guraso gehienak atzez egiten dute eta ez dute hitz egiten umearekin, beste gai bati buruz hasten dira edo jolasten hasten dira. Textuan esaten duen moduan, hobeto da umeekin sexuari buruz hitz egitea, hori bai, lasaitasun osoz eta umeak segurtasuna eduki dezan, gurasoek ere ondo jakin behar dute zeri buruz egingo duten berba. Bere sexu aparatuari buruz hitz egiten hastea da lehen pausua, baina baliteke umeak apur bat ezagutzea alde hori zeren txikitan ukitzeko ohitura dute, hau da, beraien gorputzeko atalak ezagutzen hasten dira.

Alvaro Franco, umeen psikiatra da eta berak esaten duenez, umea jaiotzerakoan bere begirada amarengan zentratzen du, atxikimendu irudian gehienbat, segurtasun bat bilatzen du, 3 hilerekin, dena obserbatzen du eta bere eskuak ukitzen ditu, 8 hilerekin oineko hatz lodia txupatzen du eta urte batekin konturatzen da bere sexu aparatuaz eta ukitzen hasten da.

Nire ustez, ados nago txikitatik hasi behar dela sexuari buruz hitz egiten baina nik itxaron egingo nuke berak galdetu arte, lehenago utzi egingo nioke bere gorputza aztertzen eta konturatzen denean bere ataletaz orduan hasi umeari sexuari buruz hitz egiten, zeren itxaroten badugu berak galdetu arte baliteke urduri gaudela sumatzea…

Horregaitik, umea dutxatxen denean amak azaltzea bere gorputzeko atalak, handia denean bere moduan izango dituela eta ama izango direla eta umetxo bat edukiko dutela beraien barnean… baina guztia pusuz puasu eta gitxi gitxika. 5 urtera arte gomendatzen dute gurasoekin dutxatzea.

Gehienbat, zintzotasuna izan behar da haurrarengan, hobe da marrazkien bitartez azaltzea, umeek ere euren pribatasuna behar dute…

Gutxi gorabehera guzti hau azaltzen du eta lehen esan dudan moduan, nik itxaron egingo nuke berak aztertu arte bere gorputza eta orduna hasi sexuari buruz hitz egiten.

 

Posted in Iratxe Gomariz | Leave a Comment »

Familia moten fitxak

Posted by irgomes en abril 14, 2008

Ekarpen hau egiteko gai hau aukeratu dut zeren gaur egun familia mota asko daude baina eskoletan adibidez, ez dira ikusten familia moten fitxa ezbardinak.

Informazia interneten bilatu dut, “Argia” astekarian, elkarrizketa bat egiten diote lesbiana bati eta bere bizipenak azaltzen ditu.

Emakume honek esaten duen moduan, ados nago familia fitxa ezbardinak egin behar direla, eskoletan beti ikusten da familia tradizionalen eredua (aita, ama eta seme-alaba). Gaur egun, ikusten duguz mota ezbardinetako familiak, mutilen artekoak, nesken artekoak… eta gauza da, ume bat bi aita dituelako baztertuta setitu behar da? zelan aktuatzen du eskolak fitxa bakarra izanez? Berak esaten duen moduan, haurrei ez zaizkie beste aukerak eskaintzen. Haurra eskolara hasten den unean, hezitzaileari informatu behar zaio nolako egoera duen, ze motatako familia duen, eta nire ustez, hori jakinik, eskolan fitxa ezberdinen aukera izan behar dute.

Eskoletan gainera, beti lantzen dute familia tradizionalaren eredua, bai ipuinen bitartez, edo beste zenbait materialen bitartez, adibidez ipuinen kasuan beti bukatzen dira ondo, familia osoa alkarrekin, mutila emakumearekin ezkonduta, seme-alaba bategaz… Baina beste aldizkari baten irakurri dudan moduan, beste familia mota batzuk lantzeko ipuinak ere badaude. Haurrei errealitatea erakutsi behar zaie eta ez engainatuta eduki zeren nagusiagoak diranean euren hurbileko pertsona bat izan liteke gay edo lesbiana eta orduan zer, zelan erreazionatzen dute?

Hasieran ez dute ulertuko baina ikusiko dute errealitatean beste era batzutako familiak dagozala eta onartu egin behar direla.

Posted in Iratxe Gomariz | Leave a Comment »

Hezitzailearen jarrera

Posted by irgomes en marzo 10, 2008

Hezitzailea haur eskola baten dagoanean argi izan behar du seguru sentitzen dela lan hori burutzeko eta umeak ulertzeko gai izango dela. Portaera hori izango badu, umeak ere seguruago sentituko dira eta ikusiko dute hezitzaileak lagunduko diela autonomoagoak izaten. Hezitzailea gela baten egongo da hainbat haurrekin batera eta gela hori izango da umeen beldurrak, arazoak, harremanak…landuko dituen lekua. Artikuluak dioen moduan, ados nago esaten duenaz zeren garrantzi handia izango dugu hezitzaileok mundu honetan.

Umea lehen aldiz doanean eskolara, babes barik sentitzen da eta hezitzaileak arduratu behar gara babes hori ematen eta mundu berri hori ezagutzen lagunduko diogu. Esaterako, harremanak lantzen, besteekin jolasten, konpartitzen jostailuak… Hezitzaileak entzuten jakin behar du, ume bakoitzaren aurrean zer nahi duen ulertu behar du, horregaitik jarrera permisibo bat adierazi behar du. Berarekin jolastu nahi duen jarrera izan behar dugu, hau da, parte hartu behar dugu jolasean, konfiantza ematen diona eta beti irribarre batekin aurpegian.

Hobe da hezitzaileak gelan bete beharreko ohar pare bat jartzen baditu umeak errespetatzeko, esaterako klaseko materiala…

Ekarpen hau egiteko, googlen, “haurraren garapena” jarriz aurkitu dut.

Posted in Iratxe Gomariz | 1 Comment »

Atxikimenduaren garapena

Posted by irgomes en marzo 9, 2008

Atxikimendu irudia oso garrantzitsua da haurrarentzako zeren bere alboan dagoen pertsona horrek ematen dio danatarako segurtasun gehiago. Guraso batzuk, umeak klasera eroaten dabezanean, kanpoan gelditzen dira umeak seguruago eta lasaiago sentitzeko eta beste guraso batzuk aldiz ez dute ulertzen umearen egoera zeren irakurri dudan artikuluan dakar zelan guraso batzuk galdetzen duten ia zertarako geratu behar diran gel kanpoan begira.

Nire ustez ondo dago gurasoak klasean geratzea klaseko lehen egunetan zeren umea “mundu” berri baten sartzen ari da non pertsona gehiagogaz egon behar dan eta bere atxikimendu irudia ez du alboan izango momentu danatan. Horregaitik gainontzeko umeekaz komunikatzeko edo berak ikusteko atxikimendu irudi hori ondo konpontzen dela besteekaz segurtasun edo babes gehiago emango dio haurrari.

Danok dakigun moduan, leku barri batera hastean urduri samar jartzen gara eta umeari berdin gertatzen zaio, dena da ezezaguna beretzat, beste umeekin harremanatu behar da…

Atxikimendu irudia bizitza osoan mantentzen da eta umearentzako garranntzi oso handi du, batez ere bizitzako lehen urteetan. Nik uste dut oso ondo planteatuta dagoela gurasoak klasean geratu ahal izatea, zeren holan umea gitxi gitxika akostumbratzen joango da leku berrira eta gurasoak hori ikustean beraien denpora klasean egotea murrizten joango da.

Informazioa, googlen aurkitu dut “atxikimendua” ipinita.

Posted in Iratxe Gomariz | Leave a Comment »

Haurrak interneten.

Posted by irgomes en marzo 7, 2008

Interneten aurkitu dudan moduan, haurrak gero eta goizago hasten dira interneten sartzen, alde batetik etxerako lanak egiteko izan daiteke baina beste alde batetik “txateatzeko” erabiltzen dute gehienek. Haur askok jolasteko ere erabiltzen dituzte eta ados nago horretarako erabiltzea zeren inguruko guztiarekin ikasten da eta beste zenbait gauza ezagutzen doaz.

Ez zait ongi iruditzen ain txikitarik internet mundua erabiltzea zeren hainbat gauza agertzen dira nagusientzat zuzenduta dagozanak eta umeentzako ez da aproposa holako gauzak ikustea. Horregaitik, artikuluak dioen moduan, hobe da gurasoak edo hezitzailea egotea haurraren alboan internet erabiltzen dagoen bitartean. Pertsona hauen alboan askoz gehiago ikasiko dute. Harremanak egitea hobe da betidanik egin den moduan egitea, hau da, parkera irten eta gainontzeko umeekin erlazionatu, jolastu… eta ez orain gertatzen ari dena, internet bidez lagunak egitea. Umeek beraien autonomia lortu behar dute kalean eta ez etxean, pantaila baten aurrean “txateatzen”.

Arazo larriena gainera, ezezagunekiko kontaktua da, hau da beste pertsona ez dute ezagutzen eta batek daki zer gertatu ahal den baina umeak ez dira konsziente horretaz. Horregatik nire iritziz, umeak interneten ain ume izanda hasten badira hobe da nagusi bat egotea bere alboan.

Artikulu hau “Consumer Eroski” aldizkarian irakurri dut eta hortik atera dut ekarpena egiteko. Ezdaitz argazkiak zelan urtengo dauen…

Posted in Iratxe Gomariz | Etiquetado: | Leave a Comment »

Jolasaren garrantzia haurtzaroan

Posted by irgomes en marzo 6, 2008

Aurkitu dudan artikuluaren gainean esan behar dut ados nagoela bertan dioenaz. Bertan azaltzen da zelan gaur egun jolasak ez duela guztizko garrantzia hartzen haurtzaroan.

Ni ados nago zeren gaur egun ia nagusiek ez dute izaten astirik ezertarako…gauza da goizean umeak eskolan izten dituztela eta arratsalderarte ez deutsie ikusten ostabe. Denbora horretan umeek maitasun asko eta gurasoen atentzio pila bat galtzen dute. Artikuluak aipaten duen moduan, denborak aldatuz doaz, baina gizartea ere aldatuz doa. Gauza da guztia arineketa baten egiten dugula, kalera irten eta dana da mugimendua alde batetik bestera eta bitartean, umeak parkean jaboearekin.

 Ez dut esango txato dagoela umeek jaboleak eukitea, beraien arrazoia eukiko dabe, baina ez da bardina gurasoen maitasuna eta jabolearena. Gaur egun ez daukagu aisialdirako denborarik eta honek eragin handia du umeengan, batez ere seme-alabarik baduzu. Umeek jolasteko denbora behar dute zeren horren bitartez elkarrekin komunikatzen dira (bai umeekin zein nagusiekin), gozatu egiten dute, hizkuntza ere lantzen dute…

Haurren jolasaren bitartez asko ikasten dute, arauak jartzen eta errespetatzen ikasten dute, besteei laguntza eskeintzen ikasten dute, jokuetan irabazleak eta galtzaileak daudela…

Horregaitik uste dot garrantzitsua dela jolasa haurtzaroan, umeak garatzen doazelako eta txikitatik hasten dira honelako gauzak barneratzen eta gurasoek alboan egoteak asko balio du.

Posted in Iratxe Gomariz | 1 Comment »