Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘arazo eta nahaste psikopatologikoak lehen haurtzaroan’

GAIXOTASUNEN AURREAN JARRAITU BEHARREKO PROTOKOLOA

Posted by saioatxu en mayo 12, 2008

Gizartean gaixotasun asko daude eta gaur egun ume asko daude eskoletan urritasun batekin. Hezitzaileak egoera hauetan jokatzen ikasi behar dute.

Horregaitik klasean egindako protokoloa azalduko dut hausnarketa pertsonala eginez. Lehenengo pausoa arazoa identifikatzea izango litzateke ;zehaztu kontrastatu beste irakasleekin eta orduan bai susmoa errealitate  bihurtzen den.

Ondoren arazoa baldin badago pediatrara joatea da egokiena  eta horren arabera espezialistara eramango dute umea. Kasu batzuetan zerbitzu sozialera ere.

Aldi berean hezitzaileak, sendia eta profesionalen artean harreman estua egon behar da eta aldi berean ikastetxeko lankideen artean ere. Izan ere, patioan denok elkar egoten bait dira. Gaixotasun batzuen aurrean hezitzaileak interbentzio bat egin dezakete, estimulazio ariketak eginez. Eta guztien artean umea hobetu daiten ikusi.

Amaitzeko, umea ahalik eta osasuntsu eta alai egon daiten lortu behar da.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

JELOSIA

Posted by saioatxu en mayo 12, 2008

Jelosia oso ugaria izaten da umeetan, batez ere anaia edo ahizpa berria familiara doanean. Horregaitik hausnarketa pertsonal hau egingo dut; gai hau batzutan piskat xelebrea delako, baina arazoa arriskutsua izan daiteke.

Jelosiaren arrazoietako bat gurasoengandik edo maite dituzten pertsonengaitik arreta edo afektua galtzen dutelako izaten da. Nahiz eta afektua ez duten galtzen. Ume hauek baztertuta sentitzen dira, Askotan anai edo ahizpa berria familiara doanean. Beraiek momentu horretarate familiako printze edo printzesak izan dira eta bapatean beste ume bat dator familiara arreta kentzen diona.

Arazo hau batzutan arriskutsua izan daiteke, anai edo arreba nagusia jaioberriari min egiten saiatu daitezkelako, familiatik kanpo sentitzearen ondorioz eta defentsibara jokatzen dute.

Laburtuz, gurasoek jelosia eramaten ikasi behar dute, eta umea jolasa adierazten utzi behar zaie. Horretarako prozesu batzuk jarraitu behar dituzte gurasoak.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

SONAMBULISMOA HAURTZAROAN

Posted by saioatxu en mayo 12, 2008

Sonambulismoari buruz hitzegingo dut gaur egun ume askok bait daukatelako sintoma hau. Gai honi buruz hausnarketa pertsonala egingo dut.

Sonambulismoa gauaren lehenbiziko partean gertatzen dira. Sintomak gorputzaren mugimenduekin hasten da. Arazo hau daukaten pertsonek begiak zabalik dituztela  ibiltzeko gai dira eta beraien aurrean dauzkaten oztopoak saihesteko gai dira.

Hau guztia egiteagatik ez dugu pentsatu behar ume hauek gaixoak direnik, beraiek eguneroko jarduerak errepikatzen bait dituzte. Hori bai arazo hau dituztenekin prebentzio neurriak hartu behar dira adibidez lehioak istea. Baita ere sineskeria kurioso bat dago gai honen inguruan, eta hau da:

Esaten dute haur sonambuloa esnatzen baduzu, hiltzen direla. Hori ez da egia nahiz eta ez da komeni esnatzea.

Laburbilduz, prebentzio neurriak izanez gero ez dago arrisku larririk arazo hau duten umeekin.

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

AMORRALDIAK EGUNEROKO BIZITZAN

Posted by saioatxu en mayo 12, 2008

Gai honeri buruz hitzegitea ondo iruditu zait, amorraldiak umeen eguneroko bizitzan agertzen direlako eta iruditu zait  hitzegitea interesgarria delako.

Honi buruz hitzegiteko ez dut iturririk aurkitu nire hausnarketa pertsonala da eta.

Lehen esan bezala, umeetan amorraldiak beti ez dira izaten ez daukatelako pazientziarik, umeak txikiak dira eta ez dute ulertzen gurasoek ezin direla denbora guztian beraien gainean egon. Amorraldiak ere gose daudenean, edota lorik egiten ez dutelako izaten dira. Amorraldi egoera guztiak ezin dira saihestu, baina badaude egoera batzuk saihestu daitezkenak:

Gose, lo delako, nahiz eta kasurik ez egin gurasoei umeak dituen mugak ez dira saihestu behar. Gurasoek beraien partez ere amorraldien aurrean, umeei egoera hau pasatzen zaienean  gurasoek ez diote zigorrik jarri behar, baizik eta segurtasun eta afektua eman.

Laburbilduz, umeen amorraldien aurrean jokatzen ikasi behar dugu, bai guraso eta bai hezitzaileok eskolan ere gerta daitezkelako.

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »