Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Uncategorized’ Category

TELEBISTAREKIN ZER

Posted by meguen en junio 2, 2008

  Ekarpen hau eigteko etxean ditudan apunte batzuk hartuta egon dut. Apunte hauek telebista ikustearen onurak eta ez onurak azaltzen ditu.

  Telebista gaur egungo gizartean, guztiz barneratuta daukagu, eguneroko bizitan  presente daukagu. etxe guztietan aurki dezakegu telebista bat eta gehienetan bat baino gehiago.

Gure aisiaren zati importante bat telebistak betetzen du. Honek loaldiaren denbora kentzen du, irakurketari eskaini ahal diogun denbora ere murrizten du, besteekin harremanak…..

Telebistak eragin handia du umearen hezkuntzan, umeak dena imitatzeko eta errepikatzeko joera du. haurrek telebistan ikusten dituzten jarrera eta portaerak, baikorrak zein negatiboak heuren ondorengo jarreretan eragina izango dute.

Telebista asko ikustearen ondorio batzuk hauek izan daitezke:

-. Lexikoaren probetzea.

-. Jarrera agresiboak eragin ditzake.

……..

Hau ikusita bi ondorioetara heltzen gara:

1.- Telebistak umearen eskaintzen dien hainbat balore, jarrera… babesteko beharra ikusten da.

2.- Telebista ez da ona edo txarra, bere erabilpenean dago kakoa.

 

Anuncios

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

TELEBISTA

Posted by meguen en mayo 28, 2008

Ekarpen honetan ausnarketa pertsonal bat egin behar dut telebistaren inguruan.

Telebista bai edo telebista ez????????????? argi dago telebista gaur egungo gizartean presente dagoela eta ezinbestekoa zaigu berarekin bizitzea. Galderari erantzuna eman diogu, baina nire ustetan telebista noiz, zelan, zenbat denbora aurrean………??????????honei galderei erantzutea sailagoa da.

 Nik behintzat, telebista asko ikustearen alde ez nago, ez dut uste komenigarria denik umeak telebistan orduak ematea. Gauza askoz ere onuragarriagoak ditugu umeei eskaintzeko. Adoz nago telebistan eman ahal dituzten marrazki bizidunak, dokumentalak interresgarriak izan ahal direla, baina beti nagusi baten kontrol batean eta denbora limitatu batetan. Ezin dugu telebista piztu eta ala !! egon zaitez nahi duzun guztia eta emaiozu nahi duzunean playari berriro pelikula berriro hasi daiten.

Umea telebista aurrean guztiz “anulatuta” gelditzen da, telebistak botatzen duen guztia iruntzi egiten du eta bera ez da gai ikusten eta entzuten duena filtratzeko, esponja antzeko bat da eta dena surgatzen du. Kontu handiz ibili behar da, zer ipintzen diegun aurrean eta denbora nola aprobetzatzen duten aztertu.

 

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

TELEBISTAREN ERAGINAK

Posted by ainho85 en mayo 28, 2008

Artikulu hau ere interneten bilatutakoa da eta 2007ko azaroaren 6an publikatua. Telebistaren  eraginei dagokionez, telebista irakaskuntz funtzioan  garrantzitsua dela pentsatzen da. hau da, ez dela soilik ikaskuntza iturri bat baizik eta formakuntza afektibo, gizarteratze eta pentsamendu iturri bezala ere joka daiteke.

Askotan telebistarekin harremana duten umeek irudimen handiagoa dutela dirudi, telebistaren bitartez jasotako hainbat informazio eta irudiren bitartez.Horrez gain, telebista ez da soilik aisialdirako entretenimendu bat, gaur egun haurtzaroan telebista ikusten dutenek kultura garatuago dutela diote. Haurtzaro eta nerabezaroan, telebistarekin harremana dutenek, telebista modu kritiko, aktibo eta jakintsuarekin tratatzen ikasten dute.

Hemendik aurrera oso garrantzitsua izango da hezkuntza zentruak, ikaskideek hezitzeko modua ikus baliabidetan oinarriturik egotea.

Bukatzeko, hausnarketa pertsonal gisa, esan nahiko nuke, telebistaren eraginak, alde positibo eta negatibotik aztertu behar direla. Telebista ikusteak, aukera ezberdin asko zabaltzen ditu, kultura, imajinazio, ezagutza… aldetik, errealitatea eta ez errealitatea bereizteko gaitasuna ere bai.  Ezaugarri hauek haurrarengan eragina izango dute positiboki, baina horretarako garrantzitsua da gurasoen laguntza eta telebista ikustean denak batera egotea.

 

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

HAURRA = FAMILIA

Posted by josebaseo en mayo 28, 2008

BIDEO HONETAN IKUSIKO AHAL DOZUENEZ, HAUR BAT AGERTZEN DA LURREAN BERE FAMILIA MARGOZTEN ZEREN ETA HAURRA BERE GURASO GABE EZ DELAKO SEGURU SENTITZEN. F

FAMILIA ETA HAURRA PACK BATEN MODUAN DOA, HAU DA, HAURRA ETA GURASOAK BEREZIKI AMA ETA AITA BATA BESTEA BALDINTZATZEN DAU.

NIRE USTEZ HAURRAK AMAREN BEHARRA DUELA, BEREZIKI GURASOEN AFEKTUA BEHARREZKO DUELAKO. BESTE ALDE BATETIK GURASOAK HAUR BAT DUTENEAN, AFEKTUZKO EGOERA DA. ETA BATA EZ BESTEA ONDOAN EZ DAUDENEAN EZ DIRA GUSTURA SENTITZEN, HEMENDIK ATERATZEN DUT BATA BESTEAREN BEHARRA BEHAR DABELA

ESPERO DOT BIDEOA ONDO ULERTZEA ETA KONTURATZEA ZELAKO GARRANTZIA DUEN FAMILIA HAURRAREN AFEKTUZKO MUNDUAN.

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

TELEBISTAREN ERAGINA HAURRENGAN

Posted by zoriontsu en mayo 28, 2008

Gaur egungo haurrek urte guztian zehar eskolan baino denbora gehiago ematen dute telebistaren aurrean. Telebista oso informazio iturri garrantzitsua da, baina ez gaude tresna honek igortzen dizkigun mazuak interpretatzeko prestaturik.

Irakurtzen eta idazten ikasten ordu asko ematen ditugu eskolan, baina eskolaratze formalean ikusentzunezko alfabetakuntzari ez zaio ordu bat ere eskaintzen. Gure ikasleen heziketa osoa izatea nahi badugu behar horri erantzun beharra daukagu.

Azkeneko urteotan haurtzaroak dituen gaitz guztien errua telebistari botatzen zaio, eta hori ez da horrela, medio indartsu hau nola erabili jakin behar dugu. Jarrera pasiboarekin esertzen bagara telebistaren aurrean eta mandoa momenturo erabiltzen badugu, edozer gauza sinisteko gauza izango gara. Baina telebista piztu baino lehenago bertan zer dugun aztertu eta eskaintza hortatik aukera bat egiten badugu, kritikoak izateko lehenengo pausua eman dugu.

Gurasoei gomendioa: ez erabili telebista umeen aparkaleku bezala, ez utzi haurra telebista bakarrik ikusten. Elkarrizketa bultzatu nahi baduzue, haurrekin ikusi telebista eta mintzagairik ez zaizue faltako.

Irakasleei gomendioa: gelan ere telebista erabili, “irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio du”. Aldi berean telebistaren aurrean izan beharreko jarrera kritikoa bultzatu.

Telebista tresna hezitzailea da, baina behar bezala erabiltzen ez badugu, panpin bat baino ez gara izango bere esku.

Ekarpen hau egiteko interneteko http://www.hikhasi.com/artikulua/1022 orrialdean oinarritu naiz, oso interesgarria iruditu zait eta gaiarekin zer ikusi handikoa.

Posted in Uncategorized, Zorion Usabel | Etiquetado: , | Leave a Comment »

HAURRAK

Posted by zoriontsu en mayo 28, 2008

Beharrezko arreta eta zainketa jasotzen ez duten haurren kopurua ahalik eta gehien murrizteko, herrialde garatuetako babes sozialeko sistemak martxan jarri dira azken urteotan. Gurasoek umeengan ustez daukaten “jabetza eskubidearen” aurretik haurren ongizatea jartzeko betebeharra hartu du bere gain gizarteak. Hala ere, haur bakoitzaren segurtasuna eta garapena babesten hasteko irizpideak eta mugak ezartzea oso zaila da.

Gizarteak balio berriak garatu izanari esker aldatu egin da haurtzaroa ikusteko modua. XIX.mendearen azken erdian hasi zen haurrak babesteko nolabaiteko ardura. 1960ko hamarkadan gauzatu zen umeenganako arretaren inguruan sektore profesional batzuek zeukaten ardura. “Haurraren interes gorenaren” hastapena proposatu zuen Nazio Batuen adin txikikoen Eskubideen Bilerak. Euskal autonomia Erkidegoari dagokionez, bertako Autonomia Estatutuaren 13.23. artikuluak eskumen esklusiboak ematen dizkio haurren babesaren arloan.

Ekarpen hau egiteko interneteko www.bizkaia.net/Home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=236 orrialdean oinarritu naiz.

 

Posted in Uncategorized, Zorion Usabel | Etiquetado: , | Leave a Comment »

Klaseko argazkiak

Posted by Jon en mayo 28, 2008

Posted in Uncategorized | 1 Comment »

TELEBISTA NOLA ERABILI

Posted by ainho85 en mayo 28, 2008

Artikulu hau ere interneten bilatutakoa da, eta 2007ko uriaren 7an publikatua. Artikulu honetan, telebista, behar bezala erabili behar dela dio, bereziki haurrak etxean daudenean. Baita ere, seme. alabak telebista ikusten daudenean, gurasoak beraiekin egotea komeni dela. Gurasoekin telebista ikusteak, umeei aukera ematn die edukiak komentatzeko eta horiei buruz dituzten zalantzak argitzeko, horrez gain gustuko duten gauza bat familiarekin konpartitzea baikorra da hezkunztarako.

Beraz, alde batetik, ondo pasatzen dute eta beste aldetik ama edo aitarekiko lotura bat garatzen da, eta bukatzeko helburu didaktikoa ere garatu daiteke.

Hori bai, haurrak telebista gehiegi ikusten duela antzematean gurasoek,  telebista ikusteko ohiturak aldatu behar dira. Gurasoek, telebista eta beste jarduerak txandakatu behar dituzte, jokoak, irakurketak… Baina helburu hau lortzeko, ez da logeletan telebistarik egon behar.

Beraz, ikus dezakegunez, telebistaren erabilera kontrolatzen badugu, ez da txarra telebista ikustea haurrek, beraien garapenaren parte ere badelako, eta ezagutza maila handiagoa izango duelako telebista gauza interesgarriak ikusi ezkero.

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

Telebistaren inguruko hausnarketa…

Posted by ainho85 en mayo 28, 2008

Artikulu hau, interneten bilatutakoa da eta 2007ko azaroaren 6an publikatua. Ikerketa irakurri eta hausnarketa egin ostean, frogatu izan da, gaztetxoek telebista aurrean pasatutako denbora ez dela gehiegizkoa. Eta, denbora honek, ez dituela beste ekintzak egiteko denbora kentzen. Beraz, telebistaren kontsumoa ez da larritzekoa.

Ikuspuntu hezitzaile batetik ikusita, telebista kaltegarria izan daiteke, hau da, ekintza hezitzaile eta edukatiboak albo batera ustera bultzatzen baditu. Beste aldetik, telebista tresna baliagarria izan daiteke pertsonaren gizarteratze prozesuan, ez baita ahaztu behar, telebista infrmazio iturri zabala eta oso baliagarria dela.Gazteek gehien ikusten dituzten programak, kirolak, fikziozko telesailak, informatiboak eta komedioak izaten dira.  Esan beharra dago baita, telebista ikusteko denbora kontrolatu egin behar dela, zeren denbora gehiegi pasatzen badute pantailaren aurrean, irakurmenerako, jolasteko eta kirola egiteko denbora kentzeaz gain, errealitatea eta mundu birtuala ezberdintzea ere kostatuko zaio.

Laguntza egokiarekin haurrak txikitatik ikas dezake telebista perspektiba bikotitz batekin erabiltzen. Hau da, informazio iturri gisa eta informazio hau jasotzeko erabiltzen den era berritzaile bezala, gizarteratze prozesuan lagunduz.

 

 

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

JELOSIAK

Posted by meguen en mayo 21, 2008

 Artikulu hau interneten aurkitutakoa da. Jelosiei buruz hitz egiten du eta bertan pauta batzuk ematen ditu jelosi batzuen aurrean nola jokatzeko.

Esaten duenez, jelosien agerpena gauza arrut bat da. denok edo gehienok jeloskor egon gara gure bizitzako egoeraren batetan.

Artikuluan amaten duen definizioa hau da ” Sentimientos de envidia y resentimiento hacia otra persona que se supone obligada a prestarnos atención y no lo hace. Constituye una reacción emotiva próxima a la ansiedad”.

Familian neba arreben arteko jelosiak oso ohikoak dira. Esaten dutenez momentu batetan edo beste baten neba arreben arteko jelosiak egoten dira. hezitzaileak adi egon beharko gara umeen portaera aldaketekin, eta kontutan eduki  etxean berririk dauden. Askotan aurkitu ahal izango gara neba arrebaren bat jaio eta gero kriston jelosia duen umeekin eta umea ulertu eta egoera berriari aurre egiteko baliabideak eskaini behar dizkiogu.

Artiluluan esaten dueneznahiz eta umea txarto pasatu, ala ere experientzia positiboa ere izan daiteke jelosien  bizipena. Egiazko afektua deskubritzeko balio du edo gurasoek estimulatzen dute heziketa giro afektibo batetan garatzen. eragin positiboak eduki ahal ditu, umea kompetizio giro batean sartzen da eta hau ondo bideratuta lagungarria izan daiteke bere heltze prozesuan eta fustrazioak hobeto onartzen eta berekoitasuna murrizten.

Argi dago jelosiak ezin ditugula sahiestu baina bai mingarriagoak izan ez daitezen lagundu eta baita ez sustatu.

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

AMORRALDIAK

Posted by meguen en mayo 21, 2008

Interneten aurkitutako artikulu honetan oso era simple eta klaruan amorraldiak zer diren eta egoera honen aurrean zelan jokatu behar den azaltzen du.

http://www.puntodepartida.org/article42.html

 Amorraldia ” es una forma inmadura de expresar ira o enojo” hau dela esaten du. Helduak gai izan behar gara iraksten amorraldiak ez direla erantzun zuen bat. Umeak ezintazuna sentitzen duenean edo zerbait nahit nahiez nahi duenean, amorraldia ez dela bidea. Aserre egotea normala da, baina aserre hori nola bideratu behar den irakatzi behar diogu.

 Normalean amorraldiak baten bat aurrean dagoenean ematen dira. Umeak amorraldirik ez dituzte bakarka edukitzen, haurrak “publikoa behar dute jarrera hau bideratzeko. komenigarria da helduak argi izatea gauza batzuk;

 .- Umea lurrera bota eta negar baten hasten denean eta jakiña bubugogorkeria bat dela, ez zio kasurik egin behar eta denbora bat utzi behar zaio lasaitzeko. Beti adi egon beharko gara degoen lekua segurua eta arrisku gabekoa dela zirutattu.

.- Umea lasaitzen denean berarengana hurbildu eta egoeraren eta bere erantzunarne azalpena eta zwergaitiak arguiatu.

Amorraldi baten aurrean eduki behar dugun jarrera lasaia izan behar da, autokontrol handia izan behar dugu, kontutan edukita umearen eraduak garela.

Posted in Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTAK DUEN ERAGINA HEZKUNTZAN

Posted by maiderjaio en mayo 21, 2008

Orain dela urte batzuk telebista oso etxe gutxitan egoten zen eta horrek etxeetako txikienak beste jarduera batzuetan aritzea ekartzen zuen.

 

Gaur egun telebista edozein etxetako txokoren batean aurki dezakegu. Ez dut ikusten arazorik neurrian ikusten bada baina ez da horrela izaten eta hori gurasoen esku dago.

 Haurrak telebista ikusten ari diren bitartean gurasoak beti egon behar dira beraiekin, eta ikusitako gauzei etekina ateratzea egokia izango litzateke, haurrarekin hitz eginez…Nagusietan eragin handia du izaten du eta haur txikietan oraindik gehiago.Telebista  ikusten ari diren bitartean, emozioen adierazpena, harremanetarako,balioak, arazoak konpontzeko erak…telebistatik ikasten dituzte eta askotan ez dira egokiak izaten.

 

Estereotipoekin ere kontu handia izan behar da, etxean eta eskolan hezkuntza-eginkizuna oztopa dezaketen genero-estereotipoak ere telebistan momenturo ikusten direlako.

 

Telebistak, garapen sozioafektiboari dagozkionez etxean, eskolan ematen zaion garrantzia ahuldu dezake.

 

http://www.bilbao.net/nuevobilbao/jsp/bilbao/pwegb010.jsp?idioma=E&color=rojo&padre=*E1&tema=2E1&subtema=10&ficha=7330753727334&padresub=2EI&textarea=2EI

 

 

 

 

Posted in Maider Jaio, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

HEZKUNTZA ESTILOAK

Posted by maiderjaio en mayo 21, 2008

 

Heziketa estilo ezberdinei buruz hitz egiten dauen artikulu bateri buruzko ekarpena egingo dut.

 

Hezkieta estilo ezberdinak daudela esan daiteke baita ez dagoela heziketa estilo perfekturik.Estiloen artean famili autoritarioak, militanteak,axolagabeak eta epelak daude.

 

AUTORITAROA:Afektu eta komunikazio eskasa, oso kontrolatua,autonomiarik ez, arau ugari eta seme alaben iritzia kontuan hartu gabe…

PERMISIBOA:Afektu eta komunikazioa gehiegizkoa, gutxi kontrolatua, ez dago araurik,iritzia hartu eta onartu…

DEMOKRATIKOA:Afektu eta komunikazio egokia, kontrola egokia, heldutasun eskakizunak egokiak, erabakietan parte hartu…

AXOLAGABEA:Afektua eta komunikazioa ez dira adierazten, ez dago kontrolik, arau gehiegi…

 

Nik autoritario eta demokratikoen arteko nahasketa bat egokia izango lotzatekeela uste dut, familia bakoitzak estilo bat jarraitzen du eta beharrezkoa da koherentzia bat egotea, hau da, erakutsi nahi dena norberak oso garbi eduki behar du.

 

Askotan guraso batzuek kontraesanaietan jarduten dute eta honek arauak baliotsi egiten dituzte. Haurrak oso azkarrak dira eta ikusten dutena ikasten dute. Horregaitik kontraesanik gabe eta segurtasunean jardín behar da.

 

Badaude beste guraso mota batzuk beraien haurren nortasuna, egin behar dutena, nolakoak izan behar diren…beraiek erabakitzen dutela eta esan beharra dut haurren gaitasun , nortasun ,gustuak…aske utziz.

 

www.bilbao.net/    

Posted in Maider Jaio, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

GAUR EGUNGO TELEBISTA

Posted by sagasti en mayo 21, 2008

Ekarpen hau egiteko http://www.bebesenlaweb.com.ar/elniniopasoapaso/todoninio/televisionyninos.html  horrialdean sartu naiz, bertan honako honetan garatzen gabizen gaiari buruz zerbait bilatu dot.

Hasiera emateko galdera bat egingo dut, zertan datza gaur egungo telebistaren potere erakargarriak?

Telebistak ikusle mota desberdinak ditu, bai helduak, zein haurrak. Haurrak egunero orokorrean 4 ordu telebista ikusten ditu, honek urtean 1400 ordu suposatzen du, eta haurrek eskolan urtean 1000 ordu egiten dituzte.

Haurraren hazkundea eta garapena era egokian eman daiten, besteekin harremana behar du, kirola behar du, baita irakurtzea komenigarria litzateke, eta telebista ikusten irauten dituen ordu kopurua kontutan izanik, beharrizan honek ez ditu asetzen.

7 urtetik beherako aurrek, errealitatea eta fantasia ez dute desbardintzen, hau da, beraientzat biak planu berdinean daude.

Guzti hau telebistak sortzen du. Telebistak komunikazioa sortzen du, hau da, irakatsi egiten du, hori bai, gero ez dago azterketarik jakinduria neurtzeko.

Beti esan da sinisteko ikusi egin behar dela, baina sinistu behar du haur batek supermanek hegan egiten duela? Helduak errealitatea zein den jakiteko gaitasuna dauka, baina haurrak ordea dena sinistu ahal du.

Telebistak ekar dezakeen beste arazo haundi bat bortizkeria litzateke, gaur egungo telebistan edukiak ez dituzte kontutan hartzen ordutegiarekin, eta edozein momentutan jartzen dituzte bai programak, zein pelikulak bortizkeri maila altua dutela haurrentzat.

Guzti hau gertatu ez daiten egokiena gurasoak ordu kopurua neurtzea eta programazioa kontutan hartzea izango litzateke.

Posted in Estibaliz Sagastizabal, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

Telebista eredu?

Posted by janigo en mayo 21, 2008

Ejarpen hau egiteko telebistaren inguruan egindako hausnarketa txikitxo bat egin dut, informazioa nire iritzitik eta apunteetatik gidatua da.

Haurrak, helduak bezala, telebista ikustean hainbat elementu bereganatzen ditu. Telebista ikusteak, haurrarengan ezinbesteko eragina egiten du. Izan ere, haurrak bertan agertzen den guztia sinesten eta barneratzen du, eta horren ondorioz, telebista ere eguneroko eredu lez ikusten dute. Helduok ez bezala,haurrak ezin dute erreala eta telebista bereiztu.

Horregaitik, ez dut uste haurrentzat telebista ordu askotan ikustea ez dela egokia; baina bai gurasoekin batera ikustea eta komentatzea, izan ere gurasoak gidatuko baitu momentu horretan haurrak ikusi dezakeena.

Azkenik, nire ustez, telebistak haurrari errelaitatea den modukoa ezagutzeko aukerarik ez dio ematen eta horren ondorioz, haurra bere fantasian murgilduta egongo da. Izan ere, telebistan, programez gain, publizitateak ere, erraztasuna du  bere baitan aldaketak egiteko, gauza errealak modu erakargarriagoan moldatuz.

Posted in Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

Telebista, sendia eta publizitatea

Posted by Jon en mayo 20, 2008

Gaurko klasea hasteko….. Haur garapena:

Gurasoentzako telebista

Publizitatearen inguruan

Kontsumo eta Publizitatea

Posted in Jon Bustillo, Uncategorized | Etiquetado: , , | Leave a Comment »

HAURREN JELOSIA

Posted by josebaseo en mayo 19, 2008

Bideo hau topatu dot eta hementxe jarri dot, nahiz eta apur bat “graxioxo” moduan hartu oso interesgarri iruditzen jata. bideo honetan ikusi ahal da zelan afektatzen dauen jeloskortasunak haurretan eta zelango eragin larriak izan ditzakeen.

horregaitik kontuan hartu behar dogu afektibitateari begira banatu behar dala  haur guztietan eta ez menospresiatu haur bat ere ez.

 

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

“ENURESIA”

Posted by josebaseo en mayo 12, 2008

Enuresia, nahi gabe pixa egitea da (gauekoa, loaldian denean edo egunekoa, egunaldian denean).

-Arazo oso ohikoa da haurren artean

                                 .

Arrazoi posibleka anitzak izan daitezke :


– Uretraren disfuntzioa.
– Gernubidean infekzioa.
– Puxika kontrolatzeko zailtasunak.
– Pertsona garrantzitsu baten heriotzaren, eskola aldaketaren edo gurasoen dibortzioaren… ondorioz sortutako arazo emozionalak.

Zer egin?

Lehenik eta behin, jokaera lasai eta ez kezkagarria euki behar da. Arazoak umearekin argi eta garbi hitzegin behar da, haurraren adina kontuan hartuz.Horrela enuresia denborarekin gainditzen den arazo bezala ikusiko du.

Ez da inoiz errieta egin edo zigortu behar, honek umearen autestimua mindu ahal dau eta baita berak naita egiten ez duen zerbaitengatik errudun sentitu ere.

 

Posted in Joseba Seoane, Uncategorized | Leave a Comment »

HAURREN HIPERAKTIBOTASUNA

Posted by maiderjaio en mayo 12, 2008

Talde harremanetako portaera arazo bat hiperaktibotasuna da.Hiperaktibotasuna deritzon nahastean bizitzako lehenbiziko urteetan agertzen da.Haurraren portaeraren desoreka bat da eta helburu zehatz gabe denbora guztian mugumenduan izatea.

Hiperaktibotasun hau jende aurrean daudenean gehitu edota areagotu egiten da eta alderantziz,bakarrik daudenean gutxitu edota murriztu.

kontuan hartzeko datu bat 7urtetetik berakoen haurretan %3ak nahaste hau du.(mutiletan ohikoagoa da).

Haur hauek,erraz distraitzen dira,eginkizun luze batean denbora batez egoteko zailtasuna,aulki batean eserita denbora luzez egoteko zailtasuna…

Guzti honek ondorioak ekartzen ditu bai gurasoengan eta baitan haurrarengan ere.Askotan gurasoan beraien sme alabal heldugabeak.. direlakoan daude eta haurrak egiten duen guztia kritikazten dute.Arazoa haurraren autestimua bajatzea izango lityzateke eta horregaitik kontrolatu egin behar dira hitzak eta errespetatu.

Haur eskolak haur hipektiboekin nire ustetan jarduera oso migikorrak egingo nituzke, haurrak nekatu arte.Baita denbora laburrean egon bada geldi ere hori baloratu egingo nuke, ondo egiten dituen jarduerak goraipatuz,autestimua ondo goian mantentzeko.

Tratamenduan kasu bakoitzaren araberako izaten da.Tratamendu farmakologikoak eta lasaigarrietan oinarritzen dena.

http://www.gazteweb.org/hezkuntza/eskola_bizitza.html

Posted in Maider Jaio, Uncategorized | Etiquetado: | 1 Comment »

UMEAK ONDO LO EGIN DEZAN

Posted by maiderjaio en mayo 10, 2008

Loaren nahasketari buruzko ekarpena egingo dot gure gaiarekin bat datorrelako.

Umeak lo ondo egin dezan oso garrantzitsua da, bere atsedenerako, gero egin behar dituen ekintzetan energia askorekin egoteko, bere osasunerako…

 

Umeak lo egiteko errutina bat ezarri behar zaie txikitatik:

 

-Bainua,afaria edo gaueko hartunaldiaren ondoren elkartruke  bat logelatik kanpo jolaseren bat egiten ,ipuinaren bat kontatuz…eta azkenik oheratuz.

 

Askotan ahurra lo dagoenean oheratzen dute eta ez da egokiena edota amaren ileari helduz…umeak lotura hauek eskatuko ditu.

 

Behin umea sehaskan edota ohean egonda agur esa neta normaltasun osoz alde egin behar da.

 

-Beste puntu garrantzitsu bat loa ondo eramateko, umearen gelako temperatura egokia eduki behar da (17-20 C)

-Ez da gomendagarria umeak gurasoekin ohe berean lo egitea.

-3-4 hilabeterekin komeni da haurrak bere gelatxora eramatea.

 

Guzti hau jarraituz, humearen loaren nahasteak ekiditzeko balio dezake.

-Ohitura txaharren ondorioz insimnioa: Gauetan esnatzen dira eta berriro lotaratzeko beraien gurasoen agerpena behar dute.
– Sonambulismoa: Umea ohetik lo altxatzen da eta ohiko jarduerak egiten ditu. 4 eta 8 urte artean agertzen da eta nerabean desagertu.
– Bruxismoa: Umeak, lo dagoen bitartean, aginak kirrinkatzen ditu.
– Somnilokioa: Lo dagoen bitartean hitzegitea.
– Gaueko baldurrak: Negar egin, garrasi egin, izerditu, ohean eserita gelditzen da esna balego bezala, baina lo dago. Hurrengo egunean ez dauka zertan gogoratu behar.
– Ametsgaiztoak: Verdura sortzen duten ametsak eta umea esnatu ahal dute. Gogoratu egiten dira.
– Apnea obstruktiboaren sindromea: Loaldian gertatzen diren arnastearen etenaldi luzeak dira, ahoa irekia duela arnastea, zurrungak, etc.
– Loaren krisia: Umea bat-batean lo gelditzen da.

 

http://www.svnp.es/DormirEz.htm

 

 

Posted in Maider Jaio, Uncategorized | Etiquetado: | Leave a Comment »

GARAPEN MORALA NOIZ

Posted by meguen en mayo 9, 2008

Gaiari buruz ausnarketa bat egitea pentsatu dut. Garapen morala noiz?, Zelan?, nork garatzen du?…..gai hau oso orokorra eta konplexua da. Garapen morala bizitza guztian garatzen den arlo bat da. Aditu batzuen ustez umea amaren tripan dagoenetik.

danok daukagu morala? nire ustez bai, baina bakoitzak irakurketa desberdin bat egiten du. Kultura bakoitzean, herri bakoitzean… arauak era desberdinetan arautuko dira eta batzuentzako guztiz ezinbestekoa dena besteentzat ez du garrantzirik.

Baina argi dagoena denentzako minimo batzuk finkatuta daudela gutxi-gorabehera; bizitzaren errespetua….. gaur egun bizi garen gizartean gauza bat moralki ondo dagoen edo ez , ez da gauza erreza asmatzea. Momentu askotan gure burua bakarrik ikusten egiten dugu eta horren arabera ekintza bat edo jarrera bat morala den edo ez esaten dugu.

Posted in Marta Eguen, Uncategorized | Leave a Comment »

Autismoa

Posted by matxalen87 en mayo 8, 2008

Arazo psikopatologiko gaiarekin datorren arazo bat autismoa da et horregaitik aukeratu dut gai hau.

Ekarpen hau idazteko, haizeahh.blogspot.com/2007/05/autismoa.html hemen dagoen informazio apur bat erabili dut.

Norberaren baitara bilduz eta itxuraz behintzat kanpoko munduaz desinteresatuz, errealitatearekin harremanak haustearen fenomeno patologikoa da autismoa.

Haurtzaroko gaixotasuna da, sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira.

Autismoa, bizitzaren lehen urteetan azaltzen da. Haurraren inguruarekiko erabateko desinteresa, espazioarekin identifikatzeko arazoak, keinu estereotipatuak, hizkuntz arazoak , mintzaira arazoak dituzte eta sarritan hitzak errepikatzen dituzte.eta komunikazio moldagabezia dira autismoaren ezaugarri nabarmenenak.

Autistek, normalean ez dute pertsona begietara begiratzen, josateko modu berezi bat dute, asko errepikatzen dituzte ekintza berdinak…

Orokorrean, haurra ibiltzen hasten denean identifikatzen da fenomeno patologiko hau.

Heziketa berezia oso baliogarria da autistentzat, hobekuntza nabarmenak ikusten baitira.

Eta oso garrantzitsua den beste gauza bat, Ingurugiroa berdin mantentzea da, aldaketak ez baitituzte ondo barneratzen.

Ez da autismoaren arrazoi zehatzik ezagutzen, horregatik ez dago tratamendu zehatzik.

Posted in Matxalen Idarraga, Uncategorized | Leave a Comment »

ELKARRIZKETA; FELIX

Posted by ainho85 en mayo 8, 2008

Artikulu hau, hik hasi aldizkaritik hartu dut, eta bertan elkarrizketa batean jasotako hainbat datu garrantzitsuren hausnarketa bat egitea erabaki dut.

Baloreak direla eta ez direla, hauetaz hitzegiten hasi baino, zer diren baloreak jakin behar genukeela dio Felixek. Bere ustetan, oso zaila dela definizio bat aurkitzea dio, baina balorea, arau, erreferentzia, edo kriterio bat dela dio, nola jokatu eta portatu jakiteko bide bezala. Hau da, nola bizi behar dugun jakiteko erreferentzia bat. Horrez gain, gizartea aldatzen doan heinean, baloreak ere aldatzen direla dio, nahiz eta teorikoki beti bedinak izan. Balorren aldaketa, gizarteak eragiten duela dio eta baita aldaketak eskatzen dituenak ere. Beste arrazoietako bat dio, gaur egun, ez dagoela pakerik, tolerantziarik, errespeturik…eta horrek eskatzen duela aldaketa bat. Heziketa formalarik dagokionez esaten du, balorretan aldaketa ematen dela, baina baita heziketa informalean eta ez formalean ere.

Beraz, laburpen giza, bere ustetan, ikastetxeetan, balorren eginkizuna metodologian dagoela dio. Gizarteak eragin izugarria duela eta behin eta berriz baloreak aldatzea beharrezkoa dela gaur egun bizi garen gizartearen eraginez.

Posted in Ainhoa Odriozola, Uncategorized | Leave a Comment »

Insomnioa

Posted by matxalen87 en mayo 8, 2008

Insomnioaren gaia aukeratu dut, oso esaguna delako eta arazo hau duen jendea esagutzen dudalako

artikuloa: eroski, aldizkaritik hartutakoa da

Insomnioa, hainbat gauzarengaitik gerta daiteke. Estresa, ardurak, egoera angustiatsuen pilaketa edo alkohol, kafeina, botika edo bestelako estimulagarri gehiegi hartzea edo baita eguneroko bizitzako ohituretan desordena bizi izateagaitik ere.

Insonmioa jasaten duen pertsonak, eragin negatiboa izatn du bere bizitzan, nahiz eta batzuk egoera horretara ohitu.

Gaua heltzeko beldur izaten dira, lo egiteko ordua heltzerakoan beraien lo egin beharra izaten dute buruan eta orduak eta orduak pasatzen dituzte gora begira, esnatzeko faltatzen zaien orduei begira, eta azkenean lokartzeko daudenerako altzatu egin behar dira.

oaren gorabeheren artean, insomnioa izango da seguruenik arruntena.

Behar den beste lo ez egitean, pertsonaren buruak arazoak izaten ditu eta funtzionatzen jarraitu arren, gero eta gehiago kostako zaio loak hartzea eta ondorioak ere garrantzitsuagoak izango dira.

Arazo hau dutenen, medikuarengana joatea da aukera egokiena, medikuak, farmako batzuk ematen ditu. Beste aukera bat psikologoarengana joatea da. Hainbat ariketa mentak daude arazoa konpontzeko, oso esaguna den bat arditxoak kontatzea da.

Posted in Matxalen Idarraga, Uncategorized | 1 Comment »

“BERDINTASUNA” (HAUR MUNDUAN)

Posted by josebaseo en mayo 7, 2008

bideo hau aukeratu dot, zeren eta berdintasuna zer den edo honen azalpen txiki bat ematen duelako, haurrei egokitutakoazalpen batekin. bideo honetan ikusten dogu zelan kolore desberdina izan arren ba denok batera ondo pasatu ahal dogula.

Nire ustez bideo hau egokia dela haurrei berdintasuna zer den irakasteko, sikeran zerbait ulertu ahal dabe.

Posted in Joseba Seoane, Uncategorized | Leave a Comment »