Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Metodologia

Ezagutzaren garapena ikasle bakoitzak egin behar duen ibilbide bat da. Hau horrela onartuz eta jakinda ikasle bakoitzak bere ibilbide berezia izango duela, ikasgai bakoitzaren inguruan zenbait ekintza proposatuko dira gaiaren harira ezagupen hori egon dadin. Hemen aurkezten dugu Edgar Dalek egindako ikerketaren ondoren ateratako grafikoa. Gure asmoa konoaren azpikaldean dauden ekintzekin aritzea da.
Dale Konoa

Honekin bat Bernie Dodgek egindako “tareonomia”ren mapa kontzeptuala hemen duzue.

Ikasgai bakoitzean honako lan eskema izango da:

  • Testu liburuan agertzen den ikasgaiaren “eskema bat egin” (gehienez bi orrialde). (TALDEKA) (notaren %10)
  • Ikasgaiaren barruan interesgarri iruditu zaizkizun 10 kontzeptu/idei azpimarratu. (notaren %5)
  • Klaseko blogean 4 ekarpen argitaratu (nola egin behar dira ekarpenak?) (notaren %30)
  • Haurren garapen kronograma ikasgaiaren inguruan (TALDEKA). (notaren %10)
  • Klasean aurkezpen bat egin (TALDEKA). Haurrekin egiteko jolas bat, Gurasoekin izan daiteken tutoretza baten antzerkia, elkarrizketa bat,… (notaren %30)
  • Gaiarekin zerikusia duen liburu, artikulu, elkarrizketa,… klasekidei aurkeztu (zer esaten duen azalduz). (notaren %10)

Hemen duzue hau dena irudikatzen duen bideo bat:

Anuncios
 
A %d blogueros les gusta esto: