Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Saioa Reina’ Category

ESKOLA- GURASOAK KOMUNIKATZEKO SISTEMAK

Posted by saioatxu en mayo 26, 2008

Gaur egun nahiz eta komunikatzeko sistemak ugariak diren guraso askok ez dira, beraien seme- alaben hezitzaileekin kontaktua jartzen. Eta gai honi buruz hitzegingo dut, nire ustetan guraso- eskolaren arteko komunikazioa beharrezkoa delako  humearen garapena egokia izan dadin eta nire iritzia azalduko dut bertan.

Nire ustez, komunikazio sistema guztietatik garrantsitzuenak “ eguneroko sarrera- irteerak “ dira, eta banakako elkarrizketak dira.

Eguneroko sarrera- irteerak funtsezkoak dira haur eta gurasoentzat, horregaitik umeak taldetan irten beharko lirateke eta ez denak batera.  Horrela hezitzaileak umearekin egoteko momentua dauka eta aldi berean haurraren eguna zelan joan den azaltzeko gurasoei.

Baita ere guraso bakoitzarekin egiten den elkarrizketa funtsezkoa da, zeren bertan umeari buruzko datuak galdetzea komeni da. Gerta daitezkeen arazoei aurre egiteko.

Laburbilduz, gurasoak eta eskola kontaktuan mantendu behar dira momentu oro berdin dio zein sistema erabili. Baina kontaktuan egon behar dira.

 

Anuncios

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

HEZITZAILE ETA GURASOEN ELKARLANA

Posted by saioatxu en mayo 26, 2008

Hezitzaile eta gurasoen arteko harremana oso garrantsitzua iruditzen zaidalako hitzegingo dut gai honi buruz. Hausnarketa pertsonal bat idatziko dut.

Esan dudanez, umeentzat beharrezkoa da guraso eta ikastetxearen arteko harremana. Batez ere harreman egokitzealdiari dagokionez.

Horregaitik kurtso hasieran beharrezkoa da guraso bakoitzarekin elkarrizketa bat egitea. Eta egokitzealdiari dagokionez, gurasoek beti naturaltasunez jokatu behar dute. Eta haurra askotan isterakoan ezin dira inoiz ere eskutatu eta joan. Nahiz eta haurra negarrez hasi, gurasoek joan baino lehen, beti beraien semeak apurtu behar dituzte.

Gurasoentzat ez da erraza beraien semeen klase lehenengo eguna. Izan ere oso zaila da banantzea eta kasu batzutan ikustea nola beraien semeak negarrez dauden.

Horregaitik hezitzailearen papera funtsezkoa da, zeren gurasoak aldentzen direnean hezitzaileak izango dira ume horien atxikimendu irudia. Hezitzaileak ere kontuan izan behar dute, ume guztiak ez direla berdinak eta bakoitzak bere erritmoa duela.

Laburbilduz, zenbat eta segurtasun handiagoa izan, gurasoen kasuan, umeentzat hobeagoa da. Zeren eta haurrak beraien gurasoak larritasunez ikusten badute beraiek ere urduri egongo dira.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

HAURRENGAN TRATU TXARREN PREBENTZIOA

Posted by saioatxu en mayo 26, 2008

Tratu txarren inguruan hitzegingo dut, zeren harrigarria da gaur egun tratu txarrak jarraitzea. Eta harrigarriagoa da oraindik guraso batzuk beraien seme- alabetan ordaintzea beraien arazoak. Beraz klaseko apunteak jartzen duenaren arabera hausnarketa pertsonal bat egingo dut.

Gaur egungo tratu txarrak ez dira soilik fisikoak emozionalak ere badira, eta azkenengoak nire ustetan askoz ere larriagoak dira. Zeren eta fisikoak denbora bat pasatu ondoren desagertzen dira, emozionalak aldiz bizitza osoan zehar iraun daitezke eta ez da erreza tratu txarrak sortzen duten beldurra kentzea.

Ume askok espezialisten beharra daukate. Guraso askok beraien semeak jotzen dituzte hainbat kasurengaitik adibidez, elikadura premiez ez asetzea, higiene pertsonalez ez arduratzea.

Guraso hauek ez dira beraien seme- alabetan arduratzen. Tratu txarrak jasaten dituzten guraso askok arazo psikologikoak dituzte. Eta askok alkoholikoak edota drogodependienteak dira.

Beraz, gurasoak ez badituzte beraien semeak maite hoberena da  zerbitzu sozialetara eraman eta ez helduen arazoak horretan ordaindu.

Ume hauek hobeto egongo dira, beste familia betakin sufritzen baino.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTA FAMILIAKO KIDE

Posted by saioatxu en mayo 26, 2008

Telebista pertsona guztietan dauka eragina, horregaitik hitzegingo dut honetas eta klaseko apunteetan oinarrituz hausnarketa pertsonala egingo dut. Beraz, iturria nire hausnarketa da.

Telebista txikitatik dago umeen bizitzan, eta telebistaren arabera jokatzen dute askotan; izan ere, telebistaren aurrean igarotzen dute denbora askoan. Telebistaren aurrean daudela beraien emozioak adierazten dituzte, nahiz eta beti ez duten ondo jokatzen.  Umeek marrazkiak ikusten badituzte, eta normalean beraiek ikusten dituzten marrazkiak ez dira izaten aproposenak. Adibidez, dragoi bola  marrazkiak, bertan indarkeria agertzen da eta umeak telebistan ikusten dutena imitatzen dute.

Zenbait publizitate iragarki ere arreta deitzen diete umeei, zenbaitetan kolore erakargarriez batera, baita ere beste estrategiak erabiltzen dituzte. Adibidez, animaliak hitzegiten.

Laburbilduz, telebista ikustea ondo dago, baina gurasoek beraien seme- alabek ikus ditzaketen marrazkiak jarri beharko lituzkete. Eta telebistaren aurrean irauten duten denbora ere, mugatua izan beharko litzateke.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

GAIXOTASUNEN AURREAN JARRAITU BEHARREKO PROTOKOLOA

Posted by saioatxu en mayo 12, 2008

Gizartean gaixotasun asko daude eta gaur egun ume asko daude eskoletan urritasun batekin. Hezitzaileak egoera hauetan jokatzen ikasi behar dute.

Horregaitik klasean egindako protokoloa azalduko dut hausnarketa pertsonala eginez. Lehenengo pausoa arazoa identifikatzea izango litzateke ;zehaztu kontrastatu beste irakasleekin eta orduan bai susmoa errealitate  bihurtzen den.

Ondoren arazoa baldin badago pediatrara joatea da egokiena  eta horren arabera espezialistara eramango dute umea. Kasu batzuetan zerbitzu sozialera ere.

Aldi berean hezitzaileak, sendia eta profesionalen artean harreman estua egon behar da eta aldi berean ikastetxeko lankideen artean ere. Izan ere, patioan denok elkar egoten bait dira. Gaixotasun batzuen aurrean hezitzaileak interbentzio bat egin dezakete, estimulazio ariketak eginez. Eta guztien artean umea hobetu daiten ikusi.

Amaitzeko, umea ahalik eta osasuntsu eta alai egon daiten lortu behar da.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

JELOSIA

Posted by saioatxu en mayo 12, 2008

Jelosia oso ugaria izaten da umeetan, batez ere anaia edo ahizpa berria familiara doanean. Horregaitik hausnarketa pertsonal hau egingo dut; gai hau batzutan piskat xelebrea delako, baina arazoa arriskutsua izan daiteke.

Jelosiaren arrazoietako bat gurasoengandik edo maite dituzten pertsonengaitik arreta edo afektua galtzen dutelako izaten da. Nahiz eta afektua ez duten galtzen. Ume hauek baztertuta sentitzen dira, Askotan anai edo ahizpa berria familiara doanean. Beraiek momentu horretarate familiako printze edo printzesak izan dira eta bapatean beste ume bat dator familiara arreta kentzen diona.

Arazo hau batzutan arriskutsua izan daiteke, anai edo arreba nagusia jaioberriari min egiten saiatu daitezkelako, familiatik kanpo sentitzearen ondorioz eta defentsibara jokatzen dute.

Laburtuz, gurasoek jelosia eramaten ikasi behar dute, eta umea jolasa adierazten utzi behar zaie. Horretarako prozesu batzuk jarraitu behar dituzte gurasoak.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

SONAMBULISMOA HAURTZAROAN

Posted by saioatxu en mayo 12, 2008

Sonambulismoari buruz hitzegingo dut gaur egun ume askok bait daukatelako sintoma hau. Gai honi buruz hausnarketa pertsonala egingo dut.

Sonambulismoa gauaren lehenbiziko partean gertatzen dira. Sintomak gorputzaren mugimenduekin hasten da. Arazo hau daukaten pertsonek begiak zabalik dituztela  ibiltzeko gai dira eta beraien aurrean dauzkaten oztopoak saihesteko gai dira.

Hau guztia egiteagatik ez dugu pentsatu behar ume hauek gaixoak direnik, beraiek eguneroko jarduerak errepikatzen bait dituzte. Hori bai arazo hau dituztenekin prebentzio neurriak hartu behar dira adibidez lehioak istea. Baita ere sineskeria kurioso bat dago gai honen inguruan, eta hau da:

Esaten dute haur sonambuloa esnatzen baduzu, hiltzen direla. Hori ez da egia nahiz eta ez da komeni esnatzea.

Laburbilduz, prebentzio neurriak izanez gero ez dago arrisku larririk arazo hau duten umeekin.

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

AMORRALDIAK EGUNEROKO BIZITZAN

Posted by saioatxu en mayo 12, 2008

Gai honeri buruz hitzegitea ondo iruditu zait, amorraldiak umeen eguneroko bizitzan agertzen direlako eta iruditu zait  hitzegitea interesgarria delako.

Honi buruz hitzegiteko ez dut iturririk aurkitu nire hausnarketa pertsonala da eta.

Lehen esan bezala, umeetan amorraldiak beti ez dira izaten ez daukatelako pazientziarik, umeak txikiak dira eta ez dute ulertzen gurasoek ezin direla denbora guztian beraien gainean egon. Amorraldiak ere gose daudenean, edota lorik egiten ez dutelako izaten dira. Amorraldi egoera guztiak ezin dira saihestu, baina badaude egoera batzuk saihestu daitezkenak:

Gose, lo delako, nahiz eta kasurik ez egin gurasoei umeak dituen mugak ez dira saihestu behar. Gurasoek beraien partez ere amorraldien aurrean, umeei egoera hau pasatzen zaienean  gurasoek ez diote zigorrik jarri behar, baizik eta segurtasun eta afektua eman.

Laburbilduz, umeen amorraldien aurrean jokatzen ikasi behar dugu, bai guraso eta bai hezitzaileok eskolan ere gerta daitezkelako.

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

EREDU EMANEZ HEZTEA

Posted by saioatxu en abril 29, 2008

Baloreekas heztea- ren gaia aukeratu dut oso garrantsitzua direlako baloreak eta balorrei buruz informazioa topatzen ari naizenez artikulu honekin topatu nahiz.

Iturria: http://revista.consumer.es/web/eu/20000901/interiormente

 

Gurasoek seme alabengandik edota hezitzaileak ikasleengandik aldentzea zerikusi handia dute azken aldian izan den balore aldaketarekin. Erlazio hauen porrota baldin badago neska mutilak motibazioa galtzea eragiten dute beste gauzen artean.

Gizartean dauden baloreak gizarte bizitza bultzatu eta gure bizitzari zentzua ematen diote. Pertsona bakoitzaren baloreen ondorioz, onartuak edo ez onartuak izatera eramaten ditu pertsonak. Desberdintasunen aurrean pertsonak ere berdinak gara. Pertsona guztiak baloreak ditugu onak zein txarraketa  alore positiboetako bat, irekitzea da. Nahiz eta guraso eta hezitzaile askok uste duten irekitzea ez dela ona.

Laburbilduz, zaila da baloreetan heztea, baina heztea eredua emanez komunikatzea da. Hau da, jokaerak eta portaerak transmititzea.

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

ADISKIDETASUNA

Posted by saioatxu en abril 29, 2008

Baloreak oso garrantsitzuak direla badakigu baina balore guztietatik adiskidetasuna aukeratuko nuke eta garrantsitzuenetarikoa iruditzen zaidanez honeri buruzko hausnarketa pertsonala egingo dut.

Hainbat balore ezagutzen ditugu: errespetua, ingurunea, maitasuna, elkarlana,…….

Baina dudarik gabe adiskidetasuna harremanatzearekin batera azpimarratuko nituzke.

Zer egingo genuke munduan bakardadean ? ez ginateke urte asko biziko tristuras hilko ginateke. Beraz, adiskidetasuna oso inportantea da, zeren arazoak ditugunean, lagunak dira laguntza ematen dizkigutenak edota ezagunak. Baina ez baldin badaukagu inorekin harremanik ez zaigu ezertarako balio.

Adiskidetasuna beste gainerako baloreen oinarria dela pentsatzen dut; zeren maitasuna izateko lehenengo lotura bat egongo da konfiantza maila bat. Errespetuarekin gauza bera gertatzen da, nahiz eta beti ez den horrela.

Laburtuz, adiskidetasuna garrantsitzua da gizakiok pozik bizi ahal izateko. Beraz, pertsona guztiak ikasi behar dugu maite ditugun pertsona horiek saintzera.

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

PERTSONAK IZAN BEHARKO GENITUZKEEN 10 BALORE

Posted by saioatxu en abril 29, 2008

Testua aukeratu dut, uste dudalako baloreak garrantsitzuak direla guztiontzat. Garapen moralari buruzko informazioa topatzea oso zaila egin zait beraz iturri honetan ikusi dudanaren inguruan idatziko dut.

http://revista.consumer.es/web/eu/20000901/interiormente

 

10 balore oso baliozko agertzen dira bertan:

1-       pertsona nagusiak errespetatu gehienbat. Horrek ez du esan nahi nagusiok gazteak ez dutenik errespetau behar.

2-      Hezitzaileen autoritatea onartu

3-      Elkartasuna

4-      Zerbitzu publikoekiko errespetua

5-      Kontsumismorik ez. Materiala ez da txarra baina erosteagatik erosten dugu

6-      Entzuten ikasi baldintzarik gabe

7-      Itxaroten ikastea

8-      Geltzen eta irabazten ikasi. Porrota pertsonalen aurrean onartzen ikastea

9-      Antolakuntza, puntualtasuna, ……………….

10-   Autoestimua indartu, geure burua zainduz

 

Laburbilduz, nahiz eta baliagarriak diren balore hauek zoritxarrez denok ez ditugu betetzen.

 

 

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

ELKARLANA

Posted by josebaseo en abril 23, 2008

Def: Talde baten barruan pertsona bat baino gehigoren arteko lan-antolakuntza, prozedura, dinamika eta emaitza da.

Kontrako adierazpenak:

Indibidualismoa. ( taldean lan in behar danean bera bakarrik egitea)

Bakardadea ( beti bakarrik ibiltzen dena)

Egoismoa ( bere buruan bakarrik pentsatzen duena)

Komunikazio eza ( Ez da iñorekin komunikatzen)

Harreman eza ( ez da jende barriekin harremanatzen)

Laguntasun eza ( pentsatzen dau ez duela laguntzarik behar)

Idei bakarra ( ez ditu ideak, bizipenak, esperientziak konpartitzen)

Aldeko adierazpenak:

Adiskidetasuna ( lagunen-lagun)

Harremanatzea ( besteekin harremanetan jartzen dena)

laguntasuna ( beti laguntzeko prest eta laguntza jasotzeko prest)

ideia ugari ( ideiak konpartitzeko aukera)

esperientziak elkarbanatzea ( esperientziak konpartitzea besteekin)

komunikazioa ( komunikazioa ematen da euren artean,baita barriekin ere)

Adibideak: KONTRAKOAK

Esku pilota partidu baten aurrelariak atzelariari pelota guztiak kentzen deutsonean

Beti bakarrik ibiltzen den pertsona, familiarik, ezta lagunik ez duena

Ume batek danontzat den jostailu bat beratzako bakarrik hartzen duenean eta ez deutse besteei uzten.

Lagun talde batean arazo bat egon danean eta iñork ez duenean nai ezer esatea, eta isilik gelditzen direnean.

Klase barri batera hasten garenean kostazten jakunean besteekin komunikatzea, -…..

Proiektu bat egiten ari diren talde baten pertsona batek ez aportatzea ez ideiarik ezta esperientziak ere.

ALDEKOAK:

zuri kotxea bateri barik gelditzen jatzunean eta zure lagun bat datorrenean zuri laguntzen.

Kaletik zoazenean eta ikusten dozunean obra baten lankideak euren artean berba eiten, barreak….

Ikasle batek gauza bat ez dakinean laguntza eskeintzen dauenean edota laguntza eskatzen duenean.

Posted in Joseba Seoane, Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

FAMILIA MOTA DESBERDINAK

Posted by saioatxu en abril 15, 2008

Gai honen inguruan hitzegin dugu klasean eta nire buruari erreflexio bat egiteko baliagarria iruditu zaidanez, honi buruz hitzegingo dut. Galdera hauek etorri zaizkit burura: zein da ume batentzat familia eredu egokiena ?

Beti izan behar ahal da familian ama eta aita bat ?

Galdera hauei erantzunez, normalean umeok ama eta aita betakin hezitu gara eta hori izango da geure eredua; horrek ez du esan nahi egokiena denik. Askoz hobeagoa da amarekin edo aitarekin soilik hezitzea eta maitasuna eta beharrezko guztia izatea, honekin esan nahi dut hoberena beti ez dela biekin hezitzea zeren posible da guraso horiek beraien semean ez arduratzea eta kasurik ez egitea. ume batentzat garrantsitzuena maitatua sentitzea da.

Zergaitik ez dizkiete homosexualei adoptatzen isten ? ez al dira pertsona normalak ?

Edozein pertsona adoptatzerako orduan ume hori sainduko duelakoan egiten du, beraz nahiz eta homosexualak izan adoptatzeko eskubidea izan beharko lukete, eta umeei familia mota desberdinak daudela azaldu ez soilik ama eta aita.

Laburbilduz, umeak maitasuna behar dute. Berdin dio familiak nortzuk osatzen duten. Askoz hobeagoa da ume bat 2 gizonek hezitzea aita eta ama ez arduratsu batzuk baino. Umearentzat beharrezkoa da giro egokian egotea.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

KULTURA DESBERDINETAN HEZIKETA DESBERDINA

Posted by saioatxu en abril 15, 2008

Klaseko apunteak irakurri ondoren; galdera bat etorri zait burura, horreagitik aukeratu dut honetaz hitzegitea.

Zergaitik kultura desberdinetan heziketa ez da berdina ?

Erantzun bezala esango nuke garapena eta hezkuntzarako irizpideak desberdinak direla. Beraz, normala da gurasoek beraien semeekin duten harremanean era desberdinetara jokatzea. Beste kulturetan bizi baldintzak ez dira berdinak, hezkuntza maila ere ez. Adibidez, Afrikan hezkuntza ez da Euskal herrikoa bezalakoa. Beraz, beharrezkoa da sistema orekatua egotea eta modu egokian funtziona daiten. Heziketa kulturarekin lotuta egon behar da. Horrek ez du esan nahi batzuk besteak baino heziketa maila hobeagoa dutenik eta sexuari buruz gehiago dakitenik. Nahiz eta hemen Afrikan baino hezkuntza maila hobeagoa izan posible da gehiago jakitea, ume askok ikusten ditena imitatzen bait dute.

Laburbilduz, garrantsitzua izango litzateke heziketa kulturarekin lotzea. Baina kultura desberdinetako pertsonak elkartzea hobeto egongo litzateke eta denok batera heziketa berdina emotea.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

UMEEKIN SEXUARI BURUZ HITZEGIN

Posted by saioatxu en abril 15, 2008

Klasean hitzegindakoaren inguruan harrigarria da, guraso askok ez bait dira ausartzen beraien semeekin sexuari buruz hitzegitera. Eta hitzegitea beharrezkoa iruditzen zaidanez aukeratu dut gai hau; zeren eta nagusitzen direnean ez daukate esperientziarik, ez dakite ezer ez.

Nire ustez, errua txikitatik umeari ematen zaion heziketarena da, txikitan sexuari buruzko galderak saihesteko ipuinak edota opariak egiten dizkiote umeei. Beraz, umeei haurtzarotik hitzegin behar zaie eta azaltzea nondik etortzen diren , beraien gorputzeko aldaketak etab. Aipatu ere nola badauden organo batzuk zeintzuk neskak eta mutilak bereizten diren.

Esan bezala errua umeei emandako hezkuntzarena da, horretan telebista erru handia dauka. Zergaitik ez dituzte egiten iragarkiak neskatila talde bat futbolean jolasten ?

Honi erantzuna emateko esango nukeneskak ez dutela saltzen mutilak bezala.

Beraz, umeek gurasoen azalpenak behar dituzte eta horrek autoestimua altuagoa izatera lagun diezaioke eta gurasoengan konfiantza gehiago izatera.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

SEXUEN ARTEKO BEREZITASUNAK

Posted by saioatxu en abril 14, 2008

Klaseko apunteetan oinarrituz honeri buruzko ekarpena egingo dut. Zeren sexuen artean desberdintasunak egotea mende honetan harrigarria iruditzen zait. Beraz sexuari buruz hitzegingo dut. Garapen sexuala denbora jakin bat irauten du. Gaur egun aurrerakuntza teknologikoei esker emakume batek jakin dezake zein sexukoa izango den bere haurra. Eta sexuaren arabera, gurasoek gelaren kolorea, gustuak aurreikusten dituzte.

 

Umeak 0 tik 6 urte bitartean sexu organoei buruzko jakinmina izaten dute. Beraz, esploratzen hasten dira, informazioa lortzeko. Orduan hasten da beste sexuko gorputza eta genero bakoitzari dagokion rolak bereizten . neskak mugimendu lirainak egiten dituzte, makurtzeko belaunak okertzen dituzte, mutilek aldiz gerria.

Haurrak 2 urterekin aipatzen duten pertsonaren sexuaren araberako hitzak erabiltzen hasten dira. Haurrak gero eta gehiago identifikatzen dituen sexuarekin hau da mutilak mutilekin eta neskak neskekin eta bere generoko jostailuekin jolasten dute. Eta beti ez da horrela izaten, neskak baloiarekin ere jolas daitezke.

3 urterekin rolak antzesten dituzte, 4 urterekin jostailu eta jokoei buruzko iritsi sendoa dauka. Eskolaurrean mutilen jarduerak mugimenduzkoak, neskenak lasaiagoak dira.

 

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

ADISKIDETASUNA

Posted by saioatxu en marzo 7, 2008

Apunteetan oinarrituz,adiskidetasuna oso garrantsitzua delaren ondoriora iritsi daiteke. adiskidetasuna behar dugupertsona guztiak bestela bakardadean biziko ginateke. umeak 4 urterekin ez dakite zer den lagun bat, beraientzat jolaskidea da. 7 urterekin elkar laguntzeko prest daude eta 11 urtekoarentzat lehialtasuna eta intimitatea ere badira. lehen haurtzaroan ume batentzat jolasten duen ume guztien laguna izango da denekin jolasten duelako. bigarren haurtzaroan batez ere neskak bi lagun min izaten dituzte eta horiekin besteekin baino konfiantza gehiago izaten dute, nahiz eta besteen laguna ere izan. beraz esandakoan oinarrituz 4-7 urte bitartean laguna jolaskidea eta jostailuak konpartitzen dioenari esaten zaio. 8-10 urterekin umearentzat lagun min bat izatea suposatzen du, arazoen aurrean laguntza izaten duelako.

Harremanetan ere gatazkak gertatzen dira. Maiz pertsonen arteko desberdintasunaren ondorioa izan daiteke; 2 kasutan izaten dira ohikoenak:1.- bikoteetan ados jartzen ez direnean2.- eskolan batzuk besteek dituzten jostailuak nahi izaten dituzte Laburbilduz, adiskidetasuna garrantsitzua da umeen garapenerako. Ume bat bakardadean hezitzen bada bere garapenean ondorioak izan ditzakelako.

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

AUTOESTIMUA

Posted by saioatxu en marzo 7, 2008

Klaseko apunteetan garatu dugun bezala autoestimuari buruz hitzegingo dut. haurrak 6 urte dituztenean hasten dira beraien burua besteenengaitik bereizten; oso garrantsitzua

da haur bakoitza desberdina dela ulertzea. denok berdinak izango bagina gizartea berdina izango litzateke.

Bakoitza norbere burua baloratu behar du eta horrela bakoitza bere autoestimua garatuko du. Autoestimua bi modutara izaten dogu: altua edo baxua eta pertsona bakoitza berea izango du. Aurrera doala denbora autoestimua 3 aspektutan ematen da; fisikoki sozialki eta akademikoki, segun nola ikusten duten beraien burua besteen aurrean. Inseguritatearekin lotuta dago. Ume batek ez badu bere burua maite autoestima baxua izango du eta aldiz bere burua maite duena autoestima altua. Autoestimua jaistearen arrazoietako bat konparazio sozialak izaten dira; egiten dutena gutxi dela pentsatzen dute, hainbat jarduera egiteko abilezia gutxiago daukate besteekin konparatuz. Horren ondorioz autoestima egokitu egiten dute bizitzako esperientzien arabera. Osasunerako hoberena da autoestimua garatua izatea eta hobeagoa da altua izatea ondo garatzeko. Autoestimua altua izanez gero ausartago sentitzen da datozen arazoei konponbidea ateratzeko orduan, baxua dutenek aldiz lotsa edota beldurra sentituko dute.

Posted in Saioa Reina | Leave a Comment »

GIZAKIA IZAKI SOZIALA

Posted by saioatxu en marzo 7, 2008

Gizakia izaki soziala da; zeren eta gizakia gizarteko kide da. Horren ondorioz gizarte baldintza zehatzetan eta kultura, ekonomia eta familia ingurune jakin batean garatzea da. Sozializazio prozesua haurtzaroan hasten da, eta ez da adin konkretu batean amaitzen. Hau da bizitza osoan zehar ematen dena baizik gizakiok egunero ikasten dugu zerbait berria, inguruko pertsonetatik edota ingurunetik.Gizakiarentzat garapen afektiboa izatea oso beharrezkoa da, zeren afektibitaterik ez duen ume edo edozein pertsona hazkundean edota bere garapenean arazoak izan ditzake. Adibidez, gerta daiteke hitzegiten ez jakitea edo ezin izatea horrek gizakia soziala dena gizartean marginatua izatera eraman daiteke. Komunikazio tresna nagusiena pertsona guztientzako mintzaira da, horren bitartez geuk komunikatu gaitezke besteekin geure gustuak azaldu triste edota pozik gauden etab.

Laburbilduz, izakia sozialki garatzeko beste gizakiak beharrezkoak ditu bere bizitzan eta ez bakardadean bizitzea.

Posted in Saioa Reina | Etiquetado: | Leave a Comment »

JOLASAREN GARRANTZIA UME ETA GURASOEN ARTEKO KOMUNIKAZIOAN

Posted by saioatxu en marzo 3, 2008

Eguzki izpian artikuluan argitaratutakoarekin ados nago. bertan jolasaren garrantzia guraso eta umeen arteko komunikazioari buruz hitz egiten digu.Jolasaren eta gizarteratzearen artean harreman estua dago: jolasa hartu emon bat da, harremanik gabe ez dago jolasik.horregaitik jolasa oso garrantzitsua da haurrarentzat horrek bultzatzen bait du umea besteekin harremanatzera, horrek gizarteratzera eramaten gaitu.Irudikapen jolasen bitartez haurrak gizartea nolakoa den ikasten dute eta nola giza harremanak arautzen diren.Jolastu ahala ez bait dira soilik lagunak egiten baizik eta besteekin komunikatzen hasteko momentua da.Horrela piskanaka garatzen eta elkar laguntzeko ahalmena izatera ere.Jolasa ez da soilik kideekin jolasteko gurasoek ere umeen bizitzan papel oso garrantzitsua daukate, eta garrantzitzua da gurasoek umeen jokuetan parte hartu dezaten.izan ere, guraso- umeen arteko jolasak soilik umearen bizitzako lehen hilabeeetan izaten dira eta horrek haurraren garapenean eragina du nahiz eta komenigarria izango litzateken noizbehinka denok gizarte osoko pertsonak bizitza osoan jolastuko bagenu. Batez ere oporretan umeek ez daukate eskolarik horrek familiarekin denbora gehiago egotera behartzen ditu umeak.Beraz atera daiteken ondorio positiboa da, jolasaren bitartez guraso umearen arteko harremana bultzatzen dela.Horretarako gurasoek umeek gustuko duten jokuetara egokitu behar dira.Komunikazioa arrakastatsua izan dadin nork bere burua onartzea , elkar laguntzea eta konpartitzen ikasi behar da. Laburbilduz, jolasa askatasuna eta nahi den hori egitea da.

Posted in Saioa Reina | Leave a Comment »