Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘ARAZO ETA NAHASTE PSIKOPATOLOGIKOAK HAURTZAROAN’

BELDURRAK ETA FOBIAK

Posted by garazitxu en mayo 21, 2008

  • Gaiarekin zerikusia duela uste dut, zeren belburra eta fobiak sarritan gehiegizkoak dira eta arazo bat bilakatzen dira haurtzaroko garaian.

Helduok uste dugu haurren beldurrak ebolutiboak direla, hau da, adinarekin desagertzen direla; eta askotan halakoak dira. Baina batzuetan larriagoak dira eta umearen ongizatea mehatxatzen dute.

Beldurra izatea normala da eta askotan ona eta beharrezkoa; arrisku egoera baten aurrean alerta bezala jokatzen du, eta egoera hau bizitzenko beharrezkoa da.

Baina beste askotan beldurra arriskurik ez dagoenean azaltzen da eta egoera baten ez dakan gehiegizko arriskua ikusten da. Honek haur askoren erantzuna larregizkoa izatera eraman dezake. Beldurra sortu duen egoera hori estimuli kaltebako edo haurrak kontrolpean duen estimulu batetik badator, beldurraren ordez fobia deitzen diogu. 

Esan dudanez haurtzaroan zehar fobiak agertzen dira, hauei aurre egitea garapen osasuntsu baten parte da,  eta ez diegu gehiegizko garrantziarik eman behar. Adinaren arabera, hemen dituzue ager daitezkeen batzuk:

*0-2: zarata bortitzak, animaliak, iluntasunak.

*3-5: min fisikoak, animaliak, pertsona mozorrotuak, zarata bortitzak, iluntasunak.

*6-8: irudimenezko izakiak, bakardadeak, fenomeno meteorologikoak, banaketak, iluntasunak.

*8-12: eskolak, itxurak, heriotzak.

Honelakoren bat pairatzen dutene umeak ez dira ulertuak sentitzen inguruan dituztenengatik. Bestelako ondorioak ere paira ditzaketelarik. Askotan ez dira kapaz beraien mundua eta errealitatea argi bereizteko; hau isiltasunean eramateak ez die beste ikuspuntu bat ulertzeko aukerarik ematen. Horregatik garrantzitsua da behar dituen baliabideak eskuratzen laguntzea, segurtasuna emanez eta haurrari beldurra ematen dioten egoerei buruz mintzatuz beste era batean ikustea.

Anuncios

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

HIPERAKTIBOTASUNA

Posted by zoriontsu en mayo 15, 2008

Hiperaktibotasuna bizitzako lehen urteetan agertzen da eta nerabezaroan arindu egiten da, hala ere haur hiperaktiboen herenak arazoak izaten ditu helduaroan nahaste horrekin lotuta. Hiperaktibotasunaren ezaugarriak hauek dira:
-Asko mugitzea. Geldirik egoten ez diren haurrak dira, etengabe mugitu beharra dute. Hala ere, geldirik egoten ez diren haur guztiak ez dira hiperaktiboak eta ongi bereiztu beharra daude haur hiperaktiboa eta haur bizia: haur hiperaktiboak inolako helbururik gabe mugitzen dira.
-Autokontrol-falta. Adibidez, galdera bukatu baino lehen erantzutea edo txanda ez errespetatzea.
-Arreta-falta. Erraz distraitzea, hitz egiten zaionean ez entzutea, gauzak eta materiala galtzea.

Hiperaktibotasunaz hitz egiteko, ez da nahikoa aipatu dugun jokabideren bat kontuan hartzea. Beraz, ez da nahikoa haurra asko mugitzea edo arreta mantentzeko arazoak izatea hiperaktibotasuna diagnostikatzeko. Ezaugarri guztiak gertatu behar dira, maiztasun jakin batekin eta egoera zehatz batzuetan.

Askotan, hiperaktibotasunarekin lotu ohi dira ezaugarri hauek: negar egitetik barre egitera erraz pasatzea, erasokortasuna eta negatibismoa.

Hiperaktibotasuna diagnostikatzeko irizpideak:
Haur hiperaktiboak nabarmendu egiten dira taldean. Ikaskideak molestatzen dituzte, moztu egiten dute, ez dute agindutakoa betetzen… Hitz gutxitan esanda, talde-harremanetan arazoak sortzen dituzte.

Posted in Zorion Usabel | Etiquetado: | Leave a Comment »

MIZKERIA JATERAKO ORDUAN

Posted by zoriontsu en mayo 14, 2008

     Ume batek zenbat jatea behar du? Zer egin ume mizkin batek jan dezan?

     Galdera hauek lehen mundua deitzen dugun honetan egiteko aukera dugu, (hemen ere denok ez) non nahikoa edo nahikoa baino gehiago jateko pribilegioaz gozatzen dugun, eta gainera elikagai askoren artean aukeratu dezakegu, gustuko dugunaren edo ez dugunaren arabera.

     Gurasoak gehiegi kezkatzen dira beraien umeek jaten duten elikagai kantitatearekin, (gutxiegi izango delakoan) baina jatorduetatik kanpo normalean bezain itzarri eta bizi badabil haurra ez dago kezkatzeko arrazoirik. Behin gurasoak lasaituta, gai izango dira arazo honek sortzen dituen korapiloak askatzeko, eta aspektu psikologikoak taktu gehiagorekin eta modu arrazionalago batekin enfokatzeko.

     Garrantzitsua da umeei dramatizatzea gustatzen zaiela gogoraraztea. Umea betebete sentitzen da atentzioa deitu dezakeenean, gertakizunak aldatu eta zuzenduz, eta batez ere bere legea ezar dezakeela konturatzen denean, janaria onartuz edo honi ezetz esanez. Haurrak ez dira gaiztoak nahita; mota guztietako egoerak dramatizatzeko beraien joera naturala adierazten dute, besterik gabe.

     Ume batek ez badu jan nahi, ez arduratu; kendu egiozu platera; jatorduz kanpo beste ezer emateko tentazioa gainditu eta hurrengo jatordua heldu arte itxaron. Umeak berdin jarraitzen badu, ez urduritu. Amak edo aitak nola erreakzionatzen duten ikustearen interesa, gosearena baino handiagoa izan daiteke. Amore eman eta umeak berak nahi duena lortzen badu arazoa luzatu besterik ez dugu egingo.

     Umea, jatorduetan, zikintzen bada eta mahaia eta inguru guztia zikintzen baditu ere, mahaia ondo ordenatuta jartzen ahalegindu behar gara eta janaria modu erakargarri batean aurkeztu behar zaio. Sekula ez da umea elikagai konkretu bat jatera behartuko, nahiz eta berarentzako ona dela pentsatu. Eta ez dugu ahaztu behar ume bakoitzari bere erritmora jaten utzi behar zaiola, bakoitzak berea bait du.

     Ekarpen hau egiteko “El gran libro del niño” liburua oso baliagarria izan zait.   

 

Posted in Zorion Usabel | Etiquetado: | Leave a Comment »

LO EGITEKO OHITURAK

Posted by zoriontsu en mayo 14, 2008

     Iñork ezin du erabaki zenbat denbora lo egin behar duen ume batek, zeren loaren denborak gora-behera handiak izaten ditu kasu desberdinen arabera, eta sekula ez ditugu bi ume berdin aurkituko. Nahikoa lo egin duen ume bat bizi eta indartsu agertzen zaigu egunean zehar, nahiz eta gurasoek atseden gutxi hartu duela pentsatu.

     Loak hartu ezin duen ume bat ezin da lo egitera behartu, modu naturalean lasaitzen ahaleginduko gara, adibidez, panpin batekin jolastuz. Jada katamar dabilen ume bati ohean jolasten utzi behar zaio, berak horrela nahi baldin badu. Bere adimen eta eskuak zerbaitetan okupatuta baldin baditu logurea sartzea errazagoa izango da.

     Kontutan izan behar dugu ohea ez dela itzarri dagoen ume batentzako leku aproposa. Bertan aspertuta utzi beharrean, jaikitzera eta egun berri bateko abenturari aurre egitera animatu behar genuke. Umerik zoriontsuenak ohean lo egiteko denbora justua ematen dutenak dira, itzartzen direnean jaikitzen dira eta eguneko orduak aprobetxatzen dituzte. Nekatuta egon ez, eta ohean gelditzea, lasaigarria izatetik urrun askoz ere nekagarriagoa da. Ildo honetatik jarraituz esan beharra dago, umea goiz oheratzea eta itzartu bezain laster jaikitzea izango litzatekeela onena.

     Jaioberrientzako ahuspez eta burua alde batera dutela lo egitea da posturarik onena eta seguruena, horrela, botaka egiten badute ere itotzeko arriskua txikiagoa izango da. Ez da komeni etxetik behazpuntetan ibiltzea haurtxoa esna ez dadin, etxeko zarata normaletara ohitzea ezinbestekoa da, bestela beraien esklabu bihurtuko gaituzte.

     Haurra ohera eramateko unea erritual bihurtu beharra dago. Umearekin pasa beharreko une lasaia izan behar du eta goiz egitea komeni da azken orduan korrika eta presaka egitea baino. Lo egin orduko, haur-kanta bat abestu edo ipuin bat kontatzeko errutina goxoa hasteko, sekula ez da goizegi. Nahiz eta haurrak hitzen esanahia ez ulertu, ahotsaren soinu lasaigarriaz gazatuko du.

     Ekarpen hau egiteko “El gran libro del niño” liburua erabili dut.

 

 

 

Posted in Zorion Usabel | Etiquetado: | Leave a Comment »

AUTISMOA

Posted by zoriontsu en mayo 14, 2008

     Hurtzaroko gaixotasun bat da autismoa; beste pertsonekiko harreman eskasia nabarmenak dituena. 2-5 urte bitartean agertzen dira bere sintomak, ume “normalak” beren gizarte-mailako portaera erabat finkatzen hasten direnean, alegia.

     Ume autistak onegiak izan ohi dira, ez dute ia inoiz negarrik egiten, eta beren sehaskan lasai-lasai egon daitezke denbora luzez bakarrik egon arren.

     Mintzaira-arazoak edukitzen dituzte ume autistek, eta batzuetan mintzaira ez da batere garatzen. Pertsona batek esandako hitzak edo esaldiak umearen adinaren arabera automatikoki errepikatzea ere oso tipikoa da autismoan, eta hizkera monotonoa izan ohi da.

     Garapenaren nahaste orokortu honen beste ezaugarri bat, tresnenganako interesa da. Beren ingurugiroa konstante mantentzea guztatzen zaie, beti berdin mantentzea. Edozein aldaketak estutasun handia sorrarazten die. Portaera honek asko mugatzen ditu zeren behin eta berriz egiten dituzten jokabide konkretu batzuk bakarrik bereganatzen dituzte.

     Gaur-egun ez da autismoaren jatorria ezagutzen. Hasiera batean haurrarekiko maitasun faltagatik sortzen zela uste zen, baina egun genetikaren arloko sustrai organikoren bat badela onartzen da.

     Gaixotasun honentzat ez dago tratamendu espezifikorik, baina heziketa berezia eskaintzen zaienean asko hobetzen dute autismoa duten haurrak.

     Ekarpen hau egiteko http://www.zientzia.net/artikonts.asp?Artik_kod=6897 – 76k horrialdean oinarritu naiz.

 

Posted in Zorion Usabel | Etiquetado: , | Leave a Comment »

ESFINTERREN KONTROLAREN NAHASTEAK

Posted by maiderjaio en mayo 11, 2008

Enuresia eta Enkopresia gure gaiarekin bat datozen esfinterren kontrolaren nahasteak dira eta horri buruzko ekarpena egingo dut.

24 hilabete ingururekin hasten dira haurrak esfinterrak kontrolatzen,baina kontuan hartu behar da haur bakoitzaren erritmoa.Esfinterren kontrola edukitzeko, alde batetik, heldutasun neurologiko eta emozionala garatua izan behar dute.Beste alde batetik, guraso eta hezitzaileen pasientzia eta laguntza ezinbestekoa izan behar dute.

Esfinterren kontrolaren nahasteak enkopresia eta enuresia dira.

Enkopresia haur batzuek erakutsi ohi duten uzki-enfinterraren kontrol ezan da (kaka soinean egitea).2urtetik aurrera agertzen da arazo hau, eta bi mailatan banatu daiteke nahaste hau, batetik kakaren kontrola izan ez dutenak eta bigarren mailakoa, lehendik esfinterren kontrola eduki eta gero galtzea.

Garrantzitsua da enkopresiaren jatorria zein den jakitea kontrola berrezkuratzeko (askotan kausa emozionalak izaten dira).

Enuresiari dagokionez, txisaren jaulkipena da.Kasu honetan ere maila biak daude.Hau da,kontrola eduki baino arinago eta bestea kontrola eduki eta gero gertatzen denekoa.

Kasu bietan (enuresia eta ekopresia) denborarekin berez zuzendu ohi bada ere, haurrak inguruneko harremanetan eragina izan dezake.

 

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »

AMORRALDIAK

Posted by maiderjaio en mayo 10, 2008

Bilbo.net-en aurkitutako artikulu baten amorraldiei buruz hitz egin dute eta nik ere amorraldiei buruzko ekarpen bat egingo dut.Haurrek garapenean, askotan, aldaketa askotara moldatu beahr izaten da eta horrek gatazken bidez konpontzen dira.Horrekin bere adinari dagozkio jarrera ,portaera eta harremanak sortzen ditu.

 

Bizitzako lehen urteetan ematen dia amorraldiak.Denbora pasa ahala ikuspuntu desberdinak ikusten eta ikasten hasten dira beraien amorraldiak hobetzen hasiko dira.

 

Eguneroko jokabode-arazo hau, normalean haurrak zerbait nahi duenean eta ez duenean lortzen hasten da.Jokabide suminkorrak izaten dira, hau da, bere burua lurrera botatzea, negar egitea, Ohiu…

 

Helduak haurren aamorraldietan tenperamentua kontrolatu behar dugu (garrasiak ekidin), ez dalotsatu behar jende aurrean haurraren amorraldiekin eta azkenik ahal denean ekidin behar dira.Beti ezin da sahiestu baina zenbait gauza kontuan hartzen garrantzitsua da; aidibez, ahal izan ezgero haurrari hainbat aukeraren aletean hautatzeko bidea eman behar zaie.

Posted in Maider Jaio | Etiquetado: | Leave a Comment »