Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘Nahaste eta arazo psikopatologikoak’

ADAPTAMEN-NAHASTEA

Posted by garazitxu en mayo 21, 2008

 

Nahaste hau edozein adinetan aurkitu daiteke, eta pertsonaren bizitzan aldaketan batzuk eragiten duten estresaren ondorio dira. Aldaketa horietara ez dira egokitzen, baina hauek eman eta pare bat hilabetera agertzen da. 6 hilabete inguru iraun ohi duelarik.

Adaptatzeko ezintasun honek eragina du jokaera eta sentimenduetan. Haur batengan esaterako, gurasoen dibortioa, eskola aldaketa, pertsona maite baten galera… ondorio izan daitezke.

Adaptamen-nahasteak 3 motatakoak izan daitezke, antsietatearekin, estresarekin eta jokaera arazoekin. Hauek sintoma ezberdinak dakartzatelarik:

 

Mota

Sintoma

 

Adaptamen nahastea antsietatearekin

Kezka eta egonezina.
Jendearengandik banatzeko beldurra.
Urduritasuna.

 

Adaptamen nahastea depresioarekin

Negar egiteko joera.
Ikuskera negatibo eta ezkorra.

 

Adaptamen nahastea jokaera arazoekin

Bere zereginak ez betetzea.
Etengabe borrokatzen egotea.
Edozer gauza apurtu, naiz eta beste pertsona batena izan.

Hauek bakarka batera ager daitezke.

Hau arazo garrantzitsu bat bilakatu daiteke haurrarentzat, eta askotan oso lagungarri da kontatzea, behin eta berriz buruan bueltaka izan arren beste ideia edo ikuspuntuak ezegutzeak lagundu baitezake. Horretarako profesionalen beharra izan ohi da, zeren haurrak sentitzen du ingurukoek ez dutela ulertzen, eta isiltasunean babestu ohi da; arazoaren aurrean segurtasuna galtzen duelarik. Egoera honetan ez dute trebetasun bera garatzen irtenbideren bat bilatzeko, jokaera arazoak sor daitezkeelarik.

Askotan haurrak kontsultan daudenean beraien arazoa gurasoei ezin diela kontatu esaten dute. Hau sarri gertatzen da guraso ulergarri eta entzuteko prest daudenak izan arren, huarraren sentimendua oso bortitza baita eta uste dute kontatuz gero berarekin gaizki sentituko direla.

Hau profesionalen esku uzten den arre, (ebaluaketa, tratamendua…) ezin dugu inoiz ahaztu famaliak ere parte hartzea ezinbestekoa dela, beti bezala haurraren munduan arlo afektiboa oso presente dagoelako.

 

Anuncios

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »