- Artikuluaren jatorria: http://revista.consumer.es/web/eu/20070101/interiormente/71099.php
- Honako artikulu ahu aukeratu dut uste dudalako garapen moralarekin zerikusia duela. Zeren bizitzako lehen urteak gainontzekoen euskarri dira, eta badira haur batzuk miserian edota muturreko egoeretan bizi arren ikaragarrizko kemenaz aurrera ateratzen direnak; ederki susperturik gainera.
Erresilientzia birtute bat dela esan daiteke, zoritxar edo ezbeharrean jaio edo bizi arren, psikologikoki osasuntsu garatu eta zailtasunak gainditzeaz gain, horietatik indarberriturik irtetearena hain zuzen ere.
Suntsipen edo presiopean norberaren burua babesteko ahalmena erakutsiz agertzen da erresilientzia. Ezbehar edo zailtasunen aurrean jarrera positiboa izanez.

Eguneroko bizitzan era askotako gertakari latzak jasotzen dira, eta egoera hauen aurrean pertsonek erreakzio ezberdinak ditugu; erresilientzia graduaren arabera.
Trebezia hau indartzeko zenbait ezaugarri honako huaek dira:
–Introspekzioa: Nork bere buruarekin gogoeta egin ostean galderei erantzun zintzoak ematea.
–Independentzia: distantzia fisiko zein emozionala ezartzen laguntzen du, beti ere guztiz isolatu gabe.
–Ekimena: Arazoei aurre egiteaz gain hauengan kontrola ezartzea.
–Umorea: gauza txarren alderdi positiboa ikustea.
–Sormena: kaos eta desordenetik, ordena eta edertasuna sortzea.
–Moraltasuna: norberarekiko bizitzaren asepen eta oroitzapen aberatsak izatea.
–Harremanetan trebezia: norbera gainerakoei eskaitzea eta besteak onartzea. Maitasun eta esker onez.
Gainera, erresilientzia sustazen duten faktoreak hauek izan daitezke:
–Gurasoenganako lotura, atxikimendu honek gurasoetako batekin gutxienez harreman emozional iraunkorra izatea eskatzen du. Bestela beste pertsona adierazgarri bat ere izan daiteke. Honek haurra inguratzen duen egoera txarretatik babesten du eta efektu kaltegarriak arindu.
–Lokarri afektiboen garapena. Norberaren familian ezbeharra bizi denean, beste pertsona adierazgarri batzuk erresilientzia jokabideak erraztu eta lagundu ditzakete.
–Hezkuntza-giro egiatia, jokabide muga egokiak ezartzen direna.
–Autoestimua, norberarenganako irudi positiboa izatea, auto-konfiantza…
-Aukera estresa sortzen duten gauza, jarrera edo egoerei era aktiboan erantzuteko. Honetarako adierazle subjektibo eta positiboak erabiliz eta krisiak arazoei konponbidea ezartzeko aukeratzet erabiliz.
Nire ustez kontuan artu beharreko gauzak dira orain arte aipatu ditudanak, jakin behar dugulako askotan huarrek jarrera ezberdinak pairatzen ari diren zerbaiten ondorio direla. Hau da, beraiek gertatzen ari zaiena adierazteko dituzten moduak dira, eta era askotarikoak izan daitezke. Horregatik garrantzitsua deritzot arazoak onartu eta hauei aurre egiten jakieari, baita hauen benetako arrazioa zein den jakiteari ere.
Azkenik esan nahiko nuke, inoiz ez dela berandu norberaren jarrera aldatu eta erresilientzia sustatzeko. Hori bai, norberak nahi eta ahal duela pentsatu behar du, duen adina aitzakitzat jarri gabe.
Bizitzari aurre egin eta amildegitik adorez irteteko inoiz ez da beranduegi, jokaeraz aldatu daiteke beti ere zintzoak izanik. Zintzoak pentsamendua aldatzen, ikuspuntu desberdinak ulertzen, norbere buruaz gogoeta egiten, positiboa izaten, asertibitatea lantzen… Inor engainatu gabe, norbait engainatzekotan geure burua engainatzen arituko ginatekeelako.