Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Posts Tagged ‘Arazo eta nahaste psikopatologikoak’

ENEURESIA

Posted by garazitxu en mayo 19, 2008

  • Artikuluaren jatorria:

    http://www.psikologoa.com/eu/enuresis.html

  • Eneuresiari buruz hitz egite interesgarria irutzen zait, haur askok apiratzen baitute eta hezitzaile garenean haurren batek arazo hau izanez gero zer egin jakitea garrantzitsua delako.

 

Eneuresiak esfinterren kontrola eduki eta gero aldean txisa egitean datza. Gauez (ohean) zein egunez (egunaen zehar, haurra esna dagoela). Oso ohiko den arazoa da umeengan.

Normalean, adinaren araberako eboluzioa kontutanizanik, 2-3 urte inguruan desagertzen da egunean zehar txisa aldean egitearena. Gauekoa ordea, 2-6 urte bitartean desagertu ohi da.

Arazo honen zergaitia bilatzerako orduan, gauza ezberdin askorekin topatuko gara, hala nola, pertsona garrantzitsu baten heriotza, eskola aldaketa, gurasoen dibortzioa…bezalakoen ondorioz agertzen dena. Edota uretraren disfuntzioa, gernubidean infekzioa, puxika kontrolatzeko zailtasunak… eta horrelako arazo fisikoen ondorioz sortzen den eneuresia. Arrazoi anitz hauen ondorioz, enuresi motak ere desberdinak izango direlarik.

Arazo hau duen haurren batekin gaudenean benetan garrantzitsua da jokaera lasai eta kezkagarria ez dena edukitzea. Haurrarekin zuzenean hitz egin eta honek geuregan segurtasuna nabaritu behar du, bera ere seguru senti dadin. Eta batez ere, denborarekin konpontzen den arazo bat duela ulertu behar du.

Ez zaio errietarik egin behar, berak ez baitu nahita egiten eta ezin dugu horregatik errudun sentitu dadila onartu. Gainera errietak umearen autoestimua minduko du ziur.

Gainere eneuresi kasu gehienak konpontzen direla jakinik, ez zaio duene baino garrantzi gehiago eman behar, bestela huarrak nekez gaindituko baitu.

Ez da inoiz umea beste edonoren aurrean lotsarazi behar, ikaskideekin arazoak sor baititzakegu, eta baita harraren beraren pertsonalitatean ere.

Eneuresia eragiten duten arazo fisikoak baztertu ondoren, gurasoekin hitz egin eta hauek psikologoaren kontsultara joateak ez du eragin negatiborik izango. Beraz, hau probatzea komeni da. Baina kontuan edukita gurasoak soilik joan behar dutela kontsultara, askotan haurra bera zuzenean ez joatea gomendatzen baita. Beraz onena psikologoaren gomendioei jarraitu eta kasu bakoitzaren araberako soluzioak bilatzea da.

Posted in Garazi Gomez | Etiquetado: | Leave a Comment »

Ume hiperaktiboak

Posted by andoniuribe en mayo 14, 2008

Ondoren egingo dudan ekarpena hiperaktibitateari buruz doa, arazo psikopatologikoekin erlazio zuzena duelako. Informazioa hartzerako orduan ondorengo web-gunea erabili dut:

 

http://www.guiainfantil.com/salud/cuidadosespeciales/la_hiperactividad.htm

 

4 urtetik 7 urtera arte ematen da gehienbat arazo mota hau. Adituek esan zuten burmuineko disfuntsio minimo batek sortu aizan dela.

 

Ume hiperaktibo batek dituen sintomak ondorengoak dira:

  • Distraitzeko erraztasuna.
  • Zailtasunak jarduera luze baten atentzioa mantentzeko.
  • Jarduera motor gehiegizkoa eta ez dena beharrezkoa.
  • Zailtasunak hasitako jarduera bat bukatzeko.
  • Zailtasunak jesarleku baten jesarrita eta geldi egoteko.
  • Pentsatzen dutena esaten dute, izan dezakeen ondorioa kontutan hartu gabe.
  • Ez dituzte ekintzak aurreikusten eta berehala aktuatzen du.

 

 

Ume hiperaktibo baten zainketa eta tratamendua kasu desberdinen araberakoa da. Tratamendu farmakologikoak estimulatzen laguntzen du umea gehiago kontzentra daiten. Tratamendu psikoterapeutikoa familia giroa eta eskolakoa hobetzeko asmotan ematen da, haurraren integrazio hobe baterako.

 

Esan behar dugu ere, haurraren hiperaktibotasuna beste modu batean hartzeko, haurra gehiegizko jarduerekin nekatzea izango litzateke. Ariketak eginez haurra nekatuko litzateke eta bere gehiegizko mugimendua ekidin egingo genituzke.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Ez haserretu haurrarekin

Posted by andoniuribe en mayo 14, 2008

Nik ekarpen hau egiterako orduan, nire hausnarketa erabili dut. Nik jorratuko dudan gaia, kontestu konkretu batean jarrita dago. Umeak pixoihalak eramateari uzten dion momentuan ematen da.

 

Esan behar dugu, haurrak pixoihala eramateari uzten dion momentua, oso garrantzitsua dela haurrarentzat eta bere garapenean. Pixoihala eramateari uzten duenean pausu bat aurrera ematen dugu. Haurrak esfinterrak kontrolatzeko asmoa erakusten du. Kaka eta txiza egin nahi duenean bere gurasoei eskatzen hasteko unea heltzen da.

 

Arazoa haurra pixoihal gabe dagoenean eta egun batean kaka egiten duenean aldean dator. Guraso asko eta askoren erreakzioa errieta egitea da haurrari, eta behin eta berriz galdetu zergatik egiten duen hori orain, pixoihal gabe dagoenean. Gurasoek hartzen duten jarrera hau oso desegokia da eta ez da inoiz egin behar.

 

Jarraitu beharreko pausuak ondorengoak dira: lasaitu, umeari lasaituarazi, ez dela ezer gertatzen azaldu, eta berriz aldatuko dugula arropaz. Eta lasaitasun baten barruan jarraitu, aztoratu gabe, normala da haurrak fraketan txiza edo kaka egitea, ez dugu espero behar pixoihala kendu eta berehala ikasiko duenik dena eskatzen eta komunera joaten. Pausuz pausu joanez eta ez haserretuz, lortuko dugu behar den bezala haurrak bere esfinterrak kontrolatzea eta behar den tokian egitea. Bestela, haurra frustraziora eraman dezakegu, hau da, berak nahi du behar den bezala egin baina ez zaio behar bezala irteten, beraz umea frustratu ahal da.

 

Beraz, ez haserretu haurrarekin.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Autismoa, nola antzeman ume bati

Posted by andoniuribe en mayo 14, 2008

Nik ekarpen honetan autismoari buruz hitz egingo dut. Gaur egunean pil pilean dagoen trastorno mota delako, eta asko hitz egiten ari delako berari buruz. Artikulu honetan, autismoan ola antzeman, sintomak, tratamendua, eta abr azaltzen dira. Informazio iturria ondorengoa da:

 

http://www.guiainfantil.com/salud/cuidadosespeciales/autista.htm

 

Autismoa mutiletan ematen da gehiago, nesketan baino.

Autismoa ez dakigu nondik datorren baina teoria batzuk badaude:

1-Umea autista dela esaten da, ez duelako beharrizan afektibo nahikorik hartu txikiagoa zenean.

2-Defizientzia eta anomalia kognitiboak.

3-Biokimikari dagozkion prozesu batzuk.

 

Autista batek izan ditzakeen sintomak garrantzitsu batzuk:

 

  • Ezintasuna imitazioa lantzerakoan.
  • Ezintasuna joko sozialak burutzerakoan.
  • Ondo komunikatzeko eta sentimenduak adierazteko ezintasuna.
  • Imajinazioa lantzeko arazoak.
  • Gauza gutxirengan erakusten du interesa, eta kontzentrazioa gauza batengan bakarrik jartzen du.
  • Estereotipatutako gorputz mugimenduak.

Orokorrean beste ezaugarri asko daude baina, batzuk aipatzerako orduan horiek izango litzatekez. Esan beharra dago ere, autista guztiek ez dutela zertan sintoma guzti horiek eduki behar, batzuk bai et abeste batzuk ez.

 

Tratamendua autismoari dagokionez, eskola berezietan edo atentzio pertsonalizatuko zentroetan eman daiteke. Psikoterapia ere hor dago, baina deficit kognitiboa eta hizkuntza kontutan hartzen badugu terapia zaila egiten da. Gurasoek laguntza ezinbestekoa da. Kontaktua bilatzea asoziazio desberdinekin, eta tratamendu farmakologikoa ere badago, baina beti ere mediku espezialista batek gomendatua.

 

Guraso eta hezitzaileen lana, autismoa duten umeekin, berak garatzen dituen abilitateak burutzen dituenean umea ondo sentiaraztea izango litzateke.

 

Bukatzeko, artikuluan esaten du autismoa ezin senda daitekeela. Gaur egun oraindik ez da ezagutzen sindrome honen jatorria.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Arazo psikopatologikoak autoestimarekin lotuta

Posted by andoniuribe en mayo 14, 2008

Autoestimarekin lotutako gai hau aukeratu dut, gure gaiarekin lotura zuzena duelako. Artikulu honetan esaten du autoestima duten pertsonek arazo psikopatologiko gutxiago sufrituko dituztela.

Artikulu hau hemendik atera dut:

 

http://blogs.periodistadigital.com/vidasaludable.php/2008/04/08/las-personas-con-alto-concepto-de-si-mis

 

Hiru ebaluaketa mota desberdin burutu dira autoestimak duen garrantzia arazo psikopatologikoetan ziurtatzeko. Lagin kopuru bat hartu da, neska eta mutilak, adin desberdinetakoak.

 

Artikulu honetan prebentzio hitza hartzen dut garrantzitsutzat. Adituek gaixotasun psikopatologikoak ekiditeko edo prebenitzeko, aurreikusten dute auto-estima maila altuak edukitzeak eragin izugarria duela.

 

Sexuaren aldetik ez dago desberdintasun handirik neska eta mutilen artean autokontzeptuan eta auto-estiman, baina bai sintoma psikopatologikoen artean, emakumezkoek puntuazio altuenak lortuz, trastornoak, depresioak…

 

Hezitzaile eta guraso modura lortu behar dugu, gure eskuetan ditugun haurrak auto-estima edukitzea, haurra bere buruarekin ongi sentitzea. Hau lortzeko, haurrak txarto egiten dituen ekintzak ez dira zigortu behar, adibidez egun baten kaka egiten badu fraketan, ez da zigortu behar, frustraziora eraman ahal dezakegulako umea. Aldiz, zerbait lortzen duenean, edo gure gustuko zerbait egiten duenean edo autonomia puntu batzuk lortzen hasten denean sariak ematea eta zoriontzea ezin bestekoa da haurraren auto-estima igotzeko eta bera bere buruarekin ondo sentitzeko.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | 1 Comment »

Amorraldiak haurtzaroan

Posted by janigo en mayo 12, 2008

 Ekarpen hau egiteko, haurrak sarritan dituzten amorraldiei buruz hitz egingo dut eta horretarako, informazioa internetetik atera dut: bilbao.net-etik hain zuzen ere.

 

Interneten jartzen duen bezala, amorraldiak, normalean 1 eta 6 urte bitarteko haurretan sarritan agertzen dira, euren portaera aldatu egiten da, (ostikoka ibiltzen, arropa eranzten, oihuka egiten, negar egiten) eta hurrengo urteetan jada, ondo tratatuz gero, hobetzen hasiko da. Oso maiz ematen dira. Haurrak, helduok ez bezala, ez dakite itxarotan, eta gauza bat nahi dutenean, orduntxe nahi dute. Hala ere, amorraldiak beste arrrazoi batzuegatik ager daiteke: ondo ez jateagatik edo lo egiteagatik, gaixork egoteagatik, etab.

Hona hemen labur azalduta orientazio batzuk amorraldietarako:

 

  1. Temperatura kontrolatu. Amorraldietan haurrak garrasi egiteak ez dakar ondoriorik, soilik gurasoak eta neba arrebak urduri jartzea.

Ez erabili irainik, aura ikaratu egingo baita.

Hitz laburrak erabili behar dira luzeak baino eraginkorragoak baitiira. Adibidez: “aski da”, edo “nahikoa da”.

Haurra negarrez edota ohiuka badago, argi utzi behar zaio portaera horrekin ez duela ezer lortuko.

Amorraldietan oso garrantzitsua da barrerik ez egitea, kontrako mezua hartuko du eta haurrak.

  1. Ez lotsatu. Amorraldiak askotan jende aurrean ematen dira baina egoerak ez du haurraren kapritxoa onartarazi behar, ez zaio beti nahi duena eman behar eta.
  2.  Ahal denean sahiesten saiatu. Haurren amorraldiak batzuetan egoera jakin batzuetan ematen dira eta horrek sahiesten ahalegindu behar gara. Haurraregan abisu seinaleak bilatu behar dira, baina ez dute zertan denek izan behar, ohikoak dira arnasa azkarrago  hartzea, kopeta iluntzea eta konponbidea haurra lasaitzea da, eta bere arreta jostailu edota beste objektu eedo ekintzarekin distraitzen saiatu.

 

 

 

 

 

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

SONANBULISMOA

Posted by sagasti en mayo 10, 2008

Ekarpena egiteko http://familydoctor.org/online/famdoces/home/children/parents/special/common/160.html web horrialdean begiratu dot. Lehengo eta behin zer dan sonanbulismoa azalduko dut. Sonanbulismoa gabaz itzartzea da baina ez osotasunean, partzialki baizik. Argiago esanda, haurrak esnaturik balego bezala jokatzen dau, baina egia esan lo dago, eta hurrengo egunean gabari buruz zerbait galdetu ezkero, ez da ezertaz oroitzen.

Sonanbuluen ezaugarrien artean, haurrak normaltasunez jokatzen dauela aipatu genezake, hau da, ohean eseri daiteke, jostailuekin jolastu, gelatik ibili… eta haurrarekin hitz egiten saiatu ezkero, normalean honek ez dau erantzuten.

Arazo honen aurrean era egokienean jokatzeko, haurra ez da esnatu behar eta laguntzarekin astiro astiro barriro ere bere ohera eramango dogu, ez da lotsarazi behar egin dauanagaitik, berak ez bait daki zer gertatu dan. Lehen esan dudan bezala nahiz eta begiak zabalik eduki, honek ez du ezer gogoratzen.

Etxean ezbehar bat gertatu ez daiten neurriak hartu behar ditugu, adibidez minik hartu ez dezan. erdian dauden objetuak batuko ditugu.

Normalean sonanbulismoaren arazoa desagertu egiten da denporarekin, baina luzatu ezkero medikuarengana joan gaitezke daukagun arazoa azaltzeko, eta honek lagunduko digu.

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

zer egin umea erasokorra denean?

Posted by sagasti en mayo 10, 2008

 Haurtzaroan, eskolan zein parkean umea beste haur batzuekin erlazionatzen denean, sarri jostailu bategaitik erasoak egoten dira. Haur biek jostailu berdina nahi dute, eta portaera honen aurrean kontuz jokatu behar dugu.

Borrokak sarri ematen badira, haurra behatu behar da, agian beste arazo baten eragina dago. Kontutan eduki behar dogu, haurra erasokorra denean, heldua egiten denean portaera honek jarraitzen dutela.

Telebistako programazioak garrantzi handia du ere. Ordu asko telebista aurrean jartzen den haurra, eta programazioa kontrolatu gabea denean, hau da, indarkeri asko ikusten duenean, berak ere horrela jokatuko du.

Honelako haur baten aurrean aurkitzen garenean, gurasoak espezialistarengana joan behar dute, zenbat eta arinago joan hobe haurrarentzat. Gurasoek haurren ekintzak hurbiletik ikuskatu behar dituzte.

Helduek haurrak jo  duen kideari kontsolatu behar diote, eta irakatsi behar diote holan ez dela egin behar. 

Oraingo honetan portaera erasokorrari buruz hitz egin dot. Ekarpena eghttp://www.guiainfantil.com/educacion/comportamiento/peleon.htmiteko horrian begiratu dot. 

 

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

LO EGITERAKOAN ARAZOAK DITUZTEN HAURRAK

Posted by sagasti en mayo 10, 2008

Ekarpen hau egitekoa oso garrantsitzua iruditu zait http://www.educacioninicial.com/ei/contenidos/00/0300/300.ASP orrialdea. Bertan gabaz agertzen diren arazoei buruz hitz egiten digu. Hurrengo hauek aipatu ahal ditugu:

Gabaz itzartzen diren haurrak, lo dagozenean berba egiten duten haurrak, lo hartzeko zailtasuna duten haurrak, negarrez itzartzen direnak, egunez loa dutenak, amets gaiztoak dituztenak, ohean gernua egiten dutenak…

Arazo gehienak beldurrarekin loturik doaz, hau da loak hartzeko beldurrarekin. Gehienak momentuari beldurra diote, gurasoetaz banaturik sentitzen dira, eta arazo hau saihesteko loarekin arazoak dituzte.

Gurasoak ohitura batzuk jarri behar dituzte eta jokabideekin iraunkorrak izan behar dira, hau da, malgutasuna ez da bat ere onuragarria haurrarentzat. Ordutegi bat mantenduko dute, eta jarritako araua mantendu, adibidez, haurrak beti bere ohean lo egingo du, eta ez gurasoenean. Onuragarria da haurrarentzat ohera orduko erlaxatzea, hau bainuarekin lortzen da. Eta loak hartu orduko ipuin bat kontutuez gero lasaiago lo egingo du

Posted in Estibaliz Sagastizabal | Etiquetado: | Leave a Comment »

autismoa definitzen:

Posted by janigo en mayo 9, 2008

Ekarpen hau egiteko autismoa laburki azaltzea aukeratu dut, eta informazioa www.zientzia.net -etik hartutakoa da.

 

 

 

Autismoa haurtzaroko gaixotasun bat da; beste pertsonekiko harreman-eskasia nabarmenak dituena. Ume autistak onegiak izan ohi dira, ia inoiz ez dute negarrik egiten edo ez dira urduritzen. Sintomak 2-5 urte bitartean agertzen dira.

 

Autismoa duten haurretan mintzaira ez da batere garatzen; beste batzuetan, berriz, umea hitz egiten hasten da, baina 2 urte beteta, hortxe geratzen da ez atzera eta ez aurrera. Mintzairak ongi eboluzionatzen duen kasuetan ere, ez da normal garatzen. Ume autisten beste ezaugarri bat, gauza eta tresnenganako interesa da. Izan ere, edozein aldaketak, larritasuna sortzen dio haurrari. Horren ondorioz, haur autistak egiten dituzten jarduerak oso monotonoak eta errepikakorrak dira.

Ume hauen garapena gorabehera asko dituzte eta ume batzuk, garapen mailak berari dagokion adinari dagokiona baino maila altuagoan egoten dira.

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »