Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Masailekoa

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Nik ondoren egingo dudan ekarpena ipurdikoaren edo masailondokoaren debekuari buruzkoa da, aditu askok tratu txar moduan kontsideratzen dutelako orain debekatuta dagoena.

 

http://www.elpais.com/articulo/sociedad/Prohibido/cachete/corregir/hijos/elpepusoc/20071101elpepisoc_3/Tes

 

 

Masailekoa?belarrondokoa?kaskarrekoa?hezitzaile kutsurik al du horrelako hitzen batek?

 

2007an lege bat onartu zen, zeinetan semeari jotzea debekatu zen. Artikulua irakurrita, eta bere garaian eta baita gaur egun ere, zalantzan jartzen dut zein puntutaraino den egokia lege hau.

 

Esan beharra dago haurra jotzea oso gaizki dagoela, eta hau saihestu ahal bada hobe, baina masaileko edo ipurdiko bat momentu egoki batean uste dut ez datorrela bat ere gaizki. Orain galdera: ze momentu da egokia masaileko bat emateko? Haurrari limite batzuk jarri behar zaizkio, eta limite horietatik irtetzen bada, berarekin hitz egin behar da arazoa konpontzeko, baina behin eta berriz arazo bera gertatzen bada soluzioa masailekoa izan daiteke. Masailekoaren helburua ez da min ematea, bestela buruan palu batekin eman eta nahikoa izango zen. Masailekoaren helburua, haurra konturaraztea da, jokabide batzuk desegokiak direla eta behin eta berriz abisatuta berdin jarraitzen badu, modu bat da haurra konturatzeko bere gurasoak oso haserre daudela eta “jo” egiten diotela ikusteko.

 

Nik ez dut tratu txar bezala ikusten zaplastekoarena, soilik, eta seguruenik familia asko zaplastekoekin neurri gabe ibiltzeak eraman du neurri hauek hartzera, ez baita bidezkoa egunero eta behin eta berriz zaplastekoak emoten ibiltzea, orduan tratu txar modura kontsidera dezakegu.

 

Gu, hezitzaile izango garenez, kontutan eduki behar dugu beraz, masailekoak edo ipurdikoak ematea ilegala dela, beraz, beste teknika edo erremedio batzuk bilatu beharko ditugu masailekorik ez emateko.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Eskola eta gurasoak

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Ekarpen hau eskola eta gurasoen arteko harremanei buruz doa, nik egindako hausnarketa da eta jorratzen ari garen gaiarekin lotura zuzena dauka.

 

Betidanik esan da eskola eta gurasoen arteko harremana estua izan behar dela, eta elkarlanean arituz hezi behar dela haurra. Ni guztiz ados nago esaldi honekin. Zenbat eta estuagoa izan harremana haurra hobeto heziko da.

 

Haurraren sartu irtenetan, bakarkako elkarrizketetan, taldeko bileretan eta abr, gurasoen prezentzia ezinbestekoa da. Proposamen eta planak azaldu eta bide batez gurasoen iritzi eta proposamenak jasotzeko eta kontuan hartzeko.

 

Esan beharra dago gurasoak asko aldatu direla lehendik hona. Lehenago gurasoek ahal zuten neurrian prest zeuden eskolan edozertan laguntzeko (janaria eramateko, antzerkiak prestatzeko, mozorroak prestatzeko). Gaur egun aldiz, denbora ezak eta gurasoen gogo faltak parte hartzea gutxitu egin du.

 

Lehen, hezitzaileak edo irakasleak esaten zuena benetan sinisten zen. Kasu hauen gehienbat lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan gertatzen ziren, non, ikasleak akademikoki formatzen hasten diren. Tutoreak edo irakasleak esaten bazuen gurasoen seme alabak ez zuela lanik egiten edo alferra zela, gurasoek berehala egiten zioten kasu eta semeari bronka zetorkion etxean. Gaur egun aldiz zalantzan jartzen da irakaslearen hitza. Gurasoren bati jakinarazten badiote bere seme alabak trastokiren bat egin duela gelan, gurasoek ez diote kasurik egiten, zalantzan jartzen dute esandakoa eta ez dute sinisten, irakaslearekin haserretzen dira.

 

Argi dago denborak aldatuz doazela, eta gurasoen pentsatzeko erak, baina ez dugu alde batera utzi behar guraso-ikastolaren harremana funtsezkoa dela, eta elkarlanean aritu behar direla haurraren onerako.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Telebistaren abantailak eta desabantailak

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Ekarpen hau, nire hausnarketa pertsonala da, telebistari buruz dijoana eta azken gaiarekin lotura zuzena duelako aukeratu dut.

 

Guraso eta hezitzaile askok zalantzan jartzen dute telebistaren garrantzia haurrengan. Munduko beste gauza askok bezala, telebistak bere alde positibo eta negatiboak ditu, baina azkenean garrantzitsuena, dena bezela neurrian erabiltzea da.

 

Hasteko abantailekin hasiko gara. Telebistan zentzu hezitzaile bat eduki ahal du. Telebista piztuta haurrak informazio ugari jasotzen du, eta horren ondorioz heziketa bat jasotzen ari da. Kontuan hartu behar dugu ordea, ze informazio jasotzen ari den. Liburuak bezala, telebistak ere baloreak transmititzeko balio du. Baina arazoa telebistako programa desegoki bat jartzerakoan hasten da. Eguerdietan teleberri edo gaur egun bezalako informatiboetan, munduko beste aldean dauden gerrei buruz ari dira hitz egiten behin eta berriz, eta hildakoak egunero agertzen dira. Hori hezigarria da? Jakina da, haurrak errealitatea nolakoa den jakin behar duela, baina hain gaztetatik hildakoak ikustea telebistan onuragarria da?

 

Desabantaila hori alde batera utzita, zer esanik ez dago arratsaldero prentsa arroseko programek ematen duten hezkuntza mota. Behin eta berriz hitz desegokiak esanez, elkarri buila egiten…Hori ez da eredu egokia haurrarentzat.

 

Tamalez, guraso askok telebistaren erabilera desegoki bat egiten dute haurrekin daudenean. Askotan afaria prestatu behar delako, plantxatu behar delako edo beste edozer egin behar delako, telebista piztu eta haurra bere aurrean jartzen dugu, guri bakean uzteko asmoz, baina ez gara konturatzen telebistaren bidez jaso ahal duten informazio kaltegarria izugarria dela.

 

Hasieran esan dudan bezala, ongi aukeratuta telebista saioa eta neurrian kontsumituta, liburuak bezala ez dio inori kalterik egiten.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

Tratu txarrak

Posted by andoniuribe en junio 2, 2008

Egingo dudan ekarpena nire hausnarketa da, apunteak irakurrita eta beste ikasgai baztuekin lotuta lortu dudana, eta gure gaiarekin zerikusia duena, hau da, tratu txarrak.

 

Norbere autonomia eta osasuna ikasgaian ikasi dugu osasuna ez dela bakarrik fisikoki ondo egotea. Osasunak arlo fisikoa psikikoa eta soziala hartzen ditu.

 

Tratu txar hitzak entzuten ditugunean, beti erlazionatzen dugu “batak besteari jo dio”. Telebista, egunkari eta aldizkarietan agertzen diren kasu gehienak horrelakoak izaten dira, baina gehienetan ez dira azaltzen tratu txar psikikoak. Badaude familiak nahiz eta haurra jo ez, afektiboki eta emozionalki oso txarto hezten dutenak, behar den denbora ez emanez, gaizki erantzunez, haurra mexpretxatuz, arreta gabe zaindu…

 

Ez dakit ze puntutaraino izango den tratu txarra, baina gizartea jakinean egon behar da fisikoki ondo dagoen haur bat psikikoki suntsituta egon ahal dela, eta barrutik suntsituta egoteak tratu txar mota bat da.

 

Adibide garbia, bullyng-a da. Beste ikaskideek egiten dutena haurrarengan, txarto sentiaraztea, umillatzea eta sarri askotan fisikoki erasotzea.

 

Beraz, tratu txar fisikoak desagertarazi behar ditugu baina kontzientzia hartzen joan behar gara tratu txar psikologikoak ere hor daudela eta horiei ere aurre egin behar zaiela.

Posted in Andoni Uribe | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTAREKIN ZER

Posted by meguen en junio 2, 2008

  Ekarpen hau eigteko etxean ditudan apunte batzuk hartuta egon dut. Apunte hauek telebista ikustearen onurak eta ez onurak azaltzen ditu.

  Telebista gaur egungo gizartean, guztiz barneratuta daukagu, eguneroko bizitan  presente daukagu. etxe guztietan aurki dezakegu telebista bat eta gehienetan bat baino gehiago.

Gure aisiaren zati importante bat telebistak betetzen du. Honek loaldiaren denbora kentzen du, irakurketari eskaini ahal diogun denbora ere murrizten du, besteekin harremanak…..

Telebistak eragin handia du umearen hezkuntzan, umeak dena imitatzeko eta errepikatzeko joera du. haurrek telebistan ikusten dituzten jarrera eta portaerak, baikorrak zein negatiboak heuren ondorengo jarreretan eragina izango dute.

Telebista asko ikustearen ondorio batzuk hauek izan daitezke:

-. Lexikoaren probetzea.

-. Jarrera agresiboak eragin ditzake.

……..

Hau ikusita bi ondorioetara heltzen gara:

1.- Telebistak umearen eskaintzen dien hainbat balore, jarrera… babesteko beharra ikusten da.

2.- Telebista ez da ona edo txarra, bere erabilpenean dago kakoa.

 

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

Insomnioa

Posted by aitzi89 en junio 2, 2008

Ekarpen hau egiterako orduan, artikulua, zientzia.net etik hartutakoa izan da.

Insomnioa deitzen zaio, lokartzeko zailtasunari, eta, gauean zehar edota goizean iratzargailuak jo aurretik esnatzeari. Egun bakar batean gerta daiteke, baita hainbat egunean jarraian ere, arrazoi jakin batek eraginda askotan. Baina arazoa kroniko ere bihur daiteke.

Lo egin ezinda 15 egunetik gora eginez gero, komeni da espezialista batengana joatea, behar izanez gero Loaren Unitate batean aztertzeko. Unitate horretan, kasu bakoitza ikertu ondoren, diagnostikoa egin eta tratamendua agintzen dute; hau gertatzean eman behar zaio garrantzia insomnioari. Oso ongi ezagutzen ez diren arrazoiengatik, emakumeek bizitzaren erdialdetik aurrera (40 urtetik aurrera) joera handiagoa dute insomnioa edukitzeko.

Insomnioaren sintomak, hauek direla esan beharra dago:
nagusienak antsietatea, urduritasuna, apatia, suminkortasuna, nekea, ahulezia, logurea egun osoan zehar eta depresiorako aldartea izan ohi dira.

Hau, puntu hauengatik gertatu ahal da:

Arrazoi pertsonalak
Loak hartu ezina tentsio emozionalen ondorioa izan daiteke: laneko arazoren bat, edota familiarteko baten osasun-arazoren bat, adibidez. Insomnio hori iragankorra da, noski, arazoa desagertzen denean amaitzen dena. Kasu horretan bazaude, ez oheratu buruan arazoari bueltak ematen ari zarela. Egunero ohera joan aurretik 15-20 minutuz erlaxazio-saio bat egiteak ere asko lagunduko dizu.

Arrazoi psiko-patologikoak
Depresioa, estresa, herstura edo antsietatea, arazo psikologikoak azken finean, sarritan izaten dira insomnio-eragileak. Kasu horietan psikoterapia egitea gomendatzen da.

Botika jakin batzuk
Tiroide guruinaren asaldurak sendatzeko erabiltzen diren botikek, bronkio zabaltzaileek (arnas arazoetan), tentsio arteriala igotzen duten farmakoek edo zenbait diuretikok insomnioa eragin dezakete. Beraz, horietako botikaren bat hartu eta loak hartzeko zailtasunak badituzu, esaiozu zure medikuari, botika alda diezazun.

Patologia batzuk
Mina eragiten duten gaixotasunak (erreumatismoak, adibidez) eta arnasteko zailtasunak sortzen dituztenak ere izan daitezke insomnioaren arrazoia.

Adina
Ez dakigu oso ongi zergatik, baina, zahartuz goazen neurrian, gero eta lo-ordu gutxiago behar izaten ditugu.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Insomnioa

Posted by aitzi89 en junio 2, 2008

Ekarpen hau egiterako orduan, artikulua, zientzia.net etik hartutakoa izan da.

Insomnioa deitzen zaio, lokartzeko zailtasunari, eta, gauean zehar edota goizean iratzargailuak jo aurretik esnatzeari. Egun bakar batean gerta daiteke, baita hainbat egunean jarraian ere, arrazoi jakin batek eraginda askotan. Baina arazoa kroniko ere bihur daiteke.

Lo egin ezinda 15 egunetik gora eginez gero, komeni da espezialista batengana joatea, behar izanez gero Loaren Unitate batean aztertzeko. Unitate horretan, kasu bakoitza ikertu ondoren, diagnostikoa egin eta tratamendua agintzen dute; hau gertatzean eman behar zaio garrantzia insomnioari. Oso ongi ezagutzen ez diren arrazoiengatik, emakumeek bizitzaren erdialdetik aurrera (40 urtetik aurrera) joera handiagoa dute insomnioa edukitzeko.

Insomnioaren sintomak, hauek direla esan beharra dago:
nagusienak antsietatea, urduritasuna, apatia, suminkortasuna, nekea, ahulezia, logurea egun osoan zehar eta depresiorako aldartea izan ohi dira.

Hau, puntu hauengatik gertatu ahal da:

Arrazoi pertsonalak
Loak hartu ezina tentsio emozionalen ondorioa izan daiteke: laneko arazoren bat, edota familiarteko baten osasun-arazoren bat, adibidez. Insomnio hori iragankorra da, noski, arazoa desagertzen denean amaitzen dena. Kasu horretan bazaude, ez oheratu buruan arazoari bueltak ematen ari zarela. Egunero ohera joan aurretik 15-20 minutuz erlaxazio-saio bat egiteak ere asko lagunduko dizu.

Arrazoi psiko-patologikoak
Depresioa, estresa, herstura edo antsietatea, arazo psikologikoak azken finean, sarritan izaten dira insomnio-eragileak. Kasu horietan psikoterapia egitea gomendatzen da.

Botika jakin batzuk
Tiroide guruinaren asaldurak sendatzeko erabiltzen diren botikek, bronkio zabaltzaileek (arnas arazoetan), tentsio arteriala igotzen duten farmakoek edo zenbait diuretikok insomnioa eragin dezakete. Beraz, horietako botikaren bat hartu eta loak hartzeko zailtasunak badituzu, esaiozu zure medikuari, botika alda diezazun.

Patologia batzuk
Mina eragiten duten gaixotasunak (erreumatismoak, adibidez) eta arnasteko zailtasunak sortzen dituztenak ere izan daitezke insomnioaren arrazoia.

Adina
Ez dakigu oso ongi zergatik, baina, zahartuz goazen neurrian, gero eta lo-ordu gutxiago behar izaten ditugu.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

Amesgaiztoak

Posted by aitzi89 en junio 2, 2008

Atikulu hau, interneten, izen hau jarriz idatzitakoa izan da, zehazki, bilbao.net-etik ateratako artikulu bat. Gai honekin zerikusi handia duela ikusi dut, eta horregatik aukeratu dut.

  1. Beldur-esperientzia batekin lotuak dauden ametsei deitzen zaie, normalean umea esnatzen dutenak.
  2. Amets luze bat izaten da generalean.
  3. Gauaren azkeneko herenean gertatzen da.
  4. Nahiko arruntak dira.
  5. Adinarekin gutxitzeko joera izaten dute.
  6. Badaude haur batzuk nerabezaroa pasatzean, amesgaiztoak izaten segitzen dutenak; eta hauek, psikoterapia behar izateraino irits daitezke.

hau gerta eskero, haurra lasaitu behar da, besarkatu, eta ez dela ezer gertatu,… esan eta adierazi behar zaio.

Amesgaiztoa badago, ez egin amesgaiztoaren inguruan berba haurrari momentu horretan!!!!, ez galdetu zein amets izan duen, zer gertatzen zitzaion edo zer gertatzen zen ametsaren barruan,…
hurrengo egunean egongo da denbora horren inguruan hitz egiteko eta.

Posted in Aitziber Marcoida | Leave a Comment »

TELEBISTA

Posted by meguen en mayo 28, 2008

Ekarpen honetan ausnarketa pertsonal bat egin behar dut telebistaren inguruan.

Telebista bai edo telebista ez????????????? argi dago telebista gaur egungo gizartean presente dagoela eta ezinbestekoa zaigu berarekin bizitzea. Galderari erantzuna eman diogu, baina nire ustetan telebista noiz, zelan, zenbat denbora aurrean………??????????honei galderei erantzutea sailagoa da.

 Nik behintzat, telebista asko ikustearen alde ez nago, ez dut uste komenigarria denik umeak telebistan orduak ematea. Gauza askoz ere onuragarriagoak ditugu umeei eskaintzeko. Adoz nago telebistan eman ahal dituzten marrazki bizidunak, dokumentalak interresgarriak izan ahal direla, baina beti nagusi baten kontrol batean eta denbora limitatu batetan. Ezin dugu telebista piztu eta ala !! egon zaitez nahi duzun guztia eta emaiozu nahi duzunean playari berriro pelikula berriro hasi daiten.

Umea telebista aurrean guztiz “anulatuta” gelditzen da, telebistak botatzen duen guztia iruntzi egiten du eta bera ez da gai ikusten eta entzuten duena filtratzeko, esponja antzeko bat da eta dena surgatzen du. Kontu handiz ibili behar da, zer ipintzen diegun aurrean eta denbora nola aprobetzatzen duten aztertu.

 

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

Posted by anatxu en mayo 28, 2008

1. LAN ESPLOTAZIOA: umea edo nerabea lan egitera derrigortzen dutenean. Lan horien barruan:

  • Umea garatzen den ingurugirorako gehiegizkoak badira.

  •  Helduek egin beharrekoak badira.

  • Umearen premiak eta heziketa, argi eta garbi oztopatzen badituzte.

  • Umearen lana irabazpide ekonomiko soiltzat hartzen bada.

2. KORRUPZIOA: umearen edo nerabearen integrazioa desbideratzen duten jokabideak.

3. UMEAREN EDO NERABEAREN JOKABIDEAK KONTROLATZEKO GAITASUN EZA: gurasoek edo tutoreek ezin dutela umea egoki bideratu edo kontrolatu.

4. JAIO AURREKO TRATU TXARRAK: haurdunaldian alhohola edo drogak hartzea: jaiotzean pisu eskasa, neurologi arazoak, amak hartutako substantziekiko menpekotasuna eta beste zenbait arazo. Haurdunaldian zehar amak bere buruari behar beste arreta ez ematea ere umearekiko tratu txartzat hartzen da.

5. ABANDONATZEA: Umearen legezko arduradun edota ongizatearen gainean ardura duen pertsonak bere kargua nahita uzten duenean gertatzen da.

ITURRIA:

 

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

Irakasleen tratu txarrak

Posted by asel19 en mayo 28, 2008

Nik “artikulo” hau aukeratu dot, gaur egun irakasle gehienek tratu txarrak jasotzen dituzte, hau da gizartea ohituta dago tratu txarrak haurrek jasatzen dituztela bakarrik…baina hori ez da horrela. artikulo hau internetteik atera dot, hain zuzen ee hurrengo orrialdetik; http://www.elpais.com/articulo/madrid/estudio/afirma/profesores/sufre/malos/tratos/elpepiautmad/20060509elpmad_5/Tes/

eta baita ere bideo bat jarri dot, youtube-tik aterata. non bertan ikusten den irakasleekiko tratu txarrak.

Hezkuntza publikoko lau irakasletik batek tratu txarrak jasotzen dauz. tratu txar hauek, ikasleengandik jasotzen dituzte, baina baita ere gurasoengandik. Baina irakasleekiko tratu txarrak ez dira fisikoak bakarrik izaten, eraso berbalak ere badagoz.

 

Posted in Asel Ocerinjauregui | 2 Comments »

ABANDONO EMOZIONALA ETA SEXU-ABUSUA

Posted by anatxu en mayo 28, 2008

1. ABANDONO EMOZIONALA: umearen adierazpen edo hurbilpen, elkarrekintza eta harreman eskakizunei erantzun eza. Bertan sartzen da:

  • Axolagabekeria: gurasoek bere buruaz bakarrik azaltzen dute interesa eta ez umeaz; ez diote umearen beharrei eta eskakizunei jaramonik egiten.

2. SEXU-ABUSUA: ume edo nerabearen gaineko autoritatea erabiliz, ume edo nerabearekin edozein sexu-harreman mota izatea. Mota anitzak daude:

  • Intzestua: odolkidetasuna duen ahaikide batekin sexu-harremanak izatea. Harreman sexualtzat hartzen da; ahoa, ipurtzulo edo baginatik beste pertsona baten organo sexuala edo bjektu bat sartzea; ahozko sexua ere sartzen da bertan;…
  • Bortxaketa: aurreko ekintzak odolkidetasunik ez duen pertsona heldu batek burutzen duenean.
  • Sexu-iraintzea:umearekiko kontaktu sexuala erabiltzen denean helduaren estimulazioa lortzeko.
  • Sexu-abusua kontaktu fisikorik gabe: umeari sexu-harremanak izateko eskakizuna egitea; adin-txikoari helduaren organo sexualak erakustea; hirugarren batekin sexu-harremanak izatea umea begira dagoela, exitazioa lortzea helburu delarik; umearen aurrean masturbatzea; umea pornografiarako erabiltzea;…

ITURRIA:

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

TRATU TXAR FISIKOA ETA EMOZIONALA

Posted by anatxu en mayo 28, 2008

Artikulu hau interneteko web gune batetik atera dut. Bertan informazioa ematen du arazo hau duten umeentzako: laguntza eskatzeko telefono zenbakiak,….

  1. TRATU TXAR FISIKOA: kalte fisikoa eta aixotasuna eragin ume eta nerebei. Ondorio fisikoak:
  • Ubeldurak eta kolpeak: aurpegian, bizkarrean,…
  • Zauriak eta urratuak: ahoan, kanpo genitaletan, hanka eta besoetako atzeko aldean,…
  • Ebakiak edo ziztadak
  • Haginkaden ziztadak
  • Erredurak: puru edo zigarroak, ur berotan murgiltzearen ondorioz, plantxa,…
  • Hausturak: burezurrean, sudurrean,…
  • Dislokazioak
  • Garuneko lesioak
  • Barneko organoen lesioak
  • Asfixiak

   2.    TRATU TXAR EMOZIONALA: umea iraindu, gutxietsi,… bertan sar daitezke:

  • Gaitzespena: elkarreragin eskakizunei uko egitea; familiarteko harremanetatik baztertzea; bere buruaz iritzi txarra sortzea; autonomia eta burujabetza lorpenak oztopatzea;….
  • Ikaratzea: zigorrez mehatxu egitea; ikara sortaraztea umearen eskura ez dauden lorpenak edo aginduak ez betetzeagaitik;…
  • Isolatzea: giza-harreman arruntak galaraztea.

ITURRIA: 

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

TELEBISTAREN ERAGINAK

Posted by ainho85 en mayo 28, 2008

Artikulu hau ere interneten bilatutakoa da eta 2007ko azaroaren 6an publikatua. Telebistaren  eraginei dagokionez, telebista irakaskuntz funtzioan  garrantzitsua dela pentsatzen da. hau da, ez dela soilik ikaskuntza iturri bat baizik eta formakuntza afektibo, gizarteratze eta pentsamendu iturri bezala ere joka daiteke.

Askotan telebistarekin harremana duten umeek irudimen handiagoa dutela dirudi, telebistaren bitartez jasotako hainbat informazio eta irudiren bitartez.Horrez gain, telebista ez da soilik aisialdirako entretenimendu bat, gaur egun haurtzaroan telebista ikusten dutenek kultura garatuago dutela diote. Haurtzaro eta nerabezaroan, telebistarekin harremana dutenek, telebista modu kritiko, aktibo eta jakintsuarekin tratatzen ikasten dute.

Hemendik aurrera oso garrantzitsua izango da hezkuntza zentruak, ikaskideek hezitzeko modua ikus baliabidetan oinarriturik egotea.

Bukatzeko, hausnarketa pertsonal gisa, esan nahiko nuke, telebistaren eraginak, alde positibo eta negatibotik aztertu behar direla. Telebista ikusteak, aukera ezberdin asko zabaltzen ditu, kultura, imajinazio, ezagutza… aldetik, errealitatea eta ez errealitatea bereizteko gaitasuna ere bai.  Ezaugarri hauek haurrarengan eragina izango dute positiboki, baina horretarako garrantzitsua da gurasoen laguntza eta telebista ikustean denak batera egotea.

 

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

Haurren tratu txarrak

Posted by asel19 en mayo 28, 2008

Gai hau aukeratu dot, gaur egun haur askok jasotzen dituztelako tratu txarrak. Eta hau, nozki, arazo larri bat da. Artikulo hau internetetik atera dot, hain zuzen ere hurrengo orrialdetik; http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/country/null/user/anon/page/materialdidacticodetalle?gid=26577

Haurren tratu txarrak

Bazterkeria bizi duten ingurueetan gertatzen dira batez ere tratu txarrak. familiako hainbat faktoreekin erlazionatzen dogu tratu txarrak; pobrezia maila, ikasketa maila eskaza, toxikomaniaren eragina,…

Badira arrazoi bi, tratu txarrak giro marjinal edo bereziki zailetakofamilietako haurreizergaitik egozten dizkiegun igortzeko:

-Albisteetan, haurrentzako degradagarri eta kaltegarriak ematen diralako; tratu txar fisikoak, torturak, erailketak,….

-Nahiz eta guraso asko ez pentsatu hurrengo hau, gurasoek haurrekin dituzten jarrerak eta portaerak tratu txarra bultzatu ditzakez.

Zer dira tratu txarrak?

Guraso edo haurra zaintzeaz arduratzen diren pertsonak, eurek burutzen dituzten ekintzen ondorioz osasun fisiko eta segurtasun psikologikoa arriskuan jartzea da. Tratu txarrak, ekintzaz eta zabarkeriaz gerta daitekez

Lau tratu txar mota:

-Tratu txar fisikoa: Pertsona heldu batek, nahita eragindako kolpe, ostko, ziztada,… eta antzeko ondorioz sortzen diren lesioak.

-Tratu txarrak, zabarkerian edo utzikerian oinarrituz: Haurren oinarrizko beharrak betetzeko eginkizunean akats handia izatea, bai heziketan, segurtasunean eta ongizatean.

-Tratu txar emozionala: Mezprezu edo iseka egitea da. Horrela autoestima eta garapen pertsonal ostopatuz.

-Sexu gehiegikeria: Pertsona heldu batek, haur batekiko herremanetik atsegin sexuala lortzen duena.

 

 

Posted in Asel Ocerinjauregui | Leave a Comment »

HAURRA = FAMILIA

Posted by josebaseo en mayo 28, 2008

BIDEO HONETAN IKUSIKO AHAL DOZUENEZ, HAUR BAT AGERTZEN DA LURREAN BERE FAMILIA MARGOZTEN ZEREN ETA HAURRA BERE GURASO GABE EZ DELAKO SEGURU SENTITZEN. F

FAMILIA ETA HAURRA PACK BATEN MODUAN DOA, HAU DA, HAURRA ETA GURASOAK BEREZIKI AMA ETA AITA BATA BESTEA BALDINTZATZEN DAU.

NIRE USTEZ HAURRAK AMAREN BEHARRA DUELA, BEREZIKI GURASOEN AFEKTUA BEHARREZKO DUELAKO. BESTE ALDE BATETIK GURASOAK HAUR BAT DUTENEAN, AFEKTUZKO EGOERA DA. ETA BATA EZ BESTEA ONDOAN EZ DAUDENEAN EZ DIRA GUSTURA SENTITZEN, HEMENDIK ATERATZEN DUT BATA BESTEAREN BEHARRA BEHAR DABELA

ESPERO DOT BIDEOA ONDO ULERTZEA ETA KONTURATZEA ZELAKO GARRANTZIA DUEN FAMILIA HAURRAREN AFEKTUZKO MUNDUAN.

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

TELEBISTAREN ERAGINA HAURRENGAN

Posted by zoriontsu en mayo 28, 2008

Gaur egungo haurrek urte guztian zehar eskolan baino denbora gehiago ematen dute telebistaren aurrean. Telebista oso informazio iturri garrantzitsua da, baina ez gaude tresna honek igortzen dizkigun mazuak interpretatzeko prestaturik.

Irakurtzen eta idazten ikasten ordu asko ematen ditugu eskolan, baina eskolaratze formalean ikusentzunezko alfabetakuntzari ez zaio ordu bat ere eskaintzen. Gure ikasleen heziketa osoa izatea nahi badugu behar horri erantzun beharra daukagu.

Azkeneko urteotan haurtzaroak dituen gaitz guztien errua telebistari botatzen zaio, eta hori ez da horrela, medio indartsu hau nola erabili jakin behar dugu. Jarrera pasiboarekin esertzen bagara telebistaren aurrean eta mandoa momenturo erabiltzen badugu, edozer gauza sinisteko gauza izango gara. Baina telebista piztu baino lehenago bertan zer dugun aztertu eta eskaintza hortatik aukera bat egiten badugu, kritikoak izateko lehenengo pausua eman dugu.

Gurasoei gomendioa: ez erabili telebista umeen aparkaleku bezala, ez utzi haurra telebista bakarrik ikusten. Elkarrizketa bultzatu nahi baduzue, haurrekin ikusi telebista eta mintzagairik ez zaizue faltako.

Irakasleei gomendioa: gelan ere telebista erabili, “irudi batek hamaika hitzek baino gehiago balio du”. Aldi berean telebistaren aurrean izan beharreko jarrera kritikoa bultzatu.

Telebista tresna hezitzailea da, baina behar bezala erabiltzen ez badugu, panpin bat baino ez gara izango bere esku.

Ekarpen hau egiteko interneteko http://www.hikhasi.com/artikulua/1022 orrialdean oinarritu naiz, oso interesgarria iruditu zait eta gaiarekin zer ikusi handikoa.

Posted in Uncategorized, Zorion Usabel | Etiquetado: , | Leave a Comment »

HAURRAK

Posted by zoriontsu en mayo 28, 2008

Beharrezko arreta eta zainketa jasotzen ez duten haurren kopurua ahalik eta gehien murrizteko, herrialde garatuetako babes sozialeko sistemak martxan jarri dira azken urteotan. Gurasoek umeengan ustez daukaten “jabetza eskubidearen” aurretik haurren ongizatea jartzeko betebeharra hartu du bere gain gizarteak. Hala ere, haur bakoitzaren segurtasuna eta garapena babesten hasteko irizpideak eta mugak ezartzea oso zaila da.

Gizarteak balio berriak garatu izanari esker aldatu egin da haurtzaroa ikusteko modua. XIX.mendearen azken erdian hasi zen haurrak babesteko nolabaiteko ardura. 1960ko hamarkadan gauzatu zen umeenganako arretaren inguruan sektore profesional batzuek zeukaten ardura. “Haurraren interes gorenaren” hastapena proposatu zuen Nazio Batuen adin txikikoen Eskubideen Bilerak. Euskal autonomia Erkidegoari dagokionez, bertako Autonomia Estatutuaren 13.23. artikuluak eskumen esklusiboak ematen dizkio haurren babesaren arloan.

Ekarpen hau egiteko interneteko www.bizkaia.net/Home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=236 orrialdean oinarritu naiz.

 

Posted in Uncategorized, Zorion Usabel | Etiquetado: , | Leave a Comment »

TeLeBiStArEn “ONURAK ETA DESABANTAILAK”

Posted by josebaseo en mayo 28, 2008

telebista danok ezagutzen dogun kutxa magikoa da, non bertan tipo askotako irudi , eta serieak ikusi daikeguz. telebistak nire ustez onura batzuk eta desabaintaila batzuk ditu haurraren garapen baten zein nagusi batenean.

hona hemen ikusiko ditugutelebistan onurak eta desabantaila:

ONURAK: – INFORMAZIOA ESKURAGARRI DUTE.                 

                 -ENTRETENIGARRIA DA

                  – MUNDUA EZGUTZEN DAU

                  – IMAGINAZIOA LANTZEN DAU.

                           

 DESABANTAILAK: – HAURRAK ENGATZATZEN DAU.

                                 – EZ DAU BESTE HAURREKIN KOMUNIKATZEN UZTEN.

                                 – EZ DA BESTE HAURREKIN HARREMANATZEN

                                 – GORPUTZA EZ DAU MUGITZEN

                                – HAURAREN GARAPENA GELDOTU EGITEN DAU

EKARPEN HAU OSO INTERESGARRIA IRUDITU JATA ZEREN ETA IMPORTANTEA IRUDITZEN JATA GURASOAK KONTURATZEA BERE HAURRAK TELEBISTA IKUSTEN DUENEAN ZELAKO ONURAK ETA DESABANTAILAK DITUEN.

Posted in Joseba Seoane | Leave a Comment »

Klaseko argazkiak

Posted by Jon en mayo 28, 2008

Posted in Uncategorized | 1 Comment »

TELEBISTA NOLA ERABILI

Posted by ainho85 en mayo 28, 2008

Artikulu hau ere interneten bilatutakoa da, eta 2007ko uriaren 7an publikatua. Artikulu honetan, telebista, behar bezala erabili behar dela dio, bereziki haurrak etxean daudenean. Baita ere, seme. alabak telebista ikusten daudenean, gurasoak beraiekin egotea komeni dela. Gurasoekin telebista ikusteak, umeei aukera ematn die edukiak komentatzeko eta horiei buruz dituzten zalantzak argitzeko, horrez gain gustuko duten gauza bat familiarekin konpartitzea baikorra da hezkunztarako.

Beraz, alde batetik, ondo pasatzen dute eta beste aldetik ama edo aitarekiko lotura bat garatzen da, eta bukatzeko helburu didaktikoa ere garatu daiteke.

Hori bai, haurrak telebista gehiegi ikusten duela antzematean gurasoek,  telebista ikusteko ohiturak aldatu behar dira. Gurasoek, telebista eta beste jarduerak txandakatu behar dituzte, jokoak, irakurketak… Baina helburu hau lortzeko, ez da logeletan telebistarik egon behar.

Beraz, ikus dezakegunez, telebistaren erabilera kontrolatzen badugu, ez da txarra telebista ikustea haurrek, beraien garapenaren parte ere badelako, eta ezagutza maila handiagoa izango duelako telebista gauza interesgarriak ikusi ezkero.

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »

Telebistaren eragina haurrengan

Posted by asel19 en mayo 28, 2008

Gai hau aukeratu dot, gaur egun, gizartean pil-pilean dagoen gai bat delako. Telebistak eragin txarra dakar haurrengan?. Artikulo hau, internetetik atera dot, hain zuzen hurrengo orrialdetik; http://www.hikhasi.com/artikulua/1022

Telebistaren eragina haurrengan

Gaur egungo haurrek, tebista ikusten ordu gehiago sartzen dituzten, urte guztian ikastolan baino. Denen ustetan, telebistak ondorio txarrak daukaz haurrengan. baina egia da hori? Telebistaren eragina edo ondorioa garbia da; telebista informazio garrantzitzua da eta baliogarria. Baina arazoa ez dago telebistan, baizik eta tresna honek igortzen dauzen mezuak interpretatzeko gaitasuna. Eta noski, gizartea ez dago prestaturikmezu hauek interpretatzeko, beraz haurrei ezin dizkieguz lagundu edo irakatsi mezu hauek era egokian barneratzen.

-Telebista izatea eskolan ona izango litzateke?

Eskolaratze formalean, ikusentzunezko alfabetakuntzari ordu bat ere ez zaio eskaintzen. Beraz, nire iritziz, telebista izango litzateke aukera bat arazo honi aurre egiteko, beti ere era egokian erabiliz.

Lehen esan dogun bezala, gaitz guztien erruduntzat jotzen da telebista, baina hori ez da egia; arazoa ez da telebistanikus daitekeena, baizik eta gure pasibitatea fenomeno horren aurrean eta baita medio indartsu hori nola erabiltzen dogun.

-Gurasoeei eta irakasleei igorritako gomendioak:

Ez erabili telebista haurren aparkaleku bezala, hau da, “gainetik haurrak kentzeko”

Ez utzi haurra telebista bera bakarrik ikusten, elkarrizketa bultzatu telebista eurekin batera ikusten.

Gelan ere telebista erabili.

 

http://www.pierceproductions.net/3D/images/TV.jpg

 

Posted in Asel Ocerinjauregui | Leave a Comment »

Telbista ona al da?

Posted by janigo en mayo 28, 2008

Ekarpen hau egiteko, www.consejoaudiovisualdenavarra.com –etik atera dut informazioa eta telebista ikusteak ekartzen dituen ondorio batzuk laburbilduko ditut. Izan ere, gure gaur egungo gizarteko haur askok denbora luzca ematen baitu telebistaren aurrean, nahiz eta eurentzat serierik ez egon.

 

 

 

Gehiegikeria:

 

-Telebistaren erabilera anitza haurrengan, ondorio fisikoak ekar ditzake: senderismoak sortutako obesitatea, jarrerazko arazoak, ikusmeneko arazoak,…

 

-Haurren garapenerako garrantzitsuak diren jarduera batzuk sahiesten dira: familiako komunikazioa, irakurketa, aire zabaleko jarduerak, kirola,…

 

Haurrak gizartetik baztertzea:

 

-Haurrak telebistaren gehiegizko kontsumoaren ondorioz, gizarteko harremanak gutxitu egiten dira.

 

-Beste batzuetan, harremanetarako zailtasunak aurretikoak dira eta telebistaren, bideo jokoen edo interneten kontsumoa babes bihurtzen da harremanetarako edo beste zerbaitetarako zailtasunen aurrean.

 

 

 

Aipatutako ondorio hauek aztertuta, desabantaila gehiago ditu, abantailak baino. Gainera, gaur egun harremanetarako hainbat bide berri erabiltzen direnez, arazo asko izkutatu baita handitu egiten direla esan dezakegu.

Posted in Janire Gorroño | Etiquetado: | Leave a Comment »

TELEBISTA HAUR ETA GAZTEEN BIZITZAN

Posted by anatxu en mayo 28, 2008

Egin dudan ekarpena gaur egun telebistak haur eta gazteengan duen eraginaren inguruan datza; bertan niretzako zer-nolako eragina duen telebistak, gehienok zer egiten duten telebistan arreta deitzen dieten iragarki bat ikustean, hau da, zein ondori ekar ditzake iragarki batek,…

Argi daukat gaurko gizartean dauden haur eta nerabe askorentzako telebista dela euren denbora-pasarik garrantzitsuena eta gehien eragiten dietena. Telebistak noizbait haurrak entretenitu, informatu,… egin ditzake, baina hau modu desegokian eragin ditzake beraiengan zeren telebista aurrean dagozan orduak beste gauza garrantzitsu batzuk egiten egon ahal ziratekeen (irakurri, jolastu, …).

Gazteek telebistaren bidez gauza txar asko ikas dezakete, iragarki komertzialek duten eraginpean baitaudelako; gai horietako asko edari alkoholdunak, janari ez osasuntsuak, drogak, arin prestatzen direzan janariak,… gai hauek oso arruntak dira telebistako programetan; niretzako gurasoen errespontsabilitatea da zer uzten dioten euren seme-alabei telebistan ikusten eta baita ere zenbat denboraz egoten direzan ikusten.

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

Telebistaren inguruko hausnarketa…

Posted by ainho85 en mayo 28, 2008

Artikulu hau, interneten bilatutakoa da eta 2007ko azaroaren 6an publikatua. Ikerketa irakurri eta hausnarketa egin ostean, frogatu izan da, gaztetxoek telebista aurrean pasatutako denbora ez dela gehiegizkoa. Eta, denbora honek, ez dituela beste ekintzak egiteko denbora kentzen. Beraz, telebistaren kontsumoa ez da larritzekoa.

Ikuspuntu hezitzaile batetik ikusita, telebista kaltegarria izan daiteke, hau da, ekintza hezitzaile eta edukatiboak albo batera ustera bultzatzen baditu. Beste aldetik, telebista tresna baliagarria izan daiteke pertsonaren gizarteratze prozesuan, ez baita ahaztu behar, telebista infrmazio iturri zabala eta oso baliagarria dela.Gazteek gehien ikusten dituzten programak, kirolak, fikziozko telesailak, informatiboak eta komedioak izaten dira.  Esan beharra dago baita, telebista ikusteko denbora kontrolatu egin behar dela, zeren denbora gehiegi pasatzen badute pantailaren aurrean, irakurmenerako, jolasteko eta kirola egiteko denbora kentzeaz gain, errealitatea eta mundu birtuala ezberdintzea ere kostatuko zaio.

Laguntza egokiarekin haurrak txikitatik ikas dezake telebista perspektiba bikotitz batekin erabiltzen. Hau da, informazio iturri gisa eta informazio hau jasotzeko erabiltzen den era berritzaile bezala, gizarteratze prozesuan lagunduz.

 

 

Posted in Uncategorized | Leave a Comment »