Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Adimenaren garapena

Posted by zoriontsu en May 7, 2008

Jaiotakoan sortzetiko erreflexu batzuk dituzte umeek eta horietaz baliaturik hasten dira ikasten.

 

Lehentasunak ere badituzte, adibidez, objektu distiratsuak, kontrasteak, mugimenduak, koloreak eta soinuak erakartzen dituzte. Handitzen doazen heinen, erakartzen dituzten estimuluak gero eta konplexuagoak bihurtzen dira.

 

Gehienetan estimulu hoiek gurasoengandik edota zaintzen dituzten pertsonarengandik jasotzen dituztenez, denbora asko pasatzen dute beraiei begira: begien distira, aurpegiaren itxura, ilearekiko kontrastea, buruaren, begien eta ahoaren mugimendua… Maite dituzten pertsonekiko kontaktua eta beraien usaina ere gustatzen zaie.

 

Modu horretan inguruko estimuluen bidez, ikasi, eta adimena, garatzen dute. Munduarekiko erlazioa zentzumenen eta mugimenduaren bidez mantentzen dute haurrek. Egiten dituzten ekintzen ondorioz ohartzen dira, nahiak garatzen dituztela eta buru eskemak koordinatzen doazela.

 

 

 

Horrelakoa litzateke adimenaren garapenaren prozesua:

 

         Lehenengo etapa (0 -1 hilabete artean: Sortzetiko erreflexuen hariketa). Bai sortzetiko erreflexuei esker, baita kanpoko estimulazioari esker ere, ingurura egokitzen dira eta lehenego buru eskemak eraikitzen hasten dira.

 

         Bigarren etapa (1 – 4 hilabete artean): Zentzumenei esker, inguruko gauzez ohartzen dira eta egoerak beraienganatzen dituzte. Etapa honetan burutzen eta erreikatzen dituzten ekintzak gorputzarekin erlazionatuta daude.

 

         Hirugarren etapa (4 -8 hilabete artean): Hurbileko objektuekin eta pertsonekin elkarrekintzan daude.

 

 

Ekarpen hau burutzeko www.hikhasi.com/artikulua/534 web orrialdeko informazioa baliagarria izan zait.

 

 

Deja un comentario