Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

HAURREEI FAMILIA EREDUAK ADIERAZTEA

Posted by iraibar en abril 14, 2008

Ekarpen hau egiteko internetetik irakurri dudan artikulu batetan oinarritu naiz. ehgam-euskaraz.blogstop.com-ean hain zuzen ere. Gure gaia haurraren garapen sexuala den heinean, beharrezkoa iruditzen zait haurrak familia eredu desberdinak dauden jakinaren gainean egotea.

Hau egiteko bidea askotan ez dugu jakiten nola egin edo nola adierazi, generalean gertatzen den bezala eta egin beharko genukeen bezala naturaltasunez eta erarik sinpleenean egitea izango litzateke.

Ohikoa da ikasgelan dauden haurtxoen artean banandutako gurasoak, adopzioan hartutako haurrak, amarekin bakarrik bizi den haurra, bi ama edo eta bi aita dituen haurra, aita eta ama dituen haurra… guztiak ikastetxe berean dabiltzan haurrekin zerikusia izango lukete.

Nola adierazi hau guztia haurrei? «familia milakolore» proiektu baten bidez familia eredu desberdinak daudela transmititzeko biderik eranginkorrena jolasaren bidez izango litzateke, beste hainbat gauza barneratzen dituzten bezala.

Proiektu hau aurrera eramateko elkarlan sakon eta handi bat burutu da, beraien artean sortzaileetako batzuk hauek lirateke: Pirritx eta Porrotx pailazoak (milaka haur maitemindutik dituztenak); Ume Alai (adaptatutako haurren gurasoen elkartea); Gehitu (homosexual eta lesbianen elkartea)…

Proiektu honetan ipuinak, karta-jokoak, CD-ROM-ak (Bideo pedagogikoak barne) izango dituzte.

Aipaturiko familia eredu desberdinak haurrei adierazteko moduak aipatzen ditu blogean, oraindik oso txikiak diren haurrek gure azalpenekin ez baitute arrazonatzen eta ipuinen bidez, bideo, bizipenen bidez errazago barneratuko dute hau guztia. Oso garrantzitsua da ahalik eta naturaltasun handienagoarekin burutzea hau guztia.

Familia eredu asko daudela eta guk etxean dugun ereduarekin bakarrik haurrak geratu ezin direla, argibide zabalagoa haurtzarotik izatea egokia izango da beraientzat.

Deja un comentario