Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

giza garapena: asertiboa

Posted by janigo en febrero 29, 2008

ASERTIBITATEA

asertiboa izatea da gainontzekoei jakinaraztea zer sentitzen duzun eta zer pentsatzen duzun, gainontzekoak mindu gabe, baina aldi berean, esateko duzuna adieraziz, da. Hau da, beste pertsonak duten eritzia errespetatu behar da baina ez dituzte gure sentimenak mindu behar,horrela izanez gero, gurea defendatu behar dugu, beste pertsonak mindu barik.

Sarritan, egoera askotan, pertsonak erantzun bat eman behar du, baina kanpoko zein barneko eragileak baldintzatzen dute. Txostenean jarritakoarekin batera, egoera ezberdinetan pertsonak izan ditzakeen erantzunak hiru eratakoak dira: agresiboa, pasiboa eta asertiboa. Eta azken hau da justua dena. Jarrera agresiboa, amorruaren edo haserrearen bidez adierazten dugu; jarrera desegokia da. Umeen kasuan, uneoro bizipen ezberdinak barneratzen dituzte, errepikapen bat balitz bezala. Orduan, bere egunerokoan aldaketak edo arazoak azaltzean, bere jarrera agresiboa agertzen bada, jotzeko joera izango du. Oso zaila da hori ez egiten irakastea eta haur eskoletan ere, jarrera agresiboa duten haurren gurasoen aurrean izan behar dugun jarrera garrantzitsua da. Jarrera pasiboan, umeak arazoaren edo aldaketaren aurrean, ez du ezer egiten. Hala ere, horrek ez du esan nahi minik egin ez dionik. Ez du ezer egiten baina badaki egin ahal dezakeela. Jarrera hau izateko arrazoiak ugari dira, adibidez: beldurra, lotsa edota beste faktorengatik. Pasibo jarrera, askotan ikusten dugu eta nire ustez, lotsatiak diren ume gehienetan jarrera hau nabari da.

Umeak estimulu asko jasotzen dituzte, eta dena ikasteko, ikusteko eta ukitzeko nahi dute. Gainera, hizkuntza pixka bat menperatzen dutenean gauza ugari esan ohi dituzte.Izan ere, kasu asko esan ez beharrekoak esaten dituzte. Horregaitik, nahiz eta lan gogorra izan, umeen etorkizunerako oso garrantzuitsua da jarrera egoki baten eredu ematea.

Deja un comentario