Garapen Sozioafektiboa familiekin parte hartuz

Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria (Orue Eskola)

  • Gure bisitariak

Archive for the ‘Ana Mª Perez-Pons’ Category

Posted by anatxu en mayo 28, 2008

1. LAN ESPLOTAZIOA: umea edo nerabea lan egitera derrigortzen dutenean. Lan horien barruan:

  • Umea garatzen den ingurugirorako gehiegizkoak badira.

  •  Helduek egin beharrekoak badira.

  • Umearen premiak eta heziketa, argi eta garbi oztopatzen badituzte.

  • Umearen lana irabazpide ekonomiko soiltzat hartzen bada.

2. KORRUPZIOA: umearen edo nerabearen integrazioa desbideratzen duten jokabideak.

3. UMEAREN EDO NERABEAREN JOKABIDEAK KONTROLATZEKO GAITASUN EZA: gurasoek edo tutoreek ezin dutela umea egoki bideratu edo kontrolatu.

4. JAIO AURREKO TRATU TXARRAK: haurdunaldian alhohola edo drogak hartzea: jaiotzean pisu eskasa, neurologi arazoak, amak hartutako substantziekiko menpekotasuna eta beste zenbait arazo. Haurdunaldian zehar amak bere buruari behar beste arreta ez ematea ere umearekiko tratu txartzat hartzen da.

5. ABANDONATZEA: Umearen legezko arduradun edota ongizatearen gainean ardura duen pertsonak bere kargua nahita uzten duenean gertatzen da.

ITURRIA:

 

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

ABANDONO EMOZIONALA ETA SEXU-ABUSUA

Posted by anatxu en mayo 28, 2008

1. ABANDONO EMOZIONALA: umearen adierazpen edo hurbilpen, elkarrekintza eta harreman eskakizunei erantzun eza. Bertan sartzen da:

  • Axolagabekeria: gurasoek bere buruaz bakarrik azaltzen dute interesa eta ez umeaz; ez diote umearen beharrei eta eskakizunei jaramonik egiten.

2. SEXU-ABUSUA: ume edo nerabearen gaineko autoritatea erabiliz, ume edo nerabearekin edozein sexu-harreman mota izatea. Mota anitzak daude:

  • Intzestua: odolkidetasuna duen ahaikide batekin sexu-harremanak izatea. Harreman sexualtzat hartzen da; ahoa, ipurtzulo edo baginatik beste pertsona baten organo sexuala edo bjektu bat sartzea; ahozko sexua ere sartzen da bertan;…
  • Bortxaketa: aurreko ekintzak odolkidetasunik ez duen pertsona heldu batek burutzen duenean.
  • Sexu-iraintzea:umearekiko kontaktu sexuala erabiltzen denean helduaren estimulazioa lortzeko.
  • Sexu-abusua kontaktu fisikorik gabe: umeari sexu-harremanak izateko eskakizuna egitea; adin-txikoari helduaren organo sexualak erakustea; hirugarren batekin sexu-harremanak izatea umea begira dagoela, exitazioa lortzea helburu delarik; umearen aurrean masturbatzea; umea pornografiarako erabiltzea;…

ITURRIA:

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

TRATU TXAR FISIKOA ETA EMOZIONALA

Posted by anatxu en mayo 28, 2008

Artikulu hau interneteko web gune batetik atera dut. Bertan informazioa ematen du arazo hau duten umeentzako: laguntza eskatzeko telefono zenbakiak,….

  1. TRATU TXAR FISIKOA: kalte fisikoa eta aixotasuna eragin ume eta nerebei. Ondorio fisikoak:
  • Ubeldurak eta kolpeak: aurpegian, bizkarrean,…
  • Zauriak eta urratuak: ahoan, kanpo genitaletan, hanka eta besoetako atzeko aldean,…
  • Ebakiak edo ziztadak
  • Haginkaden ziztadak
  • Erredurak: puru edo zigarroak, ur berotan murgiltzearen ondorioz, plantxa,…
  • Hausturak: burezurrean, sudurrean,…
  • Dislokazioak
  • Garuneko lesioak
  • Barneko organoen lesioak
  • Asfixiak

   2.    TRATU TXAR EMOZIONALA: umea iraindu, gutxietsi,… bertan sar daitezke:

  • Gaitzespena: elkarreragin eskakizunei uko egitea; familiarteko harremanetatik baztertzea; bere buruaz iritzi txarra sortzea; autonomia eta burujabetza lorpenak oztopatzea;….
  • Ikaratzea: zigorrez mehatxu egitea; ikara sortaraztea umearen eskura ez dauden lorpenak edo aginduak ez betetzeagaitik;…
  • Isolatzea: giza-harreman arruntak galaraztea.

ITURRIA: 

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

TELEBISTA HAUR ETA GAZTEEN BIZITZAN

Posted by anatxu en mayo 28, 2008

Egin dudan ekarpena gaur egun telebistak haur eta gazteengan duen eraginaren inguruan datza; bertan niretzako zer-nolako eragina duen telebistak, gehienok zer egiten duten telebistan arreta deitzen dieten iragarki bat ikustean, hau da, zein ondori ekar ditzake iragarki batek,…

Argi daukat gaurko gizartean dauden haur eta nerabe askorentzako telebista dela euren denbora-pasarik garrantzitsuena eta gehien eragiten dietena. Telebistak noizbait haurrak entretenitu, informatu,… egin ditzake, baina hau modu desegokian eragin ditzake beraiengan zeren telebista aurrean dagozan orduak beste gauza garrantzitsu batzuk egiten egon ahal ziratekeen (irakurri, jolastu, …).

Gazteek telebistaren bidez gauza txar asko ikas dezakete, iragarki komertzialek duten eraginpean baitaudelako; gai horietako asko edari alkoholdunak, janari ez osasuntsuak, drogak, arin prestatzen direzan janariak,… gai hauek oso arruntak dira telebistako programetan; niretzako gurasoen errespontsabilitatea da zer uzten dioten euren seme-alabei telebistan ikusten eta baita ere zenbat denboraz egoten direzan ikusten.

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

BALIOAK NOLA TRANSMITITU

Posted by anatxu en mayo 5, 2008

Ekarpen hau egiteko, balioak zein modutan transmititzen diren da; horretarako interneten aurkitu dudan textu bat aukeratu dut. Gai hau aukeratzearen arrazoia izan da oso gauza garrantzitsua iruditzen zaidala eta askotan gauzak irakasteko edota transmititzerako orduan ez dugu ongi egiten.

Web honetan argi jartzen du balioak transmititzen dituztenak gurasoak direzela eta horregaitik zerbait irakatsi nahi denean era egokian egin behar dela zeren haurrek ikusten dituzten gauzak arin ikasten dituzte. Horregaitik balioak transmititzerako orduan, kontuan izan behar dira hurrengo alderdiak:

  • KOMUNIKAZIO-MAILA: seme-alabek ikusi behar ute gurasoek prest daudela beraiekin hitz egiteko; horregaitik gurasoek denbora hartu behar dute, behar beste; horrela transmititu nahi diren balioak eraikitzen joango dira hausnarketa eta elkarrizketaren bidez.
  • AFEKTIBITATE-GIROA: garrantzizkoak diren balioak, arauak,…azalduko dira maitasun giroan, era egokian,….
  • PERTSONEN ARTEKO HARREMAN ESTILOAK: baldintzarik gabeko maitasuna adieraztea, seme-alaben erabaki pertsonalak eta gurasoenak bat ez etortzea.

ITURRIA:

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

FAMILIEK GEHIEGI BABESTEN DITUZTE UMEAK

Posted by anatxu en mayo 4, 2008

Gara egunkariak interneten duen web orrialdean (gara.net) aurkitutako berri bati ezker egin dut ekarpen hau. Orrialde horretan, EHU-ko psikologo talde batek egindako lanari buruz da; lan honen helburua familia inguruneak haurraren garapenean zer-nolako eragina duen izanik. Aukeratzearen arrazoia izan da, artikuluan gaiarekin zerikusia duten hitzak, gauzak,… agertzen direlako (emozioak, adiskidetasuna,…).

Artikuluan azaltzen da nola EHU-ko psikologo talde batek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako haur lagin bat aukeratu duten (5 urteko haurrena) ikerketa hau aurrera eraman ahal izateko. Aukeratutako haurren artean ebaluatu ziren puntuak hauek izan ziren: familia ingurunearen kalitatea, gurasoen hezteko moduak, senar-emazteen arteko gatazkak eta adostasunak, haurren garapen maila eta gaitasun kognitiboa. Puntu bakoitzaren arabera ondorio desberdinak atera zituzten:

  • Lanaren inguruan: alde batetik familien elkarreragina eta bestetik haurtzaroko errendimendu akademikoa eta kognitiboa, oso lutura zuzena dute euren artean; testuinguruak baldin eta kalitate handiagokoak badira, haurraren garapen kognitiboa eta sozioemozionala hobea izango da.
  • Harremanak: haurren harremanetan, adiskidetasunaren indarra, egonkortasuna eta erraztasuna ikertu dituzte.
  • Familia: ia aukeratutako guztiek asko babesten dituzte euren seme-alabak eta diziplina gutxi jartzen diete; oso familia gutxik zorroztasun maila altuak erabiltzen dituzte. 

ITURRIA:

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

GARAPEN MORALAREN ALDIAK

Posted by anatxu en mayo 4, 2008

Ekarpen hau egin ahal izateko, Piaget-ek garapen moralaren inguruan (5. unitatea: garapen moraleko apunteetatik ateratako informazioa) egin zuen arrazonamenduaz baliatu naiz; berak arrazonamendu hau hiru alditan banandu zuen eta bakoitza azaldu; nik egindako ekarpenean ordea, hiru aldi hauek era orokorrean azaldu ditut.

Argi dago haur bakoitzaren printzipio moralak oinarrituko direzela euren garapenaren arabera eta gizartearekin izandako esperientzien arabera. Horrela izanda, hasiera batean haurrek gurasoek edo edozein pertsona helduk agintzen diona bete beharko du; 5 urte dituztenean gutxi gora behera, euren printzipioi moralak osatzen dituzte eta hauei ezker arauak eta baloak hobeto ulertzen dituzte. Hartutako printzipio moral hauek garatuz joango dira apurka-apurka nerabezarora heldu arte, non arauak jadanik barneratuta izango dituzte. Orain, nerabe bakoitzak pentsatzen duenaren arabera jokatuko du zeren gaitasuna baitaukate gauzak era desberdinean ikusteko eta ulertzeko.

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

“Historiak”

Posted by anatxu en abril 21, 2008

Ekarpen hau egiteko, interneten aurkitutako erreportai batez baliatu nahiz. Hau aukeratu dut zeren bertan bi familia homoparentalei entrebista bat egiten zaie.

Lehenengo familia neska bikote bat da; hauek azaltzen dute nolakoa den euren bizitza gaur egun, zer-nolako oztopoak izan zituzten ezagutu zirenean eta besteei ezagurarazi zituztenean, euren hiru seme-alabak ere aipatzen dituzte….

Entrebistatzen duen beste familia mutilen bikotea da; hauen kasuan, azaltzen dute nolakoa izan zen euren esperientzia adoptatzerako orduan.

Iturria:

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

ADOPZIOA

Posted by anatxu en abril 20, 2008

Ekarpen hau egin ahal izateko, 2004an “el mundo” egunkarian agertutako artikulu batez baliatu nahiz; artikulu horren izenburua “El defensor madrileño del Menor pide una moratoria para que las parejas gay puedan adoptar” da.

Madrilgo adin txikiko aldezkariak, planteatu zuen bi urteko luzamendu bat egotea bikote homosexualen aldetik; erabaki hau baliogarria zela zeren modu honetan gizarteak egoera familiar berri hauekin elkarrekin bizi izango zituztela, eta horrela adopzioak jasotzen zituztenean, haurren arbuioak ez zituzten izango.

Morgades, adin txikiko aldezkaria garai hartan izan zena, bere iritzia mantendu zuen esanez bikote heterosexualak hobeto egokitzen zirela adin txikikoen garapenari, heltzeari eta hazteari; nahiz eta honek ez duela esan nahi gutxiago esperimentaturik dauden familia motak deskartatu behar direnik. Baita ere aipatu zuen adopzioa eskubide bat zela adin txikiko haurrek familia bat izan zezaten, zeinak euren garapen egokia bermatu beharko zuen.

Artikulua partidu politiko zein plataforma batzuek (PP, La Plataforma Ciudadana por una Sociedad Laica, La Conferencia Episcopal Española, UGT eta La Federación Estatal de Lesbianas, Gays, Transexuales y Bisexuales) aurka zein alde ematen duten iritziagaz bukatzen du.

Iturria:

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

Homosexualak adoptatzeko eskubidea

Posted by anatxu en abril 17, 2008

Ekarpen hau egiteko 2004an “el mundo” egunkarian agertutako artikulu bat aukeratu dut; artikuluaren izenburua “El Gobierno aprueba el derecho al matrimonio de los homosexuales” da. Bertan azaltzen du nola Kode Zibilean dauden arauak berrituko diren bikote homosexualen eskubideak eta heterosexualenak berdinak izateko. Bikote homosexualen eskubide zibil hauek herentziak, suzezioak, autorizazio bat firmatu ahal izatea ebakuntza bat egiterako orduan edo seme-alabak adoptatzea izango lirateke.

Aipatzen du nola gobernuko lehendakariordeak Maria Teresa Férnandez de laa Vegak esaten duen 50 ikasketa egin ondoren, familia homosexualetan hasten diren haurrek ez dituztela inolako ezberdintasunik azaltzen familia heterosexualen haurren artean. Baita ere esaten du ez daudela frogarik guraso homosexualak txarrago hezten dituztela euren seme-alabei; adopzioan funtsezkoa izan behar dela haurraren ongizatea gurasoen orientazio sexuala alde batera utziz.

Lergearen anteproiektu honen bitartez, Kode Zibilean agertzen diren artikulu asko murrizten dira, hauek bikoteak sexu desberdinekoak izan behar direla euren artean berdintasuna lortzeko erreferentzia egiten dute.

 

Iturria:

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

“GARAPEN SEXUALA”

Posted by anatxu en abril 12, 2008

Idatzi dudan komentario hau interneten aurkitu dudan artikulu baten zati bat da; aukeratzearen arrazoia izan da nolabaiteko lotura ikusi dudala haurren garapen sexualarekin. Harremana ez da zuzen-zuzena baina nire ikuspuntutik, familien aldaketak, familia mota desberdinak,…badute eragina haurraren garapen sexualean zeren ohituta baitgaude familia “prototipo” bat ikustera; hori gaur gungo gizartean ez da horrela eta haurrek konturatzen dira kasu batzuetan bi aita edo bi ama daudela, guraso bakarra, aiton-amonak,… horrek nahi ta nahi ez eragina izango du bere garapen sexualean.

– TALDE SOZIALAK. FAMILIA

Ez da existizen famili mota bakarra. Bere konposaketa eta familiak duen paera desberdinak dira gizarte bakoitzean. Gizarte industrializatuetan pasatu da familia tradizionaletik (bertan generazioak seme-alaba ugari zituztenek) familia modernoago batera (non seme-alaben kopurua jeitsi da eta emakumea lan munduan sartu da).

– FAMILIA EREDUAK, EBOLUZIOA ETA FUNTZIOAK

Gizarte industrializatuetan, normalean familia mota nuklearrekoa da; auzoko kideengatik osatua, bertan gurasoak sartuz eta seme-alabak. Landaguneetan, ohikoagoa da familia handia, non familia hiru generazioengaitik osatuta dago. Beste mota bat da odolkideko familia; beran funtsezko erlazioa ez da bikotearena, baizik eta senidetasunarena.

Familiak izan daitezke: neolokalak, matrilokalak edo patrilokalak depende zein den euren bizikidetza edo ez, familiako beste kideekin.

  • Familia neolokala: bikotekideak etxebizitzatik doa norbere etxean bizitzeko. Gizarte industrializatuetan ohikoena da.
  • Familia matrilokala: bikotekideak emakumearen familiarekin bizitzera doa. Familia mota hau normalean gizarte matrilinealetan garatzen da.
  • Familia patrilokala: emakumeak familiaren etxetik doa senarraren familiaren etxera bizitzera. Familia mota hau ohikoagoa izan da landaguneetan, non semeak aitaren propietateak heredatzen zituen.

– FAMILIA TRADIZIONALA ET FAMILIA MODERNOAREN ARTEKO DESBERDINTASUNAK

  • FAMILIA TRADIZIONALA
  1. Patriarkala
  2. Deszendentzia asko
  3. Emakumea etxebizitzan
  4. Gizonaren eta emakumearen artean lan-banaketa
  5. Familia unitate ekonomiko lez
  • FAMILIA MODERNOA
  1. Demokratikoa
  2. Deszendentzia gutxi
  3. Emakumea etxetik kanpo lan egiten du
  4. Funtzioen malgutasuna
  5. Familia kontsumo unitate lez

EZKONTZA ETA BANAKETA

* Ezkontza: ezkontzaren bidez bikote bat elkartzen da eta honek eskubide eta betebehar batzuk ditu. Antzinarotik existitzen da eta publiko bilakatzen da ekintza sozial baten ondorioz, normalean jai bat. Ezkontzaren eskubideak eta betebeharrak Kode Zibilean batzen dira. Ezkontza, zibila (epaile, alkate edo delegatu baten eta bi testiguen aurrean egiten dena) zein erlijiosoa (konpromesua doktrina zehatz batetan oinarrituta dago) izan daiteke.

* Ezkontzaren baliogabetasuna, banantzea eta dibortzioa: ezkontzaren baliogabetasunak adierazten du bikotea ez dela existitu, hau da, ospatu zen momentutik zuen balioa galdu duela. Bikotearen edozein kidek eska lezake banantzea epaile baten aurrean. bikotearen desegitea da eta prozesu hau epaile batek egin behar du; ahalbidetzen du pertsona biek berriro ere ezkontzea horrela nahi izanez gero. Agertzen diren hiru era hauetan erabakiko da: seme-alaben kustodia, elikadura-pentsioa, bizitaren eskubidea, ongizateen banaketa,….

Iturria

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Etiquetado: | Leave a Comment »

JOLASAK DUEN GARRANTZIA

Posted by anatxu en marzo 12, 2008

Bi ideia nagusi daude:

  • Jolasa gizarteratzeko bitarteko oso garrantzitsua da, beste pertsonekin harremanak izatera bultzatzen du; horren bitartez jarduera asko egiten dituzte eta ndorioz gizarteratzea errazten du. Jolasten duten bitartean komunikatu egiten dira eta horrek haurren arean elkarrekintza ekartzen du. Laburtuz, jolasa oso garrantzitsua da komunikatzeko eta gizarteratzeko.
  • Jolasak garrantzi handia du gurasoen eta haurren arteko komunikazioan (‘harremanik gabe ez dago jolasik’). Gurasoen eta haurren arteko jolasek bizitzaren lehen hilabeteetan dute garrantzirik handiena. Oporretan izaten da gurasoen eta haurren hartu-emana indartzen denean, jolasak indarra izan dezake komunikazio eta familiako harremanak obetzeko.

Familiaren testuinguruan garrantzia duten jolas nabarmenenak: kirol jokoak, abilezia eta erreflexu jokoak, mahai gaineko jolasak, irudikapen edo imitazio jolasak, hizkuntz jolasak, sormena lantzekoak, …. dira.

Hasiera batean era guztietako jolasak sustatzea proposatzen da, hau da, mota askotako esperientziak izatea bultzatuko duen jolasak. Ez da kominigarria sexu rolak bultzatzen duten jolasek proposatzea, elkar lagundu beharreko jolasak hau da, guztiek parte hartuko dutenenak eta nork bere burua onartzearen, elkar laguntzearen eta konpartitzearen oinarri dutenek.

JOLASA ASKATASUNA ETA NAHI DENA EGITEA DA!!!!!!!!!!!!

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »

IKASTEKO ERAK

Posted by anatxu en marzo 12, 2008

Haurrak jolasaren bidez bere irudmena garatuko du eta ikasteko erabiliko du. Jolasean haurrak nagusiek dituzten rolak antzeztuko dituzte; beraz oso garrantzitsua izango da zer ikusten duten zer ikasiko duten ezagutzeko. Eskolara doazenean, irakaslearen irudia oso garrantzitsua izango da eta  bi funtzio izango ditu. Leheenengoa: ikasgaien ezaguera eskainiko die haurrei, etqa bigarrena: irakasleak haurrari berezko gaitasuna garatzeko eta nortasuna garatzeko akera ematen zaie. Haurraren ikasketa-prozesuan garrantzitsua izango da berezko gaitasuna, gurasoen aguntza, eskola, …. Ikasitakoa egoera berrietara molda dadin gai izan behar du, kontziente izan behar da ikasi duena egokia dela arazo baten aurrean irtenbidea aurkitzeko edota beste egoera bateri aplikatzeko.

                                                                                     Hezkuntza prozesu honetan haurrek euren identitatea garatzen ari  dira, horretarako behar dituzten identifikazio-iturriak egokiak izan behar dira. Lehen, haurrek familia-giroan topatu ahal zuten identifikazio iturri hori; baina gaur egun familien egitura asko aldatu du eta horren ondorioz gurasoek bi jarrera hartu dituzte: autoritatea eta permisibitatea.                         

Posted in Ana Mª Perez-Pons | 1 Comment »

FAMILIA MOTAK

Posted by anatxu en marzo 10, 2008

Idatzi dudanekarpen hau zerikusia du familia estilo desberdinetan ematen den heziketarekin. Heziketa perfektua ez da existitzen, ez daude bi ume berdin, beraz bakoitzak duen familiaren arabera heziketa mota bat edo beste bat jasoko du. Seme-alabei laguntzeko eta eta hobeto ezagutzeko garrantzitsua da intuizioa eukitzea eta espontaneoa izatea. koherentzia oso garrantzitsua da, norberak irakatsi nahi duena sinetsi behar du, bestela arau hori baliogabetzen da eta honen ondorioz ez da betetzen. Horregaitik familia mota guziek segurtasunez eta kontraesanik gabe jokatu beharko lukete.

Autoritatea gauzatzean, aplikatu beharreko lau estilo motak azalduko ditut:

FAMILIA AUTORITARIOAK: oso exijenteak dira; disziplina teknikak ez dituzte aldatzen nahiz eta testuingurua desberdina izan; arrazoia beti dutela pentsatzen dute; pertsona kritikatzen dute eta horren ondorioz autoestimua jaisten da….. Umeek konformismo eta mendekotasunerako joera; pasiboak; lotsatiak…dira; autoestimu gutxi…….

FAMILA PERMISIBOAK EDO BABESLEEGIAK: oso gutxi exijitxen dute; seme-alaben oztopoak kentzen doaz; seme-alabek eskatzen duten guztia ematen diete; ez diete araurik jartzen……Ume hauek egozentrikoak, menpekoak…dira; euren inpultsoak ez dituzte kontrolatzen; euren nahiak eta beharrak besteen gainean jartzen dituzte…….

  1. FAMILIA DEMOKRATIKOA: guraso eta haurren arteko harremanean errespetua eta kooperazioa dira nagusienak; onartzen dute erratzen direnean; euren haurrak autonomiaz ikastea nahi dute….. Haurrengan talde-lana sortzen dute; kooperazioa; erabakiak hartu…….

FAMILIA EPELAK: umeen premiak ez dituzte jasotzen, axolagabeak dira……Umeek jarrera oldartsuak; delinkuentzia jarraibideak adierazi; bakarrik egoteko joera; arazo emozionalak; ez dira helduak izaten……

Familia mota desberdinak ezagutzea oso garrantzitsua da, eurek izango baitira haurra izango den modukoa egingo dutenek zentzu horretan. Hezitzaileak kasu honetan duen lana nire ustez gogorra da zeren haur baten familia autoritarioko haur bat familia demokratikoko haur batekin konparatuz gero, oso desberdinak dira; hezitzaileak haur guztiei era berdinean hezi eta tratatu behar die, baina familia autoritario baten haurrarekin lana gogorragoa izango da berak familiaren arabera izango dituen ondorio horiek aldatu ahal izateko.

Posted in Ana Mª Perez-Pons | 1 Comment »

BALIOEN HEZIKETA

Posted by anatxu en marzo 9, 2008

Aukeratu dudan artikulu hau balioen heziketaren inguruan hitz egiten du. Aukeratzearen arrazoi bat izan da uste dudalako balioak era egokian hezi behar direla pertsona egoki bat ‘sortzeko’; beste arrazoi bat da bertan irakur dezakegun informazioa lagungarria iruditu zait dudaren bat argitzeko, jakiteko zein elementu diren garrantzitsuak, familia giroak duen garrantzia azpimarratzen duelako,…. 

Gaur egungo pertsona baten balioak begiratzen eta aztertzen baditugu eta antzinako pertsona batenak, azkar konturatuko gara euren artean oso alde handia dagoela. Balioak gauza oso garrantzitsuak dira pertsonentzat, txikitan ikasitako baloreak nagusi egitean erabiliko dira; gainera horiek erakustea ez da lan erreza, kasu askotan ez dakigu ezta nondik hasi. Eremu honetan hezitzaile baten lana oso gogorra eta garrantzitsua da, zeren hura da haurrari balore asko erakutsiko dion pertsonetako bat, bestea familia izango da. Ezin dugu inoiz ahaztu umeei balore batzuk erakutsi nahi badiegu, guk izan behar garela lehenengoak horiek betetzen, zeren egiten dugun guztia ikasten eta imitatzen dute.

Posted in Ana Mª Perez-Pons | Leave a Comment »